XIX. mende erdi aldera Espainiako goi aristokraziak
Zarautz aukeratu zuen uda pasatzeko eta horrek, nola ez, eragina izan zuen honen garapenean.
Isabel II.a erregina izan zen lehenengotako bat. Donostitik gertu, herrixka kuttuna… oso gustuko zuen erreginak eta haren atzetik etorri ziren beste asko:
Madoz,
Maria Kristina erregina,
Alfontso XIII.a edo Albako dukesa beste batzuen artean. Hasiera batean Gran Hotel ospetsuan egokitu baziren ere, berehala hasi ziren jauregi edo txalet propioak eraikitzen hondartza ondo-ondoan. Horren adibide da gaur egun zutik dirauen Villa Maria Pilar, Belgikako errege-erregin ziren
Fabiola eta
Balduin I.a egon ohi zirenak. Asko desagertu dira eta gaurko eraikuntzek hartu dute haien lekua. Gehienak Mendilautan kokatuta zeuden, hondartzatik gertu, baina herrigunetik urruti: goi-mailakoen paradisu pribatua izateko aproposa.
Zarauztarrekiko harremana ezberdina zen: batzuek urruti ibiltzen ziren eta ez zuten ia erlaziorik. Beste batzuek, ordea, herriko ohiturekin nahastea gustuko zuten eta haien festetan parte hartzen zuten. Emakumeek aberats horien etxeetan aurkitzen zuten lana deaketa haien umeak zaintzen zituzten. Gizonezkoei ere bere lanbideak esleitzen zitzaizkien: lurraldeak zaindu, edo jauregia jabeek kanpoan ziren bitartean. Mutiko asko gustura ibiltzen zen Golfen, caddy lanean duro batzuk irabazteko pozarekin.