RSS

Tag Archives: Psikologia

PSIKOLOGIA ETA SOZIOLOGIA: Helbide interesgarriak

Euskal helbideak

Psikologiako helbide interesgarriak

Advertisements
 
Erantzunak desaktibatuta daude PSIKOLOGIA ETA SOZIOLOGIA: Helbide interesgarriak sarreran

Posted by on 2012/09/02 in Psikologia eta Soziologia

 

Laburpen hitzak: ,

PSIKOLOGIA ETA SOZIOLOGIA: Programazioa, edukiak…

Psikologia10-1

1.  Helburua

  • Psikologia oso lagungarria da mundu pertsonala eta soziala antzeman, deskodetu eta ulertzeko zeregina burutzerakoan. Errealitatera, ez gara bukatuta dagoen zerbait izango balitz bezala hurbildu behar, eraikitzeko dagoen zerbait izango balitz bezala baizik. Ondorioz, gure norbanako esperientziaren errealitatetik abiatzen bagara gure jarrera pertsonalen etengabeko aberasketa eta inguruan dugun gizarte jardueraz jabetzeko gai izatea eragin behar du.
  • Zientziaren berezko planteamenduak, gizakion arazoak ulertu eta aztertzeko beste modu ez zientifikoetatik bereiztea.
  • Aniztasun pertsonala eta kultur aniztasuna, aberastasun iturri eta aldaketa-eragile gisa kritikoki eta tolerantziaz baloratzea.
  • Norbanako eta gizarte-prozesuak interpretatu eta ulertzea ahalbidetzen duten kontzeptu, prozedura eta teknikak ulertu eta aplikatzea.

Helburu orokorrak

2.  Edukiak

Kontzeptuzko edukiak

1. PSIKOLOGIA DERITZON ZIENTZIA

  • Psikologiaren definizioa
  • Psikologiaren lehen teoria zientifikoak
  • Psikologia eskolak
  • Psikologiaren ikerketa-alorrak

2. JOKABIDEAREN OINARRI FISIOLOGIKOAK

  • Herentzia genetikoa eta jokabidea
  • Nerbio-sistema
  • Sistema endokrinoa
  • Sistema Endokrino eta Nerbio Sistemaren lankidetza
  • Zerebroa aztertzeko metodoak
  • Patologia ezagunak

3. Gogamen-prozesuak (I): SENTSAZIOA ETA PERTZEPZIOA

  • Estimuluak eta Sentsazioak
  • Pertzepzioa
  • Pertzepzioaren teoriak
  • Pertzepzioaren eragina duten faktoreak
  • Pertzepzio motak
  • Ilusio Optikoak
  • Pertzepzioaren nahasteak

4. Gogamen-prozesuak (II): OROIMENA

  • Oroimena
  • Oroimenaren ereduak
  • Gogoratzea eta faktoreak
  • Ahaztea eta faktoreak
  • Oroimena hobetzen
  • Oroimenaren nahasteak

5. NORTASUNA

  • Nortasunaren psikologia
  • Nortasunaren teoriak
  • Nortasuna aztertzeko metodoak

6. NAHASTE PSIKOLOGIKOAK

  • Animo egoera nahasteak
  • Antsietatea
  • Eskizofrenia
  • Elikadura nahasteak

Prozedurazko edukiak

  • Auzi eta arazoen formulazioa, aurretiazko ideiak garatu beharreko gaiekin lotuz.
    • Norberaren aurretiazko ideiak abiaburu gisa berbalizatu eta erabiltzea.
    • Besteen aurretiazko ideiak komunikazio on bat lortzeko bidetzat hartzea.
    • Gai jakin bati buruzko norberaren edo besteen aurretiazko ideiak, ikerketa zientifikoak garatutako teoriekin alderatzea.
  • Estrategia eta teknika desberdinen bitartez informazioa lortu, aukeratu eta antolatzea.
    • Iturri desberdinetatik informazio garrantzitsua lortzea (idatzizko testuak, irudiak, landa-lana, datu-baseak, grafikoak, koadro estatistikoak, etab.)
    • Iturrietara sarbidea izateko estrategia eta teknikak (hitzezkoak, idatzizkoak, grafikoak, estatistikoak, ikonikoak, etab.) eta eremuko erregistroak (behaketak, elkarrizketak, inkestak, galdeketak, testak, etab.) eraginkorki erabiltzea.
    • Informazioa bilatzerakoan lortutako datuak aukeratu eta egituratzea.
    • Ikerketa, komunikazio, grafiko etab.etan adierazteko informazioaren zuzentasun eta objektibotasunaren analisia eta ebaluazioa.
  • Gertakari bat, egoera bat, etab. Zientifikoki azaltzeko bide ematen duten prozedura desberdinak erabiltzea.
    • Egoera jakin bat finkatu dezaketen funtsezko aldagaiak identifikatu eta deskribatzea (faktore pertsonalak, inpertsonalak, norbanakoak, taldekoak, etab.) eta hauek ikerketa-prozesuan duen eboluzioa kontrolatzea.
    • Ikerketa bereko edo desberdinetako aldagai desberdinen eboluzioa alderatu eta dauden korrelazioak ezartzea.
    • Ikertutako alderdiren batean parte hartzeko iritzi eta proposamen praktikoak egitea.
  • Eskuratutako ezaguerak teknika desberdinen bitartez jakinaraztea.
    • Ikasitakoa nahiz idatzizko, ahozko eta ikus-entzunezko tekniken bidez lortutako emaitzak banaka edo talde txikitan azaldu eta aurkeztea.
    • Eztabaida, mahai inguru, mintzaldi, etab.en plangintza egin eta bertan parte hartzea, bai eta ekintzen simulazio, role-playing, dramatizazio etab.etan ere.
    • Eztabaida, mahai inguru etab.en nahiz errepresentazio, role-playing, etab.en ondorioak adieraztea.

Jarrerazko edukiak

  • Giza errealitate psikologikoaren alderdi sakonak nahiz gizarte aniztasuna eta kultur eraginak aurkitu eta ezagutzeko interes eta jakin-mina.
  • Gizakiaren arazo psikologikoak antzemateko gaitasuna eta izpiritu kritikoa izatea.

Irtenbide eta arazoekiko jarrera irekia izatea, Psikologiaren alorrean ikerketa zientifiko ororen emaitzen erlatibotasuna kontuan hartuz.

  • Psikologiaren lorpen zientifiko eta teknikoek norbanakoa nahiz taldea transformatzeko duten gaitasunaren  balorazioa.
  • Boterea duten edo gizarte-presioa eragiten duten taldeek euren helburuak lortzeko Psikologiaz egiten duten erabilera interesatua baztertzea.
  • Ezaguera psikologikoek gure autokontzeptu, autoestimu, eta, orohar, autoerrealizazio pertsonalaren prozesu osoaren sustatzaile gisa egin diezaioketen ekarpen positiboa aintzat hartzea.
  • Apunte bidez funtzionatuko dugu.
  • Ikasteko teknika bat eman nahi zaie ikasleei eta horregatik lanketa sistematizatu bat jarraituko da:

3.  Funtzionamendua eta metodologia

  • Gaiaren aurretik irakasleak aurkezpen bat egingo du proiektorean.
  • Irakasleak, apunteez gain, eskema banatzen du.
  • Irakasleak eskemaren zati bakoitzaren erantzuna liburuan non kokatzen den esaten du eta lehenengo ikuspegi orokorra emango die.
  • Irakasleak, beti eskema jarraituz, galdera bakoitzaren xehetasun nagusiak liburuan non kokatzen diren esaten jarraitzen du eta ikasleek fosforitoz markatzen dute liburuan: “super azpimarratu” esaten zaiona. Hemen bigarren ikuspegi zabalxeago bat eman nahi zaie. Egia esan, apunteak direnez, lan hau egina dago eta ez da garrantzitsua aurtengo gaian.
  • Irakasleak, galdera bakoitzaren xehetasun nagusi horiek liburuan kokatuz, zabaldu egiten ditu eta ikasleek fosforitoz markatzen dute liburuan: “azpimarratu” esaten zaiona. Hemen Hirugarren ikuspegia ematen zaie.
  • Galdera guztiak horrela landu eta gero, gaia bukatzen denean, irakasleak gai osoa errepasatzen du, ideia nagusiak bilduz. Laugarren errepasoa da hau.
  • Hau egin eta gero, “abisatu gabeko kontrola” dator, ondo baino hobeto abisatuta geratzen dena, gaia bukatzen den bezain laster egingo baita (Hori bai, astelehenetan ez!). Oinarrizko kontzeptuak hartu diren ala ez aztertzea da helburu. Galdera motzak izango dira, irakasleak azkartasunez zuzendu ahal izango dituenak. Helburuak: Irakasleak gaia gelan noraino ulertzen den jakin ahal izatea, azken errepaso bat ematea, ikasleek azken eguneraino gaia irakurri gabe ez izatea… Irakasleak kontrolak zuzendu eta gero, gaizki ulertutakoak berriro argituko dira. Kontrol honek ez du inongo kontabilizaziorik azken notan, eta pizgarri bezala erabiliko da, ikasleak ikastera motibatzeko, hemen agertutako hainbat galdera azken azterketan jarriko baita. Kontrol hau ebaluazioan baino gehiago gaiaren hausnarketan sartzen da.
    • Arlo teorikoa landu eta gero pelikulak landuko ditugu (“landu” esan dut eta, horretarako, osteguneko bi segidako orduak erabiliko ditugu, zenbaitetan, ostegunekoak ere bai…). Ondoren gaiari buruzko elkarrizketa egingo dugu berriro. oso egokia izan ohi da.
    • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan. Galdera motzak izango dira, baina baita ere luzeak; hauetan ikasleak gai bat garatzeko gaitasuna erakutsi beharko  du. Errazteko, azterketan eskemak erabili ahal izango ditu, nahi izanez gero, ildo horri jarraituz. Galdera motzen artean aurrez kontroletan agertu direnak ere sartuko dira. Aurrez azterketa eredua emango zaio. Azterketan eskemak erabili ahal izango ditu.
    • Ebaluazioa ez badu gainditu, errekuperazioa egin beharko. Hau ere ez badu gainditu, irakaslearekin adostutako beste aukera batzuk izango ditu.
    • Nota igotzeko: Kurtso bukaeran azterketa finala egin beharko dute. Hainbat kasutan, lana bidez ere egin daiteke, baina irakasleak erabakiko du salbuespeneko aukera hori egin daitekeen ala ez.

4.  Denboralizazioa

  • 1. ebaluazioa: 1-2
  • 2. ebaluazioa: 3-4
  • 3. ebaluazioa: 5-6

5.  Erabiliko den materiala

  • Kurtso hasieran, apunteez gain, Programa eta ebaluazio bakoitzari dagokion Eskema banatuko dira. Klase guztietan eskura behar dugu material hau.
  • Markadore fosforitoak, arkatza, boligrafoa eta orriak.
  • Gai bakoitzaren kontrola.
  • TV, Bideo, DVD, ordenagailua eta proiektorea,.
  • Testuak.
  • Pelikulak eta dokumentalak: Elling, Despertares…

6.  Ebaluazio irizpideak

  • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.
  • Ebaluazio bakoitzean landutakoaren araberako galderak egingo zaizkio. Aurrez eredua emango zaio. Beti sartuko dira kontroletan azaldutako galderak. Ebaluazioak ez dira lotuko eta bakoitzak bere nota eta materia mantenduko du Ez Ohiko frogara arte.
  • Errekuperazioak: Azterketa hau egin aurretik ikasleak irakaslearekin bereziki landuko du eta, hainbat kasutan, azterketa adostu ere bai. Gainditu den ala ez adieraziko da soilik, beraz, 5 edo Gu dira aukera bakarrak. Norbaitek nota nahiko balu, finalera aurkeztu beharko luke.
  • Berez, gai hau, etengabea omen da, baina kurtso osoko azterketa final bat ez litzateke ikasle askorentzat erraza izango. Ikasturte hauetan ikasleek oso lanpetuta ibiltzen direnez, nota nahi dutenei bakarrik jarriko zaie final hori.
  • Ebaluazio bakoitza zenbaki batez baloratuko da. kurtso bukaerako batez bestekoa egiteko, hiru zenbakien batez bestekoa egingo da eta, zenbaki osoa ez balitz aterako, gorantz borobilduko litzateke. Finalaren bidez igo daiteke.
  • Irakasleak kasu bereziak aztertzeko ahalmena gordetzen du bere esku.

Bibliografia

  • ELHUYAR, AKARREGI, P. eta NAVASCUES, J.M., Psikologia, Donostia, 2001
  • GAIAK,  GAZTAÑAGA BELOKI, A., Psikologia eta Soziologia, Donostia, 1996
  • MCGRAWHILL, ALONSO GARCÍA, J.I. eta beste batzuk, Psicología, Madrid, 2000
  • MCGRAWHILL, ALONSO GARCÍA, J.I. eta beste batzuk, Psicología, Madrid, 2002
 
Erantzunak desaktibatuta daude PSIKOLOGIA ETA SOZIOLOGIA: Programazioa, edukiak… sarreran

Posted by on 2012/09/02 in Psikologia eta Soziologia

 

Laburpen hitzak: ,