RSS

2 Frantziako Iraultza

2.1 Erregimen Zaharra

2.1.1 Ekonomia Feudala (Nekazaritza (3), Desberdintasunak (2), Banaketa (2))

Nekazaritza

  • Biztanleriaren gehienak lurra lantzen zuen, %80-90 orokorrean.
  • BritainiaHandian hiru laurdenak ziren nekazariak.
  • Errusian %90etik gora ziren nekazariak.

Desberdintasunak

  • Europaekialdean nekazariak morrontza erregimenean zeuden, ia-ia esklabotza egoeran.
  • Europamendebaldean eta Mediterraneoan, nekazarien egoera legala hobea zen, baina produkzioaren zati handiena lurjabeen eskuetan geratzen zen (jaunak, Eliza eta Estatuaren eskuetan, alegia).

Banaketa

  • Nekazariek hamarrena ordaintzen zioten Elizari; errentak eta era askotako betebeharrak eta zerbitzuak ordaintzen zizkioten jaun feudalari, eta Estatuari eta, gainera, zerga zuzenak eta zeharkakoak ere ordaindu behar zituzten.
  • Lurra, orokorrean, jabe aristokraten edo goi-kleroaren esku zegoen, eta horiek errentak kobratuta edo jabetzak zerbitzarien bitartez ustiatuta bizi ziren, zergarik ordaindu gabe. Gizarte talderik pribilegiatuenak noblezia eta goi-kleroa ziren.

2.1.2 Estamentuzko gizartea (Banaketa, Pribilegiatuak (8), Hirugarren Estatua (2))

Banaketa: Hiru estamentu zeuden eta estamentu bakoitzak oso eskubide desberdinak zituen: noblezia, kleroa eta “hirugarren estatua” edo herria.

Pribilegiatuak (Noblezia eta Kleroa)

  1. Zerga salbuespena.
  2. Sistema judizial berezia.
  3. Galdeketetan ezin zituzten torturatu (Hirugarren estatukoak bai).
  4. Goi karguen monopolioa.
  5. Lurraren eta jabetza horietan bizi zirenen gaineko eskubide feudalak eta jaun eskubideak.
  6. Goi kleroko kideak noblezian erreklutatzen ziren, eta kideok beste edozein nobleren pribilegio berberak zituzten.
  7. Lurraren jabetzaren bi herenak Elizarenak eta nobleziarenak ziren.
  8. Pribilegio juridikoak eta zerga pribilegioak handiagoak izaten ziren Europa ekialdeko erreinuetan (Polonia, Hungaria, Errusia eta abar), Europa mendebaldekoetan baino (Britainia Handia, batez ere).

Hirugarren Estatua

  • Gainerako biztanleek, 27 milioi pertsonak, Hirugarren Estatua osatzen zuten, eta horren barruan, oso egoera ezberdinakzeuden:
    • Burgesak
    • Eskulangileak
    • Merkatariak
    • Hiriko biztanleria gehiena
    • Nekazariak
    •  …
  • Hirugarren Estatuko sektorerik aberatsenak ere asmo bat zuen: kleroarieta nobleziari pribilegioak kentzea.

2.1.3 Monarkia Absolutua (Zer da?, Ezaugarriak (3), Non (2), Salbuespenak (2))

Zer da? Erregimen Zaharreko estaturik gehienak monarkia absolutuaren legitimitatea Jaungoikoak berak ematen omen zuen.

Ezaugarriak

  • Erregeak Jaungoikoaren aurrean soilik zuen erantzukizuna.
  • Erregearen aginteak ez du mugarik edo kontrolik.
  • Hala ere, praktikan, absolutismo politikoa Elizaren eta nobleziaren aginteak mugatzen zuten.

Non

  • Austria, Prusia, Suedia, Espainia edo Frantzian.
  • Absolutismoaren ezaugarriak nabarmenagoak ziren Errusiakoinperioan edo Turkian.

Salbuespenak

  • Ingalaterra. 1688ko iraultzak parlamentuari eman zion errege agintearen zati bat. Beraz, monarkia parlamentario bat zegoen.
  • AEB. Britainia Handiarekiko independentzia lortu zuenean, aginte sistema guztiz berria ezarri zuen, europar askok kopiatzeko irrikan egongo diren agintea: Errepublika bat jarri zuten eta Konstituzio bat osatu.

2.2 Pentsamendu Ilustratua

2.2.1 Argien mendea (4)

  • XVIII. mendean, gertaera iraultzaileak baino lehen, pentsamendu kritikoa garatu zen. Erregimen Zaharreko gizartearen oinarriei buruz, eta hori lagungarria izan zen Erregimena desegiteko.
  • XVIII. mendeari “argien mendea” esaten zaio, Ilustrazioaren garaia, munduaren azalpen arrazionalak tradizioaren edo superstizioaren itzalak argitu zituelako.
  • Zenbait pentsalarik zalantzan jarri zituen planteamendu erlijiosoak, Elizak gizartean zeukan eragina, absolutismo politikoaren oinarrian zeuden gizartearen uste sendoak, estamentuka oinarritutako ordena soziala eta ideia eta sinesmen tradizionalak.
  • Zientzietako gaiak garatzeari eman zioten eta Bibliako gizakiaren sorkundearen gaineko kontaerak zalantzanjarri ziren:
    • – Matematikak eta Fisika: Leibniz eta Newton.
    • – Astronomia: Laplace.
    • – Kimika: Lavoisier.
    • – …

2.2.2 Kritika ekonomikoa (2)

Adam Smith britainiarrak liberalismo ekonomikoaren oinarri teorikoak eraiki zituen Nazioaren aberastasuna izaerari eta zergatiei buruzko ikerketa lanean (1776).

  • Aurrerakuntza ekonomikoa lortu nahi bada, produkzio faktoreak (kapitala, lurra eta lana) aske utzi behar dira. Ordura arte, nobleziaren eta kleroaren kontrolpean zeuden.
  • Merkantzien balioa eta prezioa lanetik datoz eta aberastasuna langileak sortzen du. Hau oso plantemendu harrigarria zen garai hartan, lana gaizki ikusita baitzegoen goi klasekoen artean.

2.2.3 Filosofoak (Locke (Nor zen, idea), Voltaire (Nor zen, Lana), Montesquieu (Nor zen, Lana), Rousseau (Lanak (2))

Locke

  • Pentsamendu ilustratuaren aurrekari bat izan zen. XVII. mendean bizi izan zen ingeles hau eta 1688ko iraultza justifikatu zuen.
  • Bere ustez, gobernarien eta gobernatuen artean erlazioak arautzeko ”kontratu sozial” bat egin behar zen.

Voltaire


  • Nor zen? Lockeren eta beste autore batzuen ideiak zabaldu zituen lehenengoz Frantzian.
  • Lana: Gutun filosofikoak. Askatasun politikoa eta tolerantzia erlijiosoa aldarrikatu zituen.

Montesquieu


Nor zen? Frantziako noble dirudun bat zen. Zientzia politikoaren eta soziologiaren sortzailea kontsideratzen da.
Lana: Legeen espiritua.

  1. Konstituzio baten bidez kontrolatutako sistema monarkikoa proposatu zuen.
  2. 3 aginteak banatuta aurkezten zituen: legegilea, betearazlea, judiziala.
  3. Erregeen absolutismoa zalantzan jartzeko oinarri teorikoak finkatu zituen eta Ipar Ameriketako 1787ko konstituzioa eta XIX. mendean idatziko diren konstituzio gehienak bere doktrinetan euskarritu ziren.

Rousseau


Lanak

  • Gizartearen arteko desberdintasunaren jatorriei eta oinarriei buruzko diskurtsoa. Gizarte ordenak pertsonen arteko jatorrizko berdintasuna usteldu duela dio.
  • Gizarte kontratua: Gobernua kontratutzat ikusten du. Baina hori ez da kontratu politiko hutsa, pertsonen arteko akordioa baizik. Kontratu horrek “gehienen borondatea” adierazi behar du eta gobernua bigarren mailan dago. Ideia hau ondorengo planteamendu demokratikoetan jasota geratuko da.

2.2.4 “Argien” hedapena (2)

  • Ideia ilustratuen multzoa hasieran elite txiki batzuen artean hedatu zen; apaizek eta burges aberatsenek soilik zekiten irakurtzen. Argitalpenik eraginkorrena Diderot eta D´Alembert-ek zuzendutako Entziklopedia (1751-1776) izan zen. “Zientzia, arte eta tekniken hiztegi arrazoitua”. Garaiko ezagutzen egoera zen, baina, aldi berean, erakunde politiko eta erlijiosoen aurkako zeharkako kritika ere bazen.
  • 1702an, Britainia Handian lehenengo egunkaria sortu zen.

2.2.5 Absolutismo Ilustratua (3)

  • Despota ilustratuek herriarentzat “hoberena” nahi omen zuten, baina herriaren iritzia ez zitzaien interesatzen. Todo para el pueblo, pero sin el pueblo zen bere lema.
  • Pentsamendu ilustratua modan egon zen errege gorteetaneta klero eta nobleziako zenbait sektoretan:
  • Aurrerapen ekonomikorako eta biztanleen bizitza eta heziera hobetzeko, beharrezkoa zen gizarte ordenaren oinarriak goitik behera aldatzea, baina agintariek ez ziren horren aldeko. Izan ere, Frantziako Iraultzaren ondoren, Austriako, Prusiako, Errusiako eta Espainiako monarkek bertan behera utzi zituzten ideia ilustratuak; absolutismoaren alde egin eta, ilustratu baino gehiago, despota eran jardun zuten.

2.3 Ameriketako Estatu Batuak: nazio baten sorrera

2.3.1 Iraultzaren aurrekariak (Nazio berria, Kolonietako gizartea (3), Porturik garrantzitsuena)

Nazio berria: Ipar Ameriketako ekialdeko kostaldean, Britainia Handiko koroaren jabetzan hamahiru kolonia zeuden. Jabetza horietan lehenengo errepublika sortu zen, eta bertako gobernua konstituzio baten bidez araututa gelditu zen. Horretarako, biztanleak britainiarren agintetik irten ziren, eta, gainera, berdintasuna eta askatasuna sustatzen zituzten ideia iraultzaile nagusiak antolaketa politiko eta sozial berrian sartu zituzten.

Kolonietako gizartea

  • Etorkinen jario etengabeak eragindakoa zen. Ez zeuden Europako sistema feudal zorrotzaren  ezaugarriak eta jaraunspenezko nobleziarik ere ez zegoen.
  • Hegoaldeko kolonietan sistema esklabista antolatu zen eta esklaboek tabako, azukre eta kotoiaren laborantzetan egiten zuten lan.
  • Bertako gizarteahonako hauek osatzen zuten:
    • Lurjabe handiek eta txikiek.
    • Hirietako langile askeek.
    • Mendebaldean lur berriak okupatzeko eta baliabideak ustiatzeko aukera zuten langileak.
    • Merkataritza trafiko aktiboa kontrolatzen zuten merkatariak, eta esklaboak ugariago ziren hegoaldeko kolonietan.

Porturik garrantzitsuena: Hamahiru kolonietako hiri eta porturik garrantzitsuena Filadelfia zen, eta 1760an 25.000 biztanle zituen.

2.3.2 Independentzia gerra (Eragilea, Zazpi Urteko Gerra, Matxinada, Armada, Bakea)

Eragilea: Kolonoek ez zeuden gustura jasaten zuten tratuarekin; metropoliari aberastasuna eta zergak bidaltzen zizkioten, baina guztiz baztertuta zeuden erabakiak hartzeko orduan. Horregatik, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, Britainia Handiarekiko mendetasun gogorraren aurkako iritzia zabaldu zen.

Zazpi Urteko Gerra: (1748-1756) Britainia Handiak Frantziari irabazi zion eta, horretarako, amerikar kolonoen laguntza izan zuen. Kolonoek irabazle sentitu ziren eta Britainia Handiaren esker ona espero zuten, baina metropoliak zergak igo zizkien, gerra gastuak finantzatzeko. Horrela, azukrearen eta beste produktu batzuen zerga berriak sortu ziren, kolonoen ezinegona handiagotuz.

Matxinada: 1773ko abenduaren 16an, Bostoneko portuan istilu larria egon zen, Tearen matxinada. Altxamendu honen zergatia Londreseko gobernuak tearen merkataritzari ezarritako zerga berria izan zen. Kolono gazte batzuek, indiar mozorrotuta, Ekialdeko Indien Konpainiako (tea Ipar Ameriketara esportatzeko monopolioa lortu zuen konpainia honek) hiru itsasontzietako kargamendua itsasora bota zuten. Tropa ingelesek gogor zapaldu zuten altxamendua eta gobernuak Bostoneko portua ixteko agindua eman zuen, baina, horren eraginez, haserrea biztanleria osora zabaldu zen.

Armada: Gobernu britainiarren errepresio neurrien ondorioz, Independentzia Gerra hasi zen. Kolonoek milizianoen armada eratu eta agintean George Washington jarri zuten. Lehenengo arazoa tropak ekipatzeko armarik eta muniziorik ez edukitzea izan zen. Gerra ontzirik ere ez zeukaten eta ingelesek erabateko nagusitasuna zuten itsasoan. Beraz, atzerriko potentzien  (Frantzia, Espainia) laguntza lortzea ezinbestekoa zen.

Bakea: 1783an, Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen, Versailleseko Itunean.

2.3.3 Lehenengo Konstituzio Modernoa (Iritzi desberdinak (2), Hitzarmena (8), Arazoa)

Iritzi desberdinak: Independentzia konkistatu ondoren, antzinako kolonia guztiek ados jarri beharra izan zuten, eta hori oso konplexua izan zen:

Hegoaldeko kolonietan, etxe handietan bizi ziren lurjabeek agintzen zuten; laborantza lur handiak zituzten eta esklabo beltzek lantzen zituzten lur hauek. Lurjabeek esklabotasuna abolitzearen aurka zeuden eta elkarrekiko ia independenteak ziren Estatuen konfederazioa sortu nahi zuten.

Iparraldeko koloniak burgesek eta nekazaritzako jabe txikiek kontrolatzen zituzten. Buruzagi politikoek neurri erradikalagoak proposatzen zituzten eta estatuen arteko batasun handiagoa nahi zuten.

Hitzarmena: 1787an, antzinako kolonietako 55 ordezkari Filadelfian bildu ziren, konstituzio bat idazteko asmoz. Joera arteko paktua lortu zen:

  1. Konstituzio hau ilustratuek defendaturiko berdintasun eta askatasun printzipioetan oinarritzen zen.
  2. Erregimen errepublikanoa eta demokratikoa ezarri zen.
  3. Gobernu federal bakarra eratuko zen.
  4. Errepublikako presidente bat izango zuten.
  5. Legegintzarako bi ganbera izango ziren: Kongresua eta Senatua.
  6. Baina, aldi berean, estatu bakoitzak barne politikan eskumen handiak izango zituen gobernu autonomoa eduki zezakeen.
  7. Emendakin batzuk kenduta, gaur egun ia-ia berdin mantentzen dute konstituzio hau.
  8. Eragin handia izango du Europako iritzian eta politikan.

Arazoa: Saihestu egin zuten beltzen esklabotasunaren gaia eta Sezesio Gerrara arte ez zuten ebatzi (1861-1865); arazo horren ondorioz, gaur egun ere arrazen diskriminazioa agerikoa da.

2.4 Frantziako iraultza

2.4.1 Iraultzaren aurrekariak (Gizartea, Krisia, Estatu Nagusiak)

Gizartea: XVIII. mendeko bigarren erdian, Frantziako ekonomia hedatzen hasi zen; bertako gizarte egituran arazoak zeuden eta estatu monarkikoa krisian zegoen. Estamentu pribilegiatuen aldeko arau ekonomikoen eta sozialen aurkako iritzi orokorra zegoen.
  • Goi burgesiak ez zeukan gizartean gora egiteko eta agintea lortzeko aukerarik.
  • Nekazariak gero eta haserreago zeuden zerga feudalak zirela-eta.
  • Hirietako langileek prezio handiak jasan behar izaten zituzten.

Krisia: Frantziako estatuak finantza krisi larria zeukan: gastuak sarrerak baino handiagoak ziren eta zor iraunkorra zegoen. Krisi hori konpontzeko, noblezia eta kleroaren zerga pribilegioak ezabatuko zituen zerga erreforma behar zen. Monarkiaren lehen ministroek (Turgot, Calonne, Necker) estamentu pribilegiatuek zergak ordaintzea proposatu zuten, baina ezin izan zuten onartzea lortu.

Estatu Nagusiak: Pertsona gorenek Erreinuko Estatu Nagusien bilera eskatu zuten; Erdi Aroko biltzar horietan, estamentuak (kleroa, noblezia eta hirugarren estatua) bakoitza bere aldetik biltzen ziren erregearen proposamenei oniritzia emateko; azkeneko deialdia 1614an egin zen. Necker-ek 1789ko maiatzaren 1erako deitu zituen Estatu Nagusiak.

2.4.2 1789: Iraultzaren eztanda (Cahiers de doléances, Bozkatzeko era eta eztabaidak)

Cahiers de doléances: Hirugarren Estatuko ordezkariak aukeratu beharra zegoen. Hiru estamentuetako hautesleek Estatu Nagusien bilerara eraman beharreko kexak eta errebindikazioak eman zizkieten ordezkariei. Hautaturiko ordezkariak 60.000 kexa ingururekin iritsi ziren Parisera; kexarik gehien-gehienak hamarrenak eta gainerako zerga feudalak ordaindu behar izateari buruzkoak ziren.

Bozkatzeko era eta eztabaidak: Ordezkari kopuru bera izango al zuen estamentu bakoitzak? Bereiztuta ala elkarrekin egingo ziren bozketak?

  • Hirugarren Estatuak bozketa pertsonaka egitearen aldekoa zen, kiderik gehien zituen taldea baitzen.
  • Ekainaren 20ko goizean, hirugarren estatuko ordezkariek itxita aurkitu zuten biltzeko tokia eta hurbileko areto batera joan ziren, Jeu de Paume izeneko aretora (Pilota Jokoa); bertan, apaiz batzuekin batera, “inoiz ere ez bereizteko eta egoerek eskatzen zuten bakoitzean biltzeko” zina egin zuten, “harik eta erreinuko konstituzioa euskarri sendoetan ezarri eta berretsi arte”.
  •  Erregeak, gobernuak eta klero eta nobleziako sektore batzuek hasieran ez zuten prozesu hori onartu, baina ekainaren 27an Luis XVI.ak hirugarren estatura batzeko agindua eman zien oraindik ere horren aurka zeudenei.
  • Uztailaren 7an, Frantziak Biltzar Konstituziogilea zeukan.

2.4.3 Herri altxamenduak (Uztailaren 14a, La Grande Peur, Legeztapena, Erregea)

Uztailaren 14a: Ordura arte iraultza baketsua eta legezkoa izan zen. Erregeak eta sektore kontserbadoreenek ez zuten absolutismoaren amaiera onartu nahi izan. Orduan, Pariseko kaleetan herri-altxamendua hasi zen. Jendetza Bastilla izeneko gotorleku eta espetxera joan zen, armen eta polboraren bila; gotorleku hori aginte absolutuaren sinboloa zen, eta herriak uztailaren 14an okupatu zuen; egoera hori, gaur egun, Frantziako jaialdi nazionala da.

La Grande Peur: Iraultza Frantziako hirietara eta herrixketara hedatu zen. Udalbatzar berriak eratu ziren eta horiek onartutako agintaritza bakarra Biltzar Nazionalarena zen. Landa inguruan ere nekazaritza iraultza zabaltzen joan zen. La Grande Peur-en garaian (Beldur Handia), nekazariek jaunei zergak eta prestazioak ordaintzeari utzi eta gotorlekuak, nobleen artxibategiak eta feudalismoaren gainerako sinbolo guztiak suntsitu zituzten.

Legeztapena: Biltzar Nazionalak, egoera hori ikusita, bilkura oso garrantzitsua egin zuen abuztuaren 4an eta, errealitatean egiten ari ziren suntsipena legeztatzea erabaki zen. Zor pertsonalak eta hamarrenak kalte-ordainik gabe ezabatu ziren eta lurra zergapetzen zuten eskubideak jabeei kalte-ordaina emanez indargabetu ziren. Zerga berdinak, zigor berdinak eta kargu publikoak lortzeko aukera berdinak ezarri ziren.

Erregea: Ez zituen dekretuak sinatu nahi izan eta, hau ikusita, Pariseko herriak manifestazio erraldoia egin zuen Versailleseko jauregiraino. Herriaren presiopean, erregeak dekretuak sinatu egin behar izan zituen.

2.4.4 Etapa moderatua. 1791ko konstituzioa (Agintea, Hauteskundeak, Finantzak, Aurka, Joerak (4))

Agintea: Aginte banaketan oinarritutako monarkia konstituzionala ezarri zen. Erregearen aginte betearazlea mugatua zen, eta aginte legegile ia osoa Biltzar Nazionalaren esku zegoen.

Hauteskundeak: Zentsuaren araberako hauteskunde sistema (edo erroldaren araberakoa edo sufragio zentsitarioa deitu ohi zaio baita ere) ezarri zen, hau da, aberastasun maila jakina zuten gizonezko herritarrek soilik eman zezaketen botoa, biztanleriaren gehiengoa bozkatzeko eskubiderik gabe utziz. Erregeak konstituzioa sinatu zuen.

Finantzak: Biltzar Konstituziogileak zeharkako zergak ezabatu eta zerga zuzenen sistema ezarri zuen, denentzako berdina eta justuagoa izango zena. Baina nazioaren diru kutxak hutsik zeuden eta, hori konpondu nahian, Biltzar Konstituziogileak kleroaren ondasunak nazionalizatu zituen, ondoren saltzeko asmoz. Apezpikuak eta apaizak, beste funtzionario batzuk bezala, aukeratu egiten ziren eta Estatutik jasotzen zituzten soldatak; era berean, erlijiosoen komentu guztiak desegiteko erabakia ere hartu zen.

Aurka: Aita Santuak kondenatu egin zuen kleroaren lege egoera berria eta Eliza nazional frantsesa ezartzea, baita printzipio iraultzaileak ere. Horren ondorioz, iraultzaren aurkako asaldura nabarmendu zen. Erbesteratu frantsesak konspiratzen hasi ziren, eta Europako erregeei eta gorteei presioa egiten zieten, Frantzian esku har zezaten.

Joerak

  • 1791ko ekainean, Tullerias jauregitik, Erregearen familiaren ihesa modu lazgarrian amaitu zen: erregearen familiakoak ezagutu eta atxilotu egin zituzten. Biltzarrak erregeari aldi baterako eginkizunak kendu zizkion.
  • Herria Luis XVI.aren kontra azaldu zen.
  • Noblezia burgesia moderatutik urrundu egiten zen.
  • Burgesia moderatua herriaren errepublikaren aldeko gurarien beldur zen, eta prezioen igoera geldiezina zegoen, ezinegona areagotuz.

2.4.5 Biltzar Legegilea (1791-1792) (5)

  1. Parlamentu berria edo Biltzar Legegilea hauteskunde prozesuaren bitartez hautatzen zuten eta 745 diputatuk osatzen zuten. Lege marko horrek eta hauteskunde prozesuak alderdi politikoak edo klubak sortzea eragin zuen, eta horiek hainbat interes eta iritzi politikoren ordezkari ziren.
  2. Klub iraultzailerik ospetsuena jakobinoena izan zen; Saint Jacques fraide dominikarren komentuan biltzen zirelako hartu zuten izen hori. Zatiketa batzuen ondoren Robespierrek hartu zuen talde honen agintea.
  3. Jakobinoen ezkerretara, cordeliers izenekoak zeuden, eta horien egoitza frantziskotarren antzinako komentu batean zegoen. Horien jokabide politikoak erradikalagoak ziren: sufragio unibertsalaren aldekoak ziren, hau da, herritar guztiek bozkatzeko eta partaidetza politikorako eskubidea zutela uste zuten; eskubide hori 1791ko konstituzioan, aberatsenentzat soilik zegoen jasota. Cordeliers zeritzenen taldekoek monarkia kentzea eta errepublika ezartzea eskatzen zuten; horien zuzendariak Marat eta Danton ziren, eta herri mailarik apalenaren ordezkari ziren (sans-culottes izenekoak).
  4. Iraultzaile talderik moderatuena girondinoena zen. Zentsuaren araberako sufragioa defendatzen zuten eta monarkia konstituzionalaren eta erreforma moderatuaren aldekoak ziren.
  5. Biltzar Legegilea horrela antolatzen zen:
  • Eskuinetara girondinoak zeuden (250 diputatu).
  • Ezkerreko 136 aulkiak jakobinoek betetzen zituzten.
  • Erdian, 350 diputatu inguru zeuden.
  • Ezkerreko muturrean, cordeliers zeritzenen ordezkari gutxi batzuk.

Politikan gaur egun ere erabiltzen den “eskuina” eta “ezkerra” izenak Frantzia iraultzaileko biltzarren antolaketan oinarritzen dira.

2.4.6 Konbentzio errepublikanoa eta monarkia erortzea (Tentsioa (4), Marseillesa, Konbentzioa, 1792ko parlamentua)

Tentsioa

  • Europako potentzia absolutistek –Austriak eta Prusiak- Frantzia iraultzailea inbaditzeko erabakia hartu zuten.
  • Frantziako herria, ordura arteko protestak kaleetan eta politikaren arloan egin arren, armada nazional bihurtzen hasi zen eta ordena iraultzaile berria Europa osoan zehar defendatzeko eta zabaltzeko prest zegoen.
  • Gerrak eragina izan zuen herriaren barruko egoeran. Adierazpen askatasunari esker, herriak “austriarraren” aurkako haserrea adierazteko aukera zeukan (La austriaca, horrela deitzen zioten Maria Antonieta erreginari, Luis XVI.aren emaztea eta Austriako Frantzisko I.a erregearen alaba), baita Luis XVI.aren aurkako haserrea adierazteko aukera ere; azken horri, herrian Monsieur Veto esaten zioten, Biltzar Legegileak proposatutako legeak sinatzeari behin eta berriro ezetza ematen ziotelako. Gainera, erregeari atzerriko potentziei ezkutuan laguntza ematea ere leporatzen zitzaion.
  • Jendetza handi batek Tuilleriak izeneko errege jauregia hartu zuen, eta Biltzar Legegileak erregearen konstituzio eginkizunak berriro ere eten eta errege familia Tenpleko monasterio zaharrean giltzapetu zuten.

Marseillesa: Marseillako bolondresak, 1792ko altxamenduan Parisera joandakoak, Rouger de Lisle kapitainak konposatutako kantua erabiltzen zuten: Gerrarako kantua Rhineko armadarako izena zuen, baina Pariseko herriak Marseillesa esaten zion kantu horri.

Konbentzioa: Azkenean Biltzar Legegileak hauteskundeetarako deia egin zuen, parlamentu berria sufragio unibertsalez eratzeko, eta parlamentu horri konbentzio izena eman zioten.

1792ko parlamentua: Bere osaketa aurrekoa baino erradikalagoa izan zen. Lehenengo ekintzak hauek izan ziren:

  • Monarkia abolitzea.
  • Dekretuak egutegi laiko eta iraultzaile baten arabera datatzea; horrenbestez, 1793 aro berriaren I. urtea izan zen.

2.4.7 Gerra eta Izua (6)

  1. Konbentzioa bildu zen egun berean, tropa frantsesek Prusiako armada garaitu zuten lehenengoz, Valmyn. Kontuan hartuta armada frantsesa dendari, eskulangile eta nekazariek osatzen zutela, hau harrigarria izan zen. Gerra zibila eta gerra atzerrian: egoera erradikalizatu egin zen.
  2. Erregeari Frantziako etsaiei laguntzea leporatu zioten eta epaitu egin zuten. 36 orduko epaiketaren ondoren, Konbentzioak heriotza zigorra ezarri zion (387 boto alde eta 334 kontra). 1793ko urtarrilaren 21ean, Luis XVI.a gillotinan hil zuten.
  3. Robespierre jakobinoaren diktadura. Izua iritsi zen (1793ko uztailetik 1794ko uztailera): 16.000 pertsonari moztu zioten lepoa gillotinan.
  4. Konbentzioak 1793ko konstituzioa egin zuen (I. urtea) eta gizonen sufragio unibertsalean oinarritutako demokrazia errepublikanoa ezarri zuen.
  5. Luis XVI.aren exekuzioak Europako herrien armadek esku hartzea eragin zuen, eta 1793ko udan, armada aliatuak Frantzian sartu ziren, iparraldetik eta hegoaldetik. Frantziako armada nazional berriak Austria eta Holanda garaitu zituen, baita Espainiako armada ere.
  6. Thermidor: Uztailari eman zioten izen hau. 1794an izuaren gehiegikerien aurkako erreakzioa egon zen. Robespierre exekutatu egin zuten eta girondinoak jarri ziren gobernuan. Hauek beste konstituzio bat egin zuten, 1795.ekoa edo III. urtekoa:
  • Zentsuaren araberako sufragiora itzuli ziren (ez unibertsala).
  • Aginte betearazlea 5 kideek osatzen zuten Direktorioari eman zitzaion eta kide hauek gorputz legegileak aukeratzen zituen.

2.5 Napoleonen Europa

2.5.1 Direktorioa eta Napoleon (Arriskuak (2), Bizitza (4))

Arriskuak: Direktorioak (1795-1799) bi arrisku zituen:

  • Errepublika demokratiko jakobinora itzultzea.
  • Erregimen Zaharra berrezartzea.

Armada ezinbestekoa zen iraultza atzerriko erasoetatik babesteko eta, baita Frantziako Estatua eta gizartea egonkortzeko eta transformazioak zuzentzeko ere.

Bizitza

  • Korsikan jaio zen 1769an.
  • Gaztetan Rousseauren irakurle amorratua izan zen eta, jakobinoen garaian, Konbentzioaren aldekoa.
  • Toulon-eko portua armada ingelesaren aurka defendatzean erakutsitako gaitasunagatik, 24 urte zituela jeneral izendatu zuten.
  • Mundu osoan da ezaguna pertsonaia hau, jatorri apaleko militar honek inperio bat eraiki baitzuen Erregimen Zaharraren Europan.

2.5.2 Frantsesen enperadorea (7)

  1. Direktorioak Italiako Armadaren agintaritza eman zion Korsikako jeneral gazteari. Hilabete gutxian (1796), Italiako iparraldea konkistatu eta Campoformioko bakea ezarri zion Austriari; bake honen bidez, Belgika Frantziaren esku geratu zen.
  2. Egiptoko kanpainaren ondoren (1798-1799), Parisera itzuli zen jendetzaren txaloen artean. Direktorioko sektore moderatuak defendatu zituen, aginte betearazlearen indar handiagoa aldarrikatzen zituen sektoreak, bai gerra antolatzeko eta bai barruko egoera hobeto kontrolatzeko.
  3. Jeinu militarra ezezik, Bonaparte maisua zen propagandan ere, eta horren bidez, etengabe eraikitzen zuen bere ospea: Napoleonen armadak Frantziako eskoletan irakurtzen zen egunkaria argitaratzen zuen.
  4. 1799ko azaroaren 18ko estatu kolpea: 3 kontsulek osaturiko aginte betearazlea ezarri zuen eta Lehenengo Kontsul Bonaparte izendatu zuten.
  5. VIII. urteko (1799) konstituzio berria: Berriro ere sufragio unibertsala ezarri zuten; Senatuko kideak Lehenengo Kontsulak proposatutako zerrenda baten barrukoen artean aukeratzen ziren. Gainera, gobernuak ekimen legegilea zeukan eta lege proiektuak proposatzen zizkion gorputz legegileari.
  6. Praktikan, Kontsulatua mozorrotutako diktadura bat zen. 1802an, Napoleon biziarteko kontsul izendatu zuten eta egoera berri hau X. urteko (1802) Konstituzioan gelditu zen jasota.
  7. Hurrengo urratsa XII. Urtean eman zuen: “Errepublikaren gobernua Enperadorearen esku geratzen da, eta horrek frantsesen Enperadore titulua hartzen du”. 1804ko abenduaren 2an, Notre-Dameko katedralean, Napoleon I.ak bere burua koroatu zuen Pio VII.a aita santuaren aurrean.

2.5.3 Europako gerra (Arrakasta (2), Arerioa)

Arrakasta

  • Napoleonen armadek lurraldeak konkistatu, okupatu eta administratzen zituzten, baina baita bertako biztanleak Erregimen Zaharreko kateetatik askatu ere. Bere arrakasta militarra ezin daiteke ulertu, baldin eta batailak Erregimen Zaharreko armaden aurkakoak zirela kontuan hartzen ez bada; gainera, une batzuetan, Napoleonen soldaduen %50 ez ziren frantsesak.
  • Elite intelektualak Napoleonekiko adiskidetasuna adierazi zuen: Beethoven konpositore alemanak Heroikoa sinfonia eskaini zion, Kant, Hegel eta beste intelektual italiar eta espainolak iraultzaren aldekoak ziren eta pozik zeuden Napoleonen inperioak lortutako konkista iraultzaileekin.

Arerioa: Britainia Handia. Napoleonen aurkako koalizio guztietan hartu zuen parte, baina aurkakotasun honek beste zergati batzuk zituen:

  • Ez zen printzipio politikoei lotutako desadostasunen eraginezkoa, Britainia Handiak monarkiaren agintea mugatua eta eskubide politikoak herritar guztien esku jarrita baitzituen.
  • Frantziaren eta Britainia Handiaren aurkakotasuna gatazka iraultzailearen aurrekoa zen, eta jatorri ekonomikoa zuen guztiz. Frantzia Britainia Handiaren lehiakide nagusia zen, bai Atlantikoko eta kolonietako merkataritzaren kontrolean, bai Europako merkataritzaren nagusitasunean. Napoleonek, bere agintearen gorenean, Erresuma Batuaren aurkako blokeo kontinentala dekretatu zuen, eta blokeo horren bidez, debekatu egin zen Britainia Handiko uharteekiko merkataritza. Ekonomia britainiarrak kalte handia izan zuen; baina horren ondorioz, areagotu egin zen ingelesen eskuhartze politikoa eta militarra Napoleonen aurkako gerretan.

2.5.4 Inperioaren antolaketa (Mugak (2), Europa (7))

Mugak

  1. 1812an, enperadorearen armadek Europa okupatu zuten, Andaluziatik Moskuraino, eta Baltikotik Mediterraneo ekialderaino.
  2. Menpeko estatuek (Napoleonen anaiek eta familiakoek administratuta) eta estatu aliatuek (bakea derrigorrez ezarrita) osatzen zuten mapa.

Europa

  • Belgika, Holandarekin batera anexionatuta.
  • Holanda Bataviako errepublika bihurtu zen eta gero Luis Bonapartek administratutako erreinu izan zen. Azkenean, abdikatu egin behar izan zuen.
  • Rhin ibaiaren ezkerreko ertza ere anexionatu zuten, eta enperadorearen beste anaia batek, Jeronimok, Westfaliako erreinuko koroa hartu zuen.
  • Italia
    • Zati bat administrazio inperialari zuzen-zuzen lotuta zegoen.
    • Italiako iparraldean erregeorde batek gobernatzen zuen.
    • Hegoaldean, berriz, Napoliko erreinua zegoen, eta Murat jeneralak agintzen zuen han (Napoleonen arrebarekin zegoen ezkonduta hau).
  • Espainia: Borboiak kendu ondoren, Jose Bonapartek, enperadorearen anaiak eskuratu zuen tronua.
  • Bernadotte jeneralak Suediako tronua okupatu zuen.
  • Europaren eraikuntza politikotik kanpo geratu zen bakarra Erresuma Batua izan zen.

2.5.5 Barruko Erreformak (Berrikuntzak (6), Errepublika anaiak)

Berrikuntzak

  1. Ordena publikoa berrezartzeko, Barne Ministerioa eta polizia sekretu eraginkorra sortu zituen.
  2. Administrazioa zentralizatu egin zuen.
  3. Zergatan ere erreforma garrantzitsua egin zuten eta, horren eraginez, herritar guztiek zuten zergak ordaindu beharra.
  4. Aita Santuarekin ere konkordatua sinatu zuen, eta horrek Frantziako estatu berria onartu zuen.
  5. Hezkuntzarako eskubidea eman zien frantses guztiei.
  6. Zuzenbide Zibileko Kode berria promulgatu zuen eta, bertan, burgesiaren helburuetako asko geratu ziren jasota. Kode Zibila antolaketa politiko eta administratibo berriaren euskarria izan zen.

Errepublika anaiak: Iraultzako eta Napoleonen inperioko erakundeak menpeko estatuetan eta aliatuetan aplikatu ziren. Bestalde “Errepublika adiskideetan” promulgatutako konstituzioak 1795eko Thermidorreko konstituzioaren ereduan oinarritzen ziren:

  • Aginteen banaketa zabaldu zen.
  • Zentsuaren araberako sufragioa erabili zen aginte legegilea osatzeko.
  • Feudalismoa Europa osoan abolitu zen eta ez zen berriro itzuli. Aldaketa hauek mugen aldaketak baino askoz ere iraunkorragoak izan ziren.

2.5.6 Europa Napoleonen aurka (6)

  • Napoleonen printzipioak errazago ezarri ziren egitura feudal ahuleko lekuetan. Sistema horren bitartez, gauza asko bermatzen ziren:
    • Feudalismoaren amaiera
    • Jarduera ekonomikoen askatasuna
    • Ondasunen zirkulazio askea
    • Jabetza pribaturako erabateko eskubidea
    •  …
  • Erregimen Zaharreko egitura finkoagoa zuten lekuetan, Napoleonek arazo handiagoak aurkitu zituen, esate baterako, Espainian eta Errusian, herri horien okupazioan ahalegin militar handiagoa egin behar izan baitzen. Bi estatu horiexetan hasi zen Napoleonen gainbehera. Errusian, 600.000 soldaduek egin zuten atzera 1812an eta hau Frantziaren hondamendia izan zen.
  • Europako potentzien koalizio berria sortu eta armada inperialak garaitu zituen Nazioen Batailan (Leipzig, 1813), eta horrela, armada aliatuak Frantzian sartu ziren. Inperioa erortzen hasi zen.
  • Napoleon Elba uhartera bidali zuten.
  • Agintera itzuli zen, baina tropa ingelesek, prusiarrek, austriarrek eta errusiarrek behin betiko garaitu zuten Waterloon, 1815eko ekainean.
  • Atlantikoko Santa Helena uhartetxora deserritu zuten, eta bertan hil zen, 1821eko maiatzaren 5ean.

2.6 Erregimen Zaharraren krisia Euskal Herrian

2.6.1 Sarrera

2.6.2 Foruak eta Frantziako Iraultza

2.6.3 Independentzia Gerra

1. gaia

3. gaia

Advertisements
 

Erantzunak itxita daude.