RSS

Category Archives: Efemeridea

2022-2023-Martxoaren 8a-GIRLS

Aspaldi honetan ez dugu lan askorik egin… Nork bere burua ere zaindu behar du eta! Baina buruan daude lehengo piezak, e? Disfrutatuuu!

ARIKETA: Lotu izen bakoitza dagokion irudiarekin. NOR DA NOR?

ERANTZUNA

 
 

2021-2022-Martxoaren 8a-GIRLS

ARIKETA: Lotu izen bakoitza dagokion irudiarekin. NOR DA NOR?

ERANTZUNA

 
 

2020-Harria Ordizian-30 urte

Hubo que cubrir con toldos hasta su reparación todos los tejados. / MARIN1990eko maiatzaren 19a zen. Larunbata. Eguardiarte beltza zen, benetan, baina… nork pentsa zetorrena?

30 urte pasa dira eta, gauza guztiak bezala, hura ere ahaztuta geratu da. Edo ez.

Larunbata eder asko esnatu zen goizean eta ez ziren gutxi izan Donostiara joan zirenak egun pasa. Orduak pasa ahala, iluntzen joan zen, ordea, eta arratsaldean izugarrizko ekaitzak eraso zuen herria. 8 cm-ko diametroko teniseko pilotak ziruditen zerutik jaurtitako izotz puskek eta kupidarik gabe hautsi zuten behean zain zegoen oro. Ordizia izan zen erdigune, baina ez zen izan zigortua izan zen bakarra: Legorreta, Itsasondo, Arama eta Lazkao, Beasain, Altzaga, Gaintza edo Zaldibiko bazter batzuk ere txikitu zituen enbatak.

Zer izan zen ordu laurden hura! Adios teilatuak, kotxeak, landareak, kanaloiak…

Eta, azken orduan Donostiatik itzuli zirenak ezin txikizio hura sinetsi! Toldoak jarri, plastikoak… Galerei zenbakia jarri… Aseguruen letra txikiekin izutu…

1990eko Santa Ana aldizkariak horrela jaso zuen egun hartako kronika, Kifiren hitzetan:

«No te olvidaremos, jamás, 19 de mayo de 1990. Ni te lo perdonaremos mientras vivamos. No te bastó aquellos horribles truenos para atemorizarnos, ni aquellos primeros granizos un poco más de lo corriente, dentro de aquella negrura que tanto asustó a los niños. Tenías ganas de hacernos una nueva jugarreta, mayor aún que las anteriores (incendios asoladores, tormentosas inundaciones a lo largo de la historia) y no se te ocurrió otra cosa que arrasar Ordizia. ¡Y de qué manera…! Llevaste la ruina a todos los hogares, sobre todo a los que no tenían los más mínimos medios para sobrevivir. Estarás satisfecho. Pero una cosa te digo. No podrás con nosotros, porque sobreviviremos. Ordizia saldrá de su ruina para recuperar lo que fue y sigue siendo: un pueblo alegre, trabajador, lleno de vida. Lo estamos levantando a golpes de nuestra pobre economía, de nuestro esfuerzo común. Frente a los dioses del agua, el viento, el fuego. ¡Aurrera Ordizia!».

Eguna ez zen makala eta efemeridez betea zetorren, jada. Ez ditugu denak gogora ekarriko, baina bai batzuk:

ITURRIA: Diario Vasco

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2020/05/19 in Efemeridea

 

2020-Koronabirus-MAIATZAREN 1A

Langileen Nazioarteko Eguna
1 mayo 3.jpg

Eibarren 1978an egindako Langileen Nazioarteko Egunaren manifestaldia.

Tokia Mundua
Data
Data [[Maiatzaren 1]]

Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da.

II. Internazionalak1889an eta Parisen, aldarrikatu zuenetik Chicagoko martiriak omentzeko eta langileen eskubideen eskabidea egiteko eguna da, nahiz eta herrialde askok onartu ez. 1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Hiru egun pasa ondoren, grebaren une gorenean Haymarketeko matxinada piztu eta greba bukatzeko zortzi langile epaitu eta bost heriotza-zigorra jaso zuten.

Bitxia bada ere, AEBetan ez dute eguna ospatzen. 1882an hasi eta irailaren lehendabiziko astelehenean Labor Day ospatzen dute, Knights of Labor izeneko erakundeak New Yorken manifestaldia egiten du hain zuzen ere. Grover Cleveland presidenteak iraileko jaieguna bultzatu zuen, bertan sozialismo garatu ez zedin.

Britainiar kulturako beste herrialdeek ere ez dute jaieguna ospatzen: Kanadak Labor DayZeelanda Berriak urriaren laugarren astelehena eta Australiak egun ezberdinak ditu estatuka.

1954an Pio XII.ak adierazi gabe babestu zuen eguna San Josef Langilearen jaieguna zela adieraziz.

Iturria: Wikipedia

Ikus baita ere: «Maiatzaren Lehena, mobilizaziorako deia» Berria 2010-04-30.

 

2020-Koronabirus-Historia-Efemeridea: 1960ko martxoaren 22an, Agirre hil zen

Jose Antonio Agirre
Agirre Lekube lehendakaria (cropped).jpg

Efemerideak kontsultatu ditut… klasean bageunde bezala… Igandea da eta ez gaude klasean… Bihar ez da igandea izango, baina era berean ez gara klasean egongo… Animo, peña! https://efemerideak.wordpress.com/2020/03/22/martxoaren-22a/

Nik ez nuen urtebetertik oraindik… Egun ematen ari garen gaian kokatzen gara juxtu-juxtu, 10. gaian: Diktadura frankistaren finkapena eta krisialdia (1959-1975). Agirrek ez zuen, beraz, frankismoa berehala eraitsiko zen itxaropenik izan…

1960Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zen (j. 1904).

Agirre, 1933ko Aberri Egunean, Donostiako Atotxako futbol zelaian, EAJk antolaturiko hitzaldian.

1937ko uztailean ihes egin zuen Agirrek Euskaditik eta hemendik hara ibili zen Europa eta Amerikan zehar. Familia ere berarekin eramango du erbestera eta Parisen hilko da esan dugun datan. Hau da gutxi gorabeherako kronologia bat:

  • 1937- Abuztua izan zen gudariek, frankistez inguraturik, amore eman zuten azken unea. Agirre agurra idatzi eta Santanderrera joan zen, gero abioiez Biarritzera iristeko. Eusko Gudarostearen Negus abioia erabili zuen horretarako. Emaztea eta alaba zituen han zain, Eusko Jaurlaritzak emakume, agure eta haurren ebakuazioa dekretatu baitzuen aurrez. Katalunian egotzi zen hasieran, Pedralbesetik gertu zegoen egoitza batean eta Eusko Gudarostearen buru izaten jarraitu zuen.
  • 1939-Otsailaren 4a zen muga gainditu zuen data, Kataluniako presidentea zen Companysekin batera. Haiekin batera joan ziren Pariserantz Manuel Irujo, Julio Jauregi eta Josep Tarradellas beste batzuekin batera. Lehendakariak 150.000 euskal errefuxiatuei jarri zien arreta, baina berehala hasi zen II. Mundu Gerra eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia eta Ingalaterrari eskaini zien laguntza.
  • 1940-Agirre Parisetik atera zen De Pannerantz (Belgika), Dunkerquetik 15 km-tara. Seme berri bat zuen, 1938an jaioa, eta familiarekin egoteko gogo bizia zuen, baina II. Mundu Gerraren hasierako gudu garrantzitsuen erdian elkartu behar izan zuen familiak. Naziek Frantzia eta Belgikaren aurka egin zuten erasoak Agirre eta berarekin zihoazen euskaldunak muga oinez pasaraztea bultzatu zituen, Frantziara, eta bonbardaketa haietako batean, arreba hil zitzaion, Enkarna. Emaztea, berriz, atxilotu zuten, espia zela salaketapean. Taldeari arrisku gutxien eragiteko, Agirre bakarrik joan zen Bruselara hasieran eta Berlinera gero. Denek Londresen dagoela uste duten unean, naziei ihes egiteko toki hoberena Alemania dela pentsatzen du. Kotxez joan zen ekainaren 1ean Bruselara. Berarekin zihoazen kataluniar senar-emazte bat eta euskal jesuita bat, eta komentu batean errefuxiatu ziren. Bruselatik Anberesera trenez joan zen eta bere familia Lovainan geratu zen. Panamako kontsulak eskuratu zion dokumentazio faltsua eta José Andrés Alvarez Lastra panamarra bilakatu zen, solteroa eta abokatua. Bibotea luzatzen uzten du eta betaurrekoak erabiltzen ditu itxuraldatzearren. GESTAPOk berak eskainiko dio Alemaniarantz bidaiatzeko baimena identitate honen pean ezkutatzen zen Agirreri. Belgika utzi aurretik, Lovainara joan zen familia agurtzeko eta haiekin pasatu zituen Eguberriak.
  • 1941-Trena hartu eta Hanburgora joan zen. Handik, berriz, Berlinera eta penalidade franko biziko ditu han. Martxoaren 1ean etorriko zaizkio emaztea eta bi seme-alabak, hauek ere beste nortasun bat hartuta. AEBetara joateko helburua dute, baina familiak lanak izango ditu hori lortzeko. Maiatzaren 23an, Berlindik atera eta kostaldera abiatu ziren Göteborg (Suedia) aldera. Hantxe egon ziren uztailaren 31ra arte, Vasaholm izeneko merkataritza-ontzirako pasajea lortu zuten arte. Baina, ontziak ez zituen AEBetara eraman, ez, Rio de Janeirora baizik. Brasildik Uruguaira joan ziren eta José Andrés Alvarez Lastra izateari utzi eta berriro izan zen Agirre lehendakaria. Prentsa du zain eta erbesteratutako euskaldun pila. Hango legebiltzarrak ongietorria egin zion eta Barne eta Kanpo ministroak egin zioten harrera. Urriaren 16an, Buenos Airesen zen eta han ere harrera izugarria izan zuen, presidentea bera tartean. Washingtonen iritzia diskrezio gehiago behar zela zen eta Trinidad, Puerto Rico eta Miamitik barnera ibili zen bakar-bakarrik abioiez. Emaztea eta seme-alabak, berriz, New Yorkera joan ziren zuzenean. Miami, Filadelfia eta azaroaren 6ra arte ez zen Agirre New Yorkera iritsi. Columbia unibertsitatean egingo du lan, Historiako irakasle eta New Yorken jarraituko du 1946ra arte. Bidaia ugari egingo du politiko bezala eta erbesteratzearen zailtasun handienak bukatu direla dirudi.
  • 1942-Maiatzean bukatuta zuen “De Guernica a Nueva York pasando por Berlín” liburua. Uda eta udazken artean Latinoamerikan zehar ibili zen: Guatemala, Panamá, Mexiko, Peru, Txile, Argentina, Uruguay, Venezuela, Kolonbia, Brasil, Bolivia, República Dominicana eta Kuba. Hitzaldiak eman zituen unibertsitate askotan eta euskaldunen erbesteratzeak antolatzen aritu zen. 1943an jaio zen bere hirugarren semea.
  • 1945-Parisera etorri zen AEBetako militar hegazkin batean. Londresera ere bidaiatu zuen eta Euskal Gobernuarekin bildu zen.
  • 1946-Europara itzuli zen betirako. Donibane Garazin bizi zen hilabete batzuetan, baina Parisen ezarri zen azkenean. Maiz bidaiatu zuen Latinoamerikara.
  • 1951ko uztailaren 3an, frantziar gobernuak 48ko epea eman zion Eusko Jaurlaritzari egoitza uzteko, Francoren esku utzi behar baitzuten. Lehendakariak bizitokiz aldatu behar izan zuen eta Latinoamerikako euskaldunek bidalitako diruz finantzatuko zen etxe batean instalatu zen.
  • 1954-Berriro bisitatu zituen Venezuela, Mexico, La Habana, New York eta Washington. Hurrengo urtean, Uruguai, Argentina eta Txile.
  • 1956-Irailaren 23tik urriaren 1era bitartean egin zen Munduko Euskal Kongresua Parisen eta Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren jarduna aurkeztu zuen, 1936an jaio zenetik egun horretaraino.
  • 1960-Bularreko angina batek jota, 1960ko martxoaren 22an, 56 urte zituela, zendu zen Agirre Lehendakaria Parisen. Zeharo hunkitu zituen euskaldun eta mundu osoko demokrata guztiak Agirreren heriotzak. Gorpua Parisetik Donibane Lohitzunera eraman eta han, Monzondarren etxean, hil-kapera jarri zuten. Hilaren 28an, hileta-elizkizunen ondoren, ehortzi zuten. Francoren debekua hautsi eta Euskal Herri osoak eman zion azken agurra, gizarte-estamentu guztiak bertan ordezkaturik zirela, «euskal balioen enbaxadore onenari, porrot eginda ere duintasuna erakutsi zuen borrokalari handiari, askatasunaren etsaiak beste areriorik izan ez zuen lagunari».

Agirre Lehendakaria 1939an.

ITURRIAK:

 

1976-Martxoaren 3a

Resultado de imagen de martxoaren 3a gasteiz
Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia 1976ko martxoaren 3an Gasteizen greba orokor batean Espainiako Polizia Armatuak egindako sarraskia izan zen. Zaramagako Asisko San Frantzisko elizaren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langileei gas negar-eragileak jaurti zizkieten poliziek, indarrez aterarazteko; eta, elizaren ate bakarretik irteten ziren eran, bi mila tiro baino gehiago egin zizkieten poliziek. Bost lagun hil zituzten, eta 150 zauritu. Polizia haien eta Espainiako gainerako polizia indar guztien burua Manuel Fraga Iribarne ministroa zen, eta sarraskiaren erantzukizuna egun haietako protestak egiteko deialdia egin zutenei egotzi zien.[1][2] Urte hauetan guztietan Espainiako Justiziak gaia ikertu ez duenez, 2014ko urriaren 31n, Argentinako María Servini epaileak Rodolfo Martín Villaren eta frankismoaren beste hemeretzi karguren aurkako atxiloketa agindua eman zuen, gertakari horien inguruan galdekatu ahal izateko

Iturria zabaltzeko: Wikipedia

 

2020-Otsailaren 29a

Leap Day 2020

Gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeigarren eguna da bisurteetan. Egun hau lau urtetik behin bakarrik izaten da.

Bisurtea edo urte bisustua 366 egun dituen urtea da, hau da, ohiko urteek baino egun bat gehiago dituena. Egun gehigarri hori egutegiko urtearen luzerak urte naturalaren luzerarekin duen desfasea zuzentzeko ezarri da; izan ere, eguzki-urteak 365 egun eta 6 ordu irauten du, gutxi gorabehera. Hala, lau urtetik behin egutegi urteari egun bat gehiago ezarriz, urte naturalaren luzerara gerturatzea lortzen da.

Egun nazioartean nagusi den gregoriotar egutegirako, hauxe da bisurteen araua:

Urte bat bisurtea da 4rekin zatigarria bada, salbu eta 100ekin zatigarria bada. Hala ere, 400ekin zatigarria denean, urte hori ere bisurtea da. Horrek esan nahi du mende bukaerako urteak (00 bukaera dutenak) ez direla bisurteak, salbu eta 400ekin zatigarriak badira.

Hau da, 4rekin zatigarria dena bisurtea da, salbu eta 100ekin zatigarria bada (adibidez, ez dira bisurteak 1500, 1700, 1800, 1900, 2100. urteak); 400ekin zatigarriak direnak, ordea, bisurteak dira (adibidez: 1600, 2000, 2400). Hala, 400 urtean 97 bisurte izango dira, gregoriotar egutegiko urtea eguzki-urtearen oso antzeko mantentzen delarik. Gregoriotar urteak 365 +1/4-3/400 = 365,2425 egun irauten du, tropikoak baino gehiago (365,2422), baina 0,0003 eguneko errorearekin baizik ez. (Juliotar egutegian, berriz, 11,25 minutuko aldea zegoen urtean. Asko ez badirudi ere, 500 urtetan 4 bat eguneko desfasea eragiten zuen horrek!).

Beraz, gaur bisurte eguna da! Egutegi gregoriotarrean gehitzen den eguna; hots, otsailaren 29a, goiko arauari jarraituz gehitua.

Algoritmo konputazionala

Urte bat bisurtea izango da hurrengo baldintzak betetzen baditu:

  • 4rekin zatigarria behar du.
  • Ez du 100ekin zatigarria izan behar.
  • Bai da 400ekin zatigarria bada.
    • 2000 eta 2400 bai dira, 100ekin eta 400ekin zatigarriak direlako.
    • 1900, 2100, 2200 eta 2300 ez dira, 100ekin zatigarriak direlako, baina ez 400ekin

Ikuspegi algoritmiko batetik, ondorengo proposizio logikoak kontsideratzen dira:

  • p: 4 zenbakiaz zatigarria da.
  • q: 100 zenbakiaz zatigarria da.
  • r: 400 zenbakiaz zatigarria da.

Hurrengo formula logikoa erabiliko dugu orduan: {\displaystyle \left(p\land \lnot q\right)\lor r}  urte bat bisurtea den ala ez jakiteko: bisurtea izango da 4rekin zatigarria denean eta ez 100ekin edo 400ekin zatigarria bada.

 

2017 – Gerrako umeak – Aurea Díaz de Guereñu

Lejos de casa

80 urte beteko dira Santurtzitik Southamptonera Gerra Zibiletik ihesi zebiltzan 3.843 ume eraman zituztenetik.

1937ko martxoa eta ekaina artean, indar errepublikarrak atzerantz joan beharrean ziren bitartean eta Bilbo larri, 20.000 haur baino gehiago atera zituzten gerra eremutik.

Urtarrilaren 4an Bilbo bonbardatu zutenean, aukera hori aztertu zuten eta lehen espedizioa antolatu zuten, Bermeotik Frantziara. Gauzak okerrera egin zuten Bilbon eta Euskal Gobernuak nazioarteari egin zion dei, haurrak infernu hartatik ateratzen laguntzeko. Frantziak 15.000 ume baino gehiago hartu zituen eta Belgika, Sobiet Batasuna, Danimarka, Suitza, Mexiko eta abar ez ziren atzera geratu.

1937ko maiatzaren 23an, Southampton-era (Erresuma Batua) iritsi zen 3.843 haurrez eta 239 adinez nagusikoz osatutako taldea: 95 maistra, 120 laguntzaile eta 15 apaiz. Bi egun lehenago atera ziren Santurtzitik, 800 bidaiari eramateko pentsatuta zegoen Habana ontzi zaharrean,

3 hilabetez kanpoan izateko ideian joan ziren, baina joandako asko ez ziren 3 urtetan itzuliko eta horietako batzuk, bizitza osan.

Erresuma Batuaren kasuan, gauzak ez ziren pentsatu bezala atera. Interbentzioaren Aurkako Ituna sinatu zuten eta, horren aitzakian, gobernuak ez zuen lagundu izan nahi. Hala ere, ingeles gizarteak argi eta garbi egin zuen Errepublikaren alde eta George Steer kazetariak Gernikako bonbardaketa The Times egunkarian kontatu zuenean oraindik gehiago posizionatu ziren Francoren aurka. Gerra hasi bezain pronto, lehen brigadistak borrokara erantsi ziren eta gero eta gehiago ziren, Elorrio, Durango eta Gernikako bonbardaketak gertatu ondoren.

La tarjeta que identificaba a cada uno de los niños de la expedición.
Txartel hau zen haur bakoitzaren identifikazioa

Astebete eskax batean -maiatzaren 15etik 23ra-, 4.000 haur iritsi zitzaizkien eta britainiarrek nola edo ahala erabat izututa iritsi ziren ume haiek kolokatu zituzten. Gobernuen artean adostu zituzten baldintzak: euskaldunek taldean nahi zituzten, senideak batera, hezkuntza zainduz -horregatik maixtrak-. Ingelesek, berriz, 7-15 urte artekoak nahi zituztela, azterketa medikoa pasata, gurasoen filiazio politikoaren baitan. hainbeste nazionalista, hainbeste komunista, hainbeste sozialista edo anarkista…

Bilbon egin zieten azterketa medikua, britainiar sendagileen esku. Hasieran, egunez, baina bonbardaketek ez zuten bakerik uzten eta gauez egitea erabaki zuten. Gainera, britainiarrek ez zuten xoxik gastatu nahi eta haur bakoitzeko eta astebeterako 10 txelin bermatu nahi izan zuten (gaurko 35 bat euro).

Azkenean, 1937ko maiatzaren 21eko 06:40an, Habana Santurtzitik atera zen, haurrez lepo. Gosez amorratzen, emandako merienda tragatu zuten berehala eta gero izan ziren kontuak itsasoan!

1937ko maiatzaren 22ko gauean iritsi ziren Southamptonera. Ontzian pasatu zuten gaua eta, goizaldera, musika bandak hartu zituen iritsi berriak, kaleak apainduta eta hiria zain. 500 bat denda txuri montatu zituzten scout bolondresak.

Una de las primeras evacuaciones, a principios de 1937, con destino a Burdeos.

1937ko ebakuazioetako bat, lehenengotarikoa, Bordelerantz

North Stonehamen bukatu zuten bigarren azterketa mediko batek infekzio eta zorririk gabekoak zirela kontsideratutako umeak. Euria egiten zuen bakoitzean -maiz- dena lokatz bilakatzen zen eta eguneroko lana zen tipola tonak, 4.000 laranja, ogi eta mantekila pila lortzea, prestatzea… Eguneroko menuan txokalate ontza bat ere bazen, Cadbury familiaren donazioari esker eskuratutakoa.

Hiru otordu ziren egunero, klaseak, siesta, atsedena… Dena antolatuta zegoen han. Epe motz baterako aurreikusita, famili urrun bazen ere, elikatzea, bere burua garbitzea edo bonben beldurrik gabe jolas egitea eskertzen zuten ume haiek guztiak.

Antolaketa hura mantentzea zaila zen, baina denbora gutxirako izango zela eta… Baina, ekainean, Bilbo erori zen eta Euskal Gobernuak bidalitako laguntzak desagertzen joan ziren… Laguntzak ere gero eta gutxiago ziren eta, haurrak uste baino denbora gehiagoz egon behar zutela jakitean, egoera haren amaiera etorri zen. Koloniatara bidali zituzten, bai haurrak eta baita helduak ere. Familia, enpresa, elkarte, udal… Asko izan ziren oraindik ere laguntzeko prest egon zirenak.

Gauzak baretzen joan ziren heinean, familiek seme-alaben itzulera bideratzen hasi ziren Euskadin. 1937an, britainiar gobernuak Franco onartuta zuen, jada, eta lehenbaitlehen herriratzeko ahaleginetan ari zen. 1938an, haurren erdia etxean zen, jada. 16 urte beteta zituztenek aukeratzeko aukera izan zuten, itzuli ala geratu eta ez ziren gutxi izan geratu zirenak.

Itzuli zirenentzat ez zen egoera berrira egokitzea bat ere erraza izan. Askatasunean bizitzen ohituta, Espainia frankista latza egin zitzaien eta itzultzeko ahaleginetan hasi ziren. Gauza bera gertatu zen laguntzera joan ziren maixtra eta helduekin.

Gerra Zibila amaitu zenean, 1939ko udaberrian, 400 bat euskal haur besterik ez zen geratzen Erresuma Batuan. Urte hartako udazkenean, II. Mundu Gerra hasi zen eta etxeratzeak presa gehiagoz egin ziren oraindik. Erresuma Batuak bere arazo propioak zituen orain eta berak ere hainbat hiritik ebakuatutako haurrak zituen, alemaniarren bonbardaketak zirela-eta. Koloniaren batek irauten zuen oraindik, inora itzultzeko lekurik ez zuten umez osatuta. Azkena, The Culvers izan zen, Carshaltonen, 1947an ateak itxiko zituena.

250 euskal haur betirako geratu ziren Erresuma Batuan. 1951n, geratu zen bertan behera Basque Children’s Comrittee.

Ez dut izenik gogoratzen, ezta leku eta data askorik ere, baina estualdia bai. Hori, oraindik ere sentitzen dut

Maider SILLERO ALFARO
Itzultzailea: Koro GARMENDIA IARTZA
Versión original en español

Espainiako Gerra Zibilaren 70. urteurrena betetzen denean, Áurea Díaz de Guereñurekin (Pasai Antxo,1926) bildu gara. 9 urte besterik ez zituen sendia agurtu beharrean izan zenean.

Gerra batetik ihes eginez iritsi zen Áurea Sobiet Batasunera, eta han beste borroka batekin egin zuen topo: Bigarren Mundu Gerrarekin. Hogei urte geroago itzuli zen handik, oroitzapen eta istorioz gainezka. Xehetasun asko ahaztuta dauzkala esan digu: bizitzen ari nintzena Historiaren zati bat zela jakin izan banu, arreta gehiago jarriko nukeen.

Gerra Zibila piztean, haur asko Euskal Herritik kanpora bidaltzea erabaki zuten…

1936ko ekainean, hain zuzen ere. Nik 9 urte inguru neuzkan, eta bi ahizpekin bidali ninduten; bata zaharragoa, eta bestea gazteagoa. Gurasoek Frantziara joateko apuntatu gintuzten, baina, kupoa beteta zegoenez, eta, beraz, guretzat lekurik ez, Sobiet Batasuneraino joan behar izan genuen.

Urte dezente igaro diren arren, gogoratzen al duzu bidaia hura?

Bai. Gurasoek Santurtzira eraman gintuzten, handik baitzen irtetekoa Frantziarako itsasontzia, La Habana izenekoa. Egia esan, egundoko bidaia izan zen. Frantzian, haur batzuk lehorreratu egin ziren, eta inbidia handia izan genuen, ahaideak haien bila joan zirela ikustean. Artean ez genekien gurekin zer gertatuko zen.

Aurea Diaz de Guereñu

Beste bidaia bati ekin zenioten: Frantziatik Errusiara bitartekoari.

Bai. Itsasontziak Sontai izena zuela uste dut. Karga ontzi bat zen. Bidaia oso txarra izan zen. La Habana ontzian zer edo zer jan genuen, baina beste honetan deus ere ez. Ezertxo ere jan gabe egin genuen zeharkaldi osoa, bidaia guztian zehar botaka… Ezin duzu imajinatu ere egin. Beraz, txoritxo batzuk emango genuen Leningradora iritsi ginenean (gaur egungo San Petersburgo).

Zain izan al zenuten jendea, Frantzian lehorreratutako haurrek bezala?

Bai, zain geneuzkan. Iritsi ginenean, etxe erraldoi batera eraman gintuzten, Haur Espainiarrentzako Etxe batera. Guk “haurren etxea” deitzen genion. Bitxia izan zen, zeren eta “gau zurien” aroa zen orduan, gaua izan arren oraindik iluntzen ez denekoa. Keinuen bidez, lotara joan behar genuela esaten ziguten, baina guk, oraindik egun argia zela ikusita, ez genuen deus ere ulertzen. Zeinen jende arraroa!, pentsatzen nuen neure artean.

Zenbat denbora eman zenuten “haurren etxe” hartan?

Ez dut oso ondo gogoratzen. Dakidana da handik Krimeara eraman gintuztela. Tamalgarria izan zen bidaia hura. Mutilek bakarrik jaten zuten, handiek, indarra zeukatenek. Janari guztia haientzat hartzen zuten. Eskerrak ez dudan oso ondo gogoratzen, oso oroitzapen txarrak direlako.

Hiru ahizpak elkarrekin egon zineten?

37tik 41era bitartean bai, “haurren etxean” bizi ginen bitartean. Han ondo ematen ziguten jaten, ondo zaintzen gintuzten, uniformez jantzita ibiltzen ginen… Oso ona izan zen garai hura. Oso ondo gogoratzen dut. Eta oroitzapen atseginak ditut gainera. Oso hezkuntza ona jaso genuen han, baina…

Aurea Diaz de Guereñu

Zer gertatu zen gero?

Gerra hasi zela. 41eko ekainean. Handik gutxira, ez dut oroitzen zehazki noiz, handik atera behar genuela erabaki zuten. Orduan hasi zen okerrena, batetik bestera joan beharra. Ikaragarria izan zen. Tren batean sartu gintuzten denok; baina ez zen bidaiariena, baizik eta abereak eramatekoa. Amaiezina iruditu zitzaigun bidaia hura, pixka bat aurreratu orduko gelditu egiten ginelako, tropei pasatzen uzteko. Oker ez banago, bidaia hartan hil egin ziren trenean gurekin zetozen haur batzuk.

Norantz zindoazten?

Ui! Ez genekien. Ez ziguten ezer esaten. Denbora joan, denbora etorri, urtarrila iritsi zen. Dena elurtuta zegoen, eta guk bagoi hartan jarraitzen genuen, zer jan eta zer jantzi ez geneukala. Ogi pusketa bat baino ez ziguten ematen. Urik edan nahi izanez gero, trena gelditzeko zain egon behar genuen, jaisteko. Baina ez ginen jaistera ausartzen, trena edozein unetan has zitekeelako martxan, eta gu han gelditu, bakar-bakarrik.

Non eman zenituzten Bigarren Mundu Gerrako urteak?

Saratov izeneko herri batean. Zeinen gogorra izan zen hura… Beste “haurren etxe” batean. Jantokira joateko, kalera atera beharra zegoen, baina oinetakorik ere ez geneukan. Eta ahi nazkagarri bat ematen ziguten gosaltzeko.

Izan al zenuten ikasketarik egiteko aukerarik?

Batzuek bai, eta beste batzuek ez. Gerrako urteetan, gizonek borrokara joan behar izan zutenez, lantegietara bidali zituzten ni baino pixka bat zaharragoak ziren haurrak -nire ahizpa adibidez, nik baino bi urte gehiago zituela-, gerrara joandako gizonen lanak egitera. Beharra zegoela badakit, baina hori sekulako gehiegikeria izan zen. Oso gogorra izan zen. Gerra urteak batez ere. Oso esperientzia gogor eta estugarria. Ez dut izenik gogoratzen, ezta leku eta data askorik ere, baina estualdia bai. Hori, oso ondo gogoratzen dut. Eta oraindik ere sentitzen dut.

Aurea Diaz de Guereñu

Zer gertatu zen 1945ean gerra amaitutakoan?

Moskura eraman gintuzten gutako asko. Karrera bat egiteko garaia zen. Nik Medikuntza ikasi nahi nuen, baina lekurik ez zegoenez, Kimika ikastera joan behar izan nuen. Moskutik kilometro batzuetara zegoen ikastetxea. Karrera amaitu nuenean, hantxe gelditu nintzen lanean, laborategi batean. Handik bi urtera, emakume batek berarekin Uraletara joateko proposatu zidan, eta baiezkoa eman nion. Nire ahizpa Carmen ezkonduta zegoen eta Moskun bizi zen, eta beste ahizpa, Tbilisin ibili zena, Biologia ikasten ari zen.

Bizitza aurrera zihoan, eta lanean jarraitu beharra zegoen…

Bai ba. Hiru urte eman nituen Uraletan, 53tik 56ra. Behin, ahizparekin telefonoz ari nintzela, Espainiara itzultzeko jendearen izenak hartzen ari zirela esan zidan, eta nire izena eman zutela. Nik ezezko biribila eman nion. Ez nuela itzuli nahi. A zer nolako nahigabea eman nion ahizpari!

Hainbeste denbora igaro ostean, ez al zenuen zure sendiarengana itzultzeko beharrik sentitzen?

Lagun onak egin nituen, laborategian gustuko lana neukan, miseria aldiak joanak ziren… Egonkortuta nengoen erabat. Nik ez nuen itzuli nahi, baina paper guztiak prestatu zizkidatenez, ez nuen beste aukerarik izan.

Euskal Herrira itzuli zinenean, dena berria irudituko zitzaizun. Zaila egin al zitzaizun egokitzea?

Bai, oso. Oso zaila. Gainera, ahaztu egin zitzaidan gaztelaniaz hitz egiten. Hasieran, hitz egiten ez nekienez, barre besterik ez nuen egiten. Ahizpa guztien artean alaiena nintzela esaten zuten!

Aurea Diaz de Guereñu

Inoiz sentitu al duzu Errusiara itzultzeko beharrik?

Bai. Hara itzultzeko eskaera eta guzti egin nuen. Horrenbestekoa izan zen jasotako kolpea, hain handia… Hona itzuli nintzenerako, emakumetua nengoen. 28 urte neuzkan, ikasketak. Nire ahizpak ezkonduta zeuden ordurako, egina zeukaten beren bizitza. Baina nik… Gainera, zaila zen gure arteko elkarbizitza. Oso herrialde ezberdin batetik nentorren, eta hemen ez nintzen eroso sentitzen. Nik beste ohitura batzuk neuzkan. Harrigarria iruditu zitzaidan, adibidez, nire soldata etxean eman beharra. Dirudienez, hemen ohitura hori zegoen.

Gezurra dirudi zenbat urte behar izan ziren gerra amaitu zenetik Gurutze Gorria lehen itzulketak egiten hasi zen arte, 1956an.

Bai. Gurasoak urte luzez ibili ziren gure bila. Erreklamazioak egin zituzten Frantziatik, Ingalaterratik eta Belgikatik. Baina alferrik. Aitak diru asko xahutu zuen gu itzularazteko asmoz. Nire bi ahizpa Ingalaterra joan ziren, baina urtebete baino lehen itzuli ziren.

Beraz, 1936tik 1956ra bitartean egon zinen etxetik kanpo, ia 20 urtez. Inork ez zuen pentsatuko horrenbeste denborako kontua izango zenik…

Hiru hilabeterako gindoazela esan zieten nire gurasoei, pentsa. Hainbeste denborarako joango ginela jakin izan balute, hobeto pentsatuko zuketen gu itsasontzi hartan sartu baino lehen.

Aurea Diaz de Guereñu

Áurea, ba al duzu harremanik errusiarrekin, hizkuntzarekin…?

Bai. Hona itzuli nintzenean, han ezagututako lagunekin eta hara joandako beste batzuekin bildu nintzen. Eta, elkartzen ginenean, errusieraz mintzatzen ginen beti. Nik oso ondo egiten dut errusiera, errusiarren artean hezia naizelako, baita lanean ere. Ez dut ezertxo ere galdu, aukera daukadan guztietan hitz egiten dudalako. Oso ondo hitz egiten dudala esaten didate errusiarrek.

Izan al duzu bertara itzultzeko aukerarik?

Bai. Francoren garaian, senarrarekin batera ikustaldi bat egitera joan nahi izan nuen, baina astuna zen paperak bete eta baimena lortzea. 85ean itzuli nintzen Sobiet Batasunera. Aurten ere joatekoa naiz. Baina uda partean, ez baitaukat hotzak ibiltzeko batere gogorik!

Aipatu diguzun lekuetakoren bat ikustera joango al zara?

Orain egingo dudan bidaian, ez dut uste. Nahiago dut ezagutzen ez ditudan lekuetan ibili. Hiriburua behintzat ikusi nahiko nuke, ezagutzen dudan arren asko aldatu dela esan didatelako, eta inguruak ere bai. Erdi Aroko hiriak, adibidez.

Áurea Díaz de Guereñu (Pasai Antxo, 1926)

Josefa Áurea Díaz de Guereñu Pasai Antxon jaio zen, 1926ko azaroan. Artean 10 urte ez zeuzkala, Sobietar Batasunera joan zen, eta 20 urte geroagora arte ez zen handik itzuliko. Kimika ikasketak egin zituen, eta laborategi batean aritu da lanean, erretiroa hartu duen arte.

Emakume goxoa da, itxaropentsua, istorio asko dituena, nahiz eta gertatutakoaren zati txiki bat baino ez duela gogoratzen aitortzen digun.

Bitxikeria modura, esan dezagun etxera itzuli zen arte, 28 urterekin, ez zuela bere benetako izena eta jaioteguna zeintzuk ziren jakiterik izan. Jasotzen zituen gutun apurretan, “Aurita” deitzen zioten, eta berak Aurora izenaren txikigarria zela pentsatzen zuen. Bere lagunek “Aurita” izendatzen dute oraindik.

Bidaiatzea atsegin du. Orain, astia daukanez, ingelesa ikasten eta hiriak ezagutzen ibiltzen da. Azkenaldian, Praga, Viena, Budapest, Mallorca eta Ibizan izan da. Hurrengo bidaia, berriz, Errusiara egingo du. Baina, oraingo honetan, egun batzuetarako baino ez.

Iturriak:

Diario Vasco

Euskonews

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/05/21 in Efemeridea

 

2016 – Autonomia Estatutua atzo eta gaur

Lehenengo Eusko Jaurlaritza, 1936ko urriaren 7an, Gernikako Juntetxean eginiko ekitaldian; ezkerrean, Agirre lehendakaria.

Lehenengo Eusko Jaurlaritza, 1936ko urriaren 7an, Gernikako Juntetxean eginiko ekitaldian; ezkerrean, Agirre lehendakaria.

2012ko Eusko Jaurlaritzako sailburuak. Ezkerrean, aurretik atzera: Jon Darpon, Cristina Uriarte, Juan Mari Aburto (2015 arte) eta Josu Erkoreka. Eskuinean, aurretik atzera: Ana Oregi, Estefania Beltran de Heredia, Ricardo Gatzagaetxebarria eta Arantza Tapia. Denon erdian, Iñigo Urkullu lehendakaria.

Eusko Jaurlaritzako lehendakarien zerrenda

Coat of Arms of the Basque Country Autonomous Government (1936-1937).svg

Eusko Jaurlaritza
Bigarren Errepublika eta Diktadura garaian

Legegintzaldia Irudia Lehendakaria Alderdia Alderdiak
1936-1960
Agirre Lekube lehendakaria (cropped).jpg
Jose Antonio Agirre Lekube EAJ EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
1960-1979
Leizaola Lehendakaria.jpg
Jesus Maria Leizaola Sanchez EAJ Erbestean 1979 arte.
EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
Eusko Kontseilu Nagusia
Trantsizio garaian
Legegintzaldia Irudia Presidentea Alderdia Oharrak
1978-1979
Santurce - Parque Ramon Rubial 4.jpg
Ramon Rubial Cavia PSE EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
1979-1980
Carlos Garaikoetxea 1979 (cropped).jpg
Carlos Garaikoetxea EAJ EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
Coat of Arms of the Basque Country Autonomous Government (1936-1937).svg

Eusko Jaurlaritza
Gernikako Estatutuaren garaian

Legegintzaldia Irudia Lehendakaria Alderdia Oharrak
I. (1980-1984)
Carlos Garaikoetxea 1979 (cropped).jpg
Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ EAJ
II. (1984-1985)
Carlos Garaikoetxea 1979 (cropped).jpg
Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ EAJ
Escudo del Pais Vasco.svg

Eusko Jaurlaritza
Gernikako Estatutuaren garaian

Legegintzaldia Irudia Lehendakaria Alderdia Oharrak
II. (1985-1986)
José Antonio Ardanza 2011 (cropped).jpg
José Antonio Ardanza Garro EAJ 1985ean izendatua
1985-1986, EAJ
III. (1986-1990)
José Antonio Ardanza 2011 (cropped).jpg
José Antonio Ardanza Garro EAJ 1986-1987, EAJ
1987-1990, EAJ eta PSOE
IV. (1990-1994)
José Antonio Ardanza 2011 (cropped).jpg
José Antonio Ardanza Garro EAJ 1987-1990, EAJ, PSOE
1991-1993, EAJ, PSOE eta EE
1993-1994, EAJ eta PSE-EE
V. (1994-1998)
José Antonio Ardanza 2011 (cropped).jpg
José Antonio Ardanza Garro EAJ 1995-1998, EAJ eta EA eta PSE-EE
1998, EAJ eta EA
VI. (1998-2001)
Juan José Ibarretxe 2009 (cropped).jpg
Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 1999an izendatua
1999-2001, PNV eta EA
VII. (2001-2005)
Juan José Ibarretxe 2009 (cropped).jpg
Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 2001-2005, EAJ, EA eta EB-B
VIII. (2005-2009)
Juan José Ibarretxe 2009 (cropped).jpg
Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 2005-2009, EAJ, EA eta EB-B
IX. (2009-2012)
Patxi López 2012.jpg
Patxi Lopez Alvarez PSE-EE 2009-2012, PSE-EE eta PP
IX. (2012-orain)
Iñigo Urkullu 2014 (cropped-2).jpg
Iñigo Urkullu Renteria EAJ EAJ

 

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2016/10/10 in Efemeridea