RSS

10. Nazioarteko merkataritza

Las marcas apuntan hacia un modelo global y local para afianzarse en el mercado internacional | Dircomfidencial

Muga-zergek edo inportazioaren gaineko zergek inportatutako produktuen prezioa garestitzen dute, bai eta, zeharka, herrialdeko bertako produktuen prezioa ere.

Esate baterako, ondoko herrialdeko elastiko batek mugan 40 € balio baditu eta %10eko muga-zerga ezartzen bazaio, elastiko hori inportatzen dutenek 4 €-ko zerga ordainduko dute, eta, gero, zenbateko hori gehituko dute elastikoaren prezioan, mugan ordaindutako muga-zerga berreskuratzeko. Hala, elastikoaren erosketa-prezioa 44 €-koa ere izan daiteke inportatzailearentzat.

Demagun tokiko ekoizleak gai direla antzeko elastiko bat 41 €-an salgai jartzeko. Muga-zergarik egon ezean ekoizle horiek, atzerriko elastikoekin lehiatzeko gai izateko, lehiakorragoak izan beharko lukete prestazioetan edo prezioan, baina hori egin beharrean, arazorik gabe igo dezakete elastikoaren prezioa 43.99 €-ra arte. 

Azaltzen al da herrialdeko produktuaren etiketan, benetan, antzeko elastiko bat eros daitekeena 40 €-ko prezioan eta gainerakoa (3.99 €) funtsean zerga bat dela? Pentsa genezake muga-zergen onurak herrialdeko bertako elastiko-ekoizleek soilik nabaritzen dituztela. Halaber, argudiatu daiteke inportatzaileek mugan elastiko bakoitzeko ordaindutako 4 €-ak, sarrera publikoak diren neurrian, zerbitzu publikoetan erabiliko direla, edo herrialde bertako elastiko-ekoizle batzuek, prezioa 43,99 €-ra arte justifikaziorik gabe igota ere, diru hori lanpostuak sortzeko erabiliko dutela. Hala ere, hori guztia oso erlatiboa da: gerta liteke muga-zerga horien azken erabilera herritarrek nahi ez duten zerbait izatea, eta, bestetik, elastiko-ekoizleek haien kalitatea handitzeko pizgarririk ez izatea. 

10.1 Nazioarteko merkataritza

  • Ez dago bere mugen barruan behar dituen ondasun eta zerbitzu guztiak dituen herrialderik. Horregatik aritzen dira herrialdeak merkataritzan elkarrekin, behar dituzten ondasun eta zerbitzuak lortzeko
  • NAZIOARTEKO MERKATARITZAko eragiketetan, bereizi egiten da nork ematen dituen eta nork jasotzen dituen ondasunak eta zerbitzuak. 
    • ESPORTATZAILEA: atzerriko herrialde bati ondasunak eta zerbitzuak ematen dizkiona.
    • INPORTATZAILEA: ondasunak eta zerbitzuak jasotzen dituena.
  • Esportazio-inportazio eragiketa aduana-lurralde berean edo aduana-lurralde desberdin batean egiten den, kanpo-merkataritza eta nazioarteko merkataritza bereizten dira. 
    • KANPO-MERKATARITZA: aduana-lurralde beraren barruan egiten den merkataritza da. Aduana-lurraldea salgaien zirkulazio askea duen eremu geografiko bat da, eta ez du zertan bat etorri herrialde jakin baten muga politikoekin. Adibidea: Espainia eta Europar Batasuna.
    • NAZIOARTEKO MERKATARITZA: aduana-lurralde batek munduko gainerako lurraldeekin trukatzen dituen ondasunak eta zerbitzuak hartzen ditu bere baitan.

10.2. Merkataritza askea eta bere aldeko argudioak

Gaur egungo ekonomia globalizatuetan, merkataritza askea baliatzen den eremuetan, ez dago merkataritza-hesirik herrialdeentzat, eta horrek aukera ematen du abantaila konparatiboaren ideia nagusia praktikan jartzeko: herrialde batek abantaila koaparatiborik gabeko ondasunak eta zerbitzuak ekoizten baditu, baliabideak xahutzen ari da, ondasun eta zerbitzu horiek merkeago lortu ditzake-eta nazioarteko merkatuan. Hala egiten bada, baliabideak aurreztuko lituzke, ondasun horren eta beste ondasun batzuen kontsumoa handitzeko. Gogoeta hori abiapuntu hartuta, hauek izango lirakete merkataritza askearen aldeko argudioak: 

  • PRODUKTUEN PREZIOA ETA KALITATEA HOBEAK DIRA: Herrialdeko merkatuan atzerriko produktuak ere saltzen dura eta herrialdeko enpresek efizientzia-maila handiagoak lortu beharko dituzte, merkatu-kuotarik galdu nahi ez badute. Horrek guztiak prezioek behera egitea sustatzen du, eta produktuen kalitatea eta prestazioak hobetzea. Esate baterako, hori gertatu zen Espainian ia arlo guztietan, Europar Batasunean sartu zenetik.
  • ONDASUN- ETA ZERBITZU-AUKERA ETA -KANTITATE HANDIAGOA: Nazioarteko merkataritzarik gabe, ez lirateke produktu batzuk egongo, edo urriak izango lirateke. Adibide adierazgarri bat petrolioa da: energia-baliabide nagusia da, baina herrialde garatuenetako askok ez dute eta gu ere ez.
  • ESKALA-EKONOMIAK LORTZEA. Horretarako, oso merkatu handiak behar dira, ekoizpena eta salmentak handitu egin behar baitira, kostuak murrizteko. Azken urteotan, muga-zergen bidez ezarritako hesiak kentzeak merkatuak handitzea sustatu du, eta, horri esker, eskala-ekonomiak errazago lortzen dituzten enpresa handiagoak sortu dira. 
  • EKOIZPEN-FAKTOREEN APROBETXAMENDU HANDIAGOA. Herrialdeak, gainerako herrialdeek baino hobeto egiten dakizkitem eta nazioartean preziatzen diren produktuak ekoizten espezializatzean, produktiboago bihurtzen dira eta beren ekoizpen-aukerak handitzen dituzte. Horrek guztiak enplegu- eta aberastasun-mailak handitzea dakar. Horrelako egoeraren adibide dira Espainiako turismo- eta oinetakogintza-sektoreak.

Proteccionismo económico

10.3. Protekzionismoa (Def, Helburuak (4), Neurri protekzionistak (4))

Def: Herrialde batean, herrialdeko industria babesteko helburuz, atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoa da. 

Helburuak: 

  • INTERES PUBLIKORAKO ESTRATEGIKOTZAT JOTZEN DIREN INDUSTRIAK BABESTU. Adibidea: defentsa nazionalarekin lotutako industriak. 
  • INDUSTRIA ETA ENPLEGUA SUSTATZEA.
  • GORA EGITEN ARI DIREN INDUSTRIEN GARAPENA: Teknologia, eskala-ekonomiak, produktibitatea… lehiarako faktoreak dira, baina denbora behar dute garatzeko. Babes egokirik gabe, sortzen ari diren sektore jakin batzuetako enpresek ez dute bizirik iraungo hazteko eta atzerriko enpresekin baldintza-berdintasunezko egoeran lehiatzeko behar den adina denbora. 
  • DIRUA BILTZEA: Herrialde edo aduana-lurralde bateko agintariek enpresa inportatzaileei kobratzen dieten  dirua sarrera-iturri garrantzitsua da, garapen bidean dauden herrialdeetan, batez ere. 

Neurri protekzionistak:

  • INPORTAZIOAK ZERGAPETZEA: Inportazioei aduanetan ezartzen zaizkien zergei MUGA-ZERGA esaten zaie. Helburua da atzerriko produktuak garestitzea, herrialde barnekoekin lehiatzeko zailtasun handiagoak izan ditzaten. 
  • ATZERRIKO PRODUKTUEN KANTITATEA MUGATZEKO KUOTAK EDO KONTINGENTEAK: Ondasun jakin bat zer kantitateetan inporta daitekeen mugatzean datza. Adibidea: Duela gutxi arte, Europar Batasunak muga bat jartzen zion japoniar autoen inportazioari, urtean unitate-kopuru jakin bat soilik inporta baitzitekeen. 
  • HERRIALDEAREN BARNEKO INDUSTRIAK BABESTEKO ETA HEDATZEKO LAGUNGARRIAK DIREN MERKATARITZA- ETA INDUSTRIA-POLITIKAK: Herrialdeko enpresek laguntzak jasotzen dituzten, eta abantaila dute atzerriko enpresekiko lehian. Adibidea: Europar Batasunean, lihoa, kalamua eta barazkiak ekoizten dituztenek laguntzak jasotzen dituzte ekonomia-jarduera horretan aritzeagatik.
  • MUGA-ZERGAK EZ DIREN OZTOPOAK: burokrazia konplexua, inportatutako ondasunak kalitate-arau jakin batzuk bete behar izatea, etiketa bereziak jarri beharra…

10.4. Ordainketa-balantza

Kontabilitate dokumentu bat da, herrialde baten eta munduko gainerako herrialdeen artean aldi jakin batean (normalean urtebete) izandako ekonomia-trantsakzioak erregistratzen dituena. 

Caracteristicas-de-las-principales-divisas

10.5. Dibisen merkatua eta truke-tasaren aldakuntzak

DIBISA: Herrialdekoa bertakoa ez den dirua. Adibidez: dolarra Espainian. 

Dibisa baten TRUKE-TASAK dibisa horrek beste batekiko duen prezioa da. 

Dibisen KANBIO-TASAri dagokionez, dibisen balioa ESKAINTZA-ESKARIAren Legearen mende dago. Zenbat eta eskari handiagoa, orduan eta prezio altuagoa eta alderantziz.

9. gaia: Finantza-sistema eta Burtsa

11. gaia: Europar Batasuna eta Globalizazioa

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: