RSS

1. gaia

1 Enpresa eta ingurua (1. eb)

Enpresak ekonomia-unitate gisa

1.1. Enpresa: definizioa ERANTZUNA

1.2. Enpresaren administrazioa ERANTZUNA

1.3. Enpresaren bereizgarriak ERANTZUNA

1.4. Marjina edo diferentzia ERANTZUNA

1.5. Zer da pertsona juridiko bat? ERANTZUNA

1.6. Enpresaren helburuen oinarrizko 3 elementu ERANTZUNA

1.7. Enpresaren elementuak ERANTZUNA

1.8. Enpresaren funtzioak ERANTZUNA

Ingurunearen eragina enpresan

1.9. Zer da hirugarrentzea? ERANTZUNA

1.10. Zer dira imput eta output? ERANTZUNA

1.11. Zer esan nahi dute “Gizarte-kostu positiboa” edo “Gizarte-kostu negatiboa” expresioek? Adibideak ere jar itzazu ERANTZUNA

Enpresa motak

1.12. NP ERANTZUNA

1.13. Zer da ondarea? ERANTZUNA

1.14. Enpresaren sailkapena tamainaren arabera ERANTZUNA

1.15. Enpresaren sailkapena jardueraren arabera ERANTZUNA

1.16. Enpresaren sailkapena lan esparruaren arabera ERANTZUNA

1.17. Enpresaren sailkapena Forma juridikoaren arabera ERANTZUNA

1.18. Enpresaren sailkapena kapitalaren jabetzaren arabera ERANTZUNA

1.19. Enpresa transformatzaile eta zerbitzuen enpresa baten arteko diferentziak

Enpresa transformatzaileen bereizgarriak

  • Uki daitezkeen produktuak
  • Produktua berriz sal daiteke
  • Produktu bukatuen inbentarioak egin daitezke
  • Kalitatea neurterraza da
  • Ekoizpenetik kontsumoraino biltegian gordeta egongo da
  • Produktu bukatuaren garraioa egon ohi da
  • Enpresaren lokalizazioa erabakitzerakoan kostua ezinbestekoa da
  • Estandarizatzen erraza da
  • Bezeroarekin ez du kontaktu handirik mantentzen
  • Kapital handiak inbertitu behar dira

Zerbitzuen enpresen bereizgarriak

  • Ekoiztutako produktuak ezin dira ukitu
  • Produktua ezin da berriz saldu.
  • Produktu bukatuaren inbentarioa ezin da egin. Produktua zerbitzua ematen den une horretan bertan jaiotzen da.
  • Kalitatea neurtzea subjektiboagoa da
  • Ekoizpena eta kontsumoa simultaneoak dira
  • Produktu bukatuaren garraiorik ez dago
  • Lokalizazioa oportunitatearen baitan dago
  • Estandaritzatzen zaila da
  • Bezeroarekin harreman handia dago
  • Kapital urria erabiltzen da eta giza baliabide ugari.
Enpresaren kokapena eta dimentsioa

1.20. Enpresaren kokapena erabakitzerakoan kontuan hartu beharreko zenbait faktore ERANTZUNA

1.21. Globalizazioa ERANTZUNA

1.22.  Multinazionalak (Jatorria, Hautaketa, Arrazoiak (5), Bereizgarria, Motak (4), Alderaketa (2))

Jatorria: Merkatu handitze prozesutik datoz: ekoizpen gaitasun handia dute edo, merkatu berriak bilatu nahian, enpresen elkartzetik sortutakoak.

Hautaketa: Herrialdea aukeratzerakoan zenbait faktore aztertzen dira: zerga, ekonomia, beste abantailak…

Osaketa: Enpresa talde honek matrize enpresa bat dauka jatorrizko lekuan eta besteak filialak dira

Arrazoiak

  • Merkatuan indartsuagoak izatea
  • Merkatu berriak hartu nahia
  • Babes neurriak  gainditu nahia
  • Lehiaren abantailak aprobetxa nahi izatea.
  • Teknologia o nahiezik dauden produktuak nonbait sartu nahi izatea…

Bereizgarria: Goi mailako teknologia erabiltzeko aukera dute eta horregatik hazkunde etengabean daude.

Motak

Korporazio multinazionalak: Nazio baten jurisdikzioko muga geografikoak gainditzeko ahalegina egiten duenean sortzen da eta bere korporazio nagusitasuna beste lurralde batzuetara zabaltzen duenean, bere jatorrizko herritik kanpo. Motak:

  • Nazioartekoak: Edozein estrategia garatzen dute beste herri batzuetan sartu eta horietan lan egiteko, inbertsio zuzena izan ezik.
  • Multinazionalak: Euren operazioak atzerrian burutu eta euren barruko operazioen antzean egiten dituzte, egiturari eta politikari dagokienez. Hala ere, kapitalaren jabetzak jatorrizko herrian du bere egoitza nazionala.
  • Transnazionalak: jabeak jatorri nazional desberdineko pertsonaiak dira eta eurek zuzentzen dituzte enpresak.
  • Naziozgaindikoak: ez dute inolako loturarik herriekin. Planetako alde askotan lan egin eta lortzen dute kapitala, komenigarritasunaren arabera; eta edozein momentutan ere, toki batetik bestera mugitzen dute kapitala.

Alderaketa

  • Nazioarteko, Multinazional, Transnazional eta Naziozgaindikoak, enpresa nagusi bat eta filial batzuk nazio ezberdinetan izatea dute komunean.
  • Multinazionalean jabetza jatorrizko herrian dago. Nagusiak (jatorrizko herrian dagoenak) filialak kontrolatzen ditu.

1.23. ETEak (Zer dira (3), Oinarrizko ezaugarriak (6))

Zer dira

  • Enpresa txiki eta ertainak. Gazteleraz PYME:
    • Txikiak: 50 langile baino gutxiago eta urteko salmenta 5 milioi euro ingurukoa.
    • Ertainak: 50-250 langile eta salmenta bolumena 5-10 milioi euro artekoa.
  • Espainiako enpresen %90a.
  • Pertsona bakar batena edo bazkide gutxi batzuena izan ohi da.

Oinarrizko ezaugarriak

  • Enpresa hezkuntza gutxi.
  • Finantza gaitasun gutxi.
  • Langileen prestakuntza tekniko gutxi.
  • Antolakuntza malgua.
  • Langileen integrazioa, nagusia edo jabea eta langileak ezagutu egiten dira, harreman estua dute…
  • Lan sortzaileak dira…

1.24. Zer da eskala ekonomia? (2) ERANTZUNA

1.25. Enpresen integrazioa (Sorrera (3), Motak (3), Mendetasunaren arabera (2))

Sorrera

  • Hazkunde prozesuaren ondorio zuzena da. Momentu horretan, gaitasun produktiboa eta erabakitzeko gaitasuna sortzen da, beste  enpresa batzuekin bat eginda.
  • Arrazoi posibleak: arriskua murriztea, produkzioa hobetzea, aldeko finantziazioa, zerga pizgarriak…
  • Ondorioz enpresa taldeak sortuko dira; enpresa talde horiek sozietate multzoak dira eta enpresa nagusi batek zuzentzen ditu enpresa filialak edo ingurukoak

Motak

  • Zenbait sozietate integratzea: Sozietate batzuk sozietate bakarrean biltzen dira, euren ondareak batuta. Adibidea: bankuen arteko bategitea.
  • Eurenganatzea: Sozietate batzuk sozietate bakarrean biltzen dira, euren ondareak batuta., baina bat da nagusia eta bere estruktura da mantentzen dena. Bestea, berriz, desagertu egiten da bere barnean.
  • Holding edo sozietate edukitzailea: Enpresa batek (nagusia) beste enpresetako (filialak) partaidetzak hartzen ditu, akzioak erosiz, enpresa horien kontrola lortzeko. Kontrola akzio kopuruaren araberakoa da:
    • Erabatekoa: Kapitalaren % 90 – 100
    • Gehienekoa: Kapitalaren % 50 – 90
    • Gutxienekoa: Kapitalaren % 10 – 50
    • Barrukoa: Kapitalaren % 0 – 10

Motak mendetasunaren arabera

  • Beraien arteko mendetasun harremanak oso desberdinak izan daitezke: zuzenak, zeharkakoak, triangeluarrak, zirkularrak…
    • Trust edo baterakuntza bertikala: Produkzio prozesuaren fase desberdinetan dauden enpresak bateratzea da, elkartze horren bidez, kostuak murriztu eta nagusitasun posizio bat lortu nahi dute. Adibidea: Papera, tinta, liburuak eta abar sortzen dituen enpresa talde bat.
    • Kartela edo baterakuntza horizontala: Produkzio prozesu berean dauden enpresak bateratzea da, produkzio sektore horretan monopolioa ezartzeko asmoz. Adibidea: Olio produzitzaileak bateratzea, produktuaren prezioa finkatuz. Lehiaren defentsarako legeek monopolioa ezartzea debekatzen dute.

1.26.  (HAUTAPROBAK 04-05-uztaila) Bere esanahiak adierazi

  1. Trust
  2. Kartel
  3. Holding
Erantzuna (eta beste batzuk ere bai!)

Sorrera

  • Hazkunde prozesuaren ondorio zuzena da. Momentu horretan, gaitasun produktiboa eta erabakitzeko gaitasuna sortzen da, beste  enpresa batzuekin bat eginda.
  • Arrazoi posibleak: arriskua murriztea, produkzioa hobetzea, aldeko finantziazioa, zerga pizgarriak…
  • Ondorioz enpresa taldeak sortuko dira; enpresa talde horiek sozietate multzoak dira eta enpresa nagusi batek zuzentzen ditu enpresa filialak edo ingurukoak

Motak.

  • Zenbait sozietate integratzea: Sozietate batzuk sozietate bakarrean biltzen dira, euren ondareak batuta. Adibidea: bankuen arteko bategitea.
  • Eurenganatzea: Sozietate batzuk sozietate bakarrean biltzen dira, euren ondareak batuta., baina bat da nagusia eta bere estruktura da mantentzen dena. Bestea, berriz, desagertu egiten da bere barnean.
  • Holding edo sozietate edukitzailea: Enpresa batek (nagusia) beste enpresetako (filialak) partaidetzak hartzen ditu, akzioak erosiz, enpresa horien kontrola lortzeko. Kontrola akzio kopuruaren araberakoa da:
    • Erabatekoa: Kapitalaren % 90 – 100
    • Gehienekoa: Kapitalaren % 50 – 90
    • Gutxienekoa: Kapitalaren % 10 – 50
    • Barrukoa: Kapitalaren % 0 – 10

Motak mendetasunaren arabera

  • Beraien arteko mendetasun harremanak oso desberdinak izan daitezke: zuzenak, zeharkakoak, triangeluarrak, zirkularrak…
    • Trust edo baterakuntza bertikala: Produkzio prozesuaren fase desberdinetan dauden enpresak bateratzea da, elkartze horren bidez, kostuak murriztu eta nagusitasun posizio bat lortu nahi dute. Adibidea: Papera, tinta, liburuak eta abar sortzen dituen enpresa talde bat.
    • Kartela edo baterakuntza horizontala: Produkzio prozesu berean dauden enpresak bateratzea da, produkzio sektore horretan monopolioa ezartzeko asmoz. Adibidea: Olio produzitzaileak bateratzea, produktuaren prezioa finkatuz. Lehiaren defentsarako legeek monopolioa ezartzea debekatzen dute.
 

Erantzunak itxita daude.