![]() Donostia, Euskal Herria 2017ko Kontxako Banderako txapeldunak: ![]() ![]() |
|
![]() 1933ko estropadako une bat. |
|
Kirola | Arrauna |
---|---|
Sorrera urtea | 1879 |
Partehartzaileak | TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Galiziako Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuak daude |
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Saria | Kontxako Bandera |
Kontxako Banderaren webgunea |
Kontxako Bandera Donostiako Kontxako badiatik abiatuta jokatzen den estropada ospetsua da. 1879an ospatu zen lehen aldiz eta, horrela, egun Bizkaiko golkoko estropada zaharrena da. 122 edizio izan ditu eta, guztira, 741 traineru lehiatu dira bertan historian zehar.
Arraunaren Olinpiada ezizena jaso ohi du, estropada denetan ospetsuenetakoa baita. Izena traineru irabazleak garaikur moduan jasotzen duen Donostiako bandera handi brodatutik dator. Iraileko lehen bi asteburuetan jokatzen da, 8 traineruren artean; lehen igandearen aurreko ostegunean, erlojuaren aurkako sailkapen estropada bat egiten da, 8 horiek zehazteko.
Estropada ikusi eta euren traineruak animatzeko, hirira 100.000 pertsona inguru bertaratzen dira eta Kantauri itsasoko kostaldeko milaka jarraitzaile Donostiako kaian, Pasealeku Berria, Santa Klara uhartea, Urgull eta Igeldo mendien magaletan biltzen dira, horietako asko beren traineruen kolorez jantzita. Bestalde, egun horretan, kalean nahiz tabernetan artekariak eta apustulariak ere izan ohi dira. Estropadaren ondoren, Donostiako Parte Zaharrean jai giroan biltzen dira jarraitzaile guztiak.
2008tik aurrera, emakumezkoen Kontxako Bandera ere jokatzen da. Hasieran 4 traineru aritzen ziren eta, 2016tik aurrera, 8 ontziren artean jokatzen da bandera hau ere, gizonezkoen kasuan bezala.
Ezaugarriak
Estropada honetan era tradizionalean arraunean egiten da, hau da, 4 traineru luzeko txanda bi, 3 itsas milia eta egun bitan. Joan-etorri bakarreko (ziaboga bat) estropada da. Irteera balizak Kontxako hondartzatik gertu eta kanpokoak Kontxako badiatik at daude.
Estropadan parte hartzeko, lehenengo jardunaldiaren aurreko ostegunean sailkapen estropada egiten da. Erlojuaren aurkako estropada honetan, TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuta daude. Sailkapen estropada honetako 7 traineru onenak Kontxako Banderan parte hartzen dute. Zortzigarren trainerua anfitrioia da, berez, Donostiako talde bat. Donostiako talde bakarra badago, zuzenean sailkatzen da, baina, gehiago badaude, Aste Nagusian egiten den erlojuaren aurkako estropada bateko irabazlea da hautatua.
Historia
Aurrekariak
Euskal Herrian estropadak bizimodu jakin baten ondorioz sortu ziren: itsaso irekiko arrantza nahiz arrantzaleen bizimodua eta giroa. Traineruen eskifaiak ordu luzez arraunean aritzeko gai ziren gizaseme sendoez osatuak zeuden; traineruetan arrantza-guneetara iritsi eta behin arraina ontziratu ondoren, martxa egin eta bizi-bizi porturantz itzultzen ziren, bertan arraina enkantean lehenbailehen saltzeko asmoz.
Denbora igaro ahala, eta jada XIX. mendean, ontzietan motorrek ordezkatu zuten giza indarra. Baina, urte askotan zehar, arraunak eta estropadek arrantza munduarekin estu lotuta jarraitu zuten. Euskal Kostaldeko arraunlari onenak arrantza sektoreko arrantzale profesionalak ziren. Gaur egun ere, nahiz eta arraunlarien artean mota askotako kirolariez osatuak egon, arrantzale usadio luzea duten udalerrietako elkarteetan taldekatu ohi dira arraunlariak: Hondarribia, Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Ondarroa, Bermeo, Sestao, Santurtzi…
Kontxako Bandera
Kontxako Bandera ez zen izan traineruen arteko lehenengo estropada, baina gaur egun urtero egiten direnen artean zaharrena da. Datu historikoen arabera, 1871n Hondarribia eta Pasaiak elkarren arteko desafioa jokatu zuten: Hondarribiatik Donostiaraino pasaitar eta hondarribitarrak nor lasterragoan aritu ziren, azkenik pasaitarrak nagusituz.
Lehenengo edizioa 1879an jokatu zen eta Donostiako Udako Jai Egitarauko beste osagai bat besterik ez zen. Estropada horretan, aurretik beraien nagusitasuna erakutsi eta diruaren truke desafioetan lehiatu ohi ziren udalerrietako traineruek parte hartu zuten; horregatik, Donostiako Udalak lehen aipatutako Hondarribia eta Pasaiako traineruak gonbidatu zituen. Iraileko igande hartan ospatutako estropadaren arrakastaren eta hirira bertaratutako jendetza andanaren ondorioz, Donostiako Udalak ondorengo urteetako jai egitarauetan estropadak sartzea eragin zuen.
Geroztik, Gerra Zibilean eta XIX. mendeko bukaerako eta XX. mendeko hasierako urte batzuetan izan ezik, urtero jokatu izan da Kontxako Bandera.
Arraun munduan egun duen garrantzia ikusita harrigarria bada ere, 1882–1888, 1902–1907 eta 1912–1914 urte bitartean ez zen Banderarik izan, batzuetan traineruak parte-hartzeko interesatuak ez zeudelako eta beste hainbat ikamika ere izan zirelako. Bestalde, hainbat urtetan Donostiako udalarentzat kategoria gutxiko kirola omen zen arrauna; horien ordez belaontzien estropadak egin zituzten XX. mendeko hasierako urte horietako batzuetan. Hala ere, herrian zuen indarra ikusita, urte apur horietako eten txikia gainditu zen, eta traineru estropadak antolatzen jarraitu zen.
1950eko hamarkada inguruko urte batzuk ere ez ziren batere errazak izan antolatzaileentzat. Urte latzak izan ziren arraun kirolarentzat: apenas ontzirik eratzen zen lehiarako, eta Donostiako antolatzaileek herriz herri bila joan behar izaten zuten, tripulazioak eratu eta Donostiara joan zitezen, Bandera bertan behera ez uzteko. Arraunarentzat oso urte latzak ziren haiek, eta Donostiak antolakuntzan egindako ahaleginari esker jarraitu zuen aurrera estropada hark. Gerora, indarra berreskuratzen hasi zen, arraunketa indarberritzearekin batera. Gaur egun, TKE Liga eta bestelako ligak eratuta dauden arren, Kontxako Bandera irabazteak urte osoa justifikatzen duen ospea ematen du oraindik ere.
Festa giroa: Parte Zaharreko Portu kalea Kanpandegi kaletik ikusia, 2005eko Kontxako Banderaren egunean
Araudia
Urtero iraileko lehenbiziko bi igandetan jokatu ohi da, eguerdiko hamabietan: 8 traineruekin launako bi txanda egiten dira, eta lehen igandeko 4 denbora onenak lortzen dituzten traineruak bigarren igandeko txanda nagusira igarotzen dira, ohorezko txandara. Bi igandeetako denborak batuz eratzen da azken sailkapena.
Estropadak 3 itsas miliako distantzia klasikoa du, baina 4 luzeren ordez, ziaboga bakarra eta bi luze izan ohi dira Kontxan.
Horiek oinarrizko arauak dira. Beste arau gehigarriak ere badaude, urteak pasatu ahala garai ezberdinetara moldatuz joan diren arauak. Honela, 1950-70 hamarkadetan Donostiako Udalak jarritako traineruetan aritu behar izan zuten klubek. Diseinu bereko traineruak ziren 300 kg baino gehiagoko Ikatzeta traineru astun haiek. Gaur egun 200 kilo inguruko ontziak erabiltzen dira (ezin dira 200 kilo baino arinagoak izan).
Arraunlariak
1987an Zumaia udalerriko Aita Mari Arraun Elkarteak irabazitako Kontxako Bandera ikusgai.
Arraunlariak eta euren elkarteekiko loturari dagokionez, Kontxako Banderako araudia garaien arabera aldatuz joan da. Honako urte hauek gutxi gorabehera Kontxako Banderan arraunlariei elkarte batean arraun egiteko eskatzen zitzaizkien eskakizunak adierazten dituzte:
- 1879–1912: Arrantza traineruko lan-talde edo kuadrillan ohiko kidea izatea.
- 1913–1928: Ordezkatzen zen udalerriko arrantza industrian jardutea.
- 1929–1958: Traineruak ordezkatzen zuen udalerriko bizilaguna izatea.
- 1958–1976: Ordezkatzen zen udalerria edo elkartea kokatzen zen ibai-arroan bizitzea.
- 1976tik aurrera: Kontratazio askatasuna eta arraun egiten zen arraun taldean fitxa edukitzea.
Saria: Bandera
Gaur egun Donostiako Banderaren egilea Itziar Alduntzin donostiarra da, lan honetan bakarka azken 13 urteetan aritu izan delarik. Eginkizun hau hiri honetako Etxaide kalean jostun-tailerra zuen Maruja Carballorekin 8 urtez ikasi zuen, eta gero bere gain hartu zuen garaikurra bordatzeko ardura.
Bitxikeriak
Donostiako Banderari buruzko hainbat datu:
- Bandera egiteko behar den oihal kopurua: 7 metro eta erdi.
- Erabilitako haria: Urdina (6.000 m.); Urre Zaharra (2.500 m.); Hainbat Kolore (2.000 m.)
- Erabilitako denbora: 400 ordu inguru.
- Langile kopurua: Itziar Alduntzin eta laguntzaile bat.
Estatistikak
Herriak, lorturiko banderen arabera
|
|
Patroiak, lorturiko banderen arabera
|
|
Arraunlariak, lorturiko banderen arabera
Patroia | Banderak | Oharrak |
Jose Luis Korta | 16 | Patroi (3), Arraunlari (8), Entrenatzaile (5) |
Batista Oliden | 13 | Arraunlari (13) |
Inazio Sarasua | 11 | Patroi (5), arraunlari (6) |
Antonio Oliden | 11 | Patroi (1), arraunlari (10) |
Manuel Arrillaga “Aita Manuel” | 10 | Patroi (9) arraunlari (1) |
Juan Lizarralde “Altxerri” | 10 | Patroi (6), Arraunlari (4) |
Denborarik onenak (jardunaldi bat eta bi jardunaldi)
|
|
Jarraian irabazitako edizioen errekorrak
Errekorra | Kluba | Banderak | Urteak |
Edizio kontsekutiboak | Donostia | 7 | 1883 – 1894 |
Urte kontsekutiboak (gizonezkoak) | San Pedro | 6 | 1927 – 1932 |
Urte kontsekutiboak (emakumeak) | Galizia (Rías Baixas) | 5 | 2008 – 2012 |
Emakumezkoen Kontxako Bandera
2008ko irailean Emakumezkoen lehenengo Kontxako Bandera egin zen. 8 taldek hartu zuten parte, hiru gipuzkoarrek, bizkaitar batek, kantabriar batek, galiziar batek eta bi kataluniarrek. Emakumezkoen Kontxako Bandera 2.778 metrotara (1,5 itsas milia) jokatzen da, gizonezkoen erdia, eta irabazleak 4.000 €ko saria jasotzen du.
Sailkapena erlojupeko estropadan egiten da eta lau onenek parte hartzen zuten Kontxako Banderan hasiera batean. 2016tik aurrera, berriz, aldaketa izan zen: gizonezkoek bezala 8 partaide dira igandeetan, eta horietako bat traineru donostiarra izango da (halakorik badago).
Hasierako ekitaldietan iraileko bigarren igandean jokatu bazen ere, 2011tik aurrera bi jardunaldi izaten ditu estropadak, iraileko lehen bi igandeetan, alegia. Emakumezkoen txandak jokatzen dira lehenik, eta jarraian gizonezkoenak.
Bandera jokatu zen lehen 5 edizioetan Galizia izan zen garaile, eta lehen garaile euskalduna Zumaia izan zen. Azken urteetan San Juan nagusitu da Hibaikarekin lehia gogorrean.
Edizio guztien aurkibidea
![]() |
Kontxako Banderak | ![]() |
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 |
Edizio guztietako irabazleak
Gizonezkoak
Edizioa | Urtea | Garailea | Trainerua | Patroia |
XIX. mendean |
I | 1879 Gehiago |
![]() |
Lequeitiana | Juan Kruz Karril |
II | 1880 Gehiago |
![]() |
?? | Sarria |
III | 1881 Gehiago |
![]() |
?? | Leon Berrotaran |
– | 1882 | – | ||
IV | 1883 Gehiago |
![]() |
Angelita | Joxe Jabier Uresberueta |
– | 1884 | – | ||
– | 1885 | – | ||
– | 1886 | – | ||
V | 1887 Gehiago |
![]() |
Guipuzcoana | Jose Mari Iturriza |
– | 1888 | – | ||
VI | 1889 Gehiago |
![]() |
Guipuzcoana | Luis Karril |
VII | 1890 Gehiago |
![]() |
Cariño | Luis Karril |
VIII | 1891 Gehiago |
![]() |
Illar-azala | “Kiriko” |
IX | 1892 Gehiago |
![]() |
Amigos | “Kiriko” |
– | 1893 | – | ||
X | 1894 Gehiago |
![]() |
Amigos | “Kiriko” |
XI | 1895 Gehiago |
![]() |
N.Sª. de la Paz | Frantzisko Arregi |
XII | 1896 Gehiago |
![]() |
Esperanza | Frantzisko Arregi |
XIII | 1897 Gehiago |
![]() |
Ramon y Saturnina | Francisco Silva |
XIV | 1898 Gehiago |
![]() |
Flora | Manuel Beitia |
XV | 1899 Gehiago |
![]() |
Ver y creer | Lukas Iturralde |
XVI | 1900 Gehiago |
![]() |
Angel de la Guarda | Domingo Cobeñas |
XX. mendean |
Emakumezkoak
Edizioa | Urtea | Garailea | Patroia | |
XXI. mendean |
I | 2008 Gehiago |
![]() |
Laura Hermo | |
II | 2009 Gehiago |
![]() |
Laura Hermo | |
III | 2010 Gehiago |
![]() |
Laura Hermo | |
IV | 2011 Gehiago |
![]() |
Laura Hermo | |
V | 2012 Gehiago |
![]() |
María Gil | |
VI | 2013 Gehiago |
![]() |
Nagore Osoro | |
VII | 2014 Gehiago |
![]() |
Inder Paredes | |
VIII | 2015 Gehiago |
![]() |
Nerea Perez | |
IX | 2016 Gehiago |
![]() |
Nerea Perez | |
X | 2017 Gehiago |
![]() |
Nerea Perez |
Iturria: Wikipedia