Programa, edukiak…
HELBURUA
Gai hau, batez ere, Hautaprobetara begira dago antolatuta. Horretaz gain, hainbat ikasketetarako baliagarriak izan daitezkeen kontzeptuak landuko dira, eguneroko informazioetan errepikatzen dena (langabezia, multinazionalak, stock-a….). Kontzeptu horien esanahiaz jabetzea izango da helburua.
Helburu orokorrak
- Enpresa mota desberdinen izaera, funtzioak eta ezaugarri nagusiak identifikatu, sailkatu eta horietako bakoitzaren abantailak eta eragozpenak baloratu.
- Enpresa txiki baten kontu-orriak interpretatu, beren ekonomia eta finantza desorekak identifikatu, neurri zuzentzaileak proposatu eta ebaluatu eta enpresaren finantza iturri desberdinak aztertu.
- Enpresa mota desberdinen integrazio joerak ikusi eta eragina kritikoki baloratu.
- Informazioak modu antolatuan eta ulergarritasunez adierazi, edukiaren, mezuaren asmoen eta hartzailearen ezaugarrien arabera formaturik eta bide teknikorik egokiena hautatuz.
Edukiak
Kontzeptuzko edukiak
1. ebaluazioa
1. unitatea-Enpresa eta enpresaburua
- 1.1. Jarduera ekonomikoa
- 1.2. Enpresa
- 1.3. Enpresaburua
- 1.4. Enpresaren elementuak (4)
- 1.5. Enpresa-helburuak (4)
- 1.6. Enpresaren funtzionamendua (4)
2. unitatea-Enpresa-zuzendaritza eta -antolakuntza
- 2.1. Administrazio-prozesua. Kontzeptua eta faseak
- 2.2. Plangintza-funtzioa
- 2.3. Antolakuntza-funtzioa
- 2.4. Kudeaketa-funtzioa
- 2.5. Kontrol-funtzioa
3. unitatea-Enpresa-estrategia eta -garapena
- 3.1. Enpresa-estrategiak
- 3.2. Lehia-estrategiak: lehia-abantaila eta balioa sortzea
- 3.3. Enpresa ingurunea
- 3.4. Hazkunde-estrategiak
- 3.5. Nazioartekotzea. Multinazionalak
- 3.6. Enpresa txiki eta ertainak (ETEak)
- 3.7. Enpresa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
4. unitatea-Merkataritza legedia eta zergei buruzko legedia
- 4.1. Merkataritza-legedia
- 4.2. Zergei buruzko legedia
5. unitatea-Enpresa motak
- 5.1. Enpresen sailkapena
- 5.2. Enpresa motak forma juridikoaren arabera
- 5.3. Merkataritza-sozietatea
- 5.4. Merkataritza-sozietate bereziak
6. unitatea-Giza baliabideen kudeaketa
- 6.1. Giza baliabideen kudeaketa
- 6.2. Giza baliabideen kudeaketaren funtzioak
- 6.3. Gaitasunen araberako kudeaketa eta adimen emozionala
- 6-4- Giza baliabideen motibazioa
9. unitatea-Merkaturatze-arloa. Marketina
- 9.1. Merkaturatze-arloa
- 9.2. Merkatua
- 9.3. Merkatu-azterketa
- 9.4. Kontsumitzailearen portaera
- 9.5. Merkatu-segmentazioa
- 9.6. Produktuaren kokapena
- 9.7. Marketina eta marketinaren elementuak
- 9.8. Produktua
- 9.9. Prezioa
- 9.10. Sustapena
- 9.11. Banaketa
- 9.12. Marketin-plana
- 9.13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) marketinean aplikatzea
2. ebaluazioa
10. unitatea-Enpresaren kontabilitatearen egoera-orriak
- 10.1. Informazioa enpresan
- 10.2. Enpresaren ondarea
- 10.3. Enpresaren emaitzak
- 10.4. Kontabilitate Plan Orokorra (KPO)
- 10.5. Urteko kontu ofizialak
11. unitatea-Enpresaren kontabilitateko egoera-orrien analisia
- 11.1. Kontabilitateko egoera-orrien analisia: sarrera
- 11.2. Ondare-analisia
- 11.3. Analisia finantzarioa
- 11.4. Analisia ekonomikoa
3. ebaluazioa
7. unitatea-Ekoizpen-arloa
- 7.1. Ekoizpena eta ekoizpen-prozesua
- 7.2. Teknologia eta berrikuntza teknologikoak (I+G+b)
- 7.3. Ekoizpenaren funtzioa.Produktibitatea eta efizientzia
- 7.4. Enpresaren kostuak
- 7.5. Errentagarritasun-atalasea edo ez aurrerako ez atzerako puntua
- 7.6. Ekoizpenaren kudeaketa
- 7.7. Enpresaren kalitatea eta ziurtagiriak
- 7.8. Enpresa eta ingurumenaren babesa
8. unitatea-Hornidura-arloa
- 8.1. Hornidura funtzioa
- 8.2. Inbentarioen kudeaketa
- 8.3. Izakinen balioa zehaztea
12. unitatea-Finantzaketa eta inbertsio-arloa
- 12.1. Enpresaren finantziazio-iturriak
- 12.2. Finantziazio-iturriak, titulartasunaren arabera
- 12.3. Finantziazio-iturriaren kostua eta hautaketa
- 12.4. Inbertsioa. Kontzeptua eta motak
- 12.5. Inbertsio baten ezaugarriak
- 12.6. Inbertsioak aztertzeko eta hautatzeko metodoak
- 12.7. Enpresaren zikloak
- 12.8. Batez besteko Heltze-aroa
Errepasatzeko
1. Enpresa eta ingurunea (1. ebaluazioa)
- Enpresak ekonomia-unitate gisa
- Ingurunearen eragina enpresan
- Enpresa motak
- Enpresen kokapena eta dimentsioa
2. Merkataritza eta zerga legedia (1. ebaluazioa)
- Merkataritza legedia
- Zerga legedia
3. Enpresaren forma juridikoak (1. ebaluazioa)
- Enpresaren forma juridikoak
- Enpresa indibiduala
- Enpresa sozietatea
- Merkataritza sozietateak
- Gizarte Intereseko Sozietatea
4. Enpresaren barne antolakuntza (1. ebaluazioa)
- Zuzendaritza prozesua. Kontzeptua eta funtzioak
- Planifikazio funtzioa
- Antolakuntza funtzioa
- Kontrol funtzioa
5. Hornikuntza area (3. ebaluazioa)
- Hornikuntza funtzioa
- Inbentario kudeaketa
- Izakinen balorazioa
6. Ekoizpen area (3. ebaluazioa)
- Ekoizpen kontzeptua
- Ekoizpen funtzioa
- Enpresaren kostuak
- Errentagarritasun ataria edo loka-puntua
- Ekoizpenaren kudeaketa
- Ekoizpenaren programazioa. Matrize teknologikoa
- Enpresaren kalitatea
- Enpresa eta ingurunearen babesa
7. Merkataritza saila. Marketinga (1. ebaluazioa)
- Merkataritza saila
- Merkatua
- Merkatuaren azterketa
- Merkatuaren segmentazioa
- Marketinga
- Marketingaren elementuak
- Marketing plana
8. Giza baliabideen area (1. ebaluazioa)
- Giza baliabideen departamentua
- Giza baliabideen departamentuaren funtzioak
- Lan segurtasun eta higienea
9. Finantzazio eta inbertsio area (3. ebaluazioa)
- Enpresaren finantzaketa-iturriak
- Finantzaketa-iturri baten kostua
- Inbertsioa
- Inbertsio baten ezaugarriak
- Inbertsioak sailkatu eta baloratzeko metodoak
- Inbertsioak eta arriskua
- Enpresaren zikloak
- Batez besteko heltze aroa
10. Enpresaren finantza egoerak (2. ebaluazioa)
- Informazioaren tratamendu kontablea
- Kontabilitate Plan Orokorra
- Egoera balantzea
- Galera irabazien kontua
- Memoria edo beste finantza egoera-orri finantzazio batzuk
11. Enpresaren finantza egoeren analisia I (2. ebaluazioa)
- Kontabilitate egoera-orrien analisiaren hastapenak
- Ondare analisia: Ondare egitura eta oreka
12. Enpresaren finantza egoeren analisia II (2. ebaluazioa)
- Finantza analisia: finantza ratioak eta urteko finantzaketa koadroa
- Azterketa ekonomikoa: enpresaren emaitzen eta errentagarritasunaren azterketa
13. Enpresa proiektua
- Enpresa bat sortzea: enpresa ekimen proiektua
- Enpresa proiektuaren bideragarritasuna
- Enpresa proiektuaren memoria
- Enpresa bat formalki osatzea
14. Ekonomia berria. Enpresa eta teknologia berriak
- Ekonomia berria eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
- Enpresa ekonomia berrian
- Enpresa aukera berriak
- Merkataritza elektronikoa
-
Prozedurazko edukiak
- Enpresa nolakoa den, Funtzioak, Forma juridikoaren, tamainaren… arabera sailkatu
- Inguruko enpresak identifikatu, ezaugarriak aztertu…
- Kokapen espaziala eta tamaina zehazten dituzten faktoreen analisia egin
- Izakinen balorazio metodoak aplikatu
- Ibilgetu eta enpresako zirkulatzailearen elementuen analisia egin
- Produktuak edo zerbitzuak sustatzeko marketing teknikak aplikatu
- Inbertsioen errentagarritasunari buruzko kalkuluak egin
- Lan kontratuen modalitateak aztertu, bai langilearentzat eta bai enpresarentzat izan daitezkeen abantailak eta eragozpenak kontuan hartuz
- Enpresen egungo integrazio joerak eta merkatu irekiaren aurrean enpresa txikiek eta ertainek dituzten erronkak aztertu
- Aktibo eta pasiboko kontuen sailkapena eta ondare masak taldekatu
- Ordainketa etendurak eta lurjotzea eragiten duten ondare desorekak identifikatu
- Enpresa baten ondare netoa zehaztu
- Enpresen antolaketa egituren analisia egin
- Taldeen jokabidearen eta antolaketa informalaren analisia
- Enpresa helburuen analisia etahorien artean gizarte balantzearena
Jarrerazko edukiak
- Tamaina, kokaleku, forma juridiko…-ei dagokionez alternatiba desberdinak hautatzeak sortzen dituen alderdi positibo eta negatiboen balorazioa
- Enpresaren alderdi dinamikoaren eta kanpoko faktoreen aldaketen aurrean duen jarreraren balorazioa
- Marketing-aren teknikak kontsumitzailearengan eta saltokian duen eragina eta, hala badagokio, teknika horien mugak baloratu
- Enpresaren jarduera arlo guztien funtzionamendua globaltasunez baloratu
- Lanaren plangintza egin baliabideei eta burutzeko epeen arabera egiteko jarrera, ager litezkeen eragozpen eta arazoei aurrea hartuz
- Lan merkatuaren erreformaren eragina baloratu gazteen kontratazioan eta enpresaren produktibitatean
- Ekonomia eta finantza informazioak enpresa kudeaketaren euskarri gisa duen garrantzia baloratu
- Lehiakortasunaren eta erantzukizun sozial eta etikoaren arteko gatazkaren aurrean jarrera pertsonala hartu
- Negoziazio bideak bilatzean eta gatazken konponbidean ekin
- Erantzukizun ekonomiko, sozial eta etikoari dagozkion elementuak barne hartzen dituen gizarte balantzearen garrantzia baloratu
- Enpresa kudeaketari buruzko erabakiak hartzean informazio eta komunikaziorako teknika berrien ekarpenaren balorazioa
- Lan jakin batzuk azkar eta zuzen egiteko, teknika eta tresna modernoen aplikazioak eskaintzen dituen aukerak aintzakotzat hartu
FUNTZIONAMENDUA ETA METODOLOGIA
- Gaiaren aurretik irakasleak aurkezpen bat egingo du proiektorean eta, ondoren, Apunteak izeneko dokumentuan kokatzen saiatuko da.
- Arlo teorikoa landu eta gero ariketak egingo dira, ikasleek egin eta arbelean zuzenduz. Ariketa luzeak direnean eta klase batean ezin direnean bukatu, proiektorean errekuperatuko dugu aurreko egunean eginiko lana.
- Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.
- Ebaluazioa ez balu gaindituko, errekuperazioa egin beharko luke. Hau ere ez balu gaindituko, irakaslearekin adostutako beste aukera batzuk ere izango lituzke.
- Nota igotzeko: Kurtso bukaeran azterketa finala egin beharko luke.
DENBORALIZAZIOA
1. ebaluazioa: 1-2-3-4-7-8
2. ebaluazioa: 10-11-12
3. ebaluazioa: 5-6-9
ERABILIKO DIREN BALIABIDEAK
- Kurtso hasieran Programa eta Apunteak banatuko dira.
- 3. ebaluazioan Hautaprobetako azterketak bilduko dituen txostena banatuko da.
- Markadore fosforitoak, arkatza, boligrafoa, orriak eta kalkulagailua.
GARRANTZIA
Hautaprobetara begira, ebaluazio garrantzitsuenak 2. eta 3.a dira, bigarrena batez ere, Hautaprobetan 4 puntuko galdera bertan baitago
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
- Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.
- Ebaluazio bakoitzean landutakoaren araberako galderak egingo zaizkio. Beti sartuko dira galdera motzak, Hautaprobetara begira horietakoen galdera egiten baitute. Ebaluazioak ez dira lotuko eta bakoitzak bere nota eta materia mantenduko du Ez Ohiko frogara arte.
- Errekuperazioak: Azterketa hau egin aurretik ikasleak irakaslearekin bereziki landuko du eta, hainbat kasutan, azterketa adostu ere bai. Gainditu den ala ez adieraziko da soilik, beraz, 5 edo Gu dira aukera bakarrak. Norbaitek nota nahiko balu, finalera aurkeztu beharko luke.
- Berez, gai hau, etengabea omen da, baina kurtso osoko azterketa final bat ez litzateke ikasle askorentzat erraza izango. Ikasturte hauetan ikasleek oso lanpetuta ibiltzen direnez, nota nahi dutenei bakarrik jarriko zaie final hori.
- Ebaluazio bakoitza zenbaki batez baloratuko da. kurtso bukaerako batez bestekoa egiteko, hiru zenbakien batez bestekoa egingo da eta, zenbaki osoa ez balitz aterako, gorantz borobilduko litzateke. Finalaren bidez igo daiteke, soilik.
- Bi mailabereiztuko ditugu:
- Hautaprobetara aurkeztu behar dute gai honetan.
- Hautaprobetara ez doaz gai honetan. Azken honetan ere bi ikasle mota dauzkagu:
- Hautaproben beharrik gabe Heziketa Ziklo batera doaz
- Irakasleak kasu bereziak aztertzeko ahalmena gordetzen du bere esku.
BIBLIOGRAFIA
- Apunteak: Kurtsoan zehar
- Apunteak: Hautaprobetako azterketak
- Aurkezpenak
- McGraw Hill-en Ekonomia eta Enpresen antolaketa.
- DÍEZ DE CASTRO, E. eta besteak, Ekonomia eta enpresen antolaketa. Batxilergoa, 2. maila. Logse, Algaida, Madrid, 1998.
- DEL VALLE ZARAGOZA, V. eta GÓMEZ DE AGÜERO DE ACUÑA, J.L., Economía y organización de Empresas, McGraw Hill, Madrid, 1998.
- CASANI FERNÁNDEZ DE NAVARRA, F. eta besteak, Economía y organización de Empresas, Editex, Madrid, 1999.
- REY ORIOL, J. eta besteak, Economía y organización de Empresas, Edebé, Madrid, 1999.
- PINILLA, F.M., eta besteak, Fundamentos de Administración y Gestión, McGraw Hill, Madrid, 1999.
- GÓMEZ DE AGÜERO DE ACUÑA, J.L., eta besteak, Economía y organización de Empresas, Pruebas de Selectividad, Bachillerato Logse, McGraw Hill, Madrid, 1996.