RSS

Category Archives: Doodle

2017 – Doodle – Paper-zulagailua

131. urteurrena bete omen du gailu honek… Makina bat gauza bada nork asmatu zuen garbi ez dakiguna… Hauxe da horietako bat: paper-zulagailua.

1886an, Friedrich Soenneckenek patentatu zuen Alemanian, baina urtebete lehenago, Benjamin Smithek beste patente bat egina zuen Massachusettsen. Ikuskizunetarako sarreren bilduma egitea zuen gogoko eta hauek markatzeko asmatu omen zuen gailua.

Geroxeago, 1893an, Charles Brooksek beste zulagailu bat patentatu zuen AEBtan, tike-zulatzailea deitu bazion ere.

1989an izango zuen aldaketa nabarmena, bi japoniar ingenierien eskutik: zulagailu elektrikoa asmatu zuten hauek eta 100 bat folio zulatzeko gaitasuna zuen.

 

 
Erantzunak desaktibatuta daude 2017 – Doodle – Paper-zulagailua sarreran

Posted by on 2017/11/14 in Doodle

 

Doodle – Emakumearen Nazioarteko Eguna

Resultado de imagen de doodle día internacional de la mujer 2017 

Emakumeak

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/03/07 in Doodle

 

Doodle – Trappist-1-Lurraren tankerako 7 planeta aurkitu dituzte, Eguzki Sistematik at

Izar nano baten inguruan jiraka omen dabiltzala; horietan ur likidoa aurkitzeko esperantza dute zientzialariek eta bizitza aurkitzeko itxaropenean egon daitezke haietako hiru.

Exoplaneta deritzo gure Eguzki Sistematik kanpo dauden planetei. Mundu osoko ikertzaileen artean egindako ikerketa batean aurkitu dituzte 7 planeta berri, Lurretik 40 argi urtera dagoen izar nano eta hotz baten inguruan —Trappist-1 izenekoa— jiraka.

Badute horietan bizitza aurkitzeko esperantza, planeta horietako batzuetan ur likidoa egon daitekeen susmoa baitute. Orain planeta horietan dauden osagai kimikoak atzematea izango da helburua, urik baden atzemateko esperantzan, batez ere.

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/02/23 in Doodle

 

2017 – Doodle – 163 urte Aletta Jacobs jaio zela

163.º aniversario de Aletta Jacobs

Resultado de imagen de aletta jacobs youtube

Resultado de imagen de aletta jacobs youtube

Gau egin ditu 163 urte Aletta Jacobs jaio zenetik. Holandar hau 1854ko otsailaren 9an jaio zen eta aita medikua izan zuen. Horrela zaletu zen bide horretan eta doktore izatea lortu zuen. Zortzigarren umea izan zen 12 senideen artean eta berehala hasi zen, errekeerre, Unibertsitatera joan nahian. Orain ezin dugu horrek duen garrantzia konprenditu, baina… garai hartan debekatuta zegoen hori emakumeentzat!

Holandako Hezkuntza ministroak eman behar izan zion baimen berezi bat eta horrela sartu zen Groningengo unibertsitatean. Bera izan zen, beraz, unibertsitatera joan zen lehen emakumea! 1871ko apirilaren 20 hartan, ez zituen 17 urte besterik. Ez zen makala izan haren ibilbidea:

  • Bere garaiko neskek, bigarren hezkuntzako eskola batean jarraituz gero, hizkuntzak, musika edo eskulanak ikasten zituzten. Ez zen hori emakume honen interesa eta etxean ikasi zuen, aitarekin batera. Historia, matematika, latinera eta grekera ikasi zituen horrela, beste senideek bezala. Geroago, aitak institutuko zuzendaria konbentzitu zuen Aletta gelan onartzeko eta, horrela, unibertsitateko biderako prestatzeko. Urteak pasatu ziren bide hau holandar neska guztiei zabaldu baino lehen.
  • Anaia botikariarekin batera joan zen bizitzera eta, Thorbecke ministroaren baimen berezi hari esker, unibertsitatean sartzea lortu zuen. 1876an, Amsterdamengoan sartzea lortu zuen. Irakasle bati baino gehiagori aurre egin beharrean izan zen, baina 2 urte ondoren, graduatzea lortu zuen eta, 1879an, berriz, doktoretza.
  • Alettaren lehen helburua emakumeak izan ziren eta gizartearen injustiziak haserretzen zuen bereziki. Amsterdamgo alargun baten etxeko gela baten ireki zuen bere lehen kontsulta. 14 urtetan, asteko egun ezberdinetan, prostituta, eskale eta haurrak atenditzen zituen, doain. Umeen garbiketa eta zaintza irakatsi nahi izan zien. Diafragma hobetzen saiatu zen eta parrokian banatu zuen, metodo antikontzeptiboei egiten zieten kritikari aurre eginez. Beste atal batzuk ere ukitu zituen: dendan serbitzen zuten dependientak 10 orduz egon ohi ziren zutik eta arazoak eragiten zien horrek osasunari. Jacobs, bezerorik ez zegoenean, dendetan bankuak ezartzeko ideian ahalegindu zen. 20 urte pasa behar izan zuten arazo hori lege bihurtu aurretik.
  • Emakumeen botorako eskubidea. 1903an horren atzetik zebilen elkarte baten buru zen eta 1913ra arte ez zuten hori lortu Holandan. Alargun geratu zenean, Afrika, Ekialde Hurbila eta Asian zehar bidaia egin zuen eta emakumeen sufragioa defendatzen saiatu zen.
  • I. Mundu Gerraren ondoren, bakea eta askatasunaren alde egin zuen.

 

 

 
Erantzunak desaktibatuta daude 2017 – Doodle – 163 urte Aletta Jacobs jaio zela sarreran

Posted by on 2017/02/09 in Doodle

 

2017 – Doodle – 190 urte Sandford Fleming jaio zela

Nazioarteko egun aldaketa Lerroa Lurraren gainean dagoen lerro imaginario bat da, Ozeano Barearen gainean hedatzen dena iparretik hegoaldera eta gutxi gora behera 180ºko meridianoan kokatzen da. Praktikotasunari begira lerro horrek zeharkatzen dituen hainbat herrialdek egun aldaketa mugitu eta beste hemisferiokoa erabiltzen dute.

Lerro horretatik zehar pasatzeak egun aldaketa dakar. 180ºko meridianoa horretarako erabiltzea Sir Sandford Flemingek asmatu zuen 1879an. Hainbat kongresutan ideia babestu zuen, adibidez 1884an Washingtonen egon zena. Kongresu horretan ordu aldaketak egiteko sistema ezarri zen, Greenwicheko meridianoan oinarritua.

Lerro hau erabiltzearen arrazoia bertan bizi den jende kopuru eskasa da. Hala ere lerro hau ezartzeak hainbat arazo sortu zituen nabigazioaren inguruan.

 

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/01/07 in Doodle

 

2016 – Doodle – Lehenengo espedizioa Hego Polora (105. urteurrena)

105.º aniversario de la primera expedición al Polo Sur

Resultado de imagen de amundsen polo sur


Resultado de imagen de amundsen polo sur
Imagen relacionada

Roald Amundsen (Borge, Østfold, Norvegia, 1872ko uztailaren 16aBarentseko itsasoa, Ozeano Artikoa, 1928ko ekainaren 18a) Norvegiako esploratzailea izan zen. Artikoa eta Hego Poloa arakatu zituen. Amundsen Hego Polora lehen ailegatu den gizakia izan zen. 1911ko abenduaren 14an bere taldearekin Hego Polora heldu zen.

1911ko abenduaren 14a zen eta 23º 0 azpitik zegoen. bandera ezarri zuten Fram ontziaren banderinaren ondoan eta Haakon norvegiar erregearen izena eman zioten ordeka hari.

35 egun geroago iritsiko zen Robert Falcon Scott ingelesa.

Amudsenek eskiatzaile trebatuak bildu zituen bere espediziorako eta zakurrak erabili zituen hara iristeko. Haietako ahulenak sakrifikatu eta jateko erabili zituen, itzulera ziurtatu nahian.

Scottek, berriz, errore galanta burutu zuen: ez zuen animaliarik hil nahi eta siberiar poniak erabili zituen garraiorako. Meritu handia eman diote puntu honi, baina kuestioa da, iritsi zenerako, han zegoela Amundsenen kanpin-denda. Hori gutxi balitz, mende osoan izan zen ekaitz bortitzenak harrapatu zituen itzuleran eta kide guztiak hil ziren. Handik 6 hilabetera aurkitu zituzten haien gorpuak.

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2016/12/14 in Doodle

 
Irudia

2016 – Doodle – Argiaren abiadura aurkitu zutenekoa (340. urteurrena)

340 urte badira aurkikuntza handi hau egin zenez gero: argiaren abiadura.

Ole Christensen Rømer (1644ko irailaren 25a,Kopenhage1710eko irailaren 19a) astronomo daniar bat izan zen. 1672an Frantziara joan zen, non sortu berri zen Parisko Zientzia Akademian sartu zen,Frantziak zientzia munduan lehen potentzia bihurtzeko helburu zuen proiektua, Christian Huygens, Jean Picard eta Giovanni Cassinik parte hartu zutelarik.

Hamarkada batzuk lehenago, Espainiako Filipe III.ak lurretik urrun zegoen ontzi baten longitudea aurkitzen zuenari ordainsaria eskaini zion. Galileok ordua ezartzeko metodoa proposatu zuen eta, beraz, Jupiterren ilargien eklipseen orduetan oinarrituz, longitudea aurki zitekeen. Baina… ez zuen funtzionatu.

Horietako ilargi bati begiratzen egon ziren hilabetez eta zera ikusi zuten: Lurra eta Jupiter urrutien zeudenean, eklipseak atzeratu egiten zirela eta, inguratzen zirenean, berriz, aurreratu. Rømerrek aurrera jarraitu zuen ikerketarekin eta argiaren abiaduran erreparatu behar zela erabaki zuen, denbora gehiago pasatzen zuen, longitude gehiago zuelako.

Lente meridianoaren eta mikrometroaren asmakuntza ere egotzi daiteke Rømerri. Baita gaurko termometroa ere, ura izoztu eta irakiten duen uneetan oinarritutakoa, hain zuzen.

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2016/12/07 in Doodle

 
Irudia

2016 – Doodle – Anton van Leeuwenhoek

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2016/10/23 in Doodle

 

2016 – Doodle – Transiberiar trenbidearen ehunurteurrena

Transiberiar trenbidea Wikipedian

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2016/10/05 in Doodle

 
Irudia

2016 – Doodle – Ladislao José Biro (117)

117.º aniversario de Ladislao José Biro

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2016/09/29 in Doodle