10. gaia-Hornidura funtzioa 133
10.1. Funtzioa, Hornidura-zikloa, Izakinak
Funtsezko 3 alderdi ditu: erosketak, biltegiratzea eta izakinen kudeaketa.
HORNIDURA ZIKLOA deritzon denbora izan behar da kontuan:
IZAKINAK, STOCK edo INBENTARIO: Enpresak bilduta dituen eta horniduraren kudeaketan zenbait funtzio espezifiko betetzen dituzten material guzti-guztiei esaten zaie:
-
- Lehengaiak
- Produktu erdilanduak
- Produktu bukatuak
- Salgaiak edo merkaturatzeko izakinak
- Beste hornidura batzuk
- Azpiproduktuak
10.2. Inbentarioen kudeaketa
Izakinen plangintza, administrazioa eta kontrola egitea da. Arrazoiak:
-
- Stocka ez hausteko
- Ekoizpen-erritmoaren eta banaketa-erritmoaren arteko alde handiak egon daitezkeelako
- Deskontu handiak lortzeko, materiala kantitate handitan erosi duelako
- …
10.2.1. Izakinen kostuen sailkapena
-
- Eskabide-kostuak
- Eroste-kostuak
- Inbentarioaren mantentze-kostua
- Stocka haustearen kostuak
- …
10.2.2. Inbentarioen administrazioa eta WILSONEN EREDUA
-
- GEHIENEZKO STOCKA: Biltegian eduki daitekeen izakin kopuru handiena (horren kostuak kontuan izanda!).
- GUTXIENEKO STOCKA edo SEGURTASUN STOCKA: Biltegian eduki daitekeen izakin kopuru txikiena stocka hausteko arriskurik gabe.
- ESKABIDE-PUNTUA: Biltegia berriro hornituko den izakin-maila. HORNIDURA-EPEA kontuan izan beharko da, Segurtasun stock-mailatik behera ez egoteko.
Errealitatea normalean aurreko hori bada ere, buruketa errazenak gauzatzeko egoera errepikakorrak beharko genituzke. WILSONEN EREDUA erabiliko genuke horretarako. Baldintzak:
-
- Kantitate konstanteak eskatuko ditu beti
- Kantitate konstanteak erabiliko ditu beti
- Produktuen prezioa eta hornidura-epea konstanteak izango dira beti.
ESKABIDE OPTIMOA: Inbentarioak kudeatzearen guztizko kostua txikiena eta eskabidearen kostua eta biltegiratze-kostua berdina izatea dakarren bolumena.
Horrela direlarik:
-
-
- Q=Eskaera Hobezina edo Optimoa
- s=Eskaera kostua
- E=Eskaria
- r=interesa
- p=prezioa
- g=ale bakoitza egotearen prezioa. g=rp
-
Q horrek inbentarioaren kudeaketaren guztizko kostua ahalik eta txikiena izan dadin enpresak hornitzaileari eskabide bat egiten dion bakoitzean eskatu beharko lukeen kopurua adierazten du.
ESKABIDE-PUNTUA:
EP = Hornidura-epean kalkulatutako eskaria + SS
ERROTAZIO INDIZEA: Denbora-aldi batean stockean egindako inbertsioa zenbat aldiz berreskuratzen duen adierazten du eta honela lortzen da:
Batez besteko izakinak = (SS+Q)/2
n = Aldi horretako kontsumoa/Batez besteko izakinak
10.2.3. Inbentarioen kudeaketako ABC eredua
Izakinak garrantziaren arabera sailkatzeko erabiltzen den eredua da. Izakinaren garrantziaren arabera, zaindu beharko da.
-
- A izakinak: Gai garrantzitsuenak dira. Biltegiko gaien % 20 inguru eta haien balioa izakinen guztirako balioaren % 60 eta % 80 artekoa izan daiteke. Zorrotz aztertu behar dira izakin hauek, balio ekonomiko handiena baitute.
- B izakinak: Ez dira aurrekoak bezain garrantzitsuak, baina sistemaren bat behar da izakin hauek kontrolatzeko. Biltegiko % 30 inguru izan daitezke eta guztirako % 10-20 arteko balioa izan.
- C izakinak: Horniduraren kudeaketarako garrantzi handirik ez duten izakinak dira. Enpresak biltzen dituen izakinen % 50 inguru izan daitezkeen arren, biltegiko guztizko balioaren % 5-10 artean besterik ez dute izaten.
10.2.4. Inbentarioen kudeaketako JIT sistema (just-in-time)
Japonian garatu zen XX. mendeko 80ko hamarkadan, gerora AEBn aplikatu zena eta, gaur egun, munduko industria-enpresa nagusietan erabiltzen da.
JIT sistemaren oinarria da enpresak ez duela BEHAR DEN ARTE produkturik ekoizten. Eskabide irmoa behar du edo ekoizpen-agindua, edo ez da ekoizten hasiko.
Sistema honen helburua inbentarioan dauden izakinak murriztea da. Behar den izakin-maila txikiena izango du.
10.3. Izakinen balioa zehaztea
Garrantzi handia du izakin kopurua kontrolatzeak eta hori egiteko eredu ezberdinak erabiltzen dira. Kontuan izan behar da EROSTE-PREZIOA eta EKOIZPEN-KOSTUA ez direla berdinak izango eta MARJINA horretan dago irabazia.
10.3.1. Biltegiko irteeren balioa zehaztea: FIFO, LIFO, BPH. Izakinen kontrolaren fitxa.
OHARRA: Akats txiki bat badago, e? Ea harrapatzen duzuen!
Buruketak egingo ditugu arlo hau lantzeko.
Buruketak

10. gaia-BURUKETAK: Hornidura-arloa
10.1. Merkaturatze-enpresa batek 10 inprimagailuko sorta bat erosi du, saltzeko. Fakturan jartzen duenez, eroste-prezioa 105 €-koa izan da aleko gehi % 21eko BEZa. Horrez gain, erosketa-eragiketa horrek beste gastu batzuk ere izan ditu: 87 €-koa garraioan, 25 €-ko aseguruak eta 18 €-koa bilgarriek. Zein da erositako salgaien aleko eroste-prezioa?
10.2. Enpresa batek bere produktua 100 aleko sortatan ekoizten du. Ekoizpeneko sorta bakoitza egiteko guztirako kostuak hauek dira: 1.800 €, lehengaiak, eta 700 €, askotariko kontsumoak; ekoizpenari lotutako beste kostu zuzen batzuk 550 € dira, eskulanean, eta 350 € energian; zeharkako kostuak 12.000 € dira, eta produktu horren ekoizpenari ezarri behar zaion proportzioa, % 10ekoa. Zein da aleko ekoizpen-kostua?
10.3. Enpresa batek informatikako produktuak banatzen ditu, eta, horien artean, ordenagailuen monitoreak. Hornitzaile bati erosten dizkio monitoreak, alea 115 €-an, eta urtean 1.000 ale beharko dituela aurreikusten du. Eskabide bakoitzaren kostua 500 €-koa da, eta biltegiratzearen unitateko kostua, 7 € aleko, urtean. Zenbatekoa izango da inbentarioen kudeaketaren urteko guztizko kostua, segurtasuneko stocka 50 alekoa bada?
10.4. Regil Sozietate Mugatuak urtean 225.000 kg erremolatxa behar ditu bere ekoizpenerako eta lehengai hori 4,5 €/kg prezioan erosten du. Eskaera bat egitearen kostua 750 €koa da. Merkatuaren interes tasa (biltegiratzeko kostuaren tasa) %12koa da. Hornidura-epea 10 egunekoa da, eta segurtasuneko stocka, berriz, 3.750 kg-koa da. Kalkulatu:
-
-
- Kalkulatu eskaera hobezina Wilsonen ereduaren arabera
- Enpresak urtean egiten dituen eskabideak.
- Bi eskaeren artean igarotzen den denbora.
- Eskaera-puntua
- Adierazi datu guztiak grafiko batean.
-
10.5. (HAUTAPROBAK 05-06-ekaina) Txakolin ekoizle batek botilak biltegiratzen ditu. Hona hemen datu batzuk: 1.000 botilako gutxieneko stock-a mantentzen du. Produkzio garaian astean kontsumitutako botilak 1.000 dira eta eskaera egiten duen bakoitzean hilabeteko kontsumorako eskatzen du. Botilak heldu arte hamabost egun igarotzen dira. Datu hauekin kalkula ezazu:
- Eskaera puntua
- Batez besteko stock maila
- Errotazio indizea
- Adierazpen grafikoa egin
10.6. Gure enpresan, uztailaren 1ean, produktu baten 1.700 aleko izakinak genituen, aleko 75 €-ko prezioan erosita. Geroago, bi erosketa egin genituen: 07/07an, 2.000 ale, 85 €-an alea; eta 07/25ean, 1.200 ale, 77 €an alea. 07/28an 3.000 ale saldu ziren.
Kalkula ezazu izakinen balioa, izakinen balioa zehazteko BPH, FIFO eta LIFO irizpideak erabiliz.
10.7. Enpresa batek ondorengo eragiketak egin ditu 2009ko martxoaren lehen hamabostaldian:
- Martxoaren batean, enpresaren izakinak 10 ale ziren, eta haien balioa 50 € aleko.
- Martxoaren 4an, 11 ale erosi zituen, 80 €-an bakoitza.
- Martxoaren 10ean, 15 ale saldu zituen.
Bete ezazu bere kontrol fitxa.
10.8. (HAUTAPROBAK 02-03- ekaina) EUSKOBRIKO S.A. enpresak burdingintzaren arloan banatzaile handizkari bezala dihardu. Torlojuen biltegia kudeatzeko ez daki zein metodo erabili: FIFO, LIFO edo BPA.
- Ekainaren 1ean: biltegian 5.000 torloju zegoen, bakoitza 0,02 eurotan baloratuta.
- Ekainaren 9an: 5.000 torloju erosi zituen, bakoitza 0,04 euro kostatu zaiolarik.
- Ekainaren 12an: 6.000 torloju saltzen du.
- Ekainaren 15ean: 8.000 torloju erosten du unitate bakoitzeko 0,06 euro ordaindu duelarik.
- Ekainaren 19an: 10.000 torloju saltzen du.
- Ekainaren 22an: 4.000 torloju erosten ditu 0,01 eurotan bakoitza.
- Ekainaren 28an: 5.000 torloju saltzen du.
Kalkula ezazu torlojuen biltegiaren balioa eta izakinen kopurua FIFO, LIFO eta BPH irizpideak erabiliz.
10.9. (HAUTAPROBAK 01-02- uztaila) IBERTOLA E.A. enpresak, KATA produktuarekin erlazionatutako eragiketa hauek burutu ditu urtarrilean:
DATA MUGIMENDUA
- 01-01 Hasierako izakinak: 1.000 un.x 20 €/unitatea
- 04-01 A bezeroari salmenta: 350 un.x 28 €/unitatea
- 08-01 B bezeroari salmenta: 475 un.x 30 €/unitatea
- 11-01 C hornitzaileari erosketa: 500 un.x 22 €/unitatea
- 16-01 A bezeroari salmenta: 275 un.x 29 €/unitatea
- 18-01 B bezeroari salmenta: 150 un.x 31 €/unitatea
- 19-01 D hornitzaileari erosketa: 300 un.x 23 €/unitatea
- 25-01 A bezeroari salmenta: 500 un.x 32 €/unitatea
Bete ezazu biltegiko fitxa batez besteko Prezio (PMP), FIFO eta LIFO irizpideak erabiliz.