RSS

6. gaia

Lanean ari naizzzzzzzzzzz

zz

6 Ekoizpen area (3. eb)

Ekoizpen kontzeptua

6.1. Kontzeptua

6.2. Ekoizpen faktoreak

6.3. Teknologia

6.4. Ekoizpenaren helburua

Ekoizpen funtzioa

6.5. Ekoizpenaren errendimendua. Produktibitatea

6.6. Eraginkortasuna

6.7. ALFA enpresa plakak ekoiztera dedikatzen da. Iaz 10 langilerekin 120.000 unitate ekoiztu zituen, urtean 300 egun lan eginda. Aurten 139.200 plakako ekoizpena lortu du, baina 5 langile gehiago zituen eta urtean 290 egun lan egin dute. Bi kasuetan eguneko ordutegia 8 ordutakoa da. Azter ezazu enpresa honen langile hauen ekoizkortasunaren eboluzioa.

6.8. Sesma enpresak osagai berezi bat behar du bere azken produktua ekoizteko. Osagai honek 1.000 m.u. balio du. Osagaia ekoizteko teknologikoki behar diren ezagutzak ditu, ekoizteko erabakia hartzekotan instalakuntza berriak behar izango zituen, honek alokairu kostu bat suposatuko zuen (urteko 2.000.000 m.u.) langile berriak (7.000.000 m.u./urteko) eta ekoizpenaren muga 20.000 unitate/urteko izango ziren. Ekoizpenaren beste hainbat kostu ondorengoak izango ziren:

  • Lehengaiak: 200 m.u.
  • Energia kontsumoa: 50 m.u.
  • Hainbat kostu aldakorrak: 150 m.u.
  1. Sesmak osagarria ekoizteko zein da gutxieneko ekoizpena?
  2. Sesmak 18.000 unitate behar izanez gero, gehienez ze prezio ordaindu beharko zuen?
  3. Aurreko egoeraren grafikoa egin.

6.9. Barandiaran Manufakturak Sozietate Kooperatiboak  pieza bakarra ekoiztu du beti eta 1.000 unitate egiten ditu; pieza horren kostu finkoa 50.000 €-koa da eta unitate bakoitzaren kostu aldagarriak 75 €-koak dira. Kalkula ezazu produktuaren salmenta prezioa enpresak %40a irabazi nahi badu.

Enpresaren kostuak

6.10. Kostuak

6.11. Azurmendi Sozietate Kooperatiboak 660 €-ko kostu finkoak ditu eta kostu aldagarriak hurrengo taulan laburbiltzen dira:

Unitateak 1 2 3 4 5
Kostu Aldagarria 200 360 490 600 700

Egin ezazu kostu hauek guztiak biltzen dituen taula bat: osoa, batez beste aldagarria, batez besteko osoa eta marjinala

 6.12. Definizioa

6.13. Nuria Nieto enpresariak lakasito paketeak ekoizten ditu eta jakin nahi du zenbat ekoiztu behar dituen dirurik ez galtzeko. Lakasitoen Kostu Finkoak 750.000 € dira eta Kostu Aldagarria 220 € eta salmenta prezioa 270 €/u. Grafikoa ere egin ezazu.

6.14. Perez Sozietate Mugatuak, ekoiztu edo ez ekoiztu, bada beti egiten den gastu bat: 100 m.u. gastatzen dira horrela. Horretaz gain, unitate bakoitza ekoiztean 8 m.u. gastatzen dira. Unitate bakoitza 12 m.u.ko prezioan salduko da. Kalkula ezazu errentagarritasun atalasea eta grafikoa egin. Zer adierazten du eman duzun soluzio horrek? Ondo esplika ezazu.

6.15. (HAUTAPROBAK-06-07Ekaina) ZABALBURU AUTOMOCIÓN, E.A. enpresak automobilen atzerako ispiluak ekoizten ditu. Automobilen ordezko piezak saltzen dituzten kateek beren eskaerak handitu dituzte, eta, horren ondorioz, bere ekoizpen gaitasuna handitu beharrean dago.

Gaurko ekoizpen gaitasuna 5.000.000 ispilu dira urtero. Ispilu bakoitza 10 euroan saltzen die kateei. Ekoizpen kostuak honako hauek dira:

Eskulana 2,50 €
Erabilitako materialak 3,00 €
Kostu finkoak 1.642.500 €

Enpresaren jabea ekoizpen prozesua azkartzeko eta hobetzeko makineria berria erosteko proiektua aztertzen ari da. Horrek suposatuko luke urtero kostu finkoak %40 gehitzea, baina kostu zuzenak 0,5 € jaistea. Ekoizpen gaitasuna %50 handituko litzateke.

Proiektua aurrera ateratzen bada:

  1. Kalkula ezazu lokagunea edo puntu hila.
  2. Egin ezazu grafikoa eta adierazi ezazu bere esanahia.
  3. Enpresak izango duen ekoizpen gaitasunetik %100 salduko balu, zein izango litzateke emaitza ekonomikoa?
Ekoizpenaren kudeaketa
Ekoizpenaren programazioa. Matrize teknologikoa
Enpresaren kalitatea
Enpresa eta ingurunearen babesa

6.16. (HAUTAPROBAK 05-06-uztaila) BURDINA S.A. enpresa pentsatzen ari da bisagrak ekoizten jarraitzea edo beste enpresa bati erostea, 6,50 eurotan unitate bakoitza. Burdinak 120.000 euroko kostu finkoak ditu eta unitate bakoitzaren kostu aldakorra, 2,5 euro da.

  1. Zer bisagra kopurutik gora zaio errentagarri ekoizten jarraitzea, beste enpresa bati erosi beharrean?
  2. Egizu egoera honen irudi grafikoa.

Burdina enpresak 5 langile ditu eta bakoitzak 200 egunez lan egin du urtean, 8 orduz egun bakoitzean. Guztien artean 200.000 bisagra ekoiztu dituzte.

  1. Kalkulatu eskulanaren orduko produktibitatea.

6.17. (HAUTAPROBAK 05-06-uztaila) BALBOA S.L. enpresa zera aztertzen ari da: hanburgesak oinarrizko produktutzat izango dituzten otordu lasterreko (fast-food) jatetxe zenbait irekitzea. Finantziazioa lortzeko, enpresak 6 hilabete barru mozkinak ematen hasiko den proiektu bat aurkeztu behar du bankuan.

Bankuari  aurkeztu beharreko proiektuan, honako datu hauek azaltzen dira.

18 hilabeteko kostu finkoak 140.000 €
Hanburgesa bakoitzeko kostu aldakorra 0,97 €
18 hilabeteetan espero diren salmentak 150.000 unitate
Hanburgesa bakoitzaren prezioa 1,99 €
  1. Kalkula ezazu Lokagunea edo Puntu Hila eta bere esanahia azaldu eta dagokion grafikoa egin.
  2. Salmenten estimazioaren %25 beherapena normaltzat hartuta, enpresak bankuari proiektu hori aurkeztea zentzuduna izango al litzateke? Arrazoitu erantzuna.

6.18. (HAUTAPROBAK-05-06-ekaina) Adibide batekin azaldu loka gunearen esanahia.

6.19. (HAUTAPROBAK-05-06-ekaina) Makinaria astuna ekoizten duen enpresa batean 2004. urtean 20 langile aritu ziren lanean, langile bakoitzak eginiko urteko lanorduak 1.300 izan dira. Urteko ekoizpena 50 makina izan da. 2005. urtean, berriz, 40 langilek 120 makina ekoitzi  zituzten, langile bakoitzak iaz eginiko ordu kopuru bera eginez.

Azter ezazu lanorduaren produktibitate bilakaera, eta azal ezazu zergatik izan daitekeen aldaketa hau.

6.20. (HAUTAPROBAK 04-05-ekaina) ZUHAITZ SA enpresak altzariak ekoizten ditu. Iaz 2.500 mahai eta 3.400 armairu ekoitzi zituen. Horretarako 12 langile aritu ziren mahaigintzan eta 10 langile armairugintzan. Iazko lan egutegia 250 egunetakoa izan zen eta egunean 8 ordu lan egin zuten.

Aurten, berriz, enpresak 3.000 mahai eta 2.750 armairu ekoitziko ditu. Horretarako, 14 langile aritu dira mahaigintzan. Langileen kopurua mantendu egin da aurten. Aurtengo lan egutegia 280 egunekoa da eta egunean 8 ordu lan egingo dute.

Datu hauek kontuan hartuta, aztertu enpresa horren atal bietako produktibitatearen bilakaera.

6.21. (HAUTAPROBAK 04-05-ekaina) GARAZI SA-k segurtasun balbulak ekoizten ditu eta osagai bat Holandatik ekartzen du, alea 100 € ordainduz. Enpresan bertan ekoiztea pentsatzen ari dira; horretarako, 50.000 €ko kostu finkoak eta aleko 50 €ko kostu aldakorrak aurreikusi dituzte.

  1. Zer kantitaterako da komenigarriago osagaia ekoiztea, erostea baino?
  2. Egin ezazu irudi grafikoa.
  3. 12.000 segurtasun balbula ekoizten badituzte, zein da enpresaren emaitza ekonomikoa?

6.22. (HAUTAPROBAK 03-04-uztaila) ETXABE enpresak iazko urtean lortu zituen emaitza ekonomikoak honako hauek dira:

  • Urteko salmentak 50.000.000 € izan ziren (200.000 unitate fisikori dagokie kopuru hori).
  • Jardueraren kostu osoak 25.500.000 € izan ziren, hauetatik 18.000.000 € kostu aldakorrak izanik.

Datu hauekin:

  1. Kalkula ezazu enpresaren lokagunea (puntu hila) edo errentagarritasun ataria.
  2. Adierazi grafikoki eta azaldu horren esanahia.
  3. Aurten lortu nahi diren salmentak 60.000 € badira, eta salmenta prezioa ez badu aldatu, zein izango da  aurtengo emaitza ekonomikoa?
  4. Enpresak iaz 120 langile zituen, eta langile bakoitzak 1.500 ordu lan egin zuen urtean, zein izan zen orduan langile-orduko produktibitatea?

6.23. (HAUTAPROBAK 03-04-uztaila) BIZIKLETAK BH, KOOP enpresak trialsin lehiaketetarako bizikleta zehatza ekoizten du, eta Suitzako enpresa bati unitateko 42,05 €tan erosten dion pieza berezi bat erabiltzen du bizikletaren fabrikazioan. Orain pieza hori ekoiztea aztertzen ari da enpresa eta, horretarako, 78.180 €tako kostu finkoak eta 30,05 €tako kostu aldakorra unitateko aurreikusi ditu.

  1. Azaldu enpresak zein ekoizpenerako jarraitu behar duen Suitzako enpresari erosten.
  2. Egizu egoera honen adierazpen grafikoa.
  3. 9.500 bizikletako ekoizpena estimatzen bada, argudia ezazu onena zer izango litzatekeen, erostea ala ekoiztea.
  4. Enpresak 7.700 bizikleta behar izanez gero eta erosten jarraitu nahi izanez gero, gehienez zer prezio ordaintzeko prest egon beharko luke?

6.24. (HAUTAPROBAK 02-03-uztaila) Laurak administrari ikasketak bukatu ondoren, bere enpresa zabaldu nahi du, “Confecciones Lauri, S.L.”, emakume arropak egiteko. Ikerketak egin ondoren, gonak egitearen urteko kostu finkoa 50.000 eurotan estimatzen da, gona bakoitzeko kostu aldakorra 20 eurokoa eta unitate bakoitzeko salmenta prezioa 30 eurokoa izango da:

  1. Zein da bere Errentagarritasun Ataria?
  2. Zein da 7.000 gona saltzearen emaitza ekonomikoa?
  3. Eta 3.000 gona saltzen badira?

6.25. (HAUTAPROBAK 02-03- ekaina) ALFA enpresa plakak ekoiztera dedikatzen da. Iaz 10 langilerekin 120.000 unitate ekoiztu zituen, urtean 300 egun lan eginda. Aurten 139.200 plakako ekoizpena lortu du, baina 5 langile gehiago zituen eta urtean 290 egun lan egin dute. Bi kasuetan eguneko ordutegia 8 ordutakoa da. Azter ezazu enpresa honen langile hauen ekoizkortasunaren eboluzioa.

6.26. (HAUTAPROBAK 02-03- ekaina) Enpresa batek osagai berezi bat behar du bere azken produktua ekoizteko. Osagai honek 1.000 m.u. balio du. Osagaia ekoizteko teknologikoki behar diren ezagutzak ditu, ekoizteko erabakia hartzekotan instalakuntza berriak behar izango zituen, honek alokairu kostu bat suposatuko zuen (urteko 2.000.000 m.u.) langile berriak (7.000.000 m.u./urteko) eta ekoizpenaren muga 20.000 unitate/urteko izango ziren. Ekoizpenaren beste hainbat kostu ondorengoak izango ziren:

  • Lehengaiak: 200 m.u.
  • Energia kontsumoa: 50 m.u.
  • Hainbat kostu aldakorrak: 150 m.u.
  1. Enpresak osagarria ekoizteko zein da gutxieneko ekoizpena?
  2. Enpresak 18.000 unitate behar izanez gero, gehienez ze prezio ordaindu beharko zuen?
  3. Aurreko egoeraren grafikoa egin.

6.27. Erlojuak fabrikatzen dituen enpresa batek 8.000.000 m.u. –ko kostu finkoak ditu. Horren kostu aldakorrak 15.000.000 m.u.-koak dira. Aurten 3.000 erloju saldu ditu 22.500.000ko diru sarrerak lortuz.

  1. Kalkula ezazu lokagunea edo errentagarritasun ataria eta azaldu bere esanahia.
  2. Egizu irudikapen grafikoa.
  3. Urteko diru sarrerak 33.750.000 izaten badira eta prezioa aldatzen ez badugu, zenbatekoa litzateke irabazia edo galera?
  4. 3.500 erloju salduko bagenitu, ze emaitza lortuko genuke?

6.28. (HAUTAPROBAK 01-02-ekaina) Bere esanahiak adierazi:

  1. Zein da kostu finko eta kostu aldakorren arteko diferentzia? Eman adibideak.
  2. Zein da kostu zuzena eta zeharkakoen arteko diferentzia? Eman adibideak.

6.29. (HAUTAPROBAK 01-02-ekaina) CAF E.A. enpresak, lurpeko bagoiak ekoizten ditu, osagai industrial bat behar dute eta hori Asiako enpresa bati erosten diote alea 1,2 ordainduz. Hala ere, pentsatzen ari dira berek hori ekoiztea eta honetarako 100.000 euroko kostu finkoak eta 0,2 aleko kostu aldakorrak aurreikusi dituzte.

  1. Zein ekoizpen-kopuruan berdinduko dira ekoiztearen eta erostearen kostuak? Eta osagai horren beharrizana 500.000 unitatekoa balitza? Azaldu.
  2. Egizu adierazpen grafikoa eta azaldu ondorioak.
  3. Azal ezazu kostu finko eta kostu aldakorren diferentzia. Jarri bakoitzaren adibide bana.
 

Erantzunak itxita daude.