10 Gerra Hotza
10.1 Gerraren aurrekariak
Gerra Hotza gatazka orokorra izan zen: ekonomikoa, politikoa, ideologikoa eta kulturala, elkarren aurkako bi blokeren artekoa: bloke hauen buru AEB eta SESB izan ziren. Gerra Hotzaren eraginez, nazioarteko tentsio etengabea egon zen.
10.2 Potentzia irabazleak
- II. Mundu Gerraren ondorioa: Bigarren Mundu Gerrak suntsituta utzi zuen mundua, eta kalte material eta moral itzelak eragin zituen.
- Bi potentzia nagusi azaleratu ziren: AEB eta SESB.
- Gerra Hotza: Bi potentzia hauek Gerra Hotza zeritzon erasokortasun iraunkorreko aldia hasi zuten. Ia bost hamarkadetan, bi bloke horien arteko tentsio iraunkorra izan zen nazioarteko eszenatokiaren ezaugarri nagusia.
- Ezaugarriak:
- Bien indarrak antzekoak ziren.
- Horregatik ez zen gatazka orokorrik sortu.
- Gatazka ugari gauzatu ziren potentzia handietatik urruneko zonetan.
- Armamentu konbentzionala eta nuklearra etengabe hobetu eta berritu zen, eta hori tresnatzat erabili zuten batak besteari gerrarako asmoak kentzeko.
- Bi sistema ezberdin aurrez aurre:
- Merkatu askeko ekonomia eta Estatuak planifikatutako ekonomia.
- Erregimen totalitarioa eta erregimen demokratikoa.
Konferentziak: Munduaren berreraikitze politikoa aliatuen buruzagiek zenbait bilkuratan hartutako erabakien emaitza izan zen: Teheran (Iran, 1943), Jalta (SESB, 1945) eta Potsdam (Alemania, 1945).
Erabakiak
- Alemaniaren okupazioa eta banaketa.
- Desmilitarizazioa.
- Buruzagi nazien arazketa.
Desadostasunak: Europaren berreraikuntzari zegokionez: ezarri beharreko erregimen politikoak, muga berriak, eta abar. Elkarrekiko mesfidantza eta beldurra nagusitu ziren aliatu izandakoen artean, horien interesak oso desberdinak baitziren.
10.4 Bi blokeko mundua finkatzea
10.4.1 Marshall Plana eta COMECON
Marshall Plana: 1947tik aurrera, AEBk dirulaguntza handia eskaini zuten Europa suspertzeko, eta, aldi berean, sobietar hedapena geldiarazteko. Programa hori 1947ko Marshall planean gauzatu zen, eta horren ondorioak oso onak izan ziren Europaren suspertze ekonomikorako. AEBn laguntzak helburu ideologiko oso argia zeukan: Europatik komunismoaren mehatxua urruntzea, kontinentea hondatuta eta pobretuta geratu baitzen Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta erdiko klaseak finkatzen laguntzea, horiek gobernu demokratikoen alde egiteko.
COMECON: SESBk eta horren aliatuek, Marshall planari erantzuteko, merkatu batu komunista sortu zuten 1949an: COMECON. SESB, Polonia, Txekoslovakia, Hungaria, Bulgaria, Errumania, Albania eta Alemaniako Errepublika Demokratikoko merkatuen eta politika ekonomikoen lankidetzarako eta koordinaziorako sistema zen.
10.4.2 NATO eta Vartsoviako Ituna
NATO: Mendebaldeko blokeak aliantza militarra sortu zuen, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea, NATO edo OTAN. Helburua herri sinatzaileen defentsa antolatzea zen: AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Kanada, Italia, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Portugal, Norvegia, Danimarka eta Islandia izan ziren lehenengo kideak. Geroago sartu ziren Grezia, Turkia, Alemaniako Errepublika Federala eta, 1981ean, Espainia.
Vartsoviako Ituna: NATOri erantzun nahian, Ekialdeko blokeak sortu zuen hau. SESBren eta ekialdeko Europako herri guztien arteko aliantza militarra izan zen (Jugoslavia ez zen sartu).
10.4.3 Bi blokeen arteko gatazkak
10.4.3.1 Berlineko blokeoa (7)
- 1945ean, Alemania 4 zonatan banatuta geratu zen, eta horiek estatubatuarrek, errusiarrek, frantsesek eta britainiarrek administratzen zituzten. Berlin hiria sobietarren zonaren barruan eta amerikarren zonatik 160 km-ra geratu zen. Hau ere 4 zonatan banatu zuten eta irabazleen artean administratu zuten Alemania bezalaxe.
- Pixkanaka, sobietarrak eta mendebaldekoak gero eta gehiago elkarrengandik urruntzen ari ziren eta, 1948an, mendebaldekoen hiru zonak Estatu aleman bakarrean bateratu zituzten.
- SESBk gogor egin zuen horren aurka, eta, presioa eragiteko, itxi egin zituen Alemaniako mendebaldeko zonaren eta hiriko mendebaldeko sektorearen arteko lurreko komunikazioak.
- Blokeoak ia urtebete iraun zuen, eta hiriaren zati horrek estatubatuarrek airez egindako zubiari esker iraun zuen bizirik.
- Ia-ia III. mundu gerra bat hasi zen, baina azkenean ez zen piztu.
- Berlineko krisiak AEB eta SESBren arteko behin betiko banaketa ezarri zuen. 1949an bi estatu aleman sortu ziren azkenean: Errepublika Federal Alemana AEB, Erresuma Batuaren eta Frantziaren zonak batuta, eta Errepublika Demokratiko Alemana, sobietarren zonan.
- Berlin ere, bi zatitan banatu zuten eta erdian harresia eraiki zuten.
10.4.3.2 Koreako gerra (4)
Bi blokeen arteko lehenengo gerra Koreakoa izan zen (1950-1953).
- Koreako penintsula Japoniako Inperioarena izan zen.
- Gerraren amaieran aliatuek inbaditu zuten: sobietar tropak iparraldean sartu ziren, eta estatubatuarren armada hegoaldean eta hiriburuan (Seul). Korea bi zatitan bananduta geratu zen 38. paralelotik; iparraldea sobietarrek okupatu zuten, eta hegoaldea, estatubatuarrek. 1949an, bi armadak bertatik irten eta penintsula bi estatutan bereizita geratu zen behin betiko: Ipar Korea, gobernu komunistarekin eta Hego Korea, mendebaldearen aldeko gobernuarekin.
- Mao Zedong komunistak Txinan agintea eskuratu eta, hilabete batzuk geroago, Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen. Estatubatuarrek tropak bidali zituzten Hego Koreara eta, arlo diplomatikoan, NBEren onespena lortu zuten. Armada komunistak eta mendebaldeko armadak zenbait urtetan ibili ziren elkarren aurka Korean.
- Azkenean, 1953an herriaren banaketa behin betiko finkatu zuen bakea sinatu zen. III. Mundu Gerra hastekotan izan zen, baina oraingo honetan ere ez zen horrela izan.
10.4.3.3 Kubako misilen krisia (8)
- 1959an, Fidel Castrok sobietarren aldeko erregimena ezarri zuen Kuban eta AEBk oso arriskutsutzat hartu zuten erregimen hori.
- 1962ko uztailean, sobietarrek Kuban misil nuklearrak jaurtitzeko baseak instalatzen hasi ziren eta misil horiek AEBtako hiri nagusienetaraino iristeko gaitasuna zuten.
- 1962an, AEBtako hegazkin batek jaurtiketa-arrapalak aurkitu zituen.
- Kennedy presidenteak, orduan, Kubara material estrategikoarekin zihoazen itsasontzi guztien blokeoa dekretatu zuten. Tentsioa goreneko unera iritsi zen estatubatuarren flota misilak zeramatzaten sobietar ontziak geldiarazten hasi zenean.
- Ia-ia III. Mundu Gerra hasi zen, baina azkenean ez zen piztu.
- Azkenik, Khrustxevek baseen instalazioa bertan behera uzteko agindua eman eta armak bertatik kentzeko konpromisoa hartu zuen; Kennedy, berriz, Turkiako misil nuklearrak kentzen hasi zen.
- Elkarren artean komunikatzeko bide egonkorrak ireki ziren, esate baterako, Kremlinen eta Etxe Zuriaren arteko “telefono gorria”.
- 1968an, Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna onetsi zen, eta, 1973an, armamentu nuklearra murrizteko elkarrizketak hasi ziren.
Andeer
2013/04/22 at 11:52
Oso modu errrezean dago azaldurik. Faltan bota ditut baina, testuren bat edo beste txertatzea.
Eskerrik asko
koroirastorza
2013/04/24 at 9:58
Iradokizun ederra zurea! Osatzen joateko asmoa badut. Ea datorren urterako beta hartzen dudan…! Saluditos!