RSS

7. gaia-Enpresaren kontabilitatearen egoera-orriak

7.1. Informazioa enpresan (Kontabilitatea, Nazioarteko Kontabilitate Arauak)

  • Kontabilitatea: Enpresaren ondarea eta enpresaren informazio ekonomikoa erregistratzeko arauak eta oinarri zientifikoak aztertzen dituen ekonomia-zientzia. Bi mota daude:
    • Estatikoa: ondarea eta ondareak une jakin batean duen egoera behatzen du.
    • Dinamikoa: denboraren joan-etorrian gertatzen diren aldaketak erregistratuz.
  • Nazioarteko Kontabilitate Arauak: Arau-, lege- eta printzipio-multzo bat dira, kontabilitatearen egoera-orriek zer informazio eman behar duten zehazteko. Informazio hori egoera-orri horietan nola adierazi behar den arautzen dute, enpresaren benetako egoera adieraz dezaten, bai eragiketekin lotutako alderdiei buruzkoa bai egoera finantzarioari buruzkoa.

7.2. Enpresaren ondarea (Def, Ondare multzoak, Ondare-elementuak)

  • Def: Enpresa batek dituen ondasunen, eskubideen eta betebeharren multzoa da, behar bezala balioztatua, ondasun, eskubideen eta betebeharren xedearen arabera.
    • AKTIBOA: Enpresaren egitura ekonomikoa adierazten du.
    • Ondare Garbia eta PASIBOA: Enpresaren egoera finantzarioa adierazten du.
  • ONDARE MULTZOAK:
    • AKTIBO EZ KORRONTEA: Enpresaren ekitaldi ekonomiko batetik gorako denbora-aldian dauden ondare-elementuak dira eta urtebetetik gora iraun ohi dute: ibilgetuak, epe luzeko inbertsio finantzarioak, higiezinak…
    • AKTIBO KORRONTEA: Etengabeko errotazioan dauden elementuak dira; hau da, ekitaldi ekonomiko berean zenbait aldiz berritzen direnak eta, gehienez, urtebete iraun ohi dute: izakinak, bihurgarriak, erabilgarriak.
    • ONDARE GARBIA edo EZ GALDAGARRIA: Enpresak autofinantziaziorako erabiltzen dituen baliabideak dira eta baita bereak ez izan arren, itzuli behar ez dituenak ere. Adibidez: diru-laguntzak. Osagai nagusia KAPITALA da, bazkideen ekarpena.
    • PASIBO EZ KORRONTEA edo EPE LUZEKO GALDAGARRIA: Ekitaldi ekonomiko batetik gorako epean itzuli behar diren baliabide-iturriak dira; hau da, enpresak epe luzera (urtebetetik gora) itzuli beharreko zorra.
    • PASIBO KORRONTEA edo EPE LABURREKO GALDAGARRIA: Enpresak ekitaldi ekonomiko batetik beherako epean itzuli behar dituen zorrek osatzen dute. Hau da, enpresak epe laburrera itzuli behar dituen zorrak. Enpresa zorretan geratzen da eta berehala ordaindu beharrean da.
  • Enpresaren ONDARE-ELEMENTUAK: Ondarea osatzen duten ondasunak, eskubideak eta obligazioak dira. Ohikoenak hurrengoak dira:
  • AF edo AKTIBO EZ-KORRONTEA edo IBILGETUA
      • Ibilgetu ukiezina
        • Industria-jabetza: patenteak eta markak
        • Traspasatze-eskubideak
        • Aplikazio informatikoak edo programa horiek erabiltzeko eskubideak
      • Ibilgetu materiala
        • Lurrak eta ondasun naturalak
        • Eraikuntzak
        • Instalazio teknikoak
        • Makineria
        • Tresneria
        • Altzariak
        • Informazioaren prozesamendurako ekipoak
        • Garraio-elementuak
      • Higiezinetako inbertsioak: lursailetan, eraikuntzetan…
      • Epe luzeko finantza-inbertsioak
      • Ibilgetuaren amortizazio metatuak: eskuratzen direnetik balioa galtzen duten elementu guztien urteroko amortizazio metatua. Zeinu negatiboaz adierazten da.
  • AZ edo AKTIBO KORRONTEA
    • Izakinak
      • Salgaiak
      • Lehengaiak
      • Produktu bukatuak
      • Beste hornidura batzuk
    • Bihurgarria
      • Bezeroak
      • Epe laburreko finantza-inbertsioak
      • Bezeroak, kobratzeko merkataritza-efektuak
      • Zordunak
      • Zordunak, kobratzeko merkataritza-efektuak
      • Ogasuna, hainbat kontzepturengatik zorduna
      • Gizarte Segurantzako organismoak, zordunak
    • Erabilgarria
      • Banku eta kreditu-erakundeak
      • Kutxa
  • OG:
    • Kapitala
    • Kapital soziala
    • Erreserbak: Enpresak bazkideen artean banatzen ez dituen mozkinetatik datoz.
    • Ekitaldiko emaitza
  • PASIBO EZ-KORRONTEA edo PF:
    • Epe luzeko ibilgetuaren hornitzaileak
    • Epe luzeko merkataritza-efektuak
    • Kreditu-erakundeekiko epe luzeko zorrak
  • PASIBO KORRONTEA edo PZ:
  • Hornitzaileak
  • Hornitzaileak, ordaintzeko merkataritza-efektuak
  • Zerbitzu-emateengatiko hartzekodunak
  • Hartzekodunak, ordaintzeko merkataritza-efektuak
  • Kreditu-erakundeekiko epe laburreko zorrak
  • Ogasuna, hainbat kontzepturengatik hartzekoduna
  • Gizarte Segurantzako organismoak, hartzekodunak
  • EGOERA-BALANTZEA: Kontabilitateko egoera-orri bat da, enpresak une jakin batean dituen ondare-elementuak ondare-multzotan egoki antolatuta jasotzen dituena.

7.3. Enpresaren emaitzak eta GALDU-IRABAZIEN KONTUA

  • Kontabilitateko egoera-orri bat da, enpresak ekitaldi ekonomiko batean izandako emaitza kalkulatzeko erabiltzen dena.
    • USTIAPENEKO EMAITZA: interesak eta zergak ordaindu aurrekoa: IZAI
    • Zerga aurreko emaitza = ZAI: interesak ordaindu eta gero.
    • Emaitza Garbia = IG: Mozkin garbia edo Irabazi Garbia. Zergak ordaindu ondoren ateratzen da. EAEn, SZ % 28koa da.
    • Gastuak Sarrerak baino handiagoak direnean, GALERAK izango dira.
  • Gastuak
    • Salgaien erosketak
    • Lehengaien erosketak
    • Salmenten itzulketak
    • Salmenten gaineko rappelak: bezeroei emandako deskontuak, denbora-aldi jakin batean erosketa-bolumen jakin bat gainditu dutelako.
    • Izakinen aldakuntzak: hasierako izakinak amaierakoak baino gehiago badira. Gutxiago balira, sarrera kontsideratzen da.
    • Errentamenduak eta kanonak: higigarri eta higiezinen alokairuaren gastuak.
    • Profesional independenteen zerbitzuak (abokatu, aholkulari, notario…).
    • Garraioak
    • Banku-zerbitzuak
    • Hornikuntzak
    • Mozkinen gaineko zergak
    • Bestelako zergak
    • Soldata eta lansariak
    • Enpresaren karguko Gizarte Segurantza
    • Zorren interesak
    • Salmenten gaineko deskontuak, goiz ordaintzeagatik
    • Ibilgetuaren amortizaioa
  • Sarrerak
    • Salgaien salmentak
    • Zerbitzu-prestazioak
    • Erosketen itzulketak
    • Erosketen gaineko rappelak: Hornitzaileek emandako deskontuak.
    • Izakinen aldakuntzak: hasierako izakinak amaierakoak baino gutxiago balira. Gehiago badira, gastu kontsideratzen da.
    • Errendamenduengatiko sarrerak
    • Erosketen gaineko deskontuak, goiz ordaintzeagatik
    • Bestelako sarrera finantzarioak
  • Emaitza

7.4. Kontabilitate Plan Orokorra (KPO)

KONTABILITATE PLAN OROKORRA

  • Enpresek nola eraman behar duten kontabilitatea azaltzen duen araudia da.
  • Ekonomia-gertaera guztiak eta egiten diren eragiketa guztiak nola jaso behar diren adierazten du, ematen den informazioa homogeneoa, alderagarria eta fidagarria izan dadin.
  • Kontabilitate Plan Orokorra kontabilitatea eraman behar duten enpresa guztiek aplikatu behar dute nahitaez.
  • Egitura:
    • 1. atala: Kontzeptu-esparrua
    • 2. atala: Erregistratze- eta balorazio-arauak
    • 3. atala: URTEKO KONTUAK: derrigorrezkoak dira eta eredu ofizial eta komun batzuk daude. Hurrengoak dira: Egoera-balantzea, Galdu-irabazien kontua, Ondare Garbiaren aldaketen egoera-orria, Diru-fluxuaren egoera-orria eta Memoria.
    • 4. atala: Kontuen taula: Enpresaren ondare-elementu guztien zerrenda zehatza eta kodetua da. Elementuak kontuetan sailkatzen dira eta kontu bakoitza azpitaldetan banatzen da.
    • 5. atala: Definizioak eta kontabilitate-erlazioak: Kontu bakoitzaren mugimenduak ematen dira. 9 talde daude: Oinarrizko finantzaketa, Aktibo ez-korrontea, Izakinak, Trafiko-eragitengatiko hartzekodunak eta zordunak, Finantza-kontuak, Erosketak eta gastuak, Salmentak eta sarrerak, Ondare Garbiari egotzitako gastuak eta Ondare Garbiari egotzitako sarrerak.

7.5. Urteko kontu ofizialak

Aurrez esan bezala, legedi ofizialak enpresaren urteko kontuak egitera derrigortzen du. Normalean, abenduaren 31ri dagozkion egoera-orriak erabiltzen dira urteko kontuetarako, baina ez da derrigorrezkoa.

7.5.1. Egoera-balantzea, KPOren arabera

Balantzea egitea denboraldi batean gauzen egoera orokorra aztertzea da. Balantzearen eredu ofiziala KPOren arabera segidakoa da:

7.5.2. Galdu-irabazien kontua KPOren arabera

Honek, berriz, ekitaldiaren EMAITZA jasotzen du eta GASTUEK eta SARREREK osatzen dute. Bi datu horien kenketak ZERGA AURREKO EMAITZA emango digute. Horren arabera kalkulatzen da SZ (Sozietatearen gaineko Zerga).

7.5.3. Beste kontabilitate-orri batzuk: MEMORIA

Azalpen-dokumentu bat da, urteko beste kontu batzuen edukia zabaltzeko balio duena.

7.5.4. Kontabilitateko liburu ofizialak

Urtero aurkeztu behar dira Merkataritza Erregistroan, ekitaldia amaitu eta 4 hilabeteko epean. 6 urtez gorde behar dira, eta aldi horretan, edonork kontsulta ditzake, dokumentu publikoak baitira. Hurrengoak dira:

  • Inbentarioen eta urteko kontuen liburua: balantzea, kontuak eta inbentarioa gutxienez.
  • Liburu egunkaria: Enpresaren eguneroko eragiketak.
  • Liburu nagusia: Enpresaren kontu edo ondare-elementu guztien mugimenduak.
  • Akta-liburua: Akziodunen edo bazkideen batzarretan hartutako akordioak eta aztertutako gaiak.
  • Bazkideen liburua: Enpresaren bazkide jabeak.
  • Liburu osagarriak: Adibidez, banketxeen liburua…
  • BEZerako derrigorrezko liburuak: igorritako fakturen liburua, jasotako fakturen liburua, inbertsio-ondasunen liburua eta Europar Batasunaren barneko eragiketen liburua.

Hiru formatutan aurkez daitezke:

  • Erabili aurretik legeztatutako ORRI ZURITAN. Lotuta eta zenbakituta behar dute.
  • Liburua osatzen duten orriak koadernatuta. Zenbakituta eta segidan behar dute. Horrela ez bada, baliogabetu egiten dira.
  • EUSKARRI DIGITALEAN:

Buruketak: Enpresaren kontabilitatearen egoera-orriak

  1. Ameriketako osaba ezezagun bat hil dela jakin dut eta ni omen naiz oinordeko bakarra… 100.000 euro utzi dizkit eta bankuan sartu ditut, nire 20.000 eurorekin batera. Horretaz gain, baditut beste 8.000 euro eta laster lagun bati utzitako 40.000 euroak kobratzeko itxaropenean nago. Zein da nire ondarea?
  2. Aurreko ariketan aipatu dugun egoera jarraituz, pisu berri bat erosi nahi dut eta, iristen ez zaidanez, Aurrezki Kutxan 32.000 euroko mailegua eskatu dut. Beste guztia berdin mantenduz, zenbateko ondasunak ditut orain?
  3. Aurreko bi ariketetan esandakoari jarraituz, hurrengo astean lagunak zor didana ordaindu dit eta nik neuk, aldi berean, sortu berri dudan zorra kitatu ahal izan dut. Ondarea eta Ondasunak BERDIN mantenduz, nola geratzen da nire egoera?
  4. Koka itzazu ondorengo elementuak eta ondare masa kalkulatu eta egoera analisia egin:
Epe luzeko Pasibo Galdagarria 50
Aktibo Galdagarria 60
Aktibo Materiala 100
Epe Laburreko Pasibo Galdagarria 200
Pasibo Ez Galdagarria 50
Aktibo Inmateriala 10
Finantzazko Aktiboa 40
Aktibo Egingarria 70
Aktibo Erabilgarria 20
  1. Identifika itzazu hurrengo kontzeptuak:
ONDARE GARBIA eta PASIBOA
Kapitala 500
Erreserbak 200
Emaitzak 50
Epe Luzeko Mailegua 200
Epe Laburreko Pasibo Galdagarria 600
Hartzekodunak 400
Beste zor batzuk 50

Kalkula itzazu:

  1. Aktiboa
  2. Kontabilitate Balioa
  3. Galdagarria
  4. Enpresaren Fondoak…
    1. Enpresa baten balantzeak ondoko sailak adierazten ditu:
  • Galdagarria = 200.000.000 €
  • Aktiboa = 400.000.000 €
  • Kapitala = 50.000.000 €

Kalkula itzazu:

  1. Kontabilitate Balioa
  2. Erreserbak
  1. Mireia Cuadrado andereak, elektragailuen salerosketan aritzen den Elektra enpresaren jabeak, bere enpresaren ondareari buruzko honako informazioa du une honetan:
  • Erabilgarria: 5.000.000 €
  • Izakinak: 1.200.000 €
  • Bi urtetan ordaindu beharrko mailegu bat dut: 725.000
  • Makinaria: 5.400.000 €
  • Iaz elektrogailu salmenta bat burutu zen eta, oraindik, zorretan daude: 2.350.000 €
  • Lurrak: 5.342.000 €
  • Lokala: 30.000.000 €
  • Urtebete baino lehen ordaindu beharrekoa: 2.500.000 €
  • Beste izakin batzuk: 500.000 €
  • Enpresa eratzeko egin ziren gastuak: 150.000 €

Ondasun-Eskubide-Obligazio koadroa egin eta kalkula itzazu:

  1. Aktiboa
  2. Pasiboa
  3. Obligazioak
  4. Ondare Netoa
    1. Haiz&Itsas Etxetresna elektrikoen salerosketan aritzen den enpresa da eta ondarearen inbentarioa egin du ekitaldi amaieran. Honako emaitzak jaso ditu:
  • Eskudirua: 2.000 €
  • Banku batek emandako mailegua, 6 hilabetetan itzultzekoa: 2.000 €
  • 10 telebista, alea 900 €-an
  • 5 telebista, alea 810 €-an
  • Bezero batek telebista bat erosi du eta 700 € zor ditu
  • Bankuko kontuak: 12.000 €
  • Altzariak: 2.400 €
  • 4 garbigailu, alea 750 €-an
  • 3 hozkailu, alea 930 €-an
  • Bezeroek onartutako letrak: 1.000 €
  • Ordenagailua eta beste informatika-gailu batzuk: 2.300 €
  • Hornitzaileekiko zorrak, telebistak erosteagatik: 2.000 €

Enpresak datu guzti hauek jaso ditu eta, sarrerak eta gastuak kalkulatu eta gero, 5.240 €-ko mozkinak izan dituela ikusi du

Antolatzen lagundu iezaiozu.

  1. Balantzea egin eta Ondare masak kalkulatu
  2. Egoera aztertu
  1. Aranzog enpresak bere sarrera eta gastuen laburpen hau lortu du:
  • Salgaien salmentak: 4.000 €
  • Zorren interesak: 50 €
  • Salgaien erosketak: 1.500 €
  • Bestelako sarrera finantzarioak: 25 €
  • Soldatak eta lansariak: 200 €
  • Bestelako zergak: 20 €
  • Ibilgetuaren amortizazioa: 110 €
  • Enpresaren kargurako Gizarte Segurantza: 50 €
  • Hornikuntzak: 30 €
  • Izakinen aldakuntza: 300 € (Hasierako izakinak < Bukaerakoak suposatuko dugu. Beraz, izakinen aldakuntza SARRERA izango litzateke)

Kalkula ezazu:

  1. Galdu-Irabazien kontua
  2. Emaitza
  1. Arizmendi Salgaiak SA enpresak hurrengo datuak jaso ditu:
  • Salgaien salmentak: 9.700 €
  • Salgaiak: 8.500 €
  • Ekitaldiko emaitza: ?
  • Ibilgetu materialaren amortizazioa: 200 €
  • Makineria: 15.000 €
  • Bankuak: 3.200 €
  • Ibilgetu materialaren amortizazio metatua: 1.100 €
  • Hornitzaileak: 4.200 €
  • Zorren interesak: 300 €
  • Kapital Soziala: 20.000 €
  • Altzariak: 4.200 €
  • Soldatak eta lansariak: 2.100 €
  • Bezeroak: 6.600 €
  • Epe luzeko maileguak: 5.500 €
  • Kutxa: 1.000 €
  • Salgaien erosketak: 5.700 €
  • Legezko erreserbak: 7.000 €
  • Hornikuntzak: 700 €

Kalkula ezazu:

  1. Galdu-Irabazien kontua
  2. Balantzea
  1. Cibotaru SA enpresak metalezko edukiontziak ekoizten ditu eta, ekitaldi amaieran, datu hauek aurkeztatu ditu.
  • Salgaiak: 1.200 €
  • Kutxa: 6.000 €
  • Bankuak: 10.000 €
  • Altzariak: 4.000 €
  • Makinak 5.000 €
  • Bezeroak: 400 €
  • Kapital soziala: 21.100 €
  • Estatutu-erreserbak: 1.400 €
  • Soldatak eta lansariak: 100 €
  • Hornikuntzak: 800 €
  • Banku-zerbitzuak: 100 €
  • Errentamenduengatiko sarrerak: 400 €
  • Salgaien salmentak: 1.000 €
  • Ibilgetu materialaren amortizazioa: 300 €
  • Altzarien amortizazio metatua: 500 €
  • Makineriaren amortizazio metatua: 700 €
  • Hornitzaileak: 900 €
  • Epe luzeko ibilgetuaren hornitzaileak: 1.200 €
  • Ogasuna, zerga-kontzeptuengatik hartzekoduna: 700

Kalkula ezazu:

  1. Galdu-irabazien kontua
  2. Egoera-balantzea
  1. Eskisabel SA enpresak jokoak eta jostailuak merkaturatzen jarduten du, eta informazio hau aurkeztu du galdu-irabazien kontua egiteko, enpresa txiki eta ertainen eredu laburtuan.
  • Salgaien salmenta: 1.200 €
  • Salgaien izakinen hasierako saldoa: 2.000 €
  • Salgaien izakinen amaierako saldoa: 1.200 €
  • Salgaien erosketak: 4.000 €
  • Errentamenduengatiko sarrerak: 1.200 €
  • Soldatak eta lansariak: 2.000 €
  • Enpresaren kargurako Gizarte Segurantza: 1.000 €
  • Ordaindutako alokairuak: 160 €
  • Ibilgetuaren amortizazioa: 340 €
  • Ura, gasa eta elektrizitatea: 600 €
  • Garraioak: 100 €
  • Bezeroei emandako rappelak: 300 €
  • Epe luzeko zorraren interesak: 500 €
  • Bestelako gastu finantzarioak: 200 €
  • 50 akzioen salmenta, bakoitza 1ean (2ko prezioan erosi ziren)
  • 450ean kotizatutako ibilgailua 400ean saldu da
  • 1.600 €ean kontabilizatutako makineria 2.000ko prezioan saldu da

Egin ezazu Galdu-irabazien kontua

6. gaia

8. gaia

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: