RSS

Tag Archives: Programazioa

MUNDUKO HISTORIA GARAIKIDEA: Programazioa, edukiak…

1 HELBURU OROKORRAK

Mundu Garaikidearen Historia ikasgaiaren helburuak honako hauek dira etapa honetan:

  1. Mundu garaikidearen historiako gertakari eta gertaera garrantzitsuak aztertu, azaldu eta denboran eta espazioan behar bezala kokatzea, prozesu historikoan duten esanahia eta gaur egun dituzten ondorioak balioesteko.
  2. Historia hurbila osatzen duten prozesu ekonomiko, demografiko, sozial, politiko eta kultural nagusiak ulertzea eta, horretarako, haiei lotutako hainbat faktore aztertzea, ezaugarririk esanguratsuenak identifikatzeko.
  3. Ikuspegi lokalistak eta eurozentristak gaindituz oraingo egoeren eta arazoen analisia erraztuko duen mundu garaikidearen ikuspegi orokor bat eskuratzea, eta, horretarako, egoera eta arazo horien aurrekari historikoak zein elkarrekiko mendekotasuneko loturak kontuan hartzea.
  4. Historiaren kontzeptuak, terminoak eta oinarrizko teknikak behar bezala erabiltzea, hainbat informazio aztertu, konparatu eta bateratzea, eta ikerketa historikoko lanak egitea (bakarka edo taldean), lehen eta bigarren mailako iturri historikoen garrantzia eta historialarien lana balioesteko.
  5. Ikasgaiaren berezko edukiak ahoz zein idatziz behar bezala adierazi eta komunikatzea eta hainbat hizkuntza eta euskarritan adierazita dauden datu eta informazio historikoak hautatu eta interpretatzea, aztertutako prozesu historikoak behar bezala ulertzeko.
  6. Datu historikoak biltzea eta, horretarako, denboran orientatzeko kategoriak (iragana, oraina eta etorkizuna), denbora-posizio erlatiboak (segida, aldiberekotasuna, diakronia, sinkronia), iraupenak (faktikoa, koiunturala, egiturazkoa, iraupen laburreko, ertaineko edo luzeko fenomenoak) eta denbora-neurriak (denbora-unitateak, denbora eta kronologia historikoa) erabiltzea, gizarteen bilakaera historikoa ordenatu eta sintetizatzeko.
  7. Gizarte-arazoen aurrean (eta, bereziki, giza eskubideak, bakea eta desberdintasuna -alderdi guztietan- eraginpean hartzen dituzten arazoen aurrean) sentsibilitatea eta erantzukizuna garatzea, jarrera demokratikoak, tolerantzia-jarrerak eta parte-hartzea bultzatzen dutenak hartzea, eta irizpide-independentzia eta zorroztasun intelektualeko ohiturak eskuratzea.
  8. Fenomeno historikoak zuzentzen dituzten prozesu eta mekanismoak aztertzea, eta egungo gizarteen bilakaeraren arrazoi ugariak ulertzea, historiaren ikuspegi orokor, arrazoitu eta kritiko bat izateko.
  9. Egungo gizarteen irudi plural eta integratzaile bat lantzea eta gizarte horien barne-heterogeneotasuna balioestea, haien bilakaera historikoaren ikuspegi orokor bat izateko.
  10. Hainbat iturritatik lortutako informazioa bilatu, hautatu, interpretatu eta lotzea, eta historiaren berezko tresnen arabera komeni den bezala tratatzea, prozesu historikoak azalduko dituzten hipotesiak lantzeko.

Helburu orokorrak Historia 1. mailan

  • Mundu garaikidearen historiari dagozkion gertakari aipagarriak denboran eta espazioan behar bezala lekutuz azaldu eta aztertzea, historiaren prozesuan duten esanahia eta orainaldiarekiko ondorioak baloratuz.
  • Azkenaldiko historia itxuratzen duten ekonomia, demografia, gizarte, politika eta kulturari dagozkien prozesu nagusiak ulertu, ezaugarri adierazgarrienak antzemanez eta osagarri izan dituzten faktore anitzak aztertuz.
  • Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea.
  • Informazio-iturrien eta informazioaren beraren egokitasuna ebaluatzea.
  • Informazioa ulertzea (alderatzea, sailkatzea, sekuentziatzea, aztertzea eta laburtzea), buruz ikastea eta adieraztea (deskribatzea, definitzea, laburtzea, azalpenak ematea, etab…).
  • Informazioa balioestea eta adieraztea (argudioak azaltzea, arrazoiak ematea, etab.).
  • Historiografiak finkatutako oinarrizko kontzeptuak eta terminologia behar bezala erabiltzea eta arakatze eta laburbiltze lanak burutzea, informazioa aztertu eta iturburu eta historialarien zeregina baloratuz.
  • Gizarte arazoen aurrean, giza eskubideak eta bakea, ingurugiroaren babesa eta ezberdintasuna bere alderdi guztietan ukitzen dituzten horien aurrean batez ere, sentsibilitatea eta erantzukizunaren zentzua garatzea, jarrera demokratiko, tolerantziazko eta partaidetzazkoak hartuz.
  • Gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz.
  • Datorren ikasturtean emango den Espainia eta Euskal Herriko Historia Garaikiderako oinarri finko batzuk lortzea nahiko genuke.
  • Ikasteko teknika bat hartzea izango da helburu nagusienetakoa eta eskemak egin eta erabiltzea.
  • Andres Urdaneta ordiziarraren irudia lantzea; Historia Garaikidean kokatzen ez den arren, berak aurkitutako itzulbidaiaren ondorioak gaur egun arte luzatu direnez, gure herrian jaiotako pertsonaia hori ezagutzea eta munduan kokatzea.
  • Historia Garaikidearen oinarrizko kontzeptuak zuzentasunez erabiltzea eta hainbat teknika era egokian erabiltzea.
  • Edukiak ahoz zein idatziz behar bezala adieraztea eta komunikatzea eta proposatuko den euskarrian dauden datu eta informazio historikoak hautatu eta interpretatzea, aztertutako prozesu historikoak behar bezala ulertzeko.
  • Ideiak, zereginak eta proiektuak planifikatzea, eta haien bideragarritasuna aztertzea.
  • Egindako plangintza betetzea eta, beharrezkoa baldin bada, hura doitzea.
  • Plangintzaren eta egindako lanen ebaluazioa egitea eta hobekuntza-proposamenak lantzea.
  • Lortutako emaitzaren berri ematea.
  • Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea.
  • Giza eskubideak eta gizarteko konbentzioak errespetatzea.
  • Gatazkak kudeatzea.
  • Norberaren gorputza, emozioak, alderdi kognitiboa, jokabide morala, motibazioa eta gogo-indarra erregulatzea.
  • Espazioan eta denboran kokatzea Mundu Garaikidearen Historiako prozesu eta gertakari nabarmenak, eta horien osagai diren alderdi ekonomikoak, sozialak, politikoak eta kulturalak ulertzea eta elkarrekin lotzea.
  • Kausa askotarikoak eta aldaketa eta bilakaerako prozesuak identifikatzea eta ulertzea.
  • Informazioa bilatzea, lortzea eta hautatzea iturri askotatik (agiri historikoak, historiografiako testuak, iturri ikonografikoak, datuak, mapak, prentsa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, etab.).
  • Arduraz eta ikuspegi kritikoz tratatzea eta erabiltzea gai bati buruz lortutako informazioa.
  • Historiako gertakari edo prozesuren baten gaineko zenbait interpretazio historiografiko aztertzea, eta ikuspuntu ezberdinak kontrastatzea.
  • Gizonek eta emakumeek Historiaren eragile modura izan duten rolaren balorazioa.
  • Historian zehar emakumeek eskubide berdinak izatearen aldeko borroka ezagutzea eta baloratzea.
  • Ikerketa eta sintesiko lanak egitea, eta horretan, iturri askotako informazioak uztartzea, aztertzea, kontrastatzea eta emaitzak modu egituratu batean aurkeztea, hizkuntza zuzen erabilita eta terminologia zehatza baliatuta.
  • Iraganarekiko interesa eta jakin-mina izatea, oraina ezagutzeko, interpretatzeko eta ulertzeko, eta etorkizuna iragartzeko.

2 EDUKIAK

1. Kontzeptuzko edukiak

Andres Urdaneta

1. multzoa. Antzinako Erregimena eta Mundu Garaikidearen eraikuntza

1. gaia: Industria Iraultza
2. gaia: Erregimen Zaharraren krisia
3. gaia: Iraultza burgesak eta mugimendu nazionalak
4. gaia: XIX. mendeko gizartearen aldaketak eta Langile Mugimendua

2. multzoa: Inperialismo garaia

5. gaia: Lehen Mundu Gerra
6. gaia: Errusiako Iraultza. SESB

3. multzoa: Europaren Hegemonia amaitu

7. gaia: Lehen Mundu Gerraren ondorengoa
8. gaia: Demokraziak eta totalitarismoa (1919-1939)
9. gaia: Bigarren Mundu Gerra

4. multzoa: mundua 1945etik aurrera

10. gaia: Gerra Hotzaren garaia

2. Prozedurazko edukiak

  • Mundu mailako arazo ekonomiko, sozial eta kulturalak aipatzea, eta horien kausa, eboluzio eta litezkeen ondorioei buruzko azalpenezko hipotesiak formulatzea.
  • Aldakuntza prozesuren batean eragina izan dezaketen faktoreak aztertzea, beren garrantzia baloratuz, eta maila guztiak barne hartuko dituen ikuspegi orokor batean bilduz.
  • Iraunaldi luze eta laburreko kausak eta gertakari historikoetan, gatazka eta prozesuetan esku hartzen duten norbere eta taldeko motibazioak antzeman eta elkar bereiztea.
  • Hainbat sistema ekonomiko, sozial, politiko eta kulturaletan antzekotasunak eta ezberdintasunak alderatu eta aztertzea eta sistema horiek irautearen edo aldatzearen arrazoiak azaltzea.
  • Egunerokotasunean erabiliz, aurrerapen digitaletara hurbiltzea.
  • Dokumentu historikoetara eta adibide errealetara hurbiltzea.
  • Bakarkako lanak egitea, gero denon eskura egongo den euskarazko materiala sortuz: liburutegiaren antolaketa, genealogia arbola egitea, kontzeptuen euskarazko hiztegia osatzen laguntzea…
  • Aurkezpenak egiten ikastea, bai taldeari eta bai adinez txikiagoak diren ikasleei.

3. Jarrerazko edukiak

  • Lehen eta bigarren mailako iturburuak erabili eta interpretatzerakoan zehatza eta objektiboa izatea.
  • Baliabiderik ez duten herrialde, eskualde eta pertsonekiko enpatia eta elkartasuna erakustea, eta taldeen edo norbanakoen zapalkuntza eta ustiapena gaitzestea.
  • Injustizia eta desberdintasun egoerez jabetzea eta baztertutako sektoreekiko laguntzazko jarrera hartzea.
  • Gureak ez bezalako ideiak eta ohiturak dituzten pertsona, gizarte eta herrialdeekiko enpatiazko eta tolerantziazko jarrerak garatzea, aniztasuna eta desberdintasuna  aberastasun gisa baloratu eta ulertzea, eta gatazkei irtenbide emateko bide gisa tolerantzia eza eta gerra gaitzestea.
  • Giza eskubideak positiboki baloratu  eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea.
  • Aurrerapen digitalen garrantziaz jabetu eta erabilera orokortzea.
  • Jakinmina piztu, kontzeptu eta pertsonaien inguruko ezagutza nahia zabaltzea.
  • Partaidetza aktiboa sustatzea, denon artean egin eta ikasi dezakegun ideia barneratuz.
  • Denon eskura egongo den euskarazko materiala sortzearen garrantziaz jabetzea.

3.  Funtzionamendua eta metodologia

  • APUNTEZ osatutako liburuxkarekin funtzionatuko dugu.
  • Aldi berean, apunteak INTERNETEN zintzilikatuta egongo dira, edonork etxetik kontsulta ditzan eta, pixkanaka, osatzen joango gara.
  • IKASTEKO TEKNIKA bat eman nahi zaie ikasleei eta horregatik lanketa sistematizatu bat jarraituko da:
    • Datorren gaiaren AURREBALUAZIOA egingo da lehenengo.
    • Gaiaren aurretik, irakasleak aurkezpen bat egingo du proiektorean.
    • Irakasleak apunteen hasieran ESKEMA bat txertatu du.
    • Irakaslea eskemaren zati bakoitza liburuan non kokatzen den joango da esaten eta, beti eskema jarraituz, galdera bakoitzaren xehetasun nagusiak zabalduko ditu.
    • Irakasleak, beti liburua jarraituz, zabaldu egingo ditu xehetasunak, gaira hurbildu eta liburuan kokatuz.
    • Irakasleak elkarrizketa sustatuko du, galderak egin, hainbat gauza komentatu… eta ikasleek arkatzez hartuko dituzte apunteak alboan edo post-it batean. Benetako mamia hartzea dugu helburu.
    • Galdera guztiak horrela landu eta gero, gaia bukatzen denean, irakasleak gai osoa ERREPASATUKO du, ideia nagusiak bilduz.
    • Hau egin eta gero, “ABISATU GABEKO KONTROLA” dator, ondo baino hobeto abisatuta geratzen dena, gaia bukatzen den bezain laster egingo baita (Hori bai, astelehenetan ez!). Oinarrizko kontzeptuak hartu diren ala ez aztertzea da helburu. Galdera motzak izango dira, irakasleak azkartasunez zuzendu ahal izango dituenak. Helburuak: Irakasleak gaia gelan noraino ulertzen den jakin ahal izatea, azken errepaso bat ematea, ikasleek azken eguneraino gaia irakurri gabe ez izatea… Irakasleak kontrolak zuzendu eta gero, gaizki ulertutakoak berriro argituko dira. Kontrol honek ez du inongo kontabilizaziorik azken notan, eta pizgarri bezala erabiliko da, ikasleak ikastera motibatzeko, hemen agertutako hainbat galdera azken azterketan jarriko baita. Kontrol hau ebaluazioan baino gehiago gaiaren hausnarketan sartzen da.
  • Arlo teorikoa landu eta gero PELIKULAK landuko ditugu (“landu” esan dut) eta, horretarako, egun batean bi segidako orduak erabiliko ditugu. Ondoren gaiari buruzko elkarrizketa egingo dugu berriro. OSO ABERATSA izan ohi da.
  • Genealogia zuhaitza hasiko gara egiten eta Genoomen txertatuko dugu (agian…).
  • Honetaz gain, ikasle bakoitzak koadernoan hartuko du parte. Proiektu honetan, bakoitzak 2 lan egingo ditu gutxienez eta efemerideen gunean aipatutako hainbat kontzeptu landuko ditu. Euskarazko Wikipedian agertzen ez diren edo pattal samar dauden kontzeptuak izan behar dute. Hasiera batean, bakoitzak bere urtemuga landu dezakeela pentsatu dut. Irakaslearekin adostuko du zein lan izan daitezkeen. Bi lan horiek ondo badaude eta saio lektiboan izandako jarrera egokia bada, ikasleak kurtso bukaerako notari erantsiko zaizkion 2 puntu lortuko ditu, azterketen batez bestekoek 8 puntu balioko dituelarik gehienez. Batez bestekoari erantsi ahal izateko, ezinbesteko baldintza da azterketek gaindituta izatea (4,5 edo gehiago den kasuetan, bereziki aztertuko da). (Agian…)
  • Azterketan ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartzen ahaleginduko gara. Galdera MOTZAK izango dira, baina baita LUZEAK ere; hauetan ikasleak gai bat garatzeko gaitasuna erakutsi beharko du. Errazteko, azterketan liburuan izan dituen eskemak erabili ahal izango ditu, nahi izanez gero, ildo horri jarraituz. Galdera motzen artean aurrez kontroletan agertu direnak ere sartuko dira.
  • Irakasleak aurrez AZTERKETA EREDUA emateko konpromisoa hartuko du.
  • Ebaluazioa ez badu gainditu, ERREKUPERAZIOA egin beharko du eta, hau ere ez badu gainditu, irakaslearekin adostutako beste aukera batzuk izan ditzake.
  • NOTA IGOERA: Kurtso bukaeran azterketa finala egin beharko du.

4.  Denboralizazioa

  • 1. ebaluazioa: 1-2-3
  • 2. ebaluazioa: 4-5-6-7
  • 3. ebaluazioa: 8-9-10

5.  Erabiliko diren baliabideak

  • Kurtso hasieran Programa, ebaluazio bakoitzari dagokion Eskema eta apunteez osatutako liburuxka banatuko dira.
  • Historia1, Irakaslearen Batxi1erako bloga, Batxi1eko ikasleen gunea, Efemerideak, Koadernoa, Donostiako Elizbarrutiko Artxibategia www.genoom.com.
  • Markadore fosforitoak, arkatza, boligrafoa, orriak, post-itak…
  • Gai bakoitzaren kontrola.
  • Aretoa, bideo, DVD, ordenagailua eta proiektorea.
  • Testu historikoak.
  • Pelikulak eta dokumentalak: El patriota, La revolución francesa, Germinal, Farenheit, Novecento, El gran dictador, La lista de Schindler

6.  Bibliografia

  • PRATS, J. eta besteak, Mundu Garaikidearen Historia, Batxilergoa 1, ANAYA, Madril, 2008.
  • PRATS, J.eta besteak, Mundu Garaikidearen Historia, Batxilergoa 1, ANAYA, Madril, 2004.
  • Basandere taldea, Historia Garaikidea. Batxilergoa 2, Gaiak, Bilbo, 1997.
  • PRATS CUEVAS, J. eta besteak, Diccionario de Historia, ANAYA, Madril, 1986.
  • PAUWELS, J.R., El mito de la guerra buena. EEUU en la II Guerra Mundial, Hiru, Hondarrabia, 2002.

Gaiaren antolaketa eta Ebaluazio irizpideak

Ebaluaziorako erabiliko diren irizpide orokorrak eta kalifikazioak

  • 4 AZTERKETA formal aurreikusten dira notarako eta dagozkien ERREKUPERAZIOAK (3).
  • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.
  • Lehen azterketa ANDRES URDANETAren gaiari dagokio. PUNTU BAT balioko du AZKEN NOTAN eta ez du ebaluazioetan eragingo.
  • Beste hiru azterketek, 3 ebaluazioei dagokie eta batez bestekoak 8-9 puntu balioko ditu azken notan.
  • Falta den puntua lanen garapenetik etor daiteke. Kurtsoan zehar eta norbanaka joango gara zehazten egin beharreko lanak.
  • Beraz, gai honen kalifikazioa horrela osatuko da:
      • 1 puntu: Urdaneta
      • 8 puntu edo 9: 3 ebaluazioen batez bestekoa. Hamartar bakarra.
      • 1 puntu: koadernorako 2 derrigorrezko lan, Genoom, klaseko bloga… (agian)
  • Azterketan, ebaluazio bakoitzean landutakoaren araberako galderak egingo zaizkio. Aurrez EREDUA emango zaio. Beti sartuko dira KONTROLETAN AZALDUTAKO GALDERAK. Ebaluazioak ez dira lotuko eta bakoitzak bere nota eta materia mantenduko du Ezohiko frogara arte. Urdanetaren gaiarekin gauza bera egingo da.
  • ERREKUPERAZIOAK: Azterketa hau egin aurretik, ikasleak irakaslearekin bereziki landuko du eta, hainbat kasutan, azterketa adostu ere bai. Gainditu den ala ez adieraziko da soilik, beraz, 5 edo GU dira aukera bakarrak. Norbaitek nota nahiko balu, finalera aurkeztu beharko luke. EZOHIKORA joaten den ikasleari ez zaio lanen kontabilizaziorik egingo eta AZTERKETA GAINDITZEA eskatuko zaio.
  • Berez, gai hau, etengabea omen da, baina kurtso osoko azterketa final bat ez litzateke ikasle askorentzat erraza izango. Ikasturte hauetan ikasleek oso lanpetuta ibiltzen direnez, nota nahi dutenei bakarrik jarriko zaie azterketa final hori.
  • Ebaluazio bakoitza zenbaki batez baloratuko da. kurtso bukaerako batez bestekoa egiteko, hiru zenbakien batez bestekoa egingo da eta, zenbaki osoa ez balitz aterako, HAMARTAR BAKARRA hartuko da kontuan eta GORANTZ borobilduko litzateke. Finalaren bidez igo daiteke, soilik.
  • Irakasleak kasu bereziak aztertzeko ahalmena gordetzen du bere esku.

Ebaluazio-irizpideak eta lorpen-adierazleak

1-Mundu garaikidearen historiaren etapa handiak eta ezaugarriak identifikatzea eta denboran eta espazioan kokatzea, haien arteko aldeak eta antzekotasunak bereiztea, eta egungo munduan izan duten eragina eta oihartzuna balioestea.

  • Mundu garaikideko aro edo etapa bakoitzeko ezaugarri nagusiak aztertzen ditu.
  • Gertakari, prozesu eta pertsonaia nagusi eta nabarmenak identifikatzen ditu garai eta etapa bakoitzean.
  • Ardatz kronologikotan kokatzen ditu mundu garaikideko gertakari eta prozesu nabarmenak, eta horietan, aztertutako denboran izan diren aldaketak azpimarratzen ditu.
  • Gertakari horietako batzuk aztertzen ditu, elkarren arteko loturei, garaiko testuinguruei, ekintza indibidualei eta pentsaera eta portaera kolektiboei erreparatuta.

2-Mundu garaikidearen historiako prozesu historikorik garrantzitsuenak ezagutzea, eta gertakari politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko loturak identifikatzea.

  • Garai historikoen ezaugarri ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak bereizten ditu.
  • Dagokien garaian kokatzen ditu kontzeptu eta termino nagusiak, eta behar bezala ezartzen ditu horien arteko loturak.
  • XIX., XX. eta XXI. mendean munduan izan diren gertaera eta prozedura nabarmenen lurralde-kokapena zehazten du.
  • Prozesu historikoen alderdi askotarikoen (alderdi demografikoen, politikoen, ekonomikoen, kulturalen eta sozialen) arteko loturak egiten ditu.

3-Euskarazko Wikipedian ez dagoen edo hobetu daitekeen lan bat egitea. Gaia bakoitzaren efemeride zerrendatik aterako da.

  • Pertsonen ekintza batzuen kausak, testuinguru orokorra eta arrazoiak jakiteko interesa ageri du, eta aldaketa historikoen azalpenean txertatzen du ikasitakoa.
  • Ekimena ageri du lanak planifikatzeko eta autonomiaz iristeko hainbat informazio-iturritara.
  • Zorrotz eta objektibotasunez interpretatzen ditu iturri historikoak eta egungo informazio-iturriak.
  • Ondo informatuta egoten eta jakin-mina asetzen saiatzen da, eta jarrera kritikoa du komunikabideek eta sareak ematen duten informazioarekin eta zabaltzen dituzten mezuekin.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen ditu eta eskatutako bitartekoa erabili eta uztartzen ditu.

4-Historiaren kontzeptuak, terminoak eta oinarrizko teknikak erabiltzea, lehen eta bigarren mailako iturri historikoek betetzen duten zeregina balioestea, historialariaren lana aintzat hartzea eta jakintza historikoa etengabe lantzen ari den prozesua dela ulertzea.

  • Badaki zer ekarpen egin duten agiri jakinek historiako gertakariak eta prozesuak ezagutzeko.
  • Ikasitako garai historikoetan ageri diren kontzeptu eta termino historiko nagusiak definitzen ditu.
  • Iturri historikoak aztertzeko prozesuari erreparatuta, ulertzen du historiaren gaineko jakintza etengabe berregiten ari dela.
  • Lehen eta bigarren mailako iturriak aurkitzen ditu (liburutegietan, Interneten, etab.), informazio baliotsua hartzen du horietatik, eta ikuspegi kritikoz baloratzen du horien fidagarritasuna.
  • Lehen eta bigarren mailako iturriak komentatzen eta interpretatzen ditu, eta aurretik dakienarekin uztartzen du horien informazioa.
  • Informazio idatzi eta grafiko baliotsua lortzen eta hautatzen du lehen eta bigarren mailako iturrietatik.

5-Egoki, berezkotasunez eta modu sortzailean adierazten ditu ikasgaiaren berezko edukiak, ahoz edo idatziz.

  • Zuzen erabiltzen ditu adierazpen modu askotarikoak: idatzizkoa, ahozkoa, ikus-entzunezkoa edo digitala.
  • Adierazpen modu egokiena hautatzen du, edukiari eta hartzaileari erreparatuta.
  • Akats ortografikorik gabeko idatzi zorrotzak egiten ditu, gaiaren hiztegi espezifikoa erabilita.
  • Informazio baliotsua bilatzen du (liburuetan edo Interneten) eta bere herriko, probintziako edo autonomia-erkidegoko historiaren gai gertatu berriren bateko azalpen laburrak ematen ditu.
  • Informazioa argi eta txukun antolatuta ematen du, ikasgaiko hiztegi berariazkoa erabilita, bitartekoez-linguistikoak baliatuta, hala nola, mapak eta grafikoak, eta euskarri bat baino gehiago landuta (ahozko adierazpenak, idatziak edo grafikoak).
  • Historiografiaren kontzeptu oinarrizkoak eta termino berariazkoak erabiltzen ditu, informazio historikoa argi, txukun eta zorroztasun zientifikoz aztertzeko, interpretatzeko, azaltzeko eta transmititzeko.

6-Zenbait unitate kronologiko erabiltzea denbora historikoa grafikoki irudikatzeko eta “aldaketa” eta “iraupen” nozioak adierazteko, eta zenbait garaitan eta lurralde-eremutan erabiltzea.

  • Badaki gertaerak eta prozesuak denbora, segidan edo garai jakinean gertatzen direla (diakronia eta sinkronia).
  • Badaki kultura bat baino gehiago elkarrekin bizi zirela hainbat geografia- eremutan.
  • Historiako aro nagusiak eta garai kronologikoak bereizten ditu.
  • Modu kronologikoan ordenatzen ditu historiako gertakariak eta prozesuak, eta grafikoki adierazten ditu.
  • Ardatz kronologiko bat egiten du gidoi baten urratsak jarraituta, zenbait denbora-unitate (milurtekoak, mendeak, hamarkadak, etab.) zehazten ditu ardatz horretan, 0 urtea adierazten du, eta Kristo aurreko eta ondorengo denborak bereizten ditu.
  • Unitate kronologiko batzuk era biltzen ditu eta zuzen egiten ditu gertakari, prozesu eta garai historikoen gaineko kalkuluak.
  • Zerrenda kronologiko batean adierazten ditu antzinako bi zibilizaziotan edo gehiagotan eta garai berean izandako gertakariak eta prozesuak, eta horien arteko loturak ezartzen ditu.
  • Loturak ezartzen ditu munduko zenbait lekutan garai berean gertatuko prozesu historikoen artean.
  • Prozesu historikoen arteko sinkroniak antzematen ditu.

7-Sistema demokratikoen antolamenduaren eta erakundeen oinarri diren printzipioak identifikatzen eta azaltzen ditu, eta sistema horien garapen progresiboan eragina izan duten faktoreak eta zirkunstantzia historiko jakin batzuetan sistema horien hondamena eragin duten faktoreak aztertzen ditu.

  • Sistema demokratikoek zer bilakaera izan duten aztertzen du, parte hartzea eta askatasuna handitze aldera.
  • Sistema demokratikoak diktadura-erregimen bilakatzea eragin duten krisi- faktoreak identifikatzen ditu, eta era berean, demokrazia ezartzeko edo berrezartzeko prozesuak eragin dituztenak antzematen ditu.
  • Sistema demokratikoetako erakundeak, sistema horien antolamendu-printzipioak eta sistema horiek XX. eta XXI. mendeetan izan duten garapenaren eta bilakaeraren faktoreak identifikatzen eta aztertzen ditu.
  • Sistema demokratikoek eta diktadurek pertsonen eskubideen eta askatasunen alorrean, jardun politikorako aukeren esparruan eta gizarte-harremanen eremuan dituzten aldeak konparatzen eta baloratzen ditu.
  • Aitortzen ditu demokraziak askatasunaren eta giza eskubideen babesaren alorretan iritsi dituen lorpenak.
  • Demokraziaren garrantzia aitortzen du, zuzenbide-estatuaren garaipena, herritarren askatasun eta eskubideen babesa, eta berdintasunaren eta justizia sozialaren giza eskubideen printzipioetan oinarritutako bizikidetza-sistema bat nabarmentzen dituen aldetik.
  • Jarrera eta jokabide zibikoak ditu balio demokratikoen alde, gizartearen lorpen utziezinak diren aldetik.

8-Gertaera eta prozesu historiko garrantzitsuen arrazoiak eta ondorioak adieraztea, haien artean loturak egitea, eta ohartzea gizarte-gertakariek hainbat arrazoi izan ditzaketela.

  • Gertakari eta prozesu historikoen eta sozialen kausak ezagutzen eta sailkatzen ditu.
  • Gertakari edo prozesu historiko nabarmenetan eragiten duten faktoreetako batzuk identifikatzen ditu, zer izaera duten zehazten du eta loturak ezartzen ditu haien artean.
  • Gertakari eta prozesu historikoen epe laburreko, ertaineko eta luzeko ondorioetako batzuk zehazten ditu.
  • Kausa-efektuko harreman-kateak egiten ditu segidako hainbat gertakari edo egoera historikoren artean. Iraganari buruzko informazioak erabiltzen ditu eta konklusioak ateratzen ditu iturri dokumentalak, testu historiografikoak, albisteak, prentsa, Internet eta bestelako baliabideak aztertuta; eta ondoren, ikasi duenarekin uztartzen du hori guztia.
  • Pertsonen ekintza batzuen kausak, testuinguru orokorra eta arrazoiak jakiteko interesa ageri du, eta aldaketa historikoen azalpenean txertatzen du ikasitakoa.
  • Munduan gaur egun dauden tentsio politikoak eta sozialak aztertzen ditu, haien aurrekari historikoak eta kausak ikertzen ditu eta izan dezaketen bilakaera planteatzen du.
  • Egungo egoerak ikertzen eta aztertzen ditu, haien aurrekariak eta jatorriko kausak bilatzen ditu, eta dakiena erabiltzen du gerta daitezkeen ondorioak aurreikusteko.
  • Iraupen luze eta laburreko kausak antzematen eta bereizten ditu.
  • Historiako gertakarien kausek duten konplexutasuna antzematen du, eta baztertu egiten ditu azalpen sinplistak.

9-Hainbat informazio aztertu, kontrastatu eta bateratzen dituzten ikerketa edo sintesi historikoko lan laburrak planifikatzea eta lantzea (bakarka edo taldean), horren bidez zorroztasun intelektualeko ohiturak hartu eta finkatzeko.

  • Ikerketa eta sintesiko lanak egiten ditu, eta horretan, iturri askotako informazioak uztartzen, aztertzen, kontrastatzen eta emaitzak modu egituratu batean aurkezten ditu, hizkuntza zuzen erabilita eta terminologia zehatza baliatuta.
  • Informazioa bilatzen, lortzen eta hautatzen du iturri askotatik (agiri historikoak, historiografiako testuak, iturri ikonografikoak, datuak, mapak, prentsa, informazioaren eta komunikazio aren teknologiak, etab.). Ikuspegi kritikoz tratatzen eta erabiltzen du gai bati buruz lortutako informazioa.
  • Historiaren gaineko jakintzaren berezitasuna eta haren ondorioen behin-behineko izaera, erlatiboa, antzematen ditu.
  • Espazioan eta denboran kokatzen ditu Mundu Garaikidearen Historiako prozesu eta gertakari nabarmenak, eta horien osagai diren alderdi ekonomikoak, sozialak, politikoak eta kulturalak ulertzen eta elkarrekin lotzen ditu.
  • Kausa askotarikoak eta aldaketa eta bilakaerako prozesuak identifikatzen eta ulertzen ditu.
  • Historiako gertakari edo prozesuren baten gaineko zenbait interpretazio historiografiko aztertzen ditu, eta ikuspuntu ezberdinak kontrastatzen ditu.
  • Iraganarekiko interesa eta jakin-mina du, oraina ezagutzeko eta etorkizuna iragartzeko.
  • Azalpen sinplistak eta historiografiaren ikuskera partzialak baztertzen ditu.
  • Baliabiderik edo oinarrizko eskubiderik gabeko herrien, herrialdeen, eskualdeen eta pertsonen egoera bidegabeekiko eta desberdintasun-egoerekiko kontzientzia kritiko eta solidarioa du.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/Batxilergoko_curriculum_osoa.pdf

 
Erantzunak desaktibatuta daude MUNDUKO HISTORIA GARAIKIDEA: Programazioa, edukiak… sarreran

Posted by on 2012/09/07 in Munduko Historia Garaikidea

 

Laburpen hitzak: ,

ESPAINIA ETA EUSKAL HERRIKO HISTORIA: Programazioa, edukiak…

1 HELBURUAK

  • Espainia eta Euskal Herriko Historia Garaikidearen atal garrantzitsuak ezagutzea izango da lehenengo helburu, XIX. mendetik hasita gure munduan gertatu izan diren gertaerak eta prozesuak ezagutu, aztertu eta ulertzea.
  • Ikasteko teknika bat hartzea izango da helburu nagusienetakoa, eskemak egin eta erabili…
  • Garai honi dagokion iruzkina lantzea.
  • Andres Urdaneta ordiziarraren irudia lantzea; Historia Garaikidean kokatzen ez den arren, berak aurkitutako itzulbidaiaren ondorioak gaur egun arte luzatu direnez, gure herrian jaiotako pertsonaia hori ezagutzea eta munduan kokatzea (Aurreko garaiak eta gaurkoak ulertu ahal izateko atal garrantzitsua dela iritzi arren, Covid-19ak sortu digun egonkortasun ezak denboraren kudeaketa zurruna egitea behartuko gaitu. Hori dela-eta, balizko etenaldi bat aurreikusiz, horretara egokituko den sistema landuko dugu irailean eta ez ditugu eduki hauek landuko).
  • Espainiako Historiako ikasgaiaren helburuak honako hauek dira etapa honetan:
  1. Espainiako eta Euskal Herriko historiako gertakari, prozesu eta protagonistarik garrantzitsuenak identifikatu, aztertu eta azaltzea, eta denboran eta espazioan kokatzea, bi errealitate historiko horien egungo konfigurazioan izan duten eraginaz jabetzeko.
  2. Euskal Herriko eta Espainiako historia garaikideko gertakari eta prozesu historikorik garrantzitsuenak ezagutzea eta gertakari politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko loturak identifikatzea, guztiak beren konplexutasun osoan ulertzeko.
  3. Historiaren kontzeptuak, terminoak eta oinarrizko teknikak behar bezala erabiltzea, hainbat informazio aztertu, konparatu eta bateratzea.
  4. Ikasgaiaren berezko edukiak ahoz zein idatziz behar bezala adierazi eta komunikatzea eta hainbat hizkuntza eta euskarritan adierazita dauden datu eta informazio historikoak hautatu eta interpretatzea, aztertutako prozesu historikoak behar bezala ulertzeko.
  5. Datu historikoak biltzea eta, horretarako, denboran orientatzeko kategoriak (iragana, oraina eta etorkizuna), denbora-posizio erlatiboak (segida, aldiberekotasuna, diakronia, sinkronia), iraupenak (faktikoa, koiunturala, egiturazkoa, iraupen laburreko, ertaineko edo luzeko fenomenoak) eta denbora-neurriak (denbora-unitateak, denbora eta kronologia historikoa) erabiltzea, gizarteen bilakaera historikoa ordenatu eta sintetizatzeko.
  6. Euskal Herriko eta Espainiako egungo gizarteari eta iragan historikoari buruzko ikuspuntu propioak argudiatzea eta ikuspegi uniformistak eta lokalistak gainditzea, aniztasuna errespetatzeko eta demokrazian eta berdintasunean oinarritutako bizikidetza ahalbidetuko duten irtenbideak kolektiboki bilatzeko.
  7. Gaur egungo gizarteen arazoak zein diren jakitea, haien jatorri historikoak aztertzea, eta dauden errealitateak eta egoerak ebaluatzea, haien inguruko iritzi pertsonal kritikoa eta arrazoitua izateko eta, hainbat eskalatan, jardun alternatibo eraginkorrak sustatu eta abian jartzeko, era horretan pertsonen arteko eta gizarte-taldeen arteko harremanak hobetu daitezen.
  8. Fenomeno historikoak zuzentzen dituzten prozesu eta mekanismoak aztertzea, eta egungo gizarteen bilakaeraren arrazoi ugariak ulertzea, historiaren ikuspegi orokor, arrazoitu eta kritiko bat izateko.
  9. Egungo euskal gizartearen eta Espainiako gizartearen irudi plural eta integratzaile bat lantzea eta gizarte horien barne-heterogeneotasuna balioestea, haien bilakaera historikoaren ikuspegi orokor bat izateko.

Helburu orokorrak

  • Espainia eta Euskal Herri garaikidearen historiari dagozkion gertakari aipagarriak denboran eta espazioan behar bezala lekutuz azaldu eta aztertzea, historiaren prozesuan duten esanahia eta orainaldiarekiko ondorioak baloratuz.
  • Azkenaldiko historia itxuratzen duten ekonomia, demografia, gizarte, politika eta kulturari dagozkien prozesu nagusiak ulertu, ezaugarri adierazgarrienak antzemanez eta osagarri izan dituzten faktore anitzak aztertuz.
  • Historiografiak finkatutako oinarrizko kontzeptuak eta terminologia behar bezala erabiltzea eta arakatze eta laburbiltze lanak burutzea, informazioa aztertu eta iturburu eta historialarien zeregina baloratuz.
  • Gizarte arazoen aurrean, giza eskubideak eta bakea, ingurugiroaren babesa eta ezberdintasuna bere alderdi guztietan ukitzen dituzten horien aurrean batez ere, sentsibilitatea eta erantzukizunaren zentzua garatzea, jarrera demokratiko, tolerantziazko eta partaidetzazkoak hartuz.
  • Gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz.
Helburu komun zeharkakoak
  • Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea.
  • Informazio-iturrien eta informazioaren beraren egokitasuna ebaluatzea.
  • Informazioa ulertzea (alderatzea, sailkatzea, sekuentziatzea, aztertzea eta laburtzea), buruz ikastea eta adieraztea (deskribatzea, definitzea, laburtzea, azalpenak ematea, etab…).
  • Informazioa balioestea eta adieraztea (argudioak azaltzea, arrazoiak ematea, etab.).
  • Ideiak sortu, hautatu eta adieraztea.
  • Ideiak, zereginak eta proiektuak planifikatzea, eta haien bideragarritasuna aztertzea.
  • Egindako plangintza betetzea eta, beharrezkoa baldin bada, hura doitzea.
  • Plangintzaren eta egindako lanen ebaluazioa egitea eta hobekuntza-proposamenak lantzea.
  • Lortutako emaitzaren berri ematea.
  • Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).
  • Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea.
  • Giza eskubideak eta gizarteko konbentzioak errespetatzea.
  • Gatazkak kudeatzea.
  • Norberaren gorputza erregulatzea.
  • Norberaren emozioak erregulatzea.
  • Norberaren alderdi kognitiboa erregulatzea.
  • Norberaren jokabide morala erregulatzea.
  • Norberaren motibazioa eta gogo-indarra erregulatzea.
Eduki komun espezifikoak
  • Denboran eta espazioan kokatzea Euskal Herriko eta Espainiako historiaren gertakari eta prozesu nabarmenak.
  • Gertakari eta prozesu historikoen osagai ekonomikoak, sozialak, politikoak eta kulturalak identifikatzea.
  • Gertakari historikoen kausa anitzak aztertzeko jarraibideak: gertakari historikoen eta bilakaera eta aldaketako prozesuen kausak eta ondorioak identifikatzea.
  • Lehen eta bigarren mailako iturriak bilatzea, hautatzea, aztertzea eta interpretatzea.
  • Iturri historikoak zorrotz eta objektibotasunez aztertzea eta interpretatzea, eta azalpen sinplistak eta historiografiaren ikuskera partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak, androzentrikoak eta bestelakoak) baztertzea.
  • Testuek, mapek, grafikoek, estatistika-taulek, prentsak, ikus-entzunezko bitartekoek eta Internetek jasotako informazio historikoa aztertzea eta interpretatzea.
  • Historiako gertakari edo prozesuren baten gaineko zenbait interpretazio historiografiko aztertzea, eta ikuspuntu ezberdinak kontrastatzea eta balioestea.
  • Iraganarekiko interesa eta jakin-mina izatea, oraina ulertzeko.
  • Adierazpen kultural eta artistikoen aniztasuna balioestea, norbera eta gizartea aberasteko iturri den aldetik.
  • Ondarearen dibertsitatea eta aberastasuna balioestea, begirunez hartzea eta gozatzea.
  • Pertsonek eta kolektiboek historian zehar izan dituzten bizimoduak, sinesmenak eta jarrerak tolerantziaz eta errespetuz hartzea eta horien balioespen kritikoa egitea.
  • Egoera bidegabeei, gerrei, terrorismoari eta edozein indarkeria motari buruzko ikuspegi kritikoa izatea, eta elkarrizketa begiz jotzea gatazkei aurre egin eta konpontzeko biderik zuzen eta eraginkorrentzat.
  • Gizonek eta emakumeek egindakoa balioestea, historiako subjektu diren aldetik.
  • Feminismoak historian zehar emakumeen eskubideak eskuratzean eginiko ekarpena.
  • Pluraltasuna eta desadostasunak gizarte-bizitzaren funtsezko osagai direla onartzea.
  • Komunitate-bizitzan gogoz parte hartzearen garrantziaz jabetzea.
  • Bakearen, justiziaren eta berdintasunaren alde egiten duten proiektuetan eta ekintzetan laguntzea.

2 EDUKIAK

Kontzeptuzko edukiak

  • Historiaurrea eta Antzinaroa
  • Erdi Aroa
  • Behe Erdi Aroa
  • Aro Berriaren hasiera
  • Aldi Barrokoa

0. ANDRES URDANETA

00. Espainiar monarkiaren ezaugarriak LEGE ZAHARREAN

000. ILUSTRAZIOA: Tolerantzia eta pentsamolde berriak

1. ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIALDIA (1808-1814) – CÁDIZKO GORTEAK ETA 1812KO KONSTITUZIOA (1808-1814)

1. Independentzia gerra
2. Jose I.ren Gobernua: frantsestuak
3. Cadizeko Gorteen lan iraultzailea
4. Gerra Euskal Herrian

  1. Cadizko Konstituzioa (1812-03-19)
  2. Persiarren Manifestua (1814-04-12)

2. ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA ETA FINKAPENA (1834-1874)

1. Liberalismoaren garapena: moderatuak eta aurrerakoiak, bere arautegi ekonomikoa
2. Seiurteko Iraultzailea

  1. Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836-02-21)
  2. Burdinbideen Lege Orokorra (1855-06-06)

3. FORUAK ETA LIBERALISMOA: KARLISTADAK ETA FORUAK INDARGABETZEKO PROZESUA (1833-1878)

1. Lehenengo Karlistaldia.
2. Foru sistema Estatu liberalean txertatzea eta foruzaletasuna
3. Azken gerra karlista eta foru-indargabetzea

  1. 1839ko urriaren 25eko Legea
  2. 1876ko uztailaren 21eko Legea

4. ERRESTAURAZIOKO SISTEMA POLITIKOA

1. Sistemaren oinarriak: 1876.eko Konstituzioa eta kazikismoa
2. Sistemaren indarrak eta kontrako oposizioa
3. 1898, 1909 eta 1917.ko krisialdiak eta hauen ondorioak

  1. 1876ko Konstituzioa (1876-06-30)
  2. Joaquín Costaren Oligarquía y caciquismo lanaren pasartea (1901)

5. EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE ONDORIOAK (1875-1923)

1. Kontzertu ekonomikoak
2. Bizkaiko industri iraultza eta Gipuzkoako industrializazio prozesua
3. Industrializazioaren ondorio demografiko eta sozialak

  1. Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz (1893-12-09)
  2. Vicente Blasco Ibáñezen El intruso eleberriaren pasartea (1904)

6. LANGILE MUGIMENDUA ETA NAZIONALISMOA EUSKAL HERRIAN (1820-1923)

1. Euskal pluralismoa Errestaurazio garaia
2. Lehen sozialismoa eta gatazka laboralak
3. Lehen nazionalismo politiko eta sindikala

  1. Euskeldun Batzokijaren estatutuak (1894)
  2. La Lucha de Clases astekariko artikulua (1896-05-23)

7. BIGARREN ERREPUBLIKA: 1931KO KONSTITUZIOA ETA ERREFORMAK (1931-1936)

1. Biurteko errepublikano-sozialista eta bere erreformak
2. Biurteko erradikal-zedista edo kontraberritzailea eta 1934ko urriaren iraultza
3. Fronte Popularraren garaia

  1. Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldia (1931-09-01)
  2. Fronte Popularraren programa (1936-01-16)

8. BIGARREN ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (1931-1939)

1. Indar politikoak eta Euskal Estatutua lortzeko prozesua
2. Lehen Euskal Gobernua
3. Euskal Herri frankista Gerra Zibilean

  1. Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)
  2. Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko legedekretua (1937-06-23)

9. ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1938-1959)

1. Francoren Erregimenaren oinarri ideologiko, politiko eta sozialak
2. Erbestean zegoen oposizioa eta barruko erresistentzia
3. Autarkia ekonomikoa
4. Nazioarteko politika

  1. Erantzukizun politikoen legea (1939-02-09)
  2. 18.Nazio-intereseko industriak babesteko legea (1939-10-25)

10. DIKTADURA FRANKISTAREN FINKAPENA ETA KRISIALDIA (1959-1975)

1. Hazkunde ekonomikoa eta eraldaketa sozialak
2. Frankismoaren kontrako indarrak
3. Tardofrankismoaren krisia

  1. Municheko Europako Mugimenduaren Kongresuan hartutako erabakia(1962-06-07/08)
  2. Estatuaren Lege Organikoa (1967-01-11)

11. DIKTADURA FRANKISTA EUSKAL HERRIAN (1939-1975)

1. Erbestea
2. Frankismoa Euskal Herrian: hazkunde ekonomikoa eta aldaketa sozialak
3. Frankismoaren oposizio
4. Diktaduraren krisia Euskal Herrian

  1. Baionako Hitzarmena (1945-03-31)
  2. Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia (1974-02-24)

12. TRANTSIZIOA (1975-1985)-1978KO KONSTITUZIOA ETA 1979KO GERNIKAKO ESTATUTUA

1. Erreforma politika eta Moncloako hitzarmenak
2. 1978ko Konstituzioa
3. Autonomia Estatutuak
4. Bortizkeria politika eta gatazka sozialak

  1. 1978ko Espainiako Konstituzioa (1978-12-29)
  2. Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979-12-18)

Prozedurazko edukiak

  • Mundu mailako arazo ekonomiko, sozial eta kulturalak aipatzea, eta horien kausa, eboluzio eta litezkeen ondorioei buruzko azalpenezko hipotesiak formulatzea.
  • Aldakuntza prozesuren batean eragina izan dezaketen faktoreak aztertzea, beren garrantzia baloratuz, eta maila guztiak barne hartuko dituen ikuspegi orokor batean batera bilduz.
  • Iraunaldi luze eta laburreko kausak eta gertakari historikoetan, gatazka eta prozesuetan esku hartzen duten norbere eta taldeko motibazioak antzeman eta elkar bereiztea.
  • Hainbat sistema ekonomiko, sozial, politiko eta kulturaletan antzekotasunak eta ezberdintasunak alderatu eta aztertzea eta sistema horiek irautearen edo aldatzearen arrazoiak azaltzea.

Jarrerazko edukiak

  • Lehen eta bigarren mailako iturburuak erabili eta interpretatzerakoan zehatza eta objektiboa izatea.
  • Baliabiderik ez duten herrialde, eskualde eta pertsonekiko enpatia eta elkartasuna erakustea, eta taldeen edo norbanakoen zapalkuntza eta ustiapena gaitzestea.
  • Injustizia eta desberdintasun egoerez jabetzea eta baztertutako sektoreekiko laguntzazko jarrera hartzea.
  • Gureak ez bezalako ideiak eta ohiturak dituzten pertsona, gizarte eta herrialdeekiko enpatiazko eta tolerantziazko jarrerak garatzea, aniztasuna eta desberdintasuna aberastasun gisa baloratu eta ulertzea, eta gatazkei irtenbide emateko bide gisa tolerantzia eza eta gerra gaitzestea.
  • Giza eskubideak positiboki baloratu eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea.

3 FUNTZIONAMENDUA ETA METODOLOGIA

  • Apunteak erabiliko ditugu eta paperean eta webgunean izango dugu materiala.
    Ikasteko teknika bat eman nahi zaie ikasleei eta, horregatik, lanketa sistematizatu bat jarraituko da:

    • Hastear dugun gaiaren aurrebaluazioa egingo da lehenengo.
    • Gaia hasi aurretik, irakasleak aurkezpen bat egingo du, ideia orokor bat emango duelarik (pitxis!).
    • Irakasleak, apunteen hasieran, eskema bat txertatu du eta eskema “ofizial” hori azterketa egunean ere aurrean izango du. Ikasleen iradokizunei jarraituz, egoki ikusiz gero, eskema hori aldatzeko aukera ere badago.
    • Irakaslea eskemaren zati bakoitza liburuan non kokatzen den joango da esaten eta, beti eskema jarraituz, galdera bakoitzaren xehetasun nagusiak zabaltzen joango da.
    • Irakasleak elkarrizketa sustatuko du, galderak egin, hainbat gauza komentatu… eta ikasleek arkatzez hartuko dituzte apunteak alboan edo post-it batean. Benetako mamia hartzea dugu helburu.
    • Galdera guztiak horrela landu eta gero, gaia bukatzen denean, irakasleak gai osoa errepasatuko du, ideia nagusiak bilduz. Eskema bisual bat izango du gaia amaitzean.
    • KAHOOT bidez egingo da gai bakoitzaren errepasoa. Jokua izango da, baina erantzunak arrazoitzeko erabiliko da.
    • 2. ebaluazioan testu-iruzkinak landuko ditugu. Gai multzo bat dugunean, garai ezberdinak aztertu ditugunean egingo dugu hau, iruzkina landu eta errepaso gisa erabili nahi baita testu hori. Derrigorrezkoa izango da 1. ataleko iruzkin guztiak egitea. Ikasle bakoitzak koaderno bat izango du eta bertan. 
    • Era berean, 1. ebaluazioa bukatuta dugunean, ikasle bakoitzak gaien laburpenak ere egingo ditu bere koadernoan, ikasturte bukaeran eskura izateko xedean.
  • Pelikula eta bideoak ere erabiltzen saiatuko gara gaia testuinguruan kokatzen laguntzeko xedean.
  • Eguneko efemerideak ere landuko ditugu, horrela egoki ikusten denean. Historiarekin duten loturak indartzeko erabili nahi da hori.
  • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan eta galdera motzak eta luzeak osatuko dute hau; galdera horietan, ikasleak gai bat garatzeko duen gaitasuna erakutsi beharko du. Errazteko, azterketan, nahi izanez gero, eskemak erabili ahal izango ditu, ildo horri jarraituz. Irakasleak, aurrez azterketa eredua emateko konpromisoa hartuko du.
  • 2 eta 3. ebaluazioen azterketak bi pusketatan banatu daitezke, ikasleek horrela nahi izanez gero. Hala ere, kontuan izan behar da azterketa BAKARRA dela eta, horregatik, errekuperatu behar izanez gero, dena batera egin beharko da. Edozer arazo dela medio, ez balu zatiren bat egingo, OSOA egin beharko luke ebaluazioan.
  • Ebaluazioa ez badu gainditu, errekuperazioa egin beharko du.
  • Nota igotzeko: Kurtso bukaeran azterketa finala egin beharko dute.
  • Azterketak ikasturte osoan gordeko dira eta bukaerara arte berrikusi daitezke.
  • Aurrez esandako guztia egoera normalizatu batean aurreikusten da. Telelanera behartuta ikusten bagara, baldintza berriak jarriko genituzke.

4 DENBORALIZAZIOA (Gutxi gorabehera)

  • 1. ebaluazioa: 1-2
  • 2. ebaluazioa: 3-4-5-6
  • 3. ebaluazioa: 7-8-9-10-11-12

5 Erabiliko diren BALIABIDEAK

6 EBALUAZIO IRIZPIDEAK

  • 3 azterketa aurreikusten dira notarako eta dagozkien errekuperazioak (2 eta 3.a, horrela erabakiz gero, bi pusketatan egin daiteke, baina azterketa BAKARRA kontsideratuko da. Errekuperazioak, berriz, OSOAK egingo dira).
  • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.
  • Ebaluazio bakoitzean landutakoaren araberako galderak egingo zaizkio. Ebaluazioak ez dira lotuko eta bakoitzak bere nota eta materia mantenduko du Ez Ohiko frogara arte. Urdanetaren gaiarekin ere gauza bera egingo da.
  • Errekuperazioak: Azterketa hau egin aurretik ikasleak irakaslearekin bereziki landuko du eta, hainbat kasutan, azterketa adostu ere bai. Gainditu den ala ez adieraziko da soilik, beraz, 5 edo Gu dira aukera bakarrak. Norbaitek nota nahiko balu, finalera aurkeztu beharko luke.
  • Berez, gai hau, etengabea omen da, baina kurtso osoko azterketa final bat ez litzateke ikasle askorentzat erraza izango. Ikasturte hauetan ikasleak oso lanpetuta ibiltzen direnez, nota nahi dutenei bakarrik jarriko zaie final hori.
  • Ebaluazio bakoitza zenbaki batez baloratuko da eta ezinbestekoa da ebaluazio bakoitza gainditzea. Ikasturte bukaerako batez bestekoa egitekoan, zenbaki osoa ez balitz aterako, gorantz borobilduko litzateke. Azterketa finalaren bidez igo daiteke.
  • Berez, kalifikazioan ez du eragin zuzenik izango -zerbait oso deigarria ez bada, behintzat!), baina derrigorrezkoa izango da 1. atalari dagokion testu-iruzkinak egitea.
  • Irakasleak kasu bereziak aztertzeko ahalmena gordetzen du bere esku.

7 BIBLIOGRAFIA

  • Apunteak: Kurtsoan zehar
  • Apunteak: Hautaprobetako azterketak
  • FERNÁNDEZ ALTUNA, J.J.. eta besteak, Euskal Herriko eta Espainiako Historia. Batxilergoa, 2. maila. Ibaizabal, Bilbo, 2004.
  • GARCÍA DE CORTÁZAR, J.M… eta besteak, Historia. Batxilergoa, 2.
  • PREGO AXPE, A., Historia, Batxilergoa 2. Erein, Donostia, 2003.

8 Gaiaren antolaketa eta Ebaluazio irizpideen zerrenda

Ebaluazio irizpideak

  • Kontzeptuak

0. gaia: Ordiziar bat historian: ANDRES URDANETA

  • Kontzeptuak: Testuinguru historikoa, Potentzien arteko lehia, Tordesillaseko Ituna, Zaragozako Ituna, Urdanetaren aurrekoak, Andres Urdanetaren bizitza eta gorabeherak, Urdanetaren bidaiak eta atsedenak, Garcia Jofre de Loaisaren espedizioa, Bi bidaien arteko epea, Legazpiren espedizioa. Itzulbidaiaren bila, Itzulbidaia, Filipinetatik Espainia Berrirainoko (Mexikorainoko) bidaia, Itzulbidaia aurkitzearen ondorioak, Eranskinak, Filipe II.ak Andres Urdanetari gutun hau idatzi zion. Bertan Moluketarako espedizioan joan dadin eskatzen dio, Don Luis de Velascok, Espainia Berriko (Mexikoko) erregeorde denak antolatuko duen espedizioan, hain zuzen ere (1559), Andres Urdanetak Filipe II.a erregeari idatzitako gutuna, Migel Lopez Legazpiren espedizioarekin mendebaldeko uharteetara joateko gonbitea onartuz. Mexikon, 1560ko maiatzaren 28an, Kronologia.

00. gaia: Espainiar monarkiaren ezaugarriak LEGE ZAHARREAN

  • Kontzeptuak: Espainiar monarkiaren ezaugarriak Lege Zaharrean, Lege Zaharra, Espainiar monarkia XVI. mendetik XVIII. mendera arte, Austriatarren monarkia, Borbondarren monarkia, Monarkia Absolutuaren ezaugarriak, Egitura soziala: Biztanleak, gizartea eta gatazka, Demografia, Desberdintasunak, Familia egituren funtsezko ezaugarriak, Pribilegioetan oinarritutako gizartea, Estamentuak, Beste bereizketa batzuk, Gizarte estamentalaren ezaugarriak, Zamakolada, Egitura ekonomikoa Lege Zaharrean eta bere mugak, Nekazaritza, Nekazaritza Euskal Herrian, Industria, Merkataritza,

00. gaia: ILUSTRAZIOA: Tolerantzia eta pentsamolde berriak

  • Kontzeptuak: Ilustrazioa: Tolerantzia eta pentsamolde berriak, Ilustrazioa, Despotismo ilustratua, Espainia eta Euskal Herriko Ilustrazioa: Karlos III.aren garaia, Ilustratuek eginiko erreformak, Ekonomian, Hezkuntzan, EHAE, Caracaseko Errege Konpainia, XVIII. mende bukaera.

1. gaia: ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIALDIA (1808-1814) – CADIZKO GORTEAK ETA  1812KO KONSTITUZIOA

  • Lege Zaharraren krisia eta gizarte liberalaren aukera: Karlos IV.aren garaia, Frantziako Iraultzako gerrak, Konbentzio Gerra, Napoleonen gerrak: Espainiako Independentzia Gerra, Madrilgo Altxamendua, Frantsesen aurreko jarrerak okupazio garaian, Gerraren faseak eta matxinatuen arrazoiak, Gerraren ondorioak, Independentzia Gerra Euskal Herrian eta gizartearen zatiketa, Baionako Abdikazioak eta Baionako Biltzarra, Lurralde berrantolaketa, Cadizeko Gorteak (1810-1814): 1812ko Konstituzioa, Konstituzioaren mugak, Iraultza eta Kontrairaultza – Hasierak (1814-1868), Liberalismoa, Liberalismo ekonomikoa, Merkatu ekonomia, Kapitalismoa, Neoliberalismoa – Neokapitalismoa, Fernando VII.aren garaia, Seiurteko Absolutista, Hirurteko Liberala, Estatu liberalaren dinamika politikoa eta ezaugarriak, Gerra zibila: erregezaleak liberalen aurka, Eztabaidak euskal lurraldeetan ere, Kanpoko interbentzio militarra eta Hirurteko Liberalaren amaiera, Hamarkada Doilorra edo Gaitzesgarria, Emantzipazio amerikarra, Ameriketako gizartea, Emantzipazioaren zergatiak, Independentzia, Faseak, Independentziaren ondokoa

2. gaia: ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA ETA FINKAPENA (1834-1874)

  • Kontzeptuak: Iraultza eta Kontrairaultza – Finkapena (1814-1868): Boterearen oinarri berriak. Isabel II.aren garaia, Isabel II.a, Bizitza, Bere erreinaldiko bereizgarriak, Bere erreinaldiko epeak, Mª Kristina Borboikoa erreginaordea, Espartero jeneralaren erregeordetza, Erreinaldi propioa, Hamarraldi moderatua, Biurteko Progresista, Moderatuak agintean, Bereizgarri sozioekonomikoak, Estatu liberala: Ikuspegi orokorra, Moderatuak eta progresistak: Bien arteko ezberdintasunak, Isabelen garaiko legeria, 1834ko Errege Estatutua, 1837ko konstituzioa, 1845eko konstituzioa, 1856ko konstituzioa, Zentralizazioa eta antolaketa admisnistratiboa: Probintzien mapa, Administrazioaren erreforma: Kode Penala eta Kode Zibil baterako proiektuak, Ordena publikoa, Hezkuntza, Erreformak nekazaritzan eta jabegoan: Desamortizazioak, Elizarekiko harremanak: Konkordatuak, Ogasunaren erreforma, Isabelen garaiko liberalismoaren balorazioa, Krisialdi politikoa eta I. Errepublika: Seiurteko Demokratikoa, 1868ko Iraultza Loriatsua eta ondoren gertatuko denaren laburpena, 1869ko Konstituzioa, Behin-behineko gobernua, Amadeo I.a Saboiakoaren monarkia, I. Errepublika, Ekonomia eta Gizartea: XIX. mendeko populazioa, Demografia, Gizarte liberal berria: Klase gizartea, Gizarte mailak Euskal Herrian, XIX. mendeko ekonomia, Nekazaritza, Lurren jabetza, Iraultza liberala eta nekazaritza aldaketa: Desamortizazioak (Mendizabal eta Madoz), Beste neurri batzuk, Nekazaritza Euskal Herrian, Industria, Kataluniako ehungintza, Siderurgia, Beste industria batzuk, Energia, Meatzaritza, Garraiobideak, Burdinbideen garapena, Errepideak, Merkataritza, Bankuen sorrera.

3 gaia: FORUAK ETA LIBERALISMOA: KARLISTADAK ETA FORUAK INDARGABETZEKO PROZESUA (1833-1876)

  • Kontzeptuak: Foru Legeak, Zer ziren, Foru Legeak Euskal Herriko lurraldeetan, Ezaugarriak euskal probintziatan, Administrazioaren antolaketa, Batzar Nagusien bereizgarriak, Korrejidorea, Xedapen ekonomiko-sozialak, Xedapen militarrak, Xedapen juridikoak eta judizialak, Ezaugarriak Nafarroan, Gorteak, Euskal herrialdea eta koroa, Foruak XIX. mendean zehar, Iraultza Liberala eta Kontrairaultza Euskal Herrian, Euskaldunak frantziarren inbasioaren aurrean, Cadizko Gorteak EHn, Karlismoa Euskal Herrian, Testuingurua, Interpretazio historikoak, Karlismoaren faktore eragileak, Ideologia karlistaren osagarriak, Lehen Gerra Karlista, Karlismoa eta liberalismoaren oinarri sozialak, Faseak, 1833ko urritik 1833ko abendura artekoa, 1833ko abendutik 1835eko ekainerarte, hau da, Zumalakarregiren heriotzararte, 1835etik 1837ko urrira arte: liberalek Konstituzioa jarri nahi dute, 1837tik 1839ko abuztura arte: Bergarako Besarkada, Euskal Foruak bi gerra karlisten artean, 1839ko urriaren 25eko Legea, Nafarroan Lege Paktatua izenekoa, Euskal Probintzietako Foruen erreforma, Foruak bigarren karlistada aurretik, 1844, 1845-1878, II. Karlistada, Foruen ezabapena: 1876ko uztailaren 21eko Legea, Kontzertu Ekonomikoak.

4. gaia: ERRESTAURAZIOKO SISTEMA POLITIKOA (1875-1923)

  • Kontzeptuak: Errestaurazioa, Alfontso XII.a, Alfontso XIII.a, Sistemaren oinarriak, Sistemaren funtzionamendua, 1876ko konstituzioa, Sistemaren krisia, 1898ko krisia, Txandatze sistemaren amaiera hasi da, Alderdi biko sistema amaitzera doa, Bartzelonako Aste Tragikoa, 1917ko krisia, Greba orokorretik diktadura militarrerainoko epea, Marokoko gerra, Errestaurazioaren krisia eta Primo de Riveraren diktadura, Estatu kolpearen jatorria, Direktorio militarra, Ordena publikoaren berrezartzea, Kataluniako arazoa, Marokoko arazoa, Sistema zaharraren deuseztatzea, Direktorio Zibila, Estatuaren interbentzioa ekonomian, Antolamendu politikoaren eredu berria, Errepublikarako igarobidea, Oposizioa, Diktaduraren aurkako saioak, Diktaduraren amaiera.

5. gaia: EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE ONDORIOAK (1875-1923)

  • Kontzeptuak: Espainiako Ekonomia, Balorazio Orokorra, Laborantza, Industria, Banka, Estatuaren papera eta bere balorazioa, Lurraldeen arteko aldeak, Euskal ekonomia, Euskal Herriko ekonomiaren garapena, Burdinaren merkataritza, Siderurgia, Industria Gipuzkoan, Banka, Garraioak.

6 gaia: LANGILE MUGIMENDUA ETA NAZIONALISMOA EUSKAL HERRIAN (1890-1923)

  • Kontzeptuak: Langile mugimenduak, Langile mugimendua Espainian, Langile Mugimendua Euskal Herrian, Nazionalismoak, Kataluniako nazionalismoa, Euskal nazionalismoa, Kultura belaunaldi berriak, Espainiako kultura belaunaldi berriak: 1898tik 1927ra, Institución Libre de Enseñanza erakundea, Nazionalitateen kulturen berpiztea eta haien instituzionalizazioa, La Renaixença eta katalanaren kultura instituzionalizazioa, O Rexurdimento eta Galiziako kultura instituzioen sorrera, Euskal kulturaren berpizkundea.

7. gaia: BIGARREN ERREPUBLIKA: 1931KO KONSTITUZIOA ETA ERREFORMAK (1931-1936)

  • Kontzeptuak: Errepublikazaletasuna, Bigarren Errepublika, Testuinguru historikoa, II. Errepublikaren antolaketa, Behin behineko Gobernua, Biurteko erreformista, 1931ko konstituzioa, Estatu zentralistaren erreforma. Autonomiak, Katalunia, Euskal Herria, Galizia, Eliza, Nekazaritzaren erreforma, Biurteko erreformistaren krisia, Biurteko Beltza, Hauteskundeak, Gobernu berria eta kontrairaultza, 1934ko urriko iraultza, Egoera orokorra, Katalunia, Asturias, Biurteko kontserbadorearen amaiera, Ezkerraren agintea.

8. gaia: BIGARREN ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (1931-1939)

  • Kontzeptuak: Bigarren Errepublika Euskal Herrian, Espainiako Gerra Zibila, Pronuntziamendua, Nazioarteko estatuen partaidetza gerran, Bizimoduaren berrantolatzea bi aldeetan, Errepublikazaleen eremua, Erreboltarien eremua, Gerra Espainian, Gerra Zibila Euskal Herrian, Gerra Gipuzkoan, Gerra Bizkaian, Gerra galtzearen ondorioa: errepresioa, Euskal Autonomia Estatutua, Euskal Autonomiaren aurrekoak, Autonomia proiektuak, Eusko Ikaskuntzaren proiektua, Lizarrako Estatutua, Batzar Kudeatzaileen (Diputazioen) proiektua, 1936ko Estatutua.

9. gaia: ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959)

  • Kontzeptuak: Gerra zibilaren arrasto luzea, Bereizgarriak, Errepresioa, Gerraren ondorio demografikoak, Ekonomiaren garapen aldiak Espainian (1940-1999), Sistema politiko frankistaren oinarriak, Diktadura, Erregimenaren egituratze juridikoa: Erreinuko Oinarrizko Legeak (1938-1967), Eliza eta armada, Autarkia, ekonomiaren geldialdia eta atzerriko nazioek ezarririko isolamendua (1939-1951), Espainia Bigarren Mundu Gerran, Politika autarkikoa, Nekazaritza-politika autarkian, Gizartearen eta ekonomiaren egoera 1940. urteen amaieran, Erregimenaren aurkako oposizioa. Antifrankismoaren iraupena eta gainbehera (1939-1953), Indar garrantzitsuenak, Erakunde bateratuak, Instituzio errepublikazaleak, Oposizioa barnealdean, Oposizioaren nekea eta borroka armatuaren ahultzea, Gizarte eta politika mailako gatazka (1946-1956).

10. gaia: DIKTADURA FRANKISTAREN FINKAPENA ETA KRISIALDIA (1959-1975)

  • Kontzeptuak: Hazkunde ekonomikoa eta gizartearen aldaketa Espainian (1951-1975), Bereizgarriak, Politika autarkikoaren krisialdia (1951-1957), Bereizgarriak, Erregimenaren balioberritzea nazioarteko mailan, Trantsizio Ekonomikoa (1957-1959), Ekonomiaren Hazkundea (1959-1973), 1959ko Egonkortasunerako Plana, Diktadura politikoa eta ekonomiaren hazkundea, Industrializazioa, Garapenerako Planak, Kanpo sektorearen desorekak, Gizartearen aldaketa 1960. urteetan, Erregimenaren aurkako oposizioa. Langile mugimenduaren susperraldia (1959-1969), Legitimitaterik gabeko erregimena (1969-1975), Frankismo garaiko kultura.

11. gaia: DIKTADURA FRANKISTA EUSKAL HERRIAN (1939-1975)

  • Kontzeptuak: Gerra galdu ostean menperatuak (1937-1952), Herritarren zorigaitza, Aberastasuna eta miseria, Zentralismoa politika arau gisa, Erregimenaren aurkako borrokaren mugak, Aldaketa sakonean murgildutako herria (1951-1975), Euskal Herriaren industrializazio aro berria, Hazkunde ekonomikoa, Miseriari erantzuten: lan gatazkak (1946-1956), Oposizio politikoa (1952-1967), Lan gatazketatik frankismoaren aurkako borrokara (1956-1975), Euskal kultura frankismoan.

12. gaia: TRANTSIZIOA (1975-1982). 1978KO KONSTITUZIOA ETA 1979KO AUTONOMIA ESTATUTUA

  • Kontzeptuak: Trantsizio politikoa (1975-1982), Trantsizio politikoaren hastapenak, “Kontinuismoaren” ezina, Goitik hasitako erreformatik oposizioarekin negoziatzera, Trantsizioak izan zituen oztopoak, Demokraziaranzko itzulera: 1977ko hauteskunde orokorrak (Lehenengoak), Kontsentsu politikoa gizarte eta lan-esparruan, Estatuaren lurralde antolaketa, Moncloako Itunak (1977ko urria), Trantsizio politikoaren jarraipena: 1978tik aurrera, 1978ko Konstituzio espainiarra, Gernikako Autonomia Estatutua, Bigarren legegintzaldi demokratikoa (1979-3-1), Ekonomiaren krisiaren areagotzea (1979-1982), UCD alderdiaren desegitea, Armadarekiko arazoak. Otsailaren 23ko estatu kolpea, “Amaierako krisia”: UCD alderdiaren azken gobernua, Aldaketa sozioekonomikoak eta bilakaera politikoa Espainian 1982. urtetik aurrera, Aldaketa politikoa: Hirugarren hauteskunde orokorrak (1982-10-28), Sozialisten agintaldia 1982tik aurrera, Ekonomia eta lan gizarte mailako politika, Industriaren eraberritzea, Lan harremanen markoa, Administrazio mailako erreformak eta kanpo politikaren bira, 1986ko legegintzaldia eta alderdi garrantzitsuenak (Laugarrena), Erreformak, terrorismoaren aurkako borroka eta ekonomiaren egoera, Hauteskunde orokorrak (1989-10-29) (Bosgarrenak), Gatazka sozio-politikoak eta integrazioa Europan, Sozialisten azken agintaldia: hauteskunde orokorrak (1993-6-6) (Seigarrenak), Sozialisten gainbehera (1996) (Zazpigarrenak), Gernikako Estatutua eta Nafarroako Foruaren Hobekuntza, Autonomiaren aurrekoak, Eusko Kontseilu Nagusia eta estatutu egitasmoa, Espainiako 1978ko konstituzioa, Leizaola, Gernikako Estatutua, 1980ko martxoaren 9ko autonomia hauteskundeak, Nafarroako Foruaren Hobekuntza, 1984ko autonomia hauteskundeak

Ebaluazio-irizpideak eta lorpen-adierazleak

  1. Euskal Herriko eta Espainiako historiaren etapa handiak eta ezaugarriak identifikatzea eta denboran eta espazioan kokatzea, eta haien arteko aldeak eta antzekotasunak bereiztea.
  • Euskal Herriko eta Espainiako aro eta etapa historikoak bereizten ditu.
  • Euskal Herriko eta Espainiako aro edo etapa bakoitzeko ezaugarri nagusiak aztertzen ditu.
  • Gertakari, prozesu eta pertsonaia nabarmenak identifikatzen ditu aro eta etapa bakoitzean.
  • Aurreko eta ondorengo etapa historikoak konparatzen ditu, zerk iraun duen eta zer aldatu den zehazteko.
  • Denbora-lerroak egiten ditu, eta horretan, iturri egokiak aurkitzen ditu edo ikasi duena baliatzen du.
  • Sintesiak egiten ditu lortutako informazioan oinarrituta.
  • Gizarteak aurreko garaietan izan dituen ezaugarrien eta gaur egun dituen ezaugarrien arteko aldeak eta antzekotasunak zehazten ditu.
  1. Euskal Herriko eta Espainiako historiako prozesu historikorik garrantzitsuenak ezagutzea, eta gertakari politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko loturak identifikatzea.
  • Garai historikoen ezaugarri ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak bereizten ditu.
  • Ezaugarri horien elkarrekiko eraginak azaltzen ditu.
  • Etapa historikoen laburpena egitean, harremanetan jartzen ditu alderdi ekonomikoak, sozialak eta politikoak.
  • Kontzeptu eta terminoen izaera ekonomikoa, soziala, politikoa edo bestelakoa bereizten du, eta alor horietako beste kontzeptu eta termino batzuekin lotzen ditu.
  • Dagokien garaian kokatzen ditu kontzeptu eta termino nagusiak, eta behar bezala ezartzen ditu horien arteko loturak.
  • Garai historikoen dibertsitate kulturala deskribatzen du, eta dibertsitate horren adierazpenak bereizten ditu.
  • Lortutako informazioan sintesiak egiten ditu.
  • Iturriek eta egileek gertakari zehatzen aurrean duten jokabidea eta horien gainean hartzen dituzten ikuspuntuak interpretatzen ditu.
  • Lortutako informazioa aztertzen eta antolatzen du, eta egoki aurkezten ditu atera dituen ondorioak; aukeran, IKTek ematen dizkioten aukerak baliatuta.
  1. Historiaren kontzeptuak, terminoak eta oinarrizko teknikak erabiltzea, lehen eta bigarren mailako iturri historikoek betetzen duten zeregina balioestea, historialariaren lana aintzat hartzea eta jakintza historikoa etengabe lantzen ari den prozesua dela ulertzea.
  • Iruzkinak egiten ditu, lehen eta bigarren mailako iturri historikoak erabilita.
  • Zer iturri mota darabilen eta zer ezaugarri nagusi dituen antzematen du.
  • Iturriek adierazten duten garaia, haien egileak, hartzaileak, asmoak eta gainerako alderdiak identifikatzen ditu.
  • Agiri jakinek historiako gertakariak eta prozesuak ezagutzeko egiten duten ekarpena ondorioztatzen du.
  • Ikasitako garai historikoetan ageri diren kontzeptu eta termino historiko nagusien definizioa ematen daki.
  • Iturri historikoak aztertzeko prozesuari erreparatuta, ulertzen du historiaren gaineko jakintza etengabe berregiten ari dela.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen ditu azterketa eta sintesiko ikerketa txikiak egiteko, eta horietan, informazio askotarikoak aztertzen, kontrastatzen eta uztartzen ditu.
  • Lehen eta bigarren mailako iturriak aurkitzen ditu (liburutegietan, Interneten, etab.), informazio baliotsua hartzen du horietatik, eta ikuspegi kritikoz balioesten du horien fidagarritasuna.
  • Lehen eta bigarren mailako iturriak komentatzen eta interpretatzen ditu, eta aurretik dakienarekin uztartzen du horien informazioa.
  • Informazioa argi eta txukun antolatuta ematen du, arloko hiztegi berariazkoa erabilita eta bitarteko ez-linguistikoak baliatuta, hala nola mapak eta grafikoak.
  • Euskarri bat baino gehiago erabiltzen du lan hori egiteko (ahozko adierazpenak, idatziak edo euskarri digitalak).
  1. Egoki, berezkotasunez eta modu sortzailean adierazten ditu ikasgaiaren berezko edukiak, ahoz edo idatziz.
  • Zuzen erabiltzen ditu adierazpen modu askotarikoak: idatzizkoa, ahozkoa, ikus-entzunezkoa edo digitala.
  • Adierazpen modu egokiena hautatzen du, edukiari eta hartzaileari erreparatuta.
  • Aztertutako informazioen laburpenak egiten ditu.
  • Akats ortografikorik gabeko idatzi zorrotzak egiten ditu, gaiaren hiztegi espezifikoa erabilita.
  • Kontzeptuekin eta garaiekin egin ditzakeen akatsak, anakronismoak eta bestelako akatsak nabarmentzen ditu.
  • Gaur egun esanahi berezia duen hurbileko edo urruneko gertakariren baten bilakaera deskribatzen du.
  • Informazioa argi eta txukun antolatuta ematen du, ikasgaiko hiztegi berariazkoa erabilita, bitarteko ez-linguistikoak baliatuta, hala nola mapak eta grafikoak.
  • Euskarri bat baino gehiago erabiltzen du lan hori egiteko (ahozko adierazpenak, idatziak edo euskarri digitalak).
  • Zorrotz eta objektibotasunez interpretatzen ditu iturri historikoak eta egungo informazio-iturriak.
  1. Zenbait unitate kronologiko erabiltzea denbora historikoa grafikoki irudikatzeko eta “aldaketa” eta “iraupen” nozioak adierazteko, eta zenbait garaitan eta lurralde-eremutan erabiltzea.
  • Badaki gertaerak eta prozesuak denboran, segidako garaietan edo garai jakin batean, gertatzen direla (diakronia eta sinkronia).
  • Badaki kultura bat baino gehiago elkarrekin bizi zirela hainbat geografia-eremutan.
  • Historiako aro nagusiak eta garai kronologikoak bereizten ditu.
  • Modu kronologikoan ordenatzen ditu historiako gertakariak eta prozesuak, eta grafikoki adierazten ditu.
  • Ardatz kronologiko bat egiten du gidoi baten urratsak jarraituta, zenbait denbora-unitate (milurtekoak, mendeak, hamarkadak, etab.) zehazten ditu ardatz horretan, 0 urtea adierazten du, eta Kristo aurreko eta ondorengo denborak bereizten ditu.
  • Unitate kronologiko batzuk erabiltzen ditu eta zuzen egiten ditu gertakari, prozesu eta garai historikoen gaineko kalkuluak.
  • Zerrenda kronologiko batean adierazten ditu antzinako bi zibilizaziotan edo gehiagotan eta garai berean izandako gertakariak eta prozesuak, eta horien arteko loturak ezartzen ditu.
  • Zerrenda kronologikotan adierazten ditu elkarren segidan izan diren gertakari eta prozesu historikoak, horien arteko loturak egiten ditu, eta izan diren aldaketak eta iraun duten alderdiak identifikatzen ditu.
  1. Egungo gizartean ditugun eta Euskal Herriko eta Espainiako iragan historikoari lotuta dauden gai garrantzitsuei buruz dituen ikuspuntu propioak argudiatzea.
  • Modu arrazoituan azaltzen ditu idatzietan eta debateetan Euskal Herriko eta Espainiako gizarteetan albiste diren gaien inguruan duen iritzia.
  • Gainerako pertsonek Euskal Herriko eta Espainiako gizarteetan eta albiste diren gaien inguruko debateetan dituzten iritziak entzuten, ulertzen eta errespetatzen ditu.
  • Euskal Herriko eta Espainiako gizarteetan den pluralismoa identifikatzen eta errespetatzen du.
  • Euskal Herriko eta Espainiako gizarteek dituzten arazoen aurrean kontzientzia konprometitu, arduratsu eta aktiboa du.
  • Printzipio demokratikoetan oinarrituz, bizikidetza demokratikorako irtenbideak bilatzen ditu ikaskideekin; horrela jokatzen ez denean jarrera kritikoa agertzen du, eta arbuiatu egiten ditu arrazak, generoak, erlijioak edo bestelako ezaugarrietan oinarritutako diskriminazioak.
  • Giza eskubideak elkarbizitzarako oinarrizko markotzat onartzen ditu, Euskal Herriaren oraintsuko eta gaur egungo historian gertatutako urraketa-egoerak baloratzeko erabiltzen ditu eta gatazkak konpontzeko orduan badaki bide demokratikoak eta baketsuak erabiltzen.
  • Ondarea errespetatzen eta zaintzen du.
  • Egungo egoerak ikertzen eta aztertzen ditu, haien aurrekariak eta jatorriko kausak bilatzen ditu, eta dakiena erabiltzen du gerta daitezkeen ondorioak aurreikusteko.
  • Gaur egun esanahi berezia duen hurbileko edo urruneko gertakariren baten bilakaera deskribatzen du.
  • Lan egiten du ondo informatuta egoteko jakin-mina asetzeko, eta jarrera kritikoa du komunikabideek eta sareak ematen duten informazioarekin eta zabaltzen dituzten mezuekin.
  • Iturriek eta egileek gertakari zehatzen aurrean duten jokabidea eta horien gainean hartzen dituzten ikuspuntuak interpretatzen ditu.
  1. Gaur egungo auzi batzuei buruzko eztabaidetan parte hartzea eta haietan iritzi arrazoituak ematea gizarte-zientzietan oinarrituta, eta besteen iritziak errespetatzea.
  • Jarduera politikoen gaineko iritziak ematen ditu, batik bat, bere ingurunean egiten direnena, eta arrazoitu egiten ditu iritzi horiek.
  • Iritzi askotarikoak daudenean eta gatazkak sortzen direnean, onartzen du, abiapuntu moduan, besteak arrazoi-puntu bat izan dezakeela.
  • Elkarrizketa eta prozedura baketsuen alde egiten du, pertsonen, gizataldeen eta herrialdeen arteko gatazkak konpontzeko.
  • Debateetan parte hartzen duenean, ahaleginak egiten ditu partaide guztiek adostutako konklusioak lor daitezen.
  • Historian izandako gertakari jakinen gaineko hipotesiak planteatzen ditu.
  • Pertsonen ekintza batzuen arrzoiak, testuinguru orokorra eta arrazoiak jakiteko interesa ageri du, eta aldaketa historikoen azalpenean txertatzen du ikasitakoa.
  • Iturriek eta autoreek gertakari zehatzen aurrean duten jokabidea eta horien gainean hartzen dituzten ikuspuntuak interpretatzen ditu.
  • Gaur egun esanahi berezia duen hurbileko edo urruneko gertakariren baten bilakaera deskribatzen du.
  • Iturriek eta autoreek gertakari zehatzen aurrean duten jokabidea eta horien gainean hartzen dituzten ikuspuntuak interpretatzen ditu.
  1. Egungo gizartean dauden hainbat gatazka eta erronkaren sustrai historikoak identifikatzea, eta informazio orokor eta historiografikora jotzea.
  • Egungo egoerak ikertzen eta aztertzen ditu, haien aurrekariak eta jatorriko kausak bilatzen ditu, eta dakiena erabiltzen du gerta daitezkeen ondorioak aurreikusteko.
  • Gaur egun esanahi berezia duen hurbileko edo urruneko gertakariren baten bilakaera historikoa deskribatzen du.
  • Gaur egungo gizarteak bizi dituen egoerekin lotzen ditu iraganean gertatutakoak.
  • Gizarteak aurreko garaietan izan dituen ezaugarrien eta gaur egun dituen ezaugarrien arteko aldeak eta antzekotasunak zehazten ditu.
  • Pertsonen ekintza batzuen kausak, testuinguru orokorra eta arrazoiak jakiteko interesa ageri du, eta aldaketa historikoen azalpenean txertatzen du ikasitakoa.
  • Iturriek eta autoreek gertakari zehatzen aurrean duten jokabidea eta horien gainean hartzen dituzten ikuspuntuak interpretatzen ditu.
  • Zorrotz eta objektibotasunez interpretatzen ditu iturri historikoak eta egungo informazio-iturriak.
  • Ondo informatuta egoten eta jakin-mina asetzen saiatzen da, eta jarrera kritikoa du komunikabideek eta sareak ematen duten informazioarekin eta zabaltzen dituzten mezuekin.
  1. Gertaera eta prozesu historiko garrantzitsuen arrazoiak eta ondorioak adieraztea, haien artean loturak egitea, eta ohartzea gizarte-gertakariek hainbat arrazoi izan ditzaketela.
  • Gertakari eta prozesu historikoen eta sozialen kausak ezagutzen eta sailkatzen ditu.
  • Gertakari edo prozesu historiko nabarmenetan eragiten duten faktoreetako batzuk identifikatzen ditu, zer izaera duten zehazten du eta loturak ezartzen ditu haien artean.
  • Gertakari eta prozesu historikoen epe laburreko, ertaineko eta luzeko ondorioetako batzuk zehazten ditu.
  • Kausa-efektuko harreman-kateak egiten ditu segidako hainbat gertakari edo egoera historikoren artean.
  • Informazioaren laburbilduma egituratuak egiten ditu (denbora-lerroak, eskemak, etab.), eta horretan, iturri egokiak aurkitzen ditu, eman zaizkion datuak erabiltzen ditu edo lehendik eskuratu dituen ezagutzak baliatzen ditu.
  • Testuen, mapen, grafikoen, taulen edo irudien gaineko iruzkinak egiten ditu eta horien gainean egiten zaizkion galderei erantzuten die.
  • Lehen eta bigarren mailako iturriak aurkitzen ditu (liburutegietan, Interneten, etab.), informazio baliotsua hartzen du horietatik, eta ikuspegi kritikoz balioesten du horien fidagarritasuna.
  • Pertsonen ekintza batzuen kausak, testuinguru orokorra eta arrazoiak jakiteko interesa ageri du, eta aldaketa historikoen azalpenean txertatzen du ikasitakoa.
  1. Euskal Herriko eta Espainiako egungo gizarteen irudi plural eta integratzaile bat lantzea, eta horretarako mota orotako informazioak aztertzea (sozialak, kulturalak, historikoak eta abar).
  • Alderdi komunak eta lurraldeen arteko aldeak identifikatzen eta ulertzen ditu Euskal Herriaren eta Espainiaren bilakaera historikoan.
  • Euskal Herriko eta Espainiako gizartearen gaineko irudi plurala eta integratzailea du.
  • Euskal Herriko lurraldeen arteko harremanak identifikatzen eta ulertzen ditu, baita inguruan dituzten beste herri eta errealitate historiko batzuekin dituztenak ere.
  • Ulertzen du Espainiaren bilakaera historikoan eratu diren nazio- eta lurralde-errealitateen egituraketa.
  • Badaki zer rol betetzen duen Espainiak, eta haren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoak, integrazio europarreko prozesuan eta ulertzen ditu horren ondorioak.
  • Herritar guztien bizi-baldintzak hobetzeko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun efektiboa lortzeko ekintza indibidualak eta kolektiboak balioesten ditu.
  • Gaur egungo gizarteak bizi dituen egoerekin lotzen ditu iraganean gertatutakoak.
  • Euskal Herriko eta Espainiako gizarteetan den pluralismoa identifikatzen eta errespetatzen du.
  1. Euskal Herriko eta Espainiako gizarteek dituzten arazoen aurrean kontzientzia konprometitu, arduratsu eta aktibo bat garatzea.
  • Eskubide demokratikoen, giza eskubideen eta bakearen alde egiten du. Berak parte hartzen duen eskala desberdinetako erakundeetan –ikastetxea, udalerria, lurralde historikoa…–, badaki jokabide demokratikoaren irizpideak erabiltzen diren ala ez desberdintzen.
  • Sentiberatasuna, enpatia eta konpromisoa erakusten ditu mundu, estatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko giza eskubideen urraketen biktimekin (diskriminazio eta bazterkeria mota guztiak, gerrak, terrorismoa, indarkeria,…), urraketa horiei aurre egin eta eraldatze aldera erakundeen eta gizartearen ekimenetan parte hartzen du.
  • Ondarea errespetatzen eta zaintzen du.
  • Ondarea ezagutzeko eta kontserbatzeko herri-ekimenetan eta ekimen instituzionaletan parte hartzen du.

 
Erantzunak desaktibatuta daude ESPAINIA ETA EUSKAL HERRIKO HISTORIA: Programazioa, edukiak… sarreran

Posted by on 2012/09/03 in Espainiako eta Euskal Herriko Historia

 

Laburpen hitzak: ,

EKONOMIA ETA ENPRESA: Programazioa, edukiak…

Programa, edukiak…

HELBURUA

Gai hau, batez ere, Hautaprobetara begira dago antolatuta. Horretaz gain, hainbat ikasketetarako baliagarriak izan daitezkeen kontzeptuak landuko dira, eguneroko informazioetan errepikatzen dena (langabezia, multinazionalak, stock-a….). Kontzeptu horien esanahiaz jabetzea izango da helburua.

Helburu orokorrak

  • Enpresa mota desberdinen izaera, funtzioak eta ezaugarri nagusiak identifikatu, sailkatu eta horietako bakoitzaren abantailak eta eragozpenak baloratu.
  • Enpresa txiki baten kontu-orriak interpretatu, beren ekonomia eta finantza desorekak identifikatu, neurri zuzentzaileak proposatu eta ebaluatu eta enpresaren finantza iturri desberdinak aztertu.
  • Enpresa mota desberdinen integrazio joerak ikusi eta eragina kritikoki baloratu.
  • Informazioak modu antolatuan eta ulergarritasunez adierazi, edukiaren, mezuaren asmoen eta hartzailearen ezaugarrien arabera formaturik eta bide teknikorik egokiena hautatuz.

Edukiak

Kontzeptuzko edukiak

Urte guztiko ESKEMA

1. ebaluazioa

1. unitatea-Enpresa eta enpresaburua

  • 1.1. Jarduera ekonomikoa
  • 1.2. Enpresa
  • 1.3. Enpresaburua
  • 1.4. Enpresaren elementuak (4)
  • 1.5. Enpresa-helburuak (4)
  • 1.6. Enpresaren funtzionamendua (4)

2. unitatea-Enpresa-zuzendaritza eta -antolakuntza

  • 2.1. Administrazio-prozesua. Kontzeptua eta faseak
  • 2.2. Plangintza-funtzioa
  • 2.3. Antolakuntza-funtzioa
  • 2.4. Kudeaketa-funtzioa
  • 2.5. Kontrol-funtzioa

3. unitatea-Enpresa-estrategia eta -garapena

  • 3.1. Enpresa-estrategiak
  • 3.2. Lehia-estrategiak: lehia-abantaila eta balioa sortzea
  • 3.3. Enpresa ingurunea
  • 3.4. Hazkunde-estrategiak
  • 3.5. Nazioartekotzea. Multinazionalak
  • 3.6. Enpresa txiki eta ertainak (ETEak)
  • 3.7. Enpresa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

4. unitatea-Merkataritza legedia eta zergei buruzko legedia

  • 4.1. Merkataritza-legedia
  • 4.2. Zergei buruzko legedia

5. unitatea-Enpresa motak

  • 5.1. Enpresen sailkapena
  • 5.2. Enpresa motak forma juridikoaren arabera
  • 5.3. Merkataritza-sozietatea
  • 5.4. Merkataritza-sozietate bereziak

6. unitatea-Giza baliabideen kudeaketa

  • 6.1. Giza baliabideen kudeaketa
  • 6.2. Giza baliabideen kudeaketaren funtzioak
  • 6.3. Gaitasunen araberako kudeaketa eta adimen emozionala
  • 6-4- Giza baliabideen motibazioa

9. unitatea-Merkaturatze-arloa. Marketina

  • 9.1. Merkaturatze-arloa
  • 9.2. Merkatua
  • 9.3. Merkatu-azterketa
  • 9.4. Kontsumitzailearen portaera
  • 9.5. Merkatu-segmentazioa
  • 9.6. Produktuaren kokapena
  • 9.7. Marketina eta marketinaren elementuak
  • 9.8. Produktua
  • 9.9. Prezioa
  • 9.10. Sustapena
  • 9.11. Banaketa
  • 9.12. Marketin-plana
  • 9.13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) marketinean aplikatzea

2. ebaluazioa

10. unitatea-Enpresaren kontabilitatearen egoera-orriak

  • 10.1. Informazioa enpresan
  • 10.2. Enpresaren ondarea
  • 10.3. Enpresaren emaitzak
  • 10.4. Kontabilitate Plan Orokorra (KPO)
  • 10.5. Urteko kontu ofizialak

11. unitatea-Enpresaren kontabilitateko egoera-orrien analisia

  • 11.1. Kontabilitateko egoera-orrien analisia: sarrera
  • 11.2. Ondare-analisia
  • 11.3. Analisia finantzarioa
  • 11.4. Analisia ekonomikoa

3. ebaluazioa

7. unitatea-Ekoizpen-arloa

  • 7.1. Ekoizpena eta ekoizpen-prozesua
  • 7.2. Teknologia eta berrikuntza teknologikoak (I+G+b)
  • 7.3. Ekoizpenaren funtzioa.Produktibitatea eta efizientzia
  • 7.4. Enpresaren kostuak
  • 7.5. Errentagarritasun-atalasea edo ez aurrerako ez atzerako puntua
  • 7.6. Ekoizpenaren kudeaketa
  • 7.7. Enpresaren kalitatea eta ziurtagiriak
  • 7.8. Enpresa eta ingurumenaren babesa

8. unitatea-Hornidura-arloa

  • 8.1.  Hornidura funtzioa
  • 8.2. Inbentarioen kudeaketa
  • 8.3. Izakinen balioa zehaztea

12. unitatea-Finantzaketa eta inbertsio-arloa

  • 12.1. Enpresaren finantziazio-iturriak
  • 12.2. Finantziazio-iturriak, titulartasunaren arabera
  • 12.3. Finantziazio-iturriaren kostua eta hautaketa
  • 12.4. Inbertsioa. Kontzeptua eta motak
  • 12.5. Inbertsio baten ezaugarriak
  • 12.6. Inbertsioak aztertzeko eta hautatzeko metodoak
  • 12.7. Enpresaren zikloak
  • 12.8. Batez besteko Heltze-aroa


Errepasatzeko

1. Enpresa eta ingurunea (1. ebaluazioa)

  • Enpresak ekonomia-unitate gisa
  • Ingurunearen eragina enpresan
  • Enpresa motak
  • Enpresen kokapena eta dimentsioa

2. Merkataritza eta zerga legedia (1. ebaluazioa)

  • Merkataritza legedia
  • Zerga legedia

3. Enpresaren forma juridikoak (1. ebaluazioa)

  • Enpresaren forma juridikoak
  • Enpresa indibiduala
  • Enpresa sozietatea
  • Merkataritza sozietateak
  • Gizarte Intereseko Sozietatea

4. Enpresaren barne antolakuntza (1. ebaluazioa)

  • Zuzendaritza prozesua. Kontzeptua eta funtzioak
  • Planifikazio funtzioa
  • Antolakuntza funtzioa
  • Kontrol funtzioa

5. Hornikuntza area (3. ebaluazioa)

  • Hornikuntza funtzioa
  • Inbentario kudeaketa
  • Izakinen balorazioa

6. Ekoizpen area (3. ebaluazioa)

  • Ekoizpen kontzeptua
  • Ekoizpen funtzioa
  • Enpresaren kostuak
  • Errentagarritasun ataria edo loka-puntua
  • Ekoizpenaren kudeaketa
  • Ekoizpenaren programazioa. Matrize teknologikoa
  • Enpresaren kalitatea
  • Enpresa eta ingurunearen babesa

7. Merkataritza saila. Marketinga (1. ebaluazioa)

  • Merkataritza saila
  • Merkatua
  • Merkatuaren azterketa
  • Merkatuaren segmentazioa
  • Marketinga
  • Marketingaren elementuak
  • Marketing plana

8. Giza baliabideen area (1. ebaluazioa)

  • Giza baliabideen departamentua
  • Giza baliabideen departamentuaren funtzioak
  • Lan segurtasun eta higienea

9. Finantzazio eta inbertsio area (3. ebaluazioa)

  • Enpresaren finantzaketa-iturriak
  • Finantzaketa-iturri baten kostua
  • Inbertsioa
  • Inbertsio baten ezaugarriak
  • Inbertsioak sailkatu eta baloratzeko metodoak
  • Inbertsioak eta arriskua
  • Enpresaren zikloak
  • Batez besteko heltze aroa

10. Enpresaren finantza egoerak (2. ebaluazioa)

  • Informazioaren tratamendu kontablea
  • Kontabilitate Plan Orokorra
  • Egoera balantzea
  • Galera irabazien kontua
  • Memoria edo beste finantza egoera-orri finantzazio batzuk

11. Enpresaren finantza egoeren analisia I (2. ebaluazioa)

  • Kontabilitate egoera-orrien analisiaren hastapenak
  • Ondare analisia: Ondare egitura eta oreka

12. Enpresaren finantza egoeren analisia II (2. ebaluazioa)

  • Finantza analisia: finantza ratioak eta urteko finantzaketa koadroa
  • Azterketa ekonomikoa: enpresaren emaitzen eta errentagarritasunaren azterketa

13. Enpresa proiektua

  • Enpresa bat sortzea: enpresa ekimen proiektua
  • Enpresa proiektuaren bideragarritasuna
  • Enpresa proiektuaren memoria
  • Enpresa bat formalki osatzea

14. Ekonomia berria. Enpresa eta teknologia berriak

  • Ekonomia berria eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
  • Enpresa ekonomia berrian
  • Enpresa aukera berriak
  • Merkataritza elektronikoa
  • Prozedurazko edukiak

  • Enpresa nolakoa den, Funtzioak, Forma juridikoaren, tamainaren… arabera sailkatu
  • Inguruko enpresak identifikatu, ezaugarriak aztertu…
  • Kokapen espaziala eta tamaina zehazten dituzten faktoreen analisia egin
  • Izakinen  balorazio metodoak aplikatu
  • Ibilgetu eta enpresako zirkulatzailearen elementuen analisia egin
  • Produktuak edo zerbitzuak sustatzeko marketing teknikak aplikatu
  • Inbertsioen errentagarritasunari buruzko kalkuluak egin
  • Lan kontratuen modalitateak aztertu, bai langilearentzat eta bai enpresarentzat izan daitezkeen abantailak eta eragozpenak kontuan hartuz
  • Enpresen egungo integrazio joerak eta merkatu irekiaren aurrean enpresa txikiek eta ertainek dituzten erronkak aztertu
  • Aktibo eta pasiboko kontuen sailkapena eta ondare masak taldekatu
  • Ordainketa etendurak eta lurjotzea eragiten duten ondare desorekak identifikatu
  • Enpresa baten ondare netoa zehaztu
  • Enpresen antolaketa egituren analisia egin
  • Taldeen jokabidearen eta antolaketa informalaren analisia
  • Enpresa helburuen analisia etahorien artean gizarte balantzearena

Jarrerazko edukiak

  • Tamaina, kokaleku, forma juridiko…-ei dagokionez alternatiba desberdinak hautatzeak sortzen dituen alderdi positibo eta negatiboen balorazioa
  • Enpresaren alderdi dinamikoaren eta kanpoko faktoreen aldaketen aurrean duen jarreraren balorazioa
  • Marketing-aren teknikak kontsumitzailearengan eta saltokian duen eragina eta, hala badagokio, teknika horien mugak baloratu
  • Enpresaren jarduera arlo guztien funtzionamendua globaltasunez baloratu
  • Lanaren plangintza egin baliabideei eta burutzeko epeen arabera egiteko jarrera, ager litezkeen eragozpen eta arazoei aurrea hartuz
  • Lan merkatuaren erreformaren eragina baloratu gazteen kontratazioan eta enpresaren produktibitatean
  • Ekonomia eta finantza informazioak enpresa kudeaketaren euskarri gisa duen garrantzia baloratu
  • Lehiakortasunaren eta erantzukizun sozial eta etikoaren arteko gatazkaren aurrean jarrera pertsonala hartu
  • Negoziazio bideak bilatzean eta gatazken konponbidean ekin
  • Erantzukizun ekonomiko, sozial eta etikoari dagozkion elementuak barne hartzen dituen gizarte balantzearen garrantzia baloratu
  • Enpresa kudeaketari buruzko erabakiak hartzean informazio eta komunikaziorako teknika berrien ekarpenaren balorazioa
  • Lan jakin batzuk azkar eta zuzen egiteko, teknika eta tresna modernoen aplikazioak eskaintzen dituen aukerak aintzakotzat hartu

FUNTZIONAMENDUA ETA METODOLOGIA

  • Gaiaren aurretik irakasleak aurkezpen bat egingo du proiektorean eta, ondoren, Apunteak izeneko dokumentuan kokatzen saiatuko da.
  • Arlo teorikoa landu eta gero ariketak egingo dira, ikasleek egin eta arbelean zuzenduz. Ariketa luzeak direnean eta klase batean ezin direnean bukatu, proiektorean errekuperatuko dugu aurreko egunean eginiko lana.
  • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.
  • Ebaluazioa ez balu gaindituko, errekuperazioa egin beharko luke. Hau ere ez balu gaindituko, irakaslearekin adostutako beste aukera batzuk ere izango lituzke.
  • Nota igotzeko: Kurtso bukaeran azterketa finala egin beharko luke.

DENBORALIZAZIOA

1. ebaluazioa: 1-2-3-4-7-8

2. ebaluazioa: 10-11-12

3. ebaluazioa: 5-6-9

ERABILIKO DIREN BALIABIDEAK

  • Kurtso hasieran Programa eta Apunteak banatuko dira.
  • 3. ebaluazioan Hautaprobetako azterketak bilduko dituen txostena banatuko da.
  • Markadore fosforitoak, arkatza, boligrafoa, orriak eta kalkulagailua.

GARRANTZIA

Hautaprobetara begira, ebaluazio garrantzitsuenak 2. eta 3.a dira, bigarrena batez ere, Hautaprobetan 4 puntuko galdera bertan baitago

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

  • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.
  • Ebaluazio bakoitzean landutakoaren araberako galderak egingo zaizkio. Beti sartuko dira galdera motzak, Hautaprobetara begira horietakoen galdera egiten baitute. Ebaluazioak ez dira lotuko eta bakoitzak bere nota eta materia mantenduko du Ez Ohiko frogara arte.
  • Errekuperazioak: Azterketa hau egin aurretik ikasleak irakaslearekin bereziki landuko du eta, hainbat kasutan, azterketa adostu ere bai. Gainditu den ala ez adieraziko da soilik, beraz, 5 edo Gu dira aukera bakarrak. Norbaitek nota nahiko balu, finalera aurkeztu beharko luke.
  • Berez, gai hau, etengabea omen da, baina kurtso osoko azterketa final bat ez litzateke ikasle askorentzat erraza izango. Ikasturte hauetan ikasleek oso lanpetuta ibiltzen direnez, nota nahi dutenei bakarrik jarriko zaie final hori.
  • Ebaluazio bakoitza zenbaki batez baloratuko da. kurtso bukaerako batez bestekoa egiteko, hiru zenbakien batez bestekoa egingo da eta, zenbaki osoa ez balitz aterako, gorantz borobilduko litzateke. Finalaren bidez igo daiteke, soilik.
  • Bi mailabereiztuko ditugu:
    • Hautaprobetara aurkeztu behar dute gai honetan.
    • Hautaprobetara ez doaz gai honetan. Azken honetan ere bi ikasle mota dauzkagu:
    • Hautaproben beharrik gabe Heziketa Ziklo batera doaz
    • Irakasleak kasu bereziak aztertzeko ahalmena gordetzen du bere esku.

BIBLIOGRAFIA

  • Apunteak: Kurtsoan zehar
  • Apunteak: Hautaprobetako azterketak
  • Aurkezpenak
  • McGraw Hill-en Ekonomia eta Enpresen antolaketa.
  • DÍEZ DE CASTRO, E. eta besteak, Ekonomia eta enpresen antolaketa. Batxilergoa, 2. maila. Logse, Algaida, Madrid, 1998.
  • DEL VALLE ZARAGOZA, V. eta GÓMEZ DE AGÜERO DE ACUÑA, J.L., Economía y organización de Empresas, McGraw Hill, Madrid, 1998.
  • CASANI FERNÁNDEZ DE NAVARRA, F. eta besteak, Economía y organización de Empresas, Editex, Madrid, 1999.
  • REY ORIOL, J. eta besteak, Economía y organización de Empresas, Edebé, Madrid, 1999.
  • PINILLA, F.M., eta besteak, Fundamentos de Administración y Gestión, McGraw Hill, Madrid, 1999.
  • GÓMEZ DE AGÜERO DE ACUÑA, J.L., eta besteak, Economía y organización de Empresas, Pruebas de Selectividad, Bachillerato Logse, McGraw Hill, Madrid, 1996.
 
Erantzunak desaktibatuta daude EKONOMIA ETA ENPRESA: Programazioa, edukiak… sarreran

Posted by on 2012/09/02 in Ekonomia eta Enpresa

 

Laburpen hitzak: ,

PSIKOLOGIA ETA SOZIOLOGIA: Programazioa, edukiak…

Psikologia10-1

1.  Helburua

  • Psikologia oso lagungarria da mundu pertsonala eta soziala antzeman, deskodetu eta ulertzeko zeregina burutzerakoan. Errealitatera, ez gara bukatuta dagoen zerbait izango balitz bezala hurbildu behar, eraikitzeko dagoen zerbait izango balitz bezala baizik. Ondorioz, gure norbanako esperientziaren errealitatetik abiatzen bagara gure jarrera pertsonalen etengabeko aberasketa eta inguruan dugun gizarte jardueraz jabetzeko gai izatea eragin behar du.
  • Zientziaren berezko planteamenduak, gizakion arazoak ulertu eta aztertzeko beste modu ez zientifikoetatik bereiztea.
  • Aniztasun pertsonala eta kultur aniztasuna, aberastasun iturri eta aldaketa-eragile gisa kritikoki eta tolerantziaz baloratzea.
  • Norbanako eta gizarte-prozesuak interpretatu eta ulertzea ahalbidetzen duten kontzeptu, prozedura eta teknikak ulertu eta aplikatzea.

Helburu orokorrak

2.  Edukiak

Kontzeptuzko edukiak

1. PSIKOLOGIA DERITZON ZIENTZIA

  • Psikologiaren definizioa
  • Psikologiaren lehen teoria zientifikoak
  • Psikologia eskolak
  • Psikologiaren ikerketa-alorrak

2. JOKABIDEAREN OINARRI FISIOLOGIKOAK

  • Herentzia genetikoa eta jokabidea
  • Nerbio-sistema
  • Sistema endokrinoa
  • Sistema Endokrino eta Nerbio Sistemaren lankidetza
  • Zerebroa aztertzeko metodoak
  • Patologia ezagunak

3. Gogamen-prozesuak (I): SENTSAZIOA ETA PERTZEPZIOA

  • Estimuluak eta Sentsazioak
  • Pertzepzioa
  • Pertzepzioaren teoriak
  • Pertzepzioaren eragina duten faktoreak
  • Pertzepzio motak
  • Ilusio Optikoak
  • Pertzepzioaren nahasteak

4. Gogamen-prozesuak (II): OROIMENA

  • Oroimena
  • Oroimenaren ereduak
  • Gogoratzea eta faktoreak
  • Ahaztea eta faktoreak
  • Oroimena hobetzen
  • Oroimenaren nahasteak

5. NORTASUNA

  • Nortasunaren psikologia
  • Nortasunaren teoriak
  • Nortasuna aztertzeko metodoak

6. NAHASTE PSIKOLOGIKOAK

  • Animo egoera nahasteak
  • Antsietatea
  • Eskizofrenia
  • Elikadura nahasteak

Prozedurazko edukiak

  • Auzi eta arazoen formulazioa, aurretiazko ideiak garatu beharreko gaiekin lotuz.
    • Norberaren aurretiazko ideiak abiaburu gisa berbalizatu eta erabiltzea.
    • Besteen aurretiazko ideiak komunikazio on bat lortzeko bidetzat hartzea.
    • Gai jakin bati buruzko norberaren edo besteen aurretiazko ideiak, ikerketa zientifikoak garatutako teoriekin alderatzea.
  • Estrategia eta teknika desberdinen bitartez informazioa lortu, aukeratu eta antolatzea.
    • Iturri desberdinetatik informazio garrantzitsua lortzea (idatzizko testuak, irudiak, landa-lana, datu-baseak, grafikoak, koadro estatistikoak, etab.)
    • Iturrietara sarbidea izateko estrategia eta teknikak (hitzezkoak, idatzizkoak, grafikoak, estatistikoak, ikonikoak, etab.) eta eremuko erregistroak (behaketak, elkarrizketak, inkestak, galdeketak, testak, etab.) eraginkorki erabiltzea.
    • Informazioa bilatzerakoan lortutako datuak aukeratu eta egituratzea.
    • Ikerketa, komunikazio, grafiko etab.etan adierazteko informazioaren zuzentasun eta objektibotasunaren analisia eta ebaluazioa.
  • Gertakari bat, egoera bat, etab. Zientifikoki azaltzeko bide ematen duten prozedura desberdinak erabiltzea.
    • Egoera jakin bat finkatu dezaketen funtsezko aldagaiak identifikatu eta deskribatzea (faktore pertsonalak, inpertsonalak, norbanakoak, taldekoak, etab.) eta hauek ikerketa-prozesuan duen eboluzioa kontrolatzea.
    • Ikerketa bereko edo desberdinetako aldagai desberdinen eboluzioa alderatu eta dauden korrelazioak ezartzea.
    • Ikertutako alderdiren batean parte hartzeko iritzi eta proposamen praktikoak egitea.
  • Eskuratutako ezaguerak teknika desberdinen bitartez jakinaraztea.
    • Ikasitakoa nahiz idatzizko, ahozko eta ikus-entzunezko tekniken bidez lortutako emaitzak banaka edo talde txikitan azaldu eta aurkeztea.
    • Eztabaida, mahai inguru, mintzaldi, etab.en plangintza egin eta bertan parte hartzea, bai eta ekintzen simulazio, role-playing, dramatizazio etab.etan ere.
    • Eztabaida, mahai inguru etab.en nahiz errepresentazio, role-playing, etab.en ondorioak adieraztea.

Jarrerazko edukiak

  • Giza errealitate psikologikoaren alderdi sakonak nahiz gizarte aniztasuna eta kultur eraginak aurkitu eta ezagutzeko interes eta jakin-mina.
  • Gizakiaren arazo psikologikoak antzemateko gaitasuna eta izpiritu kritikoa izatea.

Irtenbide eta arazoekiko jarrera irekia izatea, Psikologiaren alorrean ikerketa zientifiko ororen emaitzen erlatibotasuna kontuan hartuz.

  • Psikologiaren lorpen zientifiko eta teknikoek norbanakoa nahiz taldea transformatzeko duten gaitasunaren  balorazioa.
  • Boterea duten edo gizarte-presioa eragiten duten taldeek euren helburuak lortzeko Psikologiaz egiten duten erabilera interesatua baztertzea.
  • Ezaguera psikologikoek gure autokontzeptu, autoestimu, eta, orohar, autoerrealizazio pertsonalaren prozesu osoaren sustatzaile gisa egin diezaioketen ekarpen positiboa aintzat hartzea.
  • Apunte bidez funtzionatuko dugu.
  • Ikasteko teknika bat eman nahi zaie ikasleei eta horregatik lanketa sistematizatu bat jarraituko da:

3.  Funtzionamendua eta metodologia

  • Gaiaren aurretik irakasleak aurkezpen bat egingo du proiektorean.
  • Irakasleak, apunteez gain, eskema banatzen du.
  • Irakasleak eskemaren zati bakoitzaren erantzuna liburuan non kokatzen den esaten du eta lehenengo ikuspegi orokorra emango die.
  • Irakasleak, beti eskema jarraituz, galdera bakoitzaren xehetasun nagusiak liburuan non kokatzen diren esaten jarraitzen du eta ikasleek fosforitoz markatzen dute liburuan: “super azpimarratu” esaten zaiona. Hemen bigarren ikuspegi zabalxeago bat eman nahi zaie. Egia esan, apunteak direnez, lan hau egina dago eta ez da garrantzitsua aurtengo gaian.
  • Irakasleak, galdera bakoitzaren xehetasun nagusi horiek liburuan kokatuz, zabaldu egiten ditu eta ikasleek fosforitoz markatzen dute liburuan: “azpimarratu” esaten zaiona. Hemen Hirugarren ikuspegia ematen zaie.
  • Galdera guztiak horrela landu eta gero, gaia bukatzen denean, irakasleak gai osoa errepasatzen du, ideia nagusiak bilduz. Laugarren errepasoa da hau.
  • Hau egin eta gero, “abisatu gabeko kontrola” dator, ondo baino hobeto abisatuta geratzen dena, gaia bukatzen den bezain laster egingo baita (Hori bai, astelehenetan ez!). Oinarrizko kontzeptuak hartu diren ala ez aztertzea da helburu. Galdera motzak izango dira, irakasleak azkartasunez zuzendu ahal izango dituenak. Helburuak: Irakasleak gaia gelan noraino ulertzen den jakin ahal izatea, azken errepaso bat ematea, ikasleek azken eguneraino gaia irakurri gabe ez izatea… Irakasleak kontrolak zuzendu eta gero, gaizki ulertutakoak berriro argituko dira. Kontrol honek ez du inongo kontabilizaziorik azken notan, eta pizgarri bezala erabiliko da, ikasleak ikastera motibatzeko, hemen agertutako hainbat galdera azken azterketan jarriko baita. Kontrol hau ebaluazioan baino gehiago gaiaren hausnarketan sartzen da.
    • Arlo teorikoa landu eta gero pelikulak landuko ditugu (“landu” esan dut eta, horretarako, osteguneko bi segidako orduak erabiliko ditugu, zenbaitetan, ostegunekoak ere bai…). Ondoren gaiari buruzko elkarrizketa egingo dugu berriro. oso egokia izan ohi da.
    • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan. Galdera motzak izango dira, baina baita ere luzeak; hauetan ikasleak gai bat garatzeko gaitasuna erakutsi beharko  du. Errazteko, azterketan eskemak erabili ahal izango ditu, nahi izanez gero, ildo horri jarraituz. Galdera motzen artean aurrez kontroletan agertu direnak ere sartuko dira. Aurrez azterketa eredua emango zaio. Azterketan eskemak erabili ahal izango ditu.
    • Ebaluazioa ez badu gainditu, errekuperazioa egin beharko. Hau ere ez badu gainditu, irakaslearekin adostutako beste aukera batzuk izango ditu.
    • Nota igotzeko: Kurtso bukaeran azterketa finala egin beharko dute. Hainbat kasutan, lana bidez ere egin daiteke, baina irakasleak erabakiko du salbuespeneko aukera hori egin daitekeen ala ez.

4.  Denboralizazioa

  • 1. ebaluazioa: 1-2
  • 2. ebaluazioa: 3-4
  • 3. ebaluazioa: 5-6

5.  Erabiliko den materiala

  • Kurtso hasieran, apunteez gain, Programa eta ebaluazio bakoitzari dagokion Eskema banatuko dira. Klase guztietan eskura behar dugu material hau.
  • Markadore fosforitoak, arkatza, boligrafoa eta orriak.
  • Gai bakoitzaren kontrola.
  • TV, Bideo, DVD, ordenagailua eta proiektorea,.
  • Testuak.
  • Pelikulak eta dokumentalak: Elling, Despertares…

6.  Ebaluazio irizpideak

  • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.
  • Ebaluazio bakoitzean landutakoaren araberako galderak egingo zaizkio. Aurrez eredua emango zaio. Beti sartuko dira kontroletan azaldutako galderak. Ebaluazioak ez dira lotuko eta bakoitzak bere nota eta materia mantenduko du Ez Ohiko frogara arte.
  • Errekuperazioak: Azterketa hau egin aurretik ikasleak irakaslearekin bereziki landuko du eta, hainbat kasutan, azterketa adostu ere bai. Gainditu den ala ez adieraziko da soilik, beraz, 5 edo Gu dira aukera bakarrak. Norbaitek nota nahiko balu, finalera aurkeztu beharko luke.
  • Berez, gai hau, etengabea omen da, baina kurtso osoko azterketa final bat ez litzateke ikasle askorentzat erraza izango. Ikasturte hauetan ikasleek oso lanpetuta ibiltzen direnez, nota nahi dutenei bakarrik jarriko zaie final hori.
  • Ebaluazio bakoitza zenbaki batez baloratuko da. kurtso bukaerako batez bestekoa egiteko, hiru zenbakien batez bestekoa egingo da eta, zenbaki osoa ez balitz aterako, gorantz borobilduko litzateke. Finalaren bidez igo daiteke.
  • Irakasleak kasu bereziak aztertzeko ahalmena gordetzen du bere esku.

Bibliografia

  • ELHUYAR, AKARREGI, P. eta NAVASCUES, J.M., Psikologia, Donostia, 2001
  • GAIAK,  GAZTAÑAGA BELOKI, A., Psikologia eta Soziologia, Donostia, 1996
  • MCGRAWHILL, ALONSO GARCÍA, J.I. eta beste batzuk, Psicología, Madrid, 2000
  • MCGRAWHILL, ALONSO GARCÍA, J.I. eta beste batzuk, Psicología, Madrid, 2002
 
Erantzunak desaktibatuta daude PSIKOLOGIA ETA SOZIOLOGIA: Programazioa, edukiak… sarreran

Posted by on 2012/09/02 in Psikologia eta Soziologia

 

Laburpen hitzak: ,