11. gaia-Finantzaketa eta inbertsio-arloa 137
11.1. Enpresaren finantziazio-iturriak
Enpresak eskura dituen baliabide likido eta ordainbideei esaten zaie.
11.1.1. Itzultzeko epearen arabera
- EPE LABURREKO FINANTZIAZIO-ITURRIAK: Itzultzeko epea urtebete edo urtebete baino gutxiago da.
- EPE LUZERAKO FINANTZIAZIO-ITURRIAK: Itzultzeko epea urtebete baino luzeagoa da.
11.1.2. Jatorriaren arabera
Enpresatik kanpo edo enpresak bertan sortutakoak:
-
- BARNE-FINANTZIAZIOA: Erreserbak, Hornidurak…
- KANPO-FINANTZIAZIOA: Kapitala, maileguak…
11.1.3. Finantziazio-baliabideen jabetzaren arabera
Enpresaren jabeenak edo enpresatik kanpoko pertsonenak:
-
- FINANTZIAZIO-BALIABIDE PROPIOAK: Kapitala, erreserbak.
- BESTEREN FINANTZIAZIO-BALIABIDEAK: Maileguak, kredituak…
11.1.4. Baliabideak lortzeko moduaren arabera
Enpresatik kanpo edo enpresak bertan sortutakoak:
-
- BEREZKO FINANTZIAZIO-ITURRIAK: zorrak ordaintzea atzeratu… Enpresak ez du kontraturik egin horretarako.
- NEGOZIATUTAKO FINANTZIAZIO-ITURRIAK: Kontratu bidez sortzen dira eta ez dira berez sortzen. Negoziatu egin behar dira, noiz arte, zenbatean…
11.2. Finantziazio-iturriak, titulartasunaren arabera
Labur-labur esanda:
BALIABIDE PROPIOAK | KANPOKOAK | Kapitala, Diru-laguntzak, Arrisku-kapitaleko sozietateak jarritako dirua… |
BARNEKOAK | Irabazi bidezko autofinantzaketa: Erreserbak, amortizazioa, hornidurak… | |
KANPO- BALIABIDEAK | EPE LUZERA | Epe luzerako maileguak, obligazio edo jesapenak, leasinga, rentinga… |
EPE LABURRERA | Epe laburrerako kredituak eta maileguak, hornitzaileen kreditua, efektu-deskontuak, factoringa, confirminga… |
11.2.1. Baliabide propioak edo finantziazio propioa
KANPOKO BALIABIDE PROPIOAK
-
- KAPITALA: Sozietatea eratzean bazkideek emandako ekarpenak edo ondoren egindako zabalpenak. Ekarpen berezi bat ARRISKU-KAPITALEKO SOZIETATEek egin dezaketena da.
- ARRISKU-KAPITALEKO SOZIETATEAK:
- Enpresak sortu, hauek zabaldu edo proiektu berri bat garatzeko finantzaketa ematen dute.
- Ez da epe jakin batean itzuli behar den kanpoko finantzaketa; aldiz, finantzaketa propioa (kapital soziala) ematen dute, enpresaren akziodun bihurtzen baitira. AKS-ak bere kapital partaidetza saldu dezake.
- ARRISKU-KAPITALEKO SOZIETATEAK:
- DIRU-LAGUNTZAK
- KAPITALA: Sozietatea eratzean bazkideek emandako ekarpenak edo ondoren egindako zabalpenak. Ekarpen berezi bat ARRISKU-KAPITALEKO SOZIETATEek egin dezaketena da.
BARNEKO BALIABIDE PROPIOAK EDO AUTOFINANTZAKETA
-
- ERRESERBAK: enpresak banatzen ez dituen mozkinak. Mozkinak emaitzetatik sortu dira, jarduera garatuz. Erreserbak erabiliz, enpresak inbertsio berriak egin ditzake. Mota ezberdinak daude: Legezkoak (legeak agintzen du), Estatutu-erreserbak (Estatutuetan adostuta daude), Borondatezkoak.
- AMORTIZAZIOA: Ibilgetuak ekoizpen-prozesuan galtzen duen balioaren arabera kalkulatzen da. Balio-galera hori produktuaren balioan aintzat hartu behar da, kostu moduan. Urteak joan ahala, amortizazio-funtsa hazi egingo da aktiboak galtzen duten balioa adina; horrela, aktiboen bizitza ekonomikoa amaitzen denean, enpresak ordezkatzeko ahalmena izango du, funts horretan metatutako dirua erabiliz
11.2.2. Epe luzeko besteren finantziazio-baliabideak
- EPE LUZERAKO MAILEGUAK: Kreditu-erakundeei maileguak eskatzen dizkiete finantziazioa lortu ahal izateko. Dirua berehala lortzen dute horrela, baina urtebete baino geroagoko epean itzuli egin beharko da interes bat gehituz.
- JESAPENAK
- Kanpoko finantziazioa eskaintzen diote estatu edo enpresari.
- Estatuak edo enpresak mailegua eskatzen diete partikularrei, kreditu-titulu batzuk jaulkita. Titulu horiek denak berdinak dira eta baldintza berdinetan.
- Zor-tituluak dira eta hauen jabeak mailegu-emaileak dira eta ez enpresaren jabeak (akzioen jabeak diren bezala).
- Epemuga zehatz bat dute (Akzioek ez).
- Esandako epemuga amaitutakoan, estatu edo enpresak dirua itzuliko dio mailegu-emaileari adostutako gehiagarriarekin batera.
- LEASING
- Def: Enpresa finantzatzeko sistema bat da, AF-ko elementu bat eskuratzeko, errentamendu-kuota baten truke.
- Eragileak: 3 eragilek hartzen dute parte:
- Enpresa bezeroa, ondasuna behar duena.
- Ondasun ekoizlea edo jabea
- Leasing-enpresa
- Funtzionamendua:
- Finantza-erakunde honek ondasunaren erosketa finantzatzen du, eta enpresa bezeroari ematen dio alokairu baten truke.
- Aldia amaitzen denean, 2 aukera: ondasuna enpresari itzul dakioke edo erosi kontratuan zehaztutako prezioan.
- Alde txar nagusia: Garestia dela.
- Alde ona: Enpresak ez du baliabideak bilatu beharrik eta zerga-hobariak lor ditzakete; leasing-kuota enpresarentzat gastua da eta emaitza baxuagoa aterako da, enpresak zerga gutxiago ordaindu behar duelako.
- RENTING
- Def: Ondasunak epe ertainean edo luzean alokatzeko modu bat da.
- Funtzionamendua:
- Errentariak errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du eta renting-enpresak ondasuna erabiltzen utziko dio, mantenua egingo dio edo asegurua ordaindu.
- Aldia amaitzen denean, 2 aukera: ondasuna enpresari itzul dakioke edo kontratua berritu.
- Alde txar nagusia: Ondasuna berea ez denez, beti ordaintzen dabil. Kontuak atera beharko lituzke ea merezi duen horrela jarraitzeak ala erostea hobeto ateratzen zaion.
- Alde ona: Enpresak ez du baliabideak bilatu beharrik eta zerga-hobariak lor ditzakete, errenta guztia baita gastua eta emaitza baxuagoa aterako da, enpresak zerga gutxiago ordaindu behar duelako.
11.2.3. Epe laburreko besteren baliabideak
- EPE LABURREKO MAILEGUAK: Enpresak dirua eskatzen dio finantza-erakunde bati, epe laburrerako beharrak ordaintzeko. Urtebete edo gutxiagoko epea behar du eta, aldia amaitzean, enpresak dirua itzuli beharko du, interes eta guzti.
- EPE LABURREKO BANKU-KREDITUAK
- ZENBAKI GORRIAK:
- Ez da oso ohiko finantziazio-iturria.
- Kontu korrontean dagoen saldoa baino zenbateko handiagoa erabiltzean datza. 100 € daude eta 300 € ordaintzen dira, 200 zenbaki gorritan geratuz.
- Alde txarra: Oso garestia aterako da, interes handiak kobratzen dituztelako.
- Alde ona: Berehalakoan lortzen da dirua. Gero gerokoak, baina ez digute telefonoa edo argia moztuko…
- KREDITU-KONTUA:
- Enpresak finantza-bitartekoak nahi ditu izan ditzakeen beharrei aurre egiteko, baina ez daki zenbat beharko duen zehazki. Kreditu-kontuan muga bat duen kontu korronte bat emango diote. Diru guztia erabil dezake, edo zati bat, eta erabilitakoaren interesak ordainduko ditu gehi komisio bat erabili gabeko zenbatekoagatik.
- Alde txarra: Garestia ateratzen da. Zenbatekoa jakinez gero, merkeagoa da mailegua.
- Alde ona: Ez badakigu zenbat erabiliko dugun, marjina uzten digu eta dena mailegatzea baino merkeagoa ateratzen da.
- ZENBAKI GORRIAK:
- MERKATARITZA KREDITUA: Enpresak hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uztean lortzen duen finantzaketa automatikoa da. Funts horiek, doan, fakturak ordaindu arteko aldi horretan.
- EFEKTU-DESKONTUA
- Bezeroak (ni) ez du momentuan ordaintzen eta letra bat dago epea eta kantitatea zehazten delarik.
- Epemuga iritsi baino lehen, enpresa saltzaileak (Jon) letra hori diru bilakatu nahi du eta finantza-erakunde batera (Ainhoa) joan daiteke. Garbi dago komisioak eta interesak kobratuko dizkiola, baina… presa badu, hori da gure aukera!
- Bezeroak (ni) ez balu letra ordainduko, bankuak (Ainhoa) letra osoa kobratuko liguke + itzulketa gastuak, azken erantzulea enpresa delako (Jon).
- FACTORING
- Epe laburreko besteren baliabideak.
- Bezeroen gaineko kreditu eskubide guztiak faktore izeneko enpresa bati saltzea. Ez badago ordainketarik, Faktoreak du erantzukizuna.
- Alde onak: Berehalako likidezia, ordaindu ezaren arriskuari ekidin, berankortasunari ekidin
- Alde txarrak: Interes eta komisio handiak
- CONFIRMING
- Epe laburreko besteren baliabidea.
- Kreditu-erakundeek enpresei eta hornitzaile nazionalei egin beharreko ordainketak kudeatzeko eskaintzen dieten finantza-zerbitzua.
- Fakturak muga-eguna baino lehenago kobratzeko aukera ematen dio hartzekodunari.
- Funtzionamendua:
- A enpresak zerbait erosi dio C hornitzaileari.
- A enpresak ordaindu beharreko fakturak ematen dizkio B kreditu erakunde bati.
- B-k ordainduko ditu fakturak muga-eguna iristen denean A-ren kontutik dirua ateraz eta komisioa kobratuz.
- B bankuak jakinarazpena bidaliko dio C hornitzaileari, noiz kobratuko duen esanez eta aurreratzeko aukera eskainiz. Aukera hau erabiliko balu, komisioa kobratuko dio.
- Alde ona: administrazio gastu gutxiago, transferentziarik ez… enpresaren irudia hobetu…
- Alde txarra: Kostu handia
- BEREZKO FINANTZIAZIO-FUNTSAK edo FUNTS ESPONTANEOAK. Enpresak eskuragarri dituen baliabideak dira. Adb: enpresak Ogasunari edo Gizarte Segurantzari dagokionean ordaindu beharreko dirua, edota langileei oraindik ordaindu gabeko soldatak.
11.3. Finantziazio-iturriaren kostua eta hautaketa
11.3.1. Finantziazio-iturriaren kostua
Enpresak erabiltzen dituen baliabide gehienek kostuak eragiten dituzte. Batez besteko kosturik baxuena eragiten duen finantziazio-iturria lortzen saiatuko da enpresa. Izan ere, hala, mozkin handiagoa lortuko du egindako inbertsioaren bidez.
11.3.2. Finantziazio-iturria hautatzea
Enpresak kostu txikiena duen finantziazio-iturria aukeratu nahi du, kostuak txikituz mozkinak handituko dituelako. Hainbat faktore hartu beharko litzateke kontuan:
- Inbertsio mota: Epe motzera ala luzerako behar dugun erabaki beharko dugu. Zaharkitutako ondasunak ordezteko inbertsioak egin behar badira, berriz, amortizazio-funtsa erabiliko dugu horretarako.
- Enpresak zenbateraino zorpetu nahi duen: Gutxi zorpetu nahi badu, finantziazio-iturri propioak erabiltzen saiatuko da. Errentagarritasuna handitzeko nahian badabil eta ezin baditu baliabide propioak erabili, kanpoko finantziazio-iturriak erabiliko ditu.
- Finantziazioaren kostua: Epe luzekoak, normalean, epe motzekoak baino kostu handiagoa izango du. Finantziazio-iturri espontaneoak, berriz, ez dute kosturik izaten…
11.4. Inbertsio baten ezaugarriak
- Hasierako Despoltsapena: Zero unea ere esaten zaio. Hasieran ordaindutako zenbatekoa da eta ordainketa handiena izan ohi da.
- Iraupena: Inbertsioa hasi eta zenbat urtetan jardungo duen adierazten du.
- Kutxa-fluxu garbiak: Kobrantzen eta ordainketen arteko aldea da.
- Hondar-balioa: Inbertsioaren bizitzaren amaieran, ondasunak duen balioa da. Azken kutxa-fluxuen kobrantzei gehituko zaie balio hau.
11.5. Inbertsioak aztertzeko eta hautatzeko metodoak
Enpresak baliabide mugatuak ditu eta ezin ditu nahi adina inbertsio egin. Hautatu beharrean da. Horretarako 2 metodo mota erabil ditzake:
- Metodo estatikoak: Diruaren balioa konstantea da denboran zehar. PAY-BACK (Berreskuratze Epearen metodoa).
- Metodo dinamikoak: Diruaren balioa ez da beti berdina eta faktore hori kontuan izan behar da. BEG (Balio Eguneratu Garbiaren metodoa) eta BIT (Barneko Itzulketa Tasa)
Buruketak egingo ditugu hau lantzeko.
11.6. Batez besteko Heltze-aroa
Enpresak ekoizpen-prozesuan inbertitutako dirua berreskuratzeko behar duen DENBORA da. Beste era batera esanda, zirkulatzaileko elementuek ustiapeneko ziklo bat osatzeko behar duten egun kopurua.
11.6.1. Batez besteko Heltze-aroaren azpialdiak
Industria-enpresa batean, 5 azpitalde izan ohi dira:
-
- Batez besteko HORNIDURA-aldia: Erabili baino lehen, lehengaiek biltegian ematen duten egun kopurua. HAh
- Batez besteko EKOIZPEN-aldia: Produktuak fabrikatzeko behar den egun kopurua. HAe
- Batez besteko SALMENTA-aldia: Produktuak saltzeko behar den egun kopurua. HAs
- Batez besteko KOBRANTZA-aldia: Bezeroei kobratzeko behar den egun kopurua. HAk
- Batez besteko ORDAINKETA-aldia: Hornitzaileei ordaintzeko behar den egun kopurua. HAo
11.6.2. Batez besteko Heltze-aroa kalkulatzea
BATEZ BESTEKO HELTZE-ARO EKONOMIKOA: BIltegian materialak sartzen direnetik bezeroei fakturak eta letrak kobratzen zaizkienen arte.
HAE =HAh+HAo+HAs+HAk
BATEZ BESTEKO HELTZE ARO FINANTZARIOA: Enpresak ekoizpenerako materialak erosten inbertitutako dirua berreskuratzeko behar duen denbora. Enpresak material horiek osorik zenbat egunetan finantzatu behar dituen adierazten du.
HAF =HAh+HAo+HAs+HAk – HAo
11.6.3. Merkataritza-enpresa baten batez besteko Heltze-aroa
HAF =HAh+HAk – HAo
Buruketak

11. gaia-BURUKETAK: Finantzaketa eta Inbertsio arloa
11.1. Otegi enpresak ekipo industrial bat erosi du 200.000 €-an. Ekipo horrek 10 urteko bizitza ekonomikoa izatea espero da, eta bukaeran, 20.000 €-ko hondar balioa. Ekipoak linealki galtzen du balioa bere bizitzan (urteko galera konstantea da). Kalkula ezazu:
-
- Zer amortizazio-funts izango du enpresak 5 urte geroago?
- Esan, besteak beste, zer finantzaketa-aplikazioa eman daitekeen baliabide horiei.
11.2. Merino enpresak 100.000 € behar ditu inbertsio bat egiteko. Finantza-bitartekariak eskainitako maileguen baldintzen kostua % 7 UTB da. 100 €-ko 1.000 obligazioren jaulkipena egitea pentsatu du, eta aurreztaile partikularrei saltzea, finantza-bitartekari baten bidez. Gastuak eta ordaindu beharreko interesa eta eragiketaren kostua % 5,8 UTB dela kontuan hartuta, zer finantzaketa mota da komenigarria enpresarentzat?
11.3. Gaztañaga enpresak ekipo industrialaren zati bat berritu behar du, baina ez du dirurik erosketa egiteko. Leasing-enpresa batekin harremanetan jarri dira. Zure ustez, zer adostuko dute kontratuaren baldintzen inguruan?
11.4. Garmendia enpresak 200 €-ko letra bat du zorroan eta uztailaren 5a du mugaeguna. Kalkula ezazu zenbat diru jasoko duen enpresak, maiatzaren 3an deskontura aurkezten badu banku batean. Bankuak urteko % 7,3ko deskontu-tasa aplikatzen du eta letraren balio nominalaren % 0,5eko komisioa zorduntzen du.
11.5. Villar enpresak makina berri baten erosketa finantzatu nahi du, ekoizpena handitzeko xedean.
-
- Zer finantziazio-iturri gomendatuko zenizkioke?
- Makina aurretik dagoen bat ordezteko erosiko balitz, zer gomendatuko zenioke enpresari?
11.6. Ona enpresak makina bat erosi du 500 €-an, 5 urteko inbertsio-proiektu bat aurrera eramateko. Erosketaren unean, ez du dena eskura ordaintzen eta 200 € eman ditu, ondorengo urteetan 150 €-ko ordainketak egingo dituelarik. Urte bakoitzean, 300 €-ko kobrantzak lortzea espero du eta, bosgarren urtea amaitzean, makinak 50 €-ko hondar-balioa izatea espero du. Bil ezazu honen eskema taula batean.
11.7. Lopetegi enpresak plastikoa birziklatzen du eta enpresarako inbertsiorik onena hautatu nahi du, eta hiru inbertsioen datu hauek ditu (eurotan adierazita daude). Berreskuratze Epearen arabera, zer inbertsio hautatu beharko luke?
Inbertsioa | D0 | F1 | F2 | F3 |
A | 400 | 200 | 200 | 200 |
B | 500 | 100 | 150 | 200 |
C | 700 | 300 | 350 | 300 |
11.8. Izagirre enpresak bi inbertsio proiektu desberdin ditu. Hasierako despoltsapena 2.000 m.u.koa da bietan. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
1. urtea | 2. urtea | 3. urtea | 4. urtea | |
1. proiektua | 200 | 1.800 | 100 | 100 |
2. proiektua | 400 | 1 000 | 600 | 12.000 |
Pay-back metodoaren arabera, zein da inbertsiorik hoberena?
11.9. Garmendia enpresa dudatan dago. Berreskuratze Epearen metodoa aplikatuz, Inbertsiorik hoberena aukera iezaiozu:
5 milioi m.u. inbertitu ditu eta lehenengo 3 urtetako kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
1. urtea | 2. urtea | 3. urtea |
500.000 | 500.000 | 1.600.000 |
4 milioi zortziehun mila m.u. inbertitu ditu eta lehenengo 3 urtetako kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
1. urtea | 2. urtea | 3. urtea |
300.000 | 660.000 | 400.000 |
5 milioi berrehun mila inbertitu ditu eta lehenengo 3 urtetako kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
1. urtea | 2. urtea | 3. urtea |
300.000 | 1.900.000 | 680.000 |
11.10. Inflaziorik ez balego, De Juanek bere kapitala inbertituz % 10 metakorra lor dezake. Lagun batek 1.000 € zor dio eta itzultzeko epearen luzapena eskatu dio. Zenbat diru eskatuko dio ordainketa urte bat atzeratzen bada? Eta 2 urte atzeratzen bada? Eta 3 badira?
11.11. Inflaziorik ezean urteko interes-tasa metakorra % 9koa da. Mila euro utzi duenak, zenbat eskatuko du urtebeteko atzerapenagatik? Eta 2 urteko atzerapena bada? Eta 3 badira? Formula arrazoitzen saia zaitez.
11.12. Nieto inbertsio bat aztertzen ari da. 10.000 m.u.ko despoltsapen bat behar du eta 4 urte iraungo du. Lehenengo urtean 7.000 m.u.ko kaxa-fluxua sortuko du; bigarrenean 2.000 m.u.koa; hirugarrenean 1.000 m.u.koa eta laugarrenean, 2.000koa. Berreskuratzeko Epearen metodoaren arabera, noiz berreskuratuko dugu hasierako despoltsapena? Zein da metodo honen eragozpena?
D0 | F1 | F2 | F3 | F4 |
-10.000 | 7.000 | 2.000 | 1.000 | 2.000 |
11.13. Torres jauna inbertsio bat aztertzen ari dira. Hasierako despoltsapena 5.000 m.u.koa da. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
1. urtea | 2. urtea | 3. urtea |
2.000 | 3.000 | 4.000 |
Inflaziorik ezean, errentagarritasuna % 4koa litzateke, baina bada inflazioa eta % 8 metakorra da. GBGa kalkula ezazu eta esan ezazu proiektua baliagarria den ala ez.
11.14. Elosegi jatetxeak inbertsio bat egin behar du eta, BEG-aren (VAN) irizpidearen arabera, inbertsio onena zein den aztertu behar du. Interes tasa % 6koa bada, zein hautatu behar du? (Kopurua eurotan dago)
Inbertsioa | D0 | F1 | F2 | F3 |
A | 800 | 500 | 600 | 700 |
B | 1.000 | 250 | 300 | 400 |
C | 1.200 | 600 | 800 | 1.000 |
11.15. Zubiaurre inbertsio bat aztertzen ari da. Hasierako despoltsapena 2.000 m.u.koa da. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
1. urtea | 2. urtea | 3. urtea | 4. urtea |
200 | 300 | 500 | 1.200 |
Inflaziorik ezean, errentagarritasuna % 8koa litzateke, baina bada inflazioa eta % 9 metakorra da. GBGa kalkula ezazu eta esan ezazu proiektua baliagarria den ala ez
11.16. Varas anderea inbertsio bat aztertzen ari da. Hasierako despoltsapena 10.000 m.u.koa da. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
1. urtea | 2. urtea | 3. urtea | 4. urtea |
2.000 | 3.000 | 4.000 | 3.000 |
Inflaziorik ezean, errentagarritasuna % 5ekoa litzateke, baina bada inflazioa eta % 6 metakorra da. GBGa kalkula ezazu eta esan ezazu proiektua baliagarria den ala ez.
11.17. Salaberria enpresak inbertsio bat aztertzen ari da. Hasierako despoltsapenerako 10.000 m.u. behar ditu eta ondorengo kaxa-fluxuak sortaraziko lituzke:
1. urtea | 2. urtea | 3. urtea | 4. urtea | 5. urtea |
5.000 | 6.000 | 6.000 | 8.000 | 8.000 |
Inflaziorik ez balitz egongo, urteko %5eko interes-tasa bat eskatuko genuke, baina urteko batez besteko prezioen hazkunde tasa %8 metakorra da. Zein da inbertsio honengatik eskatu behar dugun GBGa?
11.18. BIT (TIR) edo eguneratze tasa aurki ezazu: (Kopurua eurotan dago)
Inbertsioa | D0 | F1 | F2 | F3 | F4 |
A | 500 | 300 | 400 | ||
B | 1.000 | 400 | 500 | 600 | 700 |
11.19. Calvillo enpresak bi inbertsio-proiekturen artean erabaki behar du: A eta B. A proiektuak hurrengo ezaugarriak ditu: Hasierako despoltsapena 1.000 €-koa izan da. Urteko kobrantzak 800 €-koak izan dira eta urteko ordainketak, berriz, 4000 €-koak. Hondar-balioa 100 €-koa izan da eta 4 urteko iraupena izan du. B proiektuaren eskuratze-kostua 10.000 €-koa da. Urteko KF-ak 5.000 €-koak dira eta aleko kostu aldakorrak, berriz, 10 €-koak. Aleko salmenta-prezioa 25 €-koa da eta 3 urteko iraupena du.
Urteko ekoizpen- eta salmenta bolumenak ondorengoak dira.
- 1. urtea————–700 ale
- 2. urtea————–900 ale
- 3. urtea————1.100 ale
-
- Bil itzazu datuak taula batean.
- Egin itzazu proiektuen denbora-diagramak.
- Inbertsioak iraungo duen aldi osoan, kapital-kostua konstantea bada eta % 6koa bada, hauta ezazu inbertsiorik onena BEG-aren arabera.
11.20. Azurmendi enpresak 25.000 € inbertitu ditu salgaiak banatzeko furgoneta bat erosteko. Inbertsioak 4 urteko iraupena izatea espero du, eta aldi hori bukatzean, furgoneta 3.000 €-an saldu ahal izatea. Amortizazio lineal bat aplikatzen badu, hau da, amortizazio konstante bat,
-
-
- Zenbat amortizatuko du urtero?
- Zer da kopuru hori?
- Zer iraupen du ibilgetu horren ziklo luzeak?
-
11.21. (HAUTAPROBAK 06-07 Ekaina) Enpresa batek 100.000 € ditu inbertitzeko. Aukeran dituen egitasmoak hauek dira
- Hasieran 35.000 €-ko despoltsapena eskatzen du. Hurrengo hiru urteetan honako kutxa fluxu garbiak emango ditu, hurrenez hurren: 10.000 € 30.000 € eta 40.000 €. Bigarren urtean mantenu gastuetan 15.000 € ordaindu beharko ditu. Eta hirugarren urtearen amaieran 5.000 euroan salduko da erositako makina.
- Hasieran 25.000 €-ko despoltsapena eskatzen du eta beste 10.000 € lehenengo urtearen amaieran. Hurrengo hiru urteetan aurreikusten diren salmentak hauek izango dira: 5.000, 4.000 eta 6.000 unitate. Salmenta prezioa 10 € unitateko izango da, eta kostu aldakorrak 3, 2 eta 1 € hiru urteetan.
- Hasieran, kapital ondasunetan 40.000 € inbertitzea eskatzen du. Hurrengo hiru urteetan honako kutxa fluxu garbiak izango ditu: 15.000 €, 55.000 € eta 50.000 €. Bigarren urtean 5.000 €-ko mantenu gastuak aurreikusten dira eta bukaeran makinak 3.000 euroan salduko dira.
Inflaziorik ez badago, enpresak inbertsioei eskatzen dien errentagarritasun % 7koa da, baina % 3ko urteko metakorra den prezioen batez besteko hazkunde tasa dago. Galderak:
- Zein proiektu aukeratuko zenuke BEG irizpidearen arabera?
- Berreskuratze-epearen irizpidea kontuan edukiko balitz, proiektu bera aukeratuko zenuke?
- Zein da irizpide gomendagarriena? Zergatik?
11.22. (HAUTAPROBAK 05-06- uztaila) BIDASOA S.A. enpresak inbertsio bat egin nahi du eta 2 proiekturen artean aukera dezake:
Hasierako despoltsapena | 1. urtea | 2. urtea | 3. urtea | 4. urtea | |
A proiektua | 10.000 | 4.000 | 4.000 | 2.500 | 0 |
B proiektua | 10.000 | 2.000 | 2.000 | 4.000 | 6.000 |
Inflaziorik ez badago, enpresak bere inbertsioei % 6ko errentagarritasuna eskatzen die, jakinik urteko % 3ko prezioen igoera metatua dagoela. Galderak:
- Zein proiektu aukeratuko zenuke GBG irizpidearen arabera?
- Berreskuratze-epearen irizpidea kontuan edukiko balitz, proiektu bera aukeratuko zenuke?
- Zein da irizpide gomendagarriena? Zergatik?
11.23. Izagirre enpresak iaz, bere produktu baten ekoizpenerako 100.000 euro balio zuten lehengaiak erosi eta kontsumitu zituen eta, batez bestekoetan, biltegian 10.000 euroko izakinak mantendu zituen (bi balio horiek erosketa prezioan balioetsita daude). Salmenta kopurua, produktuen salmenta prezioan balioetsita, 600.000 eurokoa izan zen eta, batez bestekoetan bezeroek enpresarekin 10.000 euroko zorra mantendu zuten. Enpresarekin zer ikusia duten beste datu batzuk, kostuaren arabera balioetsita, ondorengo hauek dira:
- Urteko produkzioaren balioa 300.000 eurokoa da.
- Ekoizpen prozesuan dauden produktuen balioa, batez bestekoetan, 20.000 eurokoa da.
- Urteko salmentak, kostuaren arabera balioztaturik, 400.000 eurokoak dira.
- Batez bestekoetan biltegiratuta dauden produktu burutuak 20.000 eurokoak dira.
Datu hauekin kalkula ezazu:
- Enpresa honen batez besteko heltze aro ekonomikoa.
- Lortutako emaitzaren esangura azal ezazu.
- Enpresak bere gastu guztiak eskura ordaintzen ditu, lehengaiak izan ezik, eta bere hornitzaileekiko batez besteko 5.000 euroko zor-maila mantentzen du. Enpresa honen batez besteko finantza heltze aroa zein den jakin nahi da.
11.24. Lopetegi enpresak bere produktuaren fabrikaziorako 8.000.000 m.u. lehengai erosi eta kontsumitu zituen iaz, eta batez bestekoan biltegian beraien izakin maila 2.000.000 m.u. izan zen. Salmenta kopurua produktuen merkatu preziora baloratua, 30.000.000 m.u.koa izan zen eta bezeroek enpresarekiko izandako batez besteko zorra 1.500.000 m.u.koa izan zen. Enpresari dagozkion bestelako datuak hurrengo hauek dira:
-
- Urteko produkzioaren balioa (kostu prezioan baloratua): 20.000.000 m.u.
- Hornitzaileekiko batez besteko zorra: 1.500. 000 m.u.
- Enpresak lehengaiak beti kreditura erosten ditu (lehengai guztiak kreditura erosiak izan dira)
- Produktu bukatuen izakinen batez besteko maila biltegian: 2.000.000 m.u.
- Bideango produktuen batez besteko balioa: 1.000.000 m.u.
- Enpresak urteko produkzio osoa saltzen du.
- Kalkula ezazu enpresa honen batez besteko heltze aro ekonomikoa eta azal ezazu bere esanahia.
- Kalkula ezazu enpresa honen batez besteko heltze aro finantzarioa eta azal ezazu bere esanahia.
11.25. Ona, SA enpresaren erosketak eta lehengaiaren kontsumoak 5.000 €-koak dira aurten, eta lehengaien izakinen urteko batez bestekoa, 1.000 €-koa da. Ekoizpen produktuen izakinen batez bestekoa 1.500 €-koa da eta produktu bukatuen batez bestekoa, 3.000 €-koa. Ekoizpen-gastu zuzenak 2.500 €-koak dira, eta aldiko amortizazioa, 500 €-koa. Gastu orokorrak 800 €-koak izan dira.
Enpresak guztira 12.000 €-ko salmentak egin ditu. Enpresak kobratzeko eskubideen batez besteko saldoa 2.000 €-koa da, eta hornitzaileen saldoaren batez bestekoa, berriz, 500 €-koa.
Kalkula itzazu Heltze-aroa osatzen duten azpialdiak, bait eta Heltze-aro Ekonomikoa eta Heltze-aro Finantzarioa ere.
11.26. (HAUTAPROBAK-04-05-uztaila) Gailetak ekoizten jarduten duen enpresa batek 45.000 € balioko irina erosi eta kontsumitu du urte batean, biltegian, batez beste, 1.480 € balioko irin kopurua mantendu duelarik. Bere hornitzaileei 20 egunetik behin ordaintzen dizkie. Urte horretako gaileten salmentak 135.000 €ko balio izan dute, bezeroek enpresarekin 3.700 €ko batez besteko zorra mantenduz.
Gaileten ekoizpen balioa 100.000 €koa izan da, fabrikazioan dauden batez besteko gaileten balioa 410 €koa izanik.
Saldutako gaileten Kostua 108.000 €koa izan da eta biltegian dauden batez besteko gaileten balioa 5.020 €koa da.
- Kalkula ezazu enpresa honen batez besteko heltze aro ekonomikoa eta emaitza azaldu.
- Kalkula ezazu enpresa honen batez besteko heltze aro finantzarioa eta emaitza azaldu.