8. Gaia-Enpresaren kontabilitateko egoera-orrien analisia
8.1. Kontabilitateko egoera-orrien analisia
Hiru alderdi hauek hartzen dira kontuan:
- ONDARE-ANALISIA: Aktiboaren egitura eta osaera, Ondare Garbiaren eta Pasiboaren egitura eta osaera, ondare-multzoen arteko erlazioak, eta finantzen eta inbertsioen oreka.
- ANALISI FINANTZARIOA: Xedea enpresaren kaudimena eta inbertsioen likidezia aztertzea da; hau da, enpresak epe laburreko eta epe luzeko betebeharrak betetzeko duen ahalmena. Helburua enpresak egonkortasun finantzarioa duen jakitea da.
ANALISI EKONOMIKOA: Enpresaren emaitzak aztertzen dira, galdu-irabazien kontua oinarri hartuta, enpresaren errentagarritasunaren, produktibitatearen, hazkundearen eta etorkizunerako espektatiben baterako ikuspegia izateko.
8.2. Analisi finantzarioak
Analisi honen helburu nagusia enpresaren KAUDIMENA eta LIKIDEZIA aztertzea da. Bi kontzeptu horiek oso garrantzitsuak dira:
- LIKIDEZIA: Enpresa batek inbertsioak (aktiboa) ordainketa bitarteko guztiz likido ($) bihurtzeko ahalmena da. Aktibo bat zenbat eta likidoagoa izan, orduan eta errazagoa izango da aktibo hori diru bihurtzea, zorrak ordaintzeko.
- KAUDIMENA: Enpresak zorrak inbertsioen (aktiboa) bermearekin ordaintzeko duen ahalmena. Enpresak kaudimena izango du aktiboaren likidazio-balioa handiagoa bada pasiboaren (galdagarria) guztizkoa baino.
Enpresa baten egoera ona izateko, inbertsioen finantziazioak egokia izan behar du, enpresaren jarduerak ondo funtziona dezan, baina finantziazio horrekin bat, kaudimen eta likidezia egokiak izan beharko ditu enpresak, zenbait arazo ez izateko (ordainketa-etenak edo porrota, adibidez).
Analisi finantzarioak egiteko gehien erabiltzen diren teknikak maniobra-funtsa eta ratio finantzarioak dira.
8.2.1. Maniobra-funtsa
MF = AK-PK
Maniobra Fondoa = Aktibo Korrontea-Pasibo Korrontea
Positiboa edo negatiboa izan daiteke.
8.2.2. Egoera finantzarioak
Aktiboko eta Pasiboko ondare-multzoen korrelazioak orekatua izan behar du; hori kontuan izanda, enpresaren alderdi horri dagokion egoera optimoa izango da, baldintza hau betetzen bada: enpresak ahalik eta errendimendu handiena ateratzen badie egitura ekonomikoan (aktiboa) inbertitu diren egitura finantzarioko baliabideei (pasiboa), bere gain hartutako ordainketa-konpromisoei eta betebeharrei aurreikusitako epeetan aurre egingo zaiela bermatuz.
A-ERABATEKO EGONKORTASUN FINANTZARIOA
Enpresaren jarduera hasi aurretik izan ohi da, enpresa sortzeko edo eratzeko unean.
Pasiboa = 0
B-EGONKORTASUN FINANTZARIO ARRUNTA
OGk eta Pasibo ez Korronteak finantzatzen dute Aktibo ez Korrontea eta Kapital Korrontea
MF = AK-PK
AK>PK denez, orduan MF > 0
C-ORDAINKETA-ETENDURAKO EGOERA
Maniobra-funtsa Pasibo Korrontean iraunkortzen den heinean, arriskuan jartzen da enpresak epe laburreko ordainketa-betebeharrei aurre egiteko ahalmena. Hau da, hornitzaileekiko eta hartzekodunekiko zorren zenbatekoak handiagoak dira azkarren kobratuko diren bezeroen kontuetako saldoak eta enpresako altxortegiko saldoak baino, eta, beraz, enpresak ezingo die aurre egin ordainketei.
Ordainketa-etendurako egoeran dagoen enpresa batek epe laburreko likidezia-arazoak izaten ditu. Egoera horretatik irten daiteke, finantziazio iraunkorra (baliabide propioak) edo epe luzekoa (Pasibo ez-korrontea) handituz, epe laburrerako ordainketa-ahalmena berreskuratu arte.
MF = AK-PK
AK< PK denez, orduan MF < 0
D-EPE LUZERAKO DESOREKA FINANTZARIOA
Desegonkortasun finantzarioko egoera, kaudimen-arazoek eragina, enpresa deskapitalizatuta dagoelako (ez du baliabide propiorik) eta finantziazio osoa pasibokoa delako.
Kaudimen-gabezia dela-eta, enpresak aktibo osoa likidatu beharko luke zorpetzeagatiko ordainketa-betebeharrei aurre egiteko. Porrot-egoeran egoteko zorian dago.
E-PORROT EGOERA
Desoreka finantzario larria, enpresa guztiz deskapitalizatuta dagoelako, eta gainera, Pasiboaren zati bat inolako errendimendurik ematen ez duen alegiazko aktibo bat finantzatzeko erabili delako. Kapitala ez izateaz gain, metatutako galeren ondorioz, OG negatiboa da.
Horregatik, balantzean, galerak Pasiboan jasotzen dira, zeinu negatiboz. Enpresak desagertzea beste erremediorik ez du ia, egoera hori konpontzeko neurriak ez baitira erraz aplikatzekoak.
Porrota nahitaez betetzeko prozedura judiziala da, enpresa behin betiko kaudimen-gabezia egoeran egoteagatik egiten dena. Prozedura judizial horren xedea enpresa-ondarea likidatzea da, hartzekodunekiko zorrei aurre egiteko.
8.3. Ratio finantzarioak
ALTXORTEGI-RATIOA edo TEST AZIDOA
Enpresak epe laburreko zorrak kitatzeko duen ahalmena, ordainketa-etendurarako egoera gertatzeko arriskurik gabe.
Ratioaren balioa 1etik gertu behar du. Hortik behera, ordainketa-etendura gertatzeko arriskua dago, enpresak ezingo baititu epe laburreko baliabideekin epe epe laburreko zorrak ordaindu. 1 baino handiagoa bada, berriz, enpresak errendimendurik ematen ez duten aktiboak dauzka.
A = Bihurgarria + ErabilgarriaPasibo Korrontea
LIKIDEZIA-RATIOA edo MANIOBRA-FUNTSAREN RATIOA edo EPE LABURREKO KAUDIMEN-RATIOA ere esaten zaio.
Enpresaren altxortegiaren likidezia-egoera adierazten du.
Ordainketa-etendurako arriskutik urruntzeko, ratioaren balioak 1 baino gehiago izan behar du eta 2tik gertu egon.
L = Aktibo KorronteaPasibo Korrontea = Izakinak + Bihurgarria + ErabilgarriaPasibo Korrontea
BERME-RATIOA edo EPE LUZEKO KAUDIMEN-RATIOA edo PORROTAREKIKO TARTEA
Balio optimoak 1etik gora izan behar du, eta 2tik gertu. 1etik behera bada, enpresak ageriko porrot-arriskua duela adierazten du.
B = AktiboaPasiboa
ERABILGARRITASUN-RATIOA
Balio optimoa enpresa-motaren araberakoa da, baina bada 0.3-0.4 ingurukoa beharko lukela esaten duen autoreren bat ere. Balioa zenbat eta baxuagoa izan, orduan eta zailtasun handiagoak izango ditu epe laburreko zorrei aurre egiteko. Zenbat eta altuagoa izan, berriz, orduan eta segurtasun handiagoa egongo da ordainketa-etendurako egoera ez gertatzeko, baina oso altua bada, errentagarritasun gutxiko aktibo batzuk izango ditu enpresak, bankuetako eta kutxako saldoek ez baitute ia sarrera finantzariorik sortzen.
E = ErabilgarriaPasibo Korrontea
ZORPETZE-RATIOA
Enpresaren egitura finantzarioko zer zati den zorpetzea adierazten du.
Balio optimoa zehaztu gabe badago ere, 0.2-0.8 artean egon daiteke. Balioa zenbat eta handiagoa izan, enpresak finantzazioarekin mendekotasun gero eta handiagoa izango du.
Z = PasiboaOG eta Pasiboa
ZORRAREN EGITURAREN RATIOA
Epe laburreko zorren proportzioa adierazen du.
Balio optimoa ez dago zehaztuta, baina zenbat eta baxuagoa izan, orduan eta hobea da zorraren kalitatea. Enpresaren zorrak ordaintzeko epea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta marjina operatibo eta ordaintzeko ahalmen handiagoa izango du enpresak.
Q = Pasibo KorronteaPasiboa
Ratioa | Kalkulua | Esanahia | Balio optimoa |
ALTXORTEGIA | A = Bihurgarria + ErabilgarriaPasibo Korrontea | Berehalako likidezia | 0.8-1.2 |
LIKIDEZIA | L = Aktibo KorronteaPasibo Korrontea | Epe laburreko kaudimena | 1.5-1.8 |
BERMEA | B = AktiboaPasiboa | Epe luzeko kaudimena | 1.7-2 |
ERABILGARRITASUNA | E = ErabilgarriaPasibo Korrontea | Zorra kontu likidoenekiko (bankuak) saldoekin ordaintzeko gaitasuna | 0.3-0.4 |
ZORPETZEA | Z = PasiboaOG eta Pasiboa | Kanpo-finantziazioarekiko mendekotasun-maila (zorpetzea) | 0.2-0.8 |
ZORRAREN EGITURA | Q = Pasibo KorronteaPasiboa | Pasibo Korrontearen ehunekoa | 0.2-0.5 |
-
Errentagarritasunaren analisia
-
Errentagarritasun Ekonomikoa
-
Aktiboaren errendimendua adierazten du, inbertsio guzti-guztien errendimendua.
EE = IZAIAktiboa
EE = IZAIAktiboa SalmentakSalmentak=EE = IZAISalmentakSalmentakAktiboa
EE = MarjinaErrotazioa
Beraz,
Marjina = IZAISalmentak eta Errotazioa = SalmentakAktiboa
8.4. Errentagarritasun Finantzarioa
Irabazi Garbiaren eta Baliabide Propioen arteko erlazioa da. Kapitalaren errentagarritasuna da, enpresak bazkideek jarritako kapitalarekiko sortutako mozkina adierazten duelako.
EF = IGNKIGOG
EF = IGNKSalmentakSalmentakAktiboaAktiboa
EF = IGSalmentakSalmentakAktiboaAktiboaNK
EE = MarjinaErrotazioaPalanka-efektua
Beraz,
Marjina = IGSalmentak eta Errotazioa = SalmentakAktiboa eta Palanka-efektua = ANK