2. gaia
Estatu Liberalaren eraikuntza eta finkapena (1834-1874)
2.1 ISABEL II.AREN GARAIA (1833-1868). LIBERALISMOAREN GARAPENA: MODERATUAK ETA AURRERAKOIAK; BERE ARAUTEGI EKONOMIKOA
SARRERA: Cádizko Gorteetatik abiatuz, eta XIX. mendean zehar, sistema ideologiko-politiko berria eratu zen Espainian: SISTEMA LIBERALA, Antzinako Erregimenaren amaiera suposatuko zuena.
- Ideologikoki gizabanakoaren defentsan oinarritzen ziren, printzipiotzat eta oinarrizko euskarritzat ASKATASUNA (adierazpen, kontzientzia, inprenta…-askatasuna), BERDINTASUNA (juridikoa, hau da, pertsona guztiak legearen aurrean berdinak izatea) eta JABEGOA (eragozpenik gabe) hartuz.
- Zerbitzu feudalak ezereztu, jabetza feudala jabetza kapitalista bihurtu, hierarkizazio soziala bai, baina, ez Antzinako Erregimenaren estamentu-banaketari lotuta; gizarte banaketarako irizpidetzat bakoitzaren ahalmena eta lana hartzen dituzte, hauek baitira jabegorako bidea.
- Horregatik proposatzen dute euren sistema politikoa. Erregea edo dinastia ez dira ezinbestekoak eta haien gainetik NAZIOA kokatzen dute eta subiranotasun horren ordezkaritzat BOTERE-BANAKETA eta KONSTITUZIO-sistema PARLAMENTARIOA proposatu izana.
BIZITZA: Isabel II.a (1830-1904)
- Espainiako erregina izan zen (1833-1868). Fernando VII.a eta Mª Kristina Borboikoaren alaba.
- 13 urte zituelarik adin-nagusikoa kontsideratu zuten eta, gogoz kontra, bere lehengusu Frantzisko Asiskoa, Cádizko dukearekin ezkondu beharra izan zuen.
- Eskandalu franko izan zen, faboritoenganako zaletasuna zela-eta.
- Ez zen herriaren gustuko izan eta bi atentatu, behintzat, izan zituen.
- Iraultza Loriotsuaren ondoren (1868) erbesteratu eta Parisen bizi izan zen, bere seme Alfontso XII.arengan abdikatu zuelarik.
ERREINALDIKO BEREIZGARRIAK
- Koroak BOTERE HANDIAK ditu, ministroak izendatzen ditu, Gorteak desegin ditzake…
- ALDERDI POLITIKOAK:
- MODERATUAK: Goi burgesia, aristokrazia diruduna, sufragio zentsitarioaren aldekoak, konfesionalak, zentralistak, protekzionistak…
- AURRERAKOIAK edo PROGRESISTAK: Behe burgesia, intelektualak, sufragio zabalagoa (oraindik unibertsala ez!), akonfesionalak, autonomiazaleak, librekanbistak…
- ARMADA: POLITIKAN parte asko hartzen du: Narváez, Espartero, O´Donnell…
- KONSTITUZIOAK: Lau aldarrikatu zituzten Isabelen garaian. Denetan SUFRAGIO MURRIZTUA mantentzen zen.
BEREIZGARRI SOZIOEKONOMIKOAK
- Demografia asko hazi zen.
- Aristokrazia eta goi-burgesia ondo ulertzen dira, desamortizatuko lurrak banatzeko orduan.
- Industria Euskal Herrian eta Katalunian kontzentratzen ari da.
- Garraioa irizpide politikoen arabera antolatzen ari dira eta ez industriaren arabera; horregatik, lehenengo helburua erradioak eta zentroa batzea izango da. Lehenengo burdinbideak hasi zituzten.
- Telegrafoa, gasezko argia…
2.1.1. Mª Kristina Borboikoa erreginaordea (1833-1840)
- 1806an jaio zen eta 1878an hil. Francisco I.a, Dos Siciliasko erregearen alaba eta FERNANDO VII.AREN AZKEN EMAZTEA. Espainiako Erregina eta Erreginaordea izan zen:
-
- Senarra gaixo zegoenean: 1829-1833.
- Alaba ISABEL adinez txikia zen bitartean: 1833-1840.
-
- LIBERALEN ALDE egin zuen 1. karlistaldian.
- LA GRANJAKO SARJENTUEN ALTXAMENDUAn 1812KO KONSTITUZIOA onartu beharra izan zuen. Bere agintaldian liberal progresistak eta moderatuak txandaka gobernatu zuten. Liberalen arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa zen eta, baretzearren, 1837ko konstituzioa aldarrikatu zen.
- Gobernuburu MENDIZABAL progresista zelarik, DESAMORTIZAZIO LEGEA onartu zen. I. Gerra karlista irabazteko fondoak lortu zituen horrela.
- Erregina hau Fernando Muñozekin ezkondu zen eta 7 seme-alaba izan zituen. Ezkontza sekretuan mantendu zen, baina DESPRESTIGIOA liberalen artean eta karlisten irainak ekarri zizkion.
- 1840an Erregeordetza ESPARTEROren (lehen ministroa zen hau) eskuetan utzi beharra izan zuen.

Espartero
2.1.2. Espartero jeneralaren erregeordetza
Testuingurua: 1840an, karlistaldia bukatu zuela-eta, ospe handia zuen jeneral honek. Programa PROGRESISTA bat jarri zuen martxan.
Balorazioa: Militar ona bazen ere, politiko bezala ez zuen arrakastarik izan.
OPOSIZIO gogorra egin zioten
- MODERATUAK. Hauek egindako altxamendu batzuk aitzakiatzat hartu zituen Nafarroako foruak ezabatzeko eta euskal probintzietakoak murrizteko.
- AURRERAKOI EZKERTIARRAK: Esparteroren politika autoritario eta kontserbadorea kritikatu zuten. Talde honetatik sortu zen alderdi DEMOKRATA.
Esparteroren GAINBEHERA: Eragileetako bat Bartzelonak izandako altxamendua izan zen. Erantzuna hiria setiatzea izan zen eta itsasotik bonbardatzea. NARVÁEZ eta O´DONNELL, jeneral moderatuek, estatu-kolpe bat eman zioten eta arrakasta izan zuten. Espartero Britainia Handira erbesteratu zen.
2.1.3. Erreinaldi propioa (1843-1868)
13 urte zituen une hartan.
2.1.3.1. Hamarraldi moderatua (1843-1853)
- Agintea: NARVÁEZek aginte osoa kontrolatu zuen eta ia-ia diktadorea zen.
- Legeria:
-
1845eko KONSTITUZIO MODERATUA aldarrikatu zuten.
-
Elizarekin konkordatua sinatu zuten: Elizak desamortizazioak errekonozitzen zituen eta, era berean, Estatuak kleroa ordainduko zuen, gazteen hezkuntzaren arduradun Eliza izango zen eta liburuen zentsura ere egingo zen.
-
Guardia Zibilaren sorrera (1845).
-
Udalen Legea (1845). Zentralismo zorrotza: udalak aginte zentralaren menpe geratzen dira.
-
-
VICALVARADA eta MANZANARESKO ADIERAZPENA:
-
Moderatuen aurkako oposizioa hazten joan zen. Senatuak ere bere kexak adierazi zizkion gobernuari eta honen erantzuna senadoreak bere kargutik botatzea izan zen (Kontuan izan, senadore kargua biziartekoa zela).
-
Hainbat militar moderatuk, O´Donnell tarteko, pronuntziamendu bat egin zuten Vicalvaron.
-
Pronuntziamenduak arrakasta izateko aurrerakoien laguntza ere behar zuten eta Cánovas-ek Manzanaresko adierazpena egin zuen. Bertan aurrerakoien errebindikazio batzuk ere jasotzen ziren: hauteskunde eta inprenta legeak hobetu, zergak jaitsi, administrazioa deszentralizatu, Gorteetarako deialdi berria egin eta Milizia Nazionala birsortu.
-
Azkenean, mugimendu honen hedapena zela-eta, Isabel II.ak boterea aurrerakoiei eskaini zien eta ESPARTERO izendatu zuen gobernuburu. Hamarkada moderatua amaitu eta Biurteko progresista hasiko zen horrela.
-
2.1.3.2 Biurteko Progresista (1854-1856)
AGINTEA: Konstituzio berri bat egiteko (1856koa) Gorteak konbokatu zituzten. Progresista eta liberal-kontserbadoreen koalizioaren arteko enfrentamenduek gobernua ahuldu zuten eta arazoak izan ziren Bartzelona, Valentzian eta Gaztelako kaleetan. Progresistak botereaz jabetu ziren. Esparterok hartu zuen boterea eta moderatuak haserrarazi zituen. Esparterok O´Donnellekin batera gobernatu zuen.
LEGERIA: Gobernu berria erregimen liberala sakontzen saiatu zen eta bi lege garrantzitsu aldarrikatu zituen:
- MADOZEN DESAMORTIZAZIO ZIBILAREN LEGEA (Erromarekin egoera zail batean jarri zuen gobernua). Hemen lortutako dirua, industrietan eta trenbidean inbertitzeko erabili zuten
- BURDINBIDEEN LEGE NAGUSIA.
Gainera:
- 1856ko Konstituzioa, NON NATA. Hala ere, ez zen sekula aldarrikatu eta 1845ekoa berrezarri zuten, gorteak eta miliziak disolbatuz..
- Jesuitak bidali zituen eta prozesioak debekatu zituen.
- BANKUEN LEGEAk. Kapitala erakartzea behar-beharrezkoa zen.
PROIEKTUA: Estatu-proiektu berri bat hasi zen zabaltzen: Iberiar Batasuna edo iberismoa, Portugalekin bat egiteko asmotan.
OPOSIZIOA
- Karlistak. Altxamenduak egin zituzten Nafarroan, euskal probintzietan eta Katalunian.
- Moderatuak.
- Ezker erradikalak.
GAINBEHERA: Kalean segurtasun eza larria zen eta, O´Donnell-ek estatu kolpea eman zuen, Espartero agintetik baztertuz. Biurtekoa hasi zen bezala amaitu zen, tiroka. 1856an SERRANOk Gorte Konstituziogileak biolentziaz desegin zituen. Berehala, erreginak gobernu krisi berria probokatu zuen, desamortizazio proiektua suspendituz eta, bere urtemuga ospatzeko egin zen dantzaldian, O´Donnellen dimisioa eskatuz.
2.1.3.3 Moderatuak agintean
AGINTEA: Estatu-kolpearen ondoren, boterea O´DONNELL-ek eta bere UNIÓN LIBERAL alderdiak eskuratu bazuten ere, berehala NARVÁEZ (1857-1858) izan zen lehendakari berria eta aurreko biurtekoan hartutako erabaki gehienak deuseztatu zituzten. 12 urtetan aritu ziren O´Donnell eta Narváez txandaka. Egonkortasuna eta garapen ekonomikoko aldia. Garai honetan, hauteskunde-iruzurra zela-eta, aurrerakoiak eta demokratak sistematik at geratu ziren. Aurrerakoiak demokratengana hurbildu ziren eta demokratak, aldiz, monarkia edo errepublika ezartzearen egokitasuna eztabaidatzen hasi ziren.
LEGERIA: 1845EKO KONSTITUZIOA aldarrikatu zuten berriro eta Isabelen erreinaldi osoa iraun zuen.
OPOSIZIOA ETA ERREPRESIOA
- Karlistek ez zuten etsitzen eta koroa errekuperatu nahi zuten.
- Aurrerakoiek eta Demokratek erregimenaren aldaketa nahi zuten. Unión Liberal alderdia guztiz desprestigiatuta zegoen eta progresistak erradikalago agertzen ziren. Pronuntziamenduek ez zuten gobernua aldatu nahi, monarkia isabelinoa baizik. Prim jeneralak 7 pronuntziamendu prestatu zituen eta, ondorioa izugarrizko errepresioa izan zen: 68 fusilatu zituzten!
- Andaluziako nekazariek lurrak nahi zituzten.
- Ikasleen manifestazioak ere odolez erreprimitu zituzten. San Danielen gaua da horren adibide.
1866an Europan gertatu zen KRISI EKONOMIKOAK (finantzetan, industrian, trenbidean eta nekazaritzan eragin handia izan zuen) Espainiako ekonomia ere astindu zuen:
- HORNIDURA-KRISIA eta, horren ondorioz, prezioen igoera, goseteak eta gaixotasunak → Gatazka politikoa eta sozialaren areagotzea → Gobernuaren erantzuna errepresioa eta politika autoritarioa izan zen.
- TRENBIDEEN KRISIA: Gastuak handiegiak ziren, akzioek porrot egin zuten eta ondoren Burtsa erori zen. Trenbidearen eraikitzea geratu beharrean izan ziren.
- KATALUNIAKO EHUNGINTZAREN KRISIA: AEBko Sezesio Gerra zela-eta, kotoia faltatuko zaie. Produkzioa izugarri jaitsiko da.
ONDORIOZ burgesia finantzari eta industriala erregimenetik aldendu egingo da.
OSTENDEKO ITUNA (1866)
- Belgikan egin zen bilera hau, progresisten eta demokraten artean.
- Helburua Narváezen aurkako iraultza bat prestatzea zen.
- Erabakiak:
- Isabel II.aren agintea suntsitu eta asanblada konstituziogile bat izendatzea, behin-behineko gobernu baten pean.
- Hauteskunde batzuk eratzea, monarkia edo errepublika aukeratzeko.
- IRAULTZA LORIATSUA (La Gloriosa) aurrera eraman ahal izateko fondoak lortzea.
- Bruselan PRIM jeneralak zuzenduko zuen ekintzen gune koordinatzaile bat eratzea.
1868ko IRAULTZA LORIATSUA
- PARTE-HARTZAILEAK:
- PRIM eta AURRERAKOIAK: monarkikoak dira, baina dinastia aldaketa nahi dute.
- Serrano eta UNIONISTAK: monarkiko kontserbadoreak dira, baina gorroto pertsonal ugari dituzte.
- DEMOKRATAK: Gehienak errepublikazaleak dira eta aldaketa sakonak nahi dituzte.
- EZ ZUTEN PARTE HARTU:
- MODERATUAK: Batzuk gobernuan daude eta besteak ez. Hauek Isabelen semea den Alfontsoren alde egingo dute berehala.
- KARLISTAK: Batzuk Parlamentura joan nahi dute, baina beste batzuk gerra piztu nahi dute berriro.
- I. Internazionalean bildutako LANGILEAK: oraindik anarkistak eta marxistak batera daude.
- Garaile izan ziren eta ISABELEK ALDE egin zuen. Behin-behineko gobernua eratu zen.

Isabel II.a
2.1.4 Isabelen garaiko legeria eta arautegi ekonomikoa

1834ko Errege Estatutua
2.1.4.1 1834ko Errege Estatutua
TESTUINGURUA: Erreginaordeari konstituzio bat egitea exijitu zioten eta honek Errege Estatutu hau eman zuen. Ez zen benetako konstituzioa, baina absolutistak eta liberalak sisteman uztartzea zuen helburu.
EZAUGARRIAK
- Subiranotasuna erregearena da.
- Ez dago aginte banaketarik. Itxuraz, botere legegilea Gorteen esku zegoen, baina ez zen horrela eta erregeak mantentzen zuen.
- Ez dira gizabanakoaren eskubideak aipatzen.
BALORAZIOA: Ez zuen helburua bete, ez baitzen inoren gustuko izan, ez absolutista eta ezta liberalentzat ere. Liberalek LA GRANJAKO SARJENTUEN ALTXAMENDUA egingo dute, erreginaordea Errege Estatutua ezabatu eta 1812ko konstituzioa onartzera behartuz.
2.1.4.2 1837ko konstituzioa
NOIZ: Mª Kristinak aldarrikatu zuen 1837an, LA GRANJAKO SARJENTUEN ALTXAMENDUAREN (1836) ONDOREN. Hasieran 1812ko konstituzioa aldarrikatu zuten, baina ondoren konstituzio berria egin beharra izan zuten: 1812koa eta Errege Estatutuaren erdibide bat izan zen. Gerra Karlistaren garaipena erabaki gabe dago.
NOLAKOA: PROGRESISTA. Cádizkoaren moldapen bat izan zen, progresista eta moderatuen akordioa lortzearren.
HAUTESKUNDEAK: ERROLDAREN ARABERAKO SUFRAGIOZ egingo ziren hauteskundeak.
ANTZA: 1812ko Konstituzioarekiko MANTENTZEN DENA
- Subiranotasun nazionala.
- Hiritarren eskubideak.
- Botere banaketa ez da aipatzen, baina erregearen botereak oso zabalak izaten jarraitzen du.
- Erlijio katolikoa mantentzen da. Hala ere, besteak ez dira debekatzen.
1812ko Konstituzioarekiko DESBERDINTASUNAK
- Bi ganbera. Kongresua eta Senatua. Kongresuko kideak oso sufragio murritzez aukeratuko dira (populazioaren %2.2).
- Erregeak botere gehiago izango du. 1812koan erregeak legeak onartu eta aldarrikatu baino ez zituen egiten eta legeak aldi batean indarrik gabe uzteko erabakia har zezakeen; oraingoan erregeak erabateko betoa ezartzeko ahalmena zuen.
- 3 lege berri
-
-
- Udala herritarrek aukeratuko dute.
- Milizia Nazionaleko taldeak sortuko dira berriro.
- Euskal lurraldeetan foru erakundeak deuseztatu eta erakunde konstituzionalistak ezarri ziren. Hau, batez ere, Aldundiei dagokio, udalen hautaketa (Donostiako kasuan izan ezik) foruen arabera jarraitu baitzuten egiten.
-
-
IRAUPENA: Konstituzio Progresista deritzo, baina 1837ko urriko hauteskundeetan MODERATUEK irabazi zuten eta gehiengoa izan zuten Gorteetan eta gobernuan 1840 arte. 1837ko Konstituzioak indarrean jarraitu zuen arren, moderatuak lege erradikalenei mugak jartzen saiatu ziren, batez ere prentsa askatasunari eta hautesleek hauteskundeetan parte hartzeko eskubideari. 1840ko udalen legea oso zentralista izan zen, alkate eta zinegotziak Barne Ministroak izendatzen baitzituen. Lege honek eragingo du moderatuen erorketa eta erreginaordea beraren gainbehera.

1945eko konstituzioa
2.1.4.3 1845eko konstituzioa
NOIZ: Isabel II.ak aldarrikatu zuen, Espartero erori ondoren. NARVÁEZ jeneralak zuen boterea eta liberal moderatuen ideiak islatu ziren konstituzio honetan.
IRAUPENA: 1869RA ARTE egon zen indarrean.
NOLAKOA: MODERATUA. Hasieran 1837koaren erreforma izan zena, konstituzio berri bat izan zen.
BEREIZGARRIAK
- Subiranotasun nazionala.
- Boterea erregearen eta Gorteen artean partekatua dago. Erregearen boterea indartzen du, Gorteak konbokatu eta indargabetu zitzakeen eta ministroak berak izendatzen zituen.
- Bi ganbera
-
-
-
- Behe-Ganbera: Handiki gutxi batzuentzat egokitua, mugatu egin baitzen partaidetza politikoa.
- Goi-Ganbera edo senatua: erregeak aukeratuko zituen senadoreak, aristokraten artean beti ere, eta hil artekoak ziren kargu haiek.
-
-
- Militarrek zuzeneko partaidetza zuten sisteman, eta aukera politiko desberdinak bultzatu zituzten.
- Mugatu egin ziren pertsona mailako askatasunak.
- Sektore berrien garapena sustatuko zuen ekonomia berria (industria, bankuak, burdinbideak…), nekazaritzan oinarritutako ekonomia gainditzeko.
- Ordena publikoaren kontzeptuaren garapena: 1844an gorputz berri bat sortu zen ordena publikoa zaintzeko: Guardia Zibila.
- Estatu zentrala eta batua.
FUNTSEZKO 3 LEGE
-
- HAUTESKUNDE LEGEA: Erroldaren araberako sistema. Biztanleriaren %1era ere ez zen iristen botoa eman zezaketenen kopurua. Gobernuak beti zituen prozesua kontrolatu eta nahi zituen emaitzak lortzeko aukerak.
- UDALEN LEGEA: Gobernuaren kontrol handiagoa ekarri zuen. Erregeak edo herrialdeko agintaritza politikoak hautatzen zituen alkateak eta alkateordeak.
- INPRENTAREN LEGEA: Haren bidez, modu zorrotzagoan kontrolatu zituen gobernuak argitalpen guztiak.
2.1.4.4 1856ko konstituzioa
IZENA ETA NOIZ: “NON NATA” deitu zioten, ez baitzen aldarrikatu. Isabelen erreinaldian eta AURRERAKOIAK boterean zeudenean.
NOLAKOA: 1837koa luzatzen zen.
BEREIZGARRIAK
- Eskubide gehiago aldarrikatzen zuen.
- Erregearen boterea mugatzen zuen.
- Botere banaketa.
- Gorteen demokratizazioa nahi zen eta Probintzietako gobernuak eta tokiko gobernua hauteskunde bidez izendatzea, gizonezkoen sistema zentsitarioari jarraituz, Gorteetan bezala
- Milizia Nazionala indarrean jartzea.
- Beste erlijio batzuk praktikatzeko askatasuna.
- Erreforma legeak
-
-
-
- Desamortizazio legeak: MADOZ
- Jaulkipen BANKUAK liberalizatzea, atzerriko kapitala erakarriz
- BURDINBIDEEN LEGEAK
-
-
2.1.4.5 Gizartea eta Ekonomia XIX. mendean
2.1.4.5.1 Nekazaritza
2.1.4.5.1.1 Lurren jabetza
LURREN LOTURA zen nekazaritza ekonomiak Lege Zaharrean zuen arazo nagusia eta, hain zuzen ere, modu horretan elizaren, aristokraziaren eta udalerrien eskuko lurrak %60 baziren. Lehen mailako botererako bide zen lurren jabetza. Lotutako jabetzen artean zeuden:
- MAIORAZKOAK
- Familiako ondaretik bereizten ziren ondasun hauek. Multzo hau ezin zen saldu eta seme zaharrenak heredatzen zuen.
- Erdi Aroan du sorrera; ziurrenik seme-alaben artean ondasunak zatitzean, ondare familiarra ez txikitzearren egingo zen.
- Errege lizentziaz, kontratuz edo testamentuz eraiki ahal zen.
- 1841ean betirako ezereztatu ziren.
- Elizaren jabetzak, “ESKU HILAK” edo “MANOS MUERTAS” ere deituak.
- Udalerriek ere herri lur zabalak zituzten.
2.1.4.5.1.2 Iraultza liberala eta nekazaritza aldaketa: Desamortizazioak (Mendizabal eta Madoz)
EGOERA: Lehen esan dugun bezala, nekazaritza-jabetza handiak AMORTIZATURIK zeuden: erakundeen esku (Noblezia, Eliza, Udala…), merkatu libretik kanpo, gaizki ustiatuta (produkzio eta produktibitate apala) eta ezin ziren saldu.
Liberalismoaren printzipio nagusietako bat jabego pribatua da. Desamortizazioak zera bilatzen du: lur-eremuak jabego pribatu eta indibidual bilakatu eta bere erabilpena liberatu, hots, merkantzia gisa merkatuaren barnera eraman.
Burgesia liberalak nekazaritza-jabetzaren egitura aldatzeko hainbat NEURRI hartu zuen:
- alde batetik, Maiorazkoen eta jaurerrien abolizioa
- eta, bestetik, Elizaren (Esku hilak edo Manos Muertas) eta udalerrien (lur komunalak) menpeko jabetza kolektiboaren desamortizazioa. Honen bitartez, AMORTIZAZIOA DEUSEZTATZEN joan ziren.
HELBURUAK
- OGASUNAren arazoa konpontzea: desamortizazioaren bitartez lorturiko diru-sarrerak erabiliz, Espainiako Ogasuna (Hacienda) saneatu nahi zuten, metaturik zeukan zorra erabat murriztu ahal izateko. Mendizabalen desamortizazioan lorturiko dirua erabakigarria izan zen gerra karlista irabazteko.
- EKONOMIKOAK: Lurrak merkatu librean utzi eta nekazaritza eta merkataritza suspertzea.
- POLITIKO-SOZIALAK: jabe kopuru handiagoa iraultza liberalaren alde: botoak. Burgesia erregimen liberalaren alde jarri nahi zuen eta izugarrizko erraztasunak eman zizkien erosleei.
Lehen bi helburuak bete egin ziren, baina hirugarrena, nekazaritzaren erreforma sakona eskatzen zuena, ez zen lortu.
ALDIAK: Desamortizazio-prozesu asko izan dira, baina garrantzitsuenak aurrerakoiek burutu zituzten:
- 1798-1808 bitartean izan zen lehen aldia, Godoyk sustatua.
- Ondoren Cádizko Gorteek egin zituzten. Fernando VII.aren aldi absolutistan neurri guzti hauek abolitu ziren.
- 1820-1823: Berriro hasi ziren.
- Hala ere desamortizazio garrantzitsuenak Isabel II.aren garaikoak dira:
- MENDIZABALen DESAMORTIZAZIO EKLESIASTIKOA (1836-1837):
- Vatikanoarekiko harreman diplomatikoak haustea ekarri zuen.
- 1836ko dekretuak, I. Gerra karlistaren erdi-erdian, Erlijio-ordenak (klero erregularra: fraide, mojak) deuseztatu zituen eta bere ondasunak desamortizatu, lurrak, etxeak, monasterioak, komentuak… konfiskatu eta enkante publikoan salduz.
- Liberal moderatuak aginpidera iritsi zirenean, bertan behera utzi zuten neurri hori.
- MADOZen DESAMORTIZAZIO OROKORRA (1855):
- Pascual Madoz, Ogasun Ministroak, Desamortizazio Orokorrari buruzko Legea argitaratu zuen. “Orokor” izena jarri zion, jabetza kolektiboko ondasun guztiak salgai jarri baitzituen: batetik, Mendizabalen etapan saldu ez zirenak; bestetik, udalerrien ondasunak (“Propioak eta Komunalak”); hortik datorkio emandako izena (“zibila”).
- Saltzeko erabilitako prozedura Mendizabalen kopia izan zen, hau da, lehenbizi ondasunak konfiskatu enkante publikoan saltzeko, baina bi aspektutan bereizten zen:
- Dirua industria eta azpiegitura-lanetan inbertitu zen, TRENBIDEGINTZAN bereziki. (ez ahaztu urte berean Burdinbideen Lege Orokorra aprobatu zela).
- Diru horren jabea ez zen Estatua, Udalak baizik.
- MENDIZABALen DESAMORTIZAZIO EKLESIASTIKOA (1836-1837):
ONDORIOAK
- Amortizazioak desagertzean, ondasunak jabetza pribatu eta indibidual bilakatu ziren, eta, aldi berean, zabaldu egin zen landutako lurren azalera.
- Desamortizazio-prozesuak EZ ZITUEN ERALDATU LANTZE- ETA USTIAPEN-SISTEMAK, baina, aurreko puntuaren ondorioz, nekazaritza-produkzioaren bolumena handitzen lagundu zuen.
- EZ ZEN JABETZA-EGITURA ALDATU. Nekazaritza-erreforma gisa baino gehiago, neurri fiskal gisa sortu zen desamortizazioa. Hegoaldean latifundioaren egitura sendotu egin zen. Lurrak dirudunek erosi zituzten: merkatariek, burgesek, herrietako errotariek, prozesuaren berri zehatza zuten estatuko funtzionarioek, militarrek eta dirutza handiak kudeatzen zituztenek… Aberatsak aberatsago!
- Jaurerriak eta maiorazkoak deuseztatu egin ziren; azken neurri honek ondasunak aske geratzea ekarri zuen, baina nobleziak ez zituen ondasunak galdu.
- Elizarekin batera, GALTZAILEAK nekazari txiroak izan ziren (desamortizatutako lurrak erosteko dirurik ez eta komunalak desagertzean, bere burua ordaindu beharrean ikusi zuen).
2.1.4.5.2 Industria
XIX. mendea industri iraultzak Espainian izan zuen porrotaren mendetzat hartu da. Europako industrializazioaren aldean, prozesu BERANKORRA eta geografikoki MUGATUA (Katalunia eta Euskal Herria bakarrik) izan zen.
INDUSTRIAREN ATZERAPENEAN ERAGINA IZAN ZUTEN FAKTOREAK
- Eskulan nahikorik ez.
- Barne-merkaturik ez.
- Kapitalik ez.
- Europako lurralde aurreratuenekin lehiatu beharra.
2.1.4.5.2.1 Kataluniako ehungintza
BALDINTZAK: Katalunian NEKAZARITZA OPAROA zen eta, haren arrimuan:
- Merkataritza lehiatsua.
- Garraio sare eraginkorra garatu ziren.
- Eskari berrietara egokitzen dakien manufaktura industria sendotu zen.
- Gobernuak ADUANA-ZERGAtan egiten duen BABES-POLITIKAREN pean.
- Testuinguru honetan garatzen da kotoiaren industria.
GORABEHERAK:
- XIX. mendearen erdira arte KOTOIA da haziko den industria, baina hemendik aurrera, sektore berrietan inbertitzeko aukerak zabalduz doaz eta murriztu egin zen ehungintzan eginiko inbertsioa.
- Gainera, Amerikako Sezesio Gerra zela-eta gora egin zuen kotoiaren eskaerak, baina gerra hori bukatzean, behera egin zuten prezioek eta krisialdi handi bat izan zen nazioarteko mailan.
ONDORIOAK:
- PROTEKZIONISMOAk ehungintzari lagundu zion, baina kontsumitzaileak kaltetu zituen, prezioak garestitzen zirelako.
- Aduana-zerga handiak eta prezio altuak kontrabandoa sustatzen zuen.
- Inportazioak urriago ziren eta lasaitu egin zen kanpoko merkataritzaren defizita.
- Ehungintzan lorturiko kapitalek beste industria batzuen garapena ahalbidetu zuten (kimikoa…).
2.1.4.5.2.2 Siderurgia
BALDINTZAK
- Burdina ekoizteko burdina mearen kopuruaren bikoitza behar zen ikatzean. Horregatik siderurgia industriak burdin meategietatik baino ikatz-hobietatik hurbilago egokitu ziren.
- Espainian ez zegoen ikatz ugari eta zegoena ez zen kalitate onekoa.
- Aitzitik burdina mea ugaria zen, baina ez zegoen halako eskaririk.
- Beraz, lehiakortasun maila apala zen.
MALAGA: Siderurgia modernoa sortzeko saioa egin zen MALAGAn, burdina mea garrantzitsuenak baitzeuden alde hartan. Han altxatu ziren lehen labe garaiak, eta egur-ikatza erabili zuten erregai gisa, oso garestia baitzen harrikatza.
ASTURIAS: XIX. mendearen erdialdean ASTURIASko siderurgiak gorantz egin zuen eta Andaluziakoak, berriz, beherantz. Asturiasko siderurgiak ikatz-hobien hurbiltasuna zuen aldeko.
BIZKAIA: XIX. mendearen azken herenean mende batez nagusi izango ziren burdingintza-instalazioak egokitu ziren BIZKAIAn.
- ARRAZOIAK: Bertan zeuzkan burdina meak, baina benetako bultzada ERRESUMA BATUAREKIKO MERKATARITZA HARREMANAK emango zion:
- Erresuma Batuak BURDINA-MEA EZ FOSFORIKOA behar zuen BESSEMER-en bihurgailuetarako eta Bizkaiak egoki erantzun ziezaiokeen eskari hari.
- Bessemer ingeniari ingelesa zen. 1856an altzairua lortzeko sistema berri bat asmatu zuen, airea insuflatuz galdaketa orduan. Trenbide errailak aldatu ahal izan zituzten sistema honi esker.
- Burdina-mea ez fosforikoa behar zuen eta Bizkaian bazegoen.
- Itzulera IKATZA ekartzeko aprobetxatzen zen.
- Gainera, joan-etorriko merkataritzak kostuak murriztu egin zituen Erresuma Batuko ikatza inportatzeko unean. Horri esker, KAPITALA METATZEN hasi ziren eta, hura inbertituz, BIZKAIAREN INDUSTRIALIZAZIO-PROZESUA BIZKORTU zuten.
- METODOAK: Euskal Herriko burdina zuzeneko fusioaren bidez ekoizten zen burdinoletan artisau-metodo batzuei jarraiki, eta baztertzen hasia zen merkatuetan. Burdinolak eraberritu beharra proposatu zuten batzuek, baina beste batzuek burdinolak alde batera utzi eta, Erresuma Batuko ereduari jarraiki, labe garaiak eraikitzearen aldeko apustua egin zuten.
- NON: Lehenengo instalazio modernoa Basaurin, baina porrota. Gero, Boluetan, erregaitzat egur-ikatza zuten labe garaiak zabaldu ziren (1841) eta azkenean, Bilboko itsasadarrak burdingintza-instalazioak egokitzeko zituen abantailen aurrean, bertan eraiki zituzten labe garai gehienak. Ibai batzuen ertzetan joan zen biltzen metalurgia.
- ZERGATIK: Burdinbidea Bilboko portuaren ondoan luzatu zelako eta enpresarien ekinak, industrian inbertitzeko aukera egin zuelako gertatu zen. Porrotak ugari izan ziren arren, azkenean lortu egin zuten industrializazio-prozesua bultzatzea.
2.1.4.5.2.3 Beste industria batzuk
NEKAZARITZAKO elikagaien industriak
-
- IRINA: Sistema tradizionala utzi eta errota moderno eta bapore makinak erabiltzen hasi ziren.
- OLIBA OLIOA: Hemen ere abereen indarra eta beste sistema tradizionalak utzi eta lurrun makina erabiltzen hasi ziren.
- MAHASTIAK ETA ARDOA: XIX. mendearen erdialdean izurri batek jo zituen Frantziako mahastiak eta horren ondorioz Espainiako esportazioa asko hazi zen, baina ondoren filoxera Espainiara hedatu zen eta behera egin zuen ekoizpenak.
INDUSTRIA KIMIKOAK
-
- Sociedad Española de la DINAMITA.
- ALKOHOLAren industria.
INDUSTRIA MEKANIKOAK: XIX. mendearen bukaeran batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan egokitu ziren.
2.1.4.5.3 Garraiobideak
Izugarrizko garrantzia du penintsulako portuen arteko itsas garraioak eta ibai eta ubideetan egiten zenak ere bai. Lehorreko garraioak ere izugarrizko aurrerapena izango du:
2.1.4.5.3.1 Burdinbideen garapena (1855eko legea)
NOIZ: Liberal aurrerakoien (1854-1856) legeak bultzada handia eman zion eraikitzeko proiektuari: elkarte anonimoak osatzeko erraztasunak, desjabetzeak (Madoz-en desamortizazioari esker), materialen inportazio askea, diru-laguntzak…
Europan baino beranduago eraiki zen.
ARRAZOIAK: orografia, kapitalik eza, ezegonkortasun politikoa…
PROGRESISTAK aginpidera iritsi zirenean gauzak aldatu egin ziren, funtsezko elementutzat jotzen baitzuten burdinbidea Espainiako ekonomia modernizatzeko. Aldaketa haren ondorioz, 450 km burdinbide eraiki ziren urtero 1856-1866 bitartean, estatuaren laguntzari eta kanpoko eta bertako inbertsioei esker.
BALORAZIOA
- Burdinbideen eraikuntza negozio handia izan zen, baina ustiapena ez zen errentagarria izan. 1866an krisi batek jo zituen burdinbideak eta bankuak eraman zituen herrestan; aldi berean, beste sektore batzuk ere oso egoera txarrean zeuden (ehungintza, laborantza…) eta krisialdi politiko batek eman zion amaiera Isabel II.aren monarkiari.
- Krisialdi honen ondorioz, moteldu egin zen burdinbideak eraikitzeko erritmoa.
GALDERA GARRANTZITSU BAT: beharrezkoa izan ote zen burdinbidea ekonomia modernizatzeko?
- BAI, ez baitzegoen beste aukerarik barne garraioari begira.
- BAINA, agian ez zen era egokian egin:
-
- TRAZAERA, zenbaiten ustez, ez zen egokiena izan: Madril ardatza zuen trazaketa erradialak lurralde asko saretik at utzi zituen. Bilbo, adibidez, nazioarteko sarearen trazaeratik kanpo geratu zen eta merkatariek Bilbo-Tutera lerroarekin bat egingo zuen lotunea bultzatu zuten Mirandan.
- Espainiako merkatua Europarekin lotzeko helburuaz egin zen, baina ZABALERA ez zen Europaren araberakoa (15 cm gehiago zuen) eta Espainia bakartuagoa geratu zen.
2.1.4.5.3.2 Errepideak
1840an errepideak eraikitzeko plan bat abiarazi zuten. Zamarien garraioak ZALGURDIEI egin zion bide eta bidaia denborak murriztu egin ziren.
Euskal Herrian DIPUTAZIOEK hartu zuten egiteko hau eta bide sare trinko bat eraiki zuten.
2.1.4.5.4 Bankuen sorrera
LEHENENGO BANKUAK
- 1772an sortu zen lehen banku espainiarra, estatuak babestua: BANCO NACIONAL DE SAN CARLOS.
- Pixkanaka haren prestigioa behera joan zen eta 1829an BANCO ESPAÑOL DE SAN FERNANDO sortu zen.
- 1856an ESPAINIAKO BANKUA sortu zen.
2 MOTA: Progresisten legeri berriaren arabera, hurrengo bereizketa egin zen:
- JAULKIPEN bankuak (dirua emititzeko).
- KREDITU elkarteak (negozioak egiteko).
AKATS handi bat bazuten banku hauek, burdinbideak eta zor publikoa baitziren bere inbertsioak eta, burdinbideak krisian jarri zirenean, kinka larrian jarri ziren bankuak ere eta indartsuenak bakarrik iraun ahal izan zuten.
AZKENEAN, Banco de España bankuaren esku geratu zen diru papera jaulkitzeko monopolioa eta Banco Hipotecario bankua sortu zen. Krisia gainditu zuten bankuek industria enpresei begira hasi ziren lanean.
2.1.4.5.5 Energia
Energia HIDRAULIKOAK abereek eta gizakiek eragindako energiaren ordea hartu zuen. Garrantzitsua izan zen Katalunian eta Euskal Herrian.
XIX. mendearen hasieran gizakiak, abereak, urak eta haizeak eragindako energiaren erabilera zen nagusi, baina mendearen erdialdean IKATZAren bidezko energia nagusitu zen burdinbide, bapore ontzi… eta abarretan.
EGURRA zen etxeko energia iturri nagusia.
Mendearen bukaeran hasi zen energia ELEKTRIKOA hedatzen eta XX. mendean energia nagusienetako bat izango da.
2.1.4.5.6 Meatzaritza
USTIAPENA: Espainiak mea aberastasun UGARIAK zituen: zilarbizia (merkurioa), kobrea, beruna, wolframioa… BAINA XIX. mendearen lehen bi herenetan ez ziren behar bezala ustiatu. ARRAZOIAK:
- Kapital gabezia.
- Ezagutza teknikorik eza.
- Eskaera apala.
- Erregearen aldeko legeria ustiatzaile pribatuaren kaltetan (Koroa zen meategi guztien jabe).
LEGERIA: 1850-1860ko hamarraldian legea aldatu eta liberalizatu egin zen: onartu egin zen atzerriko kapitalaren sarrera eta modu orokorrean ustiatzen hasi ziren meategiak.
TEKNOLOGIA berria ekarri zuten kobrea, beruna, zinka eta burdina mea batzuk ustiatu zituzten atzerriko konpainiek. Oso desberdina izan zen Almadengo zilarbiziaren kontua, erraz ustiatzen baitzen, teknologia handirik behar ez zuelako eta parte hartu ahal izan zuten ustiapenean atzerriko konpainiek gobernuari maileguak ematearen truke.
ONDORIOAK
- Esportazioei esker, meatzaritzak ordainketa balantza orekatzen lagundu zuen.
- Hegoaldeko meategien irabazien parte handi bat atzerrira joan zen, baina Bizkaiko burdinaren ustiapenetik etorritako irabaziek EUSKAL SIDERURGIA FINANTZATZEKO KAPITALA metatzen lagundu zuten.
- Lanpostuetarako aukera berriak eskaini ziren.
- Gainera, gora egin zuen ondasunen eta zerbitzuen barne eskariak.
2.1.4.5.7 Merkataritza
- BARNE MERKATARITZA: Liberalismoak bultzada handia eman zion, merkataritzan aritzeko askatasuna, ADUANAK KOSTALDERA…
- KANPO MERKATARITZA: Koloniak galdu ondoren KRISIALDIA izan zen.
- ORDAINKETA BALANTZA: Zorra. Atzerriko kapitala inportatzen zen, baina oso garesti ordaindu behar zen hori. Hau ere galdera garrantzitsua da: Merezi ote zuen atzerriko inbertsioei ateak zabaltzea?
2.1.4.5.8 Ogasuna
Estatuko Ogasunaren betiko nahastea konpontzea zuen helburu.
1830. urteetan, sarrera eta gastuen arteko desoreka handia zegoen. Hori gainditzeko desamortizazioa bideratu zen, baina gerraren kostu handiak galarazi egin zuen aurrekontuen oreka, eta estatuaren zorra ezin gorago igo zen. Horrez gainera, nazioarteko finantza erakundeak mesfidati agertzen ziren Espainiaren aurrean, eta bankarrotaren ertzera eraman zuen egoera hark estatua.
1845. urteetan, MON SANTILLÁN. Bere helburua finantzen arazoa bi fasetan konpontzea izan zen:
- Banco Español de San Fernando estatuaren banka bihurtu zuen. Desamortizatutako ondasunen salmenta gelditu eta saldu ez ziren ondasunak aurreko jabeei itzultzea onartu egin zen. Desamortizatutako ondasunen truke, urtero diru sail bat emango zitzaion Elizari bere jarduerari euts ziezaion.
- Zerga sistema iraunkor bat sortzea proposatu zuen, estatuaren beharrei aurre egingo zieten nahitaezko sarrerak ziurtatzeko. Beraz, bi zerga mota sortu ziren: zuzenak eta zeharkakoak.
-
-
-
- ZUZENAK: laborantza, ondasun higiezin eta abeltzaintza gainekoak, industria eta merkataritzaren gainekoak eta maiztertzaren gaineko zerga.
- ZEHARKAKOAK: kontsumoaren gainekoak. Zergapeturik zegoen ia produktu guztien kontsumoa (ogi, lekale eta barazkiena izan ezik)
-
-
BALORAZIOA:
- Egindako aurreikuspenen arabera, lurralde zergek sarreren laurdena ekarri behar zuten, baina Ogasunak administrazio oinarririk ez zuela eta, beraz, boterean zeudenen onerako gertatu zen neurri hura.
- EZ ZUTEN ZERGA IRUZURRA ETA ZERGEN IHESA KONPONDU.
- Zeharkako zergen sistemak gizarte talde txiroenak zergapetzen zituen bereziki. Herri xehearen iritziz, herritarren kontsumoan zamatzen zituzten jabeek zergak eta XIX. mendeko gatazka sozialen iturburu izango da.
- Mon Santillanek ahaleginak egin zituen arren, DIRU-SARREREN IGOERA EZ ZEN Estatuaren gastu gero eta handiagoei aurre egiteko NAHIKOA IZAN, Estatuak beste zerbitzu berri batzuei ere egin behar baitzien aurre.
2.1.4.5.9 Beste arau batzuk
Probintzien mapa
Lurralde barruti berria HERRIALDEA edo PROBINTZIA da. Estatu berriaren asmakizun artifiziala da eta gaur egunera arte horrela iraun du. Probintzien mapa JAVIER DE BURGOS, Sustapenerako ministroak, aurkeztu zuen (1833). Espainiako Estatua 49 PROBINTZIATAN banatuta geratu zen, hau da, egun arte ia aldaketarik gabe heldu zaigun bezala. Banaketa zibil honekin batera, esparru judizialak (Barrutiak eta Auzitegiak) eta militarrak ere (Kapitaintza Jeneralak eta Itsas Departamentuak) zehaztu ziren.
Lurralde berrikuntza hau Isabelen garaian finkatuta eta bateratua gelditu zen, probintzia antolaketa eta administrazio lokalak arautzen zituzten lege zehatzen bidez: probintziako aginpidea gobernadore zibilen esku utzi zuten eta hauen menpe herrietako alkatea.
Gobernuak, beraz, kontrolpean zuen administrazio osoa.
Kode Penala eta Kode Zibil baterako proiektuak
Elite berriak, burgesiak, SEGURTASUN JURIDIKOA eta estatuak bermatutako legeak behar zituen bere proiektuak aurrera ateratzeko. Cádizko Gortez gero, saio batzuk egin ziren kode zibila eta penala zehazteko, baina ustelak izan ziren horietako asko.
1848an aprobatu zen KODE PENALA: delituak eta zegozkien zigorrak zehazten zituen. Moderatuek zuten ikusmoldearen araberakoa zen: jabetza eta ordenaren bermatzaile agertzen zen.
1851n KODE ZIBIL baterako proiektua aurkeztu zen. Onartua ez izan arren, 1889ko Kodearen oinarrizko testua izango da.
Ordena publikoa
Moderatuentzat ordena publikoa garrantzi handiko gaia zen gizartea antolatzeko orduan. Ordena publiko zorrotza ezartzeko asmoz, aurrerakoien indar armatua zen Milizia Nazionala kendu eta 1844an gorputz berri bat, GUARDIA ZIBILA, sortu zuten.
Guardia zibila zentralizazio eta gobernu-kontrolerako tresna gisa antolatu zuten eta Estatu osora hedatu nahi izan zuten hasieratik, baita euskal lurraldeetara ere, protesta ugari izan arren.
Guardia Zibila ez zen gorputz iraultzailea, aurreko Milizia zen bezala, baizik eta iraultzaren zikloa amaitu ondoren ordena zaintzeaz arduratuko zen gorputza.
Gorputz militarra zen jatorriz eta militarren hierarkiaren araberako egitura hartu zuen, nahiz eta agintari zibilaren esanetara zegoen, hau da gobernariaren esanetara.
Hezkuntza
ARDURADUNAK: Hezkuntza estatu liberala sendotzeko tresna ezin hobea izango da. Ordura arte Elizaren eta erakunde pribatu batzuen esku egona zen eta ordutik aurrera ESTATUAK hartu zuen horren gaineko ardura.
BI ASPEKTU bereizten ziren
- INSTRUKZIOA, irakasgai jakin batzuen irakaskuntza.
- FORMAZIOA, hau da, ideologiaren eta etikaren irakaskuntza.
BERRANTOLAKETA: 1845eko dekretu baten bidez heziketa publikoa zentralizatu eta irakaskuntza maila guztiak antolatu zituzten, beste hainbatetan bezala, frantses ereduari jarraituz: Lehen Hezkuntza (herrietan), Institutuak (hiriburuetan) eta Unibertsitateak.
KONTROLA: Besteak beste, Hezkuntza-sistema kontrolatzeko tresnak hurrengoak ziren: ikuskariak, programak, testu-liburuak onartzeko edo atzera botatzeko ahalmena…
GUNE NAGUSIA: MADRIL zen hezkuntza gune nagusia, hara bilduak baitziren ikasketa mota guztiak eta han bakarrik baitzitekeen doktoretza maila lortu.
Konkordatuak
ZER DA? Estatu batek eta Vatikanoak sinatzen duten hitzarmena da.
HARREMANAK: Garai hartan harremanak etenda zeuden, Eliza karlisten eta absolutismoaren aldekoa baitzen. Gainera, desamortizazio prozesuak galera asko ekarri zion Elizari.
ESTATUAREN LORPENAK
- Isabelen legitimitatea onartzea.
- Vatikanoak Espainiako Erregina zela onartu zuen. Vatikanoak 1844. urte arte egindako desamortizazioak onartu zituen.
- Gotzainen aukeraketa: Elizbarrutiren bat hutsik geratzen zenean, gobernuak 3 izen proposatzen zituen eta Erromak horietako bat aukeratzen zuen. Beraz, gotzainak beti ziren gobernuaren aldeko.
VATIKANOAREN LORPENAK
- Kleroaren ondasunen enkantea etengo zen eta ordura arte salgai jarritako ondasunetatik ateratako irabaziak klero sekularra eta ordena erlijiosoak mantentzeko erabiltzea.
- Estatua KONFESIONALA izango zen eta honek abantailak eman zizkion Elizari: irakaskuntzaren kontrola, heresia zapaltzeko gobernuaren laguntza, zentsuratzeko ahalmena…
2.1.5 Isabelen garaiko liberalismoaren balorazioa
Espainiaren nazio eraikuntzaren prozesuan herritarrek oso neurri txikian hartu zuen parte.
Estatu berrian elite politiko eta militar kontserbadorea nagusitu zen, eta jabetza kapitalistaren, gizarte ordena burgesaren eta Elizarekiko harremanak berritzearen aldeko politika bideratu zuen.
Hezkuntza ez zen behar bezala zaindu eta armada klasista ez zen nazio eraikuntza prozesu hartarako tresna egokiena.
Administrazio liberala ez zen batere eraginkorra eta gobernuek beren helburu politikoen tresnatzat hartu zuten.
2.2 SEIURTEKO IRAULTZAILEA (1868-1874)
2.2.1 1868ko Iraultza Loriatsua eta ondoren gertatuko denaren laburpena
1868ko irailean “LA GLORIOSA” izeneko iraultza gertatu zen. Halere, ez dago “iraultza” batez hitz egiterik. LORIATSUA, XIX. mendean ohikoa denez, pronuntziamendu berri bat baizik ez da, hori bai, zenbait osagai iraultzailez igurtzia. Baina 1868ko mugimendua osagai iraultzailez hornitu nahi zuten sektore sozial eta politikoak (demokratak, hirietako errepublikarrak, Andaluziako jornalariak) hasierako garapenaren ondoren baztertuak izan ziren.
1868an soldadu talde batzuk matxinatu ziren. Serrano jenerala, Unión Liberal alderdikoa erregeorde izendatu zuten, eta PRIM JENERALA, alderdi progresistakoa, behin-behineko gobernuburu. Dekretu berriak onartu ziren: biltzeko askatasuna, erlijioaren aurreko tolerantzia, inprenta askatasuna, irakaskuntza askatasuna eta Gorte Konstituziogileak osatzeko hauteskunde deialdia, 25 urtetik gorako gizaseme guztiek botorako eskubidea zutela.
ISABEL II.a (Lekeition zegoen) laguntza gabe gelditu eta Frantziara ALDE EGIN BEHARREAN izan zen.
BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA eratu zen (Serrano eta Prim). Gobernu honen ASMOA “IRAULTZA” KONTROLPEAN MANTENTZEA izango zen eta pixkanaka batzorde iraultzaileen disolbatzea lortu zuen. Sektore erradikalen presioa, ordea, ezinbestekoa bilakatu zen bai banakakoaren eskubide eta deialdietarako. Andaluziar jornalariek berehalako lurren banaketa espero zuten, baina Guardia Zibila eta Armadaren jarrerak argi utzi zieten bere ustearen hutsa. “LA GLORIOSAren” eskutik espero ziren aldaketa sakonak politika mailan buruturiko aldaketa batzuetara mugatu ziren.
ALDERDI POLITIKOEN MAPA
- TRADIZIONALISTAK: batasun katolikoaren aldekoak. Berehala egin zuten bat Karlos VII.a erregegaiarekin: karlistak.
- MODERATUAK: Isabel II.aren jarraitzaileak. Haren itzulera eskatzen zuten.
- TALDE MONARKIKO-DEMOKRATIKOA: Hirietako klase ertainen sostengua zuena eta Ostendeko Ituna izenpetu zutenak ordezkatzen zituena, hau da, gobernu koalizioaren aldeko taldea.
- PARTIDO REPUBLICANO FEDERAL alderdia, Partido Demócrata banatu ondoren sortua. Pi i Margall izan zen alderdi honengidari nagusia.
HAUTESKUNDEAK gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egin zituzten eta AURRERAKOIEK, UNIONISTEK ETA DEMOKRATEK eratutako koalizioak irabazi zuten. Halere, oposizioa osatzen zuten errepublikarrek eta karlistek Gorteetako gutxiengo garrantzitsua izango dira.
1869AN KONSTITUZIO BERRIA aprobatu zen. Monarkia aldarrikatzen zen bertan, baina erabaki gabe geratu zen nork okupatuko zuen errege-aulkia; askatasun publikoak jaso zituen eta erlijio askatasuna aldarrikatu, baina ez zuen Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa zehaztu. Bestalde, orduko buruzagi politikoek ez zuten burutik kentzen BATASUN IBERIARRAren ideia.
EGONEZINAK markatu zuen etengabe aldi politiko hura:
- 1868an KUBAko altxamendua hasi zen. Honen ondorioz, herriak kexatzeko arrazoi berri bat izango du: kolonietako gerrara joan beharra.
- Errege berria hautatzeko orduan ez zen kontsensurik izan. Azkenean AMADEO SAVOIAKOA izendatu zuten Gorteek errege, baina bere sostengu nagusia zena, PRIM JENERALA, ASASINATUA izan zen, eta azkenean, errege berriak uko egin zion koroari.
- KARLISTAK borrokan ari ziren Parlamentuan, baina baita ere armak erosten, altxamendu armatua antolatu ahal izateko.
1870ean, sektore moderatuek erakutsi zuten ezaxolagatik eta egin zuten oposizioagatik, GOBERNU KOALIZIOA DESEGIN egin zen eta Amadeo Savoiakoaren bitartez monarkia berrezartzeko saioak huts egin zuen. Hauteskunde orokor batzuk egin ziren ondoren, baina ez zen kontsensurik lortu.

1969ko konstituzioa
2.2.2 1869ko Konstituzioa
NOIZ: 1868an Iraultza Loriotsua izan zen eta ISABEL II.A TRONUTIK ERORI zen. Gertakizun hauen ondoren aldarrikatu zuten konstituzio hau.
AGINTEA: Hasieratik MONARKIA aldarrikatu zuten, errege-aulkia nork okupatuko zuen erabaki gabe geratu bazen ere.
IZENA: I. konstituzio DEMOKRATIKOA deritzo, gizonezko guztien botorako eskubidea aldarrikatzen baitzuen.
BEREIZGARRIAK
- Bi ganberako Gorteak. Ahalmen legegileaz gain, gobernua kontrolatzen dute zentsura-mozioaren, zein interpelazioarenbidez (Gorteek gobernuak dimititu beharra eragin dezakete).
- Erlijio askatasuna.
- Adierazpen askatasuna.
- Elkartze askatasuna.
- Korrespondentziaren bortxaezintasuna.
- Atzerritarren lanerako askatasuna.
PRINTZIPIO NAGUSIAK
- Herriaren subiranotasuna
- Botere banaketa
- Dezentralizazioa
2.2.3 Behin-behineko gobernua
AGINTEA: Lehen esan dugun bezala, Konstituzioa onartu ondoren, Behin-behineko gobernua osatu zen eta Gorteek SERRANO jenerala lehendakari izendatu zuten eta honek PRIM jenerala egin zuen gobernuburu. Gobernu honen asmoa “iraultza” kontrolpean mantentzea izango da eta pixkanaka batzorde iraultzaileen disolbatzea lortuko du.
1869 eta 1871 bitartean arazo eta gatazka ugari izan ziren:
ARAZO SOZIALAK
- JORNALARIEN ARAZOA: lur banaketaren demanda. Aurrez esan dugun bezala, andaluziar jornalariek berehalako lurren banaketa espero zuten, baina Guardia Zibila eta Armadaren jarrerak argi utzi zieten bere ustearen hutsa. Iraultza Loriatsuaren eskutik espero ziren aldaketa sakonak politika mailan buruturiko aldaketa batzuetara mugatu ziren.
- KATALUNIAKO PROLETARGOAk, berriz, gizarte eta lan-baldintzen hobekuntza eskatzen zuen. 1870. urtean LNE-AIT erakundeko lehen sekzio espainiarra sortu zen Bartzelonan.
- KUBAKO ALTXAMENDU INDEPENDENTISTA
- 1868an independentziaren aldeko mugimendu bat sortu zen Kubako irlan Carlos Manuel de Céspedes kreolak bultzatuta eta esklabo beltzak eta lurjabe txikiak mugimenduari atxiki zitzaizkion.
- 1868 eta 1878. urteen artean Kubako matxinatuak eta Espainiaren arteko Gerra Luzea gertatu zen, ZANJÓNeko Bakea sinatu arte. Aipatu beharra dago AEB-k independentisten alde agertu zirela, Kubak balio estrategiko eta ekonomiko handia baitzuen (azukrea eta tabakoa).
ARAZO POLITIKOAK
- ERREPUBLIKARREN OPOSIZIOA (boteretik at geratu baitziren).
- FEDERALISMOAren garapena. Diputatu askoren aburuz, eredu demokratikorik perfektuena errepublika zen eta honek modalitate bi zituen: federala edo bateratua.
- Errege bat bilatzea izan zen beste arazo larrienetako bat, nazioarteko presioak baitzeuden; hautagaiak: Hohenzollern-go Leopoldo eta SAVOIAKO AMADEO (Italiako erregearen, Victor Manuel II.aren, semea). Azken hau aukeratu zuten.
2.2.4 Amadeo I.a Savoiakoaren garaia (1871-1873)
ERREINALDI LABURRA: Isabel II.a tronutik bota ondoren, Gorteek koroa eskaini zioten eta 1870ean Errege izendatu zuten. Erreinaldi laburra izan zen. Arrazoi nagusia: Prim, bere babesle nagusia, erregea iritsi baino egun batzuk lehenago atentatuan hil zuten, gauza tamalgarria Amadeorentzat, bera izan baitzen sostengurik garrantzitsuena. Bere monarkia demokratikoak huts egin zuen, ezin izan ziolako aurre egin erregimenaren kontrako oposizioaren indar gero eta handiagoari.
EZAUGARRI NAGUSIA politika eta gizartean zegoen egonkortasunik eza eta gizarteko sektore gehienek zioten mesprezua izan ziren.
ALDERDIAK: Gero eta zatiketa handiagoa zegoen:
- Batetik progresista eta moderatuen arteko enfrentamendua.
- Bestetik errepublikazaleen artekoa: unionistak eta federalistak.
- Eta bazen beste talde bat, intransigente deitua, erregimen monarkikoa indarrez suntsitu eta agintea hartzea proposatzen zuena.
OPOSIZIO POLITIKOA ETA BESTE ZENBAIT ARAZO
- KARLISTAK: Amadeoren monarkiaren aurrez aurre jarri ziren eta praktikan sistematik kanpo. Estatua eta Elizaren arteko gatazkaz baliatu ziren indarberritzeko. Karlismoa bi joeratan banaturik zegoen:
- Bata, bide parlamentarioaren alde.
- Bestea, bide legalei muzin egin eta altxamendu armatuaren alde.
- Azken hau nagusitzean, 1872-1876. artean luzatu zen gerra zibilari hasiera eman zitzaion: azken gerra karlista.
- ERREPUBLIKARRAK: Gutxiengoa ziren Gorteetan eta bananduta zeuden, errepublika-eredu bi baitzeuden:
- Errepublika bateratua (zentralizatua)
- Errepublika federala
- ALFONTSINOAK: Isabel II.aren semea zen Alfontso XII.aren bidez borbondarren monarkia berrezarri nahi zutenak. Hauen zuzendari nagusia Cánovas del Castillo zen eta bere euskarri soziala aristokrazia latifundista, negozio- eta industria-burgesia eta Kubako dirudun handiak ziren. Ordena eta moderantismoa berrezartzea zuten helburu.
- LANGILE MUGIMENDUAREN OPOSIZIOA: Jabetza pribatuaren abolizioa, lurren banaketa… ziren eskaera nagusiak. Alderdi politikoak langileen errebindikazioez ahazten zirela ikusita, sistemarekiko desengainura eta jarrera apolitikoak hartzera bideratu ziren (bereziki, talde anarkista-bakuninistak, garaiko langile mugimenduan gehiago zirenak).
- ELIZAKO HIERARKIAREN OPOSIZIOA: Gurtza-askatasuna zela eta.
- KUBAKO MATXINADA: Gizarte eta politika-zatiketak zekarren ezegonkortasuna nahikoa ez balitz, aurrera zihoan 1868an hasitako altxamendu independentista.
Honek guztiak Savoiako Amadeo ABDIKAZIO akta aurkeztera bultzatu zuen 1873ko otsailaren 11n. Egun horretan bertan, Kongresuak eta Senatuak, Asanblada Nazional bakarrean bilduta, I. ERREPUBLIKA aldarrikatzea erabaki zuten. Hiru urte horietan isolatuta, goi mailakoek baztertuta eta herriak gaizki ulertuta bizi izan zen Amadeo.
2.2.5 I. Errepublika (1873-II-11/1874-I-3)
NOIZ: Seiurteko Demokratikoan, Amadeok abdikatu ondoren aldarrikatu zen.
ZINBRIOAK (1873): Horrela deitu zitzaien 1873an I. Errepublika onartu zuten demokrata monarkikoei.
Oso zaila izan zen bere bizitza, oso IDEOLOGIA EZBERDINAK baitzeuden bere baitan:
- Pi i Margallek errepublika federala nahi zuen
- Castelarrek kontserbadorea
- Salmerónek erradikala
- Pavíak autoritario eta militarra
- Herriak estatu autonomoz osaturiko federazio komunista bat…
LEHENDAKARIAK
- ★FIGUERAS
- Zinbrio eta federalez osatu zen.
- 1869ko konstituzioarekin jarraitu zuten.
- Errepublika bateratuaren aldekoa zen.
- ★PI I MARGALL
- Errepublika federala aldarrikatu zuen: 15 estatu + 2 (Kuba eta Puerto Rico).
- Karlistaldiak aurrera jarraitzen zuen eta Kubako gerrak ere bai.
- Kantonamenduen altxamendua burutu zen.
- ★SALMERÓN
- Pi Margall-ek dimititu ondoren heldu zen agintera, baina hilabete eta erdian egon zen soilik.
- Militarren bidez ordena berrezarri eta langile mugimendu internazionalista (batez ere anarkismoa) zapuzten saiatu zen.
- Kontzientzia arazoak zirela eta, dimititu egin zuen, ez baitzuen iraultzaile batzuei jarritako heriotza-zigorra sinatu nahi.
- ★CASTELAR
- Moderatuak garaile.
- Castelar kontserbadoreak kantonalismoa legez kanpo deklaratu zuen, politika errepresibo gogorra, askatasunak mugatu, armada indartu.
- Karlistaldiak oso gogor zirauen, Kubakoak ere bai.
- PAVÍAk eta guardia zibil multzo batek Gorteak disolbatu zituzten.
- ★SERRANO
ALTXAMENDUA
-
- 1874ko urtarrilaren 3an, Pavíak Gorteak disolbatuko zituen estatu-kolpea eman zuen eta Serrano jeneralak hartu zuen boterea, diktadura kontserbadore bat martxan jarriz. Seiurteko demokratikoaren gainbehera bistakoa zen. Errepublikaren esperientzia zailaren ondoren, gizarteko eta politikako sektore asko ALFONTSOren, Isabelen semearen, alde jarri ziren. Egia esan, Errepublika bukatuta zegoen, jada, baina, itxuraz, jarraitu egin zuen.
- 1874ko abenduan Martínez-Campos jenerala eta beste jeneral batzuk altxatu egin ziren eta amaiera eman zioten garai historiko garrantzitsu bati, ERRESTAURAZIOA edo BERREZARKUNTZA hasiz.
NEURRIAK
- Kontsumoak ezabatu ziren: Ogasunerako oso neurri kaltegarria izan zen hau, iturri garrantzitsuenetako bat baitzen.
- Era berean, kinten ezabatzea ere etorri zen eta armada soldatapeko boluntarioez osatu zen. Hala ere, ez zuen denbora asko iraun, karlistaldia piztu baitzen.
- Boto eskubidea jende gehiagorengana iritsi zen, 21 urteraino jaitsi baitzuten adina.
- Haurren lana arautu zuen.
- Esklabotza ezabatu zen Puerto Ricoko espainiar kolonian.
ARAZOAK eta porrotaren arrazoiak ugariak izan ziren
- II. Karlistaldia: KARLOS VII.a, Karlos Maria Isidroren biloba, armaz altxatu baitzen eta Lizarran hiriburua zuen gobernua eratzea iritsi zen.
- Bestalde, Kantonalismoak Cartagenan hasi eta Levante eta Andaluzian hedatu ziren.
- Kubako gerra.
- Alfontsoren aldeko konspirazioak.
- Errepublikarren zatiketa (Errepublika bateratua ala Errepublika federala…).
- Anarkismoaren indarra….
KONTUAN HARTZEKOAK
- Errepublikarrak gutxiengo ziren Espainiako mapa politikoan eta zatiturik heldu ziren.
- Bere botere hartzea ez zen hauteskunde-garapen baten ondoren edo estatu-kolpe garaile baten bidez heldu. 1869ko Konstituzioan arauturiko monarkiaren agortzeak ipini zituen agintean, aukera bakar moduan.
- Erregimen berria, testuinguru honetan, alferrik galdutako aukera iraultzailea izan zen.
SANDHURSTEKO ADIERAZPENA: Alfontsinoak gero eta indar gehiago ari ziren eskuratzen, goi klasearen artean, batez ere. CÁNOVAS DEL CASTILLOk monarkia borboitarra berrezartzeari ekin zion eta monarkia tradizionala zela konponbidea adierazi zuen.
Martínez-Camposek PRONUNTZIAMENDU bat burutu zuen eta Alfontso XII.a Espainiako Errege aldarrikatu zuen. ERREPUBLIKA ERORI eta Errege berriaren zain, CÁNOVAS DEL CASTILLO gobernuburu izendatu zuten.
[32] Sufragio: Norbanakoaren nahian oinarrituriko kargu hautaketa (eta erabaki kolektiboak!)
Sufragio Mugatua edo Zentsitarioa
Pertsona kopuru mugatu batek parte hartzen du, aberastasun, ikasketa, arraza…-ren arabera.
Sufragio Unibertsala
Botoa emateko eskubidea inori ukatzen ez dion hauteskunde sistema
XIX. mendian gizonezkoen sufragio unibertsala bakarrik ezarri zen
Gaur egun orokorra da herrialde demokratikoetan, baina gatazka askoren ondoren lortu zen, batez ere emakumeena:
- AEB: 1919
- Erresuma Batua: 1918
- Espainia: 1931
Bozketan parte hartuko dutenen adin minimoa jaistearena izan da beste erronka. Gaur egun 18 urtekoa da gehienetan.
[33]LA GRANJAKO SARJENTUEN ALTXAMENDUA
- La Granjan (hemen zegoen Maria Kristina erreginaordearen gortea) altxatu ziren.
- 1836→Palazioa blokeatu zuten eta bi sarjentu (Alejandro Gómez eta Juan Lucas) erreginarengana aurkeztu ziren Cádizko Konstituzioaren aldarrikapena eskatuz.
- Erreginak konstituzio proiektu bat aurkeztuko zuela agindu zuen, baina erantzuna ez zen gustukoa izan eta bigarren komisio bat joan zitzaion, Higinio García buru. Honek lortu zuen 1812ko konstituzioaren aldarrikapena eta hurrengo egunean erreginak zin egitea.
[34] Álvarez MENDIZABAL, Juan (1790-1853)
- Judu trapero batzuen semea, bigarren abizena Méndez zen eta aldatu egin zuen.
- Cádizen jaioa, hiri honetako mazoi logiaren kide zen. Oso hizlari trebea. Juan y medio ezizenez ezagutzen zuten, gizon garaia baitzen.
- Cádizko altxamenduan zerikusirik izan zuen eta, 1823an Fernando VII.ak absolutismoa ezarri zuenean, Londresera alde egin beharrean izan zen.
- 1836an gobernu liberaleko kide zenean, Ogasun eta Administrazioan erreformak egiteari ekin zion: ordena erlijiosoak ezereztatu, hainbat ondasun desamortizatu…
[35] Narváez, Ramon Maria (1800-1868)
- Militar eta politikari espainiarra. Karlistada garaian eranginkorrenetakoa izan zen agintari kristinoen taldean.
- Oso harreman txarrak zituen Esparterorekin eta horregatik eredu izan zen moderatuen artean.
- Espartero erregeorde izan zen bitartean Frantziatik konspirazioak prestatzen aritu zen.
- Orain, 1844an, Gobernuburu da Isabel II.arekin eta bera da benetako moderatuen lider.
- Beranduago berriro tokatuko zaio gobernuburu izatea eta azken hamarkadan era errepresibo eta autoritarioz aritu zen.
- Ez zuen ideologia konkretu bat edo programa berezi bat; hor uler daitezke absolutista eta liberalen arteko izan zituen fluktuazioak.
[36] Espartero: (1793-1879)
- Erregeordea izan zen 1841etik 1843ra.
- Militar espainiarra. Independentzia gerra hasi zenean apaiz egitekotan bazebilen ere, utzi eta armadan sartu zen. 1834 arte Ameriketan aritu zen independentisten aurka.
- Karlistada hasi zenean penintsulara itzuli eta Mª Kristinaren alde jarri zen. Marotorekin izan ziren elkarrizketetan (Bergarako besarkadan bukatu zirenetan) parte hartu zuen (1839-VIII-31).
- Itzal handiko gizona, Mª Kristina erregeordetzatik kendu eta bera jarri zen bere lekuan, ia-ia diktadore bezala.
- Progresisten alderdikoa, moderatuen konspirazioen aurka gogor jokatu zuen.
- Prim, Narváez eta Serranok lortu zuten kargutik kentzea 1843an eta Erresuma Batura joan zen bizitzera (1849an itzuli zen).
[37] O´Donell (1809-1867)
- Militar karreran garaipen ugari izan zituen, bai karlistadetan (1839), bai Afrikan (1859-1860)
- 1854: Vicálvaroko ekintzan parte hartu zuen eta Cánovasen idatziriko Manzanaresko manifestua zabaldu zuen.
- Esparteroren kabinetean kide izan zen.
- Unión Liberal osatu zuen (ados ez zeuden moderatuak eta progresistekin).
- Gobernuaren bere azken fasean erreginarekin arazoak izan zituen eta honek Narváezi deitu zion.
- Biarritzen hil zen.
[38]Partido Demócrata
- Progresista erradikalenak, errepublikarrak, demokratak, gutxiengo intelektualak eta klase herrikoiak zeuden bertan.
- Isabel II.aren garaian azaldu zen (1849)
- Sufragio unibertsalez hautaturiko Gorteen subiranotasun nazionala eta norbanakoaren eskubide eta bermeak defendatzen zituzten.
- Ez zuten zuzenean parte hartu politika ofizialean, baizik monarkiaren oposizioa izan ziren.
[39]Ondasunen jabetzaren arabera antolatzen dena.
[40]Desberdintasun juridikoan oinarritua.
[41]Álvarez MENDIZABAL, Juan (1790-1853)
- Judu trapero batzuen semea, bigarren abizena Mendez zen eta aldatu egin zuen.
- Cádizen jaioa, hiri honetako mazoi logiaren kide zen. Oso hizlari trebea. Juan y medio ezizenez ezagutzen zuten, gizon garaia baitzen.
- Cádizko altxamenduan zerikusirik izan zuen eta, 1823an Fernando VII.ak absolutismoa ezarri zuenean, Londresera alde egin beharrean izan zen.
- 1836an gobernu liberaleko kide zenean, Ogasun eta Administrazioan erreformak egiteari ekin zion: orden erlijiosoak ezereztatu, hainbat ondasun desamortizatu…
[42]MADOZ (1806-1870)
- Politikari nafarra. Biurteko Progresistan(1854) Bartzelonako gobernadore izan zen
- 1855: Ogasun ministro izan zen eta desamortizazio programari ekin zion.
[43]Burdinbideei buruzko 1855eko Lege orokorra.
[44]Partido Demócrata
- Progresista erradikalenak, errepublikarrak, demokratak, gutxiengo intelektualak eta klase herrikoiak zeuden bertan.
- Isabel II.aren garaian azaldu zen (1849)
- Sufragio unibertsalez hautaturiko Gorteen subiranotasun nazionala eta norbanakoaren eskubide eta bermeak defendatzen zituzten.
- Ez zuten zuzenean parte hartu politika ofizialean, baizik monarkiaren oposizioa izan ziren.
[45] Serrano (1810-1885)
- Militar eta politikari espainiarra. Karlisten aurka aritu zen.
- O´Donellen ondoren, Unión Liberaleko buru izan zen.
- 1869an behin-behineko gobernuburu izan zen.
- Errepublika aldarrikatu zenean, Milizia Nazionala altxarazten saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan eta Espainiatik alde egin behar izan zuen.
- Pavía altxatu eta gero, I. Errepublika amaitu eta 1874an, gobernuburu izendatu zuten berriro.
- Alfonso XII.ak politikatik apartatu zuen, eta ezkerralde dinastikoen taldea osatu zuen.
[46] Prim (1814-1870)
- Militar eta politikari espainiarra. 20 urte baino azkarrago Isabel II.aren Cuerpo de Tiradores-ean sartu zen eta titulu ugari lortzen joan zen.
- Esparteroren metodo diktatorialen aurka zegoen eta erorarazten lagundu zuen.
- Puerto Ricoko gobernadore, esklaboen altxamenduak gogor zapaldu zituen.
- Serranorekin batera, Cádizen altxatu zen eta iraultza martxan jarri zuen.
- Gobernuburu eta gerra ministro, tronurako errege baten bila aritu zen eta Amadeo Savoiakoaren alde egin zuen.
- Errege hau Espainiara iritsi baino lehen, asasinatua izan zen.
[47] Euskal Herrian karlistak nagusitu ziren.
[48] Prim (1814-1870)
- Militar eta politikari espainiarra.
- 20 urte baino azkarrago Isabel II.aren Cuerpo de Tiradores-ean sartu zen eta titulu ugari lortzen joan zen.
- Esparteroren metodo diktatorialen aurka zegoen eta erorarazten lagundu zuen.
- Puerto Ricoko gobernadore, esklaboen altxamenduak gogor zapaldu zituen.
- Serranorekin batera, Cadizen altxatu zen eta iraultza martxan jarri zuen.
- Gobernuburu eta gerra ministro, tronurako errege baten bila aritu zen eta Amadeo Savoiakoaren alde egin zuen.
- Errege hau Espainiara iritsi baino lehen, asasinatua izan zen.
[49] Demokrata monarkikoak.
[50] Pi i Margall (1824-1901)
- Amadeo Savoiakoaren hautaketaren aurka agertu zen, monarkiaren aurka baitzegoen.
- I. Errepublika aldarrikatzen parte hartu zuen (1873) eta lehendakari izan zen.
- Dimititu beharrean izan zen, kantonamenduak eta eskuindarren salaketak zirela eta.
- Alfonso XII.aren garaian, Las nacionalidades publikatu zuen, federazio paktuak nola gauza zitezkeen Espainian adieraziz.
[51] Kantonamenduen altxamendua: Iraultza kantonalean herri bakoitza askatu eta kantoi bihurtu zen. Mugimendu hartan, gainera, hiru iraultzak egin zuten bat: eskualde mailakoa, politikoa eta gizartekoa.
[52] Castelar y Ripoll, Emilio (1832-1899)
- Politikari hau I. Errepublikaren laugarren lehendakaria izan zen.
- Kontserbadorea, erradikalei aurre egin zien.
- Hizlari eta kazetari aparta, erregina kritikatu zuen, Ondarearen parte bat saldu eta Ogasunari zeditu ziola eta. Bere katedratik kaleratu egin zuten, baina erretoreak ez zuen onartu eta ikasleek ere San Danielen gauean izugarrizko protestak egin zituzten.
- 1866ko iraultza mugimenduan ere parte hartu zuen eta, heriotza-zigorra ezarri ziotenez, Parisera alde egin zuen, Isabel II.a erori arte.
- Errepublika garaian ministro izan zen eta, beranduago, azken lehendakari. Garai hartako egoera zalapartatsua zela eta, diktadura zentralista baten antzekoa egin zuen, bake eta ordena ezarri nahian.
- Alfontso XII.aren garaian oposizioko kide izan zen eta askatasuna eta sufragio unibertsala defendatu zituen.
- Alderdi Posibilista sortu zuen monarkia liberalizatzeko eta, sufragio unibertsala eta epaimahaia jarri zutenean, desegin egin zuen.
[53] Kantonalismoa
- Lurraldeen autonomia defendatzen zuen mugimendu politikoa.
- Espainiako federalismo errepublikarrarekin erlazionatuta dago.
- 1873ko uztailaren 12an hasi zen Cartagenan eta Valentzia, Sevilla, Cádiz, Alacant eta Salamancara hedatu zen.
- 1874an amaitu zen armada zentralak Cartagena okupatu zuenean.
- Mugimendu honek izugarrizko ondorioak izan zituen eta I. Errepublika amaitzeko arrazoi handienetako bat izan zen.
[54] Pavía (1827-1895)
- Militarra.
- CASTELARek Gorteak hasi zituenean 1874ko urtarrilean kongresuan sartu zen, bere soldaduekin airera tiro eginez. “Fuera, esto se ha acabado” esanez disolbatu zituen, 1873ko Errepublikari amaiera emanez.