RSS

1 Industria Iraultza

1.1 Industria Iraultzaren aurreko industria

Hazkunde ekonomiko modernoaren lehenengo adierazpen historikoa Britainia Handian gertatu zen; hazkundearen bizkortze hori, berriz, ekonomian eta gizartean izandako aldaketa sakon batzuek eragin zuten, eta horrek industria iraultzaren hasiera ekarri zuen.

1.1.1 Industria aurreko ekonomiak (7)

  • Industria aurreko gizartean biztanleriaren gehiengoak soldata txikiegia zuen edo, gehienetan, nekazaritzako sarrerek ez ziren bizitzeko beharrezko gastuak gainditzeko nahikoak, elikagaien eta manufakturen prezioak oso garestiak baitziren.
  • Biztanleriaren gehiengoa (%80-90 inguru) nekazaria zen.
  • Produktibitate txikia eta urritasuna ziren bereizgarri nagusiak.
  • Uzta txarrak egon edo oinarrizko produktuen prezioek gora eginez gero, urte askotan goseteak izaten ziren. Horrelakoetan, pobreenak matxinadak egiten zituzten.
  • Goiko klaseetakoek, berriz, janaritarako gastua egin ondoren, oraindik ere %70 inguru zeukaten, era guztietako produktuak kontsumitzeko eta morroi nahiz zerbitzari kopuru handia edukitzeko.
  • Finantza erakunderik ez zegoenez, jendeak dirua gorde egiten zuen.
  • Aberastasuna, ia beti, lur kantitatearen arabera neurtzen zen. Zenbat eta lur gehiago eduki, orduan eta errenta handiagoa.

1.1.2 Etxe barruko industria: PROTOINDUSTRIALIZAZIOA (Funtzionamendua, Domestic System, Putting Out System, Factory System)

Funtzionamendua: XVIII. mendean, Europako eskualde batzuetan nekazarien familia batzuek, nekazaritzako lanarekin batera, ehungintzako produktuak egiten zituzten, eta merkatariek produktuok urruneko merkatuetan saltzen zituzten. Gertaera hori Flandesen nabaritu zen lehenengoz, eta, fenomeno hori adierazteko, protoindustrializazio kontzeptua sortu zen.

Ehuleek eta iruleek tresna sinpleak erabiltzen zituzten lanerako eta nekazarien familien hiru laurdenak manufakturen produkzioan jarduten zuten, horrek diru sarrera gehigarriak ematen baitzizkieten. Sistema horren bitartez, gehiago sortu, diru-sarrerak handiagotu eta, elikadura hobetzean, biztanle kopuruak ere gora egin zuen.

Domestic System: XVIII. mendearen erdialdean, Europa Erdialdeko, Britainia Handiko, Holandako eta Mediterraneoko eskualde batzuetan –Italia iparraldean, Katalunian…- nekazaritza industria sakabanatua hedatzen hasi zen; industria horrek, hurbileko merkatuak ez ezik, urruneko merkatuetako soberakinak ere sortzen zituen.

  • Prozesua nekazariak berak hasten zuen. Nekazaritza lanak denbora librea uzten zionean, egiten zuen lan hau. Berak erabakitzen zuen noiz lan egin eta zenbat denbora. Uzta garaian, ekoizpen hau jaitsi egin ohi zen.
  • Tresnak nekazariarenak ziren eta bere etxean egiten zuen lan.
  • Nekazariak erabakitzen zuen zenbat ekoiztu, nolakoa…
  • Nekazariak saltzen zuen nahi zuen tokian.
  • Nekazariak erabakitzen zuen salmenta prezioa.

Putting out System

  • Prozesua merkatariak hasten zuen. Etxez etxe joan ohi zen lana eskaintzen. Berak erabakitzen zuen noizko behar zen lana. Nekazaria ados bazegoen, tratua egiten zuen merkatariarekin.
  • Tresnak merkatariarenak ziren eta etxez etxe eraman ohi zituen, lehengaiekin batera.
  • Merkatariak erabakitzen zuen zenbat ekoiztu, nolakoa…
  • Merkatariak ekoizpen guztiak bildu eta nahi zuen tokian saltzen zituen.
  • Merkatariak erabakitzen zuen soldata eta salmenta prezioa.

Factory System

  • XVIII. mendeko azken hamarkadetan, jarduera hori gero eta errentagarriagoa zen, eta eskualde askotan hedatu zen. Merkatarien edo merkataritza enpresen  kapitala pilatzen joan zen eta dena lokal berean biltzen hasi ziren, factory delakoan, alegia.
  • Prozesua aberastutako merkatari batek hasten zuen. Factory horrek ordutegi bat izango zuen eta egutegi bat. Langileak hura bete beharko zuen lehenengo eta, denbora librea geratuz gero, nekazaritza lanak egingo zituen.
  • Tresnak gero eta handiagoak ziren eta etxean ezin ziren gorde. Factoryan zeuden eta hara joan behar zen lanera.
  • Factoryako jabeak erabakitzen zuen zenbat ekoiztu, nolakoa…
  • Factoryako jabeak saltzen zuen nahi zuen tokian.
  • Factoryako jabeak erabakitzen zuen salmenta prezioa eta baita soldata ere.

Revolucion industrial

1.2 Erresuma Batuko industria iraultza

1.2.1 Faktore demografikoa

  1. Biztanleriaren hazkundea ikusgarria zen.
  2. Hori dela-eta, produktuen eskaria ere handiagoa zen.

1.2.2 Nekazaritzako aldaketak (5)

  1. Lugorria apurka-apurka gero eta gutxiago erabiltzen zen eta, horren ordez, laboreen errotazioa sartu zen, artoa, patatak, arbiak eta abar txandakatuz.
  2. Nekazaritzako teknologia aldatu egin zen (makina berriak…).
  3. 1700etik 1800era bitartean, nekazaritzako lanaren produktibitateak %90eko hazkundea izan zuen eta biztanleria gero eta handiagoa elikatzeko aukeraz gain, esportatzeko aukera ere eman zuen.
  4. Enclusure Acts edo Hesien legeak lagungarriak izan ziren jabetza pilatzeko eta jabetzari beste antolaketa bat eman zitzaion. Hori bai, jabe txikiak eta ertainak bere lurrak jabe handiari saldu beharrean izan ziren askotan.
  5. Kaltetuak ere badira aurrerapen prozesu honetan:
  • Jornalariak: Soldata oso txikiarekin geratu ziren, bizitzeko aukerarik ez zuen ematen soldata.
  • Jabe txikiak eta ertainak: Nahikoa kapitalik ez zuten bere lurrak hesiz inguratzeko eta gehienek jabe handiei lurrak saldu eta hirietako industria auzo berrietara emigratu beharrean izan ziren.

1.2.3 Nazioarteko merkataritzaren eginkizuna (Aldaketa garrantzitsua, Ondorioak (3))

Aldaketa garrantzitsua: Lanaren soberakinak, klima beroko herrietan, ez ziren oso egokiak trukerako. Horren eraginez, XVIII. mendeko bigarren erdian, Ingalaterrako ehungintzaren sektorea kotoizko ehunak sortzen hasi zen, eta horiek mundu osoko aberatsei nahiz pobreei saltzen zitzaizkien, kasuan kasuko eskualdean klima bero edo hotza egon arren. Industria iraultza sektore horrexetan hasi zen, eta, historia osoan lehenengoz, herrian bertan sortu gabeko lehengai batean –kotoian- oinarritutako kontsumo industria garrantzitsua agertu zen. Artilezko manufakturen esportazioek behera egin zuten eta kotoizko ehun berrien esportazioek, berriz, gora.

Ondorioak: Kolonietako edo herri pobreetako industria produktuen eskaria handiagotu egin zen eta, ondorioz:

  • Soberakin ekonomikoak industria iraultzaren hurrengo etapak finantzatzeko aukera eman zuen.
  • Kapital pilaketa gertatu zen.
  • Finantza sistemaren garapena eragin zuen.

avance del ferrocarril

1.2.4 Garraioa eta komunikabideen iraultza (5)

  1. Britainia Handian, garraioa eta komunikazioak errazak eta merkeak ziren, bertako leku guztiak, gehienez jota ere, itsasotik 100 km-ra daudelako. Bideak eraikitzeko eta mantentzeko prozedurak ere hobetu egin ziren. Beste alde batetik, garraioa erraza izateak produktuen eskaria eta eskaintza hurbildu egin zituen, eta horrek mesede egin zion Ingalaterraren, Galesen eta Eskozian arteko barne merkatua eratzeari.
  2. Britainia Handia aurrendaria izan zen trenbidearen eraikuntzan ere eta garraio bide honek azkartu egin zuen lurreko garraioa.
  3. Lurruna nabigazioan erabiltzen hasi ziren eta belaontziak baztertuta gelditu ziren, tona kantitate handiko itsasontziak eraikiaraziz; gainera, nazioarteko merkataritzaren bolumena handiagotu eta garraioaren prezioak merketu egin ziren.
  4. 1858an telegrafo elektrikoa informazioa azkar igortzeko lehenengo pausoa izan zen.
  5. Telefonoa.

Landscape

Urdaneta

2. gaia

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: