12. gaia
Lanean ari naizzzzzzzzzzz
zz
12)Enpresaren finantza egoerak (III) (2. eb)
10, 11 eta 12. gaiak: FINANTZA AZTERKETA ETA EKONOMIA AZTERKETA.
12.1. Finantza azterketa
12.2. Finantza oreka
12.3. Azterketa ekonomikoa
12.4. Balantzearen ondoren atera daitezkeen datuak
12.5. Ondarearen azterketa
12.6. Finantza azterketa: Formulak
12.7. Ekonomia azterketa: Formulak
12.8. Ameriketako osaba ezezagun bat hil dela jakin dut eta ni omen naiz oinordeko
bakarra: 100.000 €-ko herentzia jaso dut. Nire lanagatik 20.000 € lortu dut aurten
eta pisu zaharra salduz gero 40.000 € kobratzeke izango ditut. Honetaz gain
beste 8.000 €-ko altxorra aurrezturik nuela jakinik, nire ondarea kalkula ezazu.
(Ikus 10.6.)
12.9. Aurreko ariketan aipatu dugun egoera jarraituz, pisu berri bat erosi nahi dut
eta, ez balitzait iritsiko, Aurrezki Kutxan mailegua eskatuko nuke. Hori da gertatu
zaidana. Ondare eta eskubide berak izanda, 32.000 € falta zaizkit; zenbatekoak
dira orain ondasunak?
(Ikus 10.6.)
12.10. Aurreko bi ariketetan esandakoari jarraituz, hurrengo astean pisu zaharra
erosi duenak zor didana ordaindu dit eta nik neuk, aldi berean, sortu berri dudan
zorra kitatu ahal izango dut. Ondare eta ondasunak ez badira aldatu, zein da
egoera aldaketa? Planteamendua egin eta arrazonatu.
(Ikus 10.6.)