RSS

Category Archives: Wikipedia

2020-Koronabirus-MAIATZAREN 1A

Langileen Nazioarteko Eguna
1 mayo 3.jpg

Eibarren 1978an egindako Langileen Nazioarteko Egunaren manifestaldia.

Tokia Mundua
Data
Data [[Maiatzaren 1]]

Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da.

II. Internazionalak1889an eta Parisen, aldarrikatu zuenetik Chicagoko martiriak omentzeko eta langileen eskubideen eskabidea egiteko eguna da, nahiz eta herrialde askok onartu ez. 1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Hiru egun pasa ondoren, grebaren une gorenean Haymarketeko matxinada piztu eta greba bukatzeko zortzi langile epaitu eta bost heriotza-zigorra jaso zuten.

Bitxia bada ere, AEBetan ez dute eguna ospatzen. 1882an hasi eta irailaren lehendabiziko astelehenean Labor Day ospatzen dute, Knights of Labor izeneko erakundeak New Yorken manifestaldia egiten du hain zuzen ere. Grover Cleveland presidenteak iraileko jaieguna bultzatu zuen, bertan sozialismo garatu ez zedin.

Britainiar kulturako beste herrialdeek ere ez dute jaieguna ospatzen: Kanadak Labor DayZeelanda Berriak urriaren laugarren astelehena eta Australiak egun ezberdinak ditu estatuka.

1954an Pio XII.ak adierazi gabe babestu zuen eguna San Josef Langilearen jaieguna zela adieraziz.

Iturria: Wikipedia

Ikus baita ere: «Maiatzaren Lehena, mobilizaziorako deia» Berria 2010-04-30.

 

2020-Koronabirus-La historia se repite? 1918ko gripe pandemia

1918ko gripe pandemia
Emergency hospital during Influenza epidemic, Camp Funston, Kansas - NCP 1603.jpg
Gertakaria
Data 1918
Jatorrizko herrialdea AEBk eta Frantzia
Eragilea Lehen Mundu Gerra
Kalteak
Hilak 50.000.000
Kasu kopurua 500.000.000

Historian izan den pandemiarik larrienetakoa izan zen 1918 eta 1920 urteen artean mundu osoan hedatu zen “Espainiako gripea” bezala ezaguturikoa. 50 milioi pertsonaren heriotza eragin zuen, horien artean 200.000 Estatu frantsesean, 15.000 Euskal Herrian. Arnaga etxeako jabea zen Edmond Rostand ere eritasunak jota zendu zen Parisen, 1918ko abenduaren 2an.

1918ko gripe pandemia —Espainiako gripea ezizenaz ere ezaguna— 1918. eta 1919. urteetan munduan 500 milioi pertsona kutsatu eta 20-100 milioi lagun hil zituen gripe pandemia izan zen. Pandemia 1918ko urtarrilean hasi eta 1920 arte iraun zuen, Artikoraino eta Pazifiko uharteetaraino ere hedatu zen. Ohiz kanpoko gripe pandemia larria izan zen, H1N1eko A azpimotako birusaren kariaz. Historian izandako pandemia larrienetarikoa izan zen, eta gaur egun ere ez dugu aski datu historiko eta epidemiologikorik haren jatorri geografikoa zehazteko.

Gaixotasun kutsakorrek dagoeneko bizi-itxaropena murriztu zuten XX. mendearen hasieran. Baina pandemia honen lehen urtean AEBetako, adibidez, bizi-itxaropena 12 urtetan murriztu zen. Gripe gehienek gazte, zahar eta beste gaixotasunen batengatik ahuldutakoak hiltzen dituzte, baina 1918ko gripe pandemiak osasuntsu zeuden gazteak hil zituen, batez ere.

Zientzialariek pandemia hau azaltzeko hainbat azalpen proposatu dituzte. Ikerketa batzuek proposatzen dute birusaren bariantea berez zela agresiboa. Ikerlari talde batek biktimen ehun izoztuetako laginak erabili zituen, birusa erreproduzitzea lortuz. Ikerketa horretan aurkitu zuten infekzioa animalietan ematen zenean, arnas-aparatuaren akats orokorra ematen zela, eta gorputza hiltzen zela zitokina ekaitz baten ondorioz, hau da, gorputzaren gehiegizko erreakzio immunitarioaren ondorioz. Honek azal lezake agian bere ez ohiko izaera larria eta biktimen adin profila hain zehatza eta mugatua izatea, gazte helduek sistema immune sendoa baitute, heriotza tasa baxuago zuten profiletan (haur eta adinekoak) ahulagoa den bitartean.

Azken aldian egindako ikerketek jatorrizko txosten-medikuak hartu dituzte oinarri. Aurkitu dute infekzio birala ez zela izan beste gripe batzuk baino agresiboagoa, baina epidemia emateko zirkunstantzia bereziak zeudela, batzuk I. Mundu Gerrari lotuak, tartean elikadura eskasa, ospitaleak eta eremu medikuak gainezka, higiene eskasa… Ondorioz, infekzio bakterianoa sortu zen, biktima gehienak hil zituena, normalki ohean hilzori egon ostean. Garaiko datu medikuak ez dira nahikoak pandemiaren jatorri geografikoa identifikatzeko. 1920ko hamarkadako entzefalitis letargikoaren agerpenean paper zuzena izan zuen.

Zentsurak eta baliabide faltak birusaren foku hilgarria ikertzea eragotzi zuten, eta biktima gehienak 20 eta 40 urte bitarteko gazte eta heldu osasuntsuak izan ziren. Sukar altua, belarrietako mina, nekea, beherakoak eta noizbehinkako okadak ziren gaixotasunaren berezko sintomak. Pandemian hil ziren pertsona gehienek bigarren mailako bakterio-pneumonia izan zuten, antibiotikorik ez zegoelako.

Espainiako gripea ezizena

I Mundu Gerran aliatuek, Espainiako gripea izena eman zioten. Espainiako aldizkariek, estatu hau gudan ez zegoenez, arreta gehiago eman zioten gaixotasunari zentsurarik ez baitzen aplikatu hedabideetan. Hori dela eta, AEBetan eta, gainerako Europan kasu erregistratuak ugari ziren arren, Espainian larritasun handiagoa zuen ustea zabaldu zen. Izan ere, AlemaniaErresuma Batua eta Frantzian hedabideetan gaixotasunari eta hilen kopuruei buruzko berriak zentsuratu zituzten, tropen morala jaitsiko ote ziren beldur. Hortik datorkio pandemia hari eman zitzaion Espainiako gripea ezizena.

Jatorriari buruzko teoriak

Ikertzaile gehienek 1918ko martxoan, AEBetan hasi zela onartzen dute eta, are gehiago, zenbait ikerlarik Texaseko Camp Funston gunean kontraturik zeuden langile txinarrak identifikatu dituzte epidemia zabaltzearen errudun.

Edonola ere honako hipotesiak jorratu dira pandemia honen jatorria zehazterako orduan:

  • Étaples (1916–1917): John Oxford britainiar birologoaren ustetan, Frantziako iparraldean (Pas-de-Calais Saila) kokaturiko britainiar base militarrean hasi zen pandemia. Han izandako animalien, gudarien eta fronteko gaixoen nahasketa iradoki du birusaren kausa bezalaxe, garaiko Abrahams medikuaren hipotesiari jarraituz, baseko ospitaleraturiko gaixoetan agertu zen zornedun bronkitis pneumokozikoari lotuta.
  • Frantzia-Espainia arteko mugako birus agerraldia (1918ko iraila)

Milioika hildako

Gaixoentzat osasun protokolorik ez zegoenez, aireztatu gabeko gune txikietan pilatzen ziren pazienteak. Garai hartan, oihal eta gazazko maskara ezaguna egin zen, nahiz eta guztiz alferrikakoak izan.

Guztira, bi urtetan, 40 milioi pertsona baino gehiago hil zituen Espainiako gripeak mundu osoan. Ez da ezagutzen pandemiaren zifra zehatza – ikertzaile batzuen esanetan 15 milioi dira eta beste batzuen ustez, ordea, 100 milioi–, baina oraingoz, historian jazotako izurriterik handiena da. Berez, Osasunaren Munduko Erakundearen sorrera ere bultzatu zuen, 1923an, etorkizuneko pandemiei aurre egiteko asmoarekin.

Euskal Herrian

Euskal Herrian espainiar gripeak hiru agerraldi izan zituen:

  • Lehenbiziko agerraldiak ez zuen eragin handirik izan. Espainiatik heldu zen, eta Bilbo inguruan izan zuen eragina. Iruñean 15 lagun hil ziren maiatza eta ekaina artean. Udan gripea desagertu zen, eta irailean berriz agertu.
  • Bigarrengoa kaltegarriena izan zen. Identifikatu den lehenbiziko fokua Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi) zegoen. Anton Erkorekaren esanetan, «Seguruenik trenaren bidez helduko zen, eta hortik aurrera, epidemia ikusten dugu zabalduta. Urrian Europa osoan dago epidemia». Nafarroako iparraldean ere agertu zen Irun eta Hendaiarekin batera, Goizuetan adibidez. Irunen 1918ko iraila eta urrian populazioaren %1 hil zen gripe horren kari. Hildako gehien izan zituen eguna irailaren 22a izan zen; 10 lagun zendu ziren. Gripeak aurrera egin zuen Euskal Herrian behera, Baiona eta Donostia pasatuta, Gasteizeraino ailegatuta. Oso agudo zabaldu zen eritasuna, eta Bilbo kolpatu zuen urrian.
  • Hirugarren agerraldi bat ere izan zen, baina ez zen asko zabaldu. Urdaibai inguruan baizik ez zuen eragin nabarmenik izan.

Ikertzaile batzuen aburuz, laugarren bolada bat ere izan zen 1920an. Oro har, Euskal Herrian epidemia bat-batean agertu zen, ez zuen denbora askorik iraun eta 1.000 lagunetik 12 hil zituen. Gainera, garaiko hedabideetan ikus daitekeenez, alarma piztu zuen gizartean. Eragina oso ezberdina izan zen herriaren arabera. Haietako batzuetan gogor kolpatu zuen 1918ko gripeak: Orozkon (Bizkaia) herritarren %25,7 hil zen, eta Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) hilkortasuna %61,1era ailegatu zen urrian. Hildako gehienak 1918ko udazkenean izan ziren.

Esan bezala, Espainiako gripearen bigarren olatua izan zen larriena. 36.640 biztanle zituen garai hartan Gasteizek, eta irailaren amaieran hasi zen izurritea zabaltzen bertan. “Intentsitate handiarekin ageri da urrian; azaroan zehar kasu ugari daude; 1919ko udaberrira arte zabaltzen da”. Erkorekak jaso duenez, soldaduen artean eta Bizkaitik zein Gipuzkoatik Gasteizko seminariora ikastera joaten ziren gazteen artean izan zuen eraginik handiena Espainiako gripeak. “Gazte jendea kolpatu zuen, 15 eta 34 urte bitartekoak; eta gizon gehiago hil ziren emakumeak baino; 21 urteko gizon asko. Errekrutak edo seminaristak”.

Europa osoan bezala, Gasteizen ere pandemiak heriotza gutxi eragin zituen hiriko haurren artean eta 45 urtetik gorako pertsonen artean, “agian aurreko gripe- epidemiek immunizatuta zeudelako”.

1918ko urriaren 12an deklaratu zuen Espainiako Gobernu Zibilaren Osasun Batzordeak epidemia egoera Araban, “herrialdeko herri gehienetan eta hiriburuan dagoen gripe izurriteari aurre egiteko”. Heraldo Alavés egunkariak jaso zuen albistea, eta urriaren 14ko alean hartu beharreko neurriak zerrendatzen zituen agiria argitaratu zuen.

Ez zuten konfinamendua agindu, baina herrialdeko jarduera kulturala, soziala eta ekonomikoa geldiarazteko hainbat erabaki hartu zituzten. Besteak beste, trenbide konpainiei eskatzen zitzaien “gas bidezko desinfekzio-ganbera bat” prestatzeko, eta “bidaiariak ikuskatzeko eta desinfektatzeko” beste lokal bat atontzeko. Halaber, herriko traperoei debekatu zitzaien “udaletxeko zaborren biltegietan hondakinak jasotzea”; eta “alde zaharreko etxeetako etxadien artean dauden espazioak” egunero garbitzeko agindua eman zieten udal poliziei.

Bestalde, elizetako ateetan, “esmaltatutako edo kristalezko xaflak jarriko dira, behar den altueran, jendeak ateak heltzen dituenean eskuen zikinkeria ateen ertzetan ez uzteko”. Gainera, elizako atarian honako agiria jartzeko agindu zuten: “Tenplua errespetatzeko eta higiene-arrazoiengatik lurrean tu ez egiteko erregutzen da”.

Gripearen izurritearen aurrean erakutsitako “aurreikuspen faltagatik” hainbat sektoreren partetik kritika ugari jaso zuen garaiko Gasteizko Udalak, eta egunak joan ahala Osasun Batzordeak hartutako neurriez gainera erabaki gehiago hartu behar izan zituen. Hala, Plaza Berriko dantzaldiak bertan behera utzi ziren, trapuen dendak itxiarazi zituen, eta era guztietako ikuskizunak debekatu ziren. Horrenbestez, antzokia bera eta frontoia ere itxi zituzten.

Duela 100 urteko osasun krisian ere egon ziren herritarren beharren lepora etekin ekonomikoa atera nahi izan zutenak. Hala, Udalak eta Diputazioak kanpaina bereziak martxan jarri zituzten, adibidez, limoien birsalmentan aritzen zirenen kontra; halaber, esnearen prezioa igo zuten esne-saltzaileei isunak jarri zizkieten eta patatak pilatzen ari ziren herritarrak ere zigortu eta jakiak konfiskatu zituzten.

1918ko urriaren 26ko Heraldo Alavesek hala jaso zuen: “Gaur jarri ditu salgai Udalak ostegunean konfiskatu zituen patatak. Halere, alkateak jakin izan du zenbait saltzailek haurrak eta gazteak bidali dituztela patata horiek erostera, eta pertsona horiei 50 eta 100 pezeta arteko isunak jartzeko prest dago”.

Bizkaiko Foru Aldundiko inprimategiak Gripe izurri-gexoa galazoteko Bilbao’ko Osalari-Bazkunak aginduten dauzan egin-bearrak izenburuko liburuxkak argitaratu eta banatu zituen euskaraz eta gaztelaniaz. Liburuxka horietan 20 neurri jasotzen ziren. Horietako batzuk oso ezagunak zaizkigu asteotan: “Eskuak sarri garbitu bear dira”,  “lo egiteko gelak edo tokiak, pitian-pitian aizetu”, “al dala ez estulik egin, eta egitekotan zapian” eta “agintariei osasunen aldezko zeregiñetan bizkor ta zoli laguntzea, notiñentzat egiñenik ederrena eta goralgarriena da”.

Pandemietan ez ezik, edozein garaietan baliagarriak diren beste gomendio batzuk ere jasota daude liburuxkan: “Astakeririk egin gabe bizi” eta “egunean beratzi ordu, gitxienez, lo egin”

Baina neurri bitxiak ere jasotzen zituen liburuxkak: “Gustizko ekandu txarra da usin saratatzuak egitea. Usin egin daunak gexoa aldian badauko, beragaz dagozan lagunei irasi leikio”. Doministiku isilek kutsatuko ez balute bezala. Etxe barrua bi egunez behin desinfektatzea gomendatzen zuten medikuek, eta hori gastu handia izango zela uste zutenei lasaitasunerako, “ezta diru andirik eralgi bear”; etxe guztietan zeuden produktuak erabiliz, garbiketa-metodo merke eta erraza proposatzen zuten.

Biktimismoan ez erortzeko eta ez esajeratzeko deia ere egiten zuten: “Gexorik egotea beti izan da errukarria eta gexoak berak, eta bere artekoak, gatxari dan baño aztunagoa ereizten dautse”. Horregatik gomendatzen zuten “bildurrik ez izatea, barriketan, gitxi dana asko dala esaten ibili barik”. Helburua osasun zerbitzua kasu arinekin ez kolapsatzea zen. Pandemietan ez ezik, edozein garaietan baliagarriak diren beste gomendio batzuk ere jasota daude liburuxkan: “Astakeririk egin gabe bizi” eta “egunean beratzi ordu, gitxienez, lo egin”.

Eta, halaxe, neurri horiek guztiak zorrotz beteta, “gripe gexoa, gizadiaren izurri kaltegin geizto ori, galazo egingo dozube”.

ITURRIAK

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2020/04/04 in Koronabirus, Wikipedia

 

2020-Otsailaren 29a

Leap Day 2020

Gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeigarren eguna da bisurteetan. Egun hau lau urtetik behin bakarrik izaten da.

Bisurtea edo urte bisustua 366 egun dituen urtea da, hau da, ohiko urteek baino egun bat gehiago dituena. Egun gehigarri hori egutegiko urtearen luzerak urte naturalaren luzerarekin duen desfasea zuzentzeko ezarri da; izan ere, eguzki-urteak 365 egun eta 6 ordu irauten du, gutxi gorabehera. Hala, lau urtetik behin egutegi urteari egun bat gehiago ezarriz, urte naturalaren luzerara gerturatzea lortzen da.

Egun nazioartean nagusi den gregoriotar egutegirako, hauxe da bisurteen araua:

Urte bat bisurtea da 4rekin zatigarria bada, salbu eta 100ekin zatigarria bada. Hala ere, 400ekin zatigarria denean, urte hori ere bisurtea da. Horrek esan nahi du mende bukaerako urteak (00 bukaera dutenak) ez direla bisurteak, salbu eta 400ekin zatigarriak badira.

Hau da, 4rekin zatigarria dena bisurtea da, salbu eta 100ekin zatigarria bada (adibidez, ez dira bisurteak 1500, 1700, 1800, 1900, 2100. urteak); 400ekin zatigarriak direnak, ordea, bisurteak dira (adibidez: 1600, 2000, 2400). Hala, 400 urtean 97 bisurte izango dira, gregoriotar egutegiko urtea eguzki-urtearen oso antzeko mantentzen delarik. Gregoriotar urteak 365 +1/4-3/400 = 365,2425 egun irauten du, tropikoak baino gehiago (365,2422), baina 0,0003 eguneko errorearekin baizik ez. (Juliotar egutegian, berriz, 11,25 minutuko aldea zegoen urtean. Asko ez badirudi ere, 500 urtetan 4 bat eguneko desfasea eragiten zuen horrek!).

Beraz, gaur bisurte eguna da! Egutegi gregoriotarrean gehitzen den eguna; hots, otsailaren 29a, goiko arauari jarraituz gehitua.

Algoritmo konputazionala

Urte bat bisurtea izango da hurrengo baldintzak betetzen baditu:

  • 4rekin zatigarria behar du.
  • Ez du 100ekin zatigarria izan behar.
  • Bai da 400ekin zatigarria bada.
    • 2000 eta 2400 bai dira, 100ekin eta 400ekin zatigarriak direlako.
    • 1900, 2100, 2200 eta 2300 ez dira, 100ekin zatigarriak direlako, baina ez 400ekin

Ikuspegi algoritmiko batetik, ondorengo proposizio logikoak kontsideratzen dira:

  • p: 4 zenbakiaz zatigarria da.
  • q: 100 zenbakiaz zatigarria da.
  • r: 400 zenbakiaz zatigarria da.

Hurrengo formula logikoa erabiliko dugu orduan: {\displaystyle \left(p\land \lnot q\right)\lor r}  urte bat bisurtea den ala ez jakiteko: bisurtea izango da 4rekin zatigarria denean eta ez 100ekin edo 400ekin zatigarria bada.

 

2018-WIKIPEDIA-Asteko argazkia-Kontxako bandera

Kontxako bandera-WIKIPEDIAN

Kontxako Bandera
Euskal Herria Kontxako badia,
Donostia, Euskal Herria
2017ko Kontxako Banderako txapeldunak:
Euskal Herria Orio (gizonezkoak)
Euskal Herria San Juan (emakumezkoak)
Kontxako bandera 1933 001.jpg
1933ko estropadako une bat.
Kirola Arrauna
Sorrera urtea 1879
Partehartzaileak TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Galiziako Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuak daude
Antolatzailea Donostiako Udala
Saria Kontxako Bandera
Kontxako Banderaren webgunea

Kontxako Bandera Donostiako Kontxako badiatik abiatuta jokatzen den estropada ospetsua da. 1879an ospatu zen lehen aldiz eta, horrela, egun Bizkaiko golkoko estropada zaharrena da. 122 edizio izan ditu eta, guztira, 741 traineru lehiatu dira bertan historian zehar.

Arraunaren Olinpiada ezizena jaso ohi du, estropada denetan ospetsuenetakoa baita. Izena traineru irabazleak garaikur moduan jasotzen duen Donostiako bandera handi brodatutik dator. Iraileko lehen bi asteburuetan jokatzen da, 8 traineruren artean; lehen igandearen aurreko ostegunean, erlojuaren aurkako sailkapen estropada bat egiten da, 8 horiek zehazteko.

Estropada ikusi eta euren traineruak animatzeko, hirira 100.000 pertsona inguru bertaratzen dira eta Kantauri itsasoko kostaldeko milaka jarraitzaile Donostiako kaian, Pasealeku Berria, Santa Klara uhartea, Urgull eta Igeldo mendien magaletan biltzen dira, horietako asko beren traineruen kolorez jantzita. Bestalde, egun horretan, kalean nahiz tabernetan artekariak eta apustulariak ere izan ohi dira. Estropadaren ondoren, Donostiako Parte Zaharrean jai giroan biltzen dira jarraitzaile guztiak.

2008tik aurrera, emakumezkoen Kontxako Bandera ere jokatzen da. Hasieran 4 traineru aritzen ziren eta, 2016tik aurrera, 8 ontziren artean jokatzen da bandera hau ere, gizonezkoen kasuan bezala.

Ezaugarriak

Estropada honetan era tradizionalean arraunean egiten da, hau da, 4 traineru luzeko txanda bi, 3 itsas milia eta egun bitan. Joan-etorri bakarreko (ziaboga bat) estropada da. Irteera balizak Kontxako hondartzatik gertu eta kanpokoak Kontxako badiatik at daude.

Estropadan parte hartzeko, lehenengo jardunaldiaren aurreko ostegunean sailkapen estropada egiten da. Erlojuaren aurkako estropada honetan, TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuta daude. Sailkapen estropada honetako 7 traineru onenak Kontxako Banderan parte hartzen dute. Zortzigarren trainerua anfitrioia da, berez, Donostiako talde bat. Donostiako talde bakarra badago, zuzenean sailkatzen da, baina, gehiago badaude, Aste Nagusian egiten den erlojuaren aurkako estropada bateko irabazlea da hautatua.

Historia

Aurrekariak

Euskal Herrian estropadak bizimodu jakin baten ondorioz sortu ziren: itsaso irekiko arrantza nahiz arrantzaleen bizimodua eta giroa. Traineruen eskifaiak ordu luzez arraunean aritzeko gai ziren gizaseme sendoez osatuak zeuden; traineruetan arrantza-guneetara iritsi eta behin arraina ontziratu ondoren, martxa egin eta bizi-bizi porturantz itzultzen ziren, bertan arraina enkantean lehenbailehen saltzeko asmoz.

Denbora igaro ahala, eta jada XIX. mendean, ontzietan motorrek ordezkatu zuten giza indarra. Baina, urte askotan zehar, arraunak eta estropadek arrantza munduarekin estu lotuta jarraitu zuten. Euskal Kostaldeko arraunlari onenak arrantza sektoreko arrantzale profesionalak ziren. Gaur egun ere, nahiz eta arraunlarien artean mota askotako kirolariez osatuak egon, arrantzale usadio luzea duten udalerrietako elkarteetan taldekatu ohi dira arraunlariak: Hondarribia, Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Ondarroa, Bermeo, Sestao, Santurtzi

Kontxako Bandera

Kontxako Bandera ez zen izan traineruen arteko lehenengo estropada, baina gaur egun urtero egiten direnen artean zaharrena da. Datu historikoen arabera, 1871n Hondarribia eta Pasaiak elkarren arteko desafioa jokatu zuten: Hondarribiatik Donostiaraino pasaitar eta hondarribitarrak nor lasterragoan aritu ziren, azkenik pasaitarrak nagusituz.

Lehenengo edizioa 1879an jokatu zen eta Donostiako Udako Jai Egitarauko beste osagai bat besterik ez zen. Estropada horretan, aurretik beraien nagusitasuna erakutsi eta diruaren truke desafioetan lehiatu ohi ziren udalerrietako traineruek parte hartu zuten; horregatik, Donostiako Udalak lehen aipatutako Hondarribia eta Pasaiako traineruak gonbidatu zituen. Iraileko igande hartan ospatutako estropadaren arrakastaren eta hirira bertaratutako jendetza andanaren ondorioz, Donostiako Udalak ondorengo urteetako jai egitarauetan estropadak sartzea eragin zuen.

Geroztik, Gerra Zibilean eta XIX. mendeko bukaerako eta XX. mendeko hasierako urte batzuetan izan ezik, urtero jokatu izan da Kontxako Bandera.

Arraun munduan egun duen garrantzia ikusita harrigarria bada ere, 18821888, 19021907 eta 19121914 urte bitartean ez zen Banderarik izan, batzuetan traineruak parte-hartzeko interesatuak ez zeudelako eta beste hainbat ikamika ere izan zirelako. Bestalde, hainbat urtetan Donostiako udalarentzat kategoria gutxiko kirola omen zen arrauna; horien ordez belaontzien estropadak egin zituzten XX. mendeko hasierako urte horietako batzuetan. Hala ere, herrian zuen indarra ikusita, urte apur horietako eten txikia gainditu zen, eta traineru estropadak antolatzen jarraitu zen.

1950eko hamarkada inguruko urte batzuk ere ez ziren batere errazak izan antolatzaileentzat. Urte latzak izan ziren arraun kirolarentzat: apenas ontzirik eratzen zen lehiarako, eta Donostiako antolatzaileek herriz herri bila joan behar izaten zuten, tripulazioak eratu eta Donostiara joan zitezen, Bandera bertan behera ez uzteko. Arraunarentzat oso urte latzak ziren haiek, eta Donostiak antolakuntzan egindako ahaleginari esker jarraitu zuen aurrera estropada hark. Gerora, indarra berreskuratzen hasi zen, arraunketa indarberritzearekin batera. Gaur egun, TKE Liga eta bestelako ligak eratuta dauden arren, Kontxako Bandera irabazteak urte osoa justifikatzen duen ospea ematen du oraindik ere.

Araudia

Urtero iraileko lehenbiziko bi igandetan jokatu ohi da, eguerdiko hamabietan: 8 traineruekin launako bi txanda egiten dira, eta lehen igandeko 4 denbora onenak lortzen dituzten traineruak bigarren igandeko txanda nagusira igarotzen dira, ohorezko txandara. Bi igandeetako denborak batuz eratzen da azken sailkapena.

Estropadak 3 itsas miliako distantzia klasikoa du, baina 4 luzeren ordez, ziaboga bakarra eta bi luze izan ohi dira Kontxan.

Horiek oinarrizko arauak dira. Beste arau gehigarriak ere badaude, urteak pasatu ahala garai ezberdinetara moldatuz joan diren arauak. Honela, 1950-70 hamarkadetan Donostiako Udalak jarritako traineruetan aritu behar izan zuten klubek. Diseinu bereko traineruak ziren 300 kg baino gehiagoko Ikatzeta traineru astun haiek. Gaur egun 200 kilo inguruko ontziak erabiltzen dira (ezin dira 200 kilo baino arinagoak izan).

Arraunlariak

1987an Zumaia udalerriko Aita Mari Arraun Elkarteak irabazitako Kontxako Bandera ikusgai.

Arraunlariak eta euren elkarteekiko loturari dagokionez, Kontxako Banderako araudia garaien arabera aldatuz joan da. Honako urte hauek gutxi gorabehera Kontxako Banderan arraunlariei elkarte batean arraun egiteko eskatzen zitzaizkien eskakizunak adierazten dituzte:

  • 18791912: Arrantza traineruko lan-talde edo kuadrillan ohiko kidea izatea.
  • 19131928: Ordezkatzen zen udalerriko arrantza industrian jardutea.
  • 19291958: Traineruak ordezkatzen zuen udalerriko bizilaguna izatea.
  • 19581976: Ordezkatzen zen udalerria edo elkartea kokatzen zen ibai-arroan bizitzea.
  • 1976tik aurrera: Kontratazio askatasuna eta arraun egiten zen arraun taldean fitxa edukitzea.

Saria: Bandera

Gaur egun Donostiako Banderaren egilea Itziar Alduntzin donostiarra da, lan honetan bakarka azken 13 urteetan aritu izan delarik. Eginkizun hau hiri honetako Etxaide kalean jostun-tailerra zuen Maruja Carballorekin 8 urtez ikasi zuen, eta gero bere gain hartu zuen garaikurra bordatzeko ardura.

Bitxikeriak

Donostiako Banderari buruzko hainbat datu:

  • Bandera egiteko behar den oihal kopurua: 7 metro eta erdi.
  • Erabilitako haria: Urdina (6.000 m.); Urre Zaharra (2.500 m.); Hainbat Kolore (2.000 m.)
  • Erabilitako denbora: 400 ordu inguru.
  • Langile kopurua: Itziar Alduntzin eta laguntzaile bat.

Estatistikak

Herriak, lorturiko banderen arabera

  • Gizonezkoetan:
Herria Banderak
Euskal Herria Orio 32
Euskal Herria Pasai San Pedro 15
Euskal Herria Donostia 14
Euskal Herria Hondarribia 11
Euskal Herria Pasai Donibane 10
Euskal Herria Sestao 8
Euskal Herria Bermeo 5
Euskal Herria Getaria 5
Kantabria Pedreña 4
Kantabria Castro Urdiales 4
Euskal Herria Santurtzi 3
Euskal Herria Ondarroa 2
Euskal Herria Aginaga 2
Euskal Herria Lasarte 2
Euskal Herria Zumaia 2
Kantabria Astillero 2
Euskal Herria Pasaia (La Union) 1
  • Emakumezkoetan:
Herria Banderak
Galizia Rias Baixas 5
Euskal Herria San Juan 4
Euskal Herria Zumaia 1

Patroiak, lorturiko banderen arabera

  • Gizonezkoetan:
Patroia Banderak Taldeak
Manuel Arrillaga “Aita Manuel” 9 San Pedro, Pasaia
Juan Lizarralde “Altxerri” 6 Orio
Frantzisko Zubiaurre “Kiriko” 5 Donostia
Manuel Olaizola 5 Orio
Inazio Sarasua 5 Orio
Jose Angel Lujanbio 5 San Juan, Hondarribia
Juan Mari Lujanbio 5 San Juan, Donibaneko, Castro
Gorka Aranberri 5 Urdaibai, Orio
Domingo Mitxelena 4 Orio
Klaudio Etxeberria “Gorria” 4 Aginaga, Orio, Lasarte, Zumaia
Norberto Torres “Txirri” 4 Kaiku
Juan Carlos Fontan 4 San Pedro
Frantzisko Arregi 3 Getaria
Bibiano Etxabe 3 San Juan
  • Emakumezkoetan:
Patroia Banderak Taldeak
Laura Hermo 4 Rias Baixas
Nerea Perez 3 San Juan
Maria Gil 1 Rias Baixas
Nagore Osoro 1 Zumaia
Inder Paredes 1 San Juan

Arraunlariak, lorturiko banderen arabera

Patroia Banderak Oharrak
Jose Luis Korta 16 Patroi (3), Arraunlari (8), Entrenatzaile (5)
Batista Oliden 13 Arraunlari (13)
Inazio Sarasua 11 Patroi (5), arraunlari (6)
Antonio Oliden 11 Patroi (1), arraunlari (10)
Manuel Arrillaga “Aita Manuel” 10 Patroi (9) arraunlari (1)
Juan Lizarralde “Altxerri” 10 Patroi (6), Arraunlari (4)

Denborarik onenak (jardunaldi bat eta bi jardunaldi)

Kluba Denbora Urtea
Euskal Herria Bermeo 18:53.52 2017
Euskal Herria Hondarribia 18:57.80 2017
Kantabria Castro 18:59.94 2006
Euskal Herria Bermeo 19:01.78 2014
Euskal Herria Bermeo 19:02.98 2014
Euskal Herria Orio 19:03.30 2017
Kluba Denbora Urtea
Euskal Herria Bermeo 38:04.76 2014
Kantabria Castro 38:13.32 2006
Euskal Herria Hondarribia 38:21.30 2014
Kantabria Astillero 38:24.92 2006
Euskal Herria Kaiku 38:25.32 2014
Euskal Herria Kaiku 38:28.36 2012

Jarraian irabazitako edizioen errekorrak

Errekorra Kluba Banderak Urteak
Edizio kontsekutiboak Donostia 7 1883 – 1894
Urte kontsekutiboak (gizonezkoak) San Pedro 6 1927 – 1932
Urte kontsekutiboak (emakumeak) Galizia (Rías Baixas) 5 2008 – 2012

Emakumezkoen Kontxako Bandera

San Juandarrak 2016ko Banderarekin.
Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Kontxako Bandera»

2008ko irailean Emakumezkoen lehenengo Kontxako Bandera egin zen. 8 taldek hartu zuten parte, hiru gipuzkoarrek, bizkaitar batek, kantabriar batek, galiziar batek eta bi kataluniarrek. Emakumezkoen Kontxako Bandera 2.778 metrotara (1,5 itsas milia) jokatzen da, gizonezkoen erdia, eta irabazleak 4.000 €ko saria jasotzen du.

Sailkapena erlojupeko estropadan egiten da eta lau onenek parte hartzen zuten Kontxako Banderan hasiera batean. 2016tik aurrera, berriz, aldaketa izan zen: gizonezkoek bezala 8 partaide dira igandeetan, eta horietako bat traineru donostiarra izango da (halakorik badago).

Hasierako ekitaldietan iraileko bigarren igandean jokatu bazen ere, 2011tik aurrera bi jardunaldi izaten ditu estropadak, iraileko lehen bi igandeetan, alegia. Emakumezkoen txandak jokatzen dira lehenik, eta jarraian gizonezkoenak.

Bandera jokatu zen lehen 5 edizioetan Galizia izan zen garaile, eta lehen garaile euskalduna Zumaia izan zen. Azken urteetan San Juan nagusitu da Hibaikarekin lehia gogorrean.

Edizio guztien aurkibidea

Edizio guztietako irabazleak

Gizonezkoak

Edizioa Urtea Garailea Trainerua Patroia

XIX. mendean

I 1879
Gehiago
Euskal Herria Donostia Lequeitiana Juan Kruz Karril
II 1880
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro ?? Sarria
III 1881
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia ?? Leon Berrotaran
1882
IV 1883
Gehiago
Euskal Herria Donostia Angelita Joxe Jabier Uresberueta
1884
1885
1886
V 1887
Gehiago
Euskal Herria Donostia Guipuzcoana Jose Mari Iturriza
1888
VI 1889
Gehiago
Euskal Herria Donostia Guipuzcoana Luis Karril
VII 1890
Gehiago
Euskal Herria Donostia Cariño Luis Karril
VIII 1891
Gehiago
Euskal Herria Donostia Illar-azala “Kiriko”
IX 1892
Gehiago
Euskal Herria Donostia Amigos “Kiriko”
1893
X 1894
Gehiago
Euskal Herria Donostia Amigos “Kiriko”
XI 1895
Gehiago
Euskal Herria Getaria N.Sª. de la Paz Frantzisko Arregi
XII 1896
Gehiago
Euskal Herria Getaria Esperanza Frantzisko Arregi
XIII 1897
Gehiago
Euskal Herria Donostia Ramon y Saturnina Francisco Silva
XIV 1898
Gehiago
Euskal Herria Ondarroa Flora Manuel Beitia
XV 1899
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Ver y creer Lukas Iturralde
XVI 1900
Gehiago
Euskal Herria Getaria Angel de la Guarda Domingo Cobeñas

XX. mendean

XVII 1901
Gehiago
Euskal Herria Orio Lersundi Manuel Olaizola
1902
XVIII 1903
Gehiago
Euskal Herria Getaria Zorrilla Frantzisko Arregi
1904
1905
XIX 1906
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Nacimiento de Jesus Bixente Sarria
1907
1908
XX 1909
Gehiago
Euskal Herria Orio Virgen del Mar Manuel Olaizola
XXI 1910
Gehiago
Euskal Herria Orio Virgen del Mar Manuel Olaizola
XXII 1911
Gehiago
Euskal Herria Getaria Guipuzcoana Jose Ituarte
1912
1913
1914
XXIII 1915
Gehiago
Euskal Herria Donostia Luis Esperanza “Soterotxo”
XXIV 1916
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nicolas Manuel Olaizola
XXV 1917
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Sanpedrotarra “Aita Manuel”
XXVI 1918
Gehiago
Euskal Herria Donostia Koruko Amabirjina “Kiriko”
XXVII 1919
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nicolas Manuel Olaizola
XXVIII 1920
Gehiago
Euskal Herria Donostia Nuestra Sra. del Carmen “Kiriko”
XXIX 1921
Gehiago
Euskal Herria Pasaia La Unión “Aita Manuel”
XXX 1922
Gehiago
Euskal Herria Donostia Nuestra Sra. del Carmen “Soterotxo”
XXXI 1923
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nicolas Antonio Maria Uranga
XXXII 1924
Gehiago
Euskal Herria San Juan Juanita Francisco Laboa “Matxet”
XXXIII 1925
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nicolas Antonio Maria Uranga
XXXIV 1926
Gehiago
Euskal Herria Ondarroa Antigua´ko Ama Juan B. Beitia
XXXV 1927
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Sanpedrotarra “Aita Manuel”
XXXVI 1928
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Aita Sanpedrokua “Aita Manuel”
XXXVII 1929
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Aita Sanpedrokua “Aita Manuel”
XXXVIII 1930
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Aita Sanpedrokua “Aita Manuel”
XXXIX 1931
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Aita Sanpedrokua “Aita Manuel”
XL 1932
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Aita Sanpedrokua “Aita Manuel”
XLI 1933
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nicolas Domingo Mitxelena
XLII 1934
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nicolas Domingo Mitxelena
XLIII 1935
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Sanpedroko berria “Aita Manuel”
1936
1937
1938
XLIV 1939
Gehiago
Euskal Herria Orio ?? Antonio Maria Uranga
XLV 1940
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nicolas Jose Mari Urdangarin
XLVI 1941
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia Ama Guadalupekoa Roman Agirre
XLVII 1942
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nicolas II Domingo Mitxelena
XLVIII 1943
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia ?? Pedro Gonzalez
XLIX 1944
Gehiago
Euskal Herria Orio ?? Domingo Mitxelena
L 1945
Gehiago
Kantabria Pedreña Cantabria José Bedia
LI 1946
Gehiago
Kantabria Pedreña Castilla José Bedia
LII 1947
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia Ama Guadalupekoa Bernardo Elduaien
LIII 1948
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia Ama Guadalupekoa Bernardo Elduaien
LIV 1949
Gehiago
Kantabria Pedreña Cantabria José Bedia
LV 1950
Gehiago
Euskal Herria Donostia San Vicente Antonio Korta “Pintxan”
LVI 1951
Gehiago
Euskal Herria Orio ?? Inazio Sarasua
LVII 1952
Gehiago
Euskal Herria Orio ?? Inazio Sarasua
LVIII 1953
Gehiago
Euskal Herria Orio ?? Inazio Sarasua
LIX 1954
Gehiago
Euskal Herria Iberia (Sestao) ?? Jose A. Arraiz
LX 1955
Gehiago
Euskal Herria Orio ?? Inazio Sarasua
LXI 1956
Gehiago
Euskal Herria San Juan ?? Jose Angel Lujanbio
LXII 1957
Gehiago
Euskal Herria Aginaga ?? Ramon Arreseigor
LXIII 1958
Gehiago
Euskal Herria Orio ?? Inazio Sarasua
LXIV 1959
Gehiago
Euskal Herria Iberia (Sestao) ?? Manuel Arraiza
LXV 1960
Gehiago
Euskal Herria Aginaga ?? Klaudio Etxeberria “Gorria”
LXVI 1961
Gehiago
Euskal Herria San Juan Sanjuandarra Bibiano Etxabe
LXVII 1962
Gehiago
Euskal Herria San Juan ?? Bibiano Etxabe
LXVIII 1963
Gehiago
Euskal Herria San Juan ?? Bibiano Etxabe
LXIX 1964
Gehiago
Euskal Herria Orio ?? Klaudio Etxeberria “Gorria”
LXX 1965
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia ?? Jose Angel Lujanbio
LXXI 1966
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia ?? Jose Angel Lujanbio
LXXII 1967
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia ?? Jose Angel Lujanbio
LXXIII 1968
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia ?? Jose Angel Lujanbio
LXXIV 1969
Gehiago
Euskal Herria Lasarte Lasarte-Michelin Klaudio Etxeberria “Gorria”
LXXV 1970
Gehiago
Euskal Herria Orio ?? Juan Lizarralde “Altxerri”
LXXVI 1971
Gehiago
Euskal Herria Orio ?? Juan Lizarralde “Altxerri”
LXXVII 1972
Gehiago
Euskal Herria Orio ?? Juan Lizarralde “Altxerri”
LXXVIII 1973
Gehiago
Euskal Herria Lasarte Lasarte Antonio Oliden
LXXIX 1974
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nikolas Juan Lizarralde “Altxerri”
LXXX 1975
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nikolas Juan Lizarralde “Altxerri”
LXXXI 1976
Gehiago
Kantabria Pedreña Pedreña Rubén Laso
LXXXII 1977
Gehiago
Euskal Herria Santurtzi Sotera Koldo Urtiaga
LXXXIII 1978
Gehiago
Euskal Herria Kaiku (Sestao) Bizkaitaŕa Norberto Torres “Txirri”
LXXXV 1979
Gehiago
Euskal Herria Santurtzi Sotera Koldo Urtiaga
LXXXIV 1980
Gehiago
Euskal Herria Kaiku (Sestao) Jarrillera Norberto Torres “Txirri”
LXXXVI 1981
Gehiago
Euskal Herria Kaiku (Sestao) Bizkaitaŕa Norberto Torres “Txirri”
LXXXVII 1982
Gehiago
Euskal Herria Kaiku (Sestao) Bizkaitaŕa Norberto Torres “Txirri”
LXXXVIII 1983
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nikolas Juan Lizarralde “Altxerri”
LXXXI 1984
Gehiago
Euskal Herria Zumaia Telmo Deun Klaudio Etxeberria “Gorria”
XXC 1985
Gehiago
Euskal Herria Santurtzi Sotera Jesus Fernandez Cirilo “Roque”
XCI 1986
Gehiago
Euskal Herria San Juan Erreka Juan Mari Lujanbio
XCII 1987
Gehiago
Euskal Herria Zumaia Telmo Deun Edu Aristi
XCIII 1988
Gehiago
Euskal Herria San Juan Erreka Juan Mari Lujanbio
XCIV 1989
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Libia Juan Carlos Fontan
XCV 1990
Gehiago
Euskal Herria San Juan Erreka Juan Mari Lujanbio
XCVI 1991
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Libia Juan Carlos Fontan
XCVII 1992
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nikolas Jose Luis Korta
XCVIII 1993
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Libia Juan Carlos Fontan
XCIX 1994
Gehiago
Euskal Herria Pasai San Pedro Libia Juan Carlos Fontan
C 1995
Gehiago
Euskal Herria Donibaneko (San Juan) La Navarra Juan Mari Lujanbio
CI 1996
Gehiago
Euskal Herria Orio Kanpa Juan Mari Larrañaga “Txiki”
CII 1997
Gehiago
Euskal Herria Orio Kanpa Jose Luis Korta
CIII 1998
Gehiago
Euskal Herria Orio Kanpa Juan Mari Larrañaga “Txiki”
CIV 1999
Gehiago
Euskal Herria Koxtape (San Juan) Erreka Joseba Arbona
CV 2000
Gehiago
Euskal Herria Orio Kanpa Oskar Rodriguez

XXI. mendean

CVI 2001
Gehiago
Kantabria Castro La Marinera Asier Zurinaga eta
Jose Luis Korta
CVII 2002
Gehiago
Kantabria Castro La Marinera Juan Mari Lujanbio
CVIII 2003
Gehiago
Kantabria Astillero San Jose XII Izortz Zabala
CIX 2004
Gehiago
Kantabria Astillero San Jose XII Izortz Zabala
CX 2005
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia Ama Guadalupekoa Joseba Amunarriz
CXI 2006
Gehiago
Kantabria Castro La Marinera Cristian Garma
CXII 2007
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nikolas Irakoitz Etxeberria
CXIII 2008
Gehiago
Kantabria Castro La Marinera Iker Gimeno
CXIV 2009
Gehiago
Euskal Herria Kaiku (Sestao) Bizkaitarra Asier Zurinaga
CXV 2010
Gehiago
Euskal Herria Urdaibai (Bermeo) Bou Bizkaia Asier Arego
CXVI 2011
Gehiago
Euskal Herria Urdaibai (Bermeo) Bou Bizkaia Gorka Aranberri
CXVII 2012
Gehiago
Euskal Herria Kaiku (Sestao) Bizkaitarra Cristian Garma
CXVIII 2013
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia Ama Guadalupekoa Joseba Amunarriz
CXIX 2014
Gehiago
Euskal Herria Urdaibai (Bermeo) Bou Bizkaia Gorka Aranberri
CXX 2015
Gehiago
Euskal Herria Urdaibai (Bermeo) Bou Bizkaia Gorka Aranberri
CXXI 2016
Gehiago
Euskal Herria Urdaibai (Bermeo) Bou Bizkaia Gorka Aranberri
CXXII 2017
Gehiago
Euskal Herria Orio San Nikolas Gorka Aranberri

Emakumezkoak

Edizioa Urtea Garailea Patroia

XXI. mendean

I 2008
Gehiago
Galizia Galizia Laura Hermo
II 2009
Gehiago
Galizia Galizia (Rias Baixas) Laura Hermo
III 2010
Gehiago
Galizia Galizia (Rias Baixas) Laura Hermo
IV 2011
Gehiago
Galizia Galizia (Rias Baixas) Laura Hermo
V 2012
Gehiago
Galizia Galizia (Rias Baixas) María Gil
VI 2013
Gehiago
Euskal Herria Zumaia Nagore Osoro
VII 2014
Gehiago
Euskal Herria San Juan Inder Paredes
VIII 2015
Gehiago
Euskal Herria San Juan Nerea Perez
IX 2016
Gehiago
Euskal Herria San Juan Nerea Perez
X 2017
Gehiago
Euskal Herria San Juan Nerea Perez

Iturria: Wikipedia

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2018/09/03 in Asteko irudia, Wikipedia

 

2018-WIKIPEDIA-Asteko irudia-Anton Arauntzaren fusilamendua. Azpeitia, 1905

Anton Arauntzaren fusilamendua. Azpeitia, 1905.
Azpeitian ateratako argazki zahar batek eman du zeresana azken egunotan Twitter sare sozialean. Euskarazko Wikipediaren kontuan argitaratu zuten “Anton Arauntzaren fusilamendua. Azpeitia, 1905” testuarekin lagundutako argazkia (goikoa); asteko argazki gisan aukeratu dute beren webgunean, eta horregatik zabaldu dute sareetan. 113 urte dituen argazkiak hainbat txiolariren jakin-mina piztu du: nor ote zen Anton Arauntza, argazkiaren testuak aipatzen duen fusilamendua benetan gertatu ote zen ala ez, irudian arma eskuetan agertzen den apaiza…

Guregipuzkoa.net webgunetik hartu dute Wikipediakoek argazkia eta zehaztu dute egilea ezezaguna dela. Argazki hori –egun berean egindakoa den beheko irudia bezala– Imanol Elias Odriozolak ere erabili zuen Azpeitia Historian zehar liburuan; bi argazkiak datoz argitalpen mardulean, baina haien gaineko aipamen zehatzik ez, ordea.

Anton Arauntza izeneko inoren arrastorik ez dute atera egunotan argazkiaren gaineko informazioaren peskizan ibili direnek. Arauntza baserria Azpeitian badela, bai; baina data horren bueltan eta izen horrekin han inor fusilatu zutenaren arrastorik ez da inon.

Arauntza baserriko sendikoei galdetu die Uztarriak argazkien gainean. Haiek ere ezagunak dituzte irudiok, horien iturria ezagutzen ez duten arren. Baieztatu dute, hori bai, argazkietakoa Arauntza dela, baina garai hartan baserrian bizitako senitartekoen ahotik jaso dutenak ez du zerikusirik fusilatze kontuekin. Inguru hartan ospatzen zuten festa egun batean ateratako argazkiak izan daitezkeenaren susmoa dute, eta ustezko fusilamendua parodia antzeko bat. Anton Arauntza izeneko inoren berri ere ez dute Arauntza baserrikoek; Alberdi familiakoak bizi dira han aspalditik, Arauntza abizendunik ez dute ezagutu.

Iturriak:

Gure Gipuzkoa

Uztarria

Wikipedia

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2018/06/28 in Asteko irudia, Wikipedia

 

2018 – Wikipedia – Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

1914ko martxoaren 8ko kartela, emakumeentzako boto eskubideaeskatzen.

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da. Herrialde gehienetan Emakumearen Nazioarteko Eguna izenarekin ere ezagutzen da eta emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen da eguna.

Emakumeen Nazioarteko Eguna, lehenengoz, 1909ko otsailaren 28an ospatu zen, AEB-etako New York hirian, AEBetako Alderdi Sozialistak antolatuta. 1917ko martxoaren 8an Errusiar Inperioko hiriburua zen Petrograden (gaur egungo San Petersburgo) oihalgintzako emakume langileek manifestazioa abiatu zuten, eta hiri guztia hartu zuten; hura izan zen Errusiako Iraultza piztu zuten ekintza nagusietako bat. Egun hau batez ere herrialde eta mugimendu sozialista eta komunistek ospatu izan zuten, harik eta 1975ean NBE-k nazioarteko egun izendatu zuen arte.

Kronologia

Martxoaren 8aren kronologia zehatz bat osatzea zaila bada ere, izan dira XX. mendean zehar hainbat gertakari egun honen zergatia marraztu dutenak.

1909: Emakumearen Egun Nazionalaren ospakizuna AEBn

1909ko grebako piketeetan parte hartzen ari ziren bi emakume.

1909aren aurretik hainbat ospakizun egon baziren ere —1908ko maiatzaren 3an Chicagoko Garrick antzokian “Emakumearen Eguna” izeneko ekimena antolatu zuten Corinne Brown eta Grertrude Breslau-Hunt emakume sozialistek— 1909ko otsailaren 28an ospatu zen lehen aldiz, New YorkenAEB-etako Alderdi Sozialistak antolatutako “Emakumeen Egun Nazionala“. Alderdiko emakumeek antolatu zuten, 1908an Chicago eta New Yorken euren lan baldintza okerrengatik protesta egin zuten emakumeak gogora ekartzeko. 15.000 emakume inguruk manifestazioan hartu zute parte New Yorken, lanaldiaren murrizketa, soldata hobeak eta bozkatzeko eskubidea eskatuz.

1909ko azaroan alkandora-egileen greba hasi zen (ingelesezNew York shirtwaist strike), batzuetan Hogei milen altxamendua izenarekin ezaguna. Grebaren zuzendaritza Clara Lemlichek eraman zuen, AEB-etako Emakumeen Sindikatuen Liga Nazionalak lagunduta.

1910: Emakumeen Nazioarteko Egunaren deialdia

1910ean Emakume Sozialisten II Nazioarteko Biltzarra egin zen Kopenhagen. Bertan emakumeen bozka eskubidea aldarrikatu zen eta, Clara Zetkin komunista alemaniarrak proposatuta, martxoaren 8a, emakumeen eskubideen aldeko eguna izatea adostu zen. 17 herritako 100 bat emakume ziren bertan eta proposamena aho batez onartu zuten. Parte-hartzaileen artean Finlandiako parlamentuan hautatutako lehen emakume parlamentariak zeuden. Egunaren aldarrikapenaren helburua sufragismoa bultzatzea eta eskubideen berdintasuna aldarrikatzea zen. Clara Zetkinekin batera beste emakume batzuek ere parte hartu zuten aldarrikapen horretan, Rosa LuxemburgAleksandra KollontaiNadezhda Krupskaya edo Inessa Armand kasu.

1910eko martxoaren 8an ere Espainian emakumeei Goi Hezkuntzan matrikulatzea baimendu zien, Emilia Pardo Bazán Hezkuntza Publikoko kontseilari izendatu eta denbora gutxira.

1911: Lehen ospakizuna

Triangle Shirtwaist fabrikako sutea, 1911ko martxoaren 25ean. 123 emakume eta 23 gizon hil ziren.

1911n bertan, aurreko urteko erabakiaren ondorioz, lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan. Martxoaren 19an egin zen urte hartan eta milioi bat pertsona bildu zituen, emakumeentzako botoa, kargu publikoetara iritsi ahal izateko eskubidea, lanerako eskubidea edo berdintasuna hezkuntzan eskatuz.

Urte bereko martxoaren 25ean 1911n New Yorkeko Triangle Shirtwaist fabrikan izandako sutean 123 emakume eta 23 gizon langile hil ziren. Sutea piztuta, ezin izan zuten ihes egin ateak eta eskailerak blokeatuta zeudelako. Hau ohikoa zen makinak lapurtzearen aurkako neurri gisa. Triangle Shirtwaist Company enpresan gertatutako suteak oihartzun ikaragarria izan zuen AEBetan, bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean lehen emakume greba egin zutenak izan baitziren, lanerako baldintza hobeak eskatzen zituztenak, alegia.

1913–1914

Lehen Mundu Gerran parte hartzearen aldeko eta kontrako iritzietan banatuta zeudenean, Errusiako emakumeek Lehen Nazioarteko Eguna ospatu zuten 1913ko otsaileko azken igandean. Europako beste toki guztietan hurrengo urteko martxoaren 8an protestak izan ziren, gerraren aurka eta emakumeen arteko solidaritatearen alde.

1917: Errusiako Iraultzaren pizgarri

Sakontzeko, irakurri: «Otsaileko Iraultza»
« Gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Zerbait gertatuko al da kalean gaur?  »
—Fiodor Raskolnikov, [15]

Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarria Petrogradon, 1917an. Otsaileko Iraultzaren hasiera izan zen.

Petrogradeko soldaduen emazteak, euren egoeragatik protestan, 1917ko martxoaren 8an

1917an Errusiako Iraultzaren hasiera izango zena martxoaren 8 batean izan zen. Errusiar Egutegian otsaileko azken igandea izan zen eta emakume sozialistek Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zuten. Goiz horretan bertan Putilov frabrikako langileek euren fabrika itxita aurkitu zuten, eta egoera desesperatu horretan manifestazioan joan ziren. Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta, mitinetarako eta manifestazioetarako deia egina zegoen, egoera ekonomikoa eta politikoa aipagai hartuta. Boltxebikeek, iraultzarako edo greba orokorrerako aukerarik ez zegoela pentsatuta, hitzaldi batzuk eta propaganda banaketa bat zuten prest.

Lantokietan geroz eta emakume gehiago zeuden, Lehen Mundu Gerran parte hartzen ari ziren gizon kopuru izugarria zela eta. Horregatik, boltxebikeek zein mentxebikeek ezer berezirik prestatuta ez bazuten ere, lantokietako emakumeek aurrea hartu zuten. Tranbia geltokietako langile gehienak emakumeak ziren, eta martxoaren 8aren aurretik jada egin zizkieten banderak 180. Infanteria Erregimentuari, eta protesta egiten bazuten tirokatuko ote zituzten galdetu. Soldaduek ezetz esan zietenez, martxoaren 8an tranbia langileek greba egin zuten, eta manifestazioetara batu ziren. “Tranbiek ez zuten funtzionatzen, beraz kaleak bereziki hutsik eta isil zeuden. Baina Bolshoi Prospekt eta Gavanskaya kaleen arteko izkinan emakume taldeak hasi ziren biltzen” idatzi zuen Fiodor Raskolnikovek.

Vyborg industria guneko oihalgintzako lantokietan hainbat bilera ilegal egin ziren goiz hartan. Gai nagusia “gerra, prezio altuak eta emakume langileen egoera” izan zen. Emakumeek lanegun luzeak zituzten, eta gainera familiaren kargu egin behar zuten ondoren. Baina janaria lortzeko arazoak zeudenez, lanegunaren ostean gosetea zabaltzen zen. Bilera horietan, euren egoeraren inguruan eztabaidatuta, grebaren alde egin zuten, baina ez zuten protesta bere horretan utzi. Kalera atera ziren milaka emakume, inguruko fabriketara jo zuten, eta haietako langileak animatu zituzten. Piketea oso eraginkorra izan zen. Goizeko 10:00etarako 27.000 langile zeuden greban, eta eguerdirako itxita zeuden 21 lantoki eta 50.000 langile gehitu zitzaizkion grebari.

Emakumeak fabriketara sartzen ziren, ateak kolpatu, elur-bolak jaurti eta, grebara batzen ez baziren, harri zein burdin zatiak botaz greban parte hartzera deitzen zituzten. Eguna bukatu zenean 59.800 gizon eta emakume zeuden greban Vyborgen, langileen % 61 (beste datu batzuek diote manifestazioetan, guztira, 90.000 pertsona inguru zeudela). Goizean kalera atera zirenei metalurgia eta gerra industrietako langileak gehitu zitzaizkien. Boltxebike batzuk ez zeuden pozik egoerarekin, greba batzordeek erabaki zutelako ez zegoela kondiziorik greba orokor bat mantentzeko. Hala ere, laster eman zioten buelta egoerari, eta greba baliatu euren deiak txertatzeko.

Manifestazioak hiriaren erdigunera iritsi zirenean, janaria lortzeko ilaran zeuden emakumeak manifestazioetara batu ziren, eta espontaneoki mobilizatu ziren monarkiaren aurka eta gerra bukatzearen alde. Istiluak ekiditeko, agintariek bulego eta denden itxiera agindu zuten. Horrek ilaran zeudenak sutu eta dendetako langileak manifestatzera eraman zituen. Langile eta ikasleen mobilizazioari emakumeak gehituta, monarkia egun gutxiren buruan bukaraziko zuen herri altxamendua hasi zen, alderdien koordinaziorik gabe eta alderdi iraultzaileen deialdirik gabe. Leninek, ordea, 1905eko Iraultzaren ondorioz langileria antolatuta eta mobilizatuta zegoela argudiatu zuen.

1917an, Urriko Iraultzan boltxebikeek boterea hartu zutenean, martxoaren 8a jai egun nazionala izendatu zuten.

1922-1975: Dataren egonkortzea eta instituzionalizazioa

1955ean Alemaniako Errepublika Demokratikoak ekoiztutako posta zigilua, Emakumeen Nazioarteko Egunaren 45. urteurrena ospatuz.

Martxoaren 8aren finkatzean garrantzia berezia izan zuen Aleksandra Kollontai komunistak. Asistentzia Publikorako Herriaren komisario izendatu zuten, eta emakumeentzako botoa eta dibortzioa eta abortoaren legalizazioa lortu zuen SESBen. Martxoaren 8a jai ofiziala izatea lortu zuen, nahiz eta lan eguna izan. 1965eko maiatzaren 8an Sobietar Batasuneko Sobiet Gorenak erabaki zuen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna jai egun osoa izatea. Sobietar Batasunak 1917an hartutako jaiaren inguruko erabakia laster hedatu zen beste herrialde batzuetara. 1922an Txinan ospatu zen lehen aldiz, eta Espainian 1936an. 1949an komunistek Txinako Herri Errepublika aldarrikatu ostean eman ostean jai egun bilakatu zen, eta emakumeek lanaldi erdia baino ez zuten lan egin behar egun horretan.

Hamarkada horietan herrialde sozialista eta komunistek, eta herrialde kapitalistetako ezkerreko taldeek ospatu zuten Emakumeen Nazioarteko Eguna. 1975ean NBE “Emakumearen Nazioarteko Urtea” ospatu zuen eta, bi urte geroago, 1977ko abenduan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 32/142 erresoluzioa onartu zuen, herrialde guztiei, bakoitzak bere ohitura eta historiari kasu eginez, Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatzeko deia eginez. Helburua “emakumeen eskubideak eta nazioarteko bakea” aldarrikatzea zen. Gutxinaka herrialde askotan deialdi hau agendan gehitzen joan zen.

1977: Lehen ospakizuna Euskal Herrian

Euskal Herrian lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Bilbon hain zuzen ere:

«

1977eko Martxoaren 8an Euskal Herrian Emakumearen Egun Internazionala lehengo aldiz hospatu da, egun honetan emakumeek aurrerantza eraman behar dugun eguneroko burruka gogoratzen dugu gure zapalkuntza eta sozial bazterketaren kontra.

Bizkaiko Emakumeen Asanbladak egun hau hospatzeko ekintza batzu antolatu zituen. Goizean Bilboko leku batzutan mahaik ipini genituen, emakumei buruzko liburuak erakutsiz eta geure programa, erauskailuak eta beste liburuska banatuz.

Arratsaldeko 7’30etan San Francisquito elizan batzar batean mila emakume baino gehiago egon ginen. Gure problematikaren aldi batzuk aztertu genituen eta gure artean solidaritate giro haundi bat sortu zen.

Amaitzerakoan, Santutxutik zehar manifestazioan joan ginen Poliziak, bere ohizko metodoak erabiliz eta emakumeen aldeko manifestaldi batean lehenengo aldiz, manifestazio hau desagun arte.

Bizkaiko emakume askorentzat burruka honetan partaide izateko lehengo pausu bat izanda, eta gainera emakume guztientzat pausu garrantzitsu bat.

Gure problemak eztabaidatzeko hainbeste emakume elkartzen ginen lehengo aldia zen.

Hemendik aurrera, gero eta emakume gehiago bide honi jarraituko diogu, seguruago eta gogo haundiagoarekin geure askatasuna lortzeko.

 »

Emakumearen Nazioarteko Eguna gaur egun

Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizuna munduan zehar. Gorriz, jai egun ofiziala; laranjaz, emakumeentzat baino ez; horiz, jai egun ez ofiziala

 

ITURRIA: Euskarazko Wikipedia

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2018/03/08 in Wikipedia

 

2018 – Wikipedia – Caracasko Gipuzkoar Konpainia

Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia, Caracasko Gipuzkoar Konpainia edo Gipuzkoar Konpainia (gaztelaniaz sortua, Real Compañía Guipuzcoana de Caracas edo Compañía Guipuzcoana izenaz) gipuzkoar merkataritza-konpainia bat izan zen 1728tik 1785era, eta monopolioa izan zuen Venezuelarekiko merkataritzan.

Tabakoa, kakaoa eta kolonietako beste hainbat gai ekarri zituen Venezuelatik, eta hara hainbat produktu eta tresna esportatu. Europako merkataritza-trafikorako garrantzi handikoa izan zen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera bultzatu zuen, eta modu erabakigarrian Ilustrazioko ideiak eraman zituen Venezuelara, Hego Amerikaren independentzia-mugimenduaren atarian. Donostiako Amara auzoan, Konpainiaren izena eta izana gogorarazten duen kalea dago.[2]

Sorreraren testuingurua

Testuingurua

Konpainiaren sorrera Borboiak garai honetan egiten ari ziren erreformetan kokatu behar da, tartean zela baimenik gabeko merkataritza kontrolatzeko gogoa, bereziki tabakoarena, Orinoko ibaian barra-barra baitzebilen kontrabandoa. Espainiarekiko legezko tabako-garraioa Venezuelako Andeetan barrena egiten zen mando gainean Barinas eskualdetik, Orinokoko bidea baino mantso eta bihurriagoa.[3] Orinokoko merkataritzatik, herbeheretarrek, ingelesek eta frantsesek ateratzen zuten etekina; izan ere, kazike-lurjabeek (gehienak kanariar jatorrikoak) nahiago zituzten kanpotar horiek salerosketan aritzeko: Venezuelako domeinuak eta horko agintari kreolek metropolitik aparte jarduten zuten. Venezuelako kolonia-sistemak lotsagarri uzten zuen espainiar-gaztelar koroa aginte-kontrolaren eta diru-sarreren aldetik. 1700dik 1728ra, bakarrik 5 itsasontzi atera ziren Espainiatik Venezuelara.[4]

Euskal Herrian, XVII. mendetik zetorren krisialdia, hiru arrazoirengatik: Euskal Herriko burdinolak teknologiaz atzeratuta geratu ziren ipar Europako beste lurralde batzuekiko lehian, bereziki belgikar eta suediarrekiko. Gainera, Gaztela, Aragoi eta Nafarroako artilearen esportazioak behera egin zuen nabarmen. Azkenik, Erregeak bere gerra-gastuetarako diru-partaidetza handiagoa eskatu zien gipuzkoarrei, eta azken hauek, berriz, nahi ez. Tirabira horretan, zergek portuko trafikoa garestitu zuten, merkataritzaren kaltetan.[5] Egoera kaskar horri aurre egiteko, hainbat gipuzkoar eragile elkartu eta 1682an Donostiako kontsulatua sortu zuten, Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren oinarria izango zena.[5] Hala ere, itsas merkataritza eta bale-ehiza beheraldi larri batean sartuak ziren Utrechteko itunaz geroztik (1713ko martxoa/apirila).

Konpainiaren sorrera Filipe V.a Gaztelakoak (Espainiakoak) mendebaldeko euskal lurraldeetako matxinadaren kontra bidalitako kanpaina militar odoltsuaren ostean gertatu zen (1719).Filipe V.a saiatu arren, aduanak Ebron geratu ziren, eta Gipuzkoako aldundia eta Espainiako erregea negoziazioetan hasi ziren. 1726an, matxinadako hainbat buruzagik amnistia eskuratu zuten, eta Gipuzkoako aldundiak proposamen bat egin zuen Venezuelarekin merkataritza berrezartzeko, espainiar erregearen eta gipuzkoarren interesetan izango zen tratua. Herbeheretar eta ingeles merkatari-elkarteetan oinarritu zen ideia berri hori.[6] Plana onartua izan zen, eta euskaldunek merkataritza horren gaineko kontrol esklusiboa lortu zuten.[7]

Sorrera

Gipuzkoar aberatsen talde batek bultzatu zuen konpainiaren sorrera 1728an.[8] Hasiera batean, Donostian oinarritu zen, eta 1728ko irailaren 25ean jaso zuen sorrerarako errege-dekretua (zedula).[3] Ekimen hori sortzeko erabakiak Gipuzkoako Batzar Nagusien onarpena eta laguntza jaso zituen. 1728tik 1750era Peñafloridako kondea izan zuen burutzat eta, 1760 arte, akziodunak, Espainiako Erregea salbu, jaioterriko lurraldean bizi diren euskaldunak izan behar ziren.[9]

 Konpainiaren akzio bat (Madril, 1752ko ekainaren 1a)
KONPAINIA SORTZEKO AGIRIAREN GIPUZKOAKO SINATZAILEAK (1728)
Frantzisko Munibe Idiakez,
Peñafloridako kondea
Juan Ramon Arteaga Lazkano,
Valdemedianoko markesa
Jose Areizaga Corral Frantzisko Inazio Lapaza Zarauz
Lehenengo Zuzendaritza Batzordeko kideak
1. Zuzendaria: 2. Zuzendaria: 3. Zuzendaria: 4. Zuzendaria: 5. Zuzendaria: Idazkaria:
Joseph Vildosola Domingo Gregorio Ibarbia Joseph Loepola Juan Antonio Claesens Joseph Aierdi Nocolas Etxebeste

Euskal konpainiaren helburu garrantzitsu bat herbeheretarrek Caracasko Kapitaintza Nagusian zeukaten kakao-merkataritzaren monopolioa haustea izan zen, izaera militarreko zereginetan jaun eta jabe eta haien kostuan arituz: ia autonomoki jokatzen zuten. Alde horretatik, koroak, merkataritzan aritzeko baimena ez ezik, kortso zeritzan agiria ere eman zion Caracasko Gipuzkoar Konpainiari; hots, gobernuaren babesean kortsario gisa erasoaldiak egiteko baimena eman zion, horixe baitzen kortso agiri hura.[10]

Gipuzkoar konpainia zen, halaber, Caracas eta Maracaibo probintzietako salgaiak Europan saltzeko eta nekazaritzako produktuak Espainiara esportatzeko baimendu bakarra. Hala ere, Venezuelako produktuen monopolioa ez zen berehala hasi, 1742an baizik, eta Maracaibokoena 1752an.[11] 1743tik aurrera, Konpainiak eskubidea jaso zuen Frantziako koroaren ikurra zuten barkuak Venezuelarekin merkataritzan zuzenean aritu ahal izateko;[12] Lapurdi, Baiona ere tartean, erabaki horren onuraduna izan zen zalantzarik gabe. Euskal Herritik erresumako beste lurraldeetara bidalitako ondasunek ez zuten aduana-zergarik ordaindu behar Ebro pasata, eta konpainia libre zen Europan barrena merkataritzan aritzeko, Filipe V.arekin hitzartutakoaren arabera.[13] Gainera, konpainiak burdinazko produktuak esportatuko zituen Venezuelara.

Caracasko Gipuzkoar Konpainia akzioetan oinarritutako Espainiako koroako lehen konpainia izan zen: euskal akziodunak eta Espainiako erregea. Hasierako kapitala 2.250.000 erreal zen 7.500 errealeko akzioetan banatuta eta, akzio horietatik, 200 Erregeak harpidetu zituen.[14] Hasieran, ez zuten akzio askorik saldu, baina izandako mozkinek eta ondoren eginiko inbertsioek guztiz elkarte ahaltsua bihurtu zuten. Konpainia Venezuelako ekonomiaren eragile bihurtu zen, batik bat kakaoan oinarrituta. Gipuzkoako konpainiak Caracas, Cumaná, Trinidad, Guyana eta Margaritarako (egun, Venezuela) trafikoaren monopolioa eskuratu zuen, kakaoa batez ere, baina baita kontrabandoaren aurkako aginpide bereziak eta legez harrapaturiko ontzietako guztia gordetzeko ahalmena ere. Erregeak Donostia eta Pasaiatik Venezuelara nahi beste itsasontzi bidaltzeko baimena eman zien, baina sei izaten ziren. Bueltarakoan, berriz, Sevillatik pasa behar ziren lehendabizi, eta Cadizetik gero.[15]

Bilakaera

1750 arte, lehenengo zuzendaritza-batzordearen burua Peñafloridako kondea izan zen, Donostian. Konpainiaren ibilbidea bi alditan zatitzen da: 1728tik 1749 (1750) arte eta 1750etik 1785ean desegin arte.[11]

Venezuelako ezarpena eta loraldia

Casacoiman, Konpainiaren egoitza eta Errege Tabako Etxe izandakoa

Lehenengo itsasontziak Pasaiatik La Guairara abiatu ziren 1730eko uztailaren 15ean: San Joaquin, San Ignacio, eta La Guipuzcoana; urrian, Santa Rosa gehitu zitzaien.[11] Bi fragata eta galera bat ziren lehenengo hirurak, guztien artean 561 marinel eta 86 kanoi zeramatzatela. 84 bat egun behar ziren Venezuela eta Pasaia arteko ibilbidea egiteko. Itzulitako bi ontziek 80.000 anega kakao ekarri zituzten, anegako 45 pesotan salduta, Irabazia oso handia izan zen: soldatak, zergak eta gainerakoak kenduta, 738.000 peso garbian. Hiru urteren buruan, Konpainia sortzeko inbertsioa kitatu zuten.[16]

Negozio biribila zen, San Miguel eta Santiago ontzietako itsasgizon batek hilero 8 peso irabaz zitzakeen eta, 5 anega kakao bazeraman, Caracasen guztira 80 peso ordainduko zituen, baina Penintsulan, berriz, anega bakoitza 55 pesotan sal zitzakeen eta, trukean, 275 peso poltsikoratu. Horrela 195 pesoko irabazia izango zuen: 2 urtetik gorako soldata beste.[5] Pasaiako portuan izaten zen konpainiak burutzen zuen merkataritza jarduera nagusia. Jardueraren inguruan sortutako azpiegitura anitza zen eta jende askori eman zion lana. Konpainia 30 ontzitik gorako flota bat izatera heldu zen, eta ontzirik handiena San Jose izenekoa zen, 778 tonakoa. Gipuzkoak eta, batez ere, Donostiak, urte oparoak izan zituzten: bertako burdingintza eta armagintza suspertu ziren, Donostia merkataritza leku garrantzitsu bihurtu zen, eta Pasaia lehen mailako portu. Garai hartakoak dira ondoko esaldiak:

« Hirian ez dago inor, kasu bakanen batean izan ezik, haren [Konpainiaren] mende ez dagoenik.[17]  »

Euskaldunak Venezuelako lurraldean finkatzen hasi ziren etxalde aberatsetan, eta soro- eta nekazaritza-ekoizpena asko handitu zuten. Hala ere, bertan lehendik finkatutako lur-jabe kreolek arranguraz hartu zituzten, konpainiari saldu beharreko prezioak merkarazi zizkietelako.[12] Euskaldunek biziguneak sortu, kaiak eraiki eta gotorlekuak altxa zituzten. Konpainiak gizarte kreolak eskatzen zituen kontsumo-ondasunetarako bitartekari-lanak egin zituen: oihalak, liburuak, irina, ardoa eta patarra, alegia. Euskal Herrira itzultzean, berriz, kakaoa eta beste produktu kolonial batzuk ekartzen zituzten, esate baterako, tabakoak eta anilak ontziratzen zituzten.[18] Konpainiak esklaboen salerosketan ere interesa zuen.[19]

Europar indar inperialistekin zeuden borrokak gorabehera, Konpainiak beste arazo larriagoak zituen Amerika barneko produktuen salerosketa-bideei lotuta; izan ere, venezuelarrak ohituta zeuden inguruko beste lurraldeekin elkartruke komertzialetan aritzen, metropolira beharrik gabe. 1733an, Martin Lardizabal gobernadoreak deskubritu zuen La Guairatik ateratako kakaotik 17.700 anega Espainiara joan zirela, baina 26.400 Mexikoko Veracruzera.[20] Ondorioz, debekatu egin zuen merkataritza hori, baina kreolek nahiago zuten lehengo baldintzetan jarraitu. Bere aldera erakartzeko. konpainiak ekoizleei gehiago ordaintzeko agindu zuen: 11 pesotik 14ra. Aldiz, Erregeak hori debekatu zuen. Ondorioz, ekoizleak gero eta okerrago zeuden, eta haien ekoizpenaren herena nahi bezala erabiltzeko eskubidea aldarrikatu zuten. Espainiako erregeak, ordea, hori ukatu egin zuen.[21]

Gerrak eztanda

1743rako, kontrabandoari buruzko tentsioa oso areagotu zen. Holandarrek ematen zuten lanaz gain, ingelesak eta Espainiar Inperioko beste lurrak (Espainia Berria, egungo Mexiko) liskarrak sortzen hasi ziren, interesak baitzituzten Venezuelarekiko kontrabandoan, gipuzkoarren kaltetan. Tartean zen ingelesen esklabo-monopolioaren auzia (“asentua”), 1713ko Utrechteko itunaz geroztik. Konpainiak guardiak jarri nahi izan zituen Venezuela inguruan zebiltzan ingelesen itsasontzietan, baina ingelesek protesta egin zioten espainiar erregeari, eta Erregeak atzera egiteko agindu zion Konpainiari.[16] Azkenean, ordea, Asentuaren Gerra piztu zen (ingelesez, “Jenkinsen Belarriaren Gerra“), eta ingelesek La Guairari eraso egin zioten. Hala ere, Gabriel Jose Zuloaga brigadier hondarribiarrak portuaren defentsa prestatu eta ingelesek atzera egin behar izan zuten. Ingelesek esklabo-monopolioa galdu zuten, baina espainiarrek kalte-ordain gogorrak pagatu behar izan zizkieten, Erretiro Onaren Itunean.

XVIII. mendearen erdialdean, Venezuelako kakao-ekoizleen haserrea gorenera heldu zen. Erregeak ez zien salgaien gaineko eskubiderik onartu eta, gainera, Venezuelara kanariar gehiago heltzeko debekua eman zuen.[22] 1749ko apirilean bertan, errebolta piztu zen Panequiren, eta Juan Francisco de León jarri zen erreboltaren buru; izan ere, Panaquireko justiziako arduradun izatetik kargugabetu zuten eta, haren ordez, Konpainiako Martin Etxebarria euskalduna jarri. De León, orduan, altxa egin zen Konpainiaren kontra: bera bezalako kanariar jatorriko 3.000 kreolen buruzagitza hartu zuen, eta setioa jarri zion Caracasi, goiburu hartuta “gora Errege, jo eta bertan hil bizkaitarrak [euskaldunak]!”.[23] Euskaldunen kontrako arrazakeria aditzera ematen duten beste aldarrikapen batzuk ere bota zituen:

« [Venezuelako] Probintzia honetan, [bizkaitar] arraza horretako pertsona bat ere ez litzateke geratu behar. Guztiak badian agertzen den lehen ontzian edo itsasontzian abiatu behar lirateke edo, hori ezean, lehenbailehen ateratzeko antolatutako ontzi batean, bizkaitarrek [euskaldunek] berek ordainduta.  »
—Juan Francisco de León, Konpainiaren kontrako erreboltaren burua, 1749[24]

Venezuela “konpainiaren probintzia bat” bihurtu zela salatu zuen. Herbeheretarrek, Tuy ibaiko babeslekuetatik, kreolak babestu zituzten euskaldun eta Espainiako koroaren kontra. Bere eskaerak Erregeari helaraziko zitzaizkiola aginduta, De Leónek setioa altxa zuen, eta eztabaida piztu zuen Madrilen. Bazeuden gortean Konpainia desegin behar zela ziotenak ere, Espainian egon baitzeuden tentsioa bere aldera ekartzeko prest ziren merkatari interesatuak.[22] Madrilgo gorteak Venezuelara mandatari bat bidaltzeko deliberoa hartu zuen, erreboltaren nondik norakoak eta herbeheretarren inplikazioa argitzeko; horretarako, Julian Arriaga bidali zuten, euskalduna. Mandatua eman zitzaion, halaber, Konpainia euskalduna ez zelako ideia zabaltzeko, Madrilgo akziodunak ere bazituelako.[25] Horrenbestez, Arriagak aurkitu zuen herbeheretarrek erreboltariak armaz hornitzen zituztela. Arriagak berarekin Espainiako koroaren 1.000 gerlari eraman zituen, baina Espainiako koroaren indar asko altxatuen alde jarri ziren.

Nolanahi ere, Espainiako koroaren iritzirako, errebolta baten indarrez eskaria onartzea ahuldadea izango zen, eta ezin zion uko egin Konpainia babestuz bere buruaren interesak zaintzeari. Espainiako koroaren indarrek eta euskaldunek gogor egin zieten altxatutakoei, eta De Leónen altxamendua 1752an izan zen zapaldua.[26]

Konpainia birmoldatuta

 Kakao landarea eta fruitua

1749az geroztik, euskaldunen presentzia handitu egin zen,[27] baina Espainiar Koroak kolpe gogorra eman zion aldi berean Konpainiaren autonomiari, zuzendaritza Madrilera lekualdatuz, mugimendu horren aurrean Gipuzkoak protesta egin zuen arren. Gainera, Erregek hiruko zuzendaritzan nahitaez espainiar bat egon behar zela ezarri zuen.[28] Erregek Konpainia berregituratzen zuten beste neurri adierazgarri batzuk ere ezarri zituen: hiruko zuzendaritza-batzordeak (gobernadorea, Konpainiako ordezkaria, eta Kabildoko diputatu bat) prezioak ezarriko zituen bere interesen arabera, baina adostasunik ez egonez gero, Erregek izango zuen azken hitza.

Bestalde, salgaien seiren bat portuko agintaritzari laga behar zitzaion eta, Konpainiaren gogoz kontra, Venezuelako akziodunen kapitala onartu behar zuten,[29] baita esportatutako prezioak garesti mantendu eta, Espainiatik agindutako prezioan, Espainiako produktuak Venezuelara esportatu beharra ere: olioa, irina, ehunak, etab. Kontrol zorrotzeko neurri gogor horiek Konpainia itotzen joan ziren.[30]

Gipuzkoar Konpainiak ingelesak urrun mantendu zituen, eta Venezuela Guyanaren moduko ingeles kolonia bihurtzea eragotzi. Aldi berean, herbeheretarrak Puerto Cabellotik kanporatu zituzten. 1767an, kotoi-soroak sortu zituzten, baita anilena ere, ordu arte ezezaguna, Antonio Arbide bizkaitarrak gidatuta; 1774rako, Venezuelatik produktua esportatzen ari ziren. Azukre-kanaberen ekoizpena sustatu zuten Aragua eta Tuy haranetan, tindu-landareen plantazioak eta abeltzaintza.[31] Defendatu da, nolanahi ere, eskumen militar, ekonomiko eta administratiboak bere gain hartuz, Konpainiak kontrabandoa uxatu eta ekonomia moderno, eraginkor eta errentagarri baten oinarriak jarri zituela Venezuelan.[32] Bestalde, Orinoko ibaiaren esplorazioa bultzatu zuen.[33][34]

Aldiz, 1776an, Karlos III.ak Venezuelarekiko trafikoan beste konpainia batzuk aritzeko baimena eman zuen eta, 1778an, Gobernuak merkataritza librea aldarrikatu zuen. Espainiako gobernua merkataritza-politika liberalizatua erabiltzen ari zen Amerikari buruzko tratuetan irabazi politikoak eskuratzeko, Douglassek dioenez.[35] Konpainiari eskumenak kendu zizkion. Ordurako Konpainia finantzen aldetik larri zebilen; izan ere, konpainiaren interesak barreiatu eta haren kapitala zein kemena sakabanatzeak erdipurdiko emaitza izan zuen, eta ez zen gai beste konpainia oso espezializatu eta oldarkorrekin lehiatzeko.[36] Bitartean, Ebroko aduana-zergei buruzko euskal aldundien eta Espainiako gobernuaren arteko tentsioak areagotu ziren.

Konpainiaren amaiera

Karlos III.a merkataritza libreko dekretua sinatzen

1779ko apirilean, Ingalaterrarekiko gerra berpiztu zen. Nolanahi ere, Rodney britainiar almiranteak zuzendutako itsas armadak egundoko kolpea eman zion Konpainiari gerrako lehendabiziko urtean: Kantauriko kostaldea blokatu eta 25 itsasontzi atzitu zizkion.[37] Nuestra Señora de la Asunción (Guipuzcoano) ontzia ere harrapatu zuten.[38] Atzipen hori latza izan zen Konpainiarentzat, merkataritza-kanpaina hasi berria baitzen; hurrengo urteetan, Konpainiaren koloniekiko trafikoa erabat moteldu zen. 1782an eta 1783an, Konpainiak Herbehereetako ikurrarekin egin zituen bidaiak.[10]

Aldi berean, 1778ko liberalizazio-erabakiak efektu kaltegarriak edukitzen hasi zen Konpainiarekiko, Espainiako portuak erabat libre aritu baitzitezkeen Venezuelarekin, baina legegileek Konpainiaren kalterako interpretatu zuten liberalizazio-erabakia, Bilbo eta Donostia euskal probintzia salbuetsietan zeuden aldetik.[39] Estatuak aduanak Ebrotik kentzeko presioa egiten jarraitu zuen eta, bitartean, euskal lurraldeak atzerritartzat hartuak izango ziren eta, aduanan, Ebroz behera eta Aragoira ateratako produktuek zerga larriak ordainduko zituzten, baita Ameriketatik ekarritako kakaoak ere (1780tik aurrera). 1783an, Espainiako administrazioak euskal lurraldeek aduanak kostaldean jartzeari uko egin izana eman zuen aitzakiatzat euskal lurraldeok baztertzeko. Donostia merkataritza-bide nagusietatik kanpora geratu zen.[40]

Ingalaterrarekiko gerra hiru urtez luzatu zen 1783 arte. 1784an, Konpainia zorrek itota zegoen, eta desegin egin zen. Enpresaren ondasunen eta hartzekoen zati bat gordailuan jarrita zegoen San Carlos Bankuan.[37] Orduan, Frantzisko Cabarrús baionesak, konpainiaren akziodun eta zuzendaritza-batzordeko kideak, proposamen bat egin zuen Konpainia berregituratzeko (1784), euskal Habanako Konpainiarekin eta San Fernando Konpainiarekin bateratuz. Konpainia berria Filipinetako Konpainia bilakatu zen, 1788an hezurmamitua, eta Filipinekin trafikoaren monopolioa eskuratu zuen.[41]

Ondorioak Euskal Herrian eta Espainian

Konpainiak euskaldun eta, bereziki, gipuzkoar asko baliatu zituen eskifaian. Horregatik eta bestela ekarritako oparotasunagatik, Donostian, Venezuelako itsasontzien etorrerak kalean ospatzen ziren. Soraluzeko arma-fabrika sendotu zuen eta ezin da ahaztu Donostiako Santa Maria Korukoa eliza eraikitzeko, Konpainiaren funtsak erabili zirela[11] eta, egun ere, eliza barruan Konpainiaren armarria dago.[42] Konpainiaren itsasontziak neurri handiko kroskoak ziren eta, beraz, portu egoki ia bakarra Pasaia zen, orduan Donostiaren udalerrian kokatuta. Horrenbestez, Konpainiak Pasaian bertan ontziola espezializatuak egitea erabaki zuen, eta zazpi izatera heldu ziren.[43] Ontziolei eta itsas trafikoari buruzko erreminta-tailerrak eta -dendak ere sortu zituen.

Vicente Bolivar, Konpainiako kide nabarmena Caracasen

Kakaoa produktu oso estimatua zen, urrearen hurrengoa. Konpainiak ez zuen aukera pasatzen utzi eta hainbat txokolate-fabrika sortu zituen.[44] 1750z geroztik, konpainiaren jarduera handitu egin zen, nola Mundu Berria delakoan, hala Mundu Zaharrean. Beste lurralde batzuetara hedatu zuen bere eragina, beste ekimen batzuk bultzatuz: Lizarra eta Vianako distilategiak sortu zituen, Nafarroa Garaiko basoen gaineko monopolioa lortu ontzigintzarako, bakailao-arrantza eta balea-ehizarako ontzigintzan aritu zen, eta partaidetza zuen konpainia horietan, esklabo-merkataritzan aritu zen, eta Valdenoceda-Leongo eta Errioxako ehungintza-fabriken jabetza zuen.[11] 1775 eta 1777. urteetan, Konpainiak Ameriketara bidaltzeko arma-horniketa sorta oso handiak ekoizteko mandatua jaso zuen Erregerengandik, Soraluze eta Tolosako arma-fabriketan egitekoak.

1765ean, Caracasko Gipuzkoar Konpainiak babestuta eta Gipuzkoako Ilustrazioaren hegalpean Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zen: Peñafloridako konde Frantzisko Xabier Munibe izan zuen bultzatzaile nagusia.

Ilustrazioa Venezuelan

1777an sortutako Venezuelako Kapitaintza Nagusiaren eta euskal gobernadoreen bitartez, Konpainia Venezuelako barne-politikarako mesedegarria izan zen. Gainera, Ramon de Basterrak adierazi duen bezala, beste ekarpen handi bat egin zion Hego Amerika guztiari: Venezuelan Entziklopedismoa eta Ilustrazioa sartu zituen eta, hain zuzen, Venezuelan hedatu ziren Montesquieuren errepublikar printzipioak (botere-banaketa, adibidez), La Fontaine, merkataritzaren teoria eta praktikari buruzko tratatuak, etab. Caracas inguruan lurrak zituzten aberatsek ideia horien inguruan eztabaidatzen zuten, Espainian galarazita zegoen garaian.[45] Tartean zen Simon Bolivarren aita, Vicente Bolivar, Errege Entzutegiko kidea eta Konpainiaren erabaki-batzarreko lur-jabe aberatsa.[46]

Gainera, Venezuelako gipuzkoarrek frantses ohiturak eta modak zabaldu zituzten.[47] Konpainiak ideietan ere zubi-lana egin zuen Venezuelarekin. Gipuzkoarrek eramandako ideia, liburu eta irakaspenetan dago amerikarren independentzien hazia, Caracasen ernatua eta, gero, Hego Amerika osora zabaldua. Horren adierazgarria da Venezuelaren ereserkiko esaldi bat: “Seguid el ejemplo que Caracas dio”.[48]

ITURRIA: Euskarazko Wikipedia

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2018/02/27 in Wikipedia

 

2017-WIKIPEDIA-Asteko irudia-Alfontso XIII.a Zarautzen

El rey Alfonso XIII y otros miembros de la Familia Real durante una visita a Zarautz (1 de 4) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpgAlfontso XIII.a Espainiakoren bisita Zarautzera, 1916an
XIX. mende erdi aldera Espainiako goi aristokraziak Zarautz aukeratu zuen uda pasatzeko eta horrek, nola ez, eragina izan zuen honen garapenean.
Resultado de imagen de alfonso xiii veraneo zarautz
Isabel II.a erregina izan zen lehenengotako bat. Donostitik gertu, herrixka kuttuna… oso gustuko zuen erreginak eta haren atzetik etorri ziren beste asko: Madoz, Maria Kristina erregina, Alfontso XIII.a edo Albako dukesa beste batzuen artean. Hasiera batean Gran Hotel ospetsuan egokitu baziren ere, berehala hasi ziren jauregi edo txalet propioak eraikitzen hondartza ondo-ondoan. Horren adibide da gaur egun zutik dirauen Villa Maria Pilar, Belgikako errege-erregin ziren Fabiola eta Balduin I.a egon ohi zirenak. Asko desagertu dira eta gaurko eraikuntzek hartu dute haien lekua. Gehienak Mendilautan kokatuta zeuden, hondartzatik gertu, baina herrigunetik urruti: goi-mailakoen paradisu pribatua izateko aproposa.

Zarauztarrekiko harremana ezberdina zen: batzuek urruti ibiltzen ziren eta ez zuten ia erlaziorik. Beste batzuek, ordea, herriko ohiturekin nahastea gustuko zuten eta haien festetan parte hartzen zuten. Emakumeek aberats horien etxeetan aurkitzen zuten lana deaketa haien umeak zaintzen zituzten. Gizonezkoei ere bere lanbideak esleitzen zitzaizkien: lurraldeak zaindu, edo jauregia jabeek kanpoan ziren bitartean. Mutiko asko gustura ibiltzen zen Golfen, caddy lanean duro batzuk irabazteko pozarekin.

Osabak harro kontatzen zidan nola behin motoa izurratu zitzaion atzerritar bati lagundu zion. Ez zion piperrik ulertu, baina nola edo hala, martxan jarri zuen. Eskertuta, bere txartela eman omen zion (edo horrelako zerbait, ez nago ziur hori existitzen zen ere!): Balduin I.a, Belgikako erregea zen!
1916an, Zarautzko Real Golf Club sortu zen eta izen handiko kideak zituen, gero eta jende gehiago erakarriz. 60ko hamarkadan zehar, modak aldatzen joan ziren eta asko eta asko Mediterraneo aldera joaten hasi zen.
Ez da aristokratek guk baino garrantzi gehiago dutelako, baina … giro arraro bat bai izan zen garai hartan Zarautzek izan zuena eta akordatzeak merezi duelakoan jarri ditut beste argazki hauek ere…
 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/10/16 in Asteko irudia, Wikipedia

 

2017 – Asteko irudia: Heinrich Himmler buruzagi nazia Donostiako Gipuzkoa plazan

1940 Himmler in Gipuzkoa plaza.jpg

Heinrich Himmler buruzagi nazia DonostiakoGipuzkoa plazan, Francisco Franco diktadorearen Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falange Tradizionalistako gudarosteak ikuskatzen. 1940kourriaren 20a.

Egunkariek harro kontatzen zuten bisitaren gorabehera. Ordu gutxi batzuk ez zituen Himmlerrek gurean pasa, baina oihartzun ikaragarria eman zioten paperean.

«rebasando en homenaje a San Sebastián los límites de un tránsito protocolario, el señor Himmler permaneció algunas horas entre nosotros aprovechándolas para visitar algunas dependencias del Palacio Provincial, admirar las maravillas pictóricas de Sert en el Museo de San Telmo y contemplar el incomparable cuadro de nuestra bahía. Deferencias éstas que por venir de tan ilustre personalidad hemos de agradecer en cuanto significan grata prueba de de amistad dada espontáneamente por el representante de la gran Alemania. Complacísimo de su visita a San Sebastián y de las atenciones que nuestras dignísimas autoridades y pueblo donostiarra le hicieron presentes, así se dignó manifestarlo el ilustre jefe de la Policía del Reich».

Irungo mugan jaso zuten Himmler eta San Telmo museoa eta Nautikoa bisitatu omen zituen. Azken honetan zerbait jan eta Igeldorantz abiatu ziren Burgos aldera joan aurretik.
5 urte geroago, zianuro kapsula hartu eta hilko zuen bere burua Himmlerrek…
Iturria: Diario Vasco
 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/09/11 in Asteko irudia, Wikipedia

 

2017 – Anguleroa

Angulero con sus aparejos por un puente (1 de 1) - Fondo Marín-Kutxa Fototeka.jpg
Anguleroa bere tresneriarekin, Txoko Alde eta Aginaga arteko zubian, 1920an.
Irudi hau Euskal Herriko WikiAtlas atarian asteko iruditzat

Anguleroak erreka bazterretan ibili ohi dira angula bila.

Ez da denbora osoko ofizioa; udazkena eta negua izaten dira praktikatzen den garaia, baina ordu libretan eta gauez egin ohi dute beste lanbide batzuetan dabiltzan pertsonek. XIX. mendeaz geroztik, erreka ondoko baserritar gehienak ibiltzen ziren lan horretan eta, XX. mende erdi aldera, kostaldeko arrantzaleek ere ekon zioten. 1960ko hamarkadan, angulen estimazioak asko igo zuten prezioa eta gero eta, kutxadurak eraginda, gero eta gutxiago harrapatzen zuten Gipuzkoako ibaietan.

Arriskua darama ofizio edo afizio honek, gauez eta euripe eta eurijasa izugarriak egon daitezkeenean; ekaitzez gain, korronteak ere arerio latza dira, euri gari hori baita arrantzarako hoberena. Maiz, arrantzalea bakarrik ibili ohi da eta horrek ere zaildu egiten du segurtasuna. Garai batean, kandela parea zuen farolilloa eraman ohi zuten, edo karburoz argia egiten zuen kandilla. Gaur hori aldatuta dago asko eta jantziak ere bere hobekuntza izan du, baina bere erreparoa gorde behar da.

 

Pesca de angulo

Aginaga ibaian, angula arrantzatzen.

Galtzen ari den tradizioa bada ere, anguleroak erne egoten dira neguko gau ilunetan. Salmenta debekatuta dago, baina… Hala ere, gero eta gutxiago dira, saria ez baita ugaria izaten, gramo gutxi batzuk, besterik ez. 12 zentimetro baino gutxiago duen angila ezin da arrantzatu eta angulen arrantza ere murriztuta dago asko. Lizentziak nekez ematen dira eta azaroaren 15etik urtarrila bukaera arte bakarrik egin daiteke.
 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/07/12 in Asteko irudia, Wikipedia