RSS

11. Europar Batasuna eta Globalizazioa

Banderas de la Unión Europea ondean frente al edificio de la Comisión Europea, en Bruselas.

Gaur egun, edozein langile arruntek aurreko mendeetan bizi izan den edozein errege europarrek baino bizi-kalitate hobea du. Pentsa, bestela, zenbat ordainduko zukeen Luis XIV.ak, Eguzki-erregeak, automobil izeneko gurdi autopropultsatu bat izateagatik, edo erresumako edozein lekutatik hitz egiteko aukera izateagatik, edo musika klasikoko milaka kontzertu entzuteagatik smartphone baten bidez. Globalizazioak, Internetek eta teknologia berriek sustatuta, mundu osoko merkatuen arteko hesiak hautsi ditu hamarkada gutxi batzuetan. 

Globalizazioa hasi zenetik (joan den mendeko 80ko hamarkadan) eta 2000. urtera arte soilik kontuan hartuta, 500 milioi pertsona gutxiago dira egunean 2 dolar baino gutxiagorekin bizi direnak. Baina globalizazioarekin bat egiten duten herrialdeetan soilik gertatu da hori (eta batzuek izugarrizko arrakasta izan dute, Txinak, esate baterako). Globalizazioaren alde egin ez duten herrialdeetan, pobreen kopurua jaitsi ez ezik handitu ere egin da. Afrikako herrialde askotan, adibidez. 

Izan ere, gutako askok gozatzen dugun aurrerapena eta beste hainbat azkar-azkar eskuratzen ari direna urrutitik besterik ezin dute ikusi batzuek: Asiako lantegiek salgaiez betetzen dute mundua, multinazional estatubatuarrek ordenagailu-programez eta telebista-saioez, eta multinazional europarrek diseinuaz, automobilez eta ospe handiko markez; eta gizateriaren beste zati handi bat, gero eta handiagoa, alanbre-hesien beste aldetik ari da begira, beraiek ere etekin horiez gozatzeko aukera baten zain. 

Antzina mundu asko zeuden eta herri bakoitza besteenaren egoerari jaramonik ere egin gabe bizi zen. Gaur, ordea, mundua txikiagoa da eta denok partekatzen dugu. Globalizazioa, zalantzarik gabe, aukera bat da, baita mehatxu bat ere. Eta denok, guk eta besteek, erantzukizuna dugu gure etorkizun komunean. 

acuerdo inditex y entreculturas

11.1. Nazioarteko lankidetza (II. MG sortzeko arrazoiak (3), Erakundeak)

  • II. Mundu Gerra sortzeko arrazoiak: Adituen ustez II. Mundu Gerra eragin zuten arrazoi nagusiak hiru ziren:
    • Nazioarteko lankidetzarik eza.
    • 30eko hamarkadako krisi ekonomiko Iarriaren ondorioak.
    • Europari dagokionez, I. Mundu Gerra irabazi zuten herrialdeek Alemaniari jarri zizkioten baldintza umiliagarriak.
  • Erakundeak: II. Mundu Gerra amaitu zenean, herrialdeek nazioarteko erakundeak sortzea adostu zuten, Iankidetza sustatzeko eta, horrela, iraganean egindako akatsak berriro ez egiteko. Baziren politika-arloan Iankidetzan aritzen ziren nazioarteko erakunde batzuk, Nazioen Elkartea adibidez. Era berean, ekonomia-arlorako ere erakunde espezifikoak sortzen joan ziren.
Politika-arlokoak Nazio Batuen Erakundea (NBE)
Ekonomia-arlokoak Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Bankua (MB)

 

Munduko Merkataritza Erakundea (MME)

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGE)

default

11.1.1. Bretton Woodseko batzarra (Zer da?, Helburua, Emaitza)

  • Zer da? Bretton Woodseko batzarra, edo, NBE-ren Moneta eta Finantza Batzarra, 1944ko uztailaren 1 eta 22 bitartean Bretton Woodsen (New Hampshire, AEB) 44 herrialde aliatuetako 730 ordezkari bildu zituen biltzarra izan zen, II. MG-ren ostean munduko moneta eta finantza sistema arautzeko.
  • Helburua: mendebaleko diru politikara oreka eta segurtasuna ekartzea zen eta, hartarako, dolarra hartu zen erreferentziazko dirutzat, urre patroiarekiko aldaezina zena.
  • Emaitza: Bretton Woodseko sistema eratu zen, non 1970eko hamarkada arte iraun zuen moneta trukatzeko arautegia osatu zen. Gainera, Berreraikuntza eta Garapenarako Nazioarteko Bankuak (gaur egun Munduko Bankuko zati bat), GATTek (Tarifa eta Sal-erosketarako Akordio Orokorra) edo Nazioarteko Diru Funtsak bilera horietan dute jatorria.

11.1.2. Nazioarteko Diru Funtsa eta Munduko Bankua (Erakundeak, Zer da? Helburuak (5), Honetarako (4), Kritikak)

  • Erakundeak: II. Mundu Gerraren ondoren, Nazioen Elkartea ordeztu zuen NBE erakundeak. Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Bankua (MB) Nazio Batuen Erakundearekin lotutako bi erakunde dira.
  • Zer da?
  • Helburuak (5):
    • Kanpo-merkataritza bultzatu.
    • Txirotasuna murriztu.
    • Estatu kideen truke-tasen eta dibisen parekotasunen egonkortasuna Iortzea.
    • Nazioarteko likidezia ziurtatzea.
    • Nazioarteko maileguak ematea.
  • Horretarako (4)
    • Esan bezala, finantza zailtasuna larriak pairatzen dituzten herrialdeei laguntza ematea da erakunde honen helburu nagusitako bat eta ordainketa-balantzan arazoak dituzten herrialde bazkideek maileguak edo bere ekonomia sistema antolatzeko laguntza eskatu ditzakete. Ordainetan, hainbat egitura erreforma martxan jartzea eskatzen zaie, krisialdia areagotu ez dadin eta, batez ere, etorkizunean krisialdi gehiagorik nozitu ez dezaten.
    • Adostu zen herrlalde sinatzaileetako diru-erreserbak urrez eta esku hartzeko bi moneta hauez osatuta egongo zirela: dolarraz eta libera esterlinaz. Bi moneta horiek urre-balio finko batekiko trukagarriak izango ziren.
    • AEBk dolar asko eta asko eman zituen estatu kideei Iaguntzeko, Marshall Plana deritzonaren bidez. Dena den, nazioarteko merkatuetan izugarrl ugaritu ziren dolarrak eta Ameriketako Estatu Batuen urre-erreserbak baino gehiago zirenez, ezinezkoa zen urreaz trukatzea. Horrenbestez, dolarrak urrearekiko bihurgarritasunik ez zuela ezarri zen.
    • NDFk, Munduko Bankuaren bidez, maileguak ematen dizkie herrialdeei; batez ere, garapen bidean daudenei. Horretarako, estatu kide batzuek ematen dituzten funts gehigarriak erabiltzen ditu. Mailegu horiek jaso dituen herrialdearen egoera hobetu bezain Iaster, maileguak ltzuli egin behar ditu.
  • Kritikak
    • Hala ere, jokabide horrek kritika ugari ekarri ditu, Europako eta AEBetako korporazioei laguntzen zieten diktadurak babestea leporatu baitiote. Demokrazia, giza eskubideak edo lan-eskubideak kontuan ez hartzea ere egotzi zaio.

11.1.3. Munduko Merkataritza Erakundea (MME) (Def, Xedeak (4), Kritikak (5))

  • Definizioa: Nazioarteko salerosketak liberalizatzeko eta ikuskatzeko asmoa duen erakundea da. Herrialde kideen artean nazioarteko merkataritza-harremanak arautuz eta homogeneizatuz salgaiei, zerbitzuei eta jabetza intelektualaren eskubideei buruzko akordio orokorra da; herrialdeen arteko desadostasunei konponbidea emateko prozedurak burutzen ditu eta herrialdeen merkataritza-politikaren azterketa ere bai.
  • Besteak beste, hurrengo xedeak ditu:
    • Diskriminaziorik gabeko merkataritza.
    • Merkatuan sartzeko baldintzak fidagarriak eta oztopo txikiagoak izatea.
    • Lehia zintzoa sustatzea. MMEk neurriak hartzen ditu bidegabeko lehiaren aurka (dumpingaren aurka): DUMPING produktu bat haren kostua baino merkeago saltzeari eta lehiakideak atzean uzteko edo merkatu berriak lortzeko egiten da.
    • Garapena eta ekonomia-erreforma sustatzea.
  • Kritikak
    • Erakundeak berak aldarrikatutako helburuak merkataritza askea sustatzea eta hazkunde ekonomikoa bultzatzea izan arren, aditu frankok uste du, merkataritza aske global horren eraginez, aberatsak aberatsagoak eta txiroak txiroagoak direla.
    • Munduko ekonomia bidezko moduan ez gidatzea ere leporatzen zaio MMEri, sistematikoki herrialde aberatsen eta korporazio multinazionalen alde eta herrialde txiroen kaltetan jokatzeagatik. Garatzeko bidean dauden herrialdeak ez dira MMEren hitzarmenez aprobetxatu. Bere nekazal-produktuak AEBetan eta Europan saltzeko dituzten oztopoak dira horren isla.
    • MMEn barruan erabakiak hartzeko sistemak ere kritikak jaso ditu, konplexua eta ezeraginkorra izateagatik eta herrialde guztien interesak maila berean ez zaintzeagatik.
    • Gardentasuna gutxien gorde duen nazioarteko erakundea dela ere argudiatu dute.
    • Beste kritika batzuek ingurumena eta lan-baldintza duinen arloetan MMEk ez ikusiarena egin duela aldarrikatzen dute.

11.1.4. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGE – G-7)

  • ELGE
    • 1961ean sortu zen eta Parisen du egoitza.
    • Erakunde kooperatibo bat da, 34 herrialdek osatua.
    • Helburua partaideen politika ekonomiko eta sozialak koordinatzea da.
    • Eragin handia duen erakundeetako bat da, ekonomia, hezkuntza eta ingurumen arloetan azterketak egin eta norabideak ezartzen dituelako.
    • Helburuak
      • Partaide diren herrialdeetan langabezia gutxiagotu, hazkunde ekonomikoa eta hauen biztanleen bizimodua hobetu, herrialdearen oreka mantenduz.
      • Hazkunde ekonomikoa bultzatu partaide diren nahiz ez diren herrialdeetan.
      • Nazioarteko hitzarmenei jarraituz, munduko merkataritza hedatu, diskriminazio gabe.
  • G-7: munduko herrialde industrializatuenetako (Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Britainia Handia, Italia eta Japonia) gobernuburuen bilera bat da, baina eragin handia du mundu osoan, kideak potentzia ekonomiko garrantzitsuenak baitira.

Integración

11.2. Integrazio ekonomikoa (Def, Egiturak (6), Arrazoiak (5))

  • Def: merkatuak bateratzeko prozesua da, helburua nazioz gaindiko eremu ekonomikoak eratzea, hasierakoak baino lehiakorragoak eta efizienteagoak.
  • Egiturak (6)
    • Lehentasunezko merkataritza: oinarrizko integrazio modua. Bi herrialdek edo gehiagok elkarren artean muga-zergak murriztea. Adb: Europar Batasuna.
    • Merkataritza askeko eremuak: eremu baten barruko herrialdeetako produktuei muga-zergak kentzea, merkataritza askeko eremu horretatik kanpoko produktuentzat muga-zergei eutsita. Adb: NAFTA.
    • Aduana-batasuna: merkataritza askeko eremuetan, herrialde kideek muga-zerga bera ezartzen die beste herrialde batzuetako inportazioei. Adb: Andeetako Erkidegoa (CAN).
    • Merkatu bateratua: aduana-batasunaz gain, ekoizpen-baliabide baten zirkulazio librea (salgaiena, langileena eta kapitalena). Adb: Europako Merkataritza Askearen Elkartea (EFTA).
    • Batasun ekonomikoa: merkatu bateratua, horrez gain, bateratuak dira moneta eta ekonomia. Adb: Europar Batasuna (EB).
    • Erabateko integrazio ekonomikoa: batasun ekonomikoaren hurrengo urratsa bateratzea, nazioz gaindiko agintaritza baten agindupean.
  • Arrazoiak (5)
    • Eskala-ekonomiak sortzeko.
    • Jarduerak elkarrekin egiteko.
    • Espezializazio handiagoa izateko.
    • Negoziazio-ahalmen handiagoa izateko beste potentzia batzuen aurrean.
    • Efizientzia handiagoa izateko ekoizpenean.

11.3. Europar Batasuna (EB)

11.3.1. Organo ekonomikoak (3)

11.4. Europar Batasunaren historia

Oinarria: AEBk Europa berreraikitzeko sustatu zuten plana da, Marshall Plana, gaur egungo Europaren hazia.

11.4.1. Eratze-tratatua (2)

  • Ituna: Erresuma Batua aurka egon arren, Frantziak, Italiak eta Alemaniako Errepublika Federalak merkatu bateratu global bat osatzea erabaki zuten, eta Erromako Ituna (1957) sinatu zuten. Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortu zen.
  • Helburua: Pixkana herrialdeen arteko hesiak kenduz joatea, merkatu bateratua sortu arte.

11.4.2. Zirkulazio-askatasuna

    • Pertsonen, kapitalen eta salgaien zirkulazio askea lortu zen.

11.4.3. Ekonomia eta Diru Batasuna

  • Maastritchteko Ituna: euroa ezarri eta Europarako proiektu berria diseinatu zenean: Europar Batasuna. Batasun politikorako bidea zen, eta botere handiagoa ematen zitzaion Europako Parlamentuari.

11.4.4. Zabalkunde handia (Ituna, Kide berriak)

  • Amsterdameko Ituna. Zenbait printzipio sendotu zituen (askatasuna, demokrazia, eta giza eskubideen errespetua) eta garapen iraunkorraren printzipioa sartu zen. Zabalkunde handia izan zuen EBk.
  • 10 kide berri sartu ziren: Estonia, Letonia, Lituania. Polonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Eslovakia, Eslovenia, Malta eta Zipre. Beste bi herrialde ere sartu ziren.

11.4.5. Porrot egin zuen konstituzioa

  • Tratatuak ordezteko eta doktrina bateratzeko, itun konstituzional bat sinatu zuten herrialde kideek Erroman. Parlamentuak berretsi egin zuen eta estatu kideei gomendatu zien berretsi zezaten. Espainian eta Luxenburgon herri-kontsulten emaitza konstituzioaren aldekoa izan zen, baina aurkakoa Frantzian eta Herbehereetan. Emaitza horiek hausnarketarako aldi bat zabaltzea eragin zuen.

11.4.6. Munduko krisiaren aurkako borroka (Ituna – Izangaiak)

  • Ituna:
    • Lisboako Ituna sinatu zuten.
    • Konstituzioak ez zuen aurrera jarraitu, baina egindakoa egina geratu zen.
    • Munduko eta euroguneko krisiari aurre egin behar zitzaion.
    • Batasun instituzionala Iortzeko asmoa bigarren mailan geratu zen eta erreparo asko jarri ziren kide berriak sartzen uzteko.
  • Izangaiak: Albania, Mazedonia, Islandia, Montenegro, Serbia eta Turkia.

Refundar la globalización: una ley europea contra los excesos del capitalismo global11.5. Globalizazioa

Dendetan denetik topa dezakegu: Europar Batasunerako homologatuta egon baina Txinan ekoitzita dauden jostailuak, estatubatuar marka bateko praka bakeroak, Perun egindakoak edo Namibiatik datozen itsaskiak, gurean harrapatzea debekatuta dagoen aldian. Eta Wall Streeten kotizatzen duten akzioetan ere inberti dezakegu. Baina europarrok mundu osoko produktuak eskura ditzakegun bezalaxe, atzerritarrek ere badute aukera produktu europarrak eskuratzeko. 

Fenomeno hau mundu osoan gertatzen ari da eta azken berrogei urtetan hain handiak dira pertsonen migrazioak, kapital-mugimenduak eta munduko merkataritzaren hazkundea, ezen gaur egun ia elkarren mendeko bihurtu baikara: herrialde batean gertatzen denak beste askori eragiten die, eta alderantziz. 

GLOBALIZAZIOA:  muga geografikorik gabeko munduko merkatua sortzeko prozesua.

11.5.1. Globalizazioaren faktoreak

  • Teknologia: Informatikaren garapenarekin munduko edozein lekutan, bat-batean, komunikazioak eta transferentzia ekonomikoak egiteko aukera dago, merkeago egiteko. Garraioak ere asko erraztu du salgaiak eta pertsonak lekualdatzeko aukera eta denbora murriztu du.
  • Normalizazioa: Herrialde askok nazioarteko kalitate-arauak erabiltzen dituzte. Nazioarteko estandarrak dira, adibidez, kreditu-txartelen formatua, gailu elektrikoen entxufea, sakelako telefonoen mikro USB konexioa eta etxetresna elektrikoen neurriak.
  • Finantziazio-aukerak: Jada ez da beharrezkoa ezinbestean herrialdeko bertako bankuen edo aurrezki-kutxen kreditu-baldintzak onartzea, bankuek, multinazionalek egiten duten bezalaxe, beren merkatuan zein atzerriko merkatuan jarduten baitute. Adibidea: hipoteka bat edo mailegu bat kontrata dezakegu yenetan edo franko suitzarretan.
  • Gustuak eta premiak homogeneizatu izana munduan (kultura-globalizazioa): Merkataritza edo publizitate-kanpainak errazten ditu, eta, gero eta antz handiagoa dute planetaren leku batean eta bestean kontsumitzen ditugun ondasunek eta zerbitzuek. Adibidea: herrialde garatuetan oso ohikoa da gazteek praka bakeroak janztea, musika gailu eramangarri batean entzutea, janari lasterra kontsumitzea eta zine-aretoan pelikula estatubatuarrak ikustea.
  • Liberalismo ekonomikoa: Denboraren joanarekin, pentsaera ekonomikoaren korronte horren tesiak nagusitu dira; hau da, kapitalen transakzioetan hesiak kentzen badira munduko merkatu handi bat sortzea erraztuko dela, eta horrek aberastasun eta hazkunde ekonomiko handiagoa ekarriko duela guztiontzat.

11.5.2. Globalizazioaren eremuak 

Norbanako moduan erosten ditugun edo kontratatzen ditugun zerbitzuak dira globalizazioaren ageriko alderdia, baina globalizazioa beste eremu batzuetan ere nagusitu da: 

  • MERKATARITZA-ARLOAN: Beste herrialde batzuekin egiten diren ondasunen eta zerbitzuen trukeak asko ugaritu dira; hainbeste, ezen ohikoa bihurtu baita atzerriko enpresek ekoitzitako produktuak erostea eta hemengo enpresek ekoizpenaren zati bat gure mugetatik kanpo saltzea. 
  • EKOIZPEN-ARLOAN: Produktuak bertako merkaturako zein kanpo-merkaturako izan, enpresa asko ekoizpen-kostuak txikiak diren herrialdeetan ezertzen dira. Soldata-kostu txikiak, zerga txikiak edo ingurumen-legedia zorrotza ez izatea oso kontuan hartzen diren faktoreak izan ohi dira lantegi bat zein herrialdeetan jarri aztertzean. 
  • KULTURA-ARLOAN: Kultura-mundu osoan estandarizatzea edo homogeneizatzea (globazizazio kulturala) oso kezkagarritzat jotzen dute adituek, haren eraginez nazioen eta etnien nortasun-ezaugarriak galtzen ari baitira, pixkanaka-pixkanaka. Kultura-desberdintasunak bateratzeak ez luke zertan arazo izan, betiere modu naturalean ertatzen badira. Baina praktikan ez da hala gertatzen ari, bateratze hori enpresa handiak sustatzen baitute, masa-komunikabideak erabiliz, beren salgaiak munduko edozein lekutan gehiago saldu ahal izateko.
  • FINANTZA-ARLOAN: Kapitalen nazioarteko finantza-mugimenduek inbertsiogileei aukera ematen diete aurrezkiei etekin handiagoa ateratzeko herrialdetik kanpo. 

Globalización en problemas. Foto: El Mundo Moderno

11.5.3. Globalizazioaren akatsak

Mugarik gabeko munduko merkatu honetan, badaude akatsak eta, gainera, herrialde baten barruko merkatu batekin alderatuta, akatsek dimentsio hamdiagoa hartzen dute, herrialde bakarrari eragin beharrean planetako guztiei eragiten dielako. 

  • ESTERNALIZAZIOAREN ALDE NEGATIBOAK: Planetako ingurumena hondatzeak, kutsadurak, baliabide naturalen gehiegizko ustiaketak eta klima aldaketak eragin askoz handiagoa dute herrialde batzuetan beste batzuetan baino.
  • LEHIA EZ PERFEKTUA: Multinazionalen botere handiagoa, enpresa-lehiaren kaltetan. Iraganean lortutako tamainari eta finantza-ahalmenari esker, multinazionalek (oro har, herrialde aberatsetakoak izaten dira) abantaila dute, bai herrialde bereko enpresa txikiagoekiko, baina baita beste herrialde batzuetako enpresekiko ere.
  • ERRENTAREN BANAKETA DESOREKATUA: Desberdintasunak handitzea herrialdeetan bertan, pobreenetan batez ere, herrialde aberatsek baino baliabide eta prestazio gutxiago dituztelako. 
  • ZIKLO EKONOMIKOEN EZEGONKORTASUNA: Herrialdeek krisieneraginarekiko arrisku handiagoa izatea, ekonomiek elkarrekiko gero eta mendekotasun handiagoa dutelako. Baina herrialde aberatsek bitarteko gehiago eta ahalmen handiagoa dutelako krisietatik ateratzeko. 

10. gaia: Nazioarteko merkataritza

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: