RSS

1. gaia

Antzinako Erregimenaren krisialdia (1808-1814)-  Cádizko Gorteak eta 1812ko konstituzioa

1.1 Karlos IV.aren garaia eta Konbentzio gerra

XVIII. mendean zehar Espainian BORBOI ETXEA zen nagusi. Errege ABSOLUTISTAK ziren eta, Absolutismoaren arabera, erregearen botere politikoa eta gizartea antolatzeko era Jaungoikoak emana zen eta ezin zen ezbaian jarri.

Baina borboitarren absolutismoak ILUSTRAZIOAREN eragina jaso zuen. XVIII. mendeko mugimendu filosofiko-kulturala zen eta ilustratuek zalantzan jarri zituzten Erregimen Zaharraren oinarriak: erregeen boterea, nobleen pribilegioak, Elizaren nagusitasuna eta erlijioaren gehiegizko eragina. Ilustratuek, arrazoiaren bidez, jendartea “argitu” nahi zuten. Horregatik, Argien Filosofia ere esaten zaio. Filosofo ilustratuek aurrerapena nahi zuten, hau da, etengabeko hobekuntza eta hori ARRAZOIA erabiliz lor zitekeen eta, beraz, hezkuntzaren, zientzien eta teknologiaren garapena ezinbestekoak ziren.

Testuinguru honetan, Borboitarrek ilustrazioaren bidea hartu zuten, baina bere erara. Absolutismoa eta ilustrazioa nahastu zuten DESPOTISMO ILUSTRATUA deritzonean: Estatu ZENTRALISTA bat eratu zuten, IRAKASKUNTZAn, ilustrazioak eskatzen zuen erreforma egiten saiatu ziren, NEKAZARITZAren produktibitatea areagotzeko neurriak ere hartu zituzten, ERREGE-FABRIKAK sortu zituzten, OGASUNAREN ERREFORMA egiten ere saiatu ziren (KATASTROA erresumako ondasunak eta balioak jasotzeko jaio zen eta, horren arabera, zergak eskatuko ziren)…

Bi fenomeno aipagarri:

  • Gainbalioak lortzeko ekonomiatik kanpoko bideak amaitu egin ziren. Lanaren zuzeneko esplotaziorik gabe, desagertuz joan ziren jaun laikoen eta kleroaren errenta feudal tradizionalak: HAMARRENAK… LURRAREN JABETZAren gaineko legeak liberalizatu egin ziren. Langileak askeak izango ziren ordutik aurrera.
  • Aldatu egin zen monarkia absolutuaren garaiko estatua eta Konstituzio berriak AGINTEA BANATU eta 3 botere berri independenteri egin zien sarrera:
    • Botere LEGEGILEA
    • Botere EXEKUTIBOA
    • Botere JUDIZIALA

1789an Frantzian hasi zen herri-altxamendua munta handiko IRAULTZA POLITIKO bihurtu zen; izan ere, estatuaren eredua zeharo aldatu zen protestaldi horren ondorioz, eta nazioaren borondatean oinarritutako Konstituzio-eredu berria sortu zen. Pixkanaka, LIBERALISMOrako bidea irekitzen joan ziren.

Antzinako erregimena.png

1.1.1 Konbentzio Gerra (1793-1795)

IRAULTZAREN BERRIAK: Frantzian Konbentzio Nazionalak HERIOTZA-ZIGORRA ezarri zion Luis XVI.a erregeari. Heriotzak zirrara berezia eragin zuen Europako gorteetan eta erantzuna emateko ekintzak prestatzen hasi ziren nonahi. Hasteko, mugak itxi egin ziren iraultzaren uholdea gerarazteko. Horrenbestez, debekatu egin zen iraultzari buruzko berriak argitaratzea. Hala eta guztiz ere, Frantzia eta Espainiako estatuen artean kokaturik egotean, gertaera guztien berri zegoen euskal portu orotan eta, bereziki, Donostiakoan. Giro honetan, Konstituzioaren aldeko talde bat osatu zuten Gipuzkoako hiriburuan iraultzaren aldekoek.

ESP: Bitartean, Karlos IV.a Espainiako erregea eta bere gobernuburu Manuel GODOY, gerra egiteko prest ziren Frantziaren aurka.

GERRA: Frantziako Konbentzioak egin zion gerra-deia Espainiari. Espainiako erresumako armada Pirinioetako mugetara abiatu zen, eta nagusiki Katalunian eta Euskal Herrian egokitu zen. Gerra Europa mailan planteatu zen.

Hiru ALDI:

  1. 1793: Espainiako armada Ipar Euskal Herrian sartu zen. Gipuzkoako probintziak 4.600 gizon eskaini zizkion armadari.
  2. 1794: Frantziako armadak muga gainditu eta erraztasun handiz okupatu zituen Gipuzkoa erdia eta Nafarroako mendialdea. Hondarribia menpean hartu ondoren, Donostiak amore eman zuen erresistentziarik gabe. Iruñeak, aldiz, erresistentzia gogorra egin zuen. Kinka larri hartan, Gipuzkoako ordezkariek herrialde neutral eta independente aldarrikatu nahi izan zuten errepublika frantses berriaren babesean, baina frantses armadako buruek argi eta garbi utzi zuten herrialde konkistatua zela Gipuzkoa.
  3. Euskal probintziek neutraltasuna lortzea zuten helburu. Konbentzioko ordezkariak eta buruzagi zibilak bildu ziren Donostian.  Bitartean, beste Diputazio bat antolatu zen Arrasaten, Gerrarako Diputazioa, alegia.  Deba arroan egokitu zen armada espainiarraren defentsa-lerroa, eta Bizkaiaren defentsan mugiarazitako indarren laguntza izan zuen.

BESTE TAKTIKA BAT: Armada frantsesak beste taktika bat bideratu zuen eta euskal probintzien anexioa proposatu zuen metodo baketsuen bidez, FORUAK ezagututa, baina BASILEAKO BAKEA izenpetu zuten uztailean Espainiak eta Frantziak. Basileako Bakearen ondoren, espainiar monarkiaren kanpo-politika Frantziaren interesen zerbitzuan egongo da eta, galdutako lurrak berreskuratzearen truke, Santo Domingo irlaren zati bat (Haiti) eman behar izan zion Frantziari.

NOBLEAK: Gerra garaian Bilbotik alde eginak ziren noble handiak eta Bilboko udaleko eta Jaurerriko Diputazioko buruzagiak. Kanpoko armada frantsesaren beldur ziren, ez baitzuten haiekin hitzarmenik izenpetu nahi, eta Frantzian gertatu zena ikusirik, herriaren beldur ziren, era berean. Bizkaian ere desegiten ari ziren gizarte eta ekonomia-egitura tradizionalak, eta herri xehea beste matxinada baten protagonista izateko prest egon zitekeen.

1.2 JOSEF I.A ETA FRANTSESTUAK. ESPAINIAKO INDEPENDENTZIA GERRA (1808-1814)

NAPOLEONEN HELBURUAK: Frantziako enperadoreak Iberiar Penintsula osoa okupatzeko proiektu politiko-militarra zuen; honako helburuak zituen:

  1. Erresuma Batuaren aurkako itsas-blokeoa indartu, alde batetik
  2. Frantses inperioaren aldeko estatu batzuk sortzea, bestetik.

TRAFALGAR: Napoleonek kontinentea kontrolatzen zuen, baina itsasoan Erresuma Batua zen nagusi. Frantziak espainiar flota bidali zuen Erresuma Batuaren aurka eta Trafalgarren (1805) erabat suntsitua izan zen. Ondorioz, Ameriketako koloniak babesik gabe geratu ziren eta Espainiaren beherakada ekonomikoa ez zen gelditzerik izan.

Trafalgarreko gudua-Animazioa

FONTAINEBLEAUko ituna (1807):

  • Frantzia eta Espainiako ordezkariek PORTUGAL BANATZEKO TRATUA egin zuten Erresuma Batuari ezarritako blokeoa onartzen ez zuelako. Frantziarrek Espainiatik pasatzeko baimena eskatu zuten. 3 printzerrietan banatuko zuten eta horietatik bi Godoy ministroaren esku geratuko ziren.
  • LISBOARAKO BIDEA ZABALDU zitzaien frantses gudarosteei. Berehala okupatu zuten eta Juan de Braganzak, Portugalgo printzeak, Brasilera egin zuen ihes.
  • BAINA Napoleonek penintsulako leku estrategikoak okupatzeari ekin zion, Espainian ere bai.

TALDEAK: Horrek guztiak Espainiako monarkiaren inguruan zeuden bi taldeen arteko tentsioa handiagotzea eragin zuen:

  1. Erreformista-ilustratuak: Godoy-ren inguruko taldea.
  2. Estamentu pribilegiatuen taldea: frantsesen aurkakoa eta Fernando Printzearen inguruan bildua.

Trafalgarreko hondamendiaren ondoren, Godoy Espainiako pertsonarik gorrotatuena bilakatu zen.

ARANJUEZKO ALTXAMENDUA (1808)

  • Napoleonen armadaren presentziagatik HASERRE zegoen herria; oso egoera larrian bizi zen, eskasian baitzeuden aldiro-aldiro oinarrizko produktuak.
  • GODOY eta Karlos IV.aren aurkako konspirazioa izan zen. Godoy Karlos IV.aren balidoa zen (Lehen Ministroa). Matxinatuek bere jauregia hartu zuten, Fernando, erregearen seme zaharrenaren laguntzaz, baina geroago arte ez zuten harrapatu.
  • Godoyk kargua utzi beharraz gainera, Karlos IV.ak ere uko egin beharra izan zion koroari bere seme FERNANDO printzearen esku uzteko eta egun gutxi batzuen buruan Madrilen sartu zen Murat jeneral frantsesa bere gudarostearekin.
  • Ondoren NAPOLEON bihurtu zen Gorteko talde desberdinen arteko epaile eta dei egin zien Fernando VII.ari eta Karlos IV.ari (semea eta aita) bilera bat egiteko. Baionara deitu zituen biak eta han, borbondarrek koroari uko egin ziezaioten lortu ondoren, bere anaia nagusiaren, Josef I.a Bonaparteren esku utzi zuen Espainiako Koroa, dinastia berri bat ezartzeko xedean. Agerian ziren, beraz, Napoleonen planak.
  • Gertaera hauek eta frantses armadak herritarren artean egindako sarraskiak (MAIATZAREN 2A Madril hirian) herri matxinada eta frantsesen aurkako bigarren gerra bat eragingo zuten: Independentzia Gerra.

MADRILGO ALTXAMENDUA (1808ko maiatzaren 2a)

  • Madrilen tropa frantsesak zeuden eta herritarrak ez zeuden gustura.
  • Erregea eta bere familia bahitu zituztelako zurrumurrua zabaldu zen Madrilen.
  • Herritar ugari hurbildu zen jauregiko atera eta traizio-oihuak eta gudaroste frantsesen aurreko gorroto-adierazpenak egin zituzten.
  • Errepresioa oso bortitza izan zen. Espainiar armadaren geldotasunaren aurrean Napoleonen armadak sarraski bat egin zuen herritarren artean.
  • Gertaera hau berehala ezagutu zen Espainiako beste aldeetan eta, gerora, Napoleonen armadaren okupazio militarraren porrota eragingo zuen, herria oso kontra jarri baitzitzaion.

FRANTSESEN AURKAKO JARRERAK OKUPAZIO GARAIAN:

  • FRANTSESTUEN taldea: JOSEF I.aren aldekoak.
    • Aristokrata eta intelektual ilustratuak ziren.
    • Baionako Konstituzioa nahi zuten.
    • Bai liberalak eta bai absolutistak kontra jarri zitzaizkien, frantziar inbasoreekin kolaboratzen baitzuten.
  • Populazioaren GEHIENGOA, abertzaleak, frantsesen aurkakoak ziren. Espainiako abertzale deituen artean oso ideologia desberdineko jendea zegoen, absolutismoaren aldekoak eta liberal petoak, erreformismoaren jarraitzaileak ere tartean zeudelarik. Cadizeko liberalak agintean zegoen hutsuneaz baliatu ziren erregimen liberala ezartzeko.

GERRAREN FASEAK ETA MATXINATUEN ARRAZOIAK:

Faseak

  • 1808: Napoleonen planaren porrota eta herri-altxamendua.
    • Herri-Batzarrak eta Goreneko Batzar Zentralaren eraketa.
  • 1808-1812: frantsesen nagusigoa.
    • Gerra konbentzionala.
    • Ingelesen esku-hartzea.
    • Gerra-sistema berria: gerrilla.
  • 1812-1813: Frantsesen gainbehera.
    • Frantsesek arazoak dituzte:
      • Errusiako kanpaina
      • Gerrillari-taldeen erasoak.
      • Wellington-en armada.
    • Napoleonek, bere tropak kontzentratu nahian, VALENÇAY-ko ituna izenpetu zuen eta Fernando VII.ak Espainiako tronua berreskuratu zuen. Honen truke,
      • aliantza hispano-britainiarra hautsi egingo zen.
      • britainiar tropak penintsulatik irtengo ziren.
      • Josef Bonaparteren kolaboratzaileak ez ziren zigortuak izango.

Beraz, FERNANDO VII.a, DESIRATUA, Penintsulara itzuliko zen.

  •  Oso arrazoi desberdinak izan ziren matxinatuen artean:
    • erlijio katolikoa babestea.
    • liberalismoaren aurka joatea.
    • aberria defendatzea…

GERRAREN ONDORIOAK

  1. Ondorio DEMOGRAFIKOAK: Erabateko gerra izan zen hura, oso bortitza, penintsula osoan izan zuen eragina eta azken emaitza benetan lazgarria, 300.000 bat hildako eragin baitzituen. Bestetik, lehen erbesteratze masiboa eragin zuen: frantsestuak zapalduak izan ziren eta herriak erabat baztertu zituen. Gerra amaituta, alde egin behar izan zuten (Goya margolaria, kasu).
  2. Ondorio EKONOMIKOAK: herriak etengabe nozitu zituen; uztak, industria eta azpiegiturak…, guztia suntsitu zen.
  3. Gerra garaian, askotan BIDELAPURRETAri lotuta garatu zen gerrillen sistema hura nekazaritza esparruetan finkatu egin zen eta XIX. mendean zehar behin baino gehiagotan berpiztu zen.
  4. Espainiako koloniek INDEPENDENTZIA lortzeko zuten gogoa piztu zuen. Ameriketan Batzarren osaketak indar handia izan zuen eta askotan hauek kolonien emantzipazioa sustatu zuten.
  5. NAZIOTASUN SENTIMENDUAren gorakada (gerra “nazionala” izan zen aldetik).
  6. Espainian Napoleonen armadak izan zuen hondamendiak eta tropek pairatu zuten ahuleziak zuzen-zuzeneko eragina izan zuten FRANTSES INPERIOAREN GALBIDEAN.

1.3 INDEPENDENTZIA GERRA EUSKAL HERRIAN

JOERAK: Frantses okupazioaren ondorioz areagotu egin ziren euskal historian ohikoak izan diren nekazaritza giro eta hirien arteko DESBERDINTASUNAK:

  1. Sektore erreformistak (merkataritzako burgesia…), Napoleonen aldaketen aldekoak, FRANTSESTU egin ziren eta burges talde honek oso harreman ona izan zuen JOSEF I.a BONAPARTErekin.
  2. HERRI XUMEA, kleroak iraultzaile frantsesen aurka egiteko burua berotuta, frantsestu horien kontra altxatu zen.

  3. Erdian, AGINTARI FORALAK, zer egin ez zekitela zebiltzan.

BAIONAKO ABDIKAZIOAK: Fernando VII.ak eta Karlos IV.ak(aurrekoaren aitak) Napoleonen esku utzi zuten koroa. Napoleonek bere anaia Josef izendatu zuen Espainiako errege eta handik gutxira “BAIONAKO KONSTITUZIOA” idazteari ekin zioten. Urquijo bilbotarra izendatu zuten idazkari, Estatuko Idazkaritzako ministro eta monarkia berriaren bultzagile eraginkorrenetakoa.

FORUAK: Baionako Batzarrak izaera legegilea izan zuen, bertara bildutakoek Konstituzio berria idazteko asmoa agertu baitzuten. Lurraldeetako ordezkariek fronte komuna prestatu zuten eta euskal lurraldeetan indarrean zegoen Konstituzio tradizional egokia mantentzea eskatu zuten, hau da, orain arte iraun duen FORU ERREGIMENA. Aldiz, Euskal Herriko sektore erreformistak eta liberalak, hirietako merkatariak eta lurjabe handiak bereziki, Napoleonen aldaketen aldekoak ziren.

MUGA: 1810ean Napoleonek Frantziako lurraldea hegoaldera zabaltzeko asmoa agertu zuen eta EBRO ibaian egokituko zuen muga berria. Horrenbestez, Euskal Herri osoa Frantziako enperadorearen agintepean geratu zen. Legez kanpo geratu ziren Diputazio eta Batzar Nagusi tradizionalak eta PROBINTZIETAKO KONTSEILUAK sortu ziren.

Esan bezala, 1810ean Napoleonek Frantziako Inperioa hegoaldera zabaltzeko asmoa agertu zuen eta Ebro ibaian egokituko zen muga berria.

GOBERNUA: Frantses Inperioan integratu arteko trantsizio garaian GOBERNU MILITARRAK ezarri ziren. Lau gobernu: Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Bizkaia.

GAINBEHERA: Batzar Nagusiak eta Diputazioak legez kanpo geratu ziren. Baina gerra-giroa gero eta nabarmenagoa zen euskal lurraldeetan, batez ere Nafarroan, lurralde honetan gerrilla ugari ari baitzen borrokan eta erakunde frantsesak ezin izan ziren finkatu. Azkenean, 1813an, GASTEIZ eta SAN MARTZIALgo (Irun) batailetan GARAITUAK izan ondoren, frantsesek alde egin zuten. Frantses armadarekin batera, frantsestuak eta erreformazaleak atera ziren galtzaile.

1.4 CÁDIZKO GORTEEN LAN IRAULTZAILEA (1810-1814)

1.4.1 1812ko konstituzioa

IZENA: LA PEPA deitu zitzaion, San Jose (martxoaren 19an) egunean aldarrikatu zelako.

NON: CÁDIZEN egin zuten frantsesen tropen okupazioari alde egin nahian. Burges ugari bizi zen bertan eta, gerra garaian, populazioa gehiago hazi zen, ilustratu eta intelektual asko bertan errefuxiatu baitzen.

NOIZ ETA NORK: INDEPENDENTZIA GERRA garaian izan zen, 1810eko irailean. Probintzia batzuk okupaziopean zeudenez, ezin izan zuten ordezkaririk bidali eta Cádizen bizi ziren pertsonak hautatu zituzten (gehienak liberal erbesteratuak eta frantsesekin bat egitearen aurkakoak, baina estatuaren erreformaren aldekoak). ABSOLUTISTA ETA LIBERALEN ARTEKO AKORDIOA izan zen.

GARRANTZIA: LEHENENGO iraultza burgesa izan zen Espainian (1808ko konstituzioa ez baitzen ezarri).

ASMOA: Monarkia borbondarra berrezarri nahi zuten, oinordetzazkoa, baina ANTZINAKO ERREGIMENA EZEREZTATU eta 1812ko konstituzioa aldarrikatuz. Botereak ez absolutua izan behar du eta banatua. Mugak jarri behar zaizkio. Estamentuzko gizartea deuseztatu eta legearen aurrean guztien berdintasuna bermatu nahi dute.

SUBIRANOTASUNA: Orain arte, Lege Zaharrean boterea Jainkoarengandik zetorrela eta erregeak bakarrik erabili zezakeela ulertu da. Orain, Cádizko konstituzioan honako hau aldarrikatzen da: subiranotasuna NAZIOARENA da eta bere ordezkariek, Gorteetako diputatuek, dute legeak ezartzeko eskubidea. Subiranotasun nazionalaren alde egin zuten, beraz, monarkia absolutista suntsitu nahian. Subiranotasuna nazioan zetzan eta espainiar nazioa = bi hemisferioetako espainiarren batura zen.

AGINTE BANAKETA: Lege Zaharreko funtzionamendu politikoaren beste funtsezko ezaugarrietako bat erregeak boterearen gain zuen kontrol osoa zen. 1812ko Konstituzioan, ordea, botereak banatu egiten dira:

  • Botere LEGEGILEA Gorteen eskuetan jarri zen eta erregeari legeak aldarrikatzeko pribilegioa eta beto eskubidea onartu zitzaizkion.
  • Botere BETEARAZLEA edo exekutiboa erregearen eskuetan dago erabat, askatasun osoz aukeratzen ditu ministroak, bera da armadaren buru, berak zuzentzen ditu nazioarteko harremanak, gerra deklaratu eta bakea sinatu. Baina badu muga: ezin ditu Gorteak desegin eta nazioa gobernatzeko 7 idazkari (ministro) izendatu behar ditu. Erregeak “erreinatu” egiten du, baina ez du “gobernatzen”.
  • Botere JUDIZIALA, azkenik, Justizia Auzitegien eskuetan dago.

ORDEZKARITZA SISTEMA: Antzinako Gorteetan prokuradorearen ordezkaritza estamentala zen. 1812ko Konstituzioan, ordea, aukeraturiko diputatuek ez dituzte noblezia, eliza edo hiriak ordezkatzen, nazio osoa baizik. Bozkatzeko erak: Lege Zaharraren alde zeudenak: estamentu bat, boto bat eta Liberalek: pertsona bat, boto bat. Hau izan zen onartu zena.

GORTEAK: Ganbera BAKARRA, urtean behin bilduko dira, 3 hilabetez. Erregea lehenengo bilerara etorriko da, baina beto eskubidea du.

Behintzat 3 SEKTORE ezberdin nabarmen ditzakegu:

  • Liberalak: Subiranotasuna Austriarren garaia baino azkarragokoa da, Gorteak herriaren ordezkari ziren.
  • Absolutista edo Apostolikoak: Subiranotasuna erregean datza. Hori bai, zenbait erreforma beharrezkoa izango da.
  • Jovellanista edo tartekoak: Subiranotasuna erregea eta Gorteen artean banatzen dute.

ERLIJIOA: Izaera KONFESIONALA: Erlijio askatasuna ez zen planteatu. Erlijio ofiziala Katolizismoa da.

FORUAK: Foru Sistema deuseztatu eta Batasun Administratibo zentralizatua ezarri nahi dute. Egia esan Konstituzioak ez zituen foru-erregimenak aipatzen, ez zituen ez berresten ez indargabetzen ere, baina bere aplikazioak zentralizazio politiko eta administratiboa zekarren, herritar guztien betebehar eta eskubide-berdintasuna aldarrikatu baitzen. Konstituzio-testua aplikatu zuten denboraldi laburrean (1812-1814) foru-erregimenak erabateko aldaketa izan zuen (baliogabe utzi ziren barneko aduanak, zuzeneko kontribuzioa ezarri zen…). Geroago, 1814an absolutismoa berrezarri zuen Fernando VII.ak eta foru-legea ere bai. Ordutik aurrera eta 1839. urtera arte, monarkia absolutuaren indarraldiari loturik egongo zen euskal lurraldeetako foru-legearen balioa. Arrazoi horregatik, 1839. urtera arte bat etorri ziren foruzaleak edo foru-legearen babesleak absolutismoarekin.

EKONOMIA: ADUANAK mugan kokatu nahi dituzte eta ez barnean. Merkatu librea (ekoizteko, prezioak ezartzeko, garraiatzeko askatasuna…). Estatua ez da ekonomian sartuko: “laissez faire, laissez passer“, lema.

OINARRIZKO ESKUBIDEEN AITORPENA oso mugatua zen, baina baziren hobekuntzak justizia mailan: Lan askatasuna bermatu, Elizaren desamortizazioa, Berdintasuna epaiketaren aurrean, zergen aurrean…, Jaunaren eskubideak desagertu, Armadan sartu ahal izateko ez dago noble izan beharrik, INKISIZIOA desagertu, Tortura ilegalizatu, Egoitza bortxatzea debekatu, Zentsura kendu eta Prentsa askatasuna bermatu…

INDARREAN EGON ZENEKO EPEA:

KONSTITUZIOAREN MUGAK: Cádizko Konstituzioaren bidez sistema liberala ezarri behar izan bazen ere, gizartearen eta politikaren esparruetan izugarriko kontraesanak zeuden. Izan ere, herritarren talde txiki batek soil-soilik babesten zituen printzipio liberal iraultzaileak, herritarren gehiengoak monarkia tradizionala eta katolizismoa defendatzen baitzituen.

5Fernando VII 3

Fernando VII.a

1.5 Fernando VII.aren garaia (1814-1833)

VALENÇAYKO ITUNA (1813)

  • Napoleonen indar militarrak indarra galtzen joan ziren 1812tik aurrera, Errusiako inbasio zailak eta Espainiako gerrillen gerrak sortu zizkien eragozpenen ondorioz.
  • Britainia Handiko armadak funtsezko zeregina bete zuen ahultze horretan, Wellingtongo dukearen gidaritzapean; izan ere, hari esker lortu zuten espainiar-britainiar armadak eta gerrillek enperadoreak Pirinioetaraino atzera egitea.
  • Arapilesko Guduak (Salamanca) eta Gasteiz etaSan Martzialgo (Irun) guduek Frantziaren inbasioa bertan behera gerarazi zuten.
  • Napoleonek Fernando VII.ari koroa itzuli zion eta Frantziako erbestetik itzultzea onartu zuen.
  • Ondoren Fernando VII.ak, Desiratuak, itxaropen liberal guztiak zapuztu zituen; baliorik gabe utziko zuen Cádizko Konstituzioa eta foru-legea jarriko zuen indarrean.Horregatik foruzaleek bat etorriko ziren absolutismoarekin.

BI TALDEAK

  • Erregezaleak (“realistas”): gehiengoa ziren. Eliza eta monarkia tradizionalaren aldekoak. Batzuek erreformak onartzen zituzten (tradizioaren barruan); beste batzuk muturreko erregezaleak ziren (erregea baino atzerakoiagoak)
  • Liberalak, gutxiengoa ziren, baina ongi antolatuak zeuden. Bere programa eta jarduera politikoa erregimen konstituzionala lortzera eraman zuten. Hauek ere bananduta zeuden:
    • Moderatuak
    • Erradikalak (aurrerakoiak edo progresistak).

1.5.1 1814-20: Seiurteko Absolutista

PERTSIARREN MANIFESTUA: Heldu bezain laster, Fernando VII.a Desiratuak Gorteetako diputatuen zatiketa aurkitu zuen. Honen adibide zehatza PERTSIARREN MANIFESTUA dugu:

  • Liberalismoaren aurkako diputatu talde batek (69 diputatuk) sinatu zuen dokumentu hau Cádizko Gorteetan.

  • Bertan, Cádizko Gorteen lana salatzen zuten, absolutismoa defendatu eta liberalismoa gaitzetsi eta absolutismoa ezartzeko eskatzen zioten Fernando VII.ari eta gorte ez parlamentarioak konbokatzeko.

  • Izena lehen esaldiak ematen dio: “Era costumbre entre los antiguos persas pasar cinco días de anarquía…

ABSOLUTISMOA: Desiratuak, une horretan zuen herri harrera ezin hobea eta armadaren laguntza aprobetxatuz, Absolutismoa berrezartzeko neurriak hartu zituen eta ilegaltzat jo zuen Cádizko gorteen deialdia, egindako lan legegile guztia ezereztuz: 1812KO KONSTITUZIOA HUTSEAN utzi zuen, prentsa askatasuna moztu, Inkisizioa berrezarri… Liberalen aurkako errepresioari ekin zion eta nahigabea zabaltzen joan zen.

KRISIA: Hau dena gutxi balitz, KRISI EKONOMIKOAK zigortu zituen. Eragile ugari zeuden horretarako: Independentziako gerraren ondorioak, Ameriketako kolonien emantzipazioa…

OPOSIZIOA indartzen joan zen liberalen artean: gerrillari ohiak, merkatariak… ezkutuko konspirazioak egin zituzten, elkarte sekretuak eta zenbaitetan pronuntziamenduak gauzatu zituzten.

4constitucion 1812

1812ko konstituzioa

1.5.2 1820-23: Hirurteko Liberala

PRONUNTZIAMENDUA: RIEGOren pronuntziamendua: 1820an espainiar gudarosteak Cádizen zeuden Riego teniente koronelaren agindupean, Ameriketako altxamenduari aurre egiteko ontziratzeko prest; tropa hauek matxinatu egin ziren eta 1812ko konstituzioa aldarrikatu zuten.

ERREGEA: Ekintza hark ez zuen hasieran ondoriorik ekarri, baina azkenean, Madrilgo errege-guardia aldeko ez zuela ohartu zenean, Fernando VII.a erregeak men egin zion 1812ko konstituzioari.

AGINTEA: Espainiar liberalak aukera berri baten aurrean aurkitu ziren, berehala hutsean amaitu bazen ere. Behin-behineko Batzorde Aholkularia osatu zen; Batzordea kontsultarako zen eta, horrenbestez, botereak erregearen esku jarraitzen zuen. Erbestetik etorritako edo espetxetik ateratako liberalez osatutako gobernua eratu zen.

Liberalizazioak eta beste zenbait ALDAKETA: Cádizko Gorteen lana berriro ere indarrean egon zen hiru urteko epean, Cádizko Konstituzioa berrezarri baitzen:

  • Askatu zituzten atxilotuak.
  • INKISIZIOA kendu zuten.
  • MAIORAZKOA, jaurgo eta gainerako pribilegioen abolizioa.
  • Komentuetako lurren saltzea (DESAMORTIZAZIOA).
  • Elizak zergak ordaintzeko betebeharra.
  • ADUANAK kostaldean jarri ziren.
  • Euskal FORUAK BERTAN BEHERA geratu ziren.
  • Zentsurarik gabeko inprenta.
  • Egunkari berriak argitaratu ziren, El liberal Guipuzcoano, adibidez.
  • Intelektual eta politikarien eztabaida-gune bihurtu ziren kafetegiak.

ORDENA: MILIZIA NAZIONALA izan zen Konstituzio liberala eta ordena zaintzeaz arduratuko zen gorputz zibil armatua.

ERREGEZALEAK errege paternalaren eta gobernu desegoki baten mitoa aldarrikatzen zuten eta pulpituetatik zabaldu zuten tradizioari lotutako kultura. El procurador general del rey egunkaria argitaratu zuten absolutismoaren aldekoek. Laster agertuko zen erregezale-agitatzailea, elizaren laguntzaz, zerga-mota berriak jasaten ari ziren nekazariez osatutako guda-taldeak bultzatu eta eratuko zituena. 

OIHARTZUNA: Riegoren pronuntziamenduak oihartzun ikaragarria izan zuen EUROPAN eta altxamendu liberalak zabaltzen joan ziren. Hala ere, 1820ko iraultza hauek guztiak zanpatuak izan ziren.

EZAUGARRIAK:

  • EKONOMIA: Diputatuak hautatu ondoren, Gorteak osatu eta legegintzaldi berria hasi zen. Askatasun ekonomikoen eta merkatuaren jardueraren aldeko irizpideen araberako legeak xedatu zituzten diputatuek:
    • Baliorik gabe utzi zen handikien erregimena.
    • MAIORAZKOAK LEGEZ KANPO geratu ziren guztiak. Horrenbestez, jabetza guztiak aske geratu ziren eta desamortizazioari ekin zioten, eta abar.
    • Neurri hauei esker, gora egin zuen lur-eremu askeen kopuruak merkatu nazionalean.
  • ERLIJIOAren esparruan egindako aldaketen ondoren pribilegio batzuk galdu zituen Elizak. Hala eta guztiz ere, Konstituzioa KONFESIONALA eta katolikoa zen eta liberal gehienak saiatu ziren Konstituzioa eta Eliza egokiro uztartzen. Fraideen ordenen ia monasterio guztiak itxi ziren (308tik 290) eta klero arruntaren jurisdikziopean geratu ziren.
  • ERREGEAK oztopoak jarri zituen lege hura onartzeko eta gatazka izan zen beraren eta Gorteen artean.
  • EUSKAL HERRIAri dagokionez, barnealdeko ADUANAK KOSTALDERA eraman ziren eta, horrenbestez, suspertu egin zen barne-merkataritza.
  • BUKATU GABEKO PROIEKTUAK: Beste zenbait proiektuk ez zuen burutzeko denborarik izan:
    • Kode Zibil berria
    • Merkataritza Kodea
    • Zergen gaineko Erreforma
    • Lurralde eta Administrazioaren garapena
    • Ministroen Kontseilua eta haren ardura kolegiatua.
  • Liberalen artean 2 JOERA nagusitu ziren: moderatuak eta erradikalak. Iraultza liberalari eusteko estrategia desberdinak bideratu nahi zituzten.
    • MODERATUAK: Hitzarmen edo itun bat egin nahi zuten Lege Zaharreko sektore pribilegiodunekin (Eliza eta nobleekin) eta ordezkarien bigarren Ganbera bat eratu, baina ez zuten erregearen boterea hainbeste mugatu nahi.
    • ERRADIKALAK: herritarrak iraultza liberalean parte hartzearen aldekoak ziren. Erradikalak gutxiengoa ziren Gorteetan.
  • GIZ-POLIT: Noble eta burgesen elitean erabakitzen ziren politika gaiak. Hiritarrak liberalak ziren eta Elizaren eragina oso handia zen nekazariengan.
  • 1821ean, Gobernu moderatuen aldia. Absolutismoaren aldekoen konspirazioak gero eta handiagoak ziren, haien aurkako oposizioa bezala.
  • 1822an, Aurrez-aurre borrokatu ziren errege-guardiak eta Madrilgo Milizia Nazionala eta bigarren hauek izan ziren garaile.
  • Gertaera hauen ondoren, erradikalek osatu zuten berriro gobernua. 1823an “Hil bedi erregea” oihukatzen zuten herritar batzuek. Bitartean, erregea bahituta zegoela zioten absolutismoaren aldekoek. Liberalentzat susmagarria zen erregea eta bera zen egiazki kontrairaultzaren burua.

KEXAK (3))

KEXAK: Klero erregularra eta nekazarien parte bat liberalen gobernuaren aurka bildu ziren; herriak ez zituen diskurtso berriak ulertzen, bere egoerak ez baitzuen hobera egiten eta bizirik irautea baitzen bere kezka nagusiena.

  • Gobernuak HAMARRENAK erdira jaisteko erabakia hartu zuen, baina nekazarientzat neurri hau konpentsazio txikia izan zen, orain ordaindu beharrekoa askoz gehiago baitzen: lurren askatasunak alokairua ordainarazten zien, herri lurren desamortizazioak behar zituzten lurrak ordainarazten zien, nahitaezko zerbitzu militarra ezarri zieten eta dirutan ordaindu beharreko zergak gero eta altuagoak ziren.
  • Noble txiki gero eta pobreagoak ere liberalen aurka jarri ziren, maiorazkoak eta, beraz, beren estatus tradizionala galtzen ari baitziren.
  • Gainera, euskal lurraldeetan BALIORIK GABE UTZI ZEN FORUEN araberako erakunde-sistema.

EH:

  • JOERAK: 
    • Batzuentzat erabat kontrajarriak ziren foru-legea eta konstituzioa.
    • Beste batzuentzat, aldiz, Konstituzioa Foruen guztizko garapena zen; gauza bera ziren funtsean.
  • PROPAGANDA: Berehala hasi ziren konstituzioaren aurkako eta sistema tradizionalaren aldeko orriak eta manifestuak agertzen, hirietan bereziki. Bilbon eta Bizkaian, esate baterako, erruz zabaldu zen El Diario Vizcaíno izeneko orria, debekaturik egon arren. Argitalpen honek zuzen-zuzen konstituzio liberalaren aurka egiten zuen eta Bizkaiko konstituzio tradizionalean oinarritzen zen konstituzio liberalari kontra egiteko. Gipuzkoan ere antzeko panfletoak kaleratu ziren, arazo zehatz batzuk azalduz: aduanak lekuz aldatu, ondoko kontsumo-produktuen garestitasuna, paper zigiluduna erabiltzeko derrigortasuna, presio fiskalaren areagotzea edo soldadutza egin beharra.
  • Euskal hirietan ere MILIZIA NAZIONALAk direlakoak antolatu ziren. Kutsu burgesa eta klasista zuten eta dirudunak izan ohi ziren talde hauen buru. Konstituzioa defendatu nahi zuten.
  • ELIZA: Hala eta guztiz ere, laster azaldu ziren konstituzio liberalaren aurkako erreakzio armatuak, apaizek sustatuak batzuetan, Elizak mendeetan zehar metatu zuen botere ekonomikoa eta eragina arriskuan ikusten baitzituen.
  • KONSTITUZIOAREKIN ZER? Ordutik aurrera, han eta hemen sortu ziren konstituzioaren aurkako taldeak edo partidak: Fernando ZABALA izan zen ABSOLUTISMOAREN ALDE egin zuen buruzagi garrantzitsuenetako bat. Ahaleginak egin zituen ”Artzaina” bere taldera bil zedin, baina ez zuen lortu. Frantsesen aurka borrokatu zuten gehienak Konstituzioaren aurka zeuden orain, baina batzuk, MINA edo ARTZAINA, argi eta garbi eta hasieratik agertu ziren LIBERALISMOAREN ALDE. Talde armatu erregezaleak (mendi-mutilak) herrietan sartzen ziren diru eta janari eske, liberalen jabetzak erasotzen zituzten, eta aurrez aurre borrokatzen ziren Milizia Nazionaleko taldeen aurka.
  • BATASUNA: Talde armatuak eta bere buruzagiak batu egin ziren JUNTA SUPERIOR DE LAS PROVINCIAS UNIDAS sortuz.

KANPOKO INTERBENTZIO MILITARRA ETA HIRURTEKO LIBERALAREN AMAIERA: Erregea potentzia absolutistekin (Frantzia, Austria, Errusia, Prusia) harremanetan jarri zen erregimen liberala hondoratutako zukeen interbentzio armatu bat lortzeko asmoz.

1822an Veronako Kongresuak espainiar erregimen liberala indarrez ezabatzeko erabakia hartu zuen eta “SAN LUISEN EHUN MILA SEMEEN” inbasioa planteatu zuen horretarako. Frantziar armada bat zen. Austria, Prusia, Errusia eta Frantziako ordezkariak Veronan bildu ondoren, Aliantza Santuaren izenean, armada hau Espainiara bidaltzea erabaki zuten, erregimen konstituzionala indargabetu eta berriro ere absolutismoa ezartzeko (Fernando VII.aren garaian). Luis XVIII.ak Frantziako ordezkarien Ganberaren aurrean esan zuen “ehun mila frantses zeudela San Luis Jaunaren izenean borroka egiteko”. Hortik datorkio izena. Konstituzioaren aldekoek aurre egin zioten frantsesei Cádizen, baina azkenean amore eman behar izan zuten, setioa jasan ondoren. Berriro ezarri zen ABSOLUTISMOA (1823). Liberalenganako errepresio gogorra agindu zuten eta hauetako asko (Riego euren artean), exekutatuak izan ziren.

1.5.3 1823-33: Hamarkada Doilorra edo Gaitzesgarria

EPEA: Gudaroste frantsesen inbasioak Fernando VII.ari subiranotasun osoa itzuli zion. Liberalen aurkako izugarrizko errepresioa gauzatu zuten eta politikariek, funtzionarioek, letragizonek, armadako ofizialek… milaka espainiarrek erbestera jo zuten; lehendabizi Erresuma Batuan eta, 1830etik aurrera, Frantzian finkatu ziren Hamarkada Doilorrak iraun zuen bitartean. Inkisizioa ez zen berriro ezarri, baina Hirurteko Liberalak egindako ia guztia desegin zuten.

ZATIKETA: Fernando VII.a hil baino lehen zatiketa bat gertatu zen absolutisten aldean:

  • Talde ultra erregezalea, APOSTOLIKOAK. Fernando VII.aren gobernuari bigunegia eta liberalekin eskuzabalegia zela leporatzen zioten. Bere beso armatua boluntario erregezaleak ziren, batik bat nekazariez osatua. Mugimendu ultra honek Karlos Mª Isidro bultzatu zuen erregegai gisa.
  • Talde antiliberala, baina estatu absolutistan erreformak bideratu nahi dituena.
  • Bestalde liberal erradikalak zeuden (Buruzagiak erbestean; barruan, isilpeko elkarteetan ezkutaturik) altxamendu-saio batzuk egin zituzten, baina gehienetan, herriaren babesik ez zutenez, porrot eginda gelditu ziren.

LEGE SALIKOA:

  • Frantzian ikusiko dugu lehen aldiz lege hau.
  • Filipe V.ak sartu zuen Espainian, Habsburgotarren dinastia sar ez zedin.
  • Gizonezkoek soilik goberna zezaketen.
  • Fernando VII.ak kendu zuen Espainian eta Pragmática Sanción legeari eman zion sarrera.

PRAGMÁTICA SANCIÓN edo BERRESPEN PRAGMATIKOA: Fernando VII.ak jarri zuen 1830ean Espainian, Lege Salikoa ezereztatuz. Oinordeko, bere alaba Isabel izendatzen zuen horrela. Lege honek Karlos Mª Isidro baztertzen zuen tronutik.

ERREGEGAIAK Fernando hilko zenerako: 1830ean ultrek Fernando VII.aren anaia Karlos bultzatu zuten erregegai gisa, erregeak berak alaba Isabel nahi zuen bitartean. Karlos eta Isabelen arteko dinastia-auzia bi proiektu eta bi estatu eredu ezkutatzen zituen aitzakia bihurtu zen. 1830 eta 1833 bitartean Maria Kristina (Fernandoren emaztea eta Isabelen ama) erreformista eta liberalen ingurura joan zen biltzen bere alabaren ondorengotzarako eskubideak babesteko.

ALTXAMENDUAK:

  • 1833an, Fernando hil zenean, Karlos eta bere alde zeuden ultrek altxamendu armatuaren aukera egin zuten.
  • Azken urte hauetan, atzerrian erbesteratutako liberalek altxamendu saio batzuk egin zituzten eta atxiloketa eta fusilamenduak (1831) eman zien amaiera altxamendu liberal hauei.

ERREFORMISMOA:

  • Fernando hil bezain laster, goitik bultzaturiko erreformismoa nagusitu zen eta Javier de Burgos izan zen honetan pertsonaia garrantzitsuenetako bat. Errege Dekretu batek probintzien banaketa berri bat zehaztu zuen, estatuaren administrazioaren antolakuntza berriari begira. Probintzien banaketa honek bere horretan dirau, aldaketa handirik gabe, gaurko egunean ere.
  • Liberalak ondo estutuko zituen polizia talde bat egituratu zen.
  • Boluntario talde zibila ere antolatu zen, Aldarea eta Errege-aulkia babesteko. Fase hau absolutisten eta liberalen arteko gerraren jarraipen gisa har daiteke, baina estatua absolutisten menpe zegoen.

TRANTSIZIOA: 1832-1833. urteetan liberalismorako iragarpena edo trantsizioa ematen da Espainian. Egia esan, estatu liberal baten ezarpena ez da iraultzaren ondorio izango, burgesiak eta nobleziak egindako akordio baten emaitza baizik:

  • Espainiako burgesiak ez zuen indar nahikorik iraultza egiteko. Gainera goi burgesiak beldur zien nekazariei.
  • Nobleziak ere beldur zien nekazariei. Bere helburua jabetza bermatzea zen.
  • Horrela gizarte feudaletik orden burges berrirako trantsizioa burgesia eta nobleziaren artean hitzartua izango da.

Hamarkada Doilorra EUSKAL HERRIAN:

  • Diputazioek sendotu egin zuten herrialde bakoitzeko organo politiko exekutiboaren boterea.
  • Polizia arloko konpetentziak eskuratu zituzten.
  • ADUANAK berriro barnealdera eraman zien.
  • Diputazioek ahaleginak egin zituzten Hazienda Zentralari egiten zioten kontribuzioen borondatezko izaerari eusteko.
  • Gero eta gatazka gehiago daude diputazio eta ministerioen artean (diputazioek bere ahalmenak babestu nahi dituzte).
  • Liberalek (edo liberaltzat hartutakoek) ezin dute Batzar Nagusietan parte hartu.
  • Diputazioek sustatu eta diruz lagundu zuten boluntario erregezaleen gorputz zibil armatu batzuen antolakuntza. 10 urtetan zehar aurrekontuetako gastuen parte garrantzitsuenetako bat armak erosteko eta liberalen aurkako gerra prestatzeko bideratu zen.

BUKAERA: Fernando VII.a hil zenean (1833), karlista eta isabelinoak edo kristinoak elkarren aurka altxatuko dira, I. KARLISTALDIA deritzon gerra zibilari hasiera emanez.


[18]GODOY: (1767-1851)

  • Karlos IV.aren balido edo lehen ministroa.
  • Botere ahalguztiduna zuen. Espainia moderno honetako lehen diktadorea izan zela diote batzuek.
  • Barne politikan kontserbadorea izan zen eta ospe handiko ministroez inguratu zuen bere burua (adibidez Jovellanos). Lege Zaharreko administrazio-politika zaharkitua gainditzeko politika erreformista bultzatu nahi zuen.
  • Asturiasko Printzea, Fernando VII.a, oso kontran izan zuen eta Aranjuezko altxamenduaren ondoren kargutik bota zuten.

[19] eta, batez ere, Erresuma Batuaren aurka.

[20] Josef Bonaparte Napoleonen anaia zaharrena zen.

[21] Azken honetan Baskongadak zeuden, Thouvenot jenerala gobernadore zelarik.

[22] Subiranotasuna

  • Kontzeptu politiko bat da. Estatu baten agintea beste baten menpean ez dagoela adierazi nahi du.
  • Iraultza Frantsesa da bere iturria, Rousseauren pentsamendua: agintea herriarena da eta herriak ordezko batzuei ematen die. Hauek herriaren ordezkari dira eta sufragioa beharrezkoa da.
  • Hasieran, XIX.eko lehen erdian, “nazioak” zuen subiranotasuna eta ez “herriak”. Nazioaren ordezkariek parlamentua osatzen zuten eta sufragio zentsitarioz (mugatua) egiten zen, herri xeheari hauteskundetan parte hartzen utzi gabe.
  • XIX.aren bigarren erdian “herriaren” subiranotasuna ezartzen joan zen + ideal demokratikoak + sufragio unibertsala.

[23] Nazioa

  • Lotura zehatz eta bereziak (oinarrian kulturalak eta ekonomikoak batez ere) dituzten lagunen multzoa.
  • Historia bera dute eta horrek bereizketa eta antolatzeko gogo autonomoa dakartza.
  • Muturrera eramanda, euren instituzioak eduki nahi izatera bultzatzen ditu azkenean estatua eraiki arte.

[24] INKISIZIOA

  • Elizako Tribunal hau heresia eta beste zenbait kristautasunaren kontrako delituen aurka aritu zen: sorginak, apostatak, bigamoak
  • 1233an Gregorio IX.ak sortu zuen, kataro edo albigenseak bezalako sektei ekiditeko, ezegonkortasun politiko eta erlijioso ugari sortzen baitzituzten.
  • Espainiako Inkisizioa Errege-Erregina Katolikoek ezarri zuten Gaztela eta Aragoin, kristaututako juduek arriskuan jartzen baitzuten batasuna. 1480an lehenengo tribunalak osatu ziren eta koroaren pean zeuden eta ez Elizaren pean.
  • Sententzia posibleak: Sutan erre, absoluzioa, kartzela, sanbenitoa erabiltzea… Auto de fe izeneko ekitaldian egiten ziren publiko.
  • 1813an Cádizko Gorteek bertan behera utzi zuten.
  • Fernando VII.aren aldi absolutistetan berriro agertu zen.
  • 1834ko uztailaren 15ean desagertu zen betirako.
  • Oso ezaguna da galdekizunetan erabilitako biolentzia eta politikoki egin zen erabilera modernitatearen aurka. Oso bortizki kontrolatu zuten kultura eta liburuen inportazioa eta edizioa.

[25]RIEGO: (1785-1823)

  • Militarra. Frantsesen aurka aritu zen AEBn Independentzia gerran. Preso hartu eta Frantziara bidali zuten.
  • 1814an Espainiara itzuli zen.
  • 1820an matxinatu egin zen. Ameriketako altxamenduari aurre egiteko gudarosteak, Cádizko kuartelean ontziratzeko prest zeudenean, bertako arsenalaz jabetu ziren eta 1812ko konstituzio liberala aldarrikatu zuten→ Hirurteko Liberalari hasiera eman zion.
  • Absolutistek preso hartu eta 1823an exekutatu egin zuten.

[26]Pronuntziamendua

  • Gobernua erorarazteko egiten den militarren altxamendua.
  • XIX. mendeko Espainian du oinarria, agintari militar bat bere tropekin altxatzen zenean, ordena politikoa aldatzearren. Pronuntziamendu kontsideratzeko, indar militarra eta politikoen arteko harremana beharrezkoa da.
  • Pronuntziamenduak: 1814→Espoz eta Minak 1812ko konstituzioa ezarri nahi zuten.
    • 1815→ Porlier-ek A Coruñan.
    • 1820→Riegok Hirurteko Liberala ezarriz.
  • Normalean protagonistak jeneralak izan ohi dira, baina bestelakoak ere badaude: Riego komandantea, Granjako Sarjentuen mutina (1836)…
  • Politikoki ere ez dira beti berdinak: Riego liberala zen; Martinez Campos, berriz, absolutista (1874)…

[27]APOSTOLIKOAK

  • Talde politiko honek monarkia absolutu bat jarri nahi izan zuen 1820an Fernando VII.aren ordez, beraien ustez liberala baitzen hau. (Kontuan hartu Hirurteko Liberala zegoela)
  • Altxamenduak egin zituzten 1822an Katalunian, Nafarroan eta Bizkaian eta 1827an Katalunian “revuelta de los agraviados” deitu ziotena.
  • Geroago hauetako asko alderdi karlistan sartu ziren.

[28]KARLOS MARIA ISIDRO BORBOIKOA (1788-1855)

  • Karlos IV.aren semea eta Fernando VII.aren anaia. Honek semerik ez izatean, Espainiako koroa espero zuen Karlosek.
  • Mª Teresa de Braganza, Portugaleko printzesarekin ezkondu zen. Manifestu bat egin zuen Portugalen, Karlos V.a, Espainiako errege deituz bere buruari.
  • Espainiako armadak Portugal inbaditu zuen eta Karlos Erresuma Batura erbesteratu zuten.
  • 1835ean Espainiara itzuli zen, bere alde egiten zutenak animatzearren.
  • BERGARAKO BESARKADAren ondoren, Frantziara erretiratu zen eta 1844an abdikatu eta Karlos Luis, bere semeari, utzi zion tronua.
  • Triesten hil zen.

[29]ISABELINOAK edo KRISTINOAK:

Isabel II.aren aldekoak. I. Karlistadan Mª Kristina erreginaordearen alde eta Don Karlosen aldeko karlista absolutisten aurka aritu ziren liberalak.

[30]Horrela adierazten du José Carlos Mariateguik (Peru-ko Partidu Komunistaren sortzaile).

“Beste nazioekin trafikatzen uzten ez zienez eta haien lurraldeetako merkataritza eta enpresa eskubideei metropoli gisa eusten zienez, beretzat bakarrik gordez, espainiar politikak erabat oztopatzen eta mugatzen zuen kolonien garapen ekonomikoa”.

[31]KABILDOA

  • Udala. Hego Ameriketan ematen zitzaion izen hau.
  • Normalean penintsulatik etorritako gobernadoreren baten eskuetan egon ohi zen, baina, Espainiak bere Independentzia Gerran aritu behar duenean,bertako kreolak beteko dute hutsunea → Kabildo hauek iraultzaren aldeko batzarrak bilakatuko dira ez gutxitan. 

1. gaia-ERREPASOA

TESTUAK-1 eta 2

Urdaneta

2. gaia

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: