RSS

2. gaia-Enpresa-motak eta zergei buruzko legedia

21 emprendedores multimillonarios que empezaron desde cero – 20.56 min

2.1. Merkataritza-legedia (Merkataritza zuzenbidea, Merkataritza kodea, Lege bereziak)

Merkataritza zuzenbidea

  • Zuzenbidearen barnean, enpresaburu batek, elementu pertsonalak eta materialak erabiliz, egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen duen adarra, hau da, enpresa batek egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen duen adarra.
  • Besteak beste, zuzenbidearen alderdi hauek lantzen ditu: enpresa, enpresaburua, enpresaren forma juridikoa (banako enpresa, sozietate kolektiboak, sozietate anonimoak…), kontabilitatea, publizitatea eta enpresa-jardueraren babesa.

Merkataritza kodea: Espainian egiten diren merkataritza-eragiketen lege-esparru nagusia.

Lege bereziak

  • Merkataritza Kodeak ez du merkataritza-legeria osoa biltzen eta merkataritzako xedapen gehienak lege berezietan daude. Lege berezi horiek aldatzen ari dira etengabe.
  • Aipagarrienak hurrengoak dira: Konkurtso Legea, Merkataritzako Erregistroaren Erregelamendua, Patenteen eta Marken Legea, Publizitatearen Lege Orokorra, Lehia Defendatzeko Legea, Kapital Sozietateen Legearen Testu Bategina eta Arrisku Kapitaleko Erakundeei buruzko Legea.
  • PATENTEI eta MARKEI buruzko Legea: Jabetza industriala babesten duten arauen multzoa da, eta industria-prozesuetan erabil daitezkeen asmakizun eta teknika berrien asmatzaileak babesteko helburua dute, bai eta ekoiztea, fabrikatzailea edo merkaturatzailea babestekoa ere, ZEINU BEREIZGARRIAK jarriz. Zeinu edo ikur horiek produktu bat besteetatik bereizten dute eta besteek ustiatzetik babesten dute.
  • LEHIA DEFENDATZEKO Legea: Estatuko merkatuan lehia eragotzi, mugatu edo faltsutu dezaketen jarrerak zehazten ditu. Horrenbestez, legeak eragotzi egiten die enpresei nagusitasunerako posizioa gehiegikeriaz baliatzea.
  • PUBLIZITATEAREN Lege Orokorra: Publizitatea eremu leial baten baitan egiteko helburua du, hirugarrenei kalterik eragin gabe, pertsonei erasorik egin gabe eta Konstituzioan aitortutako balioak eta eskubideak urratu gabe.

2.1.1. Merkataritza-erregistroa (Def, Helburuak, Ahalduna)

  • Estatuaren erakunde bat da, Justizia Ministerioaren mendekoa. Erregistro horretan izena emandako enpresaburuen egoera juridikoaren publizitate ofiziala da.
  • Helburuak: Enpresak inskribatu, Enpresa-liburuak legeztatu eta Ahaldunak inskribatu.
  • Ahalduna: Beste pertsona baten ordezkari moduan jarduteko notario-eskuespena duen pertsona da.

2.2. Enpresen sailkapena

2.2.1. Neurriaren arabera

Tamainaren arabera enpresa handiak, ertainak eta txikiak bereizten dira. Askotan enpresa txikiak eta ertainak batera sailkatzen dira, ETE edo Enpresa Txiki eta Ertainak akronimoa erabiliz. Enpresak horrela sailkatzeko irizpideak langile kopurua edo fakturazioa izaten da, sektore ekonomiko ezberdinetan enpresak berez handiagoak edo txikiagoak izaten direla ere kontuan hartuz. Enpresaren tamainaren araberako sailkapenerako irizpide zehatzak izaten dira herrialde guztietan estatistika-erakunde ofizialen eskutik, enpresei buruzko estatistikak osatzearren. Enpresa handiek euren jardueretako baliabide gehiago izaten dituzte, baina zurrunak eta burokratikoak ere badira. Enpresa txikietan, berriz, giza harremanak estuagoak izaten dira, baina finantza-baliabideak lortzerakoan zailtasun handiagoak izaten dituzte.

Imagen relacionada

2.2.2. Jardueraren arabera (3) – Esternalizazioa

  • Lehen sektorea
  • Bigarren sektorea
  • Hirugarren sektorea

ESTERNALIZAZIOA, HIRUGARRENTZEA edo OUTSOURCING: Gaur egun, bigarren sektoreko enpresek hirugarren sektoreko enpresak aukeratzen dituzte zenbait zerbitzu egiteko. Esate baterako, garbiketa, aholkularitza eta makinen mantentze-lanak.

2.2.3. Enpresak jarduten duen eremu geografikoaren arabera (5)

  • TOKIKO enpresak: Herri jakin batean jarduten dute.
  • ESKUALDEKO enpresak: Jarduera eskualde edo autonomia-erkidego bereko zenbait herri edo probintzietan jarduten dute.
  • Enpresa NAZIONALAK: Herrialde batean jarduten dute. Adibidez: Mercadona.
  • NAZIOARTEKO enpresak: Herrialde batean jarduten dute, baina ekoizpena beste herrialde batzuetara esportatzen dute. Adibidez: Bodegas Remelluri.
  • Enpresa MULTINAZIONALAK: Egoitza nagusia herrialde batean dute eta filialak dituzte beste herrialde batzuetan. Adibidez, Telefónica edo Repsol.

2.2.4. Etekinen helburuaren arabera (2)

  • IRABAZI-ASMOAK DITUZTEN enpresak: Enpresaren helburua. irabaziak lortzea eta ondarea handitzea dira. Ohikoenak dira.
  • IRABAZI-ASMORIK EZ DUTEN enpresak: Enpresaren estatutuetan jasotzen da irabaziak helburu sozialetarako erabiliko direla edo enpresa bera hazteko, eta ez jabeei ordaintzeko.

2.2.5. Kapitalaren jabetzaren arabera

Sozietate anonimo diren enpresetan jabetza ziurtatzen duen agiria akzioa: akzio bat daukana enpresaren zati txiki baten jabea da eta bere erantzukizuna akzioaren baliora mugatzen da. Akzioak etengabe eta modu askean eskualdatzen dira burtsan. Irudian, 1948 urteko Bizkaiko Labe Garaiak enpresako akzio bat, 500 pezetako balioko jabetza ziurtatzen duena. Akzio guztien balioa edo kapital soziala 375.000.000 pezetakoa da.

Enpresaren jabetza-motak eta ondoriozko nortasun juridikoak enpresaren helburuak eta antolakuntza, erabakiak hartzeko eskumena eta hartzekodunekiko erantzukizuna eragiten dituzte. Enpresaren nortasun juridikoei buruzko legeria herrialde bakoitzaren merkataritza-kodean biltzen da batez ere. Era horretan, enpresa mota hauek bereiz daitezke:

  • Enpresa publikoak: estatua da enpresaren jabea enpresa publikoetan eta horietan helburua ez da izaten ahalik eta irabazi handienak lortzea, baizik eta errentagarritasun ezagatik ekonomia kapitalistako merkatuak batzuetan eskaintzen ez dituen ondasun eta zerbitzuak ekoiztea, hala nola garraio publikoa eta ikerkuntza enpresa publikoak dira esaterako, Euskotren eta Euskal Herriko Unibertsitatea; ekonomia sozialistetan, berriz, enpresa publikoak denetariko jardueretan nagusitzen dira, sozialismoaren printzipio politikoei jarraiki.
  • Enpresa pribatuak edo kapitalistak: jabetza pribatuko enpresak dira, kudeaketa independente eta autonomoa dutenak, jabe eta bazkideek jarritako helburuen arabera eta irabaziak beraien artean banatuz; aldi berean, liberalismo ekonomikoak bultzaturiko enpresa mota da, enpresa pribatuen irabazi-asmoak eta merkatuan beraien artean sortzen den lehiak ekonomiaren oreka eta gizartearen ongizatea dakartzatela baieztatuz.
  • Enpresa mistoak: aldi berean estatuaren eta eragile pribatuen partaidetza dutenak.

2.2.6. Forma juridikoaren arabera (2) – Klasifikazioa

  1. Banakako enpresak: enpresaren jabea pertsona fisiko bakarra da banakako enpresetan eta pertsona fisiko moduan ere erantzukizun mugagabea du enpresak sortutako obligazioak betetzeko, enpresaren ondarea eta ondare pribatua bereizi gabe; merkataritza-zuzenbideak, ordea, enpresaburu eta bazkideen erantzukizuna mugatzen duten figurak sortu ditu eta halatan gutxi dira bere jarduera betetzeko banakako enpresaren figura aukeratzen duten enpresaburuak.
  2. Sozietateak: enpresaren jabetza pertsona zenbaitek batera daukatenean, sozietate bat sortzen dela esaten da; enpresaren jabe den pertsona bakoitzari bazkide deritzo eta sozietate-mota zein den erantzukizun mota berezia du.
    • SOZIETATE ZIBILAK eta ONDASUN ERKIDEGOAK: enpresaren izaera bazkideak diren pertsona fisikoekin dator bat eta beraz, erantzukizun subsidiario, solidario eta mugagabea du, ondasun komunitateetan bazkide bakoitzaren partizipazio-kuotaren araberakoa bada ere. Espainiar zuzenbidean ez dute merkataritza-izaerarik eta beraz, ez dute Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar.
    • SOZIETATE KOLEKTIBOAK: hauetan bazkideek erantzukizun subsidiario, solidario eta mugagabea dute eta beraz, bazkideek elkarrekiko konfiantza osoa dutenean osatzen dira, sozietate zibiletan bezala. Merkataritza-izaera du eta beraz, Sozietateen gaineko zerga ordaindu behar du.
    • SOZIETATE KOMANDITARIOAK: sozietate hauetan bazkide kolektiboak zein komanditarioak daude; bazkide kolektiboek lana zein kapitala jartzen dituzte eta erantzukizun mugagabea dute; bazkide komanditarioek, berriz, kapitala bakarrik jartzen dute eta euren erantzukizuna kapital horretara mugatzen da.
    • ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEAK: sozietate anonimoekin batera, sozietate-mota ugariena da; bertan bazkideek jarritako kapitalera mugatzen den erantzukizuna dute, baina printzipioz euren ekarpena ezin zaio beste pertsona bati eskualdatu;
    • SOZIETATE ANONIMOA: bazkideen ekarpenek osaturiko kapitala akzioetan banatzen da eta bazkideen ekarpena bere esku dauden akzioek adierazten duten zenbatekora mugatzen da; akzio hauek eskualdatu egin daitezke baldintzarik gabe eta, beraz, bazkideak edo enpresaren jabeak aldakorrak izan daitezke denboran zehar (eta hortik sozietateak duen anonimo izena).

KOOPERATIBAK: enpresaren jabeak eta kudeatzaile nagusiak langileak beraiek direnean.
Imagen relacionada

2.2.7. Beste era bateko enpresa motak

  • MULTINAZIONALAK euren jarduerak herrialde anitzetan burutzen dituzten enpresak dira.
  • FRANKIZIAKO enpresak (frankiziatzaileak eta frankiziatuak): enpresa frankiziatzaileak marka, know-how eta teknologia eskaintzen dituen enpresa da eta enpresa frankiziatua, diru trukean, horiek erabiltzen dituena bere jarduerarako.
  • ENPRESA NAGUSI eta MENDEKO ENPRESA: beste enpresa zenbaiten kapitaletan partaidetza duen enpresa da enpresa nagusia, mendeko enpresaren kudeaketan eragin nabarmena duena.
  • ENPRESA KONTZESIONARIOAK beste baten ondasunak eta zerbitzuak ustiatzeko eskumena duen enpresa da; adibidez, auto-marka bateko automobilak saltzeko eskumena duen enpresaburua auto-kontzesionarioa da.
  • ENPRESA FAMILIARRETAN jabetzaren gehiengoa pertsona bakar baten edo pertsona baten familiaren esku egoteaz gainera, pertsona horiek enpresaren kudeaketan rol nabarmena dute.
  • AUTOGESTIO ENPRESA kudeaketa arloan langileek beraiek kontrolatu eta antolatzen duten enpresa da.

Resultado de imagen de muñeco blanco empresari

2.3. Enpresa motak forma juridikoaren arabera

2.3.1. Banako enpresa (Def)

Def: Nortasun fisikoa duen enpresa-mota da; hau da, enpresaren jabeak pertsona fisikoak dira.

2.3.1.1. Banako enpresaburua edo autonomoa (Def, Arauak (2), Bereizgarriak (4), Erantzukizuna, Gutxieneko kapitala, Izena, Zergak)

  • Def: Bere izenean eta enpresa baten bidez merkataritza-jarduera, industria-jarduera eta jarduera-profesionala egiten duen pertsona fisiko bat da.
  • Arauak (2)
    • Merkataritza Kodea, merkataritza alorrean.
    • Kode Zibila, eskubideen eta obligazioen alorrean.
  • Bereizgarriak (4)
    • Adin nagusikoa izan behar du.
    • Bere eskubideak erabiltzeko eskubide osoa izan behar du.
    • Ez dauka lege-araubide berezirik, eta horrenbestez, bere jardueran Merkataritza Kodeko xedapen orokorrak bete behar ditu merkataritzaren alorrean, eta Kode Zibilekoak, eskubideen eta obligazioen alorrean.
    • Enpresaren erabateko kontrola du, jabe denez, eta enpresaren kudeaketa ere bere gain dago.
  • Erantzukizuna: Enpresa-mota horretan, nahasi egin ohi dira enpresaburua eta kapitalista, eta, horrenbestez, baita enpresaren ondarea eta haren enpresarena ere. Jabeak guztiz kontrolatzen du enpresa, berak kudeatzen du eta enpresak sortutako zorren erantzule da, egun duen ondare guztiarekin eta etorkizunean izan dezakeenarekin erantzungo duelarik. Hau da, erantzukizuna MUGAGABEA da.
  • Gutxieneko kapitala: Ez dago gutxieneko kapitalik izan beharrik.
  • Izena: Bat etorri behar du titularraren izenarekin.
  • Zergak: PFEZ edo Pertsona Fiskoen Errentaren Gaineko Zerga ordaindu behar du, enpresaren mozkinak banakoen mozkinak direla jotzen delako.

2.3.1.2. Ondasun-erkidegoa (Arauak, Bereizgarria, Bazkideak, Kapitala, Erantzukizuna, Zergak)

  • Arauak: Ez du nortasun juridiko propiorik eta oinarria kontratu bat da. MERKATARITZA KODEKO xedapen orokorrak arautzen ditu, merkataritza alorrean eta KODE ZIBILEKOAK, eskubideen eta obligazioen alorrean.
  • Bereizgarria: Jarduera egiteko, kontratu pribatu batean jasota egon behar du zer nolako ekarpenak egiten dituen ondasun-erkidegoko kide bakoitzak eta zer ehuneko dagokion ondasun-erkidegoaren irabazi eta galeretan.
  • Bazkideak: Gutxienez, bi bazkide izan behar ditu.
  • Kapitala: Ez dago gutxieneko kapital-ekarpenik.
  • Erantzukizuna: MUGAGABEA da.
  • Zergak: PFEZ edo Pertsona Fiskoen Errentaren Gaineko Zerga ordaindu behar du.

2.3.1.3. Sozietate zibil pribatua (Def, Izena, Bazkideak, Kapitala, Erantzukizuna, Zergak)

  • Def: Ez du nortasun juridikorik eta banako enpresen barruan kontsideratzen da. Hala ere, bi pertsona edo gehiagoren arteko KONTRATU batean oinarritzen da, eta horren bidez obligazioa hartzen dute dirua, ondasunak edo industria erkidegoan jartzeko, irabaziak elkarren artean banatzeko.
  • Izena: Bazkideek aukeratutako EDOZEIN izan daiteke.
  • Bazkideak: Bi gutxienez. Bi motatakoak izan daitezke:
    • Kapital-ekarpena egiten dutenak (dirua eta ondasunak).
    • Lanaren ekarpena egiten dutenak (BAZKIDE INDUSTRIAL deritzaie).
  • Kapitala: Ez dago gutxieneko kapital-ekarpenik.
  • Erantzukizuna: MUGAGABEA.
  • Zergak: PFEZ edo Pertsona Fiskoen Errentaren Gaineko Zerga ordaindu behar du.

Imagen relacionada

2.3.2. Sozietatea den enpresa (Def, SOZIETATE ZIBIL PUBLIKOA (3), MERKATARITZA-SOZIETATEA (Def, Bereizgarriak (4), Motak (2))

  • Def: Nortasun juridikoa duen enpresa da. MERKATARITZA ERREGISTROAN inskribatuta egon behar du. Motak:
    • Sozietate Zibil Publikoak
    • Merkataritza-Sozietateak
    • Gizarte-intereseko Sozietateak
  • SOZIETATE ZIBIL PUBLIKOA
    • Sozietate Zibil Pribatuaren helburu eta ezaugarri berberak ditu.
    • Baina sozietateko bazkideen arteko itunak publikoak dira eta notarioaren aurrean egindako eskritura publikoz formalizatzen dira.
    • Merkataritza Erregistroan inskribatuta egon behar du nortasun juridikoa duten sozietate guztiek bezala.
  • MERKATARITZA-SOZIETATEA
    • Def: Enpresa baten ustiapenean lankidetzan aritzeko, pertsona batek edo gehiagok ondare-funts komun bat bilduz osatutako sozietate-mota bat da.
    • Bereizgarriak (4)
      • Nortasun juridikoa du.
      • Helburua: mozkinak lortu eta irabaziak banatzea.
      • Merkataritza-sozietate guztiak ESKRITURA PUBLIKO bidez eratu behar dira.
      • MERKATARITZA ERREGISTROAN inskribatu behar dira.
    • Motak (2)
      • SOZIETATE PERTSONALISTAK: Kudeaketa bazkideek beraiek egiten dute, eta, beraz, garrantzitsuagoak dira bazkideen ezaugarri pertsonalak sozietatean duten kapital bera baino. Bi mota daude:
        • SOZIETATE KOLEKTIBOA
        • KOMANDITAKO SOZIETATE HUTSA
      • SOZIETATE KAPITALISTAK: Kapital-ekarpena bazkideen ezaugarriak baino garrantzitsuagoa da. Kudeaketa ez dauka zertan bazkideen lana izan behar, aukera baitago lan horretarako enpresaburu profesional bat kontratatzeko. Motak:
        • KOMANDITAKO SOZIETATE AKZIODUNA
        • ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA
        • SOZIETATE ANONIMOA
        • ENPRESA BERRIA SOZIETATE MUGATUA

Imagen relacionada

2.4. Merkataritza-sozietatea

2.4.1. Sozietate Kolektiboa (Def, Araua, Bazkideak, Erantzukizuna, Kapitala, Transmisioa, Izena, Zergak)

  • Def: Bazkideen ezaugarri pertsonalek berebiziko garrantzia dute, sozietate PERTSONALISTA delako.
  • Araua: MERKATARITZA KODEA.
  • Bazkideak: Bi bazkide behar dira gutxienez eta ez dago gehieneko kopururik. Bazkide guztiek hartzen dute parte enpresaren kudeaketan. Hala ere, BAZKIDE INDUSTRIALEK (hauek ekarpena lana da) ezin dute kudeaketan parte hartu.
  • Erantzukizuna: Pertsonala, solidarioa eta MUGAGABEA.
  • Kapitala: Ez dago gutxieneko kapitalik.
  • Transmisioa: Bazkide-izaera ezin da askatasunez eskualdatu: gainerako bazkideek ados egun behar dute horretarako.
  • Izena: Bazkide guztien izena, batzuena edo bakarrarena eta atzetik “eta konpainia” adierazmoldea edo “y Cía” laburdura. Eta horren atzetik, beti, “Sozietate Kolektiboa” edo “SK” laburdura jarri behar dira.
  • Zergak: SZ edo Sozietateen gaineko Zerga.

2.4.2. Komanditako Sozietate Hutsa (Def, Araua, Bazkideak, Erantzukizuna, Transmisioa, Kapitala, Izena, Zergak)

  • Def: PERTSONALISTA den sozietate-mota bat da, nahiz eta bi bazkide-mota egon: Kolektiboak eta Komanditarioak.
  • Araua: MERKATARITZA KODEA.
  • Bazkideak:
    • Bi mota:
      • Bazkide KOLEKTIBOAK: Sozietatea zuzenean kudeatzen dute eta erantzukizun pertsonala, solidarioa eta mugagabea dute sozietatearen zorrei dagokionez.
      • Bazkide KOMANDITARIOAK: Ekarpen ekonomikoa egiten dute sozietatean, ez dute enpresaren kudeaketan parte hartzen eta emaitza ekonomikoen partaidetza dute. Beraz, sozietatean egindako ekarpenaren araberako ERANTZUKIZUNA dute, MUGATUA.
    • Bi bazkide gutxienez, eta horietako bat KOLEKTIBOA eta bestea KOMANDITARIOA.
  • Erantzukizuna: MUGATUA.
  • Transmisioa: Bazkide-izaera ezin da askatasunez eskualdatu: gainerako bazkideek ados egon behar dute.
  • Kapitala: Ez dago gutxieneko kapitalik.
  • Izena: Bazkide kolektibo guztien izena, batzuena edo bakarrarena eta atzetik “eta konpainia” adierazmoldea eta “Komanditako Sozietatea” (edo “S. en C.” edo “S. Com.” laburdurak.
  • Zergak: SZ edo Sozietateen gaineko Zerga.

Imagen relacionada

2.4.3. Komanditako Sozietate Akzioduna (Def, Bazkideak, Araudia, Kapitala, Izena)

  • Def: KAPITALISTEN artean sartzen da, sozietate horietako bazkide batzuentzat askoz garrantzitsuagoa baita kapitala bazkideen ezaugarri pertsonalak baino.
  • Bazkideak: Bazkide komanditarioen partaidetza akzioz osatuta dago, kapitalaren ZATI ALIKUOTAZ (zati berdinez).
  • Araudia: SOZIETATE ANONIMOEN ARAUDIA
  • Kapitala: 60.000 € gutxienez. Enpresa eratzen den unean, dena harpidetuta egon behar du, eta horren laurdenak, gutxienez, ordainduta egon behar du.
  • Izena: Bazkideek aukeratutako edozein izan daiteke, eta atzetik “Komanditako Sozietate Akzioduna” edo “S. Com. p. A.” laburdura eraman behar du.

2.4.4. Erantzukizun mugatuko sozietatea (Def, Erantzukizuna (2), Kapitala, Izena, Transmisioa, Zergak, Eraketa, Organoak (2), Bazkideak)

  • Def: KAPITALISTA da, bazkide gutxik osatzen duten eta kapital handirik behar ez duten enpresentzat egokia.
  • Erantzukizuna: MUGATUA: sozietatean egindako ekarpenaren araberakoa.
  • Kapitala: 3.000 € gutxienez. Enpresa eratzen den unean, dena harpidetuta egon behar du eta ordainduta egon behar du.
  • Izena: Izena eta atzetik “Erantzukizun Mugatuko Sozietatea” edo “Sozietate Mugatua” edo “SRL” edo “SL” laburdurak.
  • Transmisioa: Sozietatearen administratzaileei jakinarazi behar zaie partaidetzak eskualdatu egin nahi direla, zenbat, nork eskuratuko dituen eta zer prezio hitzartu den. Bertako bazkideek eskuratu nahiko balituzte, lehentasuna izango dute. Eskualdaketa dokumentu publiko bidez egin behar da.
  • Zergak: SZ edo Sozietateen gaineko Zerga.
  • Eraketa: MERKATARITZA ERREGISTROAn inskribatu behar da eta, beste datu batzuen artean, sozietatearen ESTATUTUAK jaso behar dira, hau da, bazkideek adostutako arauak.
  • Organoak:
    • BATZAR OROKORRA: Eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko organoa da. Bazkide guztiek bete behar dituzte han onartutako erabakiak; baita bileran parte hartu ez dutenek ere.
    • ADMINISTRATZAILEAK: Baldintza hauek bete behar dituzte:
      • Ezin izango dute, besteren kontura, sozietatearen xede den merkataritza-mota berdinean jardun.
      • Sozietatearen eskriturak ezartzen duen aldian jardungo dute, eta Batzar Orokorrak edozein unetan kendu ahal izango ditu kargutik.
      • Urteko kontuak egiteko, SAren arauiei jarraitu behar die.
      • Ez da ezinbestekoa bazkide izatea.
  • Bazkideak:
    • Bazkide batek edo gehiago eratu dezakete.
    • Mozkinen banaketan parte hartzeko eskubidea, eta sozietatearen ondarearen banaketan parte hartzekoa, likidatu egiten bada.
    • Sozietatetik atera diren bazkideen partaidetzak lehentasunez erosteko eskubidea.
    • Informazioa jasotzekoa, eskrituretan adierazitako epeetan.

2.4.5. Enpresa Berria Sozietate Mugatua (Def, Erantzukizuna, Kapitala, Izena, Zergak, Eraketa, Bazkideak)

  • Def: KAPITALISTA da. Enpresa txikiak azkar erraz eta kostu txikiz era daitezke, zergak atzeratuko zaizkie lehen urteetan, eta aholkularitza izango dute.
  • Erantzukizuna: MUGATUA, bazkideek sozietatean egindako kapital-ekarpenen arabera.
  • Kapitala: 3.012 € gutxienez eta 120.002 € gehienez. Gutxieneko kapital hori dirutan ordaindu behar da eta sozietatearen kapitala PARTAIDETZATAN banatuta dago.
  • Izena: Bazkide sortzaileetako baten bi abizenez eta izenaz osatuta egongo da, eta atzetik kode alfanumeriko bat izango du. Horrez gain, “Enpresa Berria Sozietate Mugatua” eraman beharko du (edo SLNE laburdura). Sozietatearen izenean agertzen den izena eta abizenak dituen bazkideak bazkide izateari uzten badio, sozietatearen izena aldatu beharko da, bazkideetako baten izena eta abizenak izan ditzan, beti, sozietateak.
  • Zergak: SZ edo Sozietateen gaineko Zerga.
  • Eraketa: Dokumentu elektroniko bakarra behar da. Ministro Kontseiluak errege-dekretu bidez onartutako dokumentua da, eta hartan enpresa berria sozietateari buruzko datu guztiak jasoko dira, eta teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez igorri ahal izango da.
  • Bazkideak:
    • Bazkide bat behar da gutxienez eta 5 gehienez.
    • Bazkideak pertsona fisikoak izan behar dute.
    • Eratzen den unean, ezin ditu 5 bazkide baino gehiago izan. Gerora, partaidetzak eskualdatzen badira soilik gaindi daiteke kopuru hori.
    • Pertsona bat mota horretako sozietate baten bazkide bakarra bada, ezin izango du beste enpresa berria sozietate mugatu bat eratu ezta beste baten bazkide bakar izan ere.

Resultado de imagen de muñeco blanco empresari

2.4.6. Sozietate Anonimoa (Def, Bazkideak, Erantzukizuna, Kapitala, Izena, Transmisioa, Zerga, Eraketa, Organoak)

  • Def: KAPITALISTA da, bazkideen ezaugarri pertsonalek ez dutelako inolako garrantzirik enpresan: kapitala da elementu garrantzitsu bakarra. SA da enpresa handiei hobekien egokitzen zaien sozietate-mota.
  • Bazkideak: Bat edo bat baino gehiago izan daitezke eta pertsona fisiko edo juridikoak. Erantzukizun Mugatuko sozietatean bezala, SAk bazkide bakarra badu, PERTSONA BAKARREKO SOZIETATEA deritzo.
  • Erantzukizuna: MUGATUA, egindako kapital-ekarpenaren arabera.
  • Kapitala: 60.000 € gutxienez. Kapitala akzio izendunetan edo eramailearentzako akziotan banatuta dago. Sozietatea eratzen den unean, kapital osoak harpidetuta egon behar du, eta kapitalaren % 25ek, gutxienez, ordainduta egon. Ordaintzeko dauden kopuruei DIBIDENDU PASIBO esaten zaie, eta gerora ordaintzen dira, aurretik adostutakoa betez.
  • Izena: izena eta atzetik “Sozietate Anonimoa” edo “SA” siglak.
  • Transmisioa: Akzioen transmisioa librea da, sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoen unetik aurrera.
  • Zerga: SZ edo Sozietateen gaineko Zerga.
  • Eraketa: MERKATARITZA ERREGISTROAN inskribatu behar da eta sozietatearen ESTATUTUAK, behintzat, jaso behar ditu.
  • Organoak:
    • BATZAR OROKORRA: Bazkideen bilkura da eta hor erabakitzen dira enpresari buruzko gai garrantzitsuak. Botoen gehiengo absolutuz egin ohi da.
    • ADMINISTRATZAILEAK:
      • Batzar Orokorrak izendatzen dituzte.
      • Ez daukate akziodun izan beharrik.
      • Sozietatearen erantzule dira.

2.5. Merkataritza-sozietate bereziak

2.5.1. Lan Sozietatea (Def, Bazkideak, Erantzukizuna, Kapitala, Langileak, Izena, Transmisioa, Baldintza berezia, Zergak, Eraketa)

  • Def: Sozietatearen kapitalaren gehiengoa modu pertsonalean eta zuzenean lan egiten duten langileen esku dagoen sozietate anonimoa edo erantzukizun mugatuko sozietatea da.
  • Bazkideak: Bazkide batek ezin du kapitalaren herena baino gehiago osatzen duen akzio edo partaidetzarik izan, salbu eta sozietatea, hasieran, bi bazkiderekin soilik eratzen bada. Sozietateak, gutxienez, 3 bazkide izan behar ditu, baina badago aukera kontratu mugagabea duten bi langilerekin eratzeko.
  • Erantzukizuna: MUGATUA.
  • Kapitala: 60.000 € gutxienez SA denean eta 3.000 € gutxienez Erantzukizun Mugatukoetan.
  • Langileak: Bazkide ez diren langileak kontrata daitezke, baina badituzte mugak: bazkide ez direnak guztira enpresan egiten dituzten lan-orduak ezin dira bazkide diren langileek guztira egiten dituzten orduen % 49 baino gehiago izan.
  • Izena: izena eta atzetik “Erantzukizun Mugatuko Lan-sozietatea” edo “Lan-sozietate Anonimoa” jarriko da, edo “SLL” edo “SAL” laburdurak.
  • Transmisioa: Sozietatearen laneko akzioak eta partaidetzak askatasunez eskualdatu ahal izango zaizkie bazkide langileei eta bazkide ez diren lan-kontratu mugagabeko langileei. Administratzaileei jakinarazi beharko zaie zenbat akzio eskualdatu diren, zer ezaugarri dituzten eta nork eskuratu dituen.
  • Baldintza berezia: Erreserba-funts berezi bat osatu behar dute, eta lortutako mozkin likidoaren % 10 gorde behar dute horretarako.
  • Zergak: SZ edo Sozietateen gaineko Zerga.
  • Eraketa: Eskritura publiko bidez formalizatu eta MERKATARITZA ERREGISTROAN inskribatu behar da. Horren aurretik, dagokion AUTONOMIA-ERKIDEGOKO LAN-SOZIETATEEN ERREGISTROAN ere inskribatuta egon behar du.

Resultado de imagen de muñeco blanco empresari

2.5.2. Kooperatiba-sozietateak (Def, Motak, Bazkideak, Erantzukizuna, Kapitala, Izena, Baldintza berezia, Zergak, Eraketa, Organoak, Bazkideak, Motak)

  • Def: Interes eta premia berdinak dituzten eta enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisikoen eta juridikoen elkarte bat da kooperatiba-sozietatea. Emaitza ekonomikoak (SOBERAKIN deritzaie eta ez mozkin) bazkideei esleitzen zaizkie, funts erkideei erantzuna eman ondoren, egiten duten kooperatiba-jarduera kontuan hartuta. Kooperatibek ondare erkide bat sortzen dute, mugak daude hura eskualdatzeko eta ez dute irabazi-asmorik.
  • Motak: LEHEN MAILAKO KOOPERATIBA, BIGARREN MAILAKOA edo ONDORENGO MAILA batekoa izan daiteke.
  • Bazkideak
    • Lehen mailakoan, bazkideek 3 izan behar dute gutxienez, eta pertsona fisikoak izan ohi dira.
    • Bigarren mailakoan, 2 bazkide izan ohi dira, eta pertsona juridikoak diren kooperatibez osatuta daude.
    • Bazkideen alta eta baja borondatezkoa eta askea da. Sozietateak kapital-ekarpena soilik egiten duten kideak izan ditzake (pertsona fisikoak edo juridikoak). Interesak jasoko dituzte ekarpenaren truke eta ez dute sozietatearen zorraren erantzukizun pertsonalik.
  • Erantzukizuna: MUGATUA. Sozietatean duten ekarpenaren  zenbateko izendatura mugatzen da, benetan ordaindu edo hitzemandako ekarpenen zenbatekora. Dena den, sozietatearen estatutuetan, beste erantzukizun-mota bat ere ezar daiteke, eta MUGAGABEA izan daiteke.
  • Kapitala: Gutxieneko kapitala estatutuetan ezarrita dago eta aldagarria da. Lehen mailako kooperatibetan, bazkide bakoitzaren ekarpena ezin izango da sozietatearen kapitalaren herena baino handiagoa izan. Kapitalak guztiz ordainduta egon beharko du sozietatea eratzen den unean.
  • Izena: Izenaren atzetik, “Kooperatiba Sozietatea” edo S. Coop” laburdura joango da. Autonomia erkidego guztietan ez da berdina jartzen.
  • Baldintza berezia: Kooperatibak lortutako soberakinen % 30, gutxienez, Nahitaezko Erreserba funtsean eta Heziketako eta Kooperatiba Sustapeneko Funtsean sartuko da.
  • Zergak: SZ edo Sozietateen gaineko Zerga.
  • Eraketa: Nortasun juridikoa eskuratzeko, kooperatibak betekizun formal hauek bete behar ditu; ERATZE-ESKRITURA eta ESTATUTUAK idatzi behar dira, eskritura notarioaren aurrean sinatu behar da, eta kooperatiben erregistroan inskribatu.
  • Organoak:
    • BATZAR NAGUSIA: Bazkideen bilkura da, bai eta kideena ere, horrelakorik balu. Gaiak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko organo gorena da.
    • KONTSEILU ERREKTOREA: Kooperatibaren gobernu-, kudeaketa-, eta ordezkaritza-organoa da. Gutxienez, 3 kide izan behar ditu (kooperatibako bazkideak) eta zuzendari bat ere izenda daiteke.
    • ERREKURTSO BATZORDEA: Bazkideei ezarritako zehapenak izapidetu eta haiei buruzko erabakiak hartzen ditu.
    • KONTU-HARTZAILEAK: Urteko kontuak ikuskatzen dituzte. Bazkide batetik hirura bitartean izaten dira.
  • Bazkideak:
    • Eskubideak:
      • Kooperatibaren jardueretan parte hartzekoa.
      • Eskubideak gauzatzeko eta betebeharrak betetzeko beharrezkoa den informazioa jasotzekoa.
      • Kooperatiba itzulkinean, soberakina banatzekoa.
    • Betebeharrak:
      • Batzar Nagusiko bilkuretara joatekoa eta bazkidea kide den gainerako organoetan parte hartzekoa.
      • Sozietatearen organoek hartutako erabakiak betetzekoa, baliozkoak badira.
      • Prestakunta-jardueretan parte hartzekoa.
  • Motak: Hona hemen batzuk:
    • Lan elkartuko kooperatibak
    • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatibak
    • Etxebizitza-kooperatibak
    • Nekazaritza-kooperatibak
    • Lurra erkidegoan ustiatzeko kooperatibak
    • Zerbitzu-kooperatibak
    • Itsasoko kooperatibak
    • Garraiolarien kooperatibak
    • Aseguru-kooperatibak
    • Osasun-kooperatibak
    • Irakaskuntza-kooperatibak
    • Kreditu-kooperatibak

Resultado de imagen de muñeco blanco empresari

2.6. Enpresek ordaindu beharreko zergak (Tributuen Lege Orokorra, Zerga-zuzenbidea)

  • Tributuen Lege Orokorra: Zergei buruzko arau nagusia TRIBUTUEN LEGE OROKORRA da. Bertan daude definituta zerga-kontzeptu nagusiak, zerga-erakundeen egitura eta funtzionamendua nolako den ezartzen du, baita zein den tributuak kudeatzeko prozedura ere.
  • Zerga-zuzenbidea: Estatuak diru-sarrerak behar ditu, gastu publikoak, Estatuko Aurrekontu Publikoetan jasotakoak, estaltzeko, eta arau batzuk onartzen ditu horretarako: ZERGA-ZUZENBIDEA osatzen duten arauak.

2.6.1. Tributuak eta tributu-motak (Zer dira?, Motak (3))

  • Zer dira? Tributuen bidez lortzen ditu estatuak diru-sarrera gehienak. Tributuak nahitaez ordaindu behar dituzte herritarrek.
  • Helburuak: bi helburu nagusi dituzte:
    • Gastuak finantzatzeko beharrezkoak diren baliabideak lortzea.
    • Herrialdeko jarduera ekonomikoa kontrolatzea.
  • Motak (3)
    • TASAK:
      • Erakunde publiko bati emandako diru-prestazioak dira, hark erabiltzaileari onura zuzena dakarkion zerbitzu publiko edo jarduera bat ematearen ordainetan.
      • Adib: Erakusketa publiko baterako sarrera, Unibertsitate Publiko batean ikasteko ordaindu behar den matrikula…
    • KONTRIBUZIO BEREZIAK:
      • Obra publikoei edo zerbitzu publikoei esker ondasunek izandako balio-handitzea zergapetzen du. Onura ez du zerga ordaintzen duen horrek soilik jasotzen, gizarteak oro har baizik.
      • Adib: Urbanizazio-lanak
    • ZERGAK:
      • Administrazio publikoek ordainetan zuzenean ezer eman gabe zergapekoei eskatzen dizkieten ordainketak dira, diru horrek helburu zuzenik izan gabe.
      • Adib: PFEZ, SZ…

Imagen relacionada

2.6.2. Zergak eta zerga-motak (Motak, Jasotzaileak, Motak II, Elementuak (ZERGA BATEN ZERGAPEKO EGITATEA, ZERGA-OINARRIA, OINARRI LIKIDAGARRIA, ZERGA-TASA, ZERGA-KUOTA, ZERGA-ZORRA, ZERGAPEKOA, SUBJEKTU PASIBOA), Klasifikazioa funtzionamenduaren arabera (3), Dibidenduak)

  • Motak:
    • ZERGA ZUZENAK: Pertsonek edo enpresek zuzenean zergapetzen dituzten zergak, etekina lortu dutelako edo bere jabetzako ondasun bat erabili dutelako.
    • ZEHARKAKO ZERGAK: Pertsonen ondasunen edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute, bai eta ondasunen eta eskubideen eskualdatzeak ere.
  • Jasotzaileak: EAEn, zerga gehienak FORU-ALDUNDIEK eta TOKI-ERAKUNDEEK kudeatzen dituzte. Foru-aldundiek biltzen dituzten zergen zati bat EAEko gastu-konpromisoak betetzeko erabiltzen da, eta beste zati bat, berriz, EAEk bereak ez dituen eskumenetako gaietan Estatuak egindako gastuak finantzatzen laguntzeko. Toki-erakundeek -udalek- biltzen dituzten zergak, haien gastuak ordaintzeko erabiltzen dira.
  • Motak II:
Foru-aldundiak bilduta Toki-administratzaileak bilduta
ZERGA ZUZENAK PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga: Bere lanetik, kapitaletik edo beste diru-sarrera batzuetatik errentak lortu dituzten pertsonek ordaintzen dute. EJZ: Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga: Enpresa-jarduera, jarduera profesionala edo jarduera artistikoa egiten duten pertsonek ordaintzen dute.
SZ: Sozietateen gaineko Zerga: Merkataritza-sozietateek ordaintzen dute, lortu dituzten etekinengatik, eta lortutako etekinaren araberakoa da ordaintzen duten zenbatekoa. OHZ: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: Udal-mugartearen barruan dauden higiezinak zergapetzen ditu, direla landakoak, hirikoak edo bereziak.
Foru-aldundiak bilduta
ZEHARKAKO ZERGAK BEZ: Balio Erantsiaren gaineko zerga: Eragiketa ekonomiko gehienetan ordaintzen da, bai enpresen artekotan, baita enpresa eta partikularren artekoetan ere. Erositako ondasunen edo zerbitzuen balioaren ehuneko bat ordaintzen da.
ZERGA BEREZIAK: Kontsumo jakin batzuen gaineko zerga da, eta zenbait ondasunen fabrikazioa, inportazioa eta, hala badagokio, Estatuko lurralde-eremuan sartzea zergapetzen dute, bai eta zenbait ibilgailuaren matrikulazioa ere. Hauek dira zerga berezi nagusiak:

  • Alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga bereziak.
  • Hidrokarburoen gaineko Zerga.
  • Tabako-laboreen gaineko Zerga.
  • Elektrizitatearen gaineko Zerga.
  • Elementuak:
    • ZERGA BATEN ZERGAPEKO EGITATEA: Legean ezarritako zirkunstantzien multzoa da, eta horiek gertatzen direnean (errenta bat lortzea, ondasun bat erostea…) ezartzen da dagokion zerga-araua.
    • ZERGA-OINARRIA: Zerga-tasaren xede den kantitatea.
    • OINARRI LIKIDAGARRIA: Zerga-oinarriari legeak zerga bakoitzerako ezartzen duen kopurua kenduta ateratzen den zenbatekoa. Halakorik ez badago, Oinarri-likidagarria=Zerga-oinarria
    • ZERGA-TASA: Oinarri likidagarriari ezartzen zaion ehunekoa.
      • Zerga proportzionala bada, zerga-tasa bakarra egongo da (Adib, BEZa).
      • Zerga progresiboa bada, zenbat eta zerga-oinarri handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da ezartzen zaion tasa (Adib, PFEZ).
    • ZERGA-KUOTA: Oinarriari zerga-tasa ezarrita ateratzen den kopurua. Ez badago kenkaririk edo errekargurik, hori izango da ordaindu beharreko kopurua.
    • ZERGA-ZORRA: Ordaindu beharreko zerga kopurua. Zerga-kuotari kenkariak kenduta edo errekarguak gehituta ateratzen den emaitza da.
    • ZERGAPEKOA: Zerga dagokion pertsona fisiko edo juridikoa da.
    • SUBJEKTU PASIBOA: Zergapekoa.
  • Klasifikazioa funtzionamenduaren arabera (3)
    • ZERGA PROGRESIBOAK: Zerga-oinarria zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da zerga-tasa (Adib, PFEZ).
    • ZERGA ERREGRESIBOAK: Zerga-oinarria zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta handiagoa da zerga-tasa.
    • ZERGA PROPORTZIONALAK: Zerga-oinarria edozein izanda ere, zerga-tasa bera da (Adib, BEZa).
  • Dibidenduak: Enpresek akziodunei banatzen dizkien mozkinak dira.

Imagen relacionada

2.6.2.1. Zerga Zuzenak

2.6.2.1.1. PFEZ (Zer da?, Zergapeko egitatea, Atalak)
    • Zer da? Tributu pertsonala, zuzena eta progresiboa.
    • Zergapeko egitatea: Pertsona fisikoen errenta zergapetzen du, hau da ekoizpen-faktoreen (lana, kapitala…) errendimendu guztiak zergapetzen ditu.
    • Atalak:
      • Lanaren irabaziak
      • Kapital higiezinaren errendimenduak
      • Kapital higigarriaren errendimenduak
      • Jarduera ekonomikoen errendimenduak
      • Ondare-irabaziak eta -galerak

Imagen relacionada

2.6.2.1.2. SZ (Zer da?, Biltzailea, Zergapeko egitatea, Nork, Zerga-oinarria, Zerga-tasa, Derrigorrezko baldintzak)
    • Zer da? Tributu pertsonala eta zuzena da eta sozietateen eta beste erakunde juridiko batzuen errenta zergapetzen du.
    • Biltzailea: EAEn, Ekonomia Itunean edo Kontzertu Ekonomikoan ezarritakoari jarraituz, foru-aldundiek biltzen dute, hau da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
    • Zergapeko egitatea: subjektu pasiboak lortutako etekinak, hots, enpresak lortutakoak.
    • Nork: Enpresek nortasun juridikoa izan behar dute eta ez dute egon behar pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren jarduera ekonomikoak zergapetzeko erregimenean.
    • Zerga-oinarria: Zerga-aldian lortutako errenta izango da, eta errendimendu guztiek eta ondare-gehikuntza eta ondare-murrizpen guztien batura izango da.
    • Zerga-tasa: Zerga-oinarriari ezartzen zaion ehunekoa. % 25ekoa da, oro har, Espainian, eta % 28koa EAEn, baina subjektu pasiboa zer motatakoa den, badira beste zerga-tasa batzuk ere. Adibidez, EAEn, enpresa txikiek zerga-tasa berezia dute: % 24koa. Eta, bestalde, kenkariak ere badaude: AZ-n inbertsioak sustatzeko kenkariak, enpresen finantzaketa sustatzeko kenkariak eta zenbait jarduera sustatzeko kenkariak.
    • Derrigorrezko baldintzak:
      • SZ ordaindu behar duten sozietate edo erakundeek dagokion aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko entitateen aurkibidean inskribatuta egon behar dute, eta, horretarako, ALTA-AITORPEN bat aurkeztu beharko dute.
      • Eta subjektu pasiboek, berriz, ekitaldi ekonomiko bakoitza amaitzen denean, EMAITZA EKONOMIKOEN AITORPENA aurkeztu beharko dute.
      • Normalean, SZ-ren zerga-aldia eta entitatearen ekitaldia bat etorriko dira, zergaldia 12 hilabetekoa izango delarik.

Imagen relacionada

2.6.2.1.3. EJZ (Biltzaileak, Zer da?, Zergapeko egitatea, Zerga-tasa)
    • Biltzaileak: UDALA.
    • Zer da? Zerga zuzena eta erreala da.  
    • Zergapeko egitatea: Enpresa-jarduera, jarduera profesionala edo jarduera artistikoa zergapetzen ditu: abeltzaintzakoak, meatzaritzakoak, industriakoak, merkataritzakoak eta zerbitzugintzakoak.
    • Zerga-tasa: Gutxieneko TARIFA batzuk izaten ditu ezarrita, eta horiei KOEFIZIENTE bat ezartzen zaie (udalak erabakitzen du zenbatekoa izango den), eta INDIZE batzuk aplikatzen zaizkio dagokion zonaren maila kontuan hartuta, eta HAZTATZE-INDIZE batzuk jardueraren bolumena kontuan hartuta. Salbuetsita daude 1 milioi eurotik beheragoko negozio-zifra duten subjektu pasiboak.

2.6.2.2. Zeharkako zergak

2.6.2.2.1. BEZ (Balio Erantsia, BEZa, Zergapeko Egitatea, Funtzionamendua, Subjektu pasiboa, Zergapekoa, Zerga-oinarria, Zerga-tasa)
    • Balio Erantsia: Ekoitzitako ondasunen balioaren eta hori ekoizteko erabilitako lehengaien eta bitarteko beste ondasun batzuen kostuaren arteko aldea da.
    • BEZa: Balio Erantsi horren gaineko Zerga da. Zeharkakoa da, kontsumoaren gainekoa.
    • Zergapeko Egitatea: BEZ-a ez da eragiketa guztietan ordaintzen, batzuk salbuetsita daudelarik (irakaskuntza, osasungintza…). Eragiketa hauek zergapetzen ditu:
      • Enpresaburuek eta profesionalek emandako ondasunak eta zerbitzuek.
      • Batasunaren barneko ondasun-erosteak.
      • Enpresaburuek, profesionalek eta partikularrek egindako ondasun-inportazioak.
    • Funtzionamendua:
      • Enpresek eta profesionalek JASAN egiten dute ondasunak eta zerbitzuak erosten dituztenean eta JASANARAZI egiten dute produktua kobratzen dutenean edo zerbitzuak ematen dituztenean.
      • Bitarteko lana egiten dute hornitzaile eta bezeroen artean; hau da, zerga-biltzailearen lana egiten dute eta Ogasunean sartzen dute jasanarazi dutenaren eta jasan dutenaren arteko ALDEA.
      • Beraz, zerga benetan jasaten duena AZKEN KONTSUMITZAILEA da, ezin baitio inori jasanarazi.
Jasanarazitako BEZa – Jasandako BEZa = ORDAINDU edo JASAN beharreko BEZa
(saltzean) (erostean) Ogasunari ordaindu Ogasunak ordaindu
    • Subjektu pasiboa: Enpresak eta profesionalak dira: Bildutakoa Ogasunean sartzen dute.
    • Zergapekoa: Kontsumitzailea da eta BEZa jasaten du.
    • Zerga-oinarria: Zergaren pean dauden eragiketen guztirako kontraprestazioa da, eta barne daude komisioek, ontziek, garraioak eta bilgarriek dakartzaten gastuak.
    • Zerga-tasa: Produktu guztientzat ez da bera:
      • TASA OSO MURRIZTUA, % 4koa. Premiazko ondasunei ezartzen zaie: barazkiei, esneari, ogiari, fruituei…
      • TASA MURRIZTUA, % 10ekoa. Elikagaiei oro har, bidaiarien garraioari, etxebizitzari eta liburutegien, artxiboen, dokumentazio-zentroen, museoen, arte-galerien, pinakoteken eta abarren sarrerari.
      • TASA OROKORRA, % 21ekoa. Gainerako ondasunei eta zerbitzuei ezartzen zaie. Adibidez: antzerkietarako, ikuskizunetarako, kontzertuetarako sarrerei eta zoologiko, zine-areto eta diskotekatarako sarrerei; telefonia mugikorreko zerbitzuei; ile-apaindegien zerbitzuei eta tabakoari eta edari alkoholdunei.
Zerga-oinarria + BEZaren zenbatekoa = Eragiketaren guztirako zenbatekoa
(ZO) (ZOZerga-tasa)

Gehienetan, jasanarazitako BEZa handiagoa izan ohi da jasandako BEZa baino, eta, beraz, Ogasunean sartu behar da bien arteko aldea. Jasandako BEZa jasanararazitakoa baino handiago balitz, dagokion zenbatekoa konturako geratzen da, gerora egingo diren likidazioetarako.

Imagen relacionada

2.6.3. Beste Zerga berezi batzuk

EAEn, Kontzertu Ekonomikoa dela-eta, zergak ALDUNDIEK biltzen dituzte, baina Espainian badira ekonomia erkidegoei biltzeko utzi zaizkien zerga batzuk:

  • OINORDETZA ETA DOHAINTZEN GAINEKO ZERGA: Dirua edo beste ondasun batzuk doan jasotzeagatik ordaintzen da, hildako pertsona baten oinordetzan edo bizirik dagoen baten dohaintzan jasotako ondasunengatik.
  • ONDARE-ESKUALDAKETEN ETA EGINTZA JURIDIKO DOKUMENTATUEN GAINEKO ZERGA: Partikular batek ondasun bat beste partikular bati erosten dionean ordaintza da eta dokumentu publiko inskribagarrietan eta dirua tartean dutenetan ezartzen da. Adibidez, etxebizitzetan, hipoteketan…

2.6.4. Zergak eta gizartea (Izaera, Zerga-iruzurra, Zerga-kontroleko urteko plana, Zerga-kontrolaren helburua)

  • Izaera: Estatuak aurrekontuan sartuta dituen gastuei aurre egiteko dituen diru-sarrera garrantsitsuenak dira zergak eta nahitaez ordaindu behar dira.
  • Zerga-iruzurra: Zergak ordaintzeko araua ez betetzeari deritzo.
  • Zerga-kontroleko urteko plana: Iruzurra hauteman nahian, zerga-administrazioak ikerketak egiten ditu:
    • EZKUTUKO EKONOMIAren aurka egitea.
    • Diru-sarrerak ezkutatzeko arriskua hautematen den jarduera ekonomikoetan, zergak ez baitituzte ordainduko benetan lortutako errenten arabera.
    • PARADISU FISKALETAN edo zerga gutxi ordaintzen diren lurraldeetan ondarea duten edo haietatik errentak jasotzen dituzten pertsonen informazioa lortzea, jakiteko ondare hori benetan Espainian lortu duen ala ez.
    • Informazioa trukatzea estatuko administrazioaren eta erkidegoko administrazioaren artean, plangintza koordinatua egiteko, eta elkarrekin erabakitzeko zer zergapekori egingo zaion ikuskaritza.
    • Ikerketa-jarduerak egitea, zerga-aitorpenean jaso gabeko etxebizitzen eta negozio-lokalen errentamenduak aurkitzeko.
  • Zerga-kontrolaren helburua:

Lan horren guztiaren funtsezko helburua da pertsona fisiko eta juridiko guztiek izan dituzten diru-sarreren arabera ordaintzea zergak eta dagokion herrialdean ordaintzea. Izan ere, zenbait ikerketak adierazi dutenez, Espainian zerga-iruzurra BPGren % 20 eta % 25 artekoa da -Europar Batasuneko batez bestekoaren halako bi-, 89.000 € urtean.

1. gaia

3. gaia

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: