RSS

5. Merkatu-motak

Imagen relacionada

Instagrameko zure kontuan nabigatzen ari zarela, story batean ikusi duzu rock-talde batek jaialdi ezagun batean parte hartuko duela. Arropa-marka baten iragarkia ere ikusi duzu. Ez da halabeharra. Enpresek dirutza inbertitzen dute, bai zer zaletasun dituzun jakiteko, bai jendeari beren produktuak erostearen onurez konbentzitzeko. Agian instagramer baten edo musikan jarduten duen youtuber baten jarraitzaile bihurtu zara, agian zure posta elektronikoko helbidea eman duzu arropa zozketa baterako edo, besterik gabe, like batean klik zenuen halako batean. Enpresek horren berri dute. Eta beren produktuentzako eskaria sortzen saiatuko dira, kontsumitzaileen gustuak eta zaletasunak haien neurrira egokituz. 

Ohartzen al gara zenbat publizitate-inpaktu jasotzen dugun egunean, edo zenbateraino eragiten duten inpaktu horiek gure erabakietan? Ez, ez gara ohartzen, baina iragarkien eta ikus-entzuleen arteko zenbakizko erlazioa ezar daiteke. Markenineko profesionalek batez besteko kopuru hau adierazten dute: hiru mila publizitate-inpaktu egunean, hiri batean bizi eta zenbait hedabide kontsultatzen dituen norbaitentzat. Guztira, urtean milioi bat inpaktura heltzen da kopuru hori. 

Nolanahi ere desoreka handia dago hedabide batzuen eta besteen eraginean: egunean jasotako hiru mila amu horietatik, telebistaz jasotako laurogeita hamarrak dira eraginkorrenak, kontsumitzaile askok gogoratzen dituztenen % 50 baitira. Eta telebista ikusten ez baduzu? Berdin da, YouTuben edo Facebooken jarriko dituzte iragarkiak. Edo, bestela, sakelako telefonora bidaltzen dizkizuten iragarkietan: ez duzu ihes egiteko modurik. Beraz, ez daukazu zure osasun mentalaz arduratu beharrik “Ni ez naiz inozoa”, “Zabaldu zoriona” edo “Gidatzea gogoko al duzu?” esaldiak MediaMarkt, Coca-Cola eta BMW enpresekin lotzen badituzu. 

5.1. Merkatua eta lehia

5.1.1. Motak

Merkatu-ekonomia orotan, produktu bezainbeste merkatu dago. Eskaintza-eskarien legearen funtzionamendua askea den ala ez kontuan hartuta, merkatuak PERFEKTUAK edo INPERFEKTUAK izan daitezke.

Eskaintza-eskarien legearen funtzionamendua askea bada, lehia perfektuko merkatuak sortzen dira. Merkatu horietan, enpresa bakar batek ere ez du prezioan eragiteko boterea. Era horretako merkatuaren ezaugarriak eta funtzionamendua Adam Smithek deskribatu zituen XVIII. mendean, baina, praktikan, oso merkatu gutxik funtzionatzen dute eredu horri jarraituz.

5.1.2. Lehia Perfektuko merkatuak

  • MERKATU-EKONOMIA IDEAL EDO PERFEKTUAN, ondasunak eta zerbitzuak borondatez trukatzen dira merkatuak finkatutako prezioan, ESKAINTZA-ESKARIEN LEGEEN funtzionamendu askearen ondorioz. Egoera horretan, enpresa bakar batek ere ez du prezioan eragina izateko adinako ahalmena; beraz, enpresa guztiak berdintasunezko baldintzetan aritzen dira lehian. Horrela funtzionatzen dute, adibidez, asteroko azokek eta arraina saltzeko lonjek.
  • Lehia perfektuko merkatu batek honako baldintza hauek bete behar ditu:
    • Saltzaile eta erosle kopuru handiak izatea: merkatuan saltzaile txiki asko izanez gero, ezingo du inork prezioetan eraginik izan.
    • Enpresek produktu homogeneoak saltzea merkatuan, eroslea axolagabea izan dadin erosterako orduan, zein saltzaileri erosi berdin izango zaiola. Ondorioz, ondasunak ezberdintzen dituzten markak ez dira existitzen edo ez dira kontuan hartzen, eta ez dago ordezko ondasunik.
    • Enpresek eta kontsumitzaileek informazio osoa eta doakoa izatea.
    • Sartzeko edo irteteko hesirik ez izatea, ezta birsalmenta egiteko arazorik ere. Horrek enpresa parte-hartzaile guztiak edozein momentutan merkatu batera sartzeko eta irteteko aukera ematen du. Enpresek edozein unetan utz diezaiokete produktu bat ekoitzi eta saltzeari, inongo oztoporik gabe.

5.1.3. Lehia Inperfektuko merkatuak: Monopolio, Oligopolio, Lehia monopolista.

  • Merkatu ohikoenak LEHIA INPERFEKTUKOAK dira. Merkatu horietan, enpresa batek edo batzuek dute prezioan eragiteko ahalmena, neurri txikiagoan edo handiagoan. Enpresen kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta ahalmen handiagoa izango dute prezioan eragiteko. Horregatik, lehia inperfektuko merkatuen ereduak merkatuan parte hartzen duten enpresen kopuruaren arabera sailkatzen dira.
  • Motak:
    • MONOPOLIOA: Lehia inperfektuko muturreko adibidea da. Monopolioaren ezaugarria da LEHIARIK EZ DAGOELA. Enpresa BAKAR batek ekoizten du ondasuna edo zerbitzua; beraz, ahalmen osoa du prezioaneragiteko edo ekoitzi behar den kantitatea erabakitzeko. Adib: Altadis enpresa publikoa (lehengo Tabacalera). Tabakoaren banaketa kontrolatzen du Espainian, eta berak bakarrik finkatzen du prezioa, beste inork esku hartu gabe.
    • OLIGOPOLIOA: merkatu batean enpresa MULTZO TXIKI BAT nagusitzen denean gertatzen den konkurrentzia egoera da. Enpresa gutxi batzuek jarduten dute, baina nahikoa tamaina dute prezioan eragina izateko, baten batek eskaintza aldatzea erabakitzen badu. Oro har, oligopolioak KONTSUMITZAILEARENTZAT KALTEGARRIAK direla irizten da, produktuak beste konkurrentzia-egoeretan baino prezio altuagoa izaten duelako. Adib: petrolioaren merkatua edo telefonia mugikorrena.
    • MONOPOLIO-LEHIA: monopolio-lehia edo lehia monopolista enpresa kopuru handi batek produktu bera —baina ezaugarri bereziekin edo modu berezian— eskaintzen duen merkatu-egoera da. Lehia perfektuko merkatuan ez bezala, lehia monopolistan, produktuek nolabaiteko bereizgarritasuna izan dezaten saiatzen dira enpresak, bezeroak leialtzeko eta, horren bidez, nolabaiteko marjina izateko prezioan eragiteko. Adib: garbigarrien merkatua. Enpresa askok saltzen dituzten antzeko produktuak, BAINA bakoitzak bere produktuak besteen produktuetatik bereizten ditu, markaren logotipoaren, ontziaren edo erabilera-ezaugarrien bidez. Monopolio-lehiak EZAUGARRI KOMUNAK DITU lehia perfektuarekinmonopolioarekin nahiz oligopolioarekin:
      • lehia perfektuan, enpresa kopurua handia da, eta ez dago sarrera-hesirik, baina produktua ez da homogeneoa.
      • monopolioan, enpresak ez du besterik gabe prezioa onartzen eta badu ahalmena prezioa ezartzeko.
      • oligopolioan, enpresen arteko itunak izan daitezke.
LEHIA PERFEKTUA LEHIA INPERFEKTUA
Monopolioa Oligopolioa Monopolio-lehia
Saltzaile ASKO Bai Ez Ez Bai
Produktu HOMOGENEOAK Ez Bai
ERAGINA prezioan Ez Bai Bai Bai
ITUNAK enpresa artean Ez Ez

4. gaia: Merkatua

6. gaia: Lan-merkatua

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: