RSS

6. gaia

Langile Mugimendua eta Nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923)

6.1 Euskal pluralismoa Errestaurazio garaian

Industrializazioak eragin zituen aldaketen artean bi mugimenduen sorrera aipatu behar ditugu:  

    • Langileen mugimendua
    • Nazionalismoak

LANGILE MUGIMENDUA industria garapenarekin batera hazi zen. Errestaurazioaren garaianbi korronte nagusi izan ziren langileen aldarrikapenak bideratu zituztenak: ANARKISMOA eta SOZIALISMOA; Euskal Herrian, Espainiako beste alde batzuetan ez bezala, sozialismoak indar handiagoa izan zuen. Bi ideologia nagusi horiekin batera SINDIKATU KRISTAUA ere garatu zen.

XIX. mendean, politiko liberalek herritarrentzat askatasun eskubidea eskatzen zuten bezalaxe, beste estatuen menpe edo zatituta zeuden herriak nazio-subiranotasuna eskatzen hasi ziren. Herri bakoitzeko historialariek, poetek, idazleek, kazetariek eta garai hartako pentsalariek NAZIONALISMOA bultzatu zuten. Herriak nazio bihurtzera eraman zituzten prozesuak oso desberdinak izan ziren. Leku batzuetan fenomeno bateratzailea izan zen; beste batzuetan, berriz, banatzaile edo sakabanatzailea.

6.2 Lehen sozialismoa eta gatazka laboralak

6.2.1 Egoera

Industria garatzearen ondorioz, LANGILE-MASAK HAZI egin ziren, eta gizarte harremanen alorrean ARAZO larria sortu zen. Langileek ELKARTASUNA ERAKUTSI NAHI izan zuten, elkarri laguntzeko elkarteak, kooperatibak edo langile elkarteak sortu, eta lan eta gizarte HOBEKUNTZAK ESKATU zituzten. Errestaurazioaren sistema monarkikoan, langile erakundeek, HASIERAN KLANDESTINITATETIK eta, geroago ageriko lanetik, bere iritzi eta eskakizunak agertu zituzten. Industrializazioak eta INMIGRANTE ugariren etorrerak euskal egitura sozioekonomikoa guztiz aldatu zuten eta industria aurreko garaian langile eta ugazaben artean egondako harreman paternalista amaitu egin zen. Lehenengo langile-pilaketa handiak BILBO EZKERRALDEko meategietan eta burdingintzako lantegi handietan gertatu ziren. Langileen BALDINTZAK LATZAK ziren: ordu asko, lan gogorra, soldatak askotan txikiak, bizitokiak ere hala-moduzkoak…

Egoera gogorrena BIZKAIKO MEATEGIETAN gertatzen zen. Kasu askotan, enpresariek BARRAKOIAK eta DERRIGORREZKO KANTINAK ezarri zituzten. Meatzariak behartuta zeuden kuartel edo barrakoietan lo egitera (kobratu egiten zieten, gainera) eta enpresako kantinetan erostera. Kantinetako produktuak garestiagoak eta kalitate eskasekoak izaten ziren. Langile batzuk aldizkakoak ziren (tenporeroak) eta egoera hori hobeto onartzen zuten, baina bertan jarraitu behar zutenentzako egoera jasangaitza zen.

Hala ere, langileek denbora behar izan zuten antolatu eta egoera berri horri irtenbidea emateko.

6.2.2 Sozialismoa

  • 1886an, Facundo PEREZAGUAk lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilboko tipografoen talde batekin. Denborak aurrera egin ahala, langileen bizimodua eta lan egoera zaildu egin ziren eta lan gatazkak areagotu. Ugarienak meatzari inguruetan izan ziren eta sozialismoa milaka langile mugiarazteko gauza zen indar politiko bilakatu zen. Diputatu sozialista bat lortzeko benetako aukera zuen hauteskunde barrutia Bizkaia zen. Manuel Orte izan zen 1891ko hauteskundeetan, Bilboko udaleko zinegotzi aukeratu zuten PSOEko lehen hautagaia.
  • MEATZARIEN LEHEN GREBA garrantzitsua 1890ean izan zen eta langileek emaitza onak lortu zituzten.  Hauek izan ziren helburuetako batzuk: barrakoiak eta kantinak kentzea, lan-orduak hamarrera murriztea eta soldata igotzea. Greba meategi guztietara zabaltzea lortu zuten. Garai honetako grebak nahiko bortitzak izaten ziren. Aldizkako langileek ez zuten greba egin nahi izaten eta horregatik grebalariek neurri gogorrak hartzen zituzten: sabotajeak ugazaben etxeetan, trenbideak moztu, eskirolak jipoitu… 1890ean ia 10.000 meatzarik egin zuten lanuztea, manifestazio erraldoietan bilduz. Bertako agintarientzako egoera berria zen; ez zuten horrelakorik espero eta ezin zien meatzariei aurre egin. Azkenean, ordena berrezartzeko, ARMADAri deitu zioten. Lanuztea luzatzen ari zen eta meatzariek ezin zuten askoz gehiago iraun. Meategi apartatu batzuetan lanera bueltatzen hasi ziren. Arrakastarik lortzeko esperantza galduta zeukatenean, Loma jeneralak laudo bat atera zuen: meatzariak lanera itzuliko ziren, baina barrakoietan bizitzeko obligazioa KENDU egin zen eta lan-orduak hamarrera murriztu ziren.
  • 1892ko grebak, aldiz, porrot egin zuen. Gainera, langileek ez zuten elkartzeko beharrik ikusten (alderdian afiliatu, teoria ikasi, sindikatuko kuota ordaindu….) eta meategietako langile guztien % 10a baino ez zegoen sindikatuta. Hala ere, 1892an, PSOEk 4 zinegotzi sartu zituen Bilboko udalean. Bizkaiko politikari dinastikoek berehala ikusi zuten arriskua eta Alderdi Kontserbadorea eta Alderdi Liberala “erakunde” berri batean bildu ziren hauteskundeak eta Bizkaiko instituzioak kontrolatu nahian: La Piña. La Piña honetan industrial handiak biltzen ziren: Txabarri, Aznar, Mz. Rivas, Mz. Rodas, Gandarias etab.
  • Mendearen amaieran, sindikalismo sozialista Donostian indar hartzen hasi zen, eta, batez ere, EIBARren. Armagintza industria oso garrantzitsua zen herri horretan, sozialismoa tradizio liberal antiklerikalaren oinordeko bihurtu zen.
  • Euskal sozialismoaren oinarria batez ere KANPOTIK ETORRITAKO biztanleek eratzen bazuten ere, EUSKALDUNAK ere izan ziren tartean, esaterako TOMAS MEABE: abertzaletasunetik ihes egin eta Espainiako Gazteria Sozialistak eta La Lucha de Clases mintegia eratu zituen.
  • 1910etik aurrera, sozialistak errepublikazaleengana hurbiltzen hasi ziren. Teorian, sozialistak marxistak ziren eta alderdi burgesekin ez zuten kolaboratu behar. Baina Aste Tragikoaren ondoren, sozialismoaren barruan monarkiaren kontrako eta errepublikaren aldeko jarrerak areagotzen hasi ziren, euskal sozialismoaren barruan politika moderatuagoak agertu zirelarik. Sozialista askok ez zuten ondo ikusten joera hau, baina errepublikazaleekin elkarte elektoralak egin nahi zituztenak nagusitu ziren. Horri esker, CONJUNCIÓN REPUBLICANO-SOZIALISTAk SEKULAKO ARRAKASTA lortu zuen hauteskundeetan: Bilbon, Barakaldon, Donostian, Eibarren… Baina, ondorioz, PSOEren jarrera “gogorra” eta kapitalismoaren kontrako ideiak “epeltzen” joan ziren. Sektore erradikalenek leku gutxiago zeukaten partidu barruan eta, 1915ean, Perezagua eta haren jarraitzaileak bota egin zituzten, INDALECIO PRIETO nagusitu zelarik, 6 urte zituenetik Bilbon bizi zen asturiarra. Honen zuzendaritzapean, sozialistek estrategia MODERATUAGO bat jarraitu zuten, bai laneko arazoetan eta baita hauteskundeetan ere. Sozialisten eta errepublikanoen arteko hitzarmena gauzatu ahal izan zen eta Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten 20 urtez. Horrela bada, grebak eta sabotajeak alde batera utzi eta hauteskunde borroka nagusitzen joan zen.
  • Bizkaiko UGT-n bi sindikatu handi eratu zituzten: meatzariena (SINDICATO MINERO) eta industriako langileena (SINDICATO METALÚRGICO). Normalean sektore horietan langileen % 10 afiliatzea lortzen zuten.
  • XX. mende hasieran, gatazkak areagotu egin ziren PEREZAGUAren erradikalismoaren eraginez. 1917an, Sobietar Iraultzaren eraginez, ezkertiarrak indartzen hasi ziren sozialismoaren barruan. Ezkerreko sozialisten iritziz, PSOEk jarraitzen zuen bidea nahiko eskuindarra zen eta ez zen benetako alderdi iraultzaile bat: alderdi burgesekin kolaboratzen zuen eta oso ekintza sindikal moderatua zeraman. Gainera, Sobietar Iraultzaren gidariak sozialistak izan ziren, Marxen ideietan inspiratzen zirenak. Beraz, PSOE benetako alderdi iraultzailea bihurtu behar zuten. Errusian bezala, Espainian ere iraultza egiteko baldintza egokiak zeuden ezkertiarrentzat.
  • 1923an, Primo de Riverak kolpe militarra eman zuen. Komunisten aurkako neurri gogorrak hartu zituzten orduan. Sozialistak, berriz, politika erreformista (soldata-jaitsierak onartu, obra publikoak eskatu diputazioari edo gobernuari, ugazabekin bat egin gobernuari neurri protekzionistak eskatzeko, kooperatibak sortu…). Ez da harritzekoa sozialistek Primoren diktadura onartzea eta UGT babestuta egotea.

14-montseny

Federica Montseny

6.2.3 Beste talde batzuk

  • LANGILE ABERTZALEAK: 1910eko meatzarien greba oso arrakastatsua izan zen eta, gertaera horien aurrean, langile abertzaleek erreakzionatu eta euren sindikatua eratu zuten: EUSKO LANGILEEN ALKARTASUNA, ELA-STV. Helburua euskal langileen batasuna lortzea zen eta oinarriak abertzaletasunean eta Elizaren gizarte hezkuntzan ezartzen zituen. Abertzaleentzat, sozialismoa ideologia arrotza zen, kanpotik etorritako beharginen artean errotuta zegoena eta euskal herritarrengandik urrun eduki beharrekoa. Elizak, anarkista eta sozialistekin izututa, nahiago zuen sindikatu hau eta apaiz abertzaleak izaten ziren liderrak maiz. Sindikatu katolikoetako kideak ere ELAra pasatzen hasi ziren.
  • Dena dela, egoera politiko ahula zegoela ikusita, 1917an GREBA antolatu zuen Gobernua kolokan jartzeko. Grebak PORROT egin zuen eta Prietok argi ikusi zuen ez zela komeni egitura sindikala gobernuarekin zituen borroketan nahastea. Gainera, gero eta handiagoa zen inflazioak, boltxebikeen garaipenak eta Europan zebilen iraultza susmoak langileen SINDIKATUEN GARAPEN IZUGARRIA ekarri zuen. Bai sindikalismo sozialista eta bai anarkista, katolikoa eta abertzalea ere asko hazi ziren, nahiz eta behargin asko sindikatuetan afiliatua ez egon.
  • ANARKISMOAk ez zuen apenas indarrik izan EAEn; bai, ostera, Katalunian. 1919an, sozialisten moderantismoa ikusirik, greba antolatzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan.
  • Espainiak I. MUNDU GERRAn neutral izateari esker, lehiarik gabeko merkataritza egiteko aukera izan zuen eta, jarduera horren bidez, etekin errazetan oinarritutako oparotasuna bizi izan zuen. Baina epe horren amaieran, krisia etorri zen, 1921eko krisia, eta lan egoera txartu egin zen. Soldatak murriztea eguneroko gauza bilakatu zen, enpleguaren murrizketa ez areagotzeko. Hala ere, komunistek ez zuten egoeraz baliatzen jakin, sozialistak banaketa egin berria zela-eta, ahulduta zeuden une horretan. Baina sozialismotik banatu berri ziren eta PEREZAGUA buru zuten komunistek, sozialista erradikalak erakartzea lortu zuten, tartean militante garrantzitsu batzuk, Perez Solis eta DOLORES IBARRURI adibidez.1921eko kongresuan erabaki behar izan zuten PSOE Moskuko III. INTERNAZIONALEAN sartu edo ez. Delegatu gehienek ez sartzea erabaki zuten, baina ezkertiar talde batek, tartean Bizkaiko lider inportante batzuek (Perezagua, Perez Solis, Bullejos…), alderditik irten eta ALDERDI KOMUNISTA sortzea erabaki zuten. Alderdi berrian ez zen jende asko sartu, baina gazteak ziren eta oso militanteak, eta berehala langile-mugimendua erradikalizatzen ahalegindu ziren, ezer asko lortu gabe; sozialistak ere gehienetan aurrez aurre izan zituzten. Dena dela, gainerako zuzendaritzak Prietoren eta II. Internazionalaren aginduetara jarraitu zuen.
  • PRIMO DE RIVERA: 1923an, krisi industrial gogorra etorri zen eta komunistek iraultza soziala egiteko aukera ikusi zuten. Kapitalismoa eraitsi nahi zuten eta Espainia estatu ahultzat zeukaten. Iraultza prestatzeko, grebak antolatzen, biolentzia erabiltzen eta soldaduen matxinadak prestatzen hasi ziren. Horregatik, urte berean PRIMO DE RIVERAk kolpe militarra eman zuenean, komunisten aurkako neurri gogorrak hartu zituen. Primo de Riveraren diktadura ezarri zenean, anarkismoa legez kanpoko bilakatu zen eta sindikalismo aske eta katolikoak indar handiagoa hartu zuen. Hala ere, UGTren KOLABORAZIONISMOAk batzorde parekideen kontrola izaten eta Largo Caballero sozialista kargu ofizial baterako izendatzen lagundu zion. Gertaera horiek guztiek finkatzen eta II. Errepublikan ezkerreko alderdi handienetako bat bilakatu ahal izateko oinarriak jartzen lagundu zieten sozialistei.
  • Gainera, SINDIKATU KATOLIKOek ere hartu zuen bere lekua euskal gizartean. Inongo izaera iraultzailerik ez zuten talde hauek.

Donostia-1913


6.3 Lehen nazionalismo politiko eta sindikala

SORRERA: Euskaldun askorentzat, FORUEN DESAGERPENA eta ondoren etorri zena TRAUMA bat izan zen. Euskal Herriak ezaugarri propio batzuk zituen: hizkuntza, ohiturak, erlijiotasuna, abizenak, antolaketa politikoa… Sistema foralak iraun zuen bitartean, euskal ezaugarriak ondo gorde ziren, baina askoren ustez, Foruen abolizioarekin eta konstituzioaren aplikazioarekin, Euskal Herriak bere askatasuna galdu zuen. Beste askorentzat, berriz, Foruen desagerpenarekin, Euskal Herria ere desagertzen hasiko zen: zerbitzu militarrarekin euskal mutilak erdaldunduko ziren, eskoletan ere kanpoko maisuak sartu ziren eta euskara debekatuta zegoen; udalen antolaketa berriarekin estatuaren kontrola eta erdararen erabilera nagusitzen zihoan; liberalismoaren zabalkundearekin erlijioa, auzolana, asko ari ziren ahultzen. Industrializazioaren ondorioak ere erabakigarriak izan ziren nazionalismoaren sorkuntzan, kanpoko langileen etorrera masiboarekin, erdara eta ohitura berriak nagusitzen hasi baitziren eta euskaldun askok euskal nortasunaren ezaugarriak arriskuan zeudela pentsatu zuen.

XIX. mendeko azken urteetan sortu zen, SABINO ARANAk 1890. urteetan SISTEMATIZATU zituen puntuak aurkeztu eta eztabaidatu ziren prozesu luze baten ondoren.

AURREKOA: AITA LARRAMENDI izan behar dugu kontuan eta bere literatura mitikoa. Euskal Herriaren jatorriaren berreraikitze historikoa mitiko bat aurkeztu zen: TUBALISMOAren mitoa, basko-kantabrismoa, eta abar. Euskal Herria BERTUTE GUZTIEN JABE den herri aukeratu gisa aurkezten zuen Larramendik.

XIX. MENDEAN ZEHAR

  • Hasi ziren EUSKAL ESTATU baten aukera aztertzen, PIRINIOZ ALDE BIETAKO EUSKAL LURRALDEAK BATERATU ondoren.
  • Eragin handia izan zuten era berean gerra karlistek eta foruen arloan egindako aldaketek (1876) eta foruen edozein aldaketaren aurka zihoan korronte foruzale erradikal bat sortu zen. Talde honetako sektore batek sarrera egin zuen 1898an EUZKO ALDERDI JELTZALEan, Ramon de la Sota buru. 1839tik eta, batez ere, 1876tik aurrera, Foruen indargabetzearekin, areagotzen hasi zen estatu espainolaren presioa Euskal Herria espainiartzeko. Espainiak, bere maisu, epaile, militar eta antolaketa politikoarekin, Bizkaia (eta Euskal Herria) zapaltzen zuen. Industrializazioaren ondorioz etorritako kanpotarrekin, Euskal Herria Espainia bihurtzen ari zen. Beraz, euskaldunak kontzientziatu egin behar ziren eta espainiartzeari aurre egin.
  • Azkenik, industria iraultzak Errestaurazioaren araberako sistemari loturiko BURGESIA bat sorrarazi zuen Euskal Herrian, burgesia berri honek KONTZERTUEN SISTEMAK BERE HORRETAN IRAUTEA NAHI zuen inondik ere, egitura fiskal horrek ONURA HANDIAK zekarzkiolako.
  • Aldi berean, eskulanaren eskariak POPULAZIOAREN EMIGRAZIOA bultzatu zuen mea eta industrialdeetara eta, LAN-ARAZOAK emendatuz joan ziren heinean, handiagoa eta garrantzitsuagoa izan zen era berean gizarte tradizionalaren eta erlijioaren eta gizarte molde berriaren arteko haustura. 
  • Testuinguru honetan, ARANAREN NAZIONALISMOA ERREAKZIO ANTIKAPITALISTA izan zen, EMIGRAZIOAREN AURKAKOA eta NEKAZARITZA giroko gizarte tradizional IDEALIZATU baten aldekoa.
  • BI AURREKO hurbil izan zituen nazionalismoak sortu zen garaian, 1876AREN ONDORENGO FORUZALETASUN ERRADIKALA, foruak osorik berrezartzea aldarrikatu zuena, eta TRADIZIONALISMOA, karlisten eta integristen artean banatuko zena, erlijio eduki garrantzitsu batez hornituko baitzuen ideologia horrek aranismoa.

ARANA Goiri, Sabino (1865-1903)

  • EUSKAL POLITIKO NAZIONALISTA.
  • BIZITZA ETA LANA
    • 1892: Vizcaya por su independencia argitaratu zuen eta bertan PARTIDO BIZCAITARRAren oinarriak jarri zituen. XIX. mendearen amaieran sortutako euskal abertzaletasunari bizkaitarrismo esan zitzaion, Bizkaiari lotutako alderdi moduan hasi baitzen. Gerora, errebindikazioetan euskal lurralde guztiak sartu zituen.
    • Bai egunkari honetan eta bai Euzkadi aldizkarian bere teoriak eta propaganda zabaldu zituen.
    • Hizkuntzari buruzko ikerketak EUSKARARI BULTZADA HANDIA eman zion.
    • Arrazoi politikoak zirela eta PRESO egon zen 1895 eta 1902an.
  • LARRAZABALGO HITZALDIA (1893) eta ONDORENGOA: Hemen aurkeztu zituen bere ideologiaren oinarriak. Hurrengo urtean sortu zuen lehen elkarte nazionalista, EUZKELDUN BATZOKIJA, EUZKO ALDERDI JELTZAILEAren sorburua.
  • IDEOLOGIA
    • Oinarria: EUSKAL arraza, foruak eta erlijioa.
    • Lema: JAUNGOIKOA ETA LAGIZARRA.
    • FORUAK oso-osorik berrezarri behar ziren eta INDEPENDENTZIA ezinbestekoa zen.
    • ARRAZA GARBIA soilik biziko zen Euskal Herrian, emigranteek ohiturak, erlijioa eta morala hondatzen baitzituzten.
    • HASIERAN, BIZKAIA soilik izan zuen gogoan, baina GERO euskal probintzia guztiak. Eredu KONFEDERALA imajinatu zuen: lurralde bakoitzak bere autonomia, foru eta instituzioak  izango zituen eta gero konfederazioan batuko zen.
    • LEHENENGO URTEETAN, INDEPENDENTZIAREN ALDE zegoen, BAINA 1898TIK AURRERA, EUSKALERRIA Elkarteko kideak EAJ alderdian sartu eta gero, MODERATU egin zen diskurtso hura, Kataluniako LLIGA REGIONALISTAren antzera.
  • XX. MENDEA: 1903an ARANA HIL egin zen.
    • II. ERREPUBLIKARA ARTE aldaketarik ez eta EAJk alderdi klerikal gisa iraun zuen. 2 interpretazio: ERRADIKAL sabindarrak eta EUSKALERRIAKOAK (azken hauek moderatu eta autonomiazaleak).
      • HASIERAN independentziazaleen esku egon zen alderdia.
      • 1917KO HAUTESKUNDEETAKO ARRAKASTAREN ONDOREN, Euskalerriakoek zehaztu zuten haren politika, Lligak bezala, harreman ugari izan baitzituzten kataluniarrekin garai hartan. Izena aldatu eta COMUNIÓN NACIONALISTA VASCA bihurtu zen.
      • HASERREA: 1919ko hauteskundeen porrotaren ondoren: Comunión eta erradikalek haserretu eta hauek alderdia utzi eta independentziaren aldeko politika bultzatu zuten berregituratu  zuten EAJren bitartez.
      • PRIMO DE RIVERAREN DIKTADURAREN GARAIAN, politika baztertu eta kultura, kirol eta horrelako ekintzetara jo behar izan zuten.
    • DIKTADURA AMAITU ETA II. ERREPUBLIKA HASI ZENEAN
      • Berriro alderdi bakarra: PNV.
      • Aldi berean nazionalisten sektore akonfesional liberalak ez zuen egokierarik aurkitu programa berrian eta EAE (EUSKO ABERTZALE EKINTZA) edo ANV (Acción Nacionalista Vasca) alderdia sortu zen.

6.4 Kultura belaunaldi berriak (1874-1939)

14-lorkabuñueldali

Lorca, Buñuel, Dali

6.4.2 Institución Libre de Enseñanza erakundea

1868ko iraultzak irakaskuntza askatasuna ekarri zuen lehenengo aldiz Espainiara. Une honetan azaldu zen Estatuak eta Elizak kontrolaturiko heziketatik kanpoko ikastetxeak sortzeko aukera, ordura arte Estatuak eta Elizak beste inork ez baitzuen hori egiterik.

Krausismoa

  • Christian Friederich Krause filosofo alemaniarrak bultzaturiko mugimendu filosofikoa.
  • Kezka nagusienetako bat heziketa izan zen. Jendeari beharrezkoa zuena irakasteko irakaskuntza zen bitartekoa eta, gainera, hiritarrak arrazionalismoaren eta askatasunaren balio berrietan hezteko tresna garrantzitsuena zen.
  • Espainian oso gogo onez hartu zuten proiektua kleroaren premisa atzerakoietan oinarritutako hezkuntza sistema ilun eta azientifikoaren kontra zeuden talde intelektual progresista batzuek.

Arazoa: Lehen Hezkuntza (bigarren zikloko eta unibertsitateko ikastetxe eredu izateko helburuarekin sortu baitzen). Oinarrizko hezkuntzaren eraberritze lanetan lehenengo urratsak egin behar izan ziren eta arreta handiz zaindu beharra zegoen ordura arte bazterturik egon zen gizarte sektore bat: emakumeak.

Emaitzak

  • Hasieran oso onak izan ziren(XIX. mende bukaera eta XXko hasiera):
    • Igo zen eskola kopurua.
    • Igo zen Institución Libre de Enseñanza instituzioko kideen eragina Herri Hezkuntzarako Zuzendaritza Nagusian.
    • Garatu zen emakumeen irakaskuntza.
  • II. Errepublika garaian iritsi zen bere unerik gorena. Instituzioari loturiko pertsona bat, Marcelino Domingo, Herri Hezkuntzarako Ministro egin zuten eta hezkuntza eraberritzeko plan anbiziotsu bati ekin zioten:
    • Oinarrizko hezkuntza herri askotara zabaldu zen.
    • Irakaskuntza ertaineko ikastetxeen kopurua bikoiztu zen eta ikerketarako zentro berriak zabaldu ziren.
    • Kulturaren hedakundearen esparruan liburutegiak eta antzerki taldeak sortu ziren, zinema programazioak bultzatu, eta abar. Kulturarako aukerak ordura arte halakorik sekula ezagutu ez zuten tokietara hurbildu ziren.

6.4.3.3 Euskal kulturaren berpizkundea

  • Euskal Jaialdiak egiten hasi ziren, euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuz. Lehenak Urruñan egin ziren; bertso lehiaketak, kirol probak, herri jokoak eta musikaldiak antolatzen ziren. Mugaz bi aldeetako intelektualak biltzen ziren eta etengabe trukatu ziren kultura mailako ideiak eta proposamenak. Zazpiak Bat lemaren formulazioa zegoen proposamen haien artean.
  • Bilboko hiria lehen mailako ekonomia gune izateak garrantzi handia izan zuen, artelanak erosten zituen burgesia mota bat sortu baitzen. Horrela, galeriak eta arte merkatariak  ugaldu ziren.
  • Testuinguru hartan sortu zen 1918an Eusko Ikaskuntza elkartea, ideologia politiko desberdineko jendeak bultzatuta. Euskal lurralde guztietako ordezkariak hartu zuten parte; euskara, gaztelania eta frantsesa izan ziren hizkuntza ofizialak eta euskal ikaskuntzen hedapena eta sustapena izan zen haren helburu nagusia.
    • Politikaren alorrean, berebiziko garrantzia izan zuen II. Errepublikako lehen hilabeteetan Euskal Herrirako aurkeztu zuen Autonomia Estatutuak, ondorengo proiektuen erreferentzia izan baitzen.
    • Beste ekimen garrantzitsu bat Euskaltzaindiaren sorrera izan zen.
  • Donostiako Orfeoia sortu zen (1897).
  • 1898ko Belaunaldiko artistak nabarmendu ziren: Maeztu, Unamuno eta Pio Baroja. Euskarazko literaturan Orixe izan zen euskal poeta handienetako bat.
  • Resurreccion Maria Azkuek bere hiztegi ospetsua argitaratu zuen: Diccionario vasco-español-francés.

[83] LNE (Langileen Nazioarteko Elkartea)

  • Langileen mugimenduaren nazioarteko antolaketa.
  • Londresen sortu zuten 1864an, Europako langileen elkarte nagusietako ordezkariek.
  • Hurrengo urteetan oso azkar hedatu zen eta, hala ere, Bakuninen aldeko anarkisten eta Marxen aldeko sozialisten artean istiluak sortu ziren elkarte honen baitan. Hagako kongresua arte iraun zuen (1872; orduan anarkistak bota egin zituzten LNEtik.

[84] Klase soziala edo gizarte klaseak

  • Gizarte bat osatzen duten taldeak eta bere artean desberdinak direnak ekonomian, politikan, estatus juridikoan…; giza talde berezi bateko kide izateari erreparatzen diote.
  • Historian zehar modelo ezberdin ugari ikusi dugu: kasta gizartea, gizarte estamentala, klase gizartea…
  • Marxismoak izugarrizko garrantzia eman zion.

[85] Iglesias, Pablo (1850-1925)

  • Espainiako sozialismoaren sortzaile
  • Ferrolen jaio zen eta, aita hil zitzaionean, Madrilgo Hospizioan sartu zuten eta inprimatzaile egin zen
  • 1970ean Asociación Internacional de Trabajadoresen afiliatu zen, eta bere egunkarian –Solidaridad- gerraren aurkako  lehenengo idatzia publikatu zuen
  • Marxen Internazionalari ere atxiki zitzaion eta 1879an Partido Socialista Obrero Español sortu zuen, 1881ean Komite Zentraleko Idazkari Nagusia izendatu zutelarik
  • 1885ean El Socialista egunkaria sortu zuen
  • 1888an Unión General de Trabajadores sortu zuen
  • Gerraren aurka aritu zen eta atentatu anarkistak egin  zituztenenganako errepresioa kritikatu zuen
  • 1910ean lehenengo diputatu sozialista izan zen.

[86] Bakunin, Miguel (1814-1876)

  • Errusiar politikaria. Familia nobleko jatorria zuen. Bere herria utzi eta Berlinera joan zen bizitzera.
  • 1848ko iraultzan parte hartu zuen.
  • Siberian erbesteratuta egon zen, baina ihes egitea lortu zuen eta Londres, Napoli eta Suitzan bizi zen.
  • Teoriko baino gehiago ekintza gizona zen.
  • Bere ustez:
    • Estatuaren abolizioa
    • Lanerako tresnak kolektibizatu, baina ez beraiekin lortutako emaitzak
    • Instituzioetan egindako ekintza politikoen etsai amorratua izan zen.
  • Internazionalean Marxi enfrentatu zitzaion eta sozialismotik aldendu zen.
  • Obra: Estatua eta anarkia.

[87] Anarkosindikalismoa:

  • XX. mende hasieran jaio zen.
  • Printzipioak: Politika + Ekintza zuzenak; greba orokorra Estatu burgesa bota ahal izateko + Klaserik gabeko gizartea.
  • I. Mundu-Gerra ondoren indarra galtzen joan zen eta langileriaren multzo handi bat alderdi komunistan sartu zen. Espainiako CNTk iraun zuen soilik.
  • Hurrengo korronte ideologikoen sintesia kontsidera daiteke:
        • Marxistak: Klase borroka onartzean.
        • Anarkistak: Estatua desegin eta sindikatuak alderdiekiko independenteak kontsideratzean.
  • Anarkismoak, anarkosindikalismoa dela eta, langile mugimenduetan eragina izan zuen, parlamentarismoan parte hartu gabe.

[88] Anarkismoa:

  • Inolako erlijio edo politika aginterik onartzen ez duen doktrina eta mugimendu politiko eta soziala da. Anarkistak estatua kentzearen alde daude, horregatik instituzioetako parte hartze politikoari muzin egiten diote, gauza guztien gainetik gizabanakoaren askatasun osoa goraipatzen dute.
  • Doktrina politiko honen helburuak:
    • Norbanakoaren askatasuna.
    • Estatua deuseztatzea.
    • Produkzio ondasunen jabego pribatua.
  • Lehenengoa William Godwin  (1756-1836) izan zen:
    • Jabego pribatuaren kritika gogorra egin zuen.
    • Estatua da gehiegikeria guztien erredun.
    • Klaserik gabeko gizartea defendatu zuen.
  • Proudhon izan zen Sozialismo Utopikoaren pertsonaia nagusia eta eragin nabarmena izan zuen anarkistengan:
    • Anarkia egoera bat defendatu zuen. Hemen askatasuna ez zen ordenatik jaioko, baizik ordena horren sortzailea izango zen.
  • Bakunin izan zen teoriko anarkista nagusiena, eta Marx eta biak aurrez-aurre jarri zien I. Internazionalean.
  • Bi eskola bereiztu behar dira anarkismoaren barnean:
    • Indibidualista: Kontsumo gaien jabego pribatua onartzen du.
    • Komunista: Jabego kolektiboa eskatzen du edozein arlotan.
  • Internazionalean bi joera nabarmendu ziren:
    • Sozialista
    • Anarkista: Sindikatuetan oinarri izatea ez zuen garbi ikusten eta ekintza zuzenak praktikatu zituen. XX. mende hasieran  sindikatu horiei lagundu zien eta anarkosindikalismoa sortu zen. Hala ere, elementu erradikalenak ez zuten onartu eta AIT (Asociación Internacional de Trabajadores) osatu zuten. Bertan CNT espainiarrak parte hartu zuen. AITk I. Internazional izena beretzat nahi zuen eta ez zituen sobietar eta alderdi sozialdemokraten politika onartzen
  • Europan I. Mundu-Gerran desagertu egin zen eta Espainian, berriz, 1939 arte iraun zuen.
  • Anarkosindikalismoa
    • XX. mende hasieran jaio zen.
    • Printzipioak:
      • Politika.
      • Ekintza zuzenak; greba orokorra Estatu burgesa bota ahal izateko.
      • Klaserik gabeko gizartea.
    • I. Mundu-Gerra ondoren indarra galtzen joan zen eta langileriaren multzo handi bat alderdi komunistan sartu zen. Espainiako CNTk iraun zuen soilik.
    • Hurrengo korronte ideologikoen sintesia kontsidera daiteke:
      • Marxistak: Klase borroka onartzean.
      • Anarkistak: Estatua desegin eta sindikatuak alderdiekiko independenteak kontsideratzean.
    • Anarkismoak, anarkosindikalismoa dela eta, langile mugimenduetan eragina izan zuen, parlamentarismoan parte hartu gabe.

[89] Komunismoa

  • Ekoizteko bitartekoak estatuaren esku daudeneko sist soziala da.
  • Komunismo modernoa, Marxek Manifestu Komunistan erakusten zituen ideietan oinarritzen da, hala nola, heredatzeko eskubidea kentzea, lurrak eta fabrikak esku pribatuetatik kentzea, bankuak nazionalizatzea eta herritar guztientzat lana egiteko legezko betebeharra ezartzea.

[90]Tubalismoak sorrera mitikoa ikusten zion Euskal Herriari eta Iberiar Penintsulari berari. Berak dioenez, euskaldunak, Tubal, Noe-ren ilobaren ondorengoak izango lirateke. Oraindik ere bada hori defendatzen duenik: Tubal lehen errege iberikoa izan zela, alegia, eta Tafalla bezalako hiriak berak sortu zituela.

[91] Partido Bizkaitarra:

  • Euskal talde politiko nazionalista. Sabino eta Luis Aranak Bilbon sortu zuten egunkaritik datorkio izena.
  • 1894an Euzkaldun Batzokija sortu zen, nazionalismoaren ekintzak gidatzeko xedez. Gero Bizkaia Buru Batzar aldera jo zuen.

[92] EAJ

  • 1893®Bizkaitarrak izeneko taldean du sorrera alderdi honek.
  • Luis eta Sabino Arana Goirik bultzaturiko talde honen lema Jaungoikua eta Lagizarra zen.
  • II. Errepublikaren garaian asko garatu zen eta, beste indar batzuekin batera, autonomia estatutu bat lortu zuen.
  • Francoren diktadurak bere liderrak erbesterarazi zituen, atzerriratutako gobernua urtetan mantenduz.
  • Franco hil zenean, sozialistekin eta beste alderdi batzuekin Gernikako Estatutua paktatu  zuen.
  • Lehenengo hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu izan zuen.

[93] Domingo Marcelino (1884-1939)

  • Politikari, maisu eta periodista kataluniarra.
  • Alderdi Federaleko (Pi i Margall) kide izan zen eta diputatu izan zen 1914an.
  • Partit Republicà Català sortu zuen 1917an.
  • 1917ko greba orokorraren ondoren atxilotu egin zuten, grebaren bultzatzaile bezala hartuz.
  • 1929an Partido Radical Socialista sortu zuen eta Primo de Riverari aurre egin zion. Frantziara alde egin beharrean izan zen eta ez zen II. Errepublikara arte itzuli.
  • Ministerio batzuetan lan egin zuen, batez ere Hezkuntzan eta Nekazaritzan.
  • 1933an Azañarekin elkartu zen, Izquierda Republicana osatuz.
  • Hezkuntza ministroa zen 1936an, Gerra Zibila hasi zenean.

6. gaia-ERREPASOA

TESTUAK-11 eta 12

5. gaia

7. gaia

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: