RSS

Ekonomia1

1. HELBURU OROKORRAK

  • Ekonomiaren oinarriak, funtzioak eta ezaugarri nagusiak identifikatu, sailkatu eta horietako bakoitzaren abantailak eta eragozpenak baloratu.
  • Ekonomia-jarduerak eta sistema ekonomikoak bereiztea, horietako bakoitzaren abantailen eta desabantailen iritzi pertsonala eratzeko.
  • Informazioak modu antolatuan eta ulergarritasunez adierazi, edukiaren, mezuaren asmoen eta hartzailearen ezaugarrien arabera formaturik eta bide teknikorik egokiena hautatuz.
  • Batxilergo2ko gairako garrantzitsuak izango diren kontzeptuak sakontzen hastea.
  • Interesa izatea gaur egungo arazo ekonomiko nagusiak zein diren jakiteko eta irizpide kritikoz eta  solidarioz interpretatzea, kontuan izanda, batetik, aberastasuna eta boterea munduan modu orekatuan banatuta ez egoteak sortutako arazoak, eta, bestetik, natura baliabideak ez direla mugagabeak. Horren helburua da desberdintasun ekonomikoez eta baliabide naturalen gehiegizko ustiapenaz ohartzea, bai eta jarduera ekonomikoaren globalizazioak dakartzan arazoez ere.
  • Gertaera ekonomiko garrantzitsuak eta haiek gertatzen diren testuinguru sozial, politiko, kultural eta naturala lotzea, eta hausnarketa hori egungo egoeretara ekartzea, inguratzen gaituen mundu ekonomikoa ulertu eta aztertzeko eta ekonomiarekin lotutako arazoak konpontzeko.
  • Merkatuaren funtzionamendua deskribatzea, bai eta haren mugak ere. Horren haritik, sistema kritikoki aztertzea, bai eta finantza-sistemak, batetik, eta estatuak sektore publikoaren erreguladore moduan, bestetik, duten eginkizuna ere. Orobat, aberastasuna birbanatzeko zer neurri dauden aztertzea, desberdintasun ekonomikoei buruzko iritzi pertsonal bat izateko, eta jakiteko sistemak nola ezar ditzakeen birbanaketa-tresnak.
  • Espainiako, Europako eta Euskal Herriko ekonomiak nazioarteko testuinguruan duten egoeraren eta perspektiben ezaugarri nagusiak zein diren jakin eta ulertzea, eta haien ekoizpen-egituraren ezaugarri nagusiak zein diren adieraztea. Orobat, produktibitateari, kostuei eta etekinei buruzko datuak abiapuntu hartuta, enpresen deslokalizazioaren arrazoiak aztertzea, eta enpleguan eta migrazio-mugimenduetan dituen ondorioak aintzat hartzea. Horren guztiaren helburua da sistema ekonomikoen funtzionamenduaren ikuspegi globala izatea eta elkarri oso estu lotuta daudela ulertzea, ongi ulertu ahal izateko Europako herrialdeetako ekonomiak elkarrekiko mendekotasun handia dutela, eta, gure kasuan, Euskal Herriko ekonomiak eta Espainiako ekonomiak.
  • Gaur egungo arazo ekonomikoei buruzko iritzi pertsonalak ematea, eta iritziak zehaztasunez eta zorroztasunez eman eta argudiatzea, batetik, eta iritzi eta ikuspegi desberdinak onartzea, bestetik, norberaren irizpideetan oinarritutako iritzi pertsonala osatzeko, norkbere burua aberasteko.
  • Komunikabideetan eta/edo Interneten, gaur egungo arazo ekonomikoei buruz ematen diren mezuak, datuak eta informazioak interpretatzea eta haietan proposatzen diren politika ekonomikoko neurri zuzentzaileak kontrastatzea. Lan horretan, bereizi egingo dira datuak, iritziak eta aurreikuspenak, eta komunikabide batzuetan eta besteetan gai ekonomiko berari buruz agertzen diren informazioak kontrastatuko dira, ohartzeko erabaki ekonomiko bati buruzko interpretazio desberdinak egoten direla. Horren helburua da ikastea informazio-ikuspegi desberdin horiek gizartean zenbait interes ekonomiko eta politiko mota egotearekin lotuta daudela. Hori izango da oinarria informazioa autonomiaz lortzen eta aukeratzen ikasteko, eta komunikabideak norberaren iritzi kualifikatua izateko tresna moduan erabiltzen ikasteko.
  • Hazkunde ekonomikoak ingurumenean eta pertsonen bizi-kalitatean duten eragina aztertu eta irizpide kritikoz ebaluatzea. Horren haritik, hazkunde ekonomikoan eragiten duten faktoreak eta aldagaiak zein diren jakitea; hazkundea eta garapena bereiztea; hazkundeak aberastasunaren banaketan, ingurumena hondatzean eta bizi-kalitatean dituen ondorioez ohartzea; garapen bidean dauden herrialdeek mendebaldeko herrialdeen garapen-ereduari jarraitzeko dituzten zailtasunak aztertzea, eta, bereziki, iparraren eta hegoaren arteko truke-harreman desorekatuei erreparatzea. Horrek guztiak bi helburu nagusi ditu: batetik, ulertzea zer ondorio dituen hazkundeak aberastasunaren banaketan, ingurumena hondatzean eta bizi-kalitatean, eta zer arazok mugatzen duten zenbait ekonomiaren garapena; eta, bestetik, ingurumena babesteko jarrera sustatzea ikasleen artean, eta ikustea ondasun naturalak ekoizpen-faktore urria direla eta naturak inputak eman eta hondarrak eta hondakinak jasotzen dituela, eta, horrenbestez, hondatzen ari dela eta hori kostu moduan adieraz daitekeela.
  • Autonomiaz eta arrazoituz heltzea inguruko arazo ekonomikoei, gizarte-zientzien ikerketa-prozedurak eta zenbait informazio-iturri eta bitarteko erabiltzea (besteak beste, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), eta haiek aztertu eta interpretatzean zorroztasunez jokatu behar dela ohartzea, arazo horiei konponbidea emateari buruzko datuak lortzeko, datuak landu eta emaitzak eta ondorioak lortzeko, eta ezagutza teknologikoak erabiltzea eskatzen duten ekonomiako arazo errazak aztertu eta ebazteko.
  • Magnitude makroekonomiko nagusiak zer diren eta nola erabiltzen diren jakitea eta ulertzea, herrialde bateko ekonomiaren adierazle baitira. Bide horretatik, magnitudeak elkarrengandik bereiztea, haien arteko erlazioak aztertzea eta bizi-kalitatearen adierazle moduan dituzten eragozpenak eta mugak zein diren ohartzea. Horren guztiaren helburua da gure eredu ekonomikoari eta haren mugei eta kostuei buruzko iritzia izatea.
  • Botere publikoek ekonomian duten eginkizuna aztertzea, eta administrazio publikoek kasuan-kasuan aplikatzen dituzten politika ekonomikoko eta zerga-politikako oinarrizko tresnak zein diren jakitea. Arlo horretan, estatuak ekonomian izan dezakeen esku-hartzearen mailak aztertzea eta jarduera ekonomikoan duen eginkizunaren abantailak eta desabantailak ikustea, birbanatzeko eginkizuna duela ulertzeko, eta, beraz, denok administrazio publikoen karga orokorrean ekarpena egin behar dugula ulertzeko, eta argi edukitzeko demokratikoki aukeratu ditugun ordezkariek hartzen dituzten politika ekonomikoko erabakiek kontrol demokratikoa behar dutela, batetik, eta altxor publikoak kudeaketa gardena izan behar duela, bestetik.

2. EDUKIAK

Kontzeptuzko edukiak

  1. unitatea (1+2. gaiak). Ekonomiaren funtsa
  2. unitatea (3. gaia). Ekoizpena eta banaketa
  3. unitatea (4+5. gaiak). Merkatuaren funtzionamendua
  4. unitatea (6. gaia). Ekonomia adierazleak: Ekoizpena, Enplegua eta Prezioak
  5. unitatea (7. gaia). Politika makroekonomikoak. Zerga-politika
  6. unitatea (8.9. gaiak). Dirua eta Espainiako finantza-sistema
  7. unitatea (10+11. gaiak). Integrazio ekonomikoa, Globalizazioa eta Munduko Ekonomiaren Desorekak

Prozedurazko edukiak

  • Ekonomiara hurbiltzeko saiakera egin.
  • Sistema ezberdinak identifikatu, ezaugarriak aztertu…
  • Lanak egiterakoan, zehaztasuna eta zuzentasuna bilatu.

Jarrerazko edukiak

  • Ekonomia sistema ezberdinei dagokionez, alternatiba desberdinak hautatzeak sortzen dituen alderdi positibo eta negatiboen balorazioa egin.
  • Historian izan duen eragina aztertu.
  • Lehiakortasunaren eta erantzukizun sozial eta etikoaren arteko gatazkaren aurrean jarrera pertsonala hartu
  • Erantzukizun ekonomiko, sozial eta etikoari dagozkion elementuak barne hartzen dituen gizarte balantzearen garrantzia baloratu
  • Lan jakin batzuk azkar eta zuzen egiteko, teknika eta tresna modernoen aplikazioak eskaintzen dituen aukerak aintzakotzat hartu

Funtzionamendua eta metodologia

  • APUNTEz osatutako liburuxkarekin funtzionatuko dugu.
  • Aldi berean, apunte horiek INTERNETen zintzilikatuta egongo dira, edonork etxetik kontsulta ditzan eta, pixkanaka, osatzen joango gara.
  • IKASTEKO TEKNIKA bat eman nahi zaie ikasleei eta horregatik lanketa sistematizatu bat jarraituko da:
    • Datorren gaiaren AURREBALUAZIOA egingo da lehenengo.
    • Gaiaren aurretik irakasleak aurkezpen bat egingo du proiektorean eta, ondoren, Apunteak izeneko dokumentuan kokatzen saiatuko da.
    • Irakasleak apunteen hasieran eskema bat txertatu du.
    • Irakaslea eskemaren zati bakoitza liburuan non kokatzen den joango da esaten eta, beti eskema jarraituz, galdera bakoitzaren xehetasun nagusiak zabalduko ditu.
    • Irakasleak, beti liburua jarraituz, zabaldu egingo ditu xehetasunak, gaira hurbildu eta liburuan kokatuz.
    • Irakasleak elkarrizketa sustatuko du, galderak egin, hainbat gauza komentatu… eta ikasleek arkatzez hartuko dituzte apunteak alboan edo post-it batean. Benetako mamia hartzea dugu helburu.
    • Galdera guztiak horrela landu eta gero, gaia bukatzen denean, irakasleak gai osoa errepasatuko du, ideia nagusiak bilduz.
    • Hau egin eta gero, “abisatu gabeko kontrola” dator, ondo baino hobeto abisatuta geratzen dena, gaia bukatzen den bezain laster egingo baita (Hori bai, astelehenetan ez!). Oinarrizko kontzeptuak hartu diren ala ez aztertzea da helburu. Galdera motzak izango dira, irakasleak azkartasunez zuzendu ahal izango dituenak. Helburuak: Irakasleak gaia gelan noraino ulertzen den jakin ahal izatea, azken errepaso bat ematea, ikasleek azken eguneraino gaia irakurri gabe ez izatea… Irakasleak kontrolak zuzendu eta gero, gaizki ulertutakoak berriro argituko dira. Kontrol honek ez du inongo kontabilizaziorik azken notan, eta pizgarri bezala erabiliko da, ikasleak ikastera motibatzeko, hemen agertutako hainbat galdera azken azterketan jarriko baita. Kontrol hau ebaluazioan baino gehiago gaiaren hausnarketan sartzen da.
  • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira AZTERKETAn (Hau oraindik ZEHAZTEKE dago… Martxa ikusi arte… Ideia bat emango da ikasturte hasieran, baina… alda daiteke.)
  • Ebaluazioa ez balu gaindituko, ERREKUPERAZIOA egin beharko luke eta irakasleak gidatuko du horretan. Hau ere ez balu gaindituko, irakaslearekin adostutako beste aukera batzuk ere izango lituzke.
  • Lanak: Bat edo bi lan aurreikusita daude… Balorazioa oraindik eta trataera oraindik ZEHAZTEKE dago… Martxa ikusi arte…)
  • NOTA IGOERA: Kurtso bukaeran AZTERKETA FINALA egin beharko luke.

DENBORALIZAZIOA (Gutxi gorabehera)

  • 1. ebaluazioa: 1-2-3
  • 2. ebaluazioa: 4-5-6 (Agian, talde-lana ere bai)
  • 3. ebaluazioa: Gainontzeko lanak + Talde-lana (ENPRESA)

5. Erabiliko diren baliabideak

  • https://koroie.wordpress.com/ekonomia/
  • Kurtso hasieran Programa, ebaluazio bakoitzari dagokion Eskema eta apunteez osatutako liburuxka banatuko dira.
  • Historia1, Irakaslearen Batxi1erako bloga, Batxi1eko ikasleen gunea, Efemerideak, Koadernoa,
  • Markadore fosforitoak, arkatza, boligrafoa, orriak, post-itak…
  • Gai bakoitzaren kontrola.
  • Bideo (Pelikulak eta dokumentalak, programak…), ordenagailua eta proiektorea.
  • Testuak.
  • Pelikulak eta dokumentalak.

6. Bibliografia

  • McGraw Hill, Wikipedia…

Gaiaren antolaketa eta Ebaluazio irizpideak

  • Ebaluazioaren funtzionamendua

    • Ebaluazioaren funtzionamendua:
      • 2 edo 3 AZTERKETA aurreikusten dira notarako eta dagozkien ERREKUPERAZIOAK.
      • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.
      • Ebaluazio bakoitzean landutakoaren araberako galderak egingo zaizkio. Ebaluazioak EZ DIRA LOTUKO eta bakoitzak bere nota eta materia mantenduko du Ez Ohiko frogara arte.
      • 3 ebaluazioei dagokien batez bestekoak 10 puntu balioko ditu azken notan.
      • Kurtsoan zehar joango gara zehazten egin beharreko lanak eta horiek ere ezinbestekoak izango dira aurreko balorazioa egitekoan.
      • ERREKUPERAZIOAK: Azterketa hau egin aurretik, ikasleak irakaslearekin bereziki landuko du eta, hainbat kasutan, azterketa adostu ere bai. GAINDITU DEN ALA EZ adieraziko da soilik, beraz, 5 edo GU dira aukera bakarrak. Norbaitek NOTA NAHIKO BALU, FINALERA aurkeztu beharko luke. EZ OHIKORA joaten den ikasleari EZ ZAIO LANEN KONTABILIZAZIORIK EGINGO ETA AZTERKETA GAINDITZEA eskatuko zaio.
      • Berez, gai hau, etengabea omen da, baina kurtso osoko azterketa final bat ez litzateke ikasle askorentzat erraza izango. Ikasturte hauetan ikasleek oso lanpetuta ibiltzen direnez, nota nahi dutenei bakarrik jarriko zaie final hori.
      • Ebaluazio bakoitza zenbaki batez baloratuko da. Kurtso bukaerako batez bestekoa egiteko, hiru zenbakien batez bestekoa egingo da eta 10 puntu izango da topea. Batez bestekoa hamartar batekin hartuko da kontuan. Finalaren bidez igo daiteke, soilik.
      • Irakasleak kasu bereziak aztertzeko ahalmena gordetzen du bere esku.
  • Irizpideak

1. unitatea (1+2. gaiak). Ekonomiaren funtsa

  • Kontzeptuak: Zer da ekonomia?, Aukera-kostua, Beharrak, ondasunak eta zerbitzuak, Ekonomia-jarduerak: kontsumoa, ekoizpena eta banaketa, Ekonomiaren erabaki-hartzaileak, Familiak edo kontsumitzaileak, Enpresak, Sektore publikoa, Ekonomiaren azterketa, Mikroekonomia eta makroekonomia, Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboa, Pentsamendu ekonomikoaren eskolak, Ekonomia-sistemak eta beste ezaugarri batzuk, Ekonomia-sistemak historian zehar, Abantailak eta desabantailak, Merkatu-ekonomiako sistema, Plangintza zentralizatuko ekonomia-sistema, Ekonomia-sistema mistoa, Autore esanguratsuak Ekonomian: Adam Smith, Thomas Malthus, David Ricardo, John Maynard Keynes, Karl Marx, Milton Friedman, Ekoizpen-baliabideak eta errenta, Ekoizpen-aukerak, Ekonomia-hazkundea, Errentaren fluxu zirkularra.
  • Gizarteek zer oinarrizko arazo ekonomiko dituzten ezagutzen ditu; sistema ekonomiko batean haiei konponbidea emateko modua eta haren abantailak eta desabantailak adierazten eta arrazoitzen ditu.
  • Sistema ekonomikoaren oinarrizko arazoen faktore giltzarriak eskasia eta hautatzeko beharrizana direla ikasten ari da.
  • Sistema ekonomiko nagusiek arazo horiek lantzeko eta konpontzeko modu bereiziak dituztela egiaztatzen du.
  • Adibide zehatzak oinarri hartuta, nazioarteko egitura ekonomikoan berriki izan diren aldaketak eta haiek azaltzen dituzten tendentzia eta gertakizun tekniko, ekonomiko eta politikoen artean loturak ezartzen ditu.
  • Arazo ekonomikoei konponbidea emateko moduak konparatzen ditu eta nazioartean gaur egun nabarmentzen diren egoera ekonomikoen adibideak erabiltzen ditu lan hori egiteko.
  • Ekonomian erabiltzen den metodo zientifikoa ulertzen du. Bereizi egiten ditu proposamen ekonomiko positiboak eta proposamen ekonomiko arautzaileak.

2. unitatea (3. gaiak). Ekoizpena eta banaketa

  • Gizarte modernoaren aberastasunaren eragileak, Lanaren banaketa eta koordinazioa, Ekoizpenari buruzko ikuspegiak: adibidea, Nola ekoiztu?, Zer teknologia erabili?, Zer baliabide-konbinazio hautatu?, Produktibitatea, Ekoizpen-kostuak, Banaketa, Banaketaren funtzioan, Beste banaketa-sistema batzu, Enpresa motak, Enpresaren sailkapena jardueraren arabera, Enpresaren jabetzaren arabera, Enpresaren sailkapena lan esparruaren arabera, Enpresaren sailkapena Forma juridikoaren arabera, Enpresaren osagaiak, Errentagarritasun-atalasea edo itopuntua.
  • Ekoizpen-prozesuaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu.
  • Produkzio-sistemaren funtzionamenduaren ikuspegi osoa azaltze du eta, lan hori egiteko, enpresetatik eta sektore ekonomikoetan duten eginkizunetatik abiatzen da eta haien arteko loturak eta mendetasunak nabarmentzen ditu.
  • Produkzio-faktoreen kategoriak eta produktibitatearen, efizientziaren eta teknologiaren arteko harremanak adierazten ditu.
  • Enpresak aztertuta eta haien sektore-agregazioari eta elkarren arteko mendekotasunari erreparatu ondoren, sistema produktiboaren ikuspegi orokor bat eskuratu du.
  • Ezagutzen ditu Euskal Herriko eta Espainiako egitura produktiboaren ezaugarri orokorrak eta badaki zer-nolako harremana duten egitura horiek Europar Batasuneko herrialdeekin eta merkatu globalaren aldaketekin.
  • Lanaren banaketa teknikoaren prozesuaren arrazoiak azaltzen ditu.
  • Lanaren banaketa teknikoa testuinguru globalean gertatzen den elkarren arteko mendekotasun ekonomikoarekin lotzen du.
  • Lan-merkatuaren elementu nagusiak identifikatzen ditu eta haren jokabideak antzematen ditu. Elkarren arteko mendekotasun ekonomiko gero eta handiagoarekin eta koordinazio-mekanismoen beharrizanarekin lotzen du prozesu hori.
  • Lanaren eskaintzan eta eskarian izandako aldaketak adierazten ditu; bereziki, migrazio-mugimenduekin lotutakoak.
  • Enpresa-jardueraren helburuak, eginkizunak eta gizartean eta pertsonen bizitzan dituen ondorioak azaltzen ditu eta inguruneko benetako erreferentziak bilatzen  ditu (herrikoak, probintziakoak, Euskal Herrikoak).
  • Enpresen jardueraren ondorioak aztertzen eta analizatzen ditu, bai bere inguruan, bai nazioartean.
  • Enpresen helburuak eta funtzioak aztertzen eta analizatzen ditu. Enpresen funtzioak azaltzean, ondasunak sortu eta ondasunen erabilgarritasuna handitzeko funtzioa azaltzen du.
  • Enpresen kostuak eta etekinak kalkulatzen eta erabiltzen ditu; emandako kasu batetik, enpresa baten ekoizpen-funtzioa aztertzen du, eta kontzeptu horiei buruzko grafikoak egiten eta interpretatzen ditu.
  • Kostu askotarikoak ulertzen eta erabiltzen ditu –aldakorrak, guztizkoak, batezbestekoak eta marjinalak–, eta kostuen grafikoak egiten eta interpretatzen ditu. Enpresen etekinak aztertzen eta interpretatzen ditu, epe bateko diru-sarrerak eta kostuak aintzat hartuta. Emandako datuak aintzat hartuta, produkzio oso eta marjinalen eta batezbesteko produkzioen grafikoak egiten eta interpretatzen ditu.
  • Efizientzia teknikoa eta efizientzia ekonomikoa lotzen eta bereizten ditu. Efizientzia teknikoa eta ekonomikoa zehazten eta interpretatzen ditu, planteatzen zaizkion egoerei erreparatuta.

3. unitatea (4+5. gaiak). Merkatuaren funtzionamendua

  • Kontzeptuak: Merkatua eta dirua, Def, Funtzionamendua, Eskaria, Eskaria baldintzatzen duten faktoreak, Ondasunaren prezioa    , Lotutako ondasunen prezioa, Errenta erabilgarria, Kontsumitzailearen lehentasunak, Eskariaren kurba, Eskaintza, Eskaintza baldintzatzen duten faktoreak, Ondasunaren prezioa, Ekoizpen baliabideen kostuak, Def, Eskaintzaren kurba, Merkatuaren oreka, Merkatua eta lehia, Motak, Lehia Perfektuko merkatuak, Lehia Inperfektuko merkatuak: Monopolio, Oligopolio, Lehia monopolista.
  • Merkatuaren funtzionamendutik abiatuta, ondasunek eta zerbitzuek zenbait aldagairen arabera dituzten aldaketak interpretatzen ikasten ari da.
  • Grafikoen bidez irudikatzen ditu merkatuen funtzionamenduko aldagaien aldaketek dakartzaten efektuak.
  • Eskaintza eta eskaria erabakitzen duten faktore giltzarriak adierazten ditu. Eskaintzaren eta eskariaren elastikotasuna aztertzen du, eta interpretatu egiten ditu prezioen eta kantitateen aldaketak eta guztirako diru-sarreretan duten eragina.

4. unitatea (6. gaia). Ekonomia adierazleak: Ekoizpena, Enplegua eta Prezioak

  • Kontzeptuak: Ikuspegi makroekonomikoa, BPG, BPG-aren ezaugarriak, BPG-aren mugak, Kontabilitate Nazionala, Enplegu-politika, Kontzeptuak (Langabezia-tasa, Biztanleria aktiboa, Biztanleria ez-aktiboa,  Biztanleria Okupatua, Langabetuak, Biztanleria Osoa, Jarduera-tasa, Okupazio-tasa), Enplegu-estatistikak, Langabezia-motak. Inflazioa, Inflazioa-Deflazioa, Inflazioa, Deflazioa, Inflazioa neurtzea, KPI, INE.
  • Lan-merkatuaren egitura eta hezkuntzarekin eta prestakuntzarekin dituen loturak balioesten ditu eta langabezia bereziki aztertzen du, Euskal Herriko, Espainiako eta Europar Batasuneko estatistikak erabiliz. Lan-merkatuaren gaineko datu eta grafiko ekonomikoak balioesten eta interpretatzen ditu.
  • Hezkuntzaren, prestakuntzaren eta enpleguaren arteko loturak balioesten ditu. Enpleguarekin lotutako aukerak eta tendentziak ikertzen eta antzematen ditu.
  • Euskal Herriari, Espainiari eta Europar Batasunari buruzko inflazio-datuak eta langabezia-datuak aztertzen ditu eta inflazioari eta langabeziari aurre egiteko dauden alternatibak aztertu ere bai. Badaki nola aztertu zer aukera ematen dituzten politika makroekonomikoek inflazioari eta langabeziari aurre egiteko hainbat eremu geografikotan.

5. unitatea (7. gaia). Politika makroekonomikoak. Zerga-politika

  • Kontzeptuak: Politika ekonomikoa, Makroekonomia, Estatuko aurrekontu orokorrak, Estatuko aurrekontu orokorretako diru-sarrera publikoak, Estatuko aurrekontu orokorretako gastu publikoak, Aurrekontu-saldoa.
  • Benetako merkatuen funtzionamendua aztertzen du, ereduekiko aldeak aurkitu eta kontsumitzaileentzat, enpresentzat eta estatuentzat dituzten ondorioak aztertzea. Ulertzen du merkatu mota nagusien funtzionamendu idealaren logika: lehia perfektua, monopolioa eta oligopolioa. Kasu errealetan erabiltzen du jakintza hori, esperientzia zuzenean oinarrituta. Merkatu horietan parte hartzen duten eragileekiko ondorio positiboak eta negatiboak balioesten ditu.
  • Magnitude makroekonomiko nagusiak bereizten ditu, haien arteko erlazioak aztertu, eta bizi-kalitatea neurtzeko dituzten eragozpenak eta mugak aintzat hartzen ditu.
  • Makromagnitude nagusiak sailkatzen ditu: aberastasun nazionala, produktu nazionala, errenta nazionala, gastu nazionala, errenta pertsonala, errenta erabilgarria, aurrezkia eta kapital-eraketa gordina. Egiturazko balioa eta konparaziorako erabilgarritasuna dutela aitortzen du. Magnitudeen arteko loturak egiten ditu. Ikuspegi kritiko batez balioesten ditu adierazle horiek gizarteen garapen-maila ezagutzeko dakartzaten mugak, beste adierazle batzuekin alderatuta; esaterako, giza garapenaren indizearekin alderatuta.
  • Tresna informatikoekin zifrak eta oinarrizko adierazle ekonomikoak interpretatzen eta lantzea. Aldagai makroekonomiko askoren taula eta grafikoen informazioa erabiltzen du eta denboran izan duten bilakaera interpretatzen du. Erreferentziazko azterlanek datu espezifikoak ematen dituztela balioesten du eta ekonomialariek erabilitako azterketa-metodoak ulertzen ditu. Makromagnitueen datuak eskuratu eta lantzeko eta emaitzak eta konklusioak lortzeko baliatzen ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

6- unitatea (8+9. gaiak). Dirua eta Espainiako finantza-sistema

  • Kontzeptuak: Dirua, Urrearen historia, Gold Exchange Standard edo Urre-patroia, Diru motak, Salgai dirua eta diru fiduziarioa, Erabilera legaleko dirua, agirizko dirua eta banku dirua, Diru fisikoa eta diru digitala edo elektronikoa, Diru birtuala, Kriptodirua, Finantza-sistema, Finantza-bitartekari bankarioak, Banka pribatua, Aurrezki-kutxak, Kreditu-kooperatibak, Finantza-bitartekari ez-bankarioak: Burtsa, Errenta finkoko baloreak, Errenta aldakorreko baloreak, Burtsa-indize orokorrak, Errenta aldakorreko merkatua, Enpresen finantzaketa: jatorria.
  • Dirua nola sortzen den, haren balioa nola aldatzen den eta hori nola neurtzen den deskribatzen du. Badaki diruak eta finantza-sistemak zer oinarrizko funtzionamendu duten ekonomian.
  • Inflazioaren arrazoiak bereiztea eta kontsumitzailearengan, enpresetan eta oro har ekonomian dituen ondorioak azaltzen dituzten teoriak ezagutzea. Inflazioaren arrazoiak identifikatzen ditu. Inflazioaren ondorio ekonomiko eta sozial nagusiak balioesten ditu.
  • Finantza-sistemaren funtzionamendua azaltzen eta haren produktu eta merkatu nagusiak ezagutzen ditu. Finantza-sistemaren egitekoa balioesten du, aurrezkia inbertsiora bideratzeko elementua den aldetik, eta haren osagai diren produktuak eta merkatuak identifikatzen ditu.
  • Moneta-politikak aztertzen ditu. Ikuspegi kritiko batez arrazoitzen ditu, testuinguru errealetan, moneta-politikaren ekintzak eta haien eragin ekonomikoak eta sozialak.
  • Europako Banku Zentralak zer eginkizun duen eta haren moneta-politikak zer egitura duen ikasten ari da. Badaki zer helburu eta eginkizun dituen Europako Banku Zentralak eta haren egitekoaren eta funtzionamenduaren gaineko arrazoibideak ematen ditu. Interes-tasen aldaketak ekonomian dituen ondorioak azaltzen ditu.
  • Ordainketa-balantza baten oinarrizko egitura eta bi ekonomiaren arteko merkataritza-fluxuak aztertzen ditu; haren osagaietan monetak izan ditzakeen truke-tasaren aldaketak zer eragin dituen adierazten ditu.
  • Nazioarteko merkataritza-fluxuak identifikatzen ditu. Badaki zer esanahi duten ordainketa-balantzako sail nagusiek. Ordainketa-balantza baten bidez adierazten ditu ekonomia baten eta harengandik kanpokoaren arteko harremanak. Ordainketa-balantzaren eta eskualde ekonomiko baten egitura produktiboaren arteko erlazioa aztertzen du. Lotu egiten ditu ordainketa-balantzaren bilakaera eta dibisen erreserbaren bilakaera. Monetaren kanbio-tasaren eta nazioarteko merkataritzaren bilakaera zer ondorio dituen egiaztatzen du. Nazioarteko merkataritza-fluxuen ezaugarriak eta kanbio-tasaren aldaketek ekonomietan eragiten dituzten ondorioak adierazten ditu.

7. unitatea (10+11. gaiak). Integrazio ekonomikoa, Globalizazioa eta Munduko Ekonomiaren Desorekak

  • Kontzeptuak: Integrazio ekonomikoa, Europar Batasuna, Organo ekonomikoak, Europar Batasunaren historiak, Eratze-tratatua, Zirkulazio-askatasuna, Ekonomia eta Diru Batasuna, Zabalkunde handia, Porrot egin zuen konstituzioa, Munduko krisiaren aurkako borroka, Nazioarteko lankidetza, Bretton Woodseko batzarra, Nazioarteko Diru Funtsa eta Munduko Bankua, Munduko Merkataritza Erakundea, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGE – G-7), Globalizazioa, Desberdintasunak eta azpigarapena, Ingurumena hondatzea, Emigrazioa,
  • Ekonomia-integrazioaren prozesuak aztertzen ditu eta Europar Batasunaren kasuan zer urrats eman diren deskribatu ere bai. Europar Batasunak ekonomiaren alorrean egindako lankidetza eta integrazio ekonomikoko prozesua azaltzen eta hausnartzen du eta testuinguru globalean Euskal Herriarentzat eta Espainiarentzat dituen ondorioak eta inplikazioak balioesten ditu.
  • Ekonomiaren globalizazioaren kausak eta ondorioak aztertu eta balioesten ditu eta nazioarteko ekonomia-erakundeek haren erregulazioan zer eginkizun duten ere bai. Herrialdeen arteko truke ekonomikoen arrazoiak azaltzen ditu. Globalizazio ekonomikoak herrialdeetan dituen ondorioak eta inplikazioak azaltzen ditu, eta haiek arautzeko eta koordinatzeko beharrizanaz hausnartzen du.
  • Hazkundeak, krisi ekonomikoek, ekonomia-integrazioak eta merkatu globalak pertsonen bizi-kalitatean, ingurumenean eta aberastasunaren tokian-tokiko eta munduko banaketan zer ondorio dituzten aintzat hartzen ditu; garatuta ez dauden herrialdeen ekonomia hazteko arazoak eta pobrezia-arazoak, harreman ekonomiko desorekatuek eragindakoak, bereziki aipatzen du; eta merkataritza-truke bidezkoago eta zuzenagoen beharra adierazten du. Hazkunde ekonomikoan eragiten duten faktoreak eta aldagaiak identifikatzen ditu. Bereizi egiten ditu hazkundea eta garapena. Badaki zer eragin dituen hazkundeak aberastasunaren banaketan, ingurumenaren degradazioan eta bizi-kalitatean.
  • Garapen-bidean diren herrialdeek mendebaldeko herrialdeen garapen-ereduari jarraitzeko dituzten arazoak aztertzen ditu. Arreta handiz behatzen ditu ipar-hego izaerako truke-harreman desorekatuak.
  • Ingurumenaren aldeko jarrerak ditu, ingurumenaren aldagaia aztertzen eta balioesten du erabaki ekonomikoak hartzean; eta, berariaz, nazioartean garapen jasangarria lortzeko aukerak aztertzen ditu. Ingurumen-ondasunek produkzio-faktore moduan duten eskasia behatzen du eta input-ak hornitzen eta degradazio-prozesuan dauden hondakinak hartzen dituzten aldetik, kostuetan adieraz daitezkeela egiaztatzen du. Aintzat hartzen ditu sektore eta gizarte talde askotan ageri diren interes-gatazken eraginak.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/Batxilergoko_curriculum_osoa.pdf

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: