RSS

9. gaia-Ekoizpena eta ekoizpen-prozesua 131

9.1. Ekoizpen-prozesua

Produktu bat lortzeko, beharrezkoa da enpresak INPUT edo SARRERAK Izatea: natura-baliabideak, kapitala eta giza-baliabideak. Produktua edo ekoizpen-prozesuaren azken emaitza OUTPUT edo IRTEERA da. 

9.2. Teknologia eta berrikuntza teknologikoak (I+G+b)

  • TEKNOLOGIA: Emaitza bat lortzen laguntzen duen jakintzen eta prozeduren multzo bat da. Emaitza hori produktu berri bat sortzea edo ekoizpen-prozesua bera hobetzea izan daiteke. 
  • BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA: Aldaketa tekniko jakin bat lehen aldiz enpresa batean sartzeari deritzo. Produktuan ala prozesuan gerta daiteke eta gizarte industrializatuetan enpresen lehiakortasunaren oinarri izaten da. 

9.3. Produktibitatea

Ekoizpenaren errendimendua neurtzen du. Ekoizpen-faktorearen unitate bati (lana, kapitala) atxikitako ondasun baten ekoizpen-kopurua. 

img_20200319_083608

9.4. Efizientzia

Eskura dauden baliabideak teknologia jakin baten bidez ezin hobe erabiltzeari deritzo. Ikuspegi arrazionaletik, ondasun jakin bat ekoizteko zenbait teknologia badaude, enpresak efizienteena hautatuko dute, hau da, baliabide gutxien erabiltzen dituena. 

Adibidea: Enpresa bat ez da efizientea izango 100 erloju ekoizteko, bi makina eta 40 lanordu erabiltzeko aukera izanda, bi makina eta 50 lanordu erabiltzen baditu. 

EFIZIENTZIA EKONOMIKOA: Kosturik txikienaz (merkeen) ekoizteko aukera ematen duen teknologia aukeratzean datza. 

9.5 Enpresaren kostuak (Def, KF, KA, KG, Guztizko enpresa-mozkina, Batez besteko kostuak, Kostu marjinala, Errendimendu beherakorren legea, Eskala Ekonomia)

  • Def: Ondasun bat edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabideen balioa.
  • KF: KOSTU FINKOAK. Ekoiztutako kantitatea aldatuta ere, kostu hauek ez dira aldatzen. Adib: Pabiloiaren alokairua…
  • KA: KOSTU ALDAGARRIAK. Kostu hauek kantitatearekin proportzionalak dira. Adib: lehengaiak, Energia kontsumoa…
  • KG edo KO = KF + KA
  • GUZTIZKO ENPRESA-MOZKINA = Emaitza = Sarrerak – Gastuak
  • BATEZ BESTEKO KOSTUAK = KO/Ekoiztutako unitate kopurua
  • KOSTU MARJINALA: Unitate gehigarri bat ekoizteko egin behar den gastua. Adibi: festatako blusa bat gehiago. 
  • ERRENDIMENDU BEHERAKORREN LEGEA. Honen arabera, ekoizpen-baliabide baten kantitatea handituta ere, gainerakoak aldatzen ez badira, guztizko ekoizpenaren hazkundea gero eta geldoagoa izango da eta, une jakin batean, gora egiteari utzi eta beherantz egin dezake. Adib: Langile bat, pikatxoia eta pala. 
  • ESKALA EKONOMIA: Enpresa handietan, ekoizpena handitu ahala, kostuak murrizteko aukera dago. Hasieran inbertsio handi bat egin beharko du, baina, kopuru handiak ekoiztean, unitatearen kostua jaitsi egiten da. Adib: Todo a Cien…

9.6. Errentagarritasun-atalasea edo ez aurrerako ez atzerako puntua edo itopuntua

ERRENTAGARRITASUN-ATARIA edo OREKA-PUNTUA edo PUNTU HILA ere deitzen diote; mozkinak lortzeko behar den gutxienezko salmenta maila da. Hasierako KF-ak amortizatu edo estali direnean gertatzen da. Honela kalkulatzen da:

EA = KF/(p-Kab) Une horretatik aurrera, irabaziak datoz eta, gutxiagorekin, berriz, galerak.

img_20200319_084215

9.7. Erosteko edo ekoizteko erabakia

Gerta daiteke lehengai bat erosi ala enpresan bertan egiteko zalantza izatea. Erabakia hartzeko printzipio nagusienetako bat aplikatu behar da: kostuen minimizazioa. EKOIZPEN-ATALASEA bilatu beharko da, gutxienez ekoiztu beharko lukeen kopurua bertan egiten hasteko. 

9.8. Enpresaren kalitatea eta ziurtagiriak

Enpresako kalitate-sistemak onartuta eta araupetuta egon behar du, produktuen kalitatea ziurtatzeko eta zer-nolakoa den zehazteko. 

Nazioartean, ISO (International Standard Organization) erakundea dago horretarako eta enpresa batek onartua izateko zer kalitate-sistema bete behar duen araupetu eta zehazten du.

Espainian AENOR da kalitatea ziurtatzearen eta prozedurak eta produktuak normalizatzearen alorrean eskumenak dituen erakunde ofiziala. 

9.9. Enpresa eta ingurumenaren babesa

Enpresa batek produktu bat fabrikatzen duenean, kostu-egitura bat sortzen du, mozkinen bidez berreskuratzen saiatuko dena. Horiek guztiak BARNE-KOSTUAK dira. 

Baina, horietaz gain, beste kostu batzuk ere eragin ditzake: KANPO-KOSTUAK edo GIZARTE-KOSTUAK, kanpo-eragin negatiboak eragindakoak: kutsadurak, zaratak…


BuruketakEl hombre hace los cálculos con una calculadora. Imagen en 3D. Fondo blanco. Foto de archivo - 34251849Resultado de imagen de muñeco blanco ganancias

9. gaia-BURUKETAK: Ekoizpen-arloa

9.1. Birziklatu SA enpresak hiri-hondakinak birziklatzen ditu, metalak, beira, papera eta konposta ekoizteko. Faktore hauek erabiltzen ditu prozesu horretan: eskulana, makineria, energia eta udal-zabortegiko zaborra (lehengaia). Taula honetan, kantitateak eta balioa daude adierazita, bai lortutako produktuenak bai erabilitako faktoreenak.

Faktoreak eta produktuak 1. urtea 2. urtea
Aleak (tonak) Balioa (€) Aleak (tonak) Balioa (€)
Langile-orduak 35.000 529.000 39.000 604.500
Makina-orduak 10.000 300.000 11.000 340.000
Gasolina 3.500 4.550 3.800 5.320
Zaborra 12.000 1.200 13.500 1.485
Faktoreak guztira 830.750 951.305
Metalak 600 720.000 700 850.000
Beira 1.200 225.000 1.250 235.000
Papera 2.400 225.600 3.000 284.000
Konposta 3.000 87.000 3.500 102.000
Produktuak guztira 1.257.000 1.471.000

Datu horiek izanda, hau ebatzi behar duzu:

      1. Eskulanaren % 30ek beira ekoizten lan egin bazuen, kalkulatu eskulanak zer produktibitate izan duen produktu-lerro horretarako bi aldietan (adierazi eskulan-orduko beira-tonatan) eta zer aldakortasun-tasa izan duen.
      2. Kalkula ezazu 2. urteko produktibitate osoa eta produktibitate osoaren tasa, 1. urtea oinarri hartuta.
      3. Interpreta itzazu lortutako emaitzak.

9.2. (HAUTAPROBAK-05-06-ekaina) Makinaria astuna ekoizten duen enpresa batean 2004. urtean 20 langile aritu ziren lanean, langile bakoitzak eginiko urteko lanorduak 1.300 izan dira. Urteko ekoizpena 50 makina izan da. 2005. urtean, berriz, 40 langilek 120 makina ekoitzi zituzten, langile bakoitzak iaz eginiko ordu kopuru bera eginez.

Azter ezazu lanorduaren produktibitate bilakaera, eta azal ezazu zergatik izan daitekeen aldaketa hau.

9.3. (HAUTAPROBAK 02-03- ekaina) ALFA enpresa plakak ekoiztera dedikatzen da. Iaz 10 langilerekin 120.000 unitate ekoiztu zituen, urtean 300 egun lan eginda. Aurten 139.200 plakako ekoizpena lortu du, baina 5 langile gehiago zituen eta urtean 290 egun lan egin dute. Bi kasuetan eguneko ordutegia 8 ordutakoa da.

Azter ezazu enpresa honen langile hauen ekoizkortasunaren eboluzioa.

9.4. Enpresa batek 660 €-ko kostu finkoak eta taula honetan ageri diren kostu aldakorrak ditu:

Aleak 1 2 3 4 5
Kostu aldakorra 200 360 490 600 700

Jaso kostu guztiak taula batean: guztizko kostua, batez besteko kostu aldakorra, batez besteko guztizko kostua eta kostu marjinala.

9.5. Enpresa batek A produktua ekoizten du eta jakin nahi du zenbat ale saldu behar dituen dirurik ez galtzeko. Produktuaren kostu finkoak 750.000 €-koak dira; kostu aldakorrak, aleko 220 €; eta salmenta -prezioa, aleko 270 €.

9.6. 2013. urtean, enpresak 25.000 euroko mozkinak lortu zituen 12.000 ale produkturen salmentari esker (hori izan zen guztirako ekoizpena). Urte osoan, guztira 59.000 €-ko kostua hartu zuen bere gain, eta kostu aldakorra aleko salmenta-prezioaren % 30 izan zen. Datu horiek kontuan izanda, egin jarduera hauek:

      1. Kalkulatu ez aurrerako ez atzerako puntua baldintza horietan.
      2. Kalkulatu zenbat ale saldu beharko dituen hurrengo aldian, mozkinak % 10 handitzea nahi badu aurreko urtearekin alderatuta (kontuan izanda kostu finkoak, aldakorrak eta prezioa ez direla aldatuko).

9.7. Bar Zenas Sozietate Mugatuak, ekoiztu edo ez ekoiztu, bada beti egiten den gastu bat: 100 m.u. gastatzen dira horrela. Horretaz gain, unitate bakoitza ekoiztean 8 m.u. gastatzen dira. Unitate bakoitza 12 m.u.ko prezioan salduko da. Kalkula ezazu errentagarritasun atalasea eta grafikoa egin. Zer adierazten du eman duzun soluzio horrek? Ondo esplika ezazu.

9.8. Tragor Manufakturak Sozietate Kooperatiboak pieza bakarra ekoiztu du beti eta 1.000 unitate egiten ditu; pieza horren kostu finkoa 50.000 €-koa da eta unitate bakoitzaren kostu aldagarriak 75 €-koak dira. Kalkula ezazu produktuaren salmenta prezioa enpresak %40a irabazi nahi badu.

9.9. (HAUTAPROBAK-06-07-Ekaina) ZABALBURU AUTOMOCIÓN, E.A. enpresak automobilen atzerako ispiluak ekoizten ditu. Automobilen ordezko piezak saltzen dituzten kateek beren eskaerak handitu dituzte, eta, horren ondorioz, bere ekoizpen gaitasuna handitu beharrean dago.

Gaurko ekoizpen gaitasuna 5.000.000 ispilu dira urtero. Ispilu bakoitza 10 euroan saltzen die kateei. Ekoizpen kostuak honako hauek dira:

  • Eskulana: 2,50 €
  • Erabilitako materialak: 3,00 €
  • Kostu finkoak: 1.642.500 €

Enpresaren jabea ekoizpen prozesua azkartzeko eta hobetzeko makineria berria erosteko proiektua aztertzen ari da. Horrek suposatuko luke urtero kostu finkoak %40 gehitzea, baina kostu zuzenak 0,5 € jaistea. Ekoizpen gaitasuna %50 handituko litzateke. Proiektua aurrera ateratzen bada:

      1. Kalkula ezazu lokagunea edo puntu hila.
      2. Egin ezazu grafikoa eta adierazi ezazu bere esanahia.
      3. Enpresak izango duen ekoizpen gaitasunetik %100 salduko balu, zein izango litzateke emaitza ekonomikoa?

9.10. (HAUTAPROBAK 05-06-uztaila) BALBOA S.L. enpresa zera aztertzen ari da: hanburgesak oinarrizko produktutzat izango dituzten otordu lasterreko (fastfood) jatetxe zenbait irekitzea. Finantziazioa lortzeko, enpresak 6 hilabete barru mozkinak ematen hasiko den proiektu bat aurkeztu behar du bankuan.

Bankuari aurkeztu beharreko proiektuan, honako datu hauek azaltzen dira:

18 hilabeteko kostu finkoak 140.000 €
Hanburgesa bakoitzeko kostu aldakorra 0,97 €
18 hilabeteetan espero diren salmentak 150.000 unitate
Hanburgesa bakoitzaren prezioa 1,99 €
  1. Kalkula ezazu Lokagunea edo Puntu Hila eta bere esanahia azaldu eta dagokion grafikoa egin.
  2. Salmenten estimazioaren %25 beherapena normaltzat hartuta, enpresak bankuari proiektu hori aurkeztea zentzuduna izango al litzateke? Arrazoitu erantzuna.

9.11. Erlojuak fabrikatzen dituen enpresa batek 8.000.000 m.u. –ko kostu finkoak ditu. Horren kostu aldakorrak 15.000.000 m.u.-koak dira. Aurten 3.000 erloju saldu ditu 22.500.000ko diru sarrerak lortuz.

      1. Kalkula ezazu lokagunea edo errentagarritasun ataria eta azaldu bere esanahia.
      2. Egizu irudikapen grafikoa.
      3. Urteko diru sarrerak 33.750.000 izaten badira eta prezioa aldatzen ez badugu, zenbatekoa litzateke irabazia edo galera?
      4. 3.500 erloju salduko bagenitu, ze emaitza lortuko genuke?

9.12. Enpresa batek erabaki behar du bere produktu baten osagai bat erosi ala berak fabrikatuko duen. Osagai horren aleko prezioa 2 €-koa da, eta enpresak ekoizten badu, kostua 1,2 €-koa izango da. Hala ere, hilean 900 €-ko gastua izango du hornikuntza elektrikoagatik; urtean, 2.000 €-ko kostua pertsonal-kostuan; eta erabilitako makineriaren 500 €-ko urteko amortizazioa (makinaren gastua). Enpresak urtean zenbat produktu salduko dituen aurreikusi du, eta aurreikuspen horren arabera, osagai horren 14.500 ale beharko lituzke ekoizpen-prozesuan.

      1. Zein izango da erabaki onena enpresarentzat?
      2. Adierazi grafikoki egoera.

9.13. Colugados enpresak osagai berezi bat behar du bere azken produktua ekoizteko. Osagai honek 1.000 m.u. balio du. Osagaia ekoizteko teknologikoki behar diren ezagutzak ditu, ekoizteko erabakia hartzekotan instalakuntza berriak behar izango zituen, honek alokairu kostu bat suposatuko zuen (urteko 2.000.000 m.u.) langile berriak (7.000.000 m.u./urteko) eta ekoizpenaren muga 20.000 unitate/urteko izango ziren. Ekoizpenaren beste hainbat kostu ondorengoak izango ziren:

  • Lehengaiak: 200 m.u.
  • Energia kontsumoa: 50 m.u.
  • Hainbat kostu aldakorrak: 150 m.u.
      1. Colugadosek osagarria ekoizteko zein da gutxieneko ekoizpena?
      2. Colugadosek 18.000 unitate behar izanez gero, gehienez ze prezio ordaindu beharko zuen?
      3. Aurreko egoeraren grafikoa egin.

9.14. (HAUTAPROBAK 05-06-uztaila) BURDINA S.A. enpresa pentsatzen ari da bisagrak ekoizten jarraitzea edo beste enpresa bati erostea, 6,50 eurotan unitate bakoitza. Burdinak 120.000 euroko kostu finkoak ditu eta unitate bakoitzaren kostu aldakorra, 2,5 euro da.

  1. Zer bisagra kopurutik gora zaio errentagarri ekoizten jarraitzea, beste enpresa bati erosi beharrean?
  2. Egizu egoera honen irudi grafikoa.

Burdina enpresak 5 langile ditu eta bakoitzak 200 egunez lan egin du urtean, 8 orduz egun bakoitzean. Guztien artean 200.000 bisagra ekoiztu dituzte.

  1. Kalkulatu eskulanaren orduko produktibitatea.

9.15. (HAUTAPROBAK 02-03- ekaina) Enpresa batek osagai berezi bat behar du bere azken produktua ekoizteko. Osagai honek 1.000 m.u. balio du. Osagaia ekoizteko teknologikoki behar diren ezagutzak ditu, ekoizteko erabakia hartzekotan instalakuntza berriak behar izango zituen, honek alokairu kostu bat suposatuko zuen (urteko 2.000.000 m.u.) langile berriak (7.000.000 m.u./urteko) eta ekoizpenaren muga 20.000 unitate/urteko izango ziren. Ekoizpenaren beste hainbat kostu ondorengoak izango ziren:

  • Lehengaiak: 200 m.u.
  • Energia kontsumoa: 50 m.u.
  • Hainbat kostu aldakorrak: 150 m.u.
    1. Enpresak osagarria ekoizteko zein da gutxieneko ekoizpena?
    2. Enpresak 18.000 unitate behar izanez gero, gehienez ze prezio ordaindu beharko zuen?
    3. Aurreko egoeraren grafikoa egin.

8. gaia

10. gaia

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: