RSS

1. gaia-Enpresa eta enpresaburua

20 lecciones de negocios de 20 empresarios exitosos – 5.30 min
Imagen relacionada

1.1. Jarduera ekonomikoa (Ondasuna, Zerbitzua, Ondasunen sailkapena (Eskuragarritasuna (2),

  • ONDASUNA: Objektu material bat da, erabiltzean gogobetetzea dakarrena, nahi bat edo premia bat asetzeko aukera ematen duelako.
  • ZERBITZUA: Eskaintzen den jarduera-multzo bat da.
  • Ondasunen SAILKAPENA (Eskuragarritasuna (2), Funtzioa (2)

Erabilgarritasunaren arabera

Ondasun libreak
  • Premiak asetzeko dira, baina ez dute jaberik edo preziorik.
  • Ugariak dira
Ondasun ekonomikoak eta zerbitzuak
  • Ondasun ekonomikoak urriak dira eta ordaindu egin behar dira erabili ahal izateko.
  • Zerbitzuak ere ondasun ekonomikoak dira.
  • Adib: bizikleta bat, ileapaindegiko zerbitzua…

Funtzioaren arabera

Kontsumo-ondasunak
  • Pertsonen premiak zuzenean asetzen dituzte.
  • Adib: bizikleta, ileapaindegiko zerbitzua…
Kapital-ondasunak
  • Pertsonen premiak zeharka asetzen dituzte.
  • Adib: bizikletaren erruedak egiteko makina bat…
  • DEF: Pertsonen premiak asetzeko ondasunak eta zerbitzuak lortzeko prozesua.
  • 3 GALDERA: Jarduera ekonomikoak bere helburuak bete ahal izateko, galdera hauei erantzun behar die:
    • ZER ondasun ekoiztu eta zenbat
    • NOLA ekoiztu
    • NORENTZAT ekoiztu
  • FASEAK (3)
    • EKOIZPENA: Enpresek egiten duten fasea.
    • BANAKETA: Enpresek egiten dute, baina baliteke ondasuna ekoizten den enpresa bera ez izatea.
    • KONTSUMOA: Kontsumitzaileek egiten duten fasea.

Resultado de imagen de empresa muñecos
1.1.1. Ekoizpen faktoreak (3)

Bere ekoizpena egin ahal izateko, INPUTak behar ditu:

  • NATURA-baliabideak
  • LANA
  • KAPITALA
    • KAPITAL FISIKOA: ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko elementu materialak.
    • FINANTZA-KAPITALA: Diru-kantitatea. Akzio, zor-titulu edo beste moduren batean ere egon daiteke.
    • GIZA-KAPITALA: Lanean diharduenaren kalitatea, prestakuntza eta produktibitatea adierazten du.
  • Zenbait autorek, laugarren faktore bat ere seinalatzen du: ENPRESA-ANTOLAKETA.
Imagen relacionada

1.1.2. Ekonomiaren erabaki-hartzaileak edo agente ekonomikoak (3)

Hauek dira:

  • KONTSUMITZAILEAK: Familiatan edo etxeko ekonomiatan bilduta, zer ondasun edo zerbitzu kontsumituko dituzten erabakitzen dute, beren beharrak ahalik eta hobetoen asetu ahal izateko.
  • ENPRESAK: Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenari eta banaketari buruzko erabakiak hartzen dituzte, etekinen bat lortzeko.
  • SEKTORE PUBLIKOA: Administrazio publikoek osatzen dute, eta haren helburu nagusia da ahalik eta ongizate-maila altuena lortzea gizarte osoarentzat, horretarako erabaki egokiak hartuta.
Imagen relacionada

1.1.2.1.Familiak edo kontsumitzaileak (2)

    • Kontsumitzaileek, familiatan edo etxeko ekonomiatan bilduta, erabaki arrazionalak hartzen dituzte kontsumoarekin lotutako kontuei buruz; hau da, beren beharrak ongien asetzen dituzten ondasunei eta zerbitzuei buruzko erabakiak.
    • Erabaki horietan, faktore hauek dute eragina: lehentasunak eta diru-sarreren maila.

1.1.2.2. Enpresak (4)

    • Enpresek erabaki arrazionalak hartzen dituzte ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenari eta banaketari buruz, eta familiek jarritako ekoizpen-faktoreak erabiltzen dituzte.
    • Enpresen helburu nagusia etekinak maximizatzea da, baina badituzte beste batzuk:
      • Etekina maximizatzea: Diru-sarrerak handitzea eta gastuak murriztea izaten da helburu nagusia, baina horren xedea ez da beti ekonomikoa izaten. Adibidez, irabazi-asmorik gabeko enpresen helburuak gizartean ondasun bat edo zerbitzu bat ematea da.

Enpresaren etekinak = Sarrerak – Gastuak

  • Egonkortzea eta haztea: Bezeroak bermatu eta gero, joera naturala haztea da. Adibideak: Inditex, Telefónica, Roca, Panda…
  • Gizarte- eta ingurumen-balioak errespetatzea
  • Enplegua eta aberastasuna sortzea eragin-eremuan:
    • Garbiketa-lanak, makinen mantentze-lanak edo zerga-aholkularitza azpikontratatu ohi dituzte. Automobilgintzako enpresek, adibidez, bolanteak eta eserlekuak erosten dizkiete beste enpresa batzuei.
    • AZPIKONTRATAZIOA: Enpresa batek beste enpresa batekin egiten du hitzarmena, lan bat egiteko edo piezaren bat ekoizteko.
      •  

1.1.2.3. Sektore publikoa (Geog (2), Osaketa)

  • Geografikoki (2):
    • Espainiako estatuan, helburu hori eraginkortasunez lortzeko, botere publikoak geografia-eragineko 3 esparrutan banatzen du bere ahalmena:
      • Tokiko administrazioa: udalak eta probintzietako diputazioak.
      • Autonomia-erkidegotako administrazioa.
      • Administrazio zentrala.
    • Europako administrazioa.
  • Osaketa:
    • Administrazioak: Estatukoa, Autonomia-erkidegokoa eta tokikoa.
    • Enpresa publikoak: Renfe…
    • Erakunde autonomiadunak: Filiazio politikorik gabeak (Gizarte Segurantza, SEPE (lehen INEM zena)…)
Imagen relacionada

1.2. Ekoizpen-baliabideak eta errenta (Ekoizpen-baliabideak, Zeintzuk? (3), Errenta, Motak (3))

  • Ekoizpen-baliabideak edo ekoizpen-faktoreak: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira.
  • Zeintzuk dira?
    • Lurra
    • Lana
    • Kapitala
  • ERRENTA: Ekoizpen-baliabide bat denbora-aldi jakin batean erabiltzearen truke ordaintzen den balioa edo prezioa adierazten du.
  • MOTAK: Errentak izen desberdinak hartzen ditu, ekoizpen-baliabidearen arabera:
    • SOLDATA: lanak sortzen badu.
    • ALOKAIRUA: natura edo beste baliabideetatik badator.
    • INTERESA: kapitala badu jatorri.
Resultado de imagen de empresa muñecos

1.3. Ekoizpen-aukerak

Ekonomia-jarduera guztien oinarria ekoizpen-baliabideak dira, faktore horien baitan dagoelako ondasun eta zerbitzuen ekoizpena.

1.3.1. Teknologia (Esplikazioa, Adibidea)

Neurri batean edo bestean, herrialde guztiak dituzte baliabideak (lurra, lana eta kapitala), baina duten kopurua aldatu egiten da batetik bestera. Ez kopurua bakarrik, erabilitako ekoizpen-baliabideen konbinazioaren arabera, alde handiak sortuko baitira ekoizpenean. Baliabideen konbinazio horri TEKNOLOGIA esaten zaio.

ADIBIDEA: Gizakiak antzinatik jetzi ditu behiak, baina ez du beti era berdinean egin. Lehen, banan-banan, eskuz, egin ohi zuen eta, orain, berriz, makina automatikoak erabiltzen ditu horretarako. Bietan erabiltzen ditu lana eta kapitala ekoizpen-baliabideak, baina teknologia ezberdina da.

 

1.3.2. Ekoizpen-aukeren muga (Efizientzia, EAM (3), Grafikoa, Ondorioak)

  • EFIZIENTZIA: Erabilgarri dauden baliabideak teknologia jakin batekin modu ezin hobean erabiltzea da.
  • EAM:
    • Ekoizpen-aukeren muga. Gizarte batek, ekoizpen-baliabide eta teknologia-ezagutza jakin batzuk erabilita, denbora-aldi jakin batean ekoitzi ahal dituen ondasunen eta zerbitzuei gehienezko kantitatea.
    • Lortu ahal izateko, nahitaezkoa da efizientziaz jokatzea, ekoizpen-baliabideak ahalik eta hoberen erabiltzea.
    • Hala ere, ia-ia ezinezkoa da efizientzia-maila altuena lortzea eta herrialdeen ekoizpen-maila EAM baino beherago egon ohi da. Beti egongo dira erabili gabeko baliabideak: langileak, lantegiak, lurrak…
  • GRAFIKOA: Pentsa dezagun lantegi batean ogiak eta pizzak ekoiztu ahal direla. Zenbat eta ogi gehiago egin, orduan eta pizza gutxiago ekoitz dezake. Ondorengo koadroan ditugu datu horiek:
  A B C D E
Ogiak 0 5 10 15 20
Pizzak 8 6 4 2 0

  • ONDORIOAK: praktikan oso aplikagarria ez bada ere, ekoizpen-aukeren ekonomia-eredua oso garrantzitsua da teoriarako, kontzeptu asko eta asko argitzen laguntzen duelako. Besteak beste, ondoren datozenak:
    • Baliabide-eskasia: Baliabideak urriak dira eta horrek ekoitz daitezkeen unitateen kopurua baldintzatzen du.
    • Aukera kostua: Produktu baten kantitate handiagoa lortzeko, ekoizpen-baliabideak ondasun batetik bestera transferitu behar dira. Ezin dira bi gauzak aldi berean egin eta aukeratu egin behar da.
    • Ekoizpen potentziala: Ekonomia batek lor dezakeen gehienezko ekoizpena (Adibidean, A, B, C, D eta E)  baliabide eta teknologia jakin batzuen bidez, baldin eta efizientziaz erabiltzen baditu.
  •  
Resultado de imagen de empresa muñecos

1.4. Enpresa (Def, Adib, Motak (4), Funtzioak (5))

  • Enpresa edo konpainia erakunde ekonomiko eta sozial bat da, gizarteari ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiona, ahalik eta modu eraginkorrenean, ekoizpen-faktoreak, kapitala eta lana alegia, bateratuz.
  • Adib: Enpresak izan daitezke, baserriak, okindegiak, hegazkin-konpainiak eta bankuak.
  • Motak
    • Enpresa kapitalistetan: Enpresa kapitalistetan, enpresaburuak enpresako ekoizpen-baliabideen jabea da eta langileak kontratatzen ditu lan egiteko; aldi berean ahalik eta irabazi gehien lortzea ezartzen du helburu nagusi moduan.
    • Beste kasu batzuetan, ordea, enpresen helburu nagusia bestelakoa da, hala nola Gobernuz Kanpoko Erakunde eta enpresa publikoen kasuan.
    • Aldi berean lana zein kapitala elkartzen dituzten bazkideez osaturiko enpresak ere badaude, kooperatibak kasu.
    • Nolanahi ere, enpresak ekonomia eta gizarte bateko oinarrian kokatzen dira, produktuen ekoizpena eta zerbitzuen eskaintza bermatuz eta enplegua sortuz. XX. mendean zehar enpresa kapitalista zenbaiten hazkunde bizia izan da, enpresa-talde handiak eta multinazionalak sortuz. Egun, enpresen kontzentrazio- eta bateratze-prozesuak aurrera jarraitzen du, eta enpresa batzuek botere politiko itzela lortu dute, estatuen erabakiak nabarmen eraginez.
  • Funtzioak
    • Ekoizpen-faktoreak konbinatzen ditu (familietatik etorritakoak, bereziki)
    • Ondasunak edo zerbitzuak sortzen ditu.
    • Ondasunak eta zerbitzuak banatzen ditu.
    • Enpresaburuak koordinatzen du aurreko guztia eta arriskupean jarduten du.
    • Aberastasuna sortzen du (ekoizpen-faktoreei ordaindu ahal izateko)

Imagen relacionada

1.4.1. Enpresaren bilakaera historikoa

1.4.1.1. XII-XV

  • Gehienak ARTISAU TXIKIAK ziren.
  • Feudalismo garaian, artisauak GREMIOtan biltzen ziren eta horietatik sortu ziren, gerora, merkataritza-enpresak, artisauek eginiko produktuak saltzeko xedean.
  • Merkataritza-harremanak eta esportazioak garatuz joan ziren heinean, urrea eta zilarra kantitate handiagotan hasi ziren erabiltzen, MERKANTILISMOA sortuz.

1.4.1.2. XVI-XVII

  • Kapital-metaketaren ondorioz, lehen FABRIKAk sortu ziren.
  • Fabrikak antolaketa egokia behar zuen eta kapital asko. Partaidetzak egin beharrean izan ziren eta partaidetza horien jabeak bazkide izango ziren eta irabazien parte jasoko zuten. Horrela sortuko ziren SOZIETATE ANONIMOAK.
  • Era berean, KAPITALISMOAn murgildu ziren.

1.4.1.3. XVIII-XIX

  • LEHEN INDUSTRIA IRAULTZA izan zen.
  • MEKANIZAZIOA Iritsi zen: lurrun-makinak asmatu, komunikabideak hobetu, trena sortu…
  • Kapital-premia handiagoa. BANKUEK garrantzi handia hartu zuten, mailegu-emaile baitziren.
1.4.1.4. XX
  • BIGARREN INDUSTRIA IRAULTZA izan zen.
  • AURKIKUNTZA ZIENTIFIKO GARRANTZITSUAK: elektrizitatea, aurrerapenak makinetan, teknologian…
  • MASA-PRODUKZIOA: langile askoko enpresa handitan eginiko produkzio handi-handia.
  • Mende amaieran, ENPRESA-ZUZENDARITZAko ETA -ANTOLAKUNTZAko teknikak sortu ziren, enpresa-kudeaketarako eta -zuzendaritzako sistema modernoen aitzindariak.
  • HENRY FORD eta MUNTAKETA-KATEA: Bere automobil-enpresan, tenkologikoki konplexua zen produktu baten masako ekoizpena egiteko aukera, kostuak murriztuta, gainera.

File:Mundo Globalizado.jpg

1.4.1.5. Gaur

  • GLOBALIZAZIOA.
  • Teknologia berriak, merkatu berriak Interneten, ezagutzaren gizartea…
  • Produktu berrien eta ekoizpen modu berrien ikerketa eta garapena.

1.4.2. Enpresari buruzko teoriak

Teoria neoklasikoa  – Transakzio-kostuen teoria – Teoria soziala – Agentziaren teoria edo kontratuaren teoria – Enpresa sistema gisa

1.5. Enpresaburua

Hasiera batean enpresaburua jabea bazen ere, gaur enpresaburu profesionala izan ohi da, lanerako prestatu den pertsona. Zenbaitetan, berriz, jabeak berak zuzentzen du, baina prestatuta dago edo urtetako eskarmentua duelako.

Aurretik zehaztutako HELBURUAK lortzeko, enpresan ERABAKIAK hartu behar dituen pertsona da, enpresa osatzen duten elementuen artean OREKARI eusten saiatuz eta ARRISKUPEAN jardunez.

1.5.1. Enpresaburuaren funtzioak (4)

  • EKINTZA PLAN BAT EGITEA, une bakoitzeko egoera ekonomikoa aztertu eta haren diagnosia egin ondoren.
  • KUDEATZEA eta enpresa osatzen duten elementu guztiak aurretik ezarritako helburua lortzera bideratzea.
  • ANTOLATZEA eta KOORDINATZEA enpresan eskura dauden elementu guztiak, ahalik eta eraginkorren funtziona dezan osotasun horrek.
  • KONTROLATZEA, planean ezarritako helburuak nola betetzen ari diren jakiteko eta, behar izanez gero, zuzenketak egiteko.

Imagen relacionada

1.6. Enpresaren osagaiak (4)

  • Giza elementuak: jabeak, langileak, zuzendariak, administrariak…
  • Kapital- edo ekoizpen-ondasunak:
    • Aktibo ez-korrontea: Ekoizpen jardueran, denbora luzez erabilitako ondasun edo ekipamenduak. Adib: Makinak, bulegoko altzariak…
    • Aktibo korrontea: Aldian-aldian berritzen diren ondasunak dira eta etengabe zirkulatzen ari dira. Adib: lehengaiak, bulegoko materiala, dirua…
  • Antolaketa: Organigrama bidez adierazten da eta hainbat arlo bereizten dira:
    • Industria enpresan:
      • Hornikuntza: materialak erosten ditu.
      • Ekoizpena: Ondasun edo zerbitzua egiteaz arduratzen da.
      • Salmenta: Produktua merkaturatu eta banatu egiten du.
      • Giza baliabideak: Langileak antolatu eta kudeatzen ditu.
      • Finantzaketa eta inbertsioak: Enpresak funtzionatu ahal izateko, funtsak behar ditu; horiek bildu eta  inbertsio-politika kudeatzen du.
      • Zuzendaritza: Beste arlo guztiak antolatu eta koordinatzen ditu, jarritako helburuak lortu nahian.
    • Merkataritza enpresan: Antzekoa da, baina ez dago ekoizpen arlorik.
  • Ingurunea: Enpresa ez da elementu isolatua:
    • Ingurune orokorra: Enpresa mota orori berdin eragiten dieten faktoreak dira: kultura, ekonomia, politika, legeak, etab. Adibideak: gobernu-aldaketak, energiaren prezioaren igoera, greba orokorrak…
    • Ingurune espezifikoa: Zehazki enpresaren funtzionamenduan eragiten duten faktoreak dira. Adib: Supermerkatu baterako, garraiolarien greba, barazkien prezioen igoera eta udalerri bereko beste supermerkatu batek publizitate-kanpaina erasokorra egitea.

Imagen relacionada

1.7. Enpresa-helburuak (4)

Sistema kapitalistan kokatutako enpresa batek oinarrizko helburu hauek izan ohi ditu:

  • Enpresaren oinarrizko helburua ABERASTASUNA SORTZEA da.
  • Era berean, ERRENTAGARRITASUNA HANDITU nahi du: inbertitutako kapitalari ahalik eta etekin handiena lortu eta, horretarako, kostuak txikitzen saiatuko da.
  • Enpresa HAZTEA.
  • Gizarte-erantzukizuna

Hemendik abituko den arren, enpresa bakoitzak bere BANAKAKO HELBURUAK ezarri beharko ditu.

Resultado de imagen de coste de eleccion

1.7.1. Enpresaren helburuak (3)

Enpresak, bere plangintza gauzatzeko, helburu batzuk zehaztu behar ditu URTERO. Bai eta azpihelburu batzuk ere, helburu nagusia lortzeko.

  • ENPRESAREN XEDEA edo HELBURU OROKORRA: Epe luzera lortu nahi diren helburuak izan ohi dira. Adibidez, garbigailuak egiten dituen enpresa baten helburu orokorra jendeari etxeko lanak egiten lagunduko dion etxetresna elektriko bat eskura jartzea izan daiteke.
  • BEREZKO HELBURUAK: Epe batean enpresan lortu nahi diren helburuak dira. Adibidez, denbora laburragoan garbitu eta ura eta elektrizitatea aurrezten duen garbigailu bat asmatzea, edo lehorragoa ateratzen duena, edo gutxiago kutsatu.
  • AZPIHELBURUAK: Epe laburrago baterako helburuak dira. Adibidez, publizitate kanpaina berriari ekin garbigailu berria merkatuan saltzeko.

1.7.2. Helburuen arteko gatazka

Akordioa lortzea zaila izan daiteke, giza-taldea osatzen duten multzo bakoitzak bere lehentasunak izango dituelako eta kontrajarriak izan daitezkeelako.

  • Enpresaburuak: kudeaketa ona egin nahi du, enpresa haztea, inbertsioak hobetzea…
  • Langileek: soldata hobea nahi dute, lan-baldintza hobeak, lan-egonkortasuna…
  • Bezeroek: enpresak bere konpromisoak betetzea nahi dute…
  • Hornitzaileek: hitzartutako epeetan kobratu nahi dute…
  • Banku eta finantza-erakundeek: enpresari maileguan utzitako dirua berreskuratu nahi dute eta interesak jaso…
  • Estatuak edo administrazio publikoak: zergak jaso nahi ditu…
Imagen relacionada

1.8. Enpresaren funtzionamendua (4)

Enpresaren elementu guztiak koordinatzeko eta aurretik zehaztutako helburuak lortzeko, enpresak zenbait FUNTZIO-ARLO ditu:

  • MERKATURATZE-ARLOA: Kontsumitzaileengana helarazteko beharrezkoak diren jarduerak egin behar dira.
  • EKOIZPEN-ARLOA: Lehengaien HORNIDURA kontrolatu beharko da eta ondasun eta zerbitzuen EKOIZPENA ere bai.
  • INBERTSIO- ETA FINANTZAKETA-ARLOA: Enpresak behar dituen funtsak bildu behar ditu.
  • GIZA-BALIABIDEEN ARLOA: Langileak aukeratu eta kontratatu behar dira. Baita prestatu eta antolatu ere (kontratu, nomina…).

1.9. Enpresa motak

1.9.1. Enpresaren sailkapena jardueraren arabera (3)

  • Lehen sektorea: naturarekin zerikusia dutenak: oilo baserria, nekazaritzako edo abeltzaintzaren inguruko enpresak.
  • Bigarren sektorea: Industriak; ekoizpen prozesu bat egon behar du: oihal-fabrika, metalurgia enpresa…
  • Hirugarren sektorea: Merkataritzakoak (supermerkatu, botika…) eta zerbitzuetakoak (banku, klinika…).

Gaur egun bigarren sektoreko enpresek kanpoko enpresak kontratatzen dituzte hainbat lan egiteko, hirugarren sektorekoak: garbiketa, aholkularitza, makinen mantenua…. Fenomeno honi hirugarrentzea deritzo.

1.9.2. Enpresaren jabetzaren arabera (2)

  • Pribatuak: Partikularren edo beste enpresa batzuen jabetzakoak dira. Adib: Seat, Mercadona…
  • Publikoak: Estatuaren edo erakunde publikoaren baten jabetzakoak dira. Adib: Renfe, Correos…

1.9.3. Enpresaren sailkapena lan-esparruaren arabera (3)

    • Nazionalak
    • Multinazionalak
    • Inportatzaile-Esportatzaileak

1.9.4. Enpresaren sailkapena Forma juridikoaren arabera (Indib, Sozietateak (SA, SM)

  • Indibidualak: Titularra pertsona fisiko bat da. Zorrei aurre egiteko, askotan, bere jabetzak erabili behar ditu.
  • Sozietateak: Titularra pertsona juridiko bat da. Zorrei aurre egiteko, normalean, erantzukizuna egindako ekarpenera mugatzen da. Gutxieneko ekarpen batzuk ere ezartzen dira, enpresaren kaudimena bermatzeko. Adibideak:
    • SA
      • Sozietate Anonimoa
      • Gutxieneko ekarpena: 60.000 €.
      • Akzioak sozietatearen jabetzaren zatiak adierazten dituzte.
      • Askatasunez eskualda daitezke
      • Erantzukizuna: Mugatua.
    • SM
      • Sozietate Mugatua
      • Gutxieneko ekarpena: 3.000 €.
      • Akzioak sozietatearen jabetzaren zatiak adierazten dituzte.
      • Ez dira askatasunez eskualdatzen, bazkideen baimena behar baita.
      • Erantzukizuna: Mugatua.
 
Resultado de imagen de empresa muñecos

2. gaia

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: