Aspaldi honetan ez dugu lan askorik egin… Nork bere burua ere zaindu behar du eta! Baina buruan daude lehengo piezak, e? Disfrutatuuu!
ARIKETA: Lotu izen bakoitza dagokion irudiarekin. NOR DA NOR?
ERANTZUNA
Aspaldi honetan ez dugu lan askorik egin… Nork bere burua ere zaindu behar du eta! Baina buruan daude lehengo piezak, e? Disfrutatuuu!
ARIKETA: Lotu izen bakoitza dagokion irudiarekin. NOR DA NOR?
ERANTZUNA
Posted by koroirastorza on 2023/03/08 in Desde la barrera, Efemeridea
Posted by koroirastorza on 2022/03/08 in Desde la barrera, Efemeridea
Izanda nago ni Santiagon, baina ez ditut hauek buruan…
Eguerdiro ordubietan puntu-puntun ateratzen omen ziren Coralia eta Maruxa ahizpak paseatzera, dotore eta pinta-pinta eginda. Las Marías. Txoratuta zeuden ospeak jarraitzen zien, baina atzean zuten historia krudela. Falangistek estutu omen zituzten ahizpak, anaien paraderoa esan ziezaieten. 11 senide izan ziren eta haietatik hiru, behintzat, CNT-ko kide. Gerra Zibilaren hasieran, haietako bat erail zuten eta beste biek ihes egitea lortu zuten.
Falangistek infernura eraman zuten familia, iheslariak harrapatu nahian. Gaueko ordu txikitan iritsi zitzaizkien eta dena hankazgora jarri zuten; ahizpak biluztu eta kalera atera zituzten. Torturatu eta bortxatu egin zituztela ere esaten dute (ez dago garbi hori, e?). Hogei bat urte zituzten eta erioa 40.eko hamarkada erdira arte luzatu zitzaien gajoei, tratu txarrak jasanez eguna joan eta eguna etorri. Horrela eromenean erori omen ziren.
Azkenean, anaiak ere harrapatu egin zituzten eta Fandiño ahizpak bakean utzi zituzten orduan. Jostunak ziren, amaren ondoan, baina ingurukoek ez zioten aurrerantzean arropa familia anarkista bati eraman nahi eta egoera ekonomiko larrian murgildu ziren. Bizilagunek uzten zien diru pixkat hainbat dendetan eta horrelaxe biziraun zuten. 60. hamarkadan haize-bolada batek Fandiñotarren teilatua eraitsi zuen eta Santiagoko bizilagunek dirubilketa bat antolatu zuten 250.000 pezta bilduz (garai hartan pisu batek balio zuena!).
Jazteko era deigarria zuten eta beti aurpegia makilatuta zeramaten. Gizona alboan pasatzen zenean, piropoak botatzen zizkioten. Garai hartan hori ez zen batere normala (gaur ere ez dut hori askotan ikusi…) eta jarrera harekin ezagun egin ziren erabat. Gizon guztiak enamoratuta zituzten kontuak esaten zituzten eta Santiagoko estudiante artean koketeatzen ibiltzen ziren.
Ahizpak ziren eta beti bata bestearen ondoan, baina oso ezberdinak ziren. Coralia, gazteena, altua zen, eta lotsatia erabat. Ez zuen apenas hitzik egiten. Maruxa, berriz, txikiena zen, baina zaharrena, eta hau zen bietan “la voz cantante”!. Frankismoak ixilarazita eta beldurraren beldur, garaiko gizarteak askatasunaren ikurra ikusten zuten Mariengan.
1980an, Maruxa hil egin zen eta Coralia beste ahizpa batengana joan zen bizitzera A Coruñara. Ez zen sekula ohitu eta, 3 urte geroago, hil egin zen. Santiagora nola itzuli galdetzen omen zuen behin eta berriro…
Hementxe dago hau guztia jakinarazi didan dokumentala: https://youtu.be/zl5mf170MvM
Posted by koroirastorza on 2021/12/24 in Desde la barrera
Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasle; Historia, Ekonomia eta Enpresa eta Psikologia gaiak lantzen ditut