1. Ekonomia: erabakien zientzia


Gure herrialdean, ausazko jokoetan jasotzen den saririk preziatuenetako bat Gabonetako Loteriaren Sari Nagusia da. Zozketa horretan saria jasotzeko probabilitatea 100.000tik bat da; hau da, zenbat zenbaki ditugun, halako probabilitatea edukiko dugu. Ausazko joko batek duen pizgarriak ez luke dirua alferrik botatzeko aitzakia izan behar, baina matematika gure kontra dagoela jakinda ere dirua gastatzen dugu halako jokoetan. Horren atzean, gure premia guztiak asetzeko baliabide mugagabeak edukitzeko betiereko irrika dago. Eta, une batez, San Ildefonso ikastetxeko haurrek gure zenbakia kantatzen dutela amets egiten dugu, eta Adan eta Eva Edengo lorategian sentituko liratekeen bezala sentitzen gara. Esna egiten dugu amets gure bizitza osoan estualdirik izan gabe bizitzeko aukererekin. Ametsek ez al dute balio Gabonetako Loreriaren dezimo batek balio dituen 20 euroak baino gehiago?
1.1. Zer da ekonomia? (Etimologia, Ekonomia-eskasia (3), Zientzia, Def)
- Etimologia: Ekonomia hitza grekotik dator eta Etxea administratu esan nahi du: oikos, «etxe» + nomos, «lege», hau da, «etxeko legea».
- Ekonomia-eskasia (3)
- Pertsonen beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazioa da.
- Ez da pobrezia edo eskasia fisikoa. Gure munduan ondasun eta zerbitzu ugari dugu eta, Hirugarren Munduan, berriz, nekez asetzen di
tuzten oinarrizko beharrak… Azken honetan dago ESKASIA FISIKOA. Gurean, ez, baina bai dugu EKONOMIA-ESKASIA. Hori toki guztietan dago! Baliabideak urriak ez izan arren, beharrak asetzeko ez dira nahikoak.
- Ezaugarriak:
- Unibertsala da, modu batean edo bestean, denoi eragiten digulako.
- Erlatiboa da: Badaude baliabideak, baina eskura daudenak ez dira beharrak asetzeko nahikoak.
- Zientzia: Ekonomia zientzia nahikoa berria da. Zientzia ekonomikoaren sorreran, lana eta beste kategoria ekonomiko absolutuak sortzeko joera izan zen, uneko eta tokiko ekoizpen moduak kontuan hartu gabe, Adam Smith eta David Ricardoren eskutik esaterako. Adam Smith ekonomialari eskoziarraren (1723-1790) Nazioen aberastasuna lana da abiapuntua. Liburu hori 1776an argitaratu zuen lehen aldiz eta bertan agertu zituen gaur egungo ekonomia aztertzeko oinarriak. Karl Marx izan zen definizio hauen mugak azaldu zituen lehena. Bere ustez, harreman ekonomikoa ezin da isolatu gizarteko beste harremanetatik eta ekoizpen-harremana ez da inoiz soilik ekonomikoa. Horrela, Marxen tesietan funtsezkoa den lanaren kontzeptua, ekonomiaren giltzarri dena, aztertzeko politika eta kultura ere aztertu behar dira.
- Definizioa: Gizakien beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko eta aprobetxatzeko modua aztertzen duen zientzia.
1.2. Aukera-kostua
Baliabide urriak izateak ez du baliabide gutxi dagoela esan nahi; beharrak neurrigabeak eta baliabideak mugatuak izanik, aukeratutako beharra asetzeko, zein eta zenbat baliabide erabiliko den hautua egin beharko da. Horrela, ekonomia hautuaren eta erabakiaren zientzia da.
Aukera-kostua erabaki bat hartzean, aukeratu gabe utzi duguna da. Adibidea: Batxilergoan Giza Zientziak hautatuz gero, aukera-kostua Zientziak lirateke.
20 min
1.3. Beharrak, ondasunak eta zerbitzuak (Beharrak edo Premiak (Def, Motak (2), Faktoreak), Ondasun eta Zerbitzuak (Material-Ez-materiak, Zuzen-Zeharka, Aske-Ek, Bitartekoak-Bukatuak, Publiko-Pribatu)
- Beharrak edo Premiak
- Definizioa: Ez daukagun zerbait asetzeko gogoa da.
- Motak (2): Behar guztiak ez dira berdinak:
- Lehen mailako beharrak: Ezinbestekoak jotzen dira, eragin zuzena dutelako norberaren biziraupenean eta garapenean. Adibideak: elikadura, jantzia…
- Bigarren mailako beharrak: Aldatu egiten dira garai edo kultura batetik bestera. Adibideak: mugikorra, internetera konektatzea…
- Faktoreak: Asko daude, adibidez, gizarte-klaseak, historia-garaiak, adina… Munduko biztanleen gehiengoak baliabide-gabezia izugarriari egin behar dio aurre: biztanleen %20 aberastasunaren %80rekin bizi da eta, gainerako %80ak ondasunen %20 baino ez du.
- Ondasun eta Zerbitzuak: Giza beharrak asetzeko daude.
- Materialak-Ez-materialak:
- Ondasun materialak: Jantziak, elikagaiak…
- Ez-materialak: Hezkuntza, osasungintza, garraioa…
- Zuzenean-Zeharka: Ondasunak eta zerbitzuak sailkatzeko irizpidea:
- Era zuzenean: Kontsumo-ondasunak dira. Adibideak: autoa, etxebizitza, pintxo-potea…
- Zeharka: Kapital-ondasunak asetzen dute horrela. Adibideak: dirua, makinak, garraioak…
- Askeak-Ekonomikoak:
- Ondasun askeak: Mugagabeak dira eta behar adina dago denontzat. Adibideak: airea, izarren argia…
- Ondasun edo zerbitzu ekonomikoak: Erabilgarri, urri eta transferigarriak dira eta, horregatik, prezio bat dute. Beharrezkoa da neurriz erabiltzea eta administratzea.
- Bitartekoak-Bukatuak:
- Bitarteko ondasunak: Ez dira azkenean ase behar duten beharra asetzeko gai.
- Ondasun bukatuak: Kontsumitzeko prest dauden ondasunak.
- Publiko-pribatu
- Ondasun publikoak: Ez da inor baztertzen hauen erabileran. Adibideak: parkeak, liburutegiak, eskolak…
- Ondasun pribatuak: Horien erabilera ez dago denon eskura. Ondasun horiek erabiltzeko dirua behar da.
- Materialak-Ez-materialak:
1.4. Ekonomia-jarduerak: kontsumoa, ekoizpena eta banaketa (Dirua≠Kapitala, Kontsumoa, Ekoizp, Banak, Ek, Denbora urrea da)
- Dirua≠Kapitala: Askotan biak nahasten ditugu, baina ez da gauza bera.
- Dirua: Ordainketa modu bat da. Aberastasuna adierazten du eta ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko erabil daitekeelako du balioa. Ez balu horretarako balioko, berak bakarrik ez du ezer balio.
- Kapitala: Beste ondasun edo zerbitzu batzuk sortzeko erabiltzen diren ondasunak. Adibideak: Fabrikak, Langileen prestakuntza…
- Kontsumoa: Familiek aurrekontu mugatua dute eta, horregatik, diru-sarrerak nola banatu erabaki behar dute, beren beharrak lehentasunen arabera asetzeko. Adibidea: Ordenagailu garestia erosi ala opor garestiak izan erabaki behar du. Bietarako ez badauka, aukeratu egin beharko du.
- Ekoizpena: Enpresek zein ondasun ekoiztea merezi duen erabaki behar dute eta zer baliabide erabiliko duten horretarako. Adibidea: Altzari enpresa batek aulkiak ala armairuak egingo dituen erabaki behar du eta mekanikoki ala artisau bitartekoz egingo dituen. Erabaki horiek hartzeko orduan, aukera-kostuak izan behar ditu kontuan eta, bere ustez aukera onena dena hautatuko du.
- Banaketa: Alferrikakoa izango litzateke ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea, erabiltzaileen esku jarriko ez balira.
- Ekonomia: Baliabide urriak gizarte bateko kideek behar dituzten ondasun eta zerbitzuak ekoitzi eta banatzeko nola erabili aztertzen duen zientzia. Beste era batera esanda, gizakien beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko eta aprobetxatzeko modua aztertzen duen zientzia.
- Denbora urrea da: Esaldi honek aukera-kostua adierazten du. Jende gutxi da gai bi gauza aldi berean egiteko eta, beraz, lehentasunen arabera hautatu behar du. Aukeratzen ez duena da aukera-kostua, uko egin dion aukera.
1.5. Ekonomiaren erabaki-hartzaileak (3)
- Hauek dira:
- Kontsumitzaileak: Familiatan edo etxeko ekonomiatan bilduta, zer ondasun edo zerbitzu kontsumituko dituzten erabakitzen dute, beren beharrak ahalik eta hobetoen asetu ahal izateko.
- Enpresak: Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenari eta banaketari buruzko erabakiak hartzen dituzte, etekinen bat lortzeko.
- Sektore publikoa: Administrazio publikoek osatzen dute, eta haren helburu nagusia da ahalik eta ongizate-maila altuena lortzea gizarte osoarentzat, horretarako erabaki egokiak hartuta.
1.5.1. Familiak edo kontsumitzaileak (2)
- Kontsumitzaileek, familiatan edo etxeko ekonomiatan bilduta, erabaki arrazionalak hartzen dituzte kontsumoarekin lotutako kontuei buruz; hau da, beren beharrak ongien asetzen dituzten ondasunei eta zerbitzuei buruzko erabakiak.
- Erabaki horietan, faktore hauek dute eragina: lehentasunak eta diru-sarreren maila.
1.5.2. Enpresak (4)
- Enpresek erabaki arrazionalak hartzen dituzte ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenari eta banaketari buruz, eta familiek jarritako ekoizpen-faktoreak erabiltzen dituzte.
- Enpresen helburu nagusia etekinak maximizatzea da, baina badituzte beste batzuk:
- Etekina maximizatzea: Diru-sarrerak handitzea eta gastuak murriztea izaten da helburu nagusia, baina horren xedea ez da beti ekonomikoa izaten. Adibidez, irabazi-asmorik gabeko enpresen helburuak gizartean ondasun bat edo zerbitzu bat ematea da.
Enpresaren etekinak = Sarrerak – Gastuak |
-
- Egonkortzea eta haztea: Bezeroak bermatu eta gero, joera naturala haztea da. Adibideak: Inditex, Telefónica, Roca, Panda…
- Gizarte- eta ingurumen-balioak errespetatzea
- Enplegua eta aberastasuna sortzea eragin-eremuan:
- Garbiketa-lanak, makinen mantentze-lanak edo zerga-aholkularitza azpikontratatu ohi dituzte. Automobilgintzako enpresek, adibidez, bolanteak eta eserlekuak erosten dizkiete beste enpresa batzuei.
- AZPIKONTRATAZIOA: Enpresa batek beste enpresa batekin egiten du hitzarmena, lan bat egiteko edo piezaren bat ekoizteko.
1.5.3. Sektore publikoa (Geog (2), Osaketa)
- GEOGRAFIKOKI (2):
- Espainiako estatuan, helburu hori eraginkortasunez lortzeko, botere publikoak geografia-eragineko 3 esparrutan banatzen du bere ahalmena:
- Tokiko administrazioa: udalak eta probintzietako diputazioak.
- Autonomia-erkidegotako administrazioa.
- Administrazio zentrala.
- Europako administrazioa.
- Espainiako estatuan, helburu hori eraginkortasunez lortzeko, botere publikoak geografia-eragineko 3 esparrutan banatzen du bere ahalmena:
- OSAKETA:
- Administrazioak: Estatukoa, Autonomia-erkidegokoa eta tokikoa.
- Enpresa publikoak: Renfe…
- Erakunde autonomiadunak: Filiazio politikorik gabeak (Gizarte Segurantza, SEPE (lehen INEM zena)…)
1.6. Ekonomiaren azterketa
1.6.1. Mikroekonomia eta makroekonomia
Bi arloek ekonomia aztertzen dute, baina ikuspegi desberdinak erabilita.
- MIKROEKONOMIA: Ekonomia-eragile bakoitzaren banakako portaera eta elkarren arteko erlazioak aztertzen dituen arloa da. Ekonomiako banako eragileen erabakiak eta egintzak aztertzen ditu, hala nola kontsumitzaileek zer eta zenbat erosten duten eta enpresek zer eta zein preziotan saltzen duten.
- MAKROEKONOMIA: Ekonomiaren portaera globala aztertzen du, ekonomia-eragileen arteko erlazioen ondorio gisa. Erlazio horiek neurtzeko, zenbait adierazle erabiltzen dira: Barne Produktu Gordina, inflazio tasa, langabezia eta ziklo ekonomikoak, esaterako…
Ekonomia giza gorputza balitz, mikroekonomiak atalak bakarka aztertuko lituzke (burua, besoa, nerbioak…) eta makroekonomiak, berriz, organismoa oro har (pultsua, tenperatura…)
1.6.2. Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboa
- Ekonomia POSITIBOA
- Gauzak nolakoak diren aztertzen du. Gertatzen dena deskribatzen du, hegazkinaren kutxa beltzak egiten duen bezala. Sistema ekonomikoa deskribatu, modelizatu (matematika eta estatistika erabiliz, esaterako) eta berari buruzko aurresanak egiten dituen zientzia ekonomikoaren ikuspegia da, azalpen objektiboak emanez.
- Adibideak: Autoen salmenta kopurua, prezioen igoera, langabeen kopurua…
- Ekonomia NORMATIBOA
- Balioak aztertzen ditu, gauzak nolakoak beharko luketen. Ekonomia positiboko datuak sorrarazten dituzten teoriek, iritziek edo aurreikuspenek osatzen dute. Subjektiboak dira. Sistema ekonomikoak planteatzen dituen arazoen aurrean, hartu beharreko erabakiak nolakoak izan beharko liratekeen aztertzen du, irizpide etiko, politiko edo ideologikoetan oinarrituz.
- Adibideak: Auto berria erosteko pizgarriak ematea, tabakoaren zergak %10 igotzea, 25 urtetik beherako langileen kontratazioa sustatzea…
A | B | C | D | E | |
Ogiak | 0 | 5 | 10 | 15 | 20 |
Pizzak | 8 | 6 | 4 | 2 | 0 |