Enpresa2
Enpresa2-Aurkezpena eta Kalifikazioaren osaera
-
Programazioa, edukiak…
-
Ikusitako dokumentalak
-
Helbide interesgarriak
Hautaprobetarako prestatzen
ZUZENTZEKO ETA KALIFIKATZEKO IRIZPIDEAK
Ikasleari ariketa bakoitzean bi aukera ematen zaizkio, A eta B. Bi aukerek 4 edo 5 galdera dituzte. Galderak balioesteko, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 3ko 23/2009 DEKRETUAn ekonomia eta enpresa gaiekin lotuta eta eskumen gisa azaltzen diren helburuak betetzen diren ala ez ebaluatuko dute zuzentzaileek.
A AUKERA
Bi aukeretan lehenak ekonomiako dibulgazio-testu bat du, komunikabide sozialetatik jasotakoa, eta edukia eta testuko termino tekniko batzuk ulertzea eskatzen da. Galderetan, termino batzuen esanahia aurkeztutako testuaren testuinguruan azaltzea eskatzen da, edo, bestela, testuari lotutako argudio ekonomikoren bat azaltzea. Galdera honek 2 puntu edo 2,5 puntu balio du, gehienez, goiburuan adierazitakoaren arabera. Definizioak zuzenak izatea eta erabilitako argudio ekonomikoak koherenteak izatea balioetsiko da.
Lehen aukerak beste hiru galdera ditu; haietan, enpresa-ekonomian ezagutza izatea edo oinarrizko teknikak jakitea balioesten da. Galdera horiek gehienez 2,5 puntu edo 2 puntuko balorazioa dute, goiburuan adierazitakoaren arabera. Teknika egokiak menderatzea nahiz lortutako emaitzak zuzen interpretatzea balioetsiko da.
Azkenik, lehen aukeran baliteke galdera bat egotea ekonomia-terminoen ezagutza eta haien esanahia adierazteko gaitasuna ebaluatzeko. Galdera horrek 1,5 puntu balio du, gehienez. Definizioak zuzenak izatea eta erabilitako argudio ekonomikoak koherenteak izatea balioetsiko da.
B AUKERA
Bigarren aukerak balantze-analisi bat du. Galdera honek 4 puntu balio du, gehienez. Hauek balioetsiko dira: teknika egokiak menderatzea, emaitzen esanahi ekonomiko eta finantzarioa interpretatzea, eta, batez ere, lortutako informazioa oinarri hartuta enpresa -egoeraren diagnostikoa egitea eta, ratio sinpleen bidez, desorekak eta desdoitzeak gertatuko balira hautemateko gai izatea. Batez ere, ikaslea emaitzen esanahi ekonomikoa ulertzeko eta interpretatzeko gai izatea balioetsiko da. Akats aritmetikoen kasuan, lehentasuna eman behar zaio ikaslearen arrazoibidearen ebaluazioari, eta ez zenbakizko emaitzaren zuzentasunari.
Bigarren aukerak beste bi galdera ditu; haietan, enpresa-ekonomian ezagutza izatea edo oinarrizko teknikak jakitea balioesten da. Galdera horiek gehienez 2,5 puntu edo 2 puntuko balorazioa dute, goiburuan adierazit akoaren arabera.
Azkenik, bigarren aukerako galdera batean, ekonomia-terminoak ezagutzea eta
haien esanahia adierazteko gaitasuna ebaluatzen dira. Galdera horrek gehienez
1,5 puntuko balorazioa du. Definizioak zuzenak izatea eta erabilitako argudio ekonomikoak koherenteak izatea balioetsiko da.
Kalifikatzeko irizpide gisa, alderdi hauek hartu behar dira kontuan, besteak beste: gai honetarako ezarritako gaitasunak ikasleak eskuratuak izatea, enpresaren ekonomiako tekniken ezagutzari eta haiek aplikatzeko gaitasunari dagokionez; argudio ekonomikoak erabiltzea; ekonomia-terminoak jakitea; eta informazio ekonomiko-finantzarioa interpretatzen jakitea. Gaitasunen eskuratze maila adierazi behar du kalifikazioak.
Oro har, galdera guztietarako, nahikoa izango da galdetzen zaionari bakarrik erantzutea ikasleak.Balorazio positiboa emango zaie hauei: argitasuna, laburtasuna, galderak zehaztasunez erantzutea, azalpena ordenatuta eta egituratuta ematea, erabiltzen den terminologia egokia izatea, prozedura eta bal
iabide grafikoak erabiltzea — eskemak, marrazkiak, grafikoak, eta abar— , eta galderei arrazoituta erantzutea.
Probetan gehienez 10 puntu lor daitezke; beraz, 0 eta 10 puntu bitarteko puntuazioa lortu ahal izango du ikasleak. Galderetan lortutako kalifikazioen batura izango da probaren azken kalifikazioa. Galdera bakoitzak bi atal edo gehiago izan ditzake; atal bakoitzaren gehienezko puntuazioa bakoitzaren goiburuan adierazten da.
Proba hauetan, ikasleak erakutsi behar du adimen-heldutasuna duela, enpresen
oinarrizko arazo ekonomikoak identifikatzeko eta haiei buruz iritzia emateko abilezia duela eta garrantzi sozialeko fenomenoen analisian matematika-tresnak aplikatzen dakiela. Halaber, ematen zaion informazioa hautatzeko eta interpretatzeko gai izan behar du, enpresen jarduera ekonomikoaren ondorioz sortzen diren arazoak irizpide ekonomikoen arabera analizatzen eta balioztatzen dituela egiaztatzeko.
-
Azken hautaprobetako ARIKETAK
- Erantzunak:
- 2020ko uztaila-EMAITZA
- 2020ko ekaina-EMAITZA
- 2019ko uztaila-EMAITZA
- 2019ko ekaina-EMAITZA
- 2018ko uztaila-EMAITZA
- 2018ko ekaina-EMAITZA
- 2017ko uztaila-EMAITZA
- 2017ko ekaina-EMAITZA
- 2016ko uztaila-EMAITZA
- 2016ko ekaina-EMAITZA
- 2015eko uztaila-EMAITZA
- 2015eko ekaina-EMAITZA
- 2014ko uztaila-EMAITZA
- 2014ko ekaina-EMAITZA
- 2013ko uztaila-EMAITZA
- 2013ko ekaina-EMAITZA
- 2012ko uztaila-EMAITZA
- 2012ko ekaina-EMAITZA
- 2011ko uztaila-EMAITZA
- 2011ko ekaina-EMAITZA
- 2010eko uztaila-EMAITZA
- 2010eko ekaina-EMAITZA