RSS

Author Archives: Koro

2017 – Doodle – Paper-zulagailua

131. urteurrena bete omen du gailu honek… Makina bat gauza bada nork asmatu zuen garbi ez dakiguna… Hauxe da horietako bat: paper-zulagailua.

1886an, Friedrich Soenneckenek patentatu zuen Alemanian, baina urtebete lehenago, Benjamin Smithek beste patente bat egina zuen Massachusettsen. Ikuskizunetarako sarreren bilduma egitea zuen gogoko eta hauek markatzeko asmatu omen zuen gailua.

Geroxeago, 1893an, Charles Brooksek beste zulagailu bat patentatu zuen AEBtan, tike-zulatzailea deitu bazion ere.

1989an izango zuen aldaketa nabarmena, bi japoniar ingenierien eskutik: zulagailu elektrikoa asmatu zuten hauek eta 100 bat folio zulatzeko gaitasuna zuen.

 

Advertisements
 
Erantzunak desaktibatuta daude 2017 – Doodle – Paper-zulagailua sarreran

Posted by on 2017/11/14 in Doodle

 

2017-WIKIPEDIA-Asteko irudia-Alfontso XIII.a Zarautzen

El rey Alfonso XIII y otros miembros de la Familia Real durante una visita a Zarautz (1 de 4) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpgAlfontso XIII.a Espainiakoren bisita Zarautzera, 1916an
XIX. mende erdi aldera Espainiako goi aristokraziak Zarautz aukeratu zuen uda pasatzeko eta horrek, nola ez, eragina izan zuen honen garapenean.
Resultado de imagen de alfonso xiii veraneo zarautz
Isabel II.a erregina izan zen lehenengotako bat. Donostitik gertu, herrixka kuttuna… oso gustuko zuen erreginak eta haren atzetik etorri ziren beste asko: Madoz, Maria Kristina erregina, Alfontso XIII.a edo Albako dukesa beste batzuen artean. Hasiera batean Gran Hotel ospetsuan egokitu baziren ere, berehala hasi ziren jauregi edo txalet propioak eraikitzen hondartza ondo-ondoan. Horren adibide da gaur egun zutik dirauen Villa Maria Pilar, Belgikako errege-erregin ziren Fabiola eta Balduin I.a egon ohi zirenak. Asko desagertu dira eta gaurko eraikuntzek hartu dute haien lekua. Gehienak Mendilautan kokatuta zeuden, hondartzatik gertu, baina herrigunetik urruti: goi-mailakoen paradisu pribatua izateko aproposa.

Zarauztarrekiko harremana ezberdina zen: batzuek urruti ibiltzen ziren eta ez zuten ia erlaziorik. Beste batzuek, ordea, herriko ohiturekin nahastea gustuko zuten eta haien festetan parte hartzen zuten. Emakumeek aberats horien etxeetan aurkitzen zuten lana deaketa haien umeak zaintzen zituzten. Gizonezkoei ere bere lanbideak esleitzen zitzaizkien: lurraldeak zaindu, edo jauregia jabeek kanpoan ziren bitartean. Mutiko asko gustura ibiltzen zen Golfen, caddy lanean duro batzuk irabazteko pozarekin.

Osabak harro kontatzen zidan nola behin motoa izurratu zitzaion atzerritar bati lagundu zion. Ez zion piperrik ulertu, baina nola edo hala, martxan jarri zuen. Eskertuta, bere txartela eman omen zion (edo horrelako zerbait, ez nago ziur hori existitzen zen ere!): Balduin I.a, Belgikako erregea zen!
1916an, Zarautzko Real Golf Club sortu zen eta izen handiko kideak zituen, gero eta jende gehiago erakarriz. 60ko hamarkadan zehar, modak aldatzen joan ziren eta asko eta asko Mediterraneo aldera joaten hasi zen.
Ez da aristokratek guk baino garrantzi gehiago dutelako, baina … giro arraro bat bai izan zen garai hartan Zarautzek izan zuena eta akordatzeak merezi duelakoan jarri ditut beste argazki hauek ere…
 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/10/16 in Asteko irudia, Wikipedia

 

2017-2018 ikasturtea-HISTORIA DBHO2

Imagen relacionada
 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/09/15 in Ikasturtearen aurkezpena

 

2017 – Asteko irudia: Heinrich Himmler buruzagi nazia Donostiako Gipuzkoa plazan

1940 Himmler in Gipuzkoa plaza.jpg

Heinrich Himmler buruzagi nazia DonostiakoGipuzkoa plazan, Francisco Franco diktadorearen Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falange Tradizionalistako gudarosteak ikuskatzen. 1940kourriaren 20a.

Egunkariek harro kontatzen zuten bisitaren gorabehera. Ordu gutxi batzuk ez zituen Himmlerrek gurean pasa, baina oihartzun ikaragarria eman zioten paperean.

«rebasando en homenaje a San Sebastián los límites de un tránsito protocolario, el señor Himmler permaneció algunas horas entre nosotros aprovechándolas para visitar algunas dependencias del Palacio Provincial, admirar las maravillas pictóricas de Sert en el Museo de San Telmo y contemplar el incomparable cuadro de nuestra bahía. Deferencias éstas que por venir de tan ilustre personalidad hemos de agradecer en cuanto significan grata prueba de de amistad dada espontáneamente por el representante de la gran Alemania. Complacísimo de su visita a San Sebastián y de las atenciones que nuestras dignísimas autoridades y pueblo donostiarra le hicieron presentes, así se dignó manifestarlo el ilustre jefe de la Policía del Reich».

Irungo mugan jaso zuten Himmler eta San Telmo museoa eta Nautikoa bisitatu omen zituen. Azken honetan zerbait jan eta Igeldorantz abiatu ziren Burgos aldera joan aurretik.
5 urte geroago, zianuro kapsula hartu eta hilko zuen bere burua Himmlerrek…
Iturria: Diario Vasco
 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/09/11 in Asteko irudia, Wikipedia

 

2017 – Anguleroa

Angulero con sus aparejos por un puente (1 de 1) - Fondo Marín-Kutxa Fototeka.jpg
Anguleroa bere tresneriarekin, Txoko Alde eta Aginaga arteko zubian, 1920an.
Irudi hau Euskal Herriko WikiAtlas atarian asteko iruditzat

Anguleroak erreka bazterretan ibili ohi dira angula bila.

Ez da denbora osoko ofizioa; udazkena eta negua izaten dira praktikatzen den garaia, baina ordu libretan eta gauez egin ohi dute beste lanbide batzuetan dabiltzan pertsonek. XIX. mendeaz geroztik, erreka ondoko baserritar gehienak ibiltzen ziren lan horretan eta, XX. mende erdi aldera, kostaldeko arrantzaleek ere ekon zioten. 1960ko hamarkadan, angulen estimazioak asko igo zuten prezioa eta gero eta, kutxadurak eraginda, gero eta gutxiago harrapatzen zuten Gipuzkoako ibaietan.

Arriskua darama ofizio edo afizio honek, gauez eta euripe eta eurijasa izugarriak egon daitezkeenean; ekaitzez gain, korronteak ere arerio latza dira, euri gari hori baita arrantzarako hoberena. Maiz, arrantzalea bakarrik ibili ohi da eta horrek ere zaildu egiten du segurtasuna. Garai batean, kandela parea zuen farolilloa eraman ohi zuten, edo karburoz argia egiten zuen kandilla. Gaur hori aldatuta dago asko eta jantziak ere bere hobekuntza izan du, baina bere erreparoa gorde behar da.

 

Pesca de angulo

Aginaga ibaian, angula arrantzatzen.

Galtzen ari den tradizioa bada ere, anguleroak erne egoten dira neguko gau ilunetan. Salmenta debekatuta dago, baina… Hala ere, gero eta gutxiago dira, saria ez baita ugaria izaten, gramo gutxi batzuk, besterik ez. 12 zentimetro baino gutxiago duen angila ezin da arrantzatu eta angulen arrantza ere murriztuta dago asko. Lizentziak nekez ematen dira eta azaroaren 15etik urtarrila bukaera arte bakarrik egin daiteke.
 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/07/12 in Asteko irudia, Wikipedia

 

2017 – Asteko irudia: Bizkaia Zubia

Puente de Vizcaya-Guecho y Portugalete.jpg
Bizkaia Zubia1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Zubia jun.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii
Erreferentzia 1217
Kokalekua  Euskal Herria
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 43° 19′ 23″ N, 3° 01′ 01″ WKoordenatuak: 43° 19′ 23″ N, 3° 01′ 01″ W
Izen ematea 2006 (XXX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Bizkaia Zubia[1] Getxoko Areeta auzoa eta Portugalete batzen dituen transbordadore zubia da, “zubi eskegia” izena ere hartzen duena (gazteleraz “puente colgante”).

2006ko uztailaren 13an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2][3].

Historia

Alberto Palacio Elizaga arkitekto eta ingeniariak diseinatu zuen eta 1893an ireki zen[4]. Gustave Eiffelen dizipulu honek Portugalete eta Getxo lotzea lortu zuen, Bilboko portuaren itsas trafikoa eten gabe eta bi alboetan aldapa luzeak eraiki gabe.

Lau urtez bakarrik egon da erabili gabe, 1937an goiko aldea leherrarazi baitzioten Francoren armadak zeharka ez zezan. Honek kalte larriak eragin zizkion. 1941an berriro ere konpondu eta abian jarri zen[5][6]. Portugalete eta Getxo herriak lotzen ditu, itsas trafikoa eten gabe. Zubiak 63 metroko altuera eta 160 metroko luzera du. Bidaiariak eta ibilgailuak garraiatzen ditu eta urteko 365 egunetako 24 orduetan funtzionatzen du. Goiko aldean oinez pasatzeko bidea dago. Industria Aroko burdinazko eraikuntza  nabarmena da. 2006.urtean  Unescok Gizadiaren Ondarea izendatua.

Zubiak Gerrate Zibilaren ostean jasan zuen berreraikitzea oso konplikatua izan zen. Izan ere, garai hartan Bigarren Mundu Gerra gertatzen ari zela eta, materialak eta eskulana lortzeko zailtasun handiak egon ziren. Urteak igaro ahala, berrikuntzak ezartzen joan dira zubiaren segurtasuna hobetzeko asmoarekin.

Ezaugarri tekniko batzuk

  • Zubia lau dorrez eutsirik dago, Bilboko itsasadarraren alde bietan dorre bana kokaturik dagoelarik.
  • Dorre hauek 65 metroko altuera daukate.
  • Zubiaren goialdeko pasabidea 50 metroko altueran dago.
  • Zubiaren goialdeko pasabideak 160 metroko zabalera dauka.
  • Zubiaren dorretako bakoitza 200 tonako pisua jasateko eraiki zen, hala ere, 600 tonako pisua jasatera ere hel liteke.
Bizkaiko Zubiaren irudi panoramikoa.
Bizkaiko Zubiaren irudi panoramikoa.

Erabilera

Egituran esekia dagoen ontzi batek alde batetik besterako bidea egiten du, oinezkoak eta ibilgailuak eramanez.[7] Era honetan, itsasontziek Bilboko itsasadarra zeharkatu dezakete inolako oztoporik gabe. 164 m luze da eta ontzi esekiak zortzi auto eta hainbat oinezko garraia ditzake. 8 minuturo dabil, urte osoan 05:00 eta 22:00 artean, eta Bilbo Handiko garraio sistemaren barnean.

Goiko aldean oinez pasa ahal izateko bide bat ere badago, 50 metrora kokatua, gaur egun turistentzat irekia dagoena. Funtzionamenduan dagoen mota honetako munduko zubirik zaharrena da.

  

  

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/05/26 in Asteko irudia, Wikipedia

 

2017 – Gerrako umeak – Aurea Díaz de Guereñu

Lejos de casa

80 urte beteko dira Santurtzitik Southamptonera Gerra Zibiletik ihesi zebiltzan 3.843 ume eraman zituztenetik.

1937ko martxoa eta ekaina artean, indar errepublikarrak atzerantz joan beharrean ziren bitartean eta Bilbo larri, 20.000 haur baino gehiago atera zituzten gerra eremutik.

Urtarrilaren 4an Bilbo bonbardatu zutenean, aukera hori aztertu zuten eta lehen espedizioa antolatu zuten, Bermeotik Frantziara. Gauzak okerrera egin zuten Bilbon eta Euskal Gobernuak nazioarteari egin zion dei, haurrak infernu hartatik ateratzen laguntzeko. Frantziak 15.000 ume baino gehiago hartu zituen eta Belgika, Sobiet Batasuna, Danimarka, Suitza, Mexiko eta abar ez ziren atzera geratu.

1937ko maiatzaren 23an, Southampton-era (Erresuma Batua) iritsi zen 3.843 haurrez eta 239 adinez nagusikoz osatutako taldea: 95 maistra, 120 laguntzaile eta 15 apaiz. Bi egun lehenago atera ziren Santurtzitik, 800 bidaiari eramateko pentsatuta zegoen Habana ontzi zaharrean,

3 hilabetez kanpoan izateko ideian joan ziren, baina joandako asko ez ziren 3 urtetan itzuliko eta horietako batzuk, bizitza osan.

Erresuma Batuaren kasuan, gauzak ez ziren pentsatu bezala atera. Interbentzioaren Aurkako Ituna sinatu zuten eta, horren aitzakian, gobernuak ez zuen lagundu izan nahi. Hala ere, ingeles gizarteak argi eta garbi egin zuen Errepublikaren alde eta George Steer kazetariak Gernikako bonbardaketa The Times egunkarian kontatu zuenean oraindik gehiago posizionatu ziren Francoren aurka. Gerra hasi bezain pronto, lehen brigadistak borrokara erantsi ziren eta gero eta gehiago ziren, Elorrio, Durango eta Gernikako bonbardaketak gertatu ondoren.

La tarjeta que identificaba a cada uno de los niños de la expedición.
Txartel hau zen haur bakoitzaren identifikazioa

Astebete eskax batean -maiatzaren 15etik 23ra-, 4.000 haur iritsi zitzaizkien eta britainiarrek nola edo ahala erabat izututa iritsi ziren ume haiek kolokatu zituzten. Gobernuen artean adostu zituzten baldintzak: euskaldunek taldean nahi zituzten, senideak batera, hezkuntza zainduz -horregatik maixtrak-. Ingelesek, berriz, 7-15 urte artekoak nahi zituztela, azterketa medikoa pasata, gurasoen filiazio politikoaren baitan. hainbeste nazionalista, hainbeste komunista, hainbeste sozialista edo anarkista…

Bilbon egin zieten azterketa medikua, britainiar sendagileen esku. Hasieran, egunez, baina bonbardaketek ez zuten bakerik uzten eta gauez egitea erabaki zuten. Gainera, britainiarrek ez zuten xoxik gastatu nahi eta haur bakoitzeko eta astebeterako 10 txelin bermatu nahi izan zuten (gaurko 35 bat euro).

Azkenean, 1937ko maiatzaren 21eko 06:40an, Habana Santurtzitik atera zen, haurrez lepo. Gosez amorratzen, emandako merienda tragatu zuten berehala eta gero izan ziren kontuak itsasoan!

1937ko maiatzaren 22ko gauean iritsi ziren Southamptonera. Ontzian pasatu zuten gaua eta, goizaldera, musika bandak hartu zituen iritsi berriak, kaleak apainduta eta hiria zain. 500 bat denda txuri montatu zituzten scout bolondresak.

Una de las primeras evacuaciones, a principios de 1937, con destino a Burdeos.

1937ko ebakuazioetako bat, lehenengotarikoa, Bordelerantz

North Stonehamen bukatu zuten bigarren azterketa mediko batek infekzio eta zorririk gabekoak zirela kontsideratutako umeak. Euria egiten zuen bakoitzean -maiz- dena lokatz bilakatzen zen eta eguneroko lana zen tipola tonak, 4.000 laranja, ogi eta mantekila pila lortzea, prestatzea… Eguneroko menuan txokalate ontza bat ere bazen, Cadbury familiaren donazioari esker eskuratutakoa.

Hiru otordu ziren egunero, klaseak, siesta, atsedena… Dena antolatuta zegoen han. Epe motz baterako aurreikusita, famili urrun bazen ere, elikatzea, bere burua garbitzea edo bonben beldurrik gabe jolas egitea eskertzen zuten ume haiek guztiak.

Antolaketa hura mantentzea zaila zen, baina denbora gutxirako izango zela eta… Baina, ekainean, Bilbo erori zen eta Euskal Gobernuak bidalitako laguntzak desagertzen joan ziren… Laguntzak ere gero eta gutxiago ziren eta, haurrak uste baino denbora gehiagoz egon behar zutela jakitean, egoera haren amaiera etorri zen. Koloniatara bidali zituzten, bai haurrak eta baita helduak ere. Familia, enpresa, elkarte, udal… Asko izan ziren oraindik ere laguntzeko prest egon zirenak.

Gauzak baretzen joan ziren heinean, familiek seme-alaben itzulera bideratzen hasi ziren Euskadin. 1937an, britainiar gobernuak Franco onartuta zuen, jada, eta lehenbaitlehen herriratzeko ahaleginetan ari zen. 1938an, haurren erdia etxean zen, jada. 16 urte beteta zituztenek aukeratzeko aukera izan zuten, itzuli ala geratu eta ez ziren gutxi izan geratu zirenak.

Itzuli zirenentzat ez zen egoera berrira egokitzea bat ere erraza izan. Askatasunean bizitzen ohituta, Espainia frankista latza egin zitzaien eta itzultzeko ahaleginetan hasi ziren. Gauza bera gertatu zen laguntzera joan ziren maixtra eta helduekin.

Gerra Zibila amaitu zenean, 1939ko udaberrian, 400 bat euskal haur besterik ez zen geratzen Erresuma Batuan. Urte hartako udazkenean, II. Mundu Gerra hasi zen eta etxeratzeak presa gehiagoz egin ziren oraindik. Erresuma Batuak bere arazo propioak zituen orain eta berak ere hainbat hiritik ebakuatutako haurrak zituen, alemaniarren bonbardaketak zirela-eta. Koloniaren batek irauten zuen oraindik, inora itzultzeko lekurik ez zuten umez osatuta. Azkena, The Culvers izan zen, Carshaltonen, 1947an ateak itxiko zituena.

250 euskal haur betirako geratu ziren Erresuma Batuan. 1951n, geratu zen bertan behera Basque Children’s Comrittee.

Ez dut izenik gogoratzen, ezta leku eta data askorik ere, baina estualdia bai. Hori, oraindik ere sentitzen dut

Maider SILLERO ALFARO
Itzultzailea: Koro GARMENDIA IARTZA
Versión original en español

Espainiako Gerra Zibilaren 70. urteurrena betetzen denean, Áurea Díaz de Guereñurekin (Pasai Antxo,1926) bildu gara. 9 urte besterik ez zituen sendia agurtu beharrean izan zenean.

Gerra batetik ihes eginez iritsi zen Áurea Sobiet Batasunera, eta han beste borroka batekin egin zuen topo: Bigarren Mundu Gerrarekin. Hogei urte geroago itzuli zen handik, oroitzapen eta istorioz gainezka. Xehetasun asko ahaztuta dauzkala esan digu: bizitzen ari nintzena Historiaren zati bat zela jakin izan banu, arreta gehiago jarriko nukeen.

Gerra Zibila piztean, haur asko Euskal Herritik kanpora bidaltzea erabaki zuten…

1936ko ekainean, hain zuzen ere. Nik 9 urte inguru neuzkan, eta bi ahizpekin bidali ninduten; bata zaharragoa, eta bestea gazteagoa. Gurasoek Frantziara joateko apuntatu gintuzten, baina, kupoa beteta zegoenez, eta, beraz, guretzat lekurik ez, Sobiet Batasuneraino joan behar izan genuen.

Urte dezente igaro diren arren, gogoratzen al duzu bidaia hura?

Bai. Gurasoek Santurtzira eraman gintuzten, handik baitzen irtetekoa Frantziarako itsasontzia, La Habana izenekoa. Egia esan, egundoko bidaia izan zen. Frantzian, haur batzuk lehorreratu egin ziren, eta inbidia handia izan genuen, ahaideak haien bila joan zirela ikustean. Artean ez genekien gurekin zer gertatuko zen.

Aurea Diaz de Guereñu

Beste bidaia bati ekin zenioten: Frantziatik Errusiara bitartekoari.

Bai. Itsasontziak Sontai izena zuela uste dut. Karga ontzi bat zen. Bidaia oso txarra izan zen. La Habana ontzian zer edo zer jan genuen, baina beste honetan deus ere ez. Ezertxo ere jan gabe egin genuen zeharkaldi osoa, bidaia guztian zehar botaka… Ezin duzu imajinatu ere egin. Beraz, txoritxo batzuk emango genuen Leningradora iritsi ginenean (gaur egungo San Petersburgo).

Zain izan al zenuten jendea, Frantzian lehorreratutako haurrek bezala?

Bai, zain geneuzkan. Iritsi ginenean, etxe erraldoi batera eraman gintuzten, Haur Espainiarrentzako Etxe batera. Guk “haurren etxea” deitzen genion. Bitxia izan zen, zeren eta “gau zurien” aroa zen orduan, gaua izan arren oraindik iluntzen ez denekoa. Keinuen bidez, lotara joan behar genuela esaten ziguten, baina guk, oraindik egun argia zela ikusita, ez genuen deus ere ulertzen. Zeinen jende arraroa!, pentsatzen nuen neure artean.

Zenbat denbora eman zenuten “haurren etxe” hartan?

Ez dut oso ondo gogoratzen. Dakidana da handik Krimeara eraman gintuztela. Tamalgarria izan zen bidaia hura. Mutilek bakarrik jaten zuten, handiek, indarra zeukatenek. Janari guztia haientzat hartzen zuten. Eskerrak ez dudan oso ondo gogoratzen, oso oroitzapen txarrak direlako.

Hiru ahizpak elkarrekin egon zineten?

37tik 41era bitartean bai, “haurren etxean” bizi ginen bitartean. Han ondo ematen ziguten jaten, ondo zaintzen gintuzten, uniformez jantzita ibiltzen ginen… Oso ona izan zen garai hura. Oso ondo gogoratzen dut. Eta oroitzapen atseginak ditut gainera. Oso hezkuntza ona jaso genuen han, baina…

Aurea Diaz de Guereñu

Zer gertatu zen gero?

Gerra hasi zela. 41eko ekainean. Handik gutxira, ez dut oroitzen zehazki noiz, handik atera behar genuela erabaki zuten. Orduan hasi zen okerrena, batetik bestera joan beharra. Ikaragarria izan zen. Tren batean sartu gintuzten denok; baina ez zen bidaiariena, baizik eta abereak eramatekoa. Amaiezina iruditu zitzaigun bidaia hura, pixka bat aurreratu orduko gelditu egiten ginelako, tropei pasatzen uzteko. Oker ez banago, bidaia hartan hil egin ziren trenean gurekin zetozen haur batzuk.

Norantz zindoazten?

Ui! Ez genekien. Ez ziguten ezer esaten. Denbora joan, denbora etorri, urtarrila iritsi zen. Dena elurtuta zegoen, eta guk bagoi hartan jarraitzen genuen, zer jan eta zer jantzi ez geneukala. Ogi pusketa bat baino ez ziguten ematen. Urik edan nahi izanez gero, trena gelditzeko zain egon behar genuen, jaisteko. Baina ez ginen jaistera ausartzen, trena edozein unetan has zitekeelako martxan, eta gu han gelditu, bakar-bakarrik.

Non eman zenituzten Bigarren Mundu Gerrako urteak?

Saratov izeneko herri batean. Zeinen gogorra izan zen hura… Beste “haurren etxe” batean. Jantokira joateko, kalera atera beharra zegoen, baina oinetakorik ere ez geneukan. Eta ahi nazkagarri bat ematen ziguten gosaltzeko.

Izan al zenuten ikasketarik egiteko aukerarik?

Batzuek bai, eta beste batzuek ez. Gerrako urteetan, gizonek borrokara joan behar izan zutenez, lantegietara bidali zituzten ni baino pixka bat zaharragoak ziren haurrak -nire ahizpa adibidez, nik baino bi urte gehiago zituela-, gerrara joandako gizonen lanak egitera. Beharra zegoela badakit, baina hori sekulako gehiegikeria izan zen. Oso gogorra izan zen. Gerra urteak batez ere. Oso esperientzia gogor eta estugarria. Ez dut izenik gogoratzen, ezta leku eta data askorik ere, baina estualdia bai. Hori, oso ondo gogoratzen dut. Eta oraindik ere sentitzen dut.

Aurea Diaz de Guereñu

Zer gertatu zen 1945ean gerra amaitutakoan?

Moskura eraman gintuzten gutako asko. Karrera bat egiteko garaia zen. Nik Medikuntza ikasi nahi nuen, baina lekurik ez zegoenez, Kimika ikastera joan behar izan nuen. Moskutik kilometro batzuetara zegoen ikastetxea. Karrera amaitu nuenean, hantxe gelditu nintzen lanean, laborategi batean. Handik bi urtera, emakume batek berarekin Uraletara joateko proposatu zidan, eta baiezkoa eman nion. Nire ahizpa Carmen ezkonduta zegoen eta Moskun bizi zen, eta beste ahizpa, Tbilisin ibili zena, Biologia ikasten ari zen.

Bizitza aurrera zihoan, eta lanean jarraitu beharra zegoen…

Bai ba. Hiru urte eman nituen Uraletan, 53tik 56ra. Behin, ahizparekin telefonoz ari nintzela, Espainiara itzultzeko jendearen izenak hartzen ari zirela esan zidan, eta nire izena eman zutela. Nik ezezko biribila eman nion. Ez nuela itzuli nahi. A zer nolako nahigabea eman nion ahizpari!

Hainbeste denbora igaro ostean, ez al zenuen zure sendiarengana itzultzeko beharrik sentitzen?

Lagun onak egin nituen, laborategian gustuko lana neukan, miseria aldiak joanak ziren… Egonkortuta nengoen erabat. Nik ez nuen itzuli nahi, baina paper guztiak prestatu zizkidatenez, ez nuen beste aukerarik izan.

Euskal Herrira itzuli zinenean, dena berria irudituko zitzaizun. Zaila egin al zitzaizun egokitzea?

Bai, oso. Oso zaila. Gainera, ahaztu egin zitzaidan gaztelaniaz hitz egiten. Hasieran, hitz egiten ez nekienez, barre besterik ez nuen egiten. Ahizpa guztien artean alaiena nintzela esaten zuten!

Aurea Diaz de Guereñu

Inoiz sentitu al duzu Errusiara itzultzeko beharrik?

Bai. Hara itzultzeko eskaera eta guzti egin nuen. Horrenbestekoa izan zen jasotako kolpea, hain handia… Hona itzuli nintzenerako, emakumetua nengoen. 28 urte neuzkan, ikasketak. Nire ahizpak ezkonduta zeuden ordurako, egina zeukaten beren bizitza. Baina nik… Gainera, zaila zen gure arteko elkarbizitza. Oso herrialde ezberdin batetik nentorren, eta hemen ez nintzen eroso sentitzen. Nik beste ohitura batzuk neuzkan. Harrigarria iruditu zitzaidan, adibidez, nire soldata etxean eman beharra. Dirudienez, hemen ohitura hori zegoen.

Gezurra dirudi zenbat urte behar izan ziren gerra amaitu zenetik Gurutze Gorria lehen itzulketak egiten hasi zen arte, 1956an.

Bai. Gurasoak urte luzez ibili ziren gure bila. Erreklamazioak egin zituzten Frantziatik, Ingalaterratik eta Belgikatik. Baina alferrik. Aitak diru asko xahutu zuen gu itzularazteko asmoz. Nire bi ahizpa Ingalaterra joan ziren, baina urtebete baino lehen itzuli ziren.

Beraz, 1936tik 1956ra bitartean egon zinen etxetik kanpo, ia 20 urtez. Inork ez zuen pentsatuko horrenbeste denborako kontua izango zenik…

Hiru hilabeterako gindoazela esan zieten nire gurasoei, pentsa. Hainbeste denborarako joango ginela jakin izan balute, hobeto pentsatuko zuketen gu itsasontzi hartan sartu baino lehen.

Aurea Diaz de Guereñu

Áurea, ba al duzu harremanik errusiarrekin, hizkuntzarekin…?

Bai. Hona itzuli nintzenean, han ezagututako lagunekin eta hara joandako beste batzuekin bildu nintzen. Eta, elkartzen ginenean, errusieraz mintzatzen ginen beti. Nik oso ondo egiten dut errusiera, errusiarren artean hezia naizelako, baita lanean ere. Ez dut ezertxo ere galdu, aukera daukadan guztietan hitz egiten dudalako. Oso ondo hitz egiten dudala esaten didate errusiarrek.

Izan al duzu bertara itzultzeko aukerarik?

Bai. Francoren garaian, senarrarekin batera ikustaldi bat egitera joan nahi izan nuen, baina astuna zen paperak bete eta baimena lortzea. 85ean itzuli nintzen Sobiet Batasunera. Aurten ere joatekoa naiz. Baina uda partean, ez baitaukat hotzak ibiltzeko batere gogorik!

Aipatu diguzun lekuetakoren bat ikustera joango al zara?

Orain egingo dudan bidaian, ez dut uste. Nahiago dut ezagutzen ez ditudan lekuetan ibili. Hiriburua behintzat ikusi nahiko nuke, ezagutzen dudan arren asko aldatu dela esan didatelako, eta inguruak ere bai. Erdi Aroko hiriak, adibidez.

Áurea Díaz de Guereñu (Pasai Antxo, 1926)

Josefa Áurea Díaz de Guereñu Pasai Antxon jaio zen, 1926ko azaroan. Artean 10 urte ez zeuzkala, Sobietar Batasunera joan zen, eta 20 urte geroagora arte ez zen handik itzuliko. Kimika ikasketak egin zituen, eta laborategi batean aritu da lanean, erretiroa hartu duen arte.

Emakume goxoa da, itxaropentsua, istorio asko dituena, nahiz eta gertatutakoaren zati txiki bat baino ez duela gogoratzen aitortzen digun.

Bitxikeria modura, esan dezagun etxera itzuli zen arte, 28 urterekin, ez zuela bere benetako izena eta jaioteguna zeintzuk ziren jakiterik izan. Jasotzen zituen gutun apurretan, “Aurita” deitzen zioten, eta berak Aurora izenaren txikigarria zela pentsatzen zuen. Bere lagunek “Aurita” izendatzen dute oraindik.

Bidaiatzea atsegin du. Orain, astia daukanez, ingelesa ikasten eta hiriak ezagutzen ibiltzen da. Azkenaldian, Praga, Viena, Budapest, Mallorca eta Ibizan izan da. Hurrengo bidaia, berriz, Errusiara egingo du. Baina, oraingo honetan, egun batzuetarako baino ez.

Iturriak:

Diario Vasco

Euskonews

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/05/21 in Efemeridea