RSS

9. Finantza-sistema eta Burtsa

Izan beldurti beste batzuk diru-gose direnean, eta izan diru-gose beste batzuk zuhurrak direnean”. Munduko pertsona aberatsenetako bat den Warren Buffet inbertsorearen hitzak dira. Baina, historian, bizitzako inbertsiorik onena egingon zutelakoan beste pertsona batzuen gauza beretan inbertitzea porrot egin zuten pertsonen hainbat eta hainbat adibide daude. Burbuila deritzon fenomenoa da. 

Behin eta berriro gertatzen da, nahiz eta haren sintomak oso ezagunak diren: jende gehiegik erosten du oso inbertsio ona dirudien zerbait, baina azkenean jende guztiak duenez gauza hori, eskaintza gehiegizkoa da eta burbuila lehertu eta kaltetuak uzten ditu bazter guztietan. Baina ez hori bakarrik, asko irabazteko itxaropena duten inbertitzaile gehienek beraiena ez den dirua inbertitzen dute.

XIX. eta XX. mendeetan, bankuak mailegu-emaile nagusi moduan finkatu ziren, eta, zeharka, baita historian ezagutu diren krisi ekonomiko nagusien konplize ere. Bankuek ere badute beren partea burbuilen  sorreran: beren bezeroel bezala, uste dute inbertsio bikainak direla-eta, horregatik, dirua ematen diete maileguan, uste baitute berreskuratu egingo dutela eta denak aterako direla irabazten. Hogeiko hamarkadan, akzioak; milurtekoaren aldaketaren inguruan, telekomunikazioen akzioak; XXI. mendean, maileguak… gizakia bada harri berean estropozu bi aldiz egiten duen animalia bakarra, espektatiba oneko inbertsioei dagokienez, gizakiok etengabe egiten dugu estropozu. 

Horrenbestez, eta burbuila espekulatibo baten biktima ez izateko, mesfidantzaz jokatu behar da bankuek jende guztiari baldintza oso onak ematen dizkionean zerbaitean inbertitzeko. Izan ere, jende guztiak zerbait hori duenean, jada ez da hain desiragarria izango edukitzea, eta beraz, haren prezioa jaitsi egingo da. Berdin dio akzioak edo etxeak izan. Bat-batean, ordaindu duguna baino gutxiago balioko dute, eta leporaino egongo gara zorretan.

Sistema bancario y financiación. Vector Premium

9.1. Finantza-sistema (Def, Finantza-baliabideak (Zer dira?, (2)), Finantza bitartekariak (2))

  • Definizioa: erakunde publikoek araututako egitura da, bitartekari multzo batek osatua, baliabide-aurrezkiak bideratzeko, kontsumo pribatua, enpresen inbertsioak eta gastu publikoa finantzatzeko.
  • Finantza-baliabideak:
    • Produktu hauek AKTIBO bat eta PASIBO bat dute. Aktiboa aberastasunari eusteko bidea da (etxea, makinak, altzariak, almazena…) eta PASIBOAN betebeharrak ditugu (zorrak).
    • Ezaugarriak:
      • Likidezia: aktiboa diru bihurtzeko erraztasuna. Dirua diru da, baina makinak diru bilakatzeko saldu egin behar dira aurrez…
      • Arriskua: Beti daude eskubide batzuk, besteren zorrak, igual ez direnak ordainduko… Enpresarentzat ez kobratzeko arriskua dago.
      • Errentagarritasuna: Nire aberastasunak aberastasuna lortzen du. Fabrika edo hotela martxan dagoenean dirua ematen du…

Finantza bitartekariak: aurreztaileen eta inbertitzaileen bitartekaritzan espezializatutako erakundeak.

  • Bankarioak: banku pribatuak eta aurrezki kutxak. Horiek ordainketa-bitartekotzat onartzen diren finantza-produktuak eskaintzen dituzte. Halakoak dira banku gordailuak: txekeak, txartelak edo transferentziak erabiliz.
  • Ez-bankarioak: aseguru-etxeak eta leasing-enpresak. Finantza-produktuak eskaintzen dituzte, ez dira baliagarriak diru gisa. Pertsona batek bizi-asegurua ordaintzen duenean, egileak konpromisoa hartzen du horren truke asegurudunak izendatutako pertsonei kalte-ordaina edo heriotza aseguruaren kontratuan adierazitako egoeran gertatzen bada.

tipos de banco

9.2. Finantza-bitartekari bankarioak (Espainiako Bankua, Eurosistema)

  • Espainiako Bankua: bankuen banku moduan erakunde bankarioen eta ez-bankarioen jarduna gainbegiratzen du, ekonomia eta finantza-gaiei buruzko azterketak eta estatistikak egiten ditu, eta Europako Banku Zentralaren moneta politika bakarra aplikatzen du. Banku Zentralen Europar Sistemaren barnean dago.
  • Eurosistema: Europako Banku Zentrala eta euroa moneta moduan hartu duten herrialdeetako banku zentralak adierazteko terminoa.

9.2.1. Banka pribatua

  • Beste edozein enpresak bezala, bankuek funtsak (dirua) lortu behar dituzte jardun ahal izateko. Hori jendearen gordailuetatik lortzen dute, errenta finkoko zein aldakorreko tituluak jaulkita ere. Funtsen zati bat eskudirutan, bezeroek gordailututakoa atera nahi dutenerako.

9.2.2. Aurrezki-kutxak (2)

  • Espezializatuta daude aurreztaile txikien funtsak lortzen eta haien funtzionamendua banku pribatuena bezelakoa da.
  • Bi desberdintasun daude: aurrezki-kutxak ezin dituzte errenta aldakorreko tituluak jaulki funtsak lortzeko eta bankuek baino zerga-tratamendu onuragarriagoa dute.

9.2.3. Kreditu-kooperatibak

  • Kooperatibak interes eta behar berak dituzten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak dira, enpresa-jarduera bat egiten dute eta emaitza ekonomikoak lehentasunezko helburu honetara bideratzen dituzte: aurrez adostutako elkarte-funtsak bermatzera.

Bolsa de valores

9.3. Finantza-bitartekari ez-bankarioak: Burtsa

  • Ekonomia Ministerioaren ikuskaritzapean eta Espainiako Bankuaren zaintzapean, diruaz bestelako finantzaketa moduak eskaintzen dituzten bitartekariak daude. Garrantzitsuena: burtsa.
  • Burtsa prezioak finkatzen dituen merkatu antolatu bat da, non akzioak eta beste finantza aktiboak, lehengaiak eta beste produktu batzuk, dibisak eta horiei buruzko kontratu eta produktu deribatuak saldu eta erosten diren, bitartekarien bitartez.
  • Finantza aktiboak saldu eta erosi egiten diren burtsari balore-burtsa deitzen zaio; dibisen trukaneurria finkatzen den merkatua, berriz, dibisa-merkatua da. Saldu eta erosteko gune gisa, finantza aktiboei dagokienean, enpresak eta inbertitzaileak harremanetan jartzen ditu eta horrela enpresei finantza baliabideak eskaini eta aurrezleei euren aurrezkiak inbertitzeko aukera ematen die. Hala ere, espekulazio gune ere izan da historian, inbertitzaileek euren aktiboak merke erosi eta garesti salduta, irabazi handiak eskuratuz eta diru-gosez burbuilak sortuz, azkenean lehertu eta krisialdi ekonomikoak sorraraziz.

9.3.1. Errenta finkoko baloreak (4)

  • Enpresa jakin bati eman zaion maileguaren partaidetza adierazten du.
  • Interes finko bat ordaintzen da partaidetza bakoitzeko.
  • Epemuga dute.
  • 3 mota daude: bonuak, zor-agiriak eta obligazioak.

9.3.2. Errenta aldakorreko baloreak (4)

  • Ezagunenak akzioak dira.
  • Dibidendua lotuta dago enpresaren martxa onarekin eta haren banaketa akziodunen batzar nagusian erabakitzen da.
  • Ez dute ziurtatzen etorkizunean errenta bat jasotzea, baina errenta finkokoek baino errentagarritasun handiagoa eskaintzen dute (zenbat eta arriskutsuagoa, orduan eta errentagarriagoa).
  • Saio bakoitzaren amaieran, burtsa-indize orokorrak zehaztuko du erosteko nahia edo saltzeko nahia nagusitu den.

9.3.3. Burtsa-indize orokorrak (Def, Adib, Nola egiten da, Eragina, Historia, Zeintzuk (5))

  • Definizioa: burtsa jakin bateko balore adierazgarrienak adierazten ditu. Burtsa indizea burtsa batean kotizatzen duten akzio eta beste tituluen prezioen bilakaera historiko orokorra zehazten duen zenbaki indize bat da. Burtsa-indizeak balore garrantzitsuen multzo baten indizeak direnez, balore-merkatuen egoeraren termometroak dira.
  • Adibidez, egunez egun indizearen bilakaera 8756-8892-9102-9202 izan bada, burtsa indizean barne hartzen diren tituluen prezioak igotzen ari direla esan nahi du. Indizearen balio jakin zehatz batek ez du esanahi argirik eta egunez eguneko igoera-portzentajea da adierazgarria; horrela bi egunetan zehar indizearen itxierako edo amaierako balioa 8756 eta 8892 izan badira, baloreen prezioak oro har 8892/8756=1.026=%2.6 igo direla esan nahi du.
  • Nola egiten da: Burtsa indize bat eratzeko ez dira titulu guztietako prezioak kontuan hartzen, haietako batzuk soilik baizik. Hartzen diren tituluak aukeratzeko irizpideak burtsa kapitalizazio (maiz, enpresa handienak biltzen dira burtsa indizeetan) eta sektore ekonomikoa izaten dira. Indizeak kalkulatzerakoan, normalean balorerik garrantzitsuenek izaten dute pisurik handiena indizearen bilakaeran. Hau da, balore batzuek besteek baino balio handiagoa daukate batez besteko estatistikoan. Espainian, IBEX-35 da eta Espainiako Burtsako 35 enpresa garrantzitsuenek osatzen dute.
  • Eragina: etorkizunari begira dauden espektatibek, ekonomian eragin handia dutenek eragiten dute burtsetan. Askotariko faktoreak dira: nazioarteko ekonomia ondo doan, beste burtsetan zer gertatzen den, enpresen emaitzak, petrolioaren prezioaren aldaketak…
  • Historia: Egungo estatubatuar burtsa indize antzinakoena Dow Jones Industrial Average da, Dow Jones deiturikoa. Hau Charles Henry Dowk sortu zuen Wall Street Journalekin batera, XIX. mendearen amaieran AEBetako aktibitate ekonomiko eta finantzarioa neurtzeko. Hasieran 12 konpainiaz osatuta zegoen -horien artean General Electric, North America Company eta American Tobacco Company-, baina gaur egun 30 konpainiek osatzen dute.
  • Zeintzuk: Munduko burtsa indizerik garrantzitsuenak honakoak dira:
  • Europa
    • Ibex 35 (Espainia)
    • FTSE 100 (Erresuma Batua)
    • CAC 40 (Frantzia)
    • DAX 30 (Alemania)
    • Euro STOXX: Dow Jones enpresak egiten duen indizea. Euroguneko herrialdeetan jarduten duten 300 konpainiaren baino gehiagoren bilakaera du oinarri
  • Asia
    • Nikkei 225 (Japonia)
    • Hang Seng (Hong Kong)
    • KOSPI (Hego Korea)
  • Amerika
    • Dow Jones (AEB): munduko ezagunena, zaharrena delako eta AEBetako akzio-merkatuaren indizea delako. Merkatu horretan kotizatzen dute munduko multinazional garrantzitsuenek eta Wall Street egunkarian argitaratzen du.
    • Nasdaq 100 (AEB): Balore teknologikoen indizea. Goi-teknologiako enpresak dira, neurri ertainekoak eta hazteko potentzial handia dutenak.
    • S&P 500 (AEB)
    • Asuncióneko Balio eta Produktuen Burtsa (BVPASA) (Paraguay)
    • Bovespa (Brasil)
    • Merval (Argentina)
    • IGBC (Kolonbia)
    • IPSA (Txile)
    • ISBVL (Peru)
    • IPC (Mexiko)
    • IBC (Venezuela)

9.3.4. Errenta aldakorreko merkatua (Zer da?, Funtzionamendua (2))

  • Enpresek, finantzaketa lortzeko, akzioak jaulkitzen dituzte diruaren truke. Errenta aldakorra, errentagarritasun aldakorra ematen duten kapital baten parte diren osagaiez osatuta dago, hala nola sozietate anonimoen akzioak, dibidendu aldakorrak izateagatik edo tituluaren beraren balioa aldakorra delako, burtsan edo beste merkatu batean kotizatzeagatik.
  • Funtzionamendua:
    • Lehen mailako merkatua edo jaulkipen merkatua. Jaulkipena Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimendu behar du, eta haren ezaugarri guztiak azaltzen dituen liburuxka bat izan behar du.
    • Bigarren mailako merkatua edo negoziazio-merkatua. Merkatu horretan jaulkita dauden baloreekin negoziatzen da; lehen merkatuan eskuratutako akzioak edo tituluak sal daitezke. Hori da balore-burtsa esaten dioguna. Merkatu baten funtzionamenduaren antzekoa da: baloreen kotizazioa eskaintza-eskarien legearen funtzionamendu askearen menpe dago.

9.4. Enpresen finantzaketa: jatorria (Finantzaketa propioa, Besteren baliabideen bidezko finantzaketa)

Enpresek erabiltzen dituzten diruak zer jatorri duen ikusita, bi motatan bereizten dira:

  • Finantzaketa propioa: inoiz ez dira itzuliko eta interesik ordaindu behar ez delako.
    • Jabeen ekarpenak. Akzioak erosten dituenak baliabideak enpresaren esku jartzen ditu, haren jarduerak finantzatzeko. Horren truke, enpresaren kudeaketan parte hartzeko eskubidea lortzen du, eta etekinen banaketan parte hartzekoa ere (dibidendu).
    • Erreserbak. Enpresan banatu gabe geratzen diren baliabideak dira, autofinantzaketarako baliatzeko; funts horiek inbertsio berriak egiteko erabil daitezke, eta horrela, enpresaren hazkundea sustatu.
  • Besteren baliabideen bidezko finantzaketa.
    • Merkataritza-kreditua. Enpresak hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uztean lortzen duen finantzaketa automatikoa da. Funts horiek, doan, fakturak ordaindu arteko aldi horretan.
    • Maileguak eta kredituak. Bezeroak bankariei eskatu ohi dieten diru-kantitateak dira, beren inbertsio-proiektuak eta epe laburrerako jarduerak finantzatzeko. Adostutako interesekin, epeetan eta baldintzetan itzultzeko ematen dira. Epe laburrekoak (urtebeteko edo gutxiagoko epea itzultzeko), edo epe luzekoak (urtebete baino gehiago itzultzeko).
    • Jesapenak.
      • Kanpoko finantziazioa eskaintzen diote estatu edo enpresari.
      • Estatuak edo enpresak mailegua eskatzen diete partikularrei, kreditu-titulu batzuk jaulkita. Titulu horiek denak berdinak dira eta baldintza berdinetan.
      • Zor-tituluak dira eta hauen jabeak mailegu-emaileak dira eta ez enpresaren jabeak (akzioen jabeak diren bezala).
      • Epemuga zehatz bat dute (Akzioek ez).
      • Esandako epemuga amaitutakoan, estatu edo enpresak dirua itzuliko dio mailegu-emaileari adostutako gehigarriarekin batera.
    • Funts espontaneoak. Enpresak eskuragarri dituen baliabideak dira. Adb: enpresak Ogasunari edo Gizarte Segurantzari dagokionean ordaindu beharreko dirua, edota langileei oraindik ordaindu gabeko soldatak.

8. gaia: Dirua eta inflazioa

10. gaia: Nazioarteko merkataritza

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: