5. gaia
5. Hornikuntza area (3. eb)
Hornikuntza funtzioa
5.1. Definizioa eta oinarrizko kontzeptuak ERANTZUNAK
5.2. Osagarriak ERANTZUNAK
5.3. Hornikuntza zikloa ERANTZUNAK
5.4. Izakinak: kontzeptua ERANTZUNAK
5.5. Inbentario motak ERANTZUNAK
5.6. Eskari motak ERANTZUNAK
5.7. Inbentarioa ERANTZUNAK
5.8. Inbentarioen helburuak ERANTZUNAK
5.9. Inbentarioen maila hobezina jakiteko ERANTZUNAK
5.10. Inbentarioen kostuak eta tamaina ERANTZUNAK
5.11. Bere esanahiak adierazi ERANTZUNAK
5.12. Inbentarioen kudeaketako Wilson-en eredua ERANTZUNAK
5.13. Inbentarioen kudeaketarako JIT (Just-in-time) sistema ERANTZUNAK
5.14. Inbentarioen kudeaketako ABC eredua ERANTZUNAK
5.15. Orbegozo Sozietate Mugatuak urtean 225.000 kg erremolatxa behar ditu bere ekoizpenerako eta lehengai hori 4,5 €/kg prezioan erosten du. Eskaera bat egitearen kostua 750 €koa da. Merkatuaren interes tasa (biltegiratzeko kostuaren tasa) %12koa da. Kalkulatu eskaera hobezina Wilsonen ereduaren arabera. ERANTZUNAK
5.16. Aurreko adibideko enpresak 10 eguneko hornikuntza-epea du eta bere segurtasuneko stock-a 3.750 kg-koa da. Kalkulatu:
- 1) Oiarbidek urtean egiten dituen eskaera kopurua
- 2) Bi eskaeren artean pasatzen den denbora
- 3) Eskaera-puntua
- 4) Egin datu guztien irudikapen grafikoa
ERANTZUNAK
5.17. Olza Sozietate Kooperatibak 10 idazteko makina erosi ditu gero saltzeko asmoz. Fakturaren arabera, erosketa prezioa 105 €/unitatea izan da eta horri gehitu behar zaio %16ko BEZa. Horretaz gain, operazioak sortu ditu honako gastuak guztira: garraioa 87 €, asegurua 25 € eta bilgarria 18 €. Zein da erositako salgaien erosketa prezioa unitate bakoitzeko? ERANTZUNAK
5.18. Casero S.A.-k produktu bat 100 unitateko ekoizpen loteetan fabrikatzen du. Lote bakoitzaren fabrikazioaren kostu totalak honakoak dira: Lehengaiak 1.800 € eta beste kontsumoak 700 €; fabrikazio bakoitzari lotutako beste kostu zuzenak honakoak dira: eskulangintza 550 €, kontsumitutako energia 350 €; zeharkako kostua 12.000 €-koa da, baina produktu honen ekoizpenari egotzi dakiokegun proportzioa %10ekoa da. Zein da unitate bakoitzaren ekoizpen-kostua? ERANTZUNAK
5.19. EUSKOBRIKO S.A. enpresak burdingintzaren arloan banatzaile handizkari bezala dihardu. Torlojuen biltegia kudeatzeko ez daki zein metodo erabili: FIFO, LIFO edo BPA. ERANTZUNAK
5.20. Rivera Sozietate Kooperatiboan 07/01 datarekin produktu baten 17.000 unitate ditugu 75 €/u-ko prezioan. Ondoren bi erosketa egiten dira: 07/07an 2.000 unitate 85 €/u-ko prezioan eta 07/25ean 1.200 unitate 77 €/u-ko prezioan. 07/28an 3.000 unitate saltzen dira. Kalkulatu izakinen balioa horretarako ezagutzen ditugun izakinen balorazio sistemak erabiliz (PMP, FIFO eta LIFO). ERANTZUNAK
5.21. Hidalgo S.A.-k 2004ko martxoaren lehen hamabostaldian honako operazioak egin ditu:
- Martxoaren 1a → 10 unitate izakin dituzte 50 €-tan bakoitza
- Martxoaren 4a → 11 unitate erosi ditu 80 €-tan bakoitza
- Martxoaren 10a → 15 unitate saldu ditu
Biltegiko kontrol fitxa osa ezazu.
ERANTZUNAK
5.22. IBERTOLA E.A. enpresak, KATA produktuarekin erlazionatutako eragiketa hauek burutu ditu urtarrilean:
DATA | MUGIMENDUA |
01-01 | Hasierako izakinak: 1.000 un.x20/unitatea |
04-01 | A bezeroari salmenta: 350 un.x28/unitatea |
08-01 | B bezeroari salmenta: 475 un.x30/unitatea |
11-01 | C hornitzaileari erosketa: 500 un.x22/unitatea |
16-01 | A bezeroari salmenta: 275 un.x29/unitatea |
18-01 | B bezeroari salmenta: 150 un.x31/unitatea |
19-01 | D hornitzaileari erosketa: 300 un.x23/unitatea |
25-01 | A bezeroari salmenta: 500 un.x32/unitatea |
Bete ezazu biltegiko fitxa batezbesteko Prezio (PMP) eta FIFO irizpideak erabiliz.
ERANTZUNAK
5.23. (HAUTAPROBAK-06-07-ekaina) Enpresa batek zigilu-makinak ekoizten ditu: Ery 789 produktuan, aurtengo urtarrilean honako mugimendu hauek erregistratu dira:
- 01-01: Hasierako izakinak: 510 unitate, 0,35 €-tan.
- 05-01: Asio erosketa: 1.000 unitate, 0,48 €-tan.
- 10-01: Prini erosketa: 280 produktu 0,58 €-tan.
- 15-01: Erretiri salmenta: 820 unitate, bakoitza 1,10 €-tan.
- 20-01: Poluti salmenta: 100 unitate, bakoitza 1,20 eurotan.
- 28-01: Gurmendri erosketa: 210 unitate, bakoitza 0,55 €-tan.
Bete ezazu biltegiko fitxa FIFO eta Batezbesteko Prezio Ponderatuaren (BPP) balorazio metodoak erabiliz, eta adierazi urtarrila bukaerako unitate kopurua eta izakinen balioa.
ERANTZUNAK
5.24. (HAUTAPROBAK 05-06-ekaina) Txakolin ekoizle batek botilak biltegiratzen ditu. Hona hemen datu batzuk: 1.000 botilako gutxieneko stock-a mantentzen du. Produkzio garaian astean kontsumitutako botilak 1.000 dira eta eskaera egiten duen bakoitzean hilabeteko kontsumorako eskatzen du. Botilak heldu arte hamabost egun igarotzen dira.
Datu hauekin kalkula ezazu:
- Eskaera puntua
- Batez besteko stock maila
- Errotazio indizea
- Adierazpen grafikoa egin
ERANTZUNAK
5.25. (HAUTAPROBAK 04-05-uztaila) ITSASMIR enpresak hilero 200 unitate kontsumitzen du. Ezarritako segurtasun stocka 50 unitatekoa, hornikuntza epea astebetekoa eta eskaera kopurua hilabetean kontsumitzen dena izanik, kalkula itzazu:
- Eskaera puntua
- Biltegiratutako stockaren batezbesteko maila
- Errotazio indizea
- Batezbesteko biltegiratze epea
- Egin eta azaldu enpresa honetan ager daitezkeen egoera posibleen irudikapen grafikoa
- Enpresa honetan ezarri dira segurtasun stock batzuk. Zergatik?
ERANTZUNAK
5.26. (HAUTAPROBAK 03-04-ekaina) PUSKAS S.A. enpresak surf egiteko oholak egiten ditu. Hilean, haritzez egindako 1.000 ohol kontsumitzen ditu. Ezarritako segurtasun stock-a 150 unitatekoa da eta hornikuntza epea 15 egunekoa, eta eskaera egitean bi hilabeteri dagokion kontsumoaren kopuru bera eskatzen da. Kalkula itzazu:
- Eskaera puntua.
- Biltegiratutako stock-aren batezbesteko maila.
- Errotazio indizea.
- Azal ezazu grafikoki.
ERANTZUNAK
5.27. (HAUTAPROBAK 02-03- ekaina) Bere esanahiak adierazi:
- Segurtasun stock-a
- Stock optimoa
- Stock haustura
ERANTZUNAK
5.28. (HAUTAPROBAK 02-03- ekaina) EUSKOBRIKO E.A. enpresak burdingintzaren arloan banatzaile handizkari bezala dihardu. Torlojuen biltegia kudeatzeko ez daki zein metodo erabili: FIFO, LIFO edo BPA.
- Ekainak 1: biltegian 5.000 torloju zegoen, bakoitza 0,02 eurotan baloratuta.
- Ekainak 9: 5.000 torloju bakoitza 0,04 euro kostatu zaiolarik.
- Ekainak 12: 6.000 torloju saltzen du.
- Ekainak 15: 8.000 torloju erosten du unitate bakoitzeko 0,06 euro ordaindu duelarik.
- Ekainak 19: 10.000 torloju saltzen du.
- Ekainak 22: 4.000 torloju erosten du.
- Ekainak 28: 5.000 torloju saltzen du.
Hiru metodo erabiliz, kalkulatu eragiketak amaitu eta gero, torlojuen biltegiaren balioa eta izakinen kopurua.
ERANTZUNAK
5.29. (HAUTAPROBAK 01-02- uztaila) IBERTOLA E.A. enpresak, KATA produktuarekin erlazionatutako eragiketa hauek burutu ditu urtarrilean:
DATA | MUGIMENDUA |
01-01 | Hasierako izakinak: 1.000 un.x20/unitatea |
04-01 | A bezeroari salmenta: 350 un.x28/unitatea |
08-01 | B bezeroari salmenta: 475 un.x30/unitatea |
11-01 | C hornitzaileari erosketa: 500 un.x22/unitatea |
16-01 | A bezeroari salmenta: 275 un.x29/unitatea |
18-01 | B bezeroari salmenta: 150 un.x31/unitatea |
19-01 | D hornitzaileari erosketa: 300 un.x23/unitatea |
25-01 | A bezeroari salmenta: 500 un.x32/unitatea |
Bete ezazu biltegiko fitxa batez besteko Prezio (PMP) eta FIFO irizpideak erabiliz.
ERANTZUNAK
5.30. (HAUTAPROBAK 01-02-ekaina) PUSKA E.A. enpresak osagai bateko 1.000 unitate kontsumitzen ditu hilean. Ezarritako segurtasun stock-a 150 unitatekoa bada, hornikuntza epea 15 egunekoa izanik eta eskaera bolumena 2.000 unitatekoa, kalkula itzazu:
- Eskaera puntua
- Biltegiratutako stock-aren batez besteko maila
- Errotazio indizea
- Azal ezazu grafikoki
5.2. buruketa bezala da!!!!!!!!!!!!!!!!!