RSS

2. Antolakuntza eta hazkundea. Ekonomia-sistemak

Nilómetro en el Templo de Kom Ombo. Egipto Los nilómetros eran pozos escalonados, construídos para medir el nivel y las crecidas del Nilo.

Pertsonak zentimetrotan hazten dira; herrialdeak, ekoizpenean. Lehenengo hori neurtzeko, metroa erabiltzen dira; bigarrena neurtzeko, berriz, barne-produktu gordina (BPGd), herrialde baten barruan ekoitzitakoaren balio neurtzen duen adierazlea

Herrialdeek egoera ekonomikoa adierazteko erreferentzia moduan BPGd-a erabiltzen duten bezalaxe, egiptoarrek nilometroak erabiltzen zituzten, Nilo ibaiaren ur-maila neurtzen zuten putzu batzuk, urteko aurreikuspenak kalkulatzeko eta zergak ezartzeko. Egiptoarren ekonomiaren oinarria nekazaritza zenez, ondoriozta zitekeen lotura zuzena zegoela eskuragarri zuten ur-kantitatearen eta herrialdearen egoera ekonomikoaren artean, duela 2.300 urte baino gehiago. Elefantinako nilometroan (Asuanetik gertu; herrialdeko ospetsuena, Kom Ombokoarekin eta Roda artekoarekin batera) 6 m-tik beherako maila neurtzen bazen, lursail asko ezin izango ziren landu eta, beraz, gosetea sortuko zen. Eta maila 8 m baino askoz altuagoa bazen, berriz, herrietan uholdeak izango zirela, etxebizitzak suntsituko zirela eta ureztatze-kanalek gainezka egingo zutela aurreikusten zen. 

BPGd-ak behera egitea buuhauste handia da edozein herrialderentzat, Egipton Elefantinako nilometroan uraren maila kezkagarria izatearen parekoa.

2.1. Ekoizpen-baliabideak eta errenta (Ekoizpen-baliabideak, Zeintzuk? (3), Errenta, Motak (3))

  • Ekoizpen-baliabideak edo ekoizpen-faktoreak: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira.
  • Zeintzuk dira?
      • Lurra
      • Lana
      • Kapitala
  • Errenta: Ekoizpen-baliabide bat denbora-aldi jakin batean erabiltzearen truke ordaintzen den balioa edo prezioa adierazten du. 
  • Motak: Errentak izen desberdinak hartzen ditu, ekoizpen-baliabidearen arabera:
      • Soldata: lanak sortzen badu.
      • Alokairua: natura edo beste baliabideetatik badator.
      • Interesa: kapitala badu jatorri. 

2.2. Ekoizpen-aukerak

Ekonomia-jarduera guztien oinarria ekoizpen-baliabideak dira, faktore horien baitan dagoelako ondasun eta ekoizpenen ekoizpena. 

2.2.1. Teknologia (Esplikazioa, Adibidea)

Neurri batean edo bestean, herrialde guztiak dituzte baliabideak (lurra, lana eta kapitala), baina duten kopurua aldatu egiten da batetik bestera. Ez kopurua bakarrik, erabilitako ekoizpen-baliabideen konbinazioaren arabera, alde handiak sortuko baitira ekoizpenean. Baliabideen konbinazio horri teknologia esaten zaio. 

Adibidea: Gizakiak antzinatik jetzi ditu behiak, baina ez du beti era berdinean egin. Lehen, banan-banan, eskuz, egin ohi zuen eta, orain, berriz, makina automatikoak erabiltzen ditu horretarako. Bietan erabiltzen ditu lana eta kapitala ekoizpen-baliabideak, baina teknologia ezberdina da. 

2.2.2. Ekoizpen-aukeren muga (Efizientzia, EAM (3), Grafikoa, Ondorioak)

  • Efizientzia: Erabilgarri dauden baliabideak teknologia jakin batekin modu ezin hobean erabiltzea da.
  • EAM: 
    • Ekoizpen-aukeren muga. Gizarte batek, ekoizpen-baliabide eta teknologia-ezagutza jakin batzuk erabilita, denbora-aldi jakin batean ekoitzi ahal dituen ondasunen eta zerbitzuei gehienezko kantitatea. 
    • Lortu ahal izateko, nahitaezkoa da efizientziaz jokatzea, ekoizpen-baliabideak ahalik eta hoberen erabiltzea.
    • Hala ere, ia-ia ezinezkoa da efizientzia-maila altuena lortzea eta herrialdeen ekoizpen-maila EAM baino beherago egon ohi da. Beti egongo dira erabili gabeko baliabideak: langileak, lantegiak, lurrak…
  • Grafikoa. Pentsa dezagun lantegi batean ogiak eta pizzak ekoiztu ahal direla. Zenbat eta ogi gehiago egin, orduan eta pizza gutxiago ekoitz dezake. Ondorengo koadroan ditugu datu horiek: 
  A B C D E
Ogiak 0 5 10 15 20
Pizzak 8 6 4 2 0
  • Ondorioak: praktikan oso aplikagarria ez bada ere, ekoizpen-aukeren ekonomia-eredua oso garrantzitsua da teoriarako, kontzeptu asko eta asko argitzen laguntzen duelako. Besteak beste, ondoren datozenak: 
    • Baliabide-eskasia: Baliabideak urriak dira eta horrek ekoitz daitezkeen unitateen kopurua baldintzatzen dute. 
    • Aukera kostua: Produktu baten kantitate handiagoa lortzeko, ekoizpen-baliabideak ondasun batetik bestera transferitu behar dira. Ezin dira bi gauzak aldi berean egin eta aukeratu egin behar da. 
    • Ekoizpen potentziala: Ekonomia batek lor dezakeen gehienezko ekoizpena (Adibidean, A, B, C, D eta E)  baliabide eta teknologia jakin batzuen bidez, baldin eta efizientziaz erabiltzen baditu. 

2.3. Ekonomia-hazkundea (Def, Moduak (2), Produktibitatea, Ekonomia-hazkundea lortzeko egin daitekeena)

  • Definizioa: Gizarte batean, aldi jakin batean ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen balioaren edo errentaren handitzea da. 
  • Moduak: 
    • Ekoizpen-faktoreak areagotzea: Baliabide gehiago erabili behar da, langile gehiago, instalazio gehiago, diru gehiago.
    • Produkzioa hobetzea: Bitarteko berak erabiliz, ale gehiago ekoizteko aukera badago. Efizientzia handituz, produktibitatea hobetuko genuke. 
  • Produktibitatea: Ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen eta ekoizteko erabilitako faktoreen arteko erlazioa da. 
  • Ekonomia-hazkundea lortzeko egin daitekeena: kalitatea hobetu, produktibitatea hobetu edo ekoizpen-baliabideen kantitatea handitu.

2.3.1. Errentaren fluxu zirkularra

Familien eta enpresen artean ezartzen den lotura korronte zirkular bat dela esan daiteke: batzuek besteek saltzen dutena erosten dute, eta alderantziz. Kontsumitzaileek ondasunak eta zerbitzuak erostean enpresaburuei ematen dieten dirua, enpresetan egindako lanarengatiko soldata kobratzean,  bueltan jasotzen dute gero. 

2.4. Pentsamendu ekonomikoaren eskolak (Fisiokrazia (3), Eskola Klasikoa (3), Eskola Neoklasikoa (3), Marxismoa (4), Keynesianismoa (6))

Ekonomia aztertu eta eratzeko pentsamendu-eskola edo joera anitz izan da historian zehar. 

  • Aro modernoan hasita, XVIII. mendean FISIOKRATAk dira ekonoResultado de imagen de fisiocraciamiaren lehenengo teoria osotu bat eratu zutenak. 
    • Batez ere Frantzian
    • Gizarte osoaren ongizatea bermatzen duen jarduera nagusia nekazaritza dela pentsatzen zuten, garaiko merkantilismoaren aurka. 
    • Indibidualismoa eta liberalismo ekonomikoa ere bultzatzen zituzten, ekoizpenaren oinarrian dagoen kapitalaren garrantzia azpimarratzearekin batera.
  • XVIII. mendearen bukaera aldera eta Adam Smithenen eta David Ricardoren ideietatik abiatuz, EKONOMIA KLASIKOren eskola garatzen da, XIX. mendeko erdialdera arte. Resultado de imagen de liberalismo economico dibujos
    • Ekonomia kapitalista elkarrekin harremanetan zegoen elementu eta kontzeptuez (merkatua, lana, soldatak, kapitala, balioa, …) osatutako sistema moduan ikusi eta sistema hau era zientifikoan aztertzeko lehenengo ahalegina egin zutenak biltzen ditu. Aldi berean, ordea, beraien artean oso heterogeneoak ziren jakintsuak zirela esan behar da. 
    • Banako erabakien gainetik, oreka ekonomikoaren kontzeptua ere eratu zuten. 
    • Eskola honek jarraitutako metodologiatik bi joera bereiziko dira XIX. mendean zehar: Karl Marxek abiaraziko duen ekonomia marxista, batetik, eta eskola neoklasikoa bestetik.
  • ESKOLA NEOKLASIKOko ekonomilariek ikuspegi mikroekonomikotik abiatuz, ekonomia osoaren mekanismoen azaltzea bilatzen zuten. 
    • Beraien iritziz, oinarrizko agente ekonomikoek, kontsumitzaileak eta ekoizleak alegia, beren interesen alde jokatzen dute beti, utilitatea eta mozkina maximotuz hurrenez hurren, erabateko arrazionaltasunez eta merkatuari buruzko informazio osoa eta zehatza edukirik. 
    • Axioma hauen pean, giza- eta gizarte-konplexutasuna osatzen duten beste faktoreak, kultura eta politika adibidez, kontuan hartu gabe, eredu matematiko konplexuak eratu zituzten ekonomiaren funtzionamendua azaltzeko, ekonomia zientzia fisiko bihurtu nahian. 
    • Eskola honi kritika ugari egin zaio: 
      • bere izaera estatikoa
      • historia alde batera uztea
      • gehiegizko sinplifikazioa eta errealitatearekin zer ikusi handirik izatea
      • kontrastazio enpiriko eza
  • EKONOMIA MARXISTAk Karl Marx filosofoaren Das Kapital liburuan oinarriturik, kapitalismoaren azterketa kapitalisten eta langilegoaren arteko harreman gatazkatsutik abiarazten du. 
    • Kapitalista kapital edo ekoizpen baliabideen jabea da eta beren mozkina ziurtatzeko, langileari bere lanaren emaitza baino gutxiago ordaindu behar dio. 
    • Kapitalistak lortzen dituen gainbalio horiekin, teknologian inbertitzen joango da eta mozkin tasa ez murrizten ahaleginduko da. 
    • Horrek langabezia sortzen du, baina langabeziak dakarren soldata jaitsierari esker, kapitalistak bere gainbalio tasa berreskura dezake. 
    • Azkenean, bilakaera horrek bueltarik gabeko krisi batera darama, iraultza piztuz eta sozialismoa ekarriz. 
  • John Maynard Keynes ekonomialariaren ideietan oinarriturik, ikuspegi makroekonomikoa duen KEYNESIANISMO izeneko eskola ekonomikoa garatzen da Depresio Handiaren garaian. 
    • Eskola klasikoan eta neoklasikoan ez bezala, Keynesek sistema ekonomikoa berez ez dela oreka egoera batera heltzen dio, erabateko enplegura batez ere. 
    • Aldi berean, ekonomia marxista ez bezala, merkatuaren akatsak estatuaren ekimenez zuzendu daitezkeela pentsatzen da keynesianismoan, batez ere eskaera sustatuz. 
    • Besteak beste, keynesianismotik politika fiskal zabalkorra gomendatzen da, politika sozial eta industrial eskuzabal eta inbertsio publiko handiekin, laissez faire teorien aurka. 
    • Ekonomialari britainiarraren iritziz, inbertsio publikoak (azpiegiturak egitea, kasu) enpresei lana emateaz gain, langabezia murriztuko zuen, eta horrek ekonomia suspertzea eragingo zuen.
    • Kontsumoa areagotzeko, langile-soldata igotzea proposatu zuen, baita langabeei diru-laguntzak ematea ere.
    • Keynesen teoriak Bigarren Mundu Gerraren ondotik aplikatu ziren, eta esan daiteke ongizate-estatuaren jatorria direla.

2.5. Ekonomia-sistemak eta beste ezaugarri batzuk (Definizioa, Ekonomia-sistemak (4), Galderak (3), Autarkia, Protekzionismoa, Ezkutuko ekonomia)

Definizioa: Ekonomia-sistema ekonomia bat eratu eta antolatzeko modua da. Ekonomia-sistema deritzo gizarte batek baliabide urrien bidez beharrak asetzeko eta, aldi berean, baliabideak biztanleriaren artean banatzeko formulak ezartzeko erabiltzen duen moduari. 

Ekonomia-sistemak: Historian zehar hainbat ekonomia-sistema gauzatu da: 

  • Historian zehar egun ia indarrean ez dauden sistema ekonomikoak izan dira, ESKLABOTZA eta FEUDALISMOA esaterako.
  • Egun munduko sistema ekonomiko nagusia KAPITALISMOA da, non ekoizpen bitartekoak jabego pribatuak kontrolatzen dituen. Kapitalismoan ekoizpen bitartekoak merkatu batean trukatzen dira eta etekinak ekoizpen bitartekoen jabeen esku geratzen dira, langileei soldatak ordaindu ondoren. Kapitalismoan helburua etekinak maximotzea da, merkatua nagusia den erabateko konkurrentzia inguru batean. Industria Iraultzan, langileek produktibitate handia lortu zuten, baina, aldi berean, XIX. mendeko eztabaida handienetako bat piztu zen: Justua al zen ekoizpen-bitartekoen jabetza enpresaburuarena izatea eta ez langilearena?
  • Beste muturrean, SISTEMA EKONOMIKO SOZIALISTA dago, non ekoizpen bitartekoak langileek beraiek kontrolatzen dituzten, etekinen banaketan kapitalismoan baino berdintasun handiagoa lortzearren. XX. mendean, Kapitalismoaren edo merkatu-ekonomiaren alternatiboa zen ekonomia antolakuntzako sistema sortu zen, komunismoa edo marxismoa deritzona. Sistema horretan, ekoizpen-bitartekoak Estatuaren jabetzakoak dira. XX. mendean, mundua bi bloke handitan banatu zen, AEB eta SESB buru zituzten elkarren aurkako bi bloke handitan, leporaino armatuta biak ere. 30 urte baino gehiagoz, gerraurreko egoera jarraian bizi izan ziren, Gerra Hotza, eta bizitzako eremu guztietara zabaldu zen. 
  • Tartean, SISTEMA EKONOMIKO MISTOAK daude non estatuaren parte hartzea onartzen den ekoizpen bitartekoen jabegoan zein merkatuen erregulazioan. Egun, ekonomia guztiek jasotzen dute estatuaren esku sartzea neurri handiago edo txikiago batean. Adibidez, neoliberalismoak estatuaren esku sartzea onartu baina minimotu nahi duen sistema bat da; sozialdemokraziak, berriz, estatuaren merkatuetan parte hartze eta kontrol handiagoa defenditzen du, merkatuaren kalteei ekidin eta herritarrenganako babesa argudiatuz. XX. mende bukaeratik aurrera, azkenean, alde bat nagusitu zen. 1989an, Berlingo Harresia erori zen, sobietar ekonomia behea jota geratu zen eta sistema kapitalista nagusitu zen beste blokean ere. 

Galderak:

  • Zer eta zer kantitateetan ekoitzi?
  • Nola ekoitzi eta banatu ondasun eta zerbitzu horiek?
  • Norentzat ekoitzi?

Beste ezaugarri batzuk: Sistema ekonomikoek beste ezaugarri batzuk ere bil ditzakete:

  • AUTARKIA edo ekonomia itxia: herrialde batek bere ekonomia beste herrialdeekin merkataritza eta finantza harremanik gabe antolatzen duenean. Herrialde batek produktuak inportatzeari uko egin (edo zeharo murrizten) eta auto-hornikuntzaren aldeko politika egiten duenean gertatzen da. Besteak beste, erregimen faxistek erabiltzen ahalegindu ziren sistema ekonomikoa izan zen.
  • PROTEKZIONISMOA edo estatuak bertako ekoizleek kanpoko ekonomien eraginez jasandako kalteei ekiditeko politika. Bere burua atzerriko konkurrentziatik babestu nahi duenean, autodefentsako neurriak jartzen ditu martxan, bere produktu eta sektore ekonomiko kaltetuenak babesteko. Horretarako, gobernuek hainbat neurri hartzen ditu, hala nola zerga handiak ezartzea atzerriko produktuei, salgai jakin batzuei sarrera debekatzea edota kupoak edo kontingenteak ezartzea inportazio batzuei. Neurri protekzionisten onuradunak enpresa handiak eta haietako langileak dira, ezen horrela, lege-aginduz atzerriko konkurrentzia saihestuz, hobeki bermatzen dituzte beren lanpostuak. Neurri protekzionistengatik kaltetuak, oro har, kontsumitzaileak izaten dira, produktu jakin batzuk prezio garestiagoan ordaintzera behartzen baitituzte. Eta, batez ere, gutxien garaturiko herrialdeak, eragotzi egiten baitzaie beren produktuak atzerrian saltzea eta herrialde garatuekin dituzten zorrei aurre egitea.
  • AZPIKO edo EZKUTUKO EKONOMIA: inongo kontrolik gabeko ekonomia da, estatuaren kontrolpetik at egiten den jarduera ekonomikoa. Ez da sartzen estatistika ofizialetan, ezta zirkuitu fiskaletan ere, protagonistak (herritarrak, enpresaburuak, langileak) eta emaitza (produkzioa, kostuak, irabaziak) ez direlako aitortzen. Legezkoa den ekonomia jarduera bada (hala nola truke informala), baita legezkoa ez den merkatu beltza ere (hala nola droga trafikoa eta arma trafikoa). Etorkinak, emakumeak eta haurrak dira ekonomia informalean aritzen diren langileen ehuneko handiena. UNICEFek emandako datuen arabera, 246 milioi haurrek egiten du lana ezkutuko ekonomian; hiru laurdenek (171 milioi), arrisku egoeran.

2.5.1. Ekonomia-sistemak historian zehar (5)

  ESKLABISMOA FEUDALISMOA MERKANTILISMOA KAPITALISMO INDUSTRIALA KOMUNISMOA
Garaia V. mendera arte X-XIV. mendeak XVI-XVII. mendeak XVIII-XIX. mendeak XX. mendea
Ekoizpena Nekazaritza ondasunak, artisautza. Merkataritza pixka bat Merkataritza eta produktu manufakturatuen hazkundea Eskaintzaren eta eskariaren arabera Herriarentzat onena dena, agintari nagusiak erabakita
Ekoizteko era Esklaboak Basailuak Nekazari, merkatari, burges Soldatapekoak Ekoizpen-planak
Ekoizpenaren hartzaileak Klase menperatzailea Noblezia, kleroa eta burgesia Ordaindu dezakeen oro Jende oro
Ezaugarriak Klase menperatzaileak dira jabeak Lehenengo kapital pilaketak. 

 

Lehen bankuak

Jabetza pribatua.

 

Merkatuak agintzen du

Jabetza publikoa.

 

Burokrazia

2.5.2. Abantailak eta desabantailak (Merkatu-ekonomia, Ekonomia Mistoa, Plangintza Zentralizatua)

  MERKATU-EKONOMIA EKONOMIA MISTOA PLANGINTZA ZENTRALIZATUA
ABANTAILAK Familiek eta enpresek, beren lehentasun eta aukeren arabera kontsumitzen eta ekoizten dute. Oinarrizko beharrak betetzen dira, hezkuntzan, osasungintzan eta enpleguan. 
Sektore publikoak oso gutxi esku-hartzen du. Sektore publikoak merkatuaren desdoitzeak zuzentzeko esku-hartzen du.
DESABANTAILAK
  • Ezegonkortasun ziklikoa.
  • Ondasun ez-errentagarriak urriak.
  • Ingurumena hondatzea.
  • Zenbait enpresaren gehiegikeria.
  • Errentaren banaketa desorekatua.
  • Sektore Publikoak zenbateko esku-hartzea duen ikusita, Merkatu-ekonomiakoak edo Plangintza Zentralizatukoak izango dira.
  • Aurreikuspen-akatsak.
  • Pizgarririk eza.
  • Burokrazia handiegia.

2.5.3. Merkatu-ekonomiako sistema (Noiz, Erabakiak, Oinarria, Erantzunak (3), Estatua, Abantailak, Mugak (5), Arazo garrantzitsua, Marx)

  • Noiz: Industria Iraultzarekin bat sortua, Merkatu-ekonomiako sistema edo Sistema Kapitalista izan zen sistema ekonomiko nagusia XVIII. mendearen amaieratik XX. mendearen lehenengo laurdenera arte, nahiz eta kapitalismo huts-hutsa ez den sekula ezarri. 
  • Erabakiak: Sistema honetan, familiek eta enpresek hartzen dituzte erabakiak (zer, zenbat, nola, norentzat).
  • Oinarria: Transakzioak errazteko, 2 tresnek osatzen dute kapitalismoaren oinarria:
    • batetik, ordainketa modu unibertsala: dirua.
    • bestetik, erosleak eta saltzaileak ados jartzeko leku bat: merkatua.
  • Erantzunak: 
    • Zer eta zer kantitateetan ekoitzi? Enpresek familiek eskatzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzte, baldin eta errentagarria bazaie. Kantitatea familiak ordaintzeko prest dauden prezioaren araberakoa izango da, baita enpresaren espektatiben araberakoa ere. 
    • Nola ekoitzi eta banatu ondasun eta zerbitzu horiek? Enpresek hautatzen dute zer ekoizpen baliabide eta zein teknologia erabili, eta errentagarri zaizkien faktore-konbinazioak aukeratuko dituzte; hau da, eskatzen zaiena ekoizteko eta trukean etekina lortzeko aukera ematen dien konbinazioa hautatuko dute, etekina behar baitute merkatuan beren produktuak eskaintzen jarraitu ahal izateko. Sektore publikoa arduratuko da arautzeaz eta ikuskatzeaz, sistemak inori kalterik egin gabe funtziona dezan.
    • Norentzat ekoitzi? Ondasunak eta zerbitzuak ordaindu dezaketenentzat ekoiztuko dute enpresek.
  • Estatua: Merkatu-ekonomian, ez du ia esku hartzen; lege- eta erakunde-esparru bat bermatzen du, besterik ez, gizarteak bere burua antola dezan. 
  • Abantailak: Pertsonek lehentasunen eta baliabideen arabera kontsumitu eta ekoizten dute.
  • Mugak:
    • Ezegonkortasun ziklikoa: sistemak krisiak izaten ditu aldian-aldian.
    • Ondasun ez-errentagarritasun urritasuna.
    • Ingurumena hondatzea.
    • Zenbait enpresaren gehiegikeriak. Prezioa edo salmenta-baldintzak finkatzeko behar adina botere dute. Horrez gain, enpresen publizitate-kanpainek behar artifizialak sortzen dizkiete kontsumitzaileei eta, horrelakoetan, merkatuaren funtzionamendua ez da askea, enpresek sortzen baitute eskaria, eta ez kontsumitzaileek. 
    • Errentaren banaketa desberdina. Lehentasunak edo zaletasunak direnak direla, enpresek eskainitako ondasunen eta zerbitzuen prezioa ordaintzeko behar adina diru-sarrera dituztenek soilik adierazten dute beren iritzia merkatuan.
  • Arazo garrantzitsua: Errentaren banaketa. Gizarte-arazo larrien iturria da, eta merkatu-ekonomiako sistemaren ezaugarri horrek jaso zituen kritika gehienak, sortu zenetik (XVIII. mendean zehar) eta, gaur egun ere eztabaida handiak sorrarazten ditu. Kritika horien lehenbiziko eragileak Marx eta haren jarraitzaileak izan ziren, XX. mendean, plangintza zentralizatuko sistema erabili zuten herrialdeak. 
  • Marx: Merkatu-ekonomiako sistema klase-borroka zela esan zuen, ekoizpen-bideen jabeen (kapitalistak) eta langileen (proletarioak) arteko klase-borroka. Gatazka horri LANGILE-BORROKA esaten zaio eta galtzeko aukera guztiak langileek zituzten. 

2.5.4. Plangintza zentralizatuko ekonomia-sistema (Hist, Eragilea, Antolaketa (3), Arrakasta, Porrota (3), Adib)

  • HISTORIA: SESB-en sortu zen, I. Mundu Gerraren ondoren, Marxen teorietan oinarri hartuta. Europa ekialdera hedatu zen eta, XX. mendearen amaieran, desagertu zen. 
  • ERAGILEA: Merkatu-ekonomiako sisteman ez bezala, ekonomia-eragile bakarra dago, SEKTORE PUBLIKOA eta, beraz, erabakiak ez dituzte familiak eta enpresak hartzen. Sistema horren helburua ERRENTAREN BERDINTASUNEZKO BANAKETA lortzea da. Estatua, ekoizpen-baliabideen jabea izateaz gain, ekonomiaren funtzionamendu orokorraz arduratzen da eta, beraz, merkatuak ez du baliabideen esleitzaile izateko eginkizuna. 
  • ANTOLAKETA: 
    • Ekonomia-jarduera plangintza zentralizatua egiten duen organo baten bidez antolatzen da. 
    • Zenbait urtetarako EKONOMIA-PLANAK egiten ditu, enpresa edo familiekin kontatu gabe. 
    • Ekonomia jardueraren aldagai guztiak xehetasunez adierazten dira: baliabideen hornikuntza, enpresen ekoizpen-metodoak, langileen soldatak, ekoizpen-helburuak, azpiegituretarako inbertsioak…
  • ARRAKASTA: Hasiera batean, arrakasta izan zen aplikatu zen herrialdeetan, enpleguaren, osasungintzaren, edo hezkuntzaren alorreko oinarrizko beharrak asetzen.
  • PORROTA: XX. mendearen amaieran etorri zen porrota eta hurrengo faktoreak izan ziren tartean: 
    • AURREIKUSPEN-AKATSAK: Plangintzak ez ziren errealitatera egokitzen.
    • PIZGARRIRIK EZA: Prezioak eta soldatak Estatuak finkatutakoak ziren eta enpresek ez zuten elkarren arteko lehiarako ahaleginik egin beharrik. Langileak desmotibatuta zeuden. Pizgarririk ez zegoenez, ez ziren lana hobeto egiten ahalegintzen; berdin zitzaien ondo edo gaizki egin, hilaren bukaeran berdin kobratzen baitzuten. 
    • GEHIEGIZKO BUROKRAZIA: Geldotasuna eta efikaziarik eza. 
  • ADIBIDEA: Plangintza Zentralizatuko Sistemaren porrotak aukera gutxi utzi die hura erabili zuten herrialdeei: Europa ekialdekoak merkatu-ekonomiarako bilakaera izaten ari dira; Txina merkatu-ekonomiaren eta plangintza zentralizatuko ekonomiaren arteko oreka bila ari da; eta Kuba, berriz, sistema sozialistari eusten saiatzen da amore eman gabe, zenbait erreforma aplikatuz. 

2.5.5. Ekonomia-sistema mistoa (1929ko krisia (4), Estatuaren eginkizuna (4))

  • 1929KO KRISIA: 
    • Arrazoietako bat burtsan tituluak neurrigabe erostea izan zen, espekulatzeko asmoz. Maiz, garestiegi erosi zituzten eta bankuek maileguan utzitako dirua erabiliz, laster saldu eta irabazi handiak izango zituztela pentsatuz.
    • Akzioen balioek izugarrizko gorakada izan zuten, baina balio horiek ez zetozen bat enpresen kapitalaren benetako balioekin.
    • Jendea konturatu zenerako, beranduegi zen: akzioek hondoa jo zuten eta inork ez zituen erosi nahi. 6 hilabeteko epean, 2 milioi pertsona lanik gabe geratu zen AEB-etan. 
    • Krisi hura gertatu ondoren, merkatuak jarraituko zuen baliabideen esleitzaile nagusia izaten, baina Estatuaren esku-hartzea aktiboagoa izango zen, bat ez etortzeak zuzentzeko.
  • ESTATUAREN EGINKIZUNA:
    • ESPARRU JURIDIKO-INSTITUZIONALA EZARTZEA: gutxieneko soldata, 8 orduko lanaldia, ingurumenaren babesa, gizarte-prestazioak eta abar.
    • ONDASUN PUBLIKOAK HORNITZEA: hezkuntza, osasungintza, errepideak… Estatuak eskaintzen ditu, enpresa pribatuek ezingo lituzkeelako eskaini, edo eskaintzekotan, oso prezio garestietan egingo luketelako. Era berean, armada, polizia eta justizia sektore publikoak kudeatu beharrekoak dira.
    • ERRENTA BIRBANATZEA: Sektore publikoa alde sozioekonomikoak zuzentzen saiatzen da, den-denek izateko gutxieneko ongizate-maila bat. Adibideak: erretiro-pentsioak, enpresei lanpostuak sortzeagatik ematen zaizkien diru-laguntzak, edo familia ugarientzako laguntzak.
    • EZEGONKORTASUN ZIKLIKOA ARINTZEA: Hedaldiak eta atzeraldiak txandakatzen dira; eta, horrenbestez, Estatuaren zeregina da ziklo horien arteko trantsizioak ahalik leunenak izatea. 

2.6. Autore esanguratsuak Ekonomian

2.6.1. Adam Smith (1723-1790) Resultado de imagen de adam smith

Adam Smith (Kirkcaldy, 1723ko ekainaren 16a./ekainaren 5a – Edinburgh, 1790eko uztailaren 17a) ekonomialari eta filosofo eskoziarra. EKONOMIAREN AITA bezala ezagutzen da, bere Nazioen Aberastasunaren izaera eta iturriei buruzko saiakera liburu sonatuarengatik (1776. urtean argitaratua). Lan honek ekonomia diziplina akademiko moduan garatu ahal izateko oinarriak jarri zituen, eta, aldi berean, merkatu librean oinarrituriko ekonomia libre baten aldeko aldarrikapen sutsua izan zen. Honela, ideologia liberalaren diskurtso ekonomikoari funtsezko ekarpenak egin zizkion, gure garaian ere gaurkotasuna izaten jarraitzen dutenak.

2.6.1.1. Biografia

Kirkcaldyn (Eskozia) jaio zen 1723an. 1763an, unibertsitatea alde batera utzi eta Buccleucheko hirugarren dukearen tutore lanetan hasi zen, honekin batera Frantzia eta Suitzan barrena bidaiatuz. Bidaia honetan lege naturalean, aberastasunean eta ordenean oinarrituriko politika eta ekonomia defendatzen zituzten fisiokrata frantziarrak ezagutu zituen.

2.6.1.2. Lanak eta ekarpenak (Sentipen moralen teoria, Nazioen aberastasuna (4),  Ekarpen nagusiak (5))

  • Sentipen moralen teoria
      • 1759an atera zuen The Theory of Moral Sentiments) berekoikeriak inongo paperik jokatzen ez duen giza jokabide guztiak aztertuz hasten da. Orduan jatortasun prozesua azaltzen da, nola norbanakoa beste baten lekuan jartzeko gai den, nahiz eta irabazirik ez jaso horren ordainetan. Lan honetan zehar, autoreak sentipen moralen jatorria eta funtzionamendua azaltzen ditu: mendekua, bertutea, gorespena, ustelkeria, justizia… Emaitza, erlijioek ezarririko ikuspegi estatikoen aurrean, SISTEMA MORALEN KONTZEPZIO HISTORIKO ETA DINAMIKOA da.
  • Nazioen AberastasunaResultado de imagen de The Wealth of Nations
    • 1776an Adam Smithek The Wealth of Nations idatzi zuen. Lan honengatik ekonomia politikoaren AITZINDARItzat du Smith aditu askok. Obra honek ekonomia politikoa zientzia politiko, etika eta jurisprudentziatik bereizteko ahalegin garbia erakusten digu. Bereizketa honetarako, funtsezkoa da merkantilismoari (inperio kolonialei gehiago lotua iraultza industrialari baino) eginiko kritika. 
    • Nazioen aberastasunaren tesi nagusia (ongizate sozialaren gakoa hazkunde ekonomikoan datza) lanaren banaketaren bidez indartzen da. LANAREN BANAKETA, bere aldetik, merkatuen zabalpenaren eta espezializazioaren bidez sakontzen da.
    • Obra honen berezitasunetako bat norberekoikeriaren bidez ONGIZATE OROKORRA LORTZEN denaren aldarrikapena da. Hau, askotan, era okerrean ulertzen da, ordea, bekaizkeria hutsak ongizatea ekarriko balu bezala. Baina argi dago Smithentzat nork bere beharrak asetzeko modu onena bestearen beharrak aintzatetsi eta onartzea dela.
    • Obrak historiaren filosofia bat ere badarama bere barnean, gizakiarena soilik den elkartrukatzeko joera giza garapenaren motore bihurtzen baita. Gainera, gobernuen politika ekonomikoarentzako erreferente izatea bilatzen du lan honek, Esku Ikusezinaren eraginak ongi gobernaturiko gizartean soilik antzemango baitira.
  • EKARPEN NAGUSIAK

     

    • Ekoizpen kostuak murrizteko LAN BANAKETAren beharra, hau lanen espezializazio gisa ulerturik.
    • Langile eta lantegien jabeen arteko balizko GATAZKEN AURREIKUSPENA.
    • KAPITALAREN PILAKETA garapen ekonomikorako iturri bezala.
    • LAISSEZ FAIRE esapidea (laissez faire, laissez passer esaldiaren laburdura, frantsesezko “Utzi egiten, utzi pasatzen”) XVII eta XVIII. mendeko zenbait ekonomialari frantsesek erabili zuten esapidea da, gobernuak merkataritzan esku-hartzearen kontra. Gaur egun edo merkatu libreko ekonomia edo merkatuko ekonomia zorrotzaren sinonimo da. Lehena ez bazen izan ere, Adam Smith izan zen laissez-faire leloaren aldeko teoria ekonomikoak zabaltzen zutenen artean nabarmendu zenetariko bat. Esaldi osoa hau da: Laissez faire et laissez passer, le monde va de lui même, “Utzi egiten eta utzi pasatzen, mundua bere kaxaz baitoa”.

2.6.2. Thomas Malthus (1766-1834)

Thomas Robert Malthus (Dorking, 1766ko otsailaren 14a – Bath, 1834ko abenduaren 29a) ekonomialari ingelesa eta apaiz protestantea izan zen. DEMOGRAFIAren sortzailetzat jotzen da.

2.6.2.1. Biografia

Thomas Malthus ekonomia oparoko familian jaio zen, 8 seme-alabetatik bigarrena izanik. Cambridgeko Unibertsitate ospetsuan garatu zituen goi mailako ikasketak eta 1797an apaiz anglikanoa izendatu zuten. 

2.6.2.2. Lanak eta ekarpenak (Biztanleriaren printzipio nagusiak, Ekarpen nagusiak (5)

  • Biztanleriaren printzipioaren saiakera
    • Bere lanik garrantzitsuena izan zen; 1798an argitaratu zuen. Bertan, tesi iraultzailea garatu zuen Malthusek, munduko biztanleria progresio geometrikoan hazten dela esanez, bizibideen hazkundeak progresio aritmetikoa jarraitzen duen bitartean. Ondorioz, gizateria ogibiderik gabe aurkituko da une jakin batean, MALTHUSEN HONDAMENDIA gisa ezagutzen den zorigaiztoko unean, hain zuzen: nekazal ekoizpenak, biztanleriaren haztea jasan ezin dezakeenean, iraupen ekonomiarako itzulera da.
  • Ekarpen nagusiak
    • MALTHUSEN HONDAMENDIA: Biztanleriarentzako adina Resultado de imagen de malthusjanari ez zegoenean, hondamendi bat gertatuko zela iragarri zuen. Malthusek, hondamendi hau, soilik, kontrazepzio, abortu eta antzeko moduen bidez eragotziko zela teorizatu zuen.
    • ZIENTZIA ILUNA: Teoria hauek direla eta, baliabideak mugatuak diren heinean, gizakia suntsipenera kondenatuta dagoela ziurtatu izana egotzi zaio, idatzita utzi ez bazuen ere. Berak adierazi zuena zera izan zen, gizakiaren birsortze-gaitasuna eta elikagaien ekoizpenaren arteko borroka etengabea izango zela. Biztanleriaren inguruko ideiok ekonomia zientzia iluna gisa ezagutzera eman izana bultzatu zuten.
    • Kapitalismoaren jarraitzaileek Malthusen ideiak defendatu dituzte maiz. Zentzu horretan, eskuin-muturreko idealak piztea ere egotzi zaio, baita arrazakeria ere.
    • 1838an Malthusen saiakera irakurri ondoren otu zitzaion Charles Darwini Hautaketa naturalaren teoria garrantzitsua, berak aitortu bezala.
    • John Maynard Keynes ekonomialari ezagunak bere ideien aitzindaritzat jo zuen Malthus.

2.6.3. David Ricardo (1772-1823)

David Ricardo (1772ko apirilaren 18a – 1823ko irailaren 11) britainiar ekonomialari politiko bat izan zen, ekonomia klasikoaren ordezkari nagusienetako bat, Adam Smith eta Thomas Malthusekin batera. 

2.6.3.1. Biografia

17 seme-alaba izan zituen bankariaren semea, berehala erakutsiko zituen ekonomiarako dohainak eta sena, baita negozio pertsonaletarakoak ere. 14 urte besterik ez zituen aitarekin hasi zenean lanean Londresko Burtsan. Hantxe aberastu zen eta parlamentari izatera ere iritsi zen. 

2.6.3.2. Lanak eta ekarpenak (R, Ekonomia politikorako eta zerga sistemarako oinarriak, Ekarpen nagusiak (7))

Resultado de imagen de david ricardo

  • R
    • Resultado de imagen de david ricardo obra1799an, Adam Smithen obra hasi zen irakurtzen eta laster publikatu zituen bere lehen iritziak prentsan, R hizkiarekin sinatzen zuelarik. 
  • Ekonomia politikorako eta zerga sistemarako oinarriak
    • 1817an argitaratu zuen eta ekonomia ideien bilakaera baldintzatuko du. Adam Smithen eta Malthusen arrazoiketa ia osoa egin zuen, ordenamendu liberalaren eta jabetza pribatuaren justifikazioa, hain zuzen ere.
  • Ekarpen nagusiak 
    • Ricardo-ren ustetan, salgaiaren balioa adieraz daiteke hori ekoizten erabilitako lan faktorearen unitateen bitartez.
    • Gero, Ricardo-k bere buruari galdetuko dio ea zein den lurjabearen errentaren izaera. Errenta izango da maizterrak ugazabari lurra lantzearen truke ordainduriko saria eta Ricardoren errentaren teoria etorriko da orduan. Azal dezagun mekanismoa: halako populazio bat lurrik onenak lantzen hasiko da; biztanleria gehitu ahala, sailak luberritu beharko dira eta kalitate txikiagoko lurrak landu, etekin txikiagoa lortzeko. Sistema horrek aukera emango die lurrik onenen jabeei errenta hobea eskuratzeko. Ricardo-k azalduriko errentaren oinarria lur guztien emankortasuna berdina ez izatean datza. 
    • Aurrerapen teknikoak eta, batez ere, nazioarteko merkataritzak, atzerriko produktu merkeagoak mugarik gabe inportaturik, prezioen goranzko joera oreka dezakete.
    • Ricardo, merkataritza librearen aldekoa da (mugak irekitzea) eta industriaren eta merkatari burgesen interesak aldezten ditu. 
    • Oro har, A. Smithek bezala, gobernuak ekonomia jardueran esku hartzearen aurka agertu zen eta gogoz bultzatu zituen merkatu librearen bertuteak.
    • Errendimendu beherakorren legea: maila batetik aurrera, ekoizpen-faktore batean izandako gehikuntzek gero eta ekoizpen-gehikuntza, ekoizpen marjinal edo errendimendu txikiagoak ekarriko dituztela ezartzen du lege honek. Errendimendu beherakorren legea aurkitu zuten lehenak eskola klasikoko ekonomialariak izan ziren, Thomas Malthus eta David Ricardo tartean. Gerora, eskola neoklasikoko ekonomialariek errendimendu beherakorren legea oinarritzat hartu zuten euren eredu ekonomiko-matematikoak osatzeko. Adibidea: pikatxoia eta pala.
    • Ez dira nahastu behar Errendimendu beherakorren legea eta Eskala ekonomia kontzeptuak. Errendimendu beherakorren legea ekoizpen-faktore bakar bati buruzkoa da, baina eskala-ekonomiak ekoizpen-faktore guztietan gertatzen den gehikuntza bati buruzkoa da. Adibidez, bi langile eskatzen dituen makina batean sei langile jartzen badira, elkarri enbarazo besterik ez diote egingo, sei langile hauek koordinatu beharrak dakarren kostuaz gainera. Adibidea: txinoak, Zara…

2.6.4. John Maynard Keynes (1883-1946) 

John Maynard Keynes (Cambridge, Cambridgeshire, Ingalaterra, 1883ko ekainaren 5a – Firle, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra, 1946ko apirilaren 21a) ekonomialaria izan zen. Keynesen ekonomia teoria, keynesianismo izenaz, XX. mendeko garrantzitsuenetakoa izan da.

2.6.4.1. Bizitza

1912az geroztik, Economic Journal aldizkariaren zuzendaria izan zen. 1919an, berriz, Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren egin zen EME bake hitzarmenean Britainiar Gobernuaren ordezkari izan zen ekonomia gaietarako. 

2.6.4.2. Lanak eta ekarpenak (Bakearen ondorio ekonomikoak, Lanari, interesari eta diruari buruzko teoria orokorra, Ekarpen nagusiak (6))

  • The Economic Consequences of the Peace (Bakearen ondorio Resultado de imagen de keynesekonomikoak)
    • 1919an bertan argitaratu zuen eta arrakasta handia izan zuen mundu osoan zehar. 
  • The General Theory Of Employement, Interest and Money (Lanari, interesari eta diruari buruzko teoria orokorra)
    • 1936an idatzi zuen Keynesek bere obra nagusia. 
  • Ekarpen nagusiak
    • Keynesek gogo biziz kritikatu zuen urre-patroira eta gerra aurreko truke-tasara itzultzeko gobernuak hartutako erabakia. 1929ko kraxaren ondoren hasi zen Depresio Handiari irtenbideren bat aurkitzearren, zenbait naziok aintzat hartu zituzten Keynesen teoriak; AEB-etan, adibidez, 1933an aplikatu zuten New Deal plana. Keynesen iritziz, krisialdietan, ekonomia sustatzeko, gastu publikoa handituz, gobernuek ekonomian duten parte-hartzea areagotu behar litzateke. Keynesen teoriak, 1929ko munduko krisi ekonomikoaren ondoren garatuak, politika ekonomiko berria osatzeko ezinbestekoak izan ziren. 
    • Keynesek errentaren zehaztapena azalduko lukeen teoria orokor bat eratu nahi izan zuen, keynesianismoa, alegia, eta langabezia murrizteko parte hartze publikoa proposatu zuen.
    • Besteak beste, keynesianismotik politika fiskal zabalkorra gomendatzen da, politika sozial eta industrial eskuzabal eta inbertsio publiko handiekin, laissez faire teorien aurka. Ekonomialari britainiarraren iritziz, inbertsio publikoak (azpiegiturak egitea, kasu) enpresei lana emateaz gain, langabezia murriztuko zuen, eta horrek ekonomia suspertzea eragingo zuen.
    • Kontsumoa areagotzeko, langile-soldata igotzea proposatu zuen; baita langabeei diru-laguntzak ematea ere.
    • Keynesen teoriak Bigarren Mundu Gerraren ondotik aplikatu ziren eta, esan daiteke ongizate-estatuaren jatorria direla.
    • Bere partaidetzak eragin handia izan zuen Nazioarteko Diru Funtsak eratu zuen 1944ko Bretton Woodseko batzarrean.

2.6.5. Karl Marx (1818-1883)

Resultado de imagen de marx

Karl Heinrich Marx (Treveris, Prusiako Erresuma, 1818ko maiatzaren 5a – Londres, 1883ko martxoaren 14a) alemaniar filosofo eta politika eta ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Marxen teoriek garrantzi handia izan dute Aro Garaikideko pentsamendu filosofiko, politiko eta ekonomikoan, marxismoa izeneko teoria eratuz, eta hainbat herrialdetako erregimen politikoek bere ideologian oinarrituta eratu dira.

2.6.5.1. Biografia

Familia judu burges batean jaio zen, baina gurasoek protestantismoan hezi zuten. Zuzenbide ikasketak egin zituen Bonn eta Berlingo unibertsitateetan eta, han, ikasleen elkarteen buru izan zen. Bitartean, 1836an, 18 urterekin Jenny von Westphalenekin ezkontzeko hitza hartu zuen, 7 urte geroago ezkonduko zelarik, 1843an. 7 seme-alaba izango zituzten, baina horietatik lau txikiak zirelarik hil ziren. Beste hirurak, emakumeak denak, ekintzaile sozialista izan ziren.

Marxek ikasketak amaitu eta filosofiako doktorego-tesia egin zuen, Hegelen filosofiaren jarraitzaile bilakatu zelarik, Berlinen kazetari gisan lanean ari zela. Bere ideia iraultzaileak zirela-eta, hainbat alditan erbesteratu zuten, Parisera lehenik (garai hartan ezagutu zuen Friedrich Engels, gerora beti ondoan izango zuen lagun mina) eta Bruselara gero. 

Polizia beti ibili zitzaion atzetik eta, Prusiatik behin betiko bota zutenean, Londresera joan zen bizitzera. Engelsek emandako babes ekonomikoari esker (Ingalaterrako hainbat lantegiren jabe baitzen), ikertzeko eta idazteko aski denbora lortu eta, 1867an, Das Kapital (“Kapitala”) lan nagusia argitaratu zuen.

Kapitalismoaren lehen krisi handiaren lekukoa eta biktima izan zen (1830ko hamarkadan) eta baita 1848ko Iraultzena ere. Marxek teoria ekonomiko bat garatzea planteatu zuen krisiari azalpen bat emateko gai zena, eta horrekin batera langileria bultzatu nahi zuen bertan parte hartzera aldaketa iraultzaile bat emateko.

2.6.5.2. Lanak eta ekarpenak (Kapitala, Alderdi Komunistaren Manifestua, Ekarpen nagusiak (3))

  • Kapitala (Das Kapital
    • Lan ezagunena izan zen.
    • Alderdi Komunistaren Manifestua edo Manifestu Komunista edo Agiri Komunista: 1848an idatzi zuen Engelsekin batera (Manifest der Kommunistischen Partei). Lan horretan komunismoaren oinarri teorikoak eta helburuak lehen aldiz agertu ziren era sistematikoan. 
  • Ekarpen nagusiak
    • Marx gizartearen teoriko handienetakotzat hartu dute filosofo askok: filosofia ireki eta zabala du, baina era berean kritikoa. Marxen obra Industria Iraultzan eta 1814an Napoleon erori ondoren Europak izan zuen berregituratzean, Vienako Batzarraren ondorengo egoeran, kokatzen da.
    • Materialismo historikoa: Bere teoria nagusia da; horren arabera, historiako sistema sozioekonomikoen goraldia eta gainbehera gizakiaren lan-indarraren garapenarekin loturik dago; horrela, historia ekoizpen-moduen bilakaera besterik ez da, klase-borrokaz irauliak eta azkenean komunismoa ekarriko dutenak.
    • Marxen lanak hainbat erakunde politiko inspiratu ditu kapitalismoa gainditzeko, adibidez “leninistak”. Leninistak langileen aldekoak ziren eta nahi zutena zen langileriak burgesiari eta aristokraziari boterea kentzea eta haiek harekin geratzea. Hori guztia egin nahi zuten sozialismora eta komunismora iristeko. Hau eginez, gizartearen eta klaseen banaketarekin bukatuko zen.

2.6.6. Milton Friedman (1912-2006)

Milton Friedman (New York, AEB, 1912ko uztailaren 31 – San Francisco, AEB, 2006ko azaroaren 16a) AEB-etako ekonomialari eta intelektual famatua izan zen. Merkatu librearen defendatzaile sutsua eta monetarismo neoklasikoaren ordezkaria Chicagoko Ekonomia Eskolan, makroekonomia, mikroekonomia, ekonomiaren historia eta estatistikan lan nabarmenak egin zituen. 1976an Ekonomiako Nobel Saria eman zioten kontsumoaren analisian eta txanponen historia eta teorian egindako lanak zirela-eta. 

2.6.6.1. Biografia

Friedman Brooklynen jaio zen, New Yorken eta etorkin-familia judu bateko ondorengo gazteena izan zen. 15 urte zituen Milton gazteak aita hil zitzaionean, baina, nola edo hala, ikasketak burutzeko kemena izan zuen eta Ekonomia ikasi eta doktoretza lortu zuen 1946an. Alderdi errepublikarreko kide eta teorialari liberala, Nixon, Reagan, Tatcher edo Bushen aholkulari izan zen. 

1938an, Rose Director Friedman ekonomialariarekin ezkondu zen eta Milton and Rose D. Friedman Foundation for Educational Choice sortu zuten. 1998an, Two Lucky People: Memoirs idatzi zuen bere emaztea Rose Friedmanekin elkarlanean. 

2006ko azaroaren 16an, bihotzeko batek hil zuen 94 urte zituenean. Heriotzaren aurrean egin beharreko lore edo oparien ordez, Milton and Rose D. Friedman Foundationi aportazioak egiteko eskaria egin zuen sendiak. 

2.6.6.2. Lanak eta ekarpenak (5)

Resultado de imagen de milton friedman

  • Miltonek Ekonomiari eginiko ekarpen handienetako bat kontsumoaren funtzioari buruzko ikerketa izan zen. Keynesek epe horretan izandako sarrerek baldintzatzen zutela uste bazuen, Miltonek epe luzeko sarreren pean zegoela uste zuen. Espektatibek edo itxaropenek garrantzi handia hartzen zuten, beraz. 
  • Merkatu librearen aldekoa, Chicagoko Eskolako lider handiena izan zen, bere idatziak era errazean ulertzeko modukoak baitziren eta edonorri zuzenduak ziren. Keynesianismori egin zion aurre, hau moda-modan zegoen unean, 1950 eta 1960ko hamarkadetan, alegia.
  • Keynesen ildotik langabezia eta inflazioa alderantzizko joeran erlazionatuta zeuden kurba ere berraztertu zuen. Gobernuak langabezia gutxitu nahi duenean, lor dezake, baina eragile ekonomikoak soldata berarekin inflazioa badago, ondasun eta zerbitzu gutxiago eros ditzaketelaz ohartzen dira. Beraz, hurrengo errebisioan galera hori konponduko duen igoera eskatuko dute eta honek langabezia handiago batera eramango ditu. Beraz, langabezia ez da gutxitu eta prezioak igo egin dira, hau da, gobernua langabezia gutxitzen saiatu denean, inflazioa eragin du. Miltonen ustez, gobernuen interbentzioaren eragina oso murritza da eta ez du saiatzeak merezi. 
  • Norbanakoaren askatasuna defendatu nahian, liberalismo kutsu handia izan zuten berak proposatutako neurriek. Prezio flexibleak, norbanakoari egokitutako pentsioak, drogak edo prostituzioa legalizatzea izan ziren neurri horietako adibide. Ez zuen derrigorrezko soldadutza nahi, edo soldata minimoak edo aseguru sozialak. 
  • Drogen legalizazioa; bizio ilegala izatean, krimen, gerra eta pandillero giroa sortzen zen eta drogak legalizatzeko beharra azpimarratu zuen. Ez hori bakarrik; industrian txertatu behar zen eta gaixotasunak leundu edo sendatuko zituzten botikak ekoiztu. Aluzinogenoak botikan prozesatu beharko lirateke, kalitate hoberena bermatzeko xedean.
La historia de la economía – 10.50 min

1. gaia: Ekonomia: erabakien zientzia

3. gaia: Ekoizpena eta banaketa

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: