7. Estatuaren eginkizuna eta zerga-politika. Inflazioa
Zenbat diru bildu behar du Estatuak zergen bidez? Zertan gastatu behar du diru hori? Horiek dira zerga-politikak erantzun beharreko bi galdera nagusiak.
Adibidez, Gobernuak gehiago gastatzea edo zergak jaistea erabakitzen badu, familiek diru gehiago izaten dute eta gehiago kontsumituko dute. Kontsumoak gora egitean, enpresek inbertitu egingo dute gehiago ekoizteko, eta, horretarako, langile gehiago kontratatuko dituzte, eta langabeziak behera egingo du. Martxan dagoen ekonomiaren gurpila da, zerga-politikaren alde ona, ekonomialariok zerga-politika hedatzailea deritzoguna. Gobernuek aireportuak eta abiadura handiko trenak egiten dituzte, jendeak zerbitzu publiko hobeak jasotzen ditu edo, besterik gabe, diru gehiago du gastatzeko, eta denok gustura.
Baina, ezer ez da doan. Zergak jaistean edo gastua handitzean, gerta liteke Estatua aurrekontua estaltzeko gai ez izatea, eta zorpetzetzera jo behar izatea. Gaur egungo zor publikoa etorkizuneko herritarrek ordaindu beharko dute; adibidez, zuk. Beraz, ekonomia hazten ez bada, zerga-politika murriztailearen unea iritsiko da, lehenago edo geroago, eta hor zergek gora egingo dute, eta gastu publikoak, behera. Jendeak diru gutxiago izaten du eta gutxiago kontsumitzen du, eta enpresek gutxiago inbertitzen dute: zerga-politikaren alde txarra da hori.
Gobernuei ez zaie batere gustatzen une hori heltzea. Ulergarria da: zerga-politika hedatzaileak hauteskundeak irabazten laguntzen dute, eta zerga-politika murriztaileek, berriz, hauteskundeak galtzea dakarte.
7.1. Politika ekonomikoa
- Gobernuek ekonomiari eragiteko definitu eta burutu egiten dituzten plan, erabaki eta ekintzen multzoa da. Bereziki, aldagai makroekonomikoen gainean jarduten du, hala nola enplegua eta inflazioa.
7.2. Makroekonomia (Def, Helburuak, Motak (Zerga-politika, Moneta-politika, Kanpo-politika, Errenta-politika)
- Def: Mikroekonomiak eragile banakoen erabaki ekonomikoak aztertzen dituen bitartean, Makroekonomia eskualde, herrialde edo mundu osoko sistema ekonomikoa bere osotasunean aztertzen duen ekonomiaren adarra da.
- Helburuak: Horrela, makroekonomiak inflazioa, BPG, langabezia, kontsumo totala, errentaren banaketa eta inbertsioa bezalako aldagai makroekonomikoak aztertzen ditu.
- Politika makroekonomiko motak
- Zerga-politika
- Politika ekonomikoaren adar honek Estatuaren aurrekontuak eta bere osagai diren gastu publikoa eta zergak hartzen ditu kontuan egonkortasun ekonomikoa ziurtatu nahian.
- Teoria Makroekonomiko Keynesiarraren sorrerak zera jarri zuen mahai gainean: Zerga-politikaren neurriek eragina dute ekoizpen, enplegu eta prezioen aldaketen gainean.
- Moneta-politika edo Finantza-politika
- Politika ekonomikoaren adar honek diru kantitatea erabiltzen du aldagai egonkortasun ekonomikoa kontrolatzeko eta mantentzeko. Bereak dira diru kantitatea edo diruaren prezioa (interes-tipoak) aldatzeko erabakiak.
- 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera, euroa monetatzat hartu duten Europako herrialdeetan, moneta-politikaren arloko funtzioak Europako Banku Zentralari (EBZ) dagozkio.
- Kanpo-politika
- Estatu bateko gobernuak bere nazio-interesen eta herrialde horrek gainontzeko nazioarteko sistemako kideekin dituen harremanen arabera hartzen dituen erabaki multzoa da, estatuak beste herrialde edo ekonomia batzuekiko transakzioak kontrolatzeko egiten dituen esku-hartzeen multzoa; inportazioak murrizteko nahiz esportazioak areagotzeko neurriak.
- Euroa ezarri zenetik, Bruselan hartzen dira nazioarteko merkataritzari buruzko erabakiak, Europar Batasuneko herrialde guztientzat; hortaz, estatuek ez dute ia eskumenik arlo horretan esku hartzeko.
- Errenta-politika: Inflazioa kontrolatzeko. Aukera du funtzionarioen soldatetan eragiteko, edo enpresei gutxieneko edo gehieneko soldatei buruzko gomendioak emateko.
- Zerga-politika
7.3. Estatuko aurrekontu orokorrak
Aurrekontuen bidez adierazten dira gastuei eta diru-sarrerei dagokienez dauden asmoak. Gobernuak aldarrikatzen duen legerik garrantzitsuena dira eta esparru ezberdinetan erabiliko duen politika zehazten du.
7.3.1. Estatuko aurrekontu orokorretako diru-sarrera publikoak (Def, Gizarte kotizazioak, Tributuak (2))
- Def: Sektore publikoak, bere funtzioak betetzeko, baliabideak behar ditu, diru-sarrera publikoak deritzen baliabideak.
- GIZARTE KOTIZAZIOAK: Gizarte Segurantzan afiliatutako langileek egiten dituzten ekarpenak dira, beharra sortzen zaienean haiek eta bere familiek laguntza izan dezaten: gaixotuz gero, ezgaitasunen bat izanez gero, erretiroa hartuz gero…
- TRIBUTUAK: Aurrekontuetako diru-sarrera publikoen iturri nagusi dira; jasotako guztiaren erdia, hain zuzen ere.
- Zergak: Administrazio publikoek behartuta egin beharreko ordainketak dira, zergapekoek ordainetan ezer jaso gabe; esateko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ). Zergak zuzenekoak edo zeharkakoak izan daitezke.
- Tasak: Erabiltzaileak onura dakarkion zerbitzu publiko bat erabiltzeagatik edo jarduera bat egiteagatik ezartzen diren ordainketak dira (erakusketa publiko baten sarrera, unibertsitate publiko baten matrikula…).
7.3.2. Estatuko aurrekontu orokorretako gastu publikoak (Def, Motak (Gastu arruntak, Inbertsio-gastuak, Transferentzia eta Diru-laguntza))
- Def: Gastu publikoa administrazio publikoak egiten dituen gastuen multzoa da.
- Motak:
- Gastu arruntak: Osasungintza, Hezkuntza, Justizia, Herrialdearen Defentsa eta beste hainbat.
- Inbertsio-gastua: Gastu handiena azpiegiturek dakarte: errepideek, ospitaleek, ikastetxeek, aireportuek, portuek eta abarrek.
- Transferentziak eta diru-laguntzak: pertsonei ematen bazaizkie TRANSFERENTZIA esaten zaie (erretiro-pentsioak, ezgaitasun-pentsioak, ikasteko bekak, langabezia-prestazioak…); enpresei ematen bazaizkie, berriz, DIRU-LAGUNTZA (enpresa sortzeagatik, kapital-ondasunetan inbertitzeagatik, lanpostuak sortzeagatik…).
7.3.3. Aurrekontu-saldoa (Oreka-Defizit-Superabit, Konponketak, Defizit publikoak finantzatzeko jokabideak (6))
- Oreka-Defizit-Superabit
Ekonomian, defizita diru-sarrerak diru-irteerak baino txikiagoak direneko finantza-desoreka da. Gastuak ken sarrerak da defizitaren zenbatekoa. Erakunde edo aurrekontu batek defizita duenean, defizitarioa dela ere esaten da. Aurkako terminoa superabit da, sarrerak gastuak baino handiagoak direnean.
-
- Oreka: Sarrerak = Gastuak
- Defizit: Sarrerak < Gastuak
- Superabit: Sarrerak > Gastuak
- Konponketak: Diru-sarrerak gastuei aurre egiteko nahikoak ez badira, estatuak murrizketak egin ditzake aurrekontuan, defizita sor ez dadin; edo, bestela, zorpetu egin daiteke.
- Defizit publikoa edo defizit fiskala edo aurrekontu-defizita estatu baten diru sarrerekin konparatuz egiten den gehiegizko gastu publikoa da. Zero defizitaren aurkakoa da eta aurrekontua ez dago orekatuta.
Defizit publikoa Barne Produktu Gordinarekin (BPG) portzentajean neurtzen da, eta adierazle ekonomikoen artean garrantzia handienekoa da, inflazioaren igoeran eragina duen lehena delako.
Europako Batasunean sartu ahal izateko, Defizit publikoa zorrotz zaintzen den irizpideetariko bat da. Europako Batasunaren barneko herrialdeek BPGren gaineko %3ko defizit publikoa ez gainditzeko konpromisoa dute.
- Defizit publikoak finantzatzeko jokabideak:
- Zor publikoa jaulkitzea: Estatuak ere dirua eskatzen die enpresa eta partikularrei, titulu-balore jakin batzuen truke. Titulu-balore horiek eskubidea ematen diete edukitzaileei diruaren itzulketarekin batera aldez aurretik adostutako interes finko bat jasotzeko. LETRAK, BONUAK eta OBLIGAZIOAK JAULKI ditzakete.
- Zorraren igorpenaren berehalako ondorioa DIRUAREN PREZIOAREN IGOERA da, eta beraz, inflazioarena. Diru sarrerek gora egin dezakete, baina ez da oso neurri popularra; izan ere, zergen igoera dakar eta, beraz, familiak dirua inbertsio eta kontsumoan erabiltzeko duen gaitasuna lermatzen du.
- ZERGEN IGOERA: Gehiengoaren nahiaren aurkako neurriak izaten dira. Gainera, ondasunen eta zerbitzuen eskaria jaistea eragiten dute.
- Zirkulazioan dagoen diru-kantitatea handitzea. Prezioen igoera ekarri ohi du (INFLAZIOA). Euroguneen egonkortasuna bermatzeko, Europako Banku Zentralak soilik erabaki dezake neurri hori gauzatzea.
- GASTUAK MURRIZTU, baina hau ere ez da jendearen gustuko; izan ere, popularrak ez diren erabakiak hartzera behartzen du gobernua: funtzionarioen soldata jaistea, gizarte laguntzak murriztea edo azpiegituretan inbertsioak gutxitzea esaterako.
- DEFIZIT FISKALA: gobernuak ez daukanean zor publikoa jaulkitzeko aukerarik, ez herrialde barnean ez kanpoan, eta bere gordailuak amaituta daudenean. Horregatik, banku zentralarekin zorretan geratzea da daukan aukera bakarra.
- …
Callejeros Viajeros: DUBAI
DUBAI, la ciudad del lujo y sus 30 cosas más increíbles: