000. Ilustrazioa: Tolerantzia eta pentsamolde berriak
0001 Ilustrazioa
Definizioa eta terminologia: XVIII. mendeko Europan garatu zen kultur eta filosofia mugimendua; “Argien Mendea” ere esaten zaio, gizateria ilunpetik arrazoiaren bidez askatzea (“argitzea”) eta gizakiaren zoriona bilatzea baitzuen helburu.
Ilustratuek Antzinako Erregimenari, bere antolamendu ekonomiko, politiko eta sozialari, kritika gogorrak egin zizkioten:
Pentsamendu politiko eta sozialean
- Legeen izpirituaz.
- Absolutismoa kritikatu zuen.
- Botere banaketan oinarritutako monarkia parlamentarioaren proposamena egin zuen.
– Rousseau
- Kontratu soziala.
- Politika mailan, nazio-subiranotasuna eta sistema demokratikoaren defentsa egin zuen.
- Gizarte mailan, berdintasun printzipioa eta gizarte estamentalaren kritika bultzatu zituen.
– Voltaire
- Fanatismoa eta erlijio-intolerantzia kritikatu zituen.
Pentsamendu ekonomikoa: Fisiokrazia eta liberalismo ekonomikoa
- Liberalismo ekonomikoa edo librekanbismoa Adam Smithek bultzaturiko teoria da. Honen arabera, ekonomia eskaintza-eskaria legearen joko librean utzi behar da. Estatuak, beraz, ez du esku hartu behar ekonomian.
Ideia hauek hedatzeko tresna: Diderot eta D´Alembert-en Entziklopedia.
0002 Despotismo ilustratua
- Absolutismoaren eta Ilustrazioaren arteko kolaborazioa da. Erregeak botere absolutua mantentzen du, baina kutsu paternalista bat hartuz, “herriaren hobe beharrez”.
- “Todo por el pueblo, pero sin el pueblo” zen bere lema.
- XVIII. mendeko monarkia absolutistek ilustrazioaren teoria batzuk aplikatu zituzten, baina bere aginte absolutuari uko egin gabe:
- Administrazioaren erreforma. Zentralismoa.
- Politika fiskal modernoa (zerga-sistema bakarra).
- Ekonomiaren sustapenerako neurriak: lur berriak kolonizatu, industria eta merkataritza bultzatu, herri lanak…
- Kultur politika: hezkuntza Estatuaren menpe jarri Elizari hezkuntzaren kontrola kenduz, eta jende gehiagorengana iritsi.
- Erlijio politika berria (regalismoa)…
- Iritziak: Filosofo batzuek onartu egin zuten eta errege ilustratuekin kolaboratu: Voltaire, Diderot… Beste batzuek, ordea, gogor kritikatu zuten absolutismoa eta gizarte estamentala mantendu egiten zela-eta. Hauen artean dugu Rousseau.
- Non: Frantzian Luis XV.a, Espainian Karlos III.a, Portugalen José I.a, Prusian Federico II.a, Errusian Catalina Handia.
- Balorazioa: Erreforma ugari izan arren, funtsean gauzak ez ziren aldatu. Erregimen Zaharreko zutabeak ukitu gabe mantendu ziren: monarkia absolutua eta gizarte estamentala. Erregimen Zaharrari bukaera emateko burgesiari iraultza egitea beste irtenbiderik ez zitzaion geratu (Frantziako Iraultza, 1789).
0003 Espainia eta Euskal Herriko Ilustrazioa: Karlos III.aren garaia (1759-1788)
Noiz: Espainiako eta Euskal Herriko ilustrazioa Karlos III.aren garaian loratu zen, baina eragin gutxiko prozesua izan zen, hainbat muga eta arazok baldintzatu baitzuten.
Espainiako ilustrazioaren ezaugarri batzuk:
- Burgesiaren ahulezia eta ilustratu kopuru txikia.
- Izaera erreformista eta ez iraultzailea.
- Jorratutako gaiak: azterketa ekonomikoa, ezjakintasuna, pribilegiatuen aurkako kritika.
- “Argien” zabalkuntzarako tresnak: Errege Akademiak, Herriaren Adiskideen Elkarteak.
- Espainiako Ilustrazioaren oztopoak: talde pribilegiatuen erresistentzia eta Inkisizioa.
Frantziako Iraultzak sortutako beldurrak saio erreformisten amaiera ekarri zuen.
Ilustratuek eginiko erreformak Ekonomian
- Nekazaritza
- Arazoak
- Atzerapen teknikoa.
- Jabego egitura.
- Arazoak
- Soluzioak
- Ureztapen sistemak zabaldu egin ziren
- Jabego egitura aldatzen saiatu ziren eta lur banaketan hasi ziren. Hala ere, banatu ziren bakarrak herri lurrak izan ziren eta benetako nekazaritza erreformarik ez zen egin.
- Industria
- Errege Fabrikak sortu zituzten eta luxuzko produktuak ekoiztu. Gehienak Madril inguruan eta Andaluzian kokatu ziren.
- Gremioen monopolioa hausten saiatu ziren, lan askatasuna eragotzi eta industria geldiarazten zutelako. Ez zuten arrakasta handirik izan lan honetan.
- Merkataritza
- Arazoak
- Ordainketa balantzaren defizita.
- Merkatu nazional baten eza.
- Soluzioak
- Protekzionismoa.
- Barne aduanak desagerraraztea.
- Bide sarea hobetzea.
- Ameriketarekiko merkataritzari dagokionez, Cádizek ordura arte izan zuen monopolioa ezabatu zuten.
- Arazoak
Ilustratuek eginiko erreformak Hezkuntzan
Izugarrizko garrantzia eman zioten.
- Neurriak
- Estatuaren kontrolpean jarri zuten.
- Hezkuntza arrazionala bultzatu zuten.
- Ikasketa programak aldatu zituzten eta matematika, fisika, nautika… bultzatu.
- Lanbide Heziketa ere bultzatu zuten.
- Zer sortu zuten? Errege Akademiak
EHAE
- Izena: Euskal Herriko Adiskideen Elkartea.
- 1764an Bergaran sortu zen Xabier Munibe, Peñafloridako kondearen ekimenez eta Karlos III.a erregeak babestu zuen.
- Helburuak
- Zientziak, arteak eta letrak lantzea
- Lana sustatzea
- Euskal probintzien batasuna bultzatzea
- Funtzionamendua: Bazkideen (nobleak eta hiriko merkatari burgesak) urteroko batzarrak egin zituen eta hezkuntza izaerako erakundeak sortu zituen. Izan ere ERREGE Mintegia sortu zuen erakunde honek Bergaran.
- Urteroko batzarretako aktek Ilustratuek politika eta ekonomiaren arloan egiten zituzten gogoetak islatzen dituzte.
- Bergaratik hurbil zegoen Oñatiko Unibertsitatea eta bertan egiten zituzten ikasketak zuzenbide ikasleek eta apaizek.
- Lorpenak: Europan ospe handia zuten zientzialari batzuek egin zuten lan Bergarako Errege Mintegian. Ekarpen handienetako bat wolframioaren aurkitzea izan zen, Elhuyar anaien ekinari esker.
- Elkartearen gainbehera frantsesen aurkako erreakzioaren ondorioz hasi zen, Konbentzio Gerra garaian (1793-1794).
Caracaseko Errege Konpainia
- Nork: Donostiako merkatari eta dirudun talde batek sortu zuen 1728an.
- Helburua: Gipuzkoa merkataritza zirkuitu berri batean sartzea eta Venezuelako produktu kolonialak ekarri ahal izatea.
- Lorpenak: Kakaoa saltzeko monopolioa eskuratu zuen eta, honen truke, pirateria eta kontrabandoa zigortu behar zituen.
- Balorazioa: Etekin handiaklortu zituen eta bere lanaren fruitu ugari izan zen:
- Pasaiako portuaren nagusitasuna.
- Arma industriaren garapena Debaldean.
- Enpresa ekimenen hazkuntza euskal burgesiaren artean.
- …
0004 XVIII. mende bukaera
- Ordezkaritza-sistemek ez zuten gehiengoaren borondatea islatzen instituzioetan.
- Aginte zentralaren helburua Foru-instituzioen boterea mugatzea zen.
- Aduanen kokalekua arazo larri bihurtu zen 1778. urtetik aurrera, merkatariek aduanak kostaldean kokatu nahi baitzituzten, beren produktuek Espainiako barne-merkatuan sarrera izan zezaten. Gobernuak zerga-esparru bat ezarri zuen Hego Euskal Herrian eta euskal produktu guztiak atzerriko produktutzat jo ziren monarkiaren menpeko merkatuan.
- Beste arazo batzuk: presio fiskala, oinarrizko gaien krisia eta nekazaritzaren hondamena, goseteak (1803) eta delinkuentziaren hazkundea.
- Gizarte-klase bakoitzak bere soluzioa proposatzen zuen aurkezten ziren arazoei aurre egiteko:
- Burgesia merkataria estatu liberalaren aldekoa zen, barne-merkatu arautua eta lotua eskainiko zuelako.
- Lurjabeak jaurerriko instituzioak politikoki sendotzearen aldekoak ziren erregearen subiranotasunari aurre egiteko.
- Zatiketa hau egon bazegoen arren, nekez bereizten da, gizarte eta politika mailan, non zegoen burgesen eta non lurjabeen arteko muga, odol urdinekoak eta merkatariak bat egiteko prozesuan murgilduta baitzeuden.
- Liberalen errebindikazioak
- Inprenta askatasuna.
- Pentsamendu askatasuna.
- Eliz boterearen eta botere zibilaren arteko banaketa.
- Desamortizazioa.
- Humboldt, politiko eta intelektual prusiarra, Euskal Herrian izan zen 1799-1801 bitartean, bertako erakunde politikoen sistema ezagutu ahal izateko eta euskara ikasteko.
Espainiako monarkiaren ezaugarriak Lege Zaharrean
1. gaia: Antzinako Erregimenaren krisialdia. Cadizko Gorteak eta 1812ko konstituzioa