RSS

2020-2021-Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan testu historikoen iruzkina egiteko eskema

A. Testuaren kokapena eta sailkapena (0,5 puntu)

  • Testu mota: juridikoa (konstituzioak, legeak, dekretuak, erregelamenduak…), narratiboak (manifestuak, proklamak, diskurtsoak, txostenak…), kazetaritzakoak (prentsa artikuluak), gutunak, literatur lanak (memoriak, nobelak…), historiografikoak (historialarien lanak).
  • Egilea: indibiduala edo kolektiboa; eman azalpen labur bat.
  • Hartzailea: indibiduala edo kolektiboa; eman azalpen labur bat.
  • Une historikoa: kokatu testua dagokion Aro Garaikideko etapan.

B. Testuaren analisia (1,5 puntu)

  • Azaldu testuaren edukia, kontuan harturik zer dioen: pertsonak, erakundeak, gertaerak, datak, lekuak…
  • Nabarmendu testuaren oinarrizko ideiak, aintzat harturik hurrenkera literala (paragrafoen arabera edo, testu juridikoen kasuan, artikuluen arabera) edo logikoa, elkarri lotutako ideiak taldekatuz.
  • Helburua da edukia azaltzea edo interpretatzea, eta testuan agertzen dena beste hitz batzuekin ez errepikatzea.

C. Testuinguruan kokatzea (2,5 puntu)

  • Atal garrantzitsuena da. Helburua da testua prozesu historikoan kokatzea, bere testuinguru historikoan, haren garrantzia ulertzeko, denbora horri buruzko ezagutzak aplikatuz testuari lotuta. Horrek ez du aitzakia izan behar gai bat garatzeko testutik deskonektatuta.
  • Testuinguruan koka daiteke bereiziz aurrekariak, gertaeren garapena eta haien ondorioak, edo bereiziz faktore koiunturalak (berehalakoak) eta egiturazkoak (sakonak).
  • Testuaren arabera, atal hau oinarritu daiteke denbora labur edo koiuntura batean (Independentzia Gerra, II. Errepublika, Trantsizioa) edo zenbait hamarralditako denbora ertain batean (Estatu liberala, Errestaurazioa, Diktadura frankista).

D. Testuaren garrantzia (0,5 puntu)

  • Nabarmendu testuak bere garai historikoa ulertzeko duen garrantzia edo interesa.
  • Testuaren balorazio kritiko bat egin daiteke: haren objektibitatea, betetze maila…
 

2020-2021-2021eko Espainiako Historia irakasgaiko ebaluazio irizpideak

Ebaluazio irizpideak

2016/127 Dekretuan, 2. Batxilergoko Espainiako Historia ikasgairako ezartzen diren ebaluazio irizpideen artean, hauek adierazten ditugu proposatutako azterketa ereduan duten adierazgarritasun-maila:

1. Espainiaren eta Euskal historia osatzen duten prozesu azpimarragarrienak jakitea, eta gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak identifikatzea.

Adierazleak

  • Garai historikoen ezaugarri ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak bereizten ditu eta ezaugarri horien elkarrekiko
    eraginak azaltzen ditu.
  • Etapa historikoen laburpena/sintesia egitean, harremanetan jartzen ditu alderdi ekonomikoak, sozialak eta politikoak.
  • Kontzeptu eta terminoen izaera ekonomikoa, soziala, politiko… bereizten du, eta alor horietako beste kontzeptu eta termino batzuekin lotzen ditu.
  • Iturriek eta egileek gertakari zehatzen aurrean duten jokabidea eta horien gainean hartzen dituzten ikuspuntuak interpretatzen ditu.

2. Oinarrizko kontzeptu eta termino eta oinarrizko teknika historikoak egokiro erabiltzea.

Adierazleak

Dagokien garaian kokatzen ditu kontzeptu eta termino nagusiak, eta behar bezala ezartzen ditu horien arteko loturak.

3. Lehen eta bigarren mailako iturri historikoak interpretatzea eta iruzkindu zuzentasunez eta objektibitateaz eta lehen eta bigarren mailako iturri historikoek betetzen duten zeregina balioestea.

Adierazleak

  • Lehen eta bigarren mailako iturriak komentatzen eta interpretatzen ditu, eta aurretik dakienarekin uztartzen du horien informazioa.
  • Zer iturri mota darabilen eta zer ezaugarri nagusi dituen antzematen du.
  • Iturriek adierazten duten garaia, haien egileak, hartzaileak, asmoak eta gainerako alderdiak identifikatzen ditu.
  • Agiri jakinek historiako gertakariak eta prozesuak ezagutzeko egiten duten ekarpena ondorioztatzen du.
  • Ikasitako garai historikoetan ageri diren kontzeptu eta termino historiko nagusien definizioa ematen daki.
  • Iturri historikoak aztertzeko prozesuari erreparatuta, ulertzen du historiaren gaineko jakintza etengabe berregiten ari dela.
  • Iturriek eta egileek gertakari zehatzen aurrean duten jokabidea eta horien gainean hartzen dituzten ikuspuntuak interpretatzen ditu.

4. Gertaera eta prozesu historiko garrantzitsuen arrazoiak eta ondorioak adieraztea, haien artean loturak egitea, eta ohartzea gizarte- gertakariek hainbat arrazoi izan ditzaketela.

Adierazleak

  • Gertakari eta prozesu historikoen eta sozialen kausak ezagutzen eta sailkatzen ditu.
  • Gertakari edo prozesu historiko nabarmenetan eragiten duten faktoreetako batzuk identifikatzen ditu, zer izaera duten zehazten du eta loturak ezartzen ditu haien artean.
  • Gertakari eta prozesu historikoen epe laburreko, ertaineko eta luzeko ondorioetako batzuk zehazten ditu.
  • Kausa-efektuko harreman-kateak egiten ditu segidako hainbat gertakari edo egoera historikoren artean.

5. Ikasgaiaren edukiak egokitasunez adieraztea eta jakinaraztea, hau da, zuzentasun ortografikoaz, zehaztasunez eta gaiaren hiztegi espezifikoa erabiliz.

Adierazleak

  • Informazioa argi eta txukun antolatuta ematen du, arloko hiztegi berariazkoa erabilita.
  • Akats ortografikorik gabeko idatzi zorrotzak egiten ditu, gaiaren hiztegi espezifikoa erabilita.
  • Adierazpen modu egokiena hautatzen du, edukiari eta hartzaileari erreparatuta.

6. Argudiatzea, bereziki egungo gizartean ditugun gaiei buruz eta Euskadiko eta Espainiako iragan historikoari lotuta dauden gai garrantzitsuei buruz dituen ikuspuntu propioak.

Adierazleak

  • Modu arrazoituan azaltzen ditu idatzietan Euskal Herriko eta Espainiako gizarteetan albiste diren gaien inguruan duen iritzia.
  • Euskal Herriko eta Espainiako gizarteetan den pluralismoa identifikatzen eta errespetatzen du.
  • Giza eskubideak elkarbizitzarako oinarrizko markotzat onartzen ditu, Euskal Herriaren oraintsuko eta gaur egungo historian gertatutako urraketa-egoerak baloratzeko erabiltzen ditu.
 

2020-2021-“Espainiako Historia” irakasgaiko koordinatzailearen bigarren zirkularra 2021eko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziorako

Irakasleok:

Aurreko zirkularrean adierazitakoaren ildotik, honekin batera bidaltzen dizkizuet ikasturte honetako Historiako proba ebaluatu eta zuzentzeko erabiliko diren irizpideak.

Ebaluazio irizpideak

2016/127 Dekretuan, 2. Batxilergoko Espainiako Historia ikasgairako ezartzen diren ebaluazio irizpideen artean, hauek adierazten ditugu proposatutako azterketa ereduan duten adierazgarritasun-maila.

  1. Espainiaren eta Euskal historia osatzen duten prozesu azpimarragarrienak jakitea, eta gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak identifikatzea.
  2. Oinarrizko kontzeptu eta termino eta oinarrizko teknika historikoak egokiro erabiltzea.
  3. Lehen eta bigarren mailako iturri historikoak interpretatzea eta iruzkindu zuzentasunez eta objektibitateaz eta lehen eta bigarren mailako iturri historikoek betetzen duten zeregina balioestea.
  4. Gertaera eta prozesu historiko garrantzitsuen arrazoiak eta ondorioak adieraztea, haien artean loturak egitea, eta ohartzea gizarte-gertakariek hainbat arrazoi izan ditzaketela.
  5. Ikasgaiaren edukiak egokitasunez adieraztea eta jakinaraztea, hau da, zuzentasun ortografikoaz, zehaztasunez eta gaiaren hiztegi espezifikoa erabiliz.
  6. Argudiatzea, bereziki egungo gizartean ditugun gaiei buruz eta Euskadiko eta Espainiako iragan historikoari lotuta dauden gai garrantzitsuei buruz dituen ikuspuntu propioak.

Zuzenketa eta kalifikazio irizpide espezifikoak

  1. Nahiz gaiak nahiz testu iruzkinak gehienez 5 puntu izango dute, berez azken nota 0 eta 10 p. artean egon daiteke. Lorturiko azken notarekin batera, alde bakoitzean ateratako nota adierazi behar da.
  2. Gaiaren kalifikatzeko irizpide hauen arabera egingo da:
    1. Galdetzen denari egokitzeko gaitasuna: 1 puntu.
    2. Kontzeptu eta hiztegi espezifikoa ondo erabiltzea: 1 puntu.
    3. Gaia bere testuinguruan jartzea: beste gertakizun sinkroniko batzuekin erlazionatzea: 3 puntu.
  3. Testu iruzkinerako:
    1. Testuaren kokapena (testu mota, egile, jasotzaileak, garaia): 0,5 puntu.
    2. Testaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea: 1,5 puntu.
    3. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea: 2,5 puntu.
    4. Testuaren garrantzia:
  4. Kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea: 0,5 puntu.

Eskema hau hautaprobetako azterketan agertuko da ikasleek era horretan egiteko.

Agur bero bat.

 

2020-2021-“Espainiako Historia” irakasgaiko koordinatzailearen lehenengo zirkularra 2021eko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziorako

Irakasleok:

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko Historiako koordinatzailea naizen aldetik, 2020/2021 ikasturteko honetako Historiako azterketari buruzko informazioa eman nahi dizuet lerro hauen bidez. Azterketaren egitura aurreko ikasturteetako berbera izango da: bi aukera itxi, eta ikasleek horietako bat hautatu beharko dute. Historiako azterketako aukera biak hauek dira:

  • A aukera: 1. zatiko gai bat (1808-1930) eta 2. zatiko testu bat (1939-1982).
  • B aukera: 2. zatiko gai bat (1939-1982) eta 1. zatiko testu bat (1808-1930).

Probak ebaluatu eta zuzentzeko irizpideak ere aurreko ikasturtekoak izango dira, eta honekin batera bidaltzen dizuedan bigarren zirkularrean daude azalduta.

Kontuan hartuta 2018ko urriko bileran egin zenuten eskaera, hamabi gaiak hainbat epigraferekin zehaztu dira, adierazle gisa, ez zehatz-mehatz, eta aurreko ikasturteetako gai eta testu berberak dira.

Testu historikoen euskarazko itzulpena berrikusi da eta zenbait kasutan zuzenketak egin dira eta bertsio ofiziala eman, bai eta 15. testuaren (1936ko Estatutua) bertsio eguneratua ere.

Zuen esanetara nauzue, azalpenik behar izanez gero.

Agur bero bat.

 

2020-ENPRESA-Hautaprobak prestatzen

Hementxe dituzue Enpresa lantzeko erabiltzen ari garen hainbat esteka:

AZTERKETAK eta ERANTZUNAK

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2020/06/21 in Ekonomia eta Enpresa, Hautaprobak

 

2020-HISTORIA-Hautaprobak prestatzen

Beharrezko dokumentuak

Eskemak

Errepaso orokorra

 

2020-HISTORIA-Hautaprobak-Zuzenketa- eta kalifikazio-irizpide espezifikoak

Ebaluazio-irizpideak

  1. Espainiaren historia eta euskal historia garaikidea osatzen duten prozesu azpimarragarrienak ezagutzea, eta gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak identifikatzea.
  2. Prozesu historikoetan gauza batzuk zergatik aldatzen diren eta beste batzuek zergatik irauten duten azaltzen duten faktoreak ulertzea, eta gizarte-gertaerei lotutako kausalitate-aniztasunaz ohartzea.
  3. Oinarrizko kontzeptu eta termino historikoak ulertzea eta egokiro erabiltzea.
  4. Ikasgaiaren edukiak egokitasunez adieraztea eta jakinaraztea.

Zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpide espezifikoak

  1. Gaiak nahiz testu-iruzkinak gehienez 5 puntu balioko dute; beraz, azken nota 0 eta 10 punturen artean egongo da.
  2. Gaiaren kalifikazioa irizpide hauen arabera egingo da:
    1. Galdetzen denari egokitzeko gaitasuna: 1 p.
    2. Kontzeptu eta hiztegi espezifikoa ondo erabiltzea: 1 p.
    3. Gaia bere testuinguruan jartzea (beste gertakizun sinkroniko batzuekin erlazionatzea): 3 p.3.
  3. Testu-iruzkinerako
    1. Testuaren kokapena (testu mota, egilea, jasotzaileak, garaia): 0,5 p.
    2. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea: 1,5 p.
    3. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea: 2,5 p.
    4. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea: 0,5 p.

Oharrak

Ohar hauek betetzeak asko lagunduko du bigarren zuzenketa-prozesuan.

  1. Bi galderetako bakoitzean izandako kalifikazioa argi eta garbi adierazi behar da ariketan.
  2. Ariketetan izandako erroreak ere adierazi behar dira eta, egoki joz gero, aplikatutako balorazioaren irizpideen azalpen labur bat ere emango da.
 

2020-Harria Ordizian-30 urte

Hubo que cubrir con toldos hasta su reparación todos los tejados. / MARIN1990eko maiatzaren 19a zen. Larunbata. Eguardiarte beltza zen, benetan, baina… nork pentsa zetorrena?

30 urte pasa dira eta, gauza guztiak bezala, hura ere ahaztuta geratu da. Edo ez.

Larunbata eder asko esnatu zen goizean eta ez ziren gutxi izan Donostiara joan zirenak egun pasa. Orduak pasa ahala, iluntzen joan zen, ordea, eta arratsaldean izugarrizko ekaitzak eraso zuen herria. 8 cm-ko diametroko teniseko pilotak ziruditen zerutik jaurtitako izotz puskek eta kupidarik gabe hautsi zuten behean zain zegoen oro. Ordizia izan zen erdigune, baina ez zen izan zigortua izan zen bakarra: Legorreta, Itsasondo, Arama eta Lazkao, Beasain, Altzaga, Gaintza edo Zaldibiko bazter batzuk ere txikitu zituen enbatak.

Zer izan zen ordu laurden hura! Adios teilatuak, kotxeak, landareak, kanaloiak…

Eta, azken orduan Donostiatik itzuli zirenak ezin txikizio hura sinetsi! Toldoak jarri, plastikoak… Galerei zenbakia jarri… Aseguruen letra txikiekin izutu…

1990eko Santa Ana aldizkariak horrela jaso zuen egun hartako kronika, Kifiren hitzetan:

«No te olvidaremos, jamás, 19 de mayo de 1990. Ni te lo perdonaremos mientras vivamos. No te bastó aquellos horribles truenos para atemorizarnos, ni aquellos primeros granizos un poco más de lo corriente, dentro de aquella negrura que tanto asustó a los niños. Tenías ganas de hacernos una nueva jugarreta, mayor aún que las anteriores (incendios asoladores, tormentosas inundaciones a lo largo de la historia) y no se te ocurrió otra cosa que arrasar Ordizia. ¡Y de qué manera…! Llevaste la ruina a todos los hogares, sobre todo a los que no tenían los más mínimos medios para sobrevivir. Estarás satisfecho. Pero una cosa te digo. No podrás con nosotros, porque sobreviviremos. Ordizia saldrá de su ruina para recuperar lo que fue y sigue siendo: un pueblo alegre, trabajador, lleno de vida. Lo estamos levantando a golpes de nuestra pobre economía, de nuestro esfuerzo común. Frente a los dioses del agua, el viento, el fuego. ¡Aurrera Ordizia!».

Eguna ez zen makala eta efemeridez betea zetorren, jada. Ez ditugu denak gogora ekarriko, baina bai batzuk:

ITURRIA: Diario Vasco

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2020/05/19 in Efemeridea

 

2020-Koronabirus-MAIATZAREN 1A

Langileen Nazioarteko Eguna
1 mayo 3.jpg

Eibarren 1978an egindako Langileen Nazioarteko Egunaren manifestaldia.

Tokia Mundua
Data
Data [[Maiatzaren 1]]

Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da.

II. Internazionalak1889an eta Parisen, aldarrikatu zuenetik Chicagoko martiriak omentzeko eta langileen eskubideen eskabidea egiteko eguna da, nahiz eta herrialde askok onartu ez. 1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Hiru egun pasa ondoren, grebaren une gorenean Haymarketeko matxinada piztu eta greba bukatzeko zortzi langile epaitu eta bost heriotza-zigorra jaso zuten.

Bitxia bada ere, AEBetan ez dute eguna ospatzen. 1882an hasi eta irailaren lehendabiziko astelehenean Labor Day ospatzen dute, Knights of Labor izeneko erakundeak New Yorken manifestaldia egiten du hain zuzen ere. Grover Cleveland presidenteak iraileko jaieguna bultzatu zuen, bertan sozialismo garatu ez zedin.

Britainiar kulturako beste herrialdeek ere ez dute jaieguna ospatzen: Kanadak Labor DayZeelanda Berriak urriaren laugarren astelehena eta Australiak egun ezberdinak ditu estatuka.

1954an Pio XII.ak adierazi gabe babestu zuen eguna San Josef Langilearen jaieguna zela adieraziz.

Iturria: Wikipedia

Ikus baita ere: «Maiatzaren Lehena, mobilizaziorako deia» Berria 2010-04-30.

 

2020-Koronabirus-Gernika

 
Utzi iruzkina

Posted by on 2020/04/26 in Koronabirus