RSS

6. Dirua eta Espainiako finantza-sistema

6.1. Dirua (Def, Diruduna, Baldintzak)

Antzinako trukearen eta egungo diru-paperaren erabileraren artean izandako bilakaeran, trukerako zenbait bitarteko onartu dira historian zehar.

  • Def: Dirua ordaintzeko orokorki onartutako bitartekoa da, bereziki ondasun eta zerbitzuen transakzioak burutu eta zorrak kitatzeko erabilia. Adiera arruntean, dirua txanponak eta billeteak dira, baina banku-gordailuen gainean igorritako txekeak eta beste zenbait finantza-bitarteko ere dirutzat har daitezke.
  • Diruduna: Beste alde batetik, pertsona bat diruduna dela esaten denean, aberatsa dela adierazi nahi da, baina diru asko edukitzeaz gain, beste aktibo batzuk ere (lurrak eta beste ondasun higiezinak) balioa atxikitzeko funtzioa bete dezakete.
  • Baldintzak: Diruak zatigarria, transferitzen erraza, iraunkorra eta orokorrean onartu eta ezagutua eta eskaintza egonkor eta mugatukoa izan behar du.

6.1.1. Urrearen historia (Propietateak (4), Historia (4), Ordezkoak (4))

Antzinatik aberastasunaren gordailu gisa eta merkataritzarako denetariko gaiak erabili badira ere, urrea (eta neurri txikiagoan, zilarra) nagusi izan da bere propietate bereziengatik:

    • urria da; horrela, urre kopuru totala gutxinaka gehitzen denez, bere balioa egonkorra da.
    • ez da suntsikorra eta, beraz, gorde egin daiteke.
    • zatigarria da eta aise garraiatzen da, merkataritza errazten duelarik.
    • homogeneoa eta faltsutzen zaila da; bere propietateak jakinak dira eta guztiek onartzen dituzte, saltzaile eta erosleen arteko adostasuna bermatuz.
  • K. a. VIII.-VI. mendeetan zehar hasi ziren urre eta zilarrezko txanponak egiten Asia Txikia aldean.
    • Antzinako Grezian zilar-patroia zen nagusi, baina urrezko txanponak ere trukatzen ziren.
    • Persiar Inperioko hiri grekoetan zilarrezko eta urrezko txanponak zeuden.
    • Antzinako Erroman, K. a. 547 urtean sortu zen aureus nummus edo denarius aureus izenekoa. Zilarrezko txanponak ere baziren, baina ez zegoen bien artean erlazio finko bat eta salerosketetan bi aldeek adosten zuten zein metaletan egin behar zen ordainketa.
    • Erdi Aroan, Veneziako dukadoak eta Fiorenzako florinak izeneko urrezko txanponak igorri ziren, merkataritza-eragiketa handietarako gehien bat. Aurkitu berriak ziren Ameriketako meategiek urre eta, batez ere, zilar kopuru handiak ekarri zituzten XVI. mendetik aurrera, urrearen eta zilarraren arteko balio-erlazioa aldatuz.
  • Gorabehera ekonomikoek urrea baino gai apalagoetan txanpon eta diru merkeagoak igortzera behartuak izan ziren maiz. Urre edo zilarrarekiko baliokidetasun finko batez igorritako dirua izaten zen, legez ezarrita eta estatuarekiko berarekiko konfiantzan oinarriturik.
    • XVIII. mendearen bukaeran, diru papera igortzen hasi ziren Europako estatuak: assignats iraultza garaiko Frantzian, bills of credit ipar amerikar kolonietan eta Espainiako vales reales.
    • Diru-paper edo billete hauek transakzio-kostuaren murrizketa handia ekarri zuten: paperaren bitartez, metal merkeak bildu eta eraldatu beharrik ez zegoen txanponak egiteko.
    • Bazeuden arrazoiak paperezko igorpen hauek egiteko: gerra garaia zen eta gainera, Txina eta beste herrialde batzuetatik inportazio handiak egiten ziren eta haiek ordainduta diru-eskasia zegoen Europako herrialdeetan.
    • Arazoak, ordea, berehala sortu ziren. Adibidez, 1797an Frantziako armadaren destakamendu bat Galeseko kostalde parean begiztatu zenean, Ingalaterrako Bankuak urrezko bihurgarritasuna bertan behera utzi behar izan zuen, publikoaren itzulketa eskaera masiboak zirela-eta urre-gordailurik gabe geratzeko arriskuari ekiditeko. Gertaera honek ekonomialarien kezka piztu eta urre-patroiaren ezarketaren eztabaida abiatu zen.

6.1.2. Gold Exchange Standard edo Urre-patroia (Def, Ondorioak (5), Urre-patroiaren historia (6))

  • Def: Diru-sistema bat da, non diruaren balioa (txanpon eta billeteen balioak) urre kopuru jakin bati buruzkoak diren. Sistema horretan, txanpon eta billete oro dagokion urrearekin truka daiteke nazioko Banku Zentralean.
  • Ondorioak: Diru-politikan sistemak dakartzan ondorioak zuzenak dira:
    • Diru-igorpen berri orok dagokion urrea izan behar du bere oinarrian.
    • Urre-patroiaren mendean dauden bi dibisak trukaneurri egonkor bat izango dute adierazten duten urrearekiko trukaneurriari esker, urrea erreferentzia nagusia eta nazioarteko diru bilakatuz horrela.
    • Aldi berean, inflazioa kontrolpean izateko mekanismo eraginkorra da, diru-igorpenak mugatuak baitira.
    • Hala ere, txanponak euren metalak adierazten zuten baliotik beherako gehiegizko diru-igorpenak bazituen bere arriskuak:
      • inflazioa sortzea.
      • Publikoaren txanpon horiekiko konfiantza galera ekar dezake, finantza krisialdi larriak eraginez.
    • Urre-patroiarekin, besteak beste, likidezia-arazoak ere sor daitezke eta estatuen diru-politikak aurrera eramaterakoan ahalmen handia galtzen dute, igorritako diruak gordetako urreari buruzkoa izan behar baitu.
  • Urre-patroiaren historia: Egun, ez dago herrialderik urre-patroia erabiltzen duenik bere diru-sisteman, baina XIX eta XX. mendeetan munduan nagusi izan den sistema izan da.
    • XIX. mendearen hasieran Britainia Handiak urre-patroia finkatu zuen, mende horretan zehar munduko herrialde gehienek bereganatuko zutena.
    • Urre-patroiak I. Mundu Gerrara arte iraungo zuen.
    • Munduko bi gerren bitartean, Gold Exchange Standard edo urre-truke patroia nagusitu zen: sistema honetan, billeteen atzean, urrea zegoen nagusiki, baina beste aktibo zenbaitekin batera (libera esterlinak eta dolarrak batez ere).
    • 1929ko kraxaren ondoren, sistemak porrot egin zuen. II. Mundu Gerra bukatzerakoan, Bretton Woodseko akordioen ondoren, urre-patroia jarraitzen zuen herrialde bakarra AEB izan zen eta beste herrialde guztientzat dolarra bihurtuko zen erreserbarako dibisa.
    • 1971n urre-patroia bertan behera utzi zuten AEB-etan ere eta 1973an hasitako krisialdi ekonomikoaren arrazoi nagusietako bat izango zen hori.
    • 1998an Suitza izan zen urre-patroia bertan behera utzi zuen azken herrialdea.

6.2. Diru motak

6.2.1. Salgai dirua eta diru fiduziarioa (Salgai-dirua (Def, Adibideak, Abantailak eta Desabantailak, Iraun zuena), Diru fiduziarioa (Def, Adibideak, Ezaugarri nagusi, Paper-dirua (3)))

  • Salgai-dirua
    • Balioa ondasun moduan duen erabileratik datorkion dirua da; hasieran truke-bitartekotzat erabili ziren baliabideak dira, bai salgai gisa bai diru-unitate gisa,  eta berezko balioa zuten.
    • Adibideak: antzinaroan gatza maiz erabiltzen zen diru moduan; urre eta zilarrezko txanponak ere XX. mendera arte erabili dira ordainketak egiteko eta balio-gordailu moduan; nazien kontzentrazio-esparruetan ere, zigarretak eta beste gaiak erabiltzen ziren truke-neurri gisa. Azienda, garagardoa, ardoa edo diamanteak dira beste adibide batzuk.
    • Salgai-diru horrek abantailak eta desabantailak zituen. Adibidez, azienda ezin da zatitu puska txikiagotan eta zaila zen trukatzen. Edo garagardoa eta ardoa erabiliz gero, baldintza batzuk behar dira posible izateko (neurri horretako ontzi bat izan, adibidez).
    • Urrea eta zilarra izan ziren XIX. mendera arte iraun zutenak, baina hauek ere… Haien eskaintza -eta beraz, balioa,- ezin zen aurreikusi, hobi berriak aurkitzearen baitan zegoen…
  • Diru fiduziarioa
    • Herrialde bakoitzeko banku zentralek zirkulazioan dagoen dirua kontrolatzearekin batera, diru-sistema ere egonkortu egin da, konfiantza bat dagoelako. Berezko balio eskasa izan arren, erakunde jaulkitzailearekiko konfiantzan onartzen den dirua da.
    • Adibidez, diru fiduziarioa dira txanpon eta billeteak; horien balioa estatuak bermatzen du, banku zentralen bitartez, berez diru paperak ez baitu baliorik; banku-gordailuak, txeke eta transferentzien bitartez besteak beste, ere diru fiduziarioa dira, bankuak ordainduko duelako ziurtasunean oinarritzen baitira.
    • Diruaren ezaugarri nagusia pertsonok dugun konfiantza da, denok onartutako truke-bitartekotzat erabiltzen dugulako. Diruak, orain, ez du baliorik salgai gisa eta ez dauka gordailututako salgaiekiko (urrea, adibidez) bihurgarritasunik.
    • Paper-dirua (3)
      • Salgai-diruarekin alderatuta abantaila asko du: Baliabide arina da, nahi bezala zatitu daiteke, erabil erraza, erraz gordetzeko modukoa…
      • Diru mota hori Ingalaterrako XVII. mendeko urregileen ohitura batetik sortu zen:
        • Bide-lapurrak hain ohikoak ziren garai hartan, beste pertsona batzuen eta objektu baliotsuak gordetzen eta zaintzen zituzten, kantitate baten truke.
        • Gordailugileek zerbait uzten zutenean jasotzeko, paperezko agiri bat jasotzen zuten, gero utzitakoa jaso ahal izateko.
        • Gainera, kantitate txiki bat ere ordainduko zuten zaintzagatik.
        • Denbora aurrera, gordailu kopurua hazten joan zen eta, beraz, agiri kopurua ere bai. Jendea, merkataritzan, paper horiekin hasi zen funtzionatzen eta ez zuten sekula gordeta zuten urrea ateratzen: papera gora eta papera behera.
      • Diru honek aurrekoarekin alderatuz, bazuen balio bat idatzita: 500, 10… Materialaren balioa antzekoa da, baina ordezkatzen duen balioa oso ezberdina!

6.2.2. Erabilera legaleko dirua, agirizko dirua eta banku dirua

    • Erabilera legaleko dirua legez hartzekodun batek ordainketa moduan onartu behar duen duen dirua da, ordainketarako uko egin ezin diezaiokeena. Historian, erabilera legaleko dirua herrialdeko txanponak eta billeteak izan dira.
    • Agirizko dirua txekez edo beste agiri batez ordainketa ziurtatzen duen agiria da, bereziki bankuko gordailu baten bermeaz.
    • Banku dirua banku gordailuetan dagoen diru guztia da.

6.2.3. Diru fisikoa eta diru digitala edo elektronikoa

    • Diru digitalak diru fisikoaren antzeko bereizgarriak ditu, baina haratago doa, une bereko transakzioak eta mugarik gabeko jabego transferentziak ahalbidetzen dituelako. Nahi izanez gero, komunitate batera muga daiteke, sare sozial batera o joku batera. XX. mendeko azken hamarkadetan bankuko gordailuak eta horien gaineko eragiketak informazio-teknologien bitartez antolatzen hasi ziren. Diru elektronikoak, mendearen bukaeran, berrikuntza nabarmena ekarri zuen: diru-balioa gailu elektronikoetan (txipa duten txartelen bitartez edo software egokia baliatuz online ordenagailuak baliatuz) gorde eta baliatzeko ekarri zuen, ordainketak diru elektroniko horren jaulkitzaileak ez diren pertsona eta erakundeei zuzenean egiteko aukera emanez. Erabilera legaleko diru-unitateetan neurtzen da.

6.2.3.1. Diru birtuala

    • Diru birtuala pertsona, talde edo erakunde batek asmatu eta kudeatutako dirua da, modu formal edo informalean komunitate baten baitan onartu eta erabilia.
    • Adibideak: beherapenak izan eta opariak jasotzeko paperezko kupoiak diru birtuala direla esan daiteke, egun diru birtual sistema gehienak digitalak badira ere. Kilometrotan erabiltzen dugun dirua ere birtuala da.

6.2.3.2. Kriptodirua

    • Kriptografia erabiliz online sortu, baliatu eta balidatu egiten den diru birtuala da. Kriptodiruaren sorrera publikoa eta gardena da eta inongo erakundek edo pertsonak ezin du diruaren sorrera mugatu edo azkartu, diruaren sistema era independentean loturiko hainbat ordenagailuk kudeatzen baitute. Lehenengo kriptodirua bitcoina izan zen, 2009an sortua, irekia eta bihurgarria. Bitcoin diru-sistema ez dago zentralizatuta eta ez dio inork kontrolik ezartzen.

6.3. Finantza-sistema (Def, Finantza-baliabideak (Zer dira?, (2)), Finantza bitartekariak (2))

  • Definizioa: erakunde publikoek araututako egitura da, bitartekari multzo batek osatua, baliabide-aurrezkiak bideratzeko, kontsumo pribatua, enpresen inbertsioak eta gastu publikoa finantzatzeko.
  • Finantza-baliabideak:
    • Produktu hauek AKTIBO bat eta PASIBO bat dute. Aktiboa aberastasunari eusteko bidea da (etxea, makinak, altzariak, almazena…) eta PASIBOAN betebeharrak ditugu (zorrak).
    • Ezaugarriak:
      • Likidezia: aktiboa diru bihurtzeko erraztasuna. Dirua diru da, baina makinak diru bilakatzeko saldu egin behar dira aurrez…
      • Arriskua: Beti daude eskubide batzuk, besteren zorrak, igual ez direnak ordainduko… Enpresarentzat ez kobratzeko arriskua dago.
      • Errentagarritasuna: Nire aberastasunak aberastasuna lortzen du. Fabrika edo hotela martxan dagoenean dirua ematen du…
  • Finantza bitartekariak: aurreztaileen eta inbertitzaileen bitartekaritzan espezializatutako erakundeak.
    • Bankarioak: banku pribatuak eta aurrezki kutxak. Horiek ordainketa-bitartekotzat onartzen diren finantza-produktuak eskaintzen dituzte. Halakoak dira banku gordailuak: txekeak, txartelak edo transferentziak erabiliz.
    • Ez-bankarioak: aseguru-etxeak eta leasing-enpresak. Finantza-produktuak eskaintzen dituzte, ez dira baliagarriak diru gisa. Pertsona batek bizi-asegurua ordaintzen duenean, egileak konpromisoa hartzen du horren truke asegurudunak izendatutako pertsonei kalte-ordaina edo heriotza aseguruaren kontratuan adierazitako egoeran gertatzen bada.

6.4. Finantza-bitartekari bankarioak (Espainiako Bankua, Eurosistema)

  • Espainiako Bankua: bankuen banku moduan erakunde bankarioen eta ez-bankarioen jarduna gainbegiratzen du, ekonomia eta finantza-gaiei buruzko azterketak eta estatistikak egiten ditu, eta Europako Banku Zentralaren moneta politika bakarra aplikatzen du. Banku Zentralen Europar Sistemaren barnean dago.
  • Eurosistema: Europako Banku Zentrala eta euroa moneta moduan hartu duten herrialdeetako banku zentralak adierazteko terminoa.

6.4.1. Banka pribatua

  • Beste edozein enpresak bezala, bankuek funtsak (dirua) lortu behar dituzte jardun ahal izateko. Hori jendearen gordailuetatik lortzen dute, errenta finkoko zein aldakorreko tituluak jaulkita ere. Funtsen zati bat eskudirutan, bezeroek gordailututakoa atera nahi dutenerako.

6.4.2. Aurrezki-kutxak (2)

  • Espezializatuta daude aurreztaile txikien funtsak lortzen eta haien funtzionamendua banku pribatuena bezelakoa da.
  • Bi desberdintasun daude: aurrezki-kutxak ezin dituzte errenta aldakorreko tituluak jaulki funtsak lortzeko eta bankuek baino zerga-tratamendu onuragarriagoa dute.

6.4.3. Kreditu-kooperatibak

  • Kooperatibak interes eta behar berak dituzten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak dira, enpresa-jarduera bat egiten dute eta emaitza ekonomikoak lehentasunezko helburu honetara bideratzen dituzte: aurrez adostutako elkarte-funtsak bermatzera.

6.6. Finantza-bitartekari ez-bankarioak: Burtsa

  • Ekonomia Ministerioaren ikuskaritzapean eta Espainiako Bankuaren zaintzapean, diruaz bestelako finantzaketa moduak eskaintzen dituzten bitartekariak daude. Garrantzitsuena: burtsa.
  • Burtsa prezioak finkatzen dituen merkatu antolatu bat da, non akzioak eta beste finantza aktiboak, lehengaiak eta beste produktu batzuk, dibisak eta horiei buruzko kontratu eta produktu deribatuak saldu eta erosten diren, bitartekarien bitartez.
  • Finantza aktiboak saldu eta erosi egiten diren burtsari balore-burtsa deitzen zaio; dibisen trukaneurria finkatzen den merkatua, berriz, dibisa-merkatua da. Saldu eta erosteko gune gisa, finantza aktiboei dagokienean, enpresak eta inbertitzaileak harremanetan jartzen ditu eta horrela enpresei finantza baliabideak eskaini eta aurrezleei euren aurrezkiak inbertitzeko aukera ematen die. Hala ere, espekulazio gune ere izan da historian, inbertitzaileek euren aktiboak merke erosi eta garesti salduta, irabazi handiak eskuratuz eta diru-gosez burbuilak sortuz, azkenean lehertu eta krisialdi ekonomikoak sorraraziz.

6.5.1. Errenta finkoko baloreak (4)

  • Enpresa jakin bati eman zaion maileguaren partaidetza adierazten du.
  • Interes finko bat ordaintzen da partaidetza bakoitzeko.
  • Epemuga dute.
  • 3 mota daude: bonuak, zor-agiriak eta obligazioak.

6.5.2. Errenta aldakorreko baloreak (4)

  • Ezagunenak akzioak dira.
  • Dibidendua lotuta dago enpresaren martxa onarekin eta haren banaketa akziodunen batzar nagusian erabakitzen da.
  • Ez dute ziurtatzen etorkizunean errenta bat jasotzea, baina errenta finkokoek baino errentagarritasun handiagoa eskaintzen dute (zenbat eta arriskutsuagoa, orduan eta errentagarriagoa).
  • Saio bakoitzaren amaieran, burtsa-indize orokorrak zehaztuko du erosteko nahia edo saltzeko nahia nagusitu den.

6.5.3. Burtsa-indize orokorrak (Def, Adib, Nola egiten da, Eragina, Historia, Zeintzuk (5))

  • Definizioa: burtsa jakin bateko balore adierazgarrienak adierazten ditu. Burtsa indizea burtsa batean kotizatzen duten akzio eta beste tituluen prezioen bilakaera historiko orokorra zehazten duen zenbaki indize bat da. Burtsa-indizeak balore garrantzitsuen multzo baten indizeak direnez, balore-merkatuen egoeraren termometroak dira.
  • Adibidez, egunez egun indizearen bilakaera 8756-8892-9102-9202 izan bada, burtsa indizean barne hartzen diren tituluen prezioak igotzen ari direla esan nahi du. Indizearen balio jakin zehatz batek ez du esanahi argirik eta egunez eguneko igoera-portzentajea da adierazgarria; horrela bi egunetan zehar indizearen itxierako edo amaierako balioa 8756 eta 8892 izan badira, baloreen prezioak oro har 8892/8756=1.026=%2.6 igo direla esan nahi du. Burtsako saioetan zehar ere, indizea igo edo jaitsi egiten da, une bakoitzean baloreengatik ordaintzen ari diren prezioaren eta kontratatutako titulu kopuruen arabera, inbertsoreei merkatuen gorabeherei buruz berehalako informazioa emateko. Burtsako indizeen bilakaeraren analisia interesgarria izaten da, gainera, titulu jakin baten bilakaera indizearen bilakaera orokorrarekin alderatu eta bilakaera orokorrari buruzko aurresanak egiteko, besteak beste.
  • Nola egiten da: Burtsa indize bat eratzeko ez dira titulu guztietako prezioak kontuan hartzen, haietako batzuk soilik baizik. Hartzen diren tituluak aukeratzeko irizpideak burtsa kapitalizazio (maiz, enpresa handienak biltzen dira burtsa indizeetan) eta sektore ekonomikoa izaten dira. Indizeak kalkulatzerakoan, normalean balorerik garrantzitsuenek izaten dute pisurik handiena indizearen bilakaeran. Hau da, balore batzuek besteek baino balio handiagoa daukate batez besteko estatistikoan. Espainian, IBEX-35 eta Espainiako Burtsako 35 enpresa garrantzitsuenek osatzen dute.
  • Eragina: etorkizunari begira dauden espektatibek, ekonomian eragin handia dutenek eragiten dute burtsetan. Askotariko faktoreak dira: nazioarteko ekonomia ondo doan, beste burtsetan zer gertatzen den, enpresen emaitzak, petrolioaren prezioaren aldaketak…
  • Historia: Egungo estatubatuar burtsa indize antzinakoena Dow Jones Industrial Average da, Dow Jones deiturikoa. Hau Charles Henry Dowk sortu zuen Wall Street Journalekin batera, XIX. mendearen amaieran AEBetako aktibitate ekonomiko eta finantzarioa neurtzeko. Hasieran 12 konpainiaz osatuta zegoen -horien artean General Electric, North America Company eta American Tobacco Company-, baina gaur egun 30 konpainiek osatzen dute.
  • Zeintzuk: Munduko burtsa indizerik garrantzitsuenak honakoak dira:
  • Europa
    • Ibex 35 (Espainia)
    • FTSE 100 (Erresuma Batua)
    • CAC 40 (Frantzia)
    • DAX 30 (Alemania)
    • Euro STOXX: Dow Jones enpresak egiten duen indizea. Euroguneko herrialdeetan jarduten duten 300 konpainiaren baino gehiagoren bilakaera du oinarri
  • Asia
    • Nikkei 225 (Japonia)
    • Hang Seng (Hong Kong)
    • KOSPI (Hego Korea)
  • Amerika
    • Dow Jones (AEB): munduko ezagunena, zaharrena delako eta AEBetako akzio-merkatuaren indizea delako. Merkatu horretan kotizatzen dute munduko multinazional garrantzitsuenek eta Wall Street egunkarian argitaratzen du.
    • Nasdaq 100 (AEB): Balore teknologikoen indizea. Goi-teknologiako enpresak dira, neurri ertainekoak eta hazteko potentzial handia dutenak.
    • S&P 500 (AEB)
    • Asuncióneko Balio eta Produktuen Burtsa (BVPASA) (Paraguay)
    • Bovespa (Brasil)
    • Merval (Argentina)
    • IGBC (Kolonbia)
    • IPSA (Txile)
    • ISBVL (Peru)
    • IPC (Mexiko)
    • IBC (Venezuela)

6.5.4. Errenta aldakorreko merkatua (Zer da?, Funtzionamendua (2))

  • Enpresek, finantzaketa lortzeko akzioak jaulkitzen dituzte diruaren truke. Errenta aldakorra, zehatzago errenta aldakorreko tituluak, errentagarritasun aldakorra ematen duten kapital baten parte diren osagaiez osatuta dago, hala nola sozietate anonimoen akzioak, dibidendu aldakorrak izateagatik edo tituluaren beraren balioa aldakorra delako, burtsan edo beste merkatu batean kotizatzeagatik.
  • Funtzionamendua:
    • Lehen mailako merkatua edo jaulkipen merkatua. Jaulkipena Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimendu behar du, eta haren ezaugarri guztiak azaltzen dituen liburuxka bat izan behar du.
    • Bigarren mailako merkatua edo negoziazio-merkatua. Merkatu horretan jaulkita dauden baloreekin negoziatzen da; lehen merkatuan eskuratutako akzioak edo tituluak sal daitezke. Hori da balore-burtsa esaten dioguna. Merkatu baten funtzionamenduaren antzekoa da: baloreen kotizazioa eskaintza-eskarien legearen funtzionamendu askearen menpe dago.

6.6. Enpresen finantzaketa: jatorria (Finantzaketa propioa, Besteren baliabideen bidezko finantzaketa)

Enpresek erabiltzen dituzten diruak zer jatorri duen ikusita, bi motatan bereizten dira:

  • Finantzaketa propioa: inoiz ez dira itzuliko eta interesik ordaindu behar ez delako.
    • Jabeen ekarpenak. Akzioak erosten dituenak baliabideak enpresaren esku jartzen ditu, haren jarduerak finantzatzeko. Horren truke, enpresaren kudeaketan parte hartzeko eskubidea lortzen du, eta etekinen banaketan parte hartzekoa ere (dibidendu).
    • Erreserbak. Enpresan banatu gabe geratzen diren baliabideak dira, autofinantzaketarako baliatzeko; funts horiek inbertsio berriak egiteko erabil daitezke, eta horrela, enpresaren hazkundea sustatu.
  • Besteren baliabideen bidezko finantzaketa.
    • Merkataritza-kreditua.  Enpresak hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uztean lortzen duen finantzaketa automatikoa da. Funts horiek, doan, fakturak ordaindu arteko aldi horretan.
    • Maileguak eta kredituak. Bezeroak bankariei eskatu ohi dieten diru-kantitateak dira, beren inbertsio-proiektuak eta epe laburrerako jarduerak finantzatzeko. Adostutako interesekin, epeetan eta baldintzetan itzultzeko ematen dira. Epe laburrekoak (urtebeteko edo gutxiagoko epea itzultzeko), edo epe luzekoak (urtebete baino gehiago itzultzeko).
    • Jesapenak.
      • Kanpoko finantziazioa eskaintzen diote estatu edo enpresari.
      • Estatuak edo enpresak mailegua eskatzen diete partikularrei, kreditu-titulu batzuk jaulkita. Titulu horiek denak berdinak dira eta baldintza berdinetan.
      • Zor-tituluak dira eta hauen jabeak mailegu-emaileak dira eta ez enpresaren jabeak (akzioen jabeak diren bezala).
      • Epemuga zehatz bat dute (Akzioek ez).
      • Esandako epemuga amaitutakoan, estatu edo enpresak dirua itzuliko dio mailegu-emaileari adostutako gehiagarriarekin batera.
    • Funts espontaneoak. Enpresak eskuragarri dituen baliabideak dira. Adb: enpresak Ogasunari edo Gizarte Segurantzari dagokionean ordaindu beharreko dirua, edota langileei oraindik ordaindu gabeko soldatak.

5. gaia: Politika makroekonomikoak. Zerga-politika

7. gaia: Integrazio ekonomikoa, Globalizazioa eta Munduko Ekonomiaren Desorekak

Advertisements
 

Erantzunak itxita daude.