RSS

4. Ekonomia adierazleak: Ekoizpena, Enplegua eta Prezioak

4.1. Ikuspegi makroekonomikoa

  • Makroekonomia: Ekonomia osoaren portaera aztertzen du eta ulergarri egiten du zergatik herrialde batzuek aurrera egin eta bizi-kalitate maila handia lortzen duten eta beste batzuek, berriz, ekonomia-hazkunde txikia eta langabezia-tasan handia izaten duten.
  • Adibideak: Giza gorputza baldin balitz, mikroekonomiak gorputzaren atalak eta haien arteko erlazioak aztertuko litutzke eta makroekonomiak bizi-zeinuak (pultsua, bihotzaren erritmoa, odol-tentsioa…)
  • Keynes
    • Enpleguaren, interesaren eta diruaren teoria orokorra: makroekonomia modernoaren oinarriak ezarri zituen liburu honetan.
    • Bere ustez, estatuak ekonomian esku hartu behar du
  • Galderak- Keynesen ustez, funtsezko 3 galdera daude:
    • Zergatik murrizten da, batzuetan, ekoizpena eta enplegua, eta zer egin daiteke langabezia murrizteko?
    • Zergatik igotzen dira gauza gehienen prezioak (inflazioa) eta nola eduki daitezke kontrolpean?
    • Nola handitu dezake herrialde batek bere ekonomia-hazkundearen tasa?
  • Adierazleak: Ekonomiak bere osasunaren egoera neurtzeko erabiltzen dituen termometroak:
    • BPG
    • Jarduera-, langabezia- eta okupazio-tasak.
    • KPI: Prezioen bilakaera eta, beraz, inflazioa aztertzen du.
  • Keynesen garrantzia:
    • Agerikoa izan zenean merkatua ez zela gai izango bere kasa 1930eko hamarkadako Depresio Handia gainditzeko, krisian zeuden herrialdeetako gobernuek Keynesen teoriekin saiatzea erabaki zuten. II MG-ren ondoren, gobernu gehienek ekonomia keynesiarrari jarraitu zioten, eta nagusi izan zen 1960ko hamarkadara arte.
    • Ordutik, Keynesen ideiek lortutako adostasun zabala ahuldu dute zenbait pentsamolde berrik, beste faktore batzuk ere kontuan hartzen dituzten joeren, eta, gaur egun, hainbat herrialdetako ekonomietan beste jarduteko modu batzuk erabiltzen dira, merkatuaren funtzionamendu asketik hurbilagoak, edo Estatuaren esku-hartzea txikiagoa dutenak, behintzat!

4.2. BPG (Def, Biztanleriaren aberastasuna, Esanahia)

  • Def: Barne Produktu Gordina (BPG) herrialde baten jarduera ekonomikoa neurtzeko zuzeneko informazioa ematen duen magnitudea da. Herrialde bateko ekoizpen-faktore desberdinek denboraldi jakin batean (normalean, urtebete) berenganatutako sarreren batuketa eginez lortzen da BPGa, eta euro edo dolar bezalako diru-unitateetan adierazten da. Beste era batean esanda,  herrialde baten ondasun eta zerbitzuen batura da.
  • Adierazle honek, ordea, ez du biztanleriaren aberastasuna islatzen; izan ere, herrialde batek ekoizpen eta diru-sarrera handiak izan ditzake, baina baita oso biztanle kopuru handia ere; adibidez, herrialde zabal eta oso jendetsu baten (Txinaren) eta Luxenburgo herrialde txikiaren BPGa alderatzen badugu, Txinaren BPGa (bilioi bat eta erdi dolar inguru 2005ean) eta Luxenburgorena, berriz, (26.500 milioi dolar) baino askoz handiagoa zen. Hori dela-eta, per capita BPGa erabiltzen da; datu hori kalkulatzeko, BPGa herrialdearen biztanle kopuruaz zatitu behar da. Horrela, Luxenburgoko biztanleek 51.143 dolarreko per capita BPGa dute eta Txinako biztanleak baino askoz aberatsagoak dira, txinatarren per capita BPGa 1.100 dolarrekoa baita.
  • Era berean, ez da ahaztu behar, per capita eginez, batez-bestekoa agertzen dela eta herrialde baten barruan, pertsonen arteko aberastasun mailaren artean izugarrizko aldea egon daitekeela.
  • Formula: B P G = C + I + X − Mnon
    • C = herrialdeko kontsumoa
    • I = inbertsioa
    • X = esportazioen bolumena
    • M = inportazioen bolumena

4.2.1. BPG-aren ezaugarriak (5)

  • Moneta bat erabiltzen da neurtzeko
  • Aitortutako jarduerak soilik izaten ditu kontuan
  • Azken ondasunen balioak soilik adierazten ditu. Adibidez, ibilgailuen atal diren bolanteak BPGan sartuko balira, bi aldiz zenbatuko genuke gauza bera, autoaren prezioan ere sartzen baita.
  • Herrialde bateko mugan barruan ekoizten denaren balioa neurtzen du. Bulgariar batek enpresa bat badu Espainian, haren salmenten balioa, Espainian zen atzerrian saldu, Espainiako BPG-aren zati bat da.
  • Aldi batean ekoitzitakoa neurtzen du, urtebetean ekoitzitakoa, oro har.

4.2.2. BPG-aren mugak (5)

  • BPG-ak ez ditu kontuan hartzen ekonomia batek ekoitzitako ondasun eta zerbitzu guztiak. Dena ez da aitortzen. Estatuari ezkutatzen zaiona EZKUTUKO EKONOMIA da.
  • BPG-ak ez du neurtzen ondasuneneta zerbitzuen trukean dirurik erabiltzen ez den jarduerarik. Adibidez, etxeko lanak, borondatezkoak, trukea erabiliz egiten direnak…
  • Ez ditu kanpo-eraginak adierazten, ez onak eta ezta txarrak ere: Teknologia aurrerapenak, kutsadura…
  • Ez du neurtzen ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen kalitatea.
  • Ez du neurtzen nola banatzen den aberastasuna biztanleen artean. Per capita BPG-a handia izanda ere, banaketa desorekatu bat egon daiteke eta, gutxi batzuk oso aberatsak diren bitartean, beste asko pobre-pobre…

4.2.3. Kontabilitate Nazionala

  • Def: Herrialde baten barnean aldi jakin batean egiten diren ekonomia-jarduerei buruzko informazioa jaso eta jakinarazten duten adierazle multzoa.
    • Nazio-produktu Gordina
    • Errenta Nazionala
    • Errenta pertsonal erabilgarria

4.3. Enplegu-politika

  • Def: Helburu nagusia ekonomia bateko langabezia murriztea duten planak eta prozedurak dira.

4.3.1. Kontzeptuak (Langabezia-tasa, Biztanleria aktiboa, Biztanleria ez-aktiboa,  Biztanleria Okupatua, Langabetuak, Biztanleria Osoa, Jarduera-tasa, Okupazio-tasa)

  • Langabezia-tasa: Lanaren eta langabeziaren arteko erlazioaren zifrak herrialde baten datu ekonomiko zehatz eta zabalenen artekoak.

Langabezia-tasa, langabe kopurua biztanleria ez-aktiboaren kopuruarekin zatituz kalkulatzen da, eta ehunekotan erakusten da. Hau da, ez da langabe guztien eta biztanleria guztiaren arteko neurri bat, baizik eta ekonomikoki jardunean dagoenarekin.

 Langabezia-tasa=(Langabeak/Biztanleria aktiboa)x100

Hilero biztanleria aktiboa neurtuz lortzen dira. Hilero egiten da galdeketa zenbait etxetan, azkenaldiko lan historialari buruzko galderekin. Galdeketa horrek 16 urte edo gehiagoko biztanleria 4 taldetan zatikatzen ditu:

    • Biztanleria aktiboa: lan-merkatuan dauden pertsonen kopurua da. Okupatuak dauden pertsonek eta langabeek osatzen dute. Biztanleria aktibotik baztertu behar dira lanpostu bat bilatzen ari ez diren pertsonak (ikasleak edo besterik gabe une batean lan egin nahi ez duten pertsonak) eta ordainsaririk gabe lan egiten duten pertsonak (etxeko lanetan ari direnak, esaterako). Beraz, bi motatako biztanleria aktiboa dago:
      • Okupatua
      • Langabea: Lanpostu baten bila dabilena.
    • Biztanleria Ez-aktiboa: ikasten ari diren, etxeko lanak egiten dituzten, erretiratuek, lana egiteko gai ez diren gaixoek edo lana bilatzen ez dituzten helduek osatzen dute. Ez dabiltza lan bila: ikasle, pentsiodunak, etxekoandreak…
    • Biztanleria okupatua: ordaindutako lanak egiten ari diren pertsonak dira, baita gaixotasunagatik, grebengatik edo oporrengatik absente dauden langileak ere.
    • Langabeak: okupatuak ez dauden pertsonak dira, baina modu aktiboan lana bilatzen egon diren edo berriz ere lanean astea espero duten pertsonak osatzen dute. Sakonago esanda, pertsona bat langabe dago:
      • Ez baldin badago lanean eta azken 4 astetan lana aurkitzeko ahalegin espezifikoak egin baldin baditu.
      • Lanetik kendu badute eta berriz ere deitua izateko esperoan baldin badago.
      • Hurrengo hilabetean lan bat lortzea espero baldin badu. Gainera lan bat aurkitzeko esfortzu berezi bat egin duela erakutsi beharko du.

Beste kontzeptu batzuk:

    • Biztanleria Osoa: Biztanle guztiak
    • Jarduera-tasa: INE Espainiako estatistika-erakundearen arabera, jarduera-tasa adin aktiboko biztanleria 16 urtetik gorako biztanleria osoa da = (Biztanleria aktiboa/Biztanleria)x100
    • Okupazio-tasa = (Landunak/Biztanleria aktiboa)x100

4.3.2. Enplegu-estatistikak (Biztanleria,  Aktiboaren Inkesta, Gizarte Segurantzarko Afiliazioaren Kopurua, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuak)

  • Biztanleria Aktiboaren Inkesta: 3 hilabetez behin, INEk inkesta bat egiten du 65.000 etxetan, enpleguari buruzko datuak biltzeko.
  • Gizarte Segurantzako afiliazioaren kopuruak: Langileak izena emanda egon behar du eta hileko kuota batzuk ordaindu.
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuak: SEPEk langabezia neurtzen du eta erakundean izena emanda dutenak bakarrik hartzen ditu kontuan. Ez du aintzat hartzen lanerako gaitasuna duena, baina izena eman gabe dagoena. Estatistiketan ez dira enplegu-eskatzaile eta biztanleria-ez-aktiboaren barruan daude.

4.3.3. Langabezia-motak (Ziklikoa, Urte-sasoikoa, Egiturazkoa, Frikzionala)

  • Ziklikoa: Nabarmen egiten du gora atzeraldietan eta, hedaldietan, berriz, behera. Honen eragina murrizteko, sektore publikoa ziklo ekonomikoen arteko trantsizioa arintzen saiatzen da.
  • Urte-sasoikoa: Jarduera batzuk urte-sasoi batzuetan bakarrik behar dute eskulana, eta horrek eragiten du urte-sasoiko langabezia. Adib: Turismoa. Langabezia mota horren aurka egiteko ohiko neurrietako bat ekoizpen-egitura dibertsifikatzea da, urte sasoiko jarduerekiko ahalik eta mendetasunik txikiena izateko.
  • Egiturazkoa: Langileek lanpostu hutsak betetzeko gaitasun tekniko egokia ez izatearen eta lanpostu jakin bat betetzeko eskatzaile gehiegi egotearen ondorio da. Denboran iraun egiten du. Aldaketa teknologikoarekin oso lotuta dago, hau gertatzean, zenbait ekoizpen-jarduera zaharkituta geratzen direlako. Neurriak hartu beharko lirateke teknologia berrietara ondo egokitzen diren ekoizpen-jarduerak abian jar daitezen sustatzea.
  • Frikzionala: Pertsonak bere borondatez langabezian egotea da. lanean jarduteko gaitasuna dute, baina denbora hartu nahi dute ikasteko, atsedenerako edo beste lan bat bilatzeko. Hau murrizteko, kontratazio mugagabea sustatu behar da.

 

4.4. Inflazioa

4.4.1. Inflazioa-Deflazioa

4.4.1.1. Inflazioa-Deflazioa (Def, Funtzionamendua, Neurketa, Azpiko inflazioa, Ondorioak (4))

  • Def: Ekonomia bateko prezioek oro har eta modu jarraituan gora egitea.
  • Funtzionamendua: Inflazio egoera batean, soldatak eta diru sarrerak maila berean gehitzen ez badira, familiek eta pertsonek ondasun eta zerbitzuak erosteko ahalmena galtzen dute, salneurriak igotzean moneta unitate bakoitzarekin ondasun eta zerbitzu gutxiago eskura baitaitezke.
  • Inflazioa neurtzeko, Kontsumorako Prezioen Indizea erabiltzen da. Indize horrek gehien kontsumitzen diren ondasun eta zerbitzuak biltzen ditu bere baitan eta prezioen maila orokorraren bilakaera erakusten du.
  • Batzuetan, energia eta landu gabeko elikagaiak ez dira kontutan izaten inflazioa kalkulatzeko, gai horien prezioak oso ezegonkorrak izaten baitira. Gai horiek baztertuz, kalkulatzen den inflazioari azpiko inflazioa deritzo.
  • Inflazioaren ondorioak
  • Espainian, langileen soldaten batez bestekoa inflazioaren arabera igotzen da, langileak erosteko ahalmenari euts diezaion (Europan, Espainian ez bezala, soldatak produktibitateari lotu ohi zaizkio).
    • Ekonomiaren egoera ona denean, enpresentzat mesedegarria izaten da;
    • baina, krisi-garaietan, guztiz alderantzizkoa gertatzen da: enpresek soldatak igo behar izaten dituzte, lehen baino gutxiago irabazita ere, eta, zenbaitetan, galerak izanda ere bai.
  • Paradoxa dirudien arren, soldatak ezinbestean igo beharrak enpresa itxiaraztea eragin dezake, eta, lan-baldintzak babestu beharrean, lanpostuak galtzea ekarri.
  • Erosteko ahalmena galtzea:
    • Kaltetuak: Pentsiodunak, Langileak, Aurreztaileak, Herrialdeko produktuak esportatzen dituzten enpresak…
    • Onuradunak:
      • Zordunak: Zorraren balioa kopuru finko bat izan ohi da. Diruaren balioak behera egiten badu, zorrarenak ere behera egingo du eta errazagoa izango da zorra ordaintzeko adostutako kopurua lortzea.
      • Estatua: Administrazio publikoak beti ordaintzen du kredituan. Zorra kitatzen ez duen artean, zor duen dirua galtzen ari da, inflazioa dela-eta.
      • Atzerriko produktuak inportatzen dituzten enpresek: Herrialde batean beste batean baino gehiago egiten badute gora prezioek abantailak izango dituzte atzerriko produktuek: bertako produktuen funtzio eta ezaugarri berberak dituen produktu bat eskuratu ahal izango da, baina merkeagoa.
  • Ziurgabetasuna

4.4.1.2. Deflazioa (Def, Baldintzak, Arazoak (3))

  • Def: Prezioen gutxitze jarraitu eta orokorra da. Aurkako terminoa inflazioa da; prezioen igotze jarraitu eta orokorra, alegia. Oro har, ekonomiako krisialdi eta atzeraldietan gertatzen da deflazioa, kontsumoaren eta inbertsioaren atzerakadak prezioen beherakada dakarrenean.
  • Baldintzak: Ondasun eta zerbitzuen prezioen gainbehera orokorra da, gutxienez denboran 6 hilez luzatzen dena. Horregatik, tarteka sektore jakin batean ematen diren prezioen jaitsierak ez dira deflaziotzat hartzen.
  • Prezioak jaistea ez da albiste positiboa:
    • Herritarrek diru gutxiago xahutuko dute, besteak beste, oinarrizko erosketak egiterakoan.
    • Gainera, beherako joera denboran luzatuz gero, testuinguru ekonomikoak okerrera egingo du. Jendeak merkeago erosteko itxaroten badu, eskaera-kopuruak behera egingo du; eskaerak gutxituta, enpresek gutxiago ekoiztuko dute eta, ondorioz, irabaziak izan beharrean, galerak izango dituzte; horrek soldatak jaistea eta kaleratzeak ugaritzea ekarriko du, baita langabezia-tasak gora egitea ere.
    • Gurpil zoroa ez da hor amaitzen. Kontsumoaren beherakadarekin batera BEZa ere jaitsiko da, hau da, diru gutxiago bilduko da zergen bitartez eta, beraz, administrazioek baliabide gutxiago izango dituzte gastu publikoan inbertitzeko.

4.4.2. Inflazioa neurtzea

4.4.2.1. KPI (Def, Funtzionamendua (5))

  • Definizioa: Kontsumo Prezioen Indizea. Batez besteko familia batek kontsumitzen dituen ondasunen prezioen batez besteko haztatua da (Haztatua: Familiek produktu jakin batean zer ehuneko gastatzen duen). Espainian, INEk kalkulatzen du.
  • Funtzionamendua:
    • Horretarako, oinarritzat hartzen den une batean, familiek kontsumitzen dituzten produktuen lagin bat osatzen da, erosketa-saskia izenekoa, familia guztien kontsumoaren adierazgarria izango dena, eta produktu horien prezioen jarraipena egiten da hilabetez hilabete.
    • Prezioak bateratu egiten dira eta indize bat kalkulatzen da, oinarri-urtean 100 balioa duena eta hortik aurrera oinarri horrekiko aldaketa adieraziko duena.
    • Indize orokorraz gainera, produktu motaren araberako prezioen bilakaera ere (elikagaiak, garraioa, arropa, …) kalkulatzen da.
    • KPIren bilakaera soldata, pentsio eta produktuen prezioak aldatzeko erreferentzia gisa erabiltzen da maiz; izan ere, Kontsumorako Prezioen Indizea zenbat igo, halako igoera izan beharko lukete ere soldata eta pentsioek erosteko ahalmena mantentzeko.
    • Gehienetan, estatistika ofizialaz arduratzen diren gobernu-erakundeen ardurapean dago KPI indizearen eraketa.

4.4.2.2. INE(3)

  • Espainiako Estatistika Institutua (jatorrizko izena, gaztelaniaz, Instituto Nacional de Estadística) Espainiako erakunde estatistiko ofizial nagusia da.
  • 1945ean sortu zen ofizialki eta geroztik Estatuko errolda eta beste estatistika ofizial nagusiak biltzea eta zerbitzu estatistikoak koordinatzea eta ikuskatzea du helburu. Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren erakunde autonomoa da eta Madrilen du egoitza nagusia. Espainiako probintziako hiriburu guztietan ere delegazioak ditu.
  • Erosketa-saskia deritzona egiten du, hau da, oinarrizko kontsumo talde bakoitzean adierazgarriak diren produktuak hautatzen ditu. Inkesta bidez egin ohi du eta KPI kalkulatzeko balio du.

 

 

3. gaia: Merkatuaren funtzionamendua

5. gaia: Politika Makroekonomikoak. Zerga-politika

Advertisements
 

Erantzunak itxita daude.