RSS

2. Ekoizpena eta banaketa

 

Gizarte modernoaren aberastasunaren eragileak (2)

  • Gaur egun, gizarte modernoen aberastasunaren eta ongizatearen eragileak enpresak dira, ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean erabiltzeko makinak asmatu direlako eta asko hobetu direlako.
  • Produktibitatea lortu behar da. Zoritxarrez, zenbait arlotan, produktibitatea lortu nahian, enpresa askok arriskuan jarri dute baliabideen iraunkortasuna.

2.1. Lanaren banaketa eta koordinazioa (2)

  • Lanaren banaketak langileen espezializazioa sustatu zuen eta honek produktibitate gero eta hobea izatea ekarri zuen.
  • Baina, aldi berean, elkarrekiko mendekotasuna ere sortu zuen. Guk den-dena ezin dugu ekoiztu eta, horregatik, trukeak egin behar ditugu besteekin. Adostasun batzuk aurkitu beharrean gaude:
    • Kantitatea eta kalitatea.
    • Trukea egiteko lekua.
    • Ekoiztutakoa nola eraman trukea egiteko lekura.

2.2. Ekoizpenari buruzko ikuspegiak: adibidea

Zurgin batek aulkiak eskuz egiten ditu eta 200 €-tan saltzen du aulki bakoitza.

Aulkia egiteko 20 €-ko balioa duen zura, oihala eta iltzeak erabiltzen ditu. Egunean, 10 ordu egiten du lan eta lanaren kostua lanorduko 10 €-koa dela kalkulatzen da.

Ikuspegi ezberdinak aztertuz:

  • Ikuspegi ekonomikoa: Errentaren fluxu zirkularrean, zurgin horrek ondasun bat sortu du (aulkia), prezio baten truke. Horretarako, zenbait ekoizpen-baliabide erabiltzen du eta, horien bidez, familien edo beste enpresa batzuen produktu horrekiko eskaria asetzen du.
  • Ikuspegi funtzional-utilitarioa: Lehengai horiekin bakarrik ez dugu ezer egiten eta zurginaren jarduera beharrezkoa da erabilgarri izateko. Ekoizpen-jarduerak eman dio BALIO ERANTSIA, lehen 20 € balio zuenak, orain 200 € balio baitu.
  • Ikuspegi teknikoa: Kasu honetan, zurginak eskulangintzako teknologia erabili du.

2.3. Nola ekoiztu?

Ikuspepegi teknikoaren arabera, enpresa orok, zerbait ekoiztu baino lehen, 2 galdera hauei erantzun behar die: Zer teknologia erabili? Zer baliabide-konbinazio hautatu?

2.3.1. Zer teknologia erabili? (Efizientzia, Adibidea)

  • EFIZIENTZIA: Eskura dauden baliabideak teknologia jakin baten bidez ezin hobe erabiltzeari deritzo. Ikuspegi arrazionaletik, ondasun jakin bat ekoizteko zenbait teknologia badaude, enpresak efizienteena hautatuko dute, hau da, baliabide gutxien erabiltzen dituena.
  • Adibidea: Enpresa bat ez da efizientea izango 100 erloju ekoizteko, bi makina eta 40 lanordu erabiltzeko aukera izanda, bi makina eta 50 lanordu erabiltzen baditu.

2.3.2. Zer baliabide-konbinazio hautatu?

  • Aurreko adibidean, 100 erloju ekoizteko, enpresak teknologia efizienteena erabiliko luke bi makina eta 40 lanordu erabiliko balitu, baina efizientzia maila bera lortuko luke makina bat eta 80 lanordurekin ere.
  • Ekonomia-efizientzia: Eskura dauden artean, teknologia merkeena hautatzea.

2.3.3. Produktibitatea

  • Ekoiztutako kantitatearen eta kantitate hori ekoizteko erabili den baliabide kantitatearen arteko erlazioa da.

2.2. Ekoizpen-kostuak (Def, KF, KA, KG, Guztizko enpresa-mozkina, Batez besteko kostuak, Kostu marjinala, Errendimendu beherakorren legea, Eskala Ekonomia)

  • Def: Ondasun bat edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabideen balioa.
  • KF: Kostu Finkoak. Ekoiztutako kantitatea aldatuta ere, kostu hauek ez dira aldatzen. Adib: Pabiloiaren alokairua…
  • KA: Kostu aldagarriak. Kostu hauek kantitatearekin proportzionalak dira. Adib: lehengaiak, Energia kontsumoa…
  • KG edo KO = KF + KA
  • Guztizko enpresa-mozkina = Emaitza = Sarrerak – Gastuak
  • Batez besteko kostuak = KOEkoiztutako unitate kopurua
  • Kostu marjinala: Unitate gehigarri bat ekoizteko egin behar den gastua. Adibi: festatako blusa bat gehiago.
  • Errendimendu beherakorren legea. Honen arabera, ekoizpen-baliabide baten kantitatea handituta ere, gainerakoak aldatzen ez badira, guztizko ekoizpenaren hazkundea gero eta geldoagoa izango da eta, une jakin batean, gora egiteari utzi eta beherantz egin dezake. Adibi: Langile bat, pikatxoia eta pala.
  • Eskala Ekonomia: Enpresa handietan, ekoizpena handitu ahala, kostuak murrizteko aukera dago. Hasieran inbertsio handi bat egin beharko du, baina, kopuru handiak ekoiztean, unitatearen kostua jaitsi egiten da. Adib: Todo a Cien…

2.5. Banaketa

2.5.1. Banaketaren funtzioan (Zer da?, Motak (2), Bitartekariak (2))

  • Zer da? Banaketari esker, enpresek ekoitzitako ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileek eskuratzeko eta erabiltzeko une eta leku egokian egoten dira. Produktuak kontsumitzaileen eskura jartzean, banaketak lekuaren, moduaren eta denboraren erabilgarritasuna eragiten du. Banaketa banaketa-kanalen bidez egiten da.
  • Motak: bi motatako kanalak daude:
Kanal Propioa Enpresaren jabetzakoa da. Enpresa zuzen-zuzenean heltzen da bezeroarengana, bitartekaririk gabe.
Kanpo-kanala Ez da enpresa ekoizlearen jabetzakoa.
  • Bitartekariak (2)
    • Handizkariak: Produktua azken erabiltzaileari saltzen ez dioten bitartekariak. Fabrikatzaileei zuzenean edo beste handizkari batzuei erosten dizkiete, eta beste bitartekari batzuei (handizkari edo txikizkari) saltzen. Zenbat eta bitartekari gehiago egon, orduan eta garestiagoa izango da produktua.
    • Txikizkariak: Produktua azken erabiltzaileari saltzen dioten bitartekariak. Kantitate txikiak saltzen dituzte. Txikizkako salmenta ere esaten zaio salmenta honi. Adib: Dendak, supermerkatuak eta saltoki handiak.

2.5.2. Beste banaketa-sistema batzuk (Frankizia, Teledenda, Internet, Vending)Resultado de imagen de vending lavazza

  • Frankizia: Enpresa bera munduko txoko askotan banatuta aurki dezakegu. Kasu honetan ekoizleak (frankiziariak) xehekarien (frankiziatuak) kontrola mantentzen du. Frankiziatuak eskatzen zaizkion ezaugarriak dituen lokala eskaintzen du eta bertako publizitateaz arduratzen da. Frankiziariak produktua, marka eta publizitate orokorra eskaintzen du. Adibideak: Benetton, Beep Informatika…
  • Tele-denda: Telebista bidez egiten da. Eskaera normalean telefonoz egiten da eta kobrantza kreditu txartela edo errenboltso bidez.
  • Ordenadorez eginiko salmenta: Internet bezalako sare batera konektatutako ordenadore pertsonal baten bidez egiten da eta kobrantza kreditu txartela edo errenboltso bidez.
  • Makina automatiko edo Vending bitarteko salmenta: Tabakoa, edariak… Kutxazain automatikoen bidez ere hainbat ikuskizunetara joateko sarrerak eros daitezke.

2.6. Enpresa motak

Enpresaren sailkapena jardueraren arabera

  • Lehen sektorea: naturarekin zerikusia dutenak: oilo baserria, nekazaritzako edo abetzaintzaren inguruko enpresak.
  • Bigarren sektorea: Industriak; ekoizpen prozesu bat egon behar du: oihal-fabrika, metalurgia enpresa…
  • Hirugarren sektorea: Merkataritzakoak (supermerkatu, botika…) eta zerbitzuetakoak (banku, klinika…).

Gaur egun bigarren sektoreko enpresek kanpoko enpresak kontratatzen dituzte hainbat lan egiteko, hirugarren sektorekoak: garbiketa, aholkularitza, makinen mantenua…. Fenomeno honi hirugarrentzea deritzo.

Enpresaren jabetzaren arabera

  • Pribatuak: Partikularren edo beste enpresa batzuen jabetzakoak dira. Adib: Seat, Mercadona…
  • Publikoak: Estatuaren edo erakunde publikoaren baten jabetzakoak dira. Adib: Renfe, Correos…

Enpresaren sailkapena lan esparruaren arabera

  • Nazionalak
  • Multinazionalak
  • Inportatzaile-Esportatzaileak

Enpresaren sailkapena Forma juridikoaren arabera

  • Indibidualak: Titularra pertsona fisiko bat da. Zorrei aurre egiteko, askotan, bere jabetzak erabili behar ditu.
  • Sozietateak: Titularra pertsona juridiko bat da. Zorrei aurre egiteko, normalean, erantzukizuna egindako ekarpenera mugatzen da. Gutxineko ekarpen batzuk ere ezartzen dira, enpresaren kaudimena bermatzeko. Adibideak:
    • SA
      • Gutxieneko ekarpena: 60.000 €.
      • Akzioak sozietatearen jabetzaren zatiak adierazten dituzte.
      • Askatasunez eskualda daitezke
      • Erantzukizuna: Mugatua.
    • SM
      • Gutxieneko ekarpena: 3.000 €.
      • Akzioak sozietatearen jabetzaren zatiak adierazten dituzte.
      • Ez dira askatasunez eskualdatzen, bazkideen baimena behar baita.
      • Erantzukizuna: Mugatua.

2.7. Enpresaren osagaiak

  • Giza elementua: jabeak, langileak, zuzendariak, administrariak…Imagen relacionada
  • Kapital- edo ekoizpen-ondasunak:
    • Aktibo ez-korrontea: Ekoizpen jardueran, denbora luzez erabilitako ondasun edo ekipamenduak. Adib: Makinak, bulegoko altrzariak…
    • Aktibo korrontea: Aldian-aldian berritzen diren ondasunak dira eta etengabe zirkulatzen ari dira. Adib: lehengaiak, bulegoko materiala, dirua…
  • Antolaketa: Organigrama bidez adierazten da eta hainbat arlo bereizten dira:
    • Industria enpresan:
      • Hornikuntza: materialak erosten ditu.
      • Ekoizpena: Ondasun edo zerbitzua egiteaz arduratzen da.
      • Salmenta: Produktua merkaturatu eta banatu egiten du.
      • Giza baliabideak: Langileak antolatu eta kudeatzen ditu.
      • Finantzaketa eta inbertsioak: Enpresak funtzionatu ahal izateko, funtsak behar ditu; horiek bildu eta  inbertsio-politika kudeatzen du.
      • Zuzendaritza: Beste arlo guztiak antolatu eta koordinatzen ditu, jarritako helburuak lortu nahian.
    • Merkataritza enpresan: Antzekoa da, baina ez dago ekoizpen arlorik
  • Ingurunea: Enpresa ez da elementu isolatua:
    • Ingurune orokorra: Enpresa mota orori berdin eragiten dieten faktoreak dira: kultura, ekonomia, politika, legeak, etab. Adibideak: gobernu-aldaketak, energiaren prezioaren igoera, greba orokorrak…
    • Ingurune espezifikoa: Zehazki enpresaren funtzionamenduan eragiten duten faktoreak dira. Adib: Supermerkatu baterako, garraiolarien greba, barazkien prezioen igoera eta udalerri bereko beste supermerkatu batek publizitate-kanpaina erasokorra egitea.

2.8. Errentagarritasun-atalasea edo itopuntua

  • Errentagarritasun-ataria edo oreka-puntua mozkinak lortzeko behar den gutxienezko salmenta maila da. Hasierako KF-ak amortizatu edo estali direnean gertatzen da. Honela kalkulatzen da:
    • EA = KF/p-Kab Une horretatik aurrera, irabaziak datoz eta, gutxiagorekin, berriz, galerak.

1. gaia: Ekonomiaren funtsa

3. gaia: Merkatuaren funtzionamendua

 

Advertisements
 

Erantzunak itxita daude.