Irakasleok:
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko Historiako koordinatzailea naizen aldetik, 2020/2021 ikasturteko honetako Historiako azterketari buruzko informazioa eman nahi dizuet lerro hauen bidez. Azterketaren egitura aurreko ikasturteetako berbera izango da: bi aukera itxi, eta ikasleek horietako bat hautatu beharko dute. Historiako azterketako aukera biak hauek dira:
- A aukera: 1. zatiko gai bat (1808-1930) eta 2. zatiko testu bat (1939-1982).
- B aukera: 2. zatiko gai bat (1939-1982) eta 1. zatiko testu bat (1808-1930).
Probak ebaluatu eta zuzentzeko irizpideak ere aurreko ikasturtekoak izango dira, eta honekin batera bidaltzen dizuedan bigarren zirkularrean daude azalduta.
Kontuan hartuta 2018ko urriko bileran egin zenuten eskaera, hamabi gaiak hainbat epigraferekin zehaztu dira, adierazle gisa, ez zehatz-mehatz, eta aurreko ikasturteetako gai eta testu berberak dira.
Testu historikoen euskarazko itzulpena berrikusi da eta zenbait kasutan zuzenketak egin dira eta bertsio ofiziala eman, bai eta 15. testuaren (1936ko Estatutua) bertsio eguneratua ere.
Zuen esanetara nauzue, azalpenik behar izanez gero.
Agur bero bat.