Irakasleok:
Aurreko zirkularrean adierazitakoaren ildotik, honekin batera bidaltzen dizkizuet ikasturte honetako Historiako proba ebaluatu eta zuzentzeko erabiliko diren irizpideak.
Ebaluazio irizpideak
2016/127 Dekretuan, 2. Batxilergoko Espainiako Historia ikasgairako ezartzen diren ebaluazio irizpideen artean, hauek adierazten ditugu proposatutako azterketa ereduan duten adierazgarritasun-maila.
- Espainiaren eta Euskal historia osatzen duten prozesu azpimarragarrienak jakitea, eta gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak identifikatzea.
- Oinarrizko kontzeptu eta termino eta oinarrizko teknika historikoak egokiro erabiltzea.
- Lehen eta bigarren mailako iturri historikoak interpretatzea eta iruzkindu zuzentasunez eta objektibitateaz eta lehen eta bigarren mailako iturri historikoek betetzen duten zeregina balioestea.
- Gertaera eta prozesu historiko garrantzitsuen arrazoiak eta ondorioak adieraztea, haien artean loturak egitea, eta ohartzea gizarte-gertakariek hainbat arrazoi izan ditzaketela.
- Ikasgaiaren edukiak egokitasunez adieraztea eta jakinaraztea, hau da, zuzentasun ortografikoaz, zehaztasunez eta gaiaren hiztegi espezifikoa erabiliz.
- Argudiatzea, bereziki egungo gizartean ditugun gaiei buruz eta Euskadiko eta Espainiako iragan historikoari lotuta dauden gai garrantzitsuei buruz dituen ikuspuntu propioak.
Zuzenketa eta kalifikazio irizpide espezifikoak
- Nahiz gaiak nahiz testu iruzkinak gehienez 5 puntu izango dute, berez azken nota 0 eta 10 p. artean egon daiteke. Lorturiko azken notarekin batera, alde bakoitzean ateratako nota adierazi behar da.
- Gaiaren kalifikatzeko irizpide hauen arabera egingo da:
- Galdetzen denari egokitzeko gaitasuna: 1 puntu.
- Kontzeptu eta hiztegi espezifikoa ondo erabiltzea: 1 puntu.
- Gaia bere testuinguruan jartzea: beste gertakizun sinkroniko batzuekin erlazionatzea: 3 puntu.
- Testu iruzkinerako:
- Testuaren kokapena (testu mota, egile, jasotzaileak, garaia): 0,5 puntu.
- Testaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea: 1,5 puntu.
- Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea: 2,5 puntu.
- Testuaren garrantzia:
- Kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea: 0,5 puntu.
Eskema hau hautaprobetako azterketan agertuko da ikasleek era horretan egiteko.
Agur bero bat.