Ebaluazio-irizpideak
- Espainiaren historia eta euskal historia garaikidea osatzen duten prozesu azpimarragarrienak ezagutzea, eta gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak identifikatzea.
- Prozesu historikoetan gauza batzuk zergatik aldatzen diren eta beste batzuek zergatik irauten duten azaltzen duten faktoreak ulertzea, eta gizarte-gertaerei lotutako kausalitate-aniztasunaz ohartzea.
- Oinarrizko kontzeptu eta termino historikoak ulertzea eta egokiro erabiltzea.
- Ikasgaiaren edukiak egokitasunez adieraztea eta jakinaraztea.
Zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpide espezifikoak
- Gaiak nahiz testu-iruzkinak gehienez 5 puntu balioko dute; beraz, azken nota 0 eta 10 punturen artean egongo da.
- Gaiaren kalifikazioa irizpide hauen arabera egingo da:
- Galdetzen denari egokitzeko gaitasuna: 1 p.
- Kontzeptu eta hiztegi espezifikoa ondo erabiltzea: 1 p.
- Gaia bere testuinguruan jartzea (beste gertakizun sinkroniko batzuekin erlazionatzea): 3 p.3.
- Testu-iruzkinerako
- Testuaren kokapena (testu mota, egilea, jasotzaileak, garaia): 0,5 p.
- Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea: 1,5 p.
- Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea: 2,5 p.
- Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea: 0,5 p.
Oharrak
Ohar hauek betetzeak asko lagunduko du bigarren zuzenketa-prozesuan.
- Bi galderetako bakoitzean izandako kalifikazioa argi eta garbi adierazi behar da ariketan.
- Ariketetan izandako erroreak ere adierazi behar dira eta, egoki joz gero, aplikatutako balorazioaren irizpideen azalpen labur bat ere emango da.