RSS

2020-Testu historikoen iruzkina egiteko eskema (GOGORATUZ!)

13 Ots

Testuaren kokapena eta sailkapena (0,5 puntu)

Testu mota: juridikoa (konstituzioak, legeak, dekretuak, erregelamenduak…), narratiboak (manifestuak, proklamak, diskurtsoak, txostenak…), kazetaritzakoak (prentsa artikuluak), gutunak, literatur lanak (memoriak, nobelak…), historiografikoak (historialarien lanak).

Egilea: indibiduala edo kolektiboa; eman azalpen labur bat.

Hartzailea: indibiduala edo kolektiboa; eman azalpen labur bat.

Une historikoa: kokatu testua dagokion Aro Garaikideko etapan.

Testuaren analisia (1,5 puntu)

Azaldu testuaren edukia, kontuan harturik zer dioen: pertsonak, erakundeak, gertaerak, datak, lekuak…

Nabarmendu testuaren oinarrizko ideiak, aintzat harturik hurrenkera literala (paragrafoen arabera edo, testu juridikoen kasuan, artikuluen arabera) edo logikoa, elkarri lotutako ideiak taldekatuz.

Helburua da edukia azaltzea edo interpretatzea, eta testuan agertzen dena beste hitz batzuekin ez errepikatzea.

Testuinguruan kokatzea (2,5 puntu)

Atal garrantzitsuena da. Helburua da testua prozesu historikoan kokatzea, bere testuinguru historikoan, haren garrantzia ulertzeko, denbora horri buruzko ezagutzak aplikatuz testuari lotuta. Horrek ez du aitzakia izan behar gai bat garatzeko testutik deskonektatuta.

Testuinguruan koka daiteke bereiziz aurrekariak, gertaeren garapena eta haien ondorioak, edo bereiziz faktore koiunturalak (berehalakoak) eta egiturazkoak (sakonak).

Testuaren arabera, atal hau oinarritu daiteke denbora labur edo koiuntura batean (Independentzia Gerra, II. Errepublika, Trantsizioa) edo zenbait hamarralditako denbora ertain batean (Estatu liberala, Errestaurazioa, Diktadura frankista).

Testuaren garrantzia (0,5 puntu)

Nabarmendu testuak bere garai historikoa ulertzeko duen garrantzia edo interesa.

Testuaren balorazio kritiko bat egin daiteke: haren objektibitatea, betetze maila…

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: