RSS

2019-2020-USE-Historia-Ebaluazio irizpideak

15 Ira

Ebaluazio irizpideak

2016/127 Dekretuan, 2. Batxilergoko Espainiako Historia ikasgairako ezartzen diren ebaluazio irizpideen artean, hauek adierazten ditugu proposatutako azterketa ereduan duten adierazgarritasun-maila:

  1. Espainiaren eta Euskal historia osatzen duten prozesu azpimarragarrienak jakitea, eta gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak identifikatzea.
    1. Adierazleak
      • Garai historikoen ezaugarri ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak bereizten ditu eta ezaugarri horien elkarrekiko eraginak azaltzen ditu.
      • Etapa historikoen laburpena/sintesia egitean, harremanetan jartzen ditu alderdi ekonomikoak, sozialak eta politikoak.
      • Kontzeptu eta terminoen izaera ekonomikoa, soziala, politiko… bereizten du, eta alor horietako beste kontzeptu eta termino batzuekin lotzen ditu.
      • Iturriek eta egileek gertakari zehatzen aurrean duten jokabidea eta horien gainean hartzen dituzten ikuspuntuak interpretatzen ditu.
  2. Oinarrizko kontzeptu eta termino eta oinarrizko teknika historikoak egokiro erabiltzea.
    1. Adierazleak
      • Dagokien garaian kokatzen ditu kontzeptu eta termino nagusiak, eta behar bezala ezartzen ditu horien arteko loturak.
  3. Lehen eta bigarren mailako iturri historikoak interpretatzea eta iruzkindu zuzentasunez eta objektibitateaz eta lehen eta bigarren mailako iturri historikoek betetzen duten zeregina balioestea.
    1. Adierazleak
      • Lehen eta bigarren mailako iturriak komentatzen eta interpretatzen ditu, eta aurretik dakienarekin uztartzen du horien informazioa.
      • Zer iturri mota darabilen eta zer ezaugarri nagusi dituen antzematen du.
      • Iturriek adierazten duten garaia, haien egileak, hartzaileak, asmoak eta gainerako alderdiak identifikatzen ditu.
      • Agiri jakinek historiako gertakariak eta prozesuak ezagutzeko egiten duten ekarpena ondorioztatzen du.
      • Ikasitako garai historikoetan ageri diren kontzeptu eta termino historiko nagusien definizioa ematen daki.
      • Iturri historikoak aztertzeko prozesuari erreparatuta, ulertzen du historiaren gaineko jakintza etengabe berregiten ari dela.
      • Iturriek eta egileek gertakari zehatzen aurrean duten jokabidea eta horien gainean hartzen dituzten ikuspuntuak interpretatzen ditu
  4. Gertaera eta prozesu historiko garrantzitsuen arrazoiak eta ondorioak adieraztea, haien artean loturak egitea,
    eta ohartzea gizarte-gertakariek hainbat arrazoi izan ditzaketela.

    1. Adierazleak
      • Gertakari eta prozesu historikoen eta sozialen kausak ezagutzen eta sailkatzen ditu.
      • Gertakari edo prozesu historiko nabarmenetan eragiten duten faktoreetako batzuk identifikatzen ditu, zer izaera duten zehazten du eta loturak ezartzen ditu haien artean.
      • Gertakari eta prozesu historikoen epe laburreko, ertaineko eta luzeko ondorioetako batzuk zehazten ditu.
      • Kausa-efektuko harreman-kateak egiten ditu segidako hainbat gertakari edo egoera historikoren artean.
  5. Ikasgaiaren edukiak egokitasunez adieraztea eta jakinaraztea, hau da, zuzentasun ortografikoaz, zehaztasunez eta gaiaren hiztegi espezifikoa erabiliz.
    1. Adierazleak
      • Informazioa argi eta txukun antolatuta ematen du, arloko hiztegi berariazkoa erabilita.
      • Akats ortografikorik gabeko idatzi zorrotzak egiten ditu, gaiaren hiztegi espezifikoa erabilita.
      • Adierazpen modu egokiena hautatzen du, edukiari eta hartzaileari erreparatuta.
  6. Argudiatzea, ..bereziki egungo gizartean ditugun gaiei buruz eta Euskadiko eta Espainiako iragan historikoari lotuta dauden gai garrantzitsuei buruz dituen ikuspuntu propioak.
    1. Adierazleak
      • Modu arrazoituan azaltzen ditu idatzietan Euskal Herriko eta Espainiako gizarteetan albiste diren gaien inguruan duen iritzia.
      • Euskal Herriko eta Espainiako gizarteetan den pluralismoa identifikatzen eta errespetatzen du.
      • Giza eskubideak elkarbizitzarako oinarrizko markotzat onartzen ditu, Euskal Herriaren oraintsuko eta gaur egungo historian gertatutako urraketa-egoerak baloratzeko erabiltzen ditu.
 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: