RSS

2019-2020-USE-Historia-1. zirkularra

15 Ira

Irakasle agurgarriak:

Unibertsitatean Sartzeko Probetako (USE) Espainiako Historia koordinatzaile bezala, zuekin harremanetan jartzen gara 2019/20 ikasturteko USEko Historiako azterketaren berri emateko.

Joan den ikasturteko azterketa egitura bera mantentzen da, hau da, bi aukera itxiak, eta ikasleek horietako bat hautatu beharko dute.

Honakoak dira Historiako azterketaren aukerak:

  • A aukera: lehen ataleko (1808-1930) gai batek eta bigarren ataleko (1931-1982). testu batek osatuko dute.
  • B aukera: bigarren ataleko (1931-1982). gai batek eta lehen ataleko (1808-1930). testu batek osatuko dute.

Bestaldetik, joan den ikasturtean izandako ebaluazio eta ariketak zuzentzeko irizpideak mantentzen dira. Irizpide horiek, zirkular honekin batera bidaltzen dugun gure bigarren zirkularrean daude.

2018ko urrian egindako bileran zuek aurkeztu zenuten eskaria kontuan hartuz, hamabi gai zehaztu ditugu. Horiek sakonak izan gabeko epigrafe eta izenburu adierazgarri dituzte, 2018-2019 ikasturtearen gai eta testu berdinak mantenduz.

Testu historikoen euskarazko itzulpena ere berrikusi egin da, zenbait kasutan hobekuntzak sartuz. 15., 23. eta 24. testuen bertsio ofiziala eskaini da, 15. testuaren (1936ko Estatutua) eguneratutako bertsioarekin batera.

Urrian Espainiako Historia ematen duten irakasleekin bilera bat izateko deialdia egingo dugu.

Edozein zalantza argitzeko, zuen esanetara gaude.

Agur bero bat.

Bilbo/Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 16.

José Luis de la Granja Sainz eta Marina García Pascual

 
Erantzunak desaktibatuta daude 2019-2020-USE-Historia-1. zirkularra sarreran

Posted by on 2019/09/15 in Espainiako eta Euskal Herriko Historia, Hautaprobak

 

Erantzunak itxita daude.

 
%d bloggers like this: