RSS

2019ko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren Espainiako Historia koordinatzaileen bigarren zirkularra

30 Ira

Irakasle jaun/andreak:

Aurreko zirkularrean adierazi genuen bezala, hautaproban Historia-azterketarako kontutan izango diren ebaluazio eta kalifikazio irizpideak bidaltzen dizkizuegu.

Ebaluazio irizpideak

2016/127 Dekretuan, 2. Batxilergoko Espainiako Historia ikasgairako ezartzen diren ebaluazio irizpideen artean, hauek adierazten ditugu proposatutako azterketa ereduan duten adierazgarritasun-maila.

1. Espainiaren eta Euskal historia osatzen duten prozesu azpimarragarrienak jakitea,
eta gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak identifikatzea.

2. Oinarrizko kontzeptu eta termino eta oinarrizko teknika historikoak egokiro erabiltzea eta lehen eta bigarren mailako iturri historikoek betetzen duten zeregina balioestea.

3. Ikasgaiaren edukiak egokitasunez adieraztea eta jakinaraztea, hau da, zuzentasun ortografikoaz, zehaztasunez eta gaiaren hiztegi espezifikoa erabiliz

4. Lehen eta bigarren mailako iturri historikoak interpretatzea eta iruzkindu zuzentasunez eta objektibitateaz.

5. Argudiatzea, ..bereziki egungo gizartean ditugun gaiei buruz eta Euskadiko eta Espainiako iragan historikoari lotuta dauden gai garrantzitsuei buruz dituen ikuspuntu propioak.

Zuzenketa eta kalifikazio irizpide espezifikoak

1. Nahiz gaiak nahiz testu iruzkinak gehienez 5 puntu izango dute, berez azken nota 0 eta 10 p. artean egon daiteke. Lorturiko azken notarekin batera, alde bakoitzean ateratako nota adierazi behar da.

2. Gaiaren kalifikatzeko irizpide hauen arabera egingo da:

a. Galdetzen denari egokitzeko gaitasuna: 1 puntu.
b. Kontzeptu eta hiztegi espezifikoa ondo erabiltzea: 1 puntu.
c. Gaia bere testuinguruan jartzea: beste gertakizun sinkroniko batzuekin erlazionatzea: 3 puntu.

3. Testu iruzkinarako:

a. Testuaren kokapena (testu mota, egile, jasotzaileak, garaia): 0,5 puntu.
b. Testaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea: 1,5 puntu.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea: 2,5 puntu.
d. Testuaren garrantzia: Kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea: 0,5 puntu.

Eskema hau hautaprobetako azterketan agertuko da ikasleek era horretan egiteko.

BIGARREN ZIRKULARRA

Advertisements
 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: