RSS

2019ko Unibertsitatean sartzeko ebaluazioaren Historia koordinatzaileen lehenengo zirkularra

30 Ira

Irakasle jaun/andreak:

Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioko (USE) Historia koordinatzaile bezala, zuekin harremanetan jartzen gara 2018-2019 ikasturteko USEko Historiako azterketaren berri emateko.

Joan den ikasturteko azterketa egitura bera mantentzen da, hau da, bi aukera itxiak, eta ikasleek horietako bat hautatu beharko dute. Honakoak dira Historiako azterketaren aukerak:

• A aukera: lehen ataleko (1808-1930) gai batek eta bigarren ataleko (1931-1982). testu batek osatuko dute.
• B aukera: bigarren ataleko (1931-1982). gai batek eta lehen ataleko (1808-1930). testu batek osatuko dute.

Bestaldetik, joan den ikasturtean izandako ebaluazio eta ariketak zuzentzeko irizpideak mantentzen dira. Irizpide horiek, zirkular honekin batera bidaltzen dugun gure bigarren zirkularrean daude.

Ikasturte honetan, Probaren ikasgaietan aldaketak ez egiteko irizpide orokorra kontuan hartuz, 2017-2018ko ikasturtean izandako gaiak eta testu berak mantentzen dira.

Urrian Historia ematen duten irakasleekin bilera bat izateko deialdia egingo dugu.

Edozein duda argitzeko, zuen esanetara gaude.

Agur bero bat.

LEHEN ZIRKULARRA

Advertisements
 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s