RSS

2017 – Asteko irudia: Bizkaia Zubia

26 maiatza
Puente de Vizcaya-Guecho y Portugalete.jpg
Bizkaia Zubia1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Zubia jun.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii
Erreferentzia 1217
Kokalekua  Euskal Herria
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 43° 19′ 23″ N, 3° 01′ 01″ WKoordenatuak: 43° 19′ 23″ N, 3° 01′ 01″ W
Izen ematea 2006 (XXX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Bizkaia Zubia[1] Getxoko Areeta auzoa eta Portugalete batzen dituen transbordadore zubia da, “zubi eskegia” izena ere hartzen duena (gazteleraz “puente colgante”).

2006ko uztailaren 13an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2][3].

Historia

Alberto Palacio Elizaga arkitekto eta ingeniariak diseinatu zuen eta 1893an ireki zen[4]. Gustave Eiffelen dizipulu honek Portugalete eta Getxo lotzea lortu zuen, Bilboko portuaren itsas trafikoa eten gabe eta bi alboetan aldapa luzeak eraiki gabe.

Lau urtez bakarrik egon da erabili gabe, 1937an goiko aldea leherrarazi baitzioten Francoren armadak zeharka ez zezan. Honek kalte larriak eragin zizkion. 1941an berriro ere konpondu eta abian jarri zen[5][6]. Portugalete eta Getxo herriak lotzen ditu, itsas trafikoa eten gabe. Zubiak 63 metroko altuera eta 160 metroko luzera du. Bidaiariak eta ibilgailuak garraiatzen ditu eta urteko 365 egunetako 24 orduetan funtzionatzen du. Goiko aldean oinez pasatzeko bidea dago. Industria Aroko burdinazko eraikuntza  nabarmena da. 2006.urtean  Unescok Gizadiaren Ondarea izendatua.

Zubiak Gerrate Zibilaren ostean jasan zuen berreraikitzea oso konplikatua izan zen. Izan ere, garai hartan Bigarren Mundu Gerra gertatzen ari zela eta, materialak eta eskulana lortzeko zailtasun handiak egon ziren. Urteak igaro ahala, berrikuntzak ezartzen joan dira zubiaren segurtasuna hobetzeko asmoarekin.

Ezaugarri tekniko batzuk

  • Zubia lau dorrez eutsirik dago, Bilboko itsasadarraren alde bietan dorre bana kokaturik dagoelarik.
  • Dorre hauek 65 metroko altuera daukate.
  • Zubiaren goialdeko pasabidea 50 metroko altueran dago.
  • Zubiaren goialdeko pasabideak 160 metroko zabalera dauka.
  • Zubiaren dorretako bakoitza 200 tonako pisua jasateko eraiki zen, hala ere, 600 tonako pisua jasatera ere hel liteke.
Bizkaiko Zubiaren irudi panoramikoa.
Bizkaiko Zubiaren irudi panoramikoa.

Erabilera

Egituran esekia dagoen ontzi batek alde batetik besterako bidea egiten du, oinezkoak eta ibilgailuak eramanez.[7] Era honetan, itsasontziek Bilboko itsasadarra zeharkatu dezakete inolako oztoporik gabe. 164 m luze da eta ontzi esekiak zortzi auto eta hainbat oinezko garraia ditzake. 8 minuturo dabil, urte osoan 05:00 eta 22:00 artean, eta Bilbo Handiko garraio sistemaren barnean.

Goiko aldean oinez pasa ahal izateko bide bat ere badago, 50 metrora kokatua, gaur egun turistentzat irekia dagoena. Funtzionamenduan dagoen mota honetako munduko zubirik zaharrena da.

  

  

Advertisements
 
Utzi iruzkina

Posted by on 2017/05/26 in Asteko irudia, Wikipedia

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s